BilaketakBilaketak

BildumaBilduma

Jakintza ArloakJakintza Arloak

GaiakGaiak

UEUZer da "buruxkak"?

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio.


1. UEUren argitalpengintza
UEUk 1978. urtean argitaratu zituen lehen liburuak eta geroztik mota guztietako generoetan aritu da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak... Horretaz guztiaz gainera, 1990. urtetik Uztaro, Giza eta Gizarte Zientzien aldizkaria kaleratzen du eta 2003. urtetik Kondaira.com, historiari buruzko aldizkari elektronikoa.


2. Zein da Buruxkak Liburutegi Digitalaren (BLD) helburua?
UEUk argitaratu dituen liburu, aldizkari eta doktorego-tesiak biltzea eta euskarri elektronikoan unibertsitario euskaldunei eskaintzea, ikasteko, irakasteko, irakurtzeko eta ikertzeko erabil ditzaten.


3. Zer dago BLDn?
Buruxkak Liburutegi Digitalean UEUk argitaratu dituen liburuak, aldizkariak eta doktorego-tesiak daude.


3.1. Liburuak
UEUk merkatuan salgai duen liburua bada, liburuaren gaineko erreferentzia, aurkibidea, kapitulu bat (PDF formatuan) eta dendarako esteka eskaintzen da.

Aldiz, deskatalogatutako liburua bada (hau da, duela 5 urte baino lehenago argitaratu bazen) obra osoa kontsultatu eta zure ordenagailuaren mahai-gainera jaitsi eta inprima dezakezu. Oraindik ez ditugu UEUren liburu guztiak digitalizatuta, baina digitalizazioa aurrera joan ahala Buruxkak LD hornituz joango gara.


3.2. Aldizkariak
UEUk bi aldizkari ditu: Uztaro eta Kondaira.com.

Uztaroren kasuan, aldizkariaren zenbaki bakoitzaren aurkibidea eta ale osoa eskaintzen da PDF formatuan, azken urteko zenbakiak izan ezik. Banakako artikuluak ere kontsultatu ahal izango dituzu, aldizkariaren web guneko hemerotekarekin lotura egin baitugu.

Kondaira.com aldizkari elektronikoan argitaratutako artikuluak ere badaude Buruxkak LDn. Hala ere, Kondaira.comek eskaintzen dituen beste materialak (testu zein mapa historikoak, aurkezpenak) ez ditugu hona ekarri.


3.3. Tesiak
UEUk azken urteotan euskarazko doktorego-tesiak euskarri elektronikoan (PDF formatuan) argitaratzen dihardu. Doktorego-tesien argitalpen digitala egileen baimenarekin egiten da, ISBN zenbaki dauka eta Inguma datu-basetik ere eskura daitezke. Informazio gehiago hemen aurki dezakezu.


3.4. Berriak
UEUren argitalpengintza arloko berriak eta oharrak Azken berriak atalean egongo dira. Atal honek RSS bidezko harpidetza eskaintzen du.


4. Zelan erabili BLD?

Argitalpenak bilatu eta aurkitzeko lau bide daude:


4.1. Bilaketak
Bi motatako bilaketak egin daitezke: sinplea, eremu bakar bateko bilaketa edo aurreratua, eremu anitz modu desberdinetan konbinatuz.

Dokumentuak bilatzeko zortzi eremu daude: oinarrizko bi eremu (izenburua eta egilea), dokumentuaren sailkapenarekin lotutako hiru eremu (SHU, jakintza-arloa eta gaia), eta azkenik, beste hiru eremu hauek: argitalpen-urtea, ISBN zenbakia eta bilduma.

Aipatu denez, dokumentu guztiak hiru modutan daude sailkatuta:

4.2. Bildumen araberakoa
Hiru bilduma daude: liburuak (katalogokoak zein deskatalogatutakoak), aldizkariak (Uztaro eta Kondaira.com) eta doktorego-tesiak.

4.3. Jakintza-multzoen araberakoa
Argitalpenen sailkapenaren bitartez, dokumentuak 7 jakintza-multzo nagusitan antolatu dira:

Halaber jakintza-multzo bakoitza hainbat jakintza-arloz osatuta dago.

4.4. Gaien lainoaren bitartez
Dokumentu guztiek hainbat gai edo etiketa izan ditzateke, horiekin guztiekin lainoa sortzen da. Gai bakoitzaren erabilerak hitzaren tamainan eragina du, zenbat eta gehiagotan erabili, orduan eta handiagoa izango da.

Babesleak:
Armarria Aldundia GipuzkoazEusko Jaularitza
2006 © Udako Euskal Unibertsitatea - Ohar Legala - Bisitari kopurua: 33.632
Irontec :: Valid CSS!! Irontec :: Valid XHTML 1.0 Irontec :: W3C WAI AA Irontec :: Powered by PHP RSS Powered by Irontec Irontec :: All Browser Compatible