Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Menpeko hizkuntza gutxiagotuen normalizazioa lortzeko, bi erronka nagusi daude: hizkuntzaren ezagutza bermatzea eta hizkuntzaren erabilera hedatzea. Gauza jakina da, hizkuntzaren ezagutza bermatzeko bide eraginkorrena hezkuntza-sistema dela; hala ere ezin dugu ahaztu populazio handi bat hezkuntza-sistematik at geratzen dela. Beraz, garrantzi handiko eremua ditugu helduen irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesua. Bestalde, hizkuntza-normalizazioa hanka motz gera ez dadin, erabilerari erreparatu behar zaio.
Horregatik, liburu honetan euskararen erabilera- eta jabekuntza-prozesuak (bigarren hizkuntza modura) aztertzen dira, batez ere ikuspegi teoriko batetik. Dena den, beharrezkoa izanda ere, teoria ez da nahikoa: errealitatea aldatu nahi bada, maila teorikoan egindako hausnarketak eta analisiak praktikan frogatu (edo errefusatu) behar dira. Liburu honetan autoreek proposatzen dituzten eredu teorikoak enpirikoki frogatzen dira; modu horretan, batetik, jabekuntzan motibazioak betetzen duen rola eta, bestetik, erabileran identitateak duen garrantzia ditugu aztergai.