Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Filosofia gaitzat hartuta euskaraz egin den lehen gida duzu eskuetan. Epistemologia, etika, estetika, metafisikaâ¦, filosofiaren gai eta kezka nagusiak ekarri ditugu liburu honetara. Gidako testu guztiak originalak dira eta euskaraz izan dira idatziak. Testuen idazleak filosofian adituak dira.
Liburu honetan, filosofiaren historiarekin batera, filosofiaren gai eta esparru zehatzak sistematikoki lantzen dira. Atal bakoitzean gai horren bilakaera historikoa, argudio nagusiak, arazoak, gaur egungo egoera eta oinarrizko bibliografia aurkituko dituzu. Horrekin batera, liburuaren azkeneko atalean, gai horiek jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere azaltzen da.
Liburua filosofian murgildu nahi duen euskaldunarentzat erreferentzia baliagarria da. Gida bat den heinean, formazio-garaian zein ikerkuntzari ekiteko prest dauden ikasleei zuzenduta dago, batez ere. Baina filosofian interesa daukan edonork goza dezake liburu honetaz. Gainera, liburua jarraian zein atalka irakurtzeko dago pentsatua. Osorik hartuta, filosofiaren panoramika eder bat jaso daiteke. Atalez atal irakurrita, ordea, irakurleak interesgarrien zaizkion alderdiak jorratu ahal izango ditu.