BilaketakBilaketak

BildumaBilduma

Jakintza ArloakJakintza Arloak

GaiakGaiak

Gehitutako azken liburuen argazkiakGehitutako azken liburuen argazkiak

  • Kazetari aditua unibertso digitalean
  • Kazetari aditua unibertso digitalean
  • Txema Ramírez de la Piscina Martinez
  • Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia  (Debian eta Ubuntu)
  • Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)
  • Iñaki Alegria Loinaz
  • Politika- eta administrazio-analisirako metodologia eta teknikak
  • Politika- eta administrazio-analisirako metodologia eta teknikak
  • Asier Blas Mendoza

RSSAzken berriak

09/04/06
Uztaro aldizkariaren 68. zenbakia plazaratu da

Uztaroren azken zenbakia kalean da, bost artikulu berri eskaintzen ditu. Aldizkaria paperean argitaratzen da eta UEUren Dendan eskura liteke.

Artikuluen inguruko informazio gehiago www.uztaro.com

Informazio gehiago hemen

09/04/03
"Kazetari aditua unibertso digitalean" liburua argitaratu du UEUk


Gaur egun, kazetariaren lana desafioz beteta dago: gizarte konplexu eta aldakorrean bizi gara. Kazetariari konplexutasun hori ahalik eta erarik argienean azaltzea eskatzen ari zaio, ohiko formula magikoa erabiliz: zehatz idatzi, argi komunikatu eta labur azaldu. Gertaera batzuk erraz makurtzen dira formula horren aurrean; baina, beste batzuk ez. Errealitateak alde asko ditu, ertz ugari, ñabardura franko. Horregatik, askotan, pilula magikoaren formulak ez du balio, arazo konplexu guztiak ezin direlako 20 segundotan azaldu. Bestelako formatuak behar dira, bestelako formulak. Orduan azaltzen da berriemaile espezializatua. Horretarako dago kazetari aditua: lehenengo eta behin, berez konplexuak diren fenomeno horietara aurreiritzirik gabe hurbiltzeko; bigarrenez, arazo horrek dituen alde guztiak zeintzuk diren detektatzeko; hirugarrenez, ñabardura horiek guztiak ulertzeko eta, azkenez, informazio hori guztia behar bezala transmititzen jakiteko. Horra hor kazetari adituaren funtsa, hitz lauz azalduta: hurbildu, detektatu, ulertu eta transmititu.

Informazio gehiago hemen

09/03/20
"Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa" liburua argitaratu du UEUk

Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratu den lehen liburuaren 2. argitaraldia da hauxe. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilera anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria.

Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testuliburua izan nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die, eta, azkenik, profesionalentzako kontsulta-liburua ere izateko helburua du.

Informazio gehiago hemen

09/02/03
UEUren azken nobedadeak

Udako Euskal Unibertsitateak argitaratutako

azken liburuak UEUren dendan eta

UEUren liburutegi digitalean aurki ditzazkezu

Informazio gehiago hemen

Babesleak:
Armarria Aldundia GipuzkoazEusko Jaularitza
2006 © Udako Euskal Unibertsitatea - Ohar Legala - Bisitari kopurua: 34.780
Irontec :: Valid CSS!! Irontec :: Valid XHTML 1.0 Irontec :: W3C WAI AA Irontec :: Powered by PHP RSS Powered by Irontec Irontec :: All Browser Compatible