1. Dokumentazio informatiboaren oinarriak
1.1. DOKUMENTAZIOA DIZIPLINA GISA
Dokumentazio kontzeptua XX. mendean sortu zen, prozesu konplexu baten
ondorioz, eta prozesuaren bilakaera praktiko, profesional eta teknologikoaren
arabera garatu da kontzeptua. Dokumentazioak hiru alderdi osagarri ditu: zientzia
instrumentalarena; zientziarena, zentzu hertsian hartuta, eta informatzeko modu
zehatz batena.
· Dokumentazioa, analisi-eremu zehatz batean aplikatua, zientzia instrumen-
tala edo laguntzailea da. Hori dela eta, dokumentazio kimikoaz, ekonomi-
koaz, juridikoaz, medikoaz eta abarrez hitz egiten dugu. Horrek ez du esan
nahi tresna-multzo bat besterik ez dela, besteen zerbitzura jartzen den
diziplina dela baizik. Dokumentalistaren lanbidea ere besteen zerbitzura
dagoen lana da, beti besteentzat lan egiten duelako, besteen betebeharrak
errazteko eta indarrak hobeto banatzeko. Informaziorako eta ikerketarako
dokumentazioa da oinarri eraginkorrena zientziak aurrera egin dezan; baita
taldeen eta pertsonen garapenerako tresna arrazionalena ere. Ikerketaren
errealitatera hurbiltzeko ahalegin bat da, ikuspegi desberdinak ematearren,
eta elkarlaguntza zientifikorako sistema baten eskaintza ere bada.
Dokumentazioa zientzia pragmatikotzat jotzen dute (instrumental eta lagun-
tzailetzat), eta bertako profesionalen lana eta bere ikerketa-lerroak ere pragmati-
koak dira. Ez du baztertzen, ordea, oinarri eta metodologia orokorren eratzea bere
garapenerako, zientzia den aldetik.
· Dokumentazioa berez zientzia bat da, informazio-zientzien barnekoa.
Modu metodikoan osatutako eta ordenatutako doktrina-corpusa du, eta
oinarriak, metodoak eta sistemak sortzen, ikertzen eta aztertzen ditu. Hala-
ber, dokumentazioaren ikasketa-helburuak informazioa berreskuratzeko
prozesuak dira, jakintza-iturri bihur dadin.
Diziplina gazte honek sakabanaketa terminologiko handia du; alde batetik,
ikerketa-eremua guztiz zehaztu gabe duelako, eta, bestetik, bere garapen teoriko-
-kontzeptualaren ondorioz. Gainera, beste jakintza-eremu batzuekin harreman
estuak ditu; lehenik eta behin, informazio- eta komunikazio-zientziekin, horko
parte bat den aldetik; baita linguistikaren, logikaren, edukiaren eta diskurtsuaren
analisiarekin ere, teknologiarekin eta psikologia kognitiboekin. Zientzia horien
arauak eta metodoak oso lagungarriak dira dokumentazioko fenomenoak ulertzeko.
· Informatzeko modu zehatz bat ere bada dokumentazioa. Informazioaren
informazioa da, metainformazioa. Bere helburua da ideiak, albisteak eta iri-
tziak jasotzen dituzten dokumentuen eskurapena erraztea. Dokumentazioa
eta informazioa elkarri lotuta daude.
Dokumentazioak prozesu kultural eta kognitiboak aztertzen ditu, teknologia-
ren laguntzaz. Baina ikasketa- eta praktika-eredu teknizista baten barruan sartu eta
prozesu industrial gisa soilik ikusteak pobretu egiten ditu dokumentazioaren
diziplina eta lanbidea. Beharrezkoa da dokumentazioaren ondorio indibidualak eta
kolektiboak ikertzea; teknologiaz lagunduta, komunikabide berriak diren tresna
dokumentalak analizatzea. Dokumentalistaren lana bitartekari eta informazio-
-ekoizle gisa aztertzea ere ezinbestekoa da. Zientzia berri honen elementuak fin-
katu egin behar dira, jakintza ekoizpen- eta transferentzia-prozesuetako ikuspegie-
tatik aztertu. Literatura anglosaxoian hainbeste aztertzen diren errepresentazioari
eta berreskurapenari beste alor batzuk gehitu behar zaizkie, horrenbeste ikertzen
ez direnak: testuen irakurketa eta interpretazioa, aukeraketa, informazio-beharra,
erabilera eta abar.
1.1.1. Kontzeptuaren sorrera
Dokumentazioaren hastapenak XX. mendearen hasieran gertatu ziren
Europan, bibliografia zientifikoen bitartez, orduko gizartearen behar informatiboei
erantzun nahian. Dokumentu zientifiko eta teknikoen argitalpena izugarri gehitu
zen XIX. mendearen amaieran; eta zer esanik ez XX. mendean1. Informazio horri
guztiorri aurre egiteko, ikuspegi eta modu berriak behar izango dira.
Henri La Fontaine (1853-1943) eta batez ere Paul Otlet (1868-1944) hartzen
dira Dokumentazioaren sortzailetzat, diziplina berri gisa. Bi abokatu horiek Bruse-
lako Societé des Ãtudes Sociales et Politiques erakundean --1891n sorturiko era-
kundea da hau-- ezagutu zuten elkar; La Fontainek Sail Bibliografikoaren ardura
zuen han. Biak zeuden interesaturik eta kezkaturik zientziaren antolakuntza logiko
eta arrazionalarekin.
1892an, International Office of Bibliography eratu zuten, bibliografia
zientifikoa kontrolatze aldera; 1895ean, Nazioarteko Bibliografia Institutuak hartu
16 Informaziorako dokumentazioaren oinarriak
1. Fenomenoaren garrantziaz jabetzeko, hona hemen zenbait datu: 1800. urtean 100 aldizkari
zientifiko plazaratu ziren, 1850. urtean 1.000, 1900. urtean 10.000 eta 1990. urtean 150.000. Liburu-
-argitalpenari dagokionez, 1960. urtean 332.000 liburu argitaratu ziren, eta 1990. urtean 863.000.
Dokumentuen ekoizpenaren hazkunde izugarriarekin batera, beste fenomeno bat gertatzen ari da:
dokumentu askoren iraupena gutxituz doa. Dokumentuen zaharkitzea bereziki zientzia eta teknika
alorretan sumatzen da; izan ere, arlo horien dinamismoak zaharkituta uzten du aurreko informazioa
(adibidez, matematika-arloko dokumentu baten iraupena 5-10 urtekoa da), baina gizarte-zientzietan
ere gertatzen da zahartze-fenomenoa.
zuen horren ardura. Institutuak, Otlet eta La Fontaineren ardurapean, Errepertorio
Bibliografiko Unibertsala osatu eta argitaratu zuen, hau da, nazioartean ekoizten
zenaren berri ematen zuen lana. Hauek izan ziren lan horren ekarpen nagusiak:
1. Liburuaren eta beste argitalpen guztien mugak gaindituz, dokumentu kon-
tzeptua adierazi zuten, informazio-ekarle eta informazioaren euskarri gisa.
2. Arlo horretan egin beharreko lana nazioarteko lankidetzaren ikuspegitik
antolatu beharra zegoela ikusi zen, eta ez banako, elkarte edo talde batzuen
ikuspegitik.
3. Informazio zientifikoaren kontsumo eta ekoizpenari buruzko ikerlan zienti-
fiko-sozialaren hasiera ekarri zuen.
Otlet eta La Fontainek Melvil Dewey-ren Sailkapen Hamartarraren Sistema
itzuli eta egokitu zuten, eta, hala, euren Sailkapen Hamartar Unibertsala sortu
zuten.
Dokumentazio hitza, Paul Otleten hainbat artikulutan erabilia, 1920ko hamar-
kadan hasi zen zabaltzen. 1931n, Nazioarteko Bibliografia Institutuak izena aldatu
zuen; aurrerantzean Nazioarteko Dokumentazio Institutua deituko zen. Izen-alda-
keta hori bat zetorren hainbat liburutegitan sentitu zuten espezializaziorako beha-
rrarekin, baina, bestalde, bibliotekonomia eta dokumentazio hitzen inguruan hain-
bat urte iraun zuen eztabaida piztu zuen. 1938tik aurrera, Institutua Nazioarteko
Dokumentazioaren Federazioa (FID) bihurtu zen. Federazioa dokumentazioa sus-
tatu eta garatzeko hainbat ekintzaren bultzatzailea izan zen, harik eta 2001. urtean
desagertu zen arte.
1934an, Paul Otletek Traité de Documentation liburua argitaratu zuen, Bruse-
lan. Harrezkeroztik, dokumentazioa zientziatzat jotzen hasi ziren. Dokumenta-
zioaren helburua da edozein gertakizun eta jakintzaren inguruan informazio do-
kumentatua eskaintzea. Informazio dokumentatu horrek izan behar du unibertsala,
ziurra eta egiazkoa, osatua, azkarra eta eguneratua, eskuratzen erraza, aldez
aurretik bildua, jakinarazteko prestatua eta gehiengoaren esku jarria.
1.1.2. Diziplinaren garapena
1920ko hamarkadan, dokumentazio hitzaren erabilera zabalduz eta pix-
kanaka-pixkanaka edukiz betez joan zen; horrekin batera, dokumentalistaren lana
ere zehaztuz joan zen, liburuzainarenetik banatuz. Halere, hurrengo hamarkadetan
ikertzaileak ez ziren ados jartzen diziplina berriaren inguruan; eztabaida zen ea
zientzia hori nahikoa heldua zen, oinarri, helburu eta metodologia propiorik
bazuen. Garai hartako teorialari garrantzitsuenen artean ditugu Samuel C. Bradford
britainiarra (1878-1948), Jesse H. Shera estatubatuarra (1903-1982) eta Erich
Piestsch (1902-1979) alemaniarra.
Dokumentazio informatiboaren oinarriak 17
Samuel C. Bradford, kimikaria lanbidez, Society for International Biblio-
graphy-ko lehendakaria eta FIDeko lehendakariordea izan zen, eta dokumenta-
zioko bigarren eskuliburutzat jotzen dena idatzi zuen. Berarentzat, dokumentazioa
arte bat da, zeinek eginkizun intelektualen inguruko tankera guztietako dokumen-
tuak bildu, sailkatu eta eskuratzeko eran jartzen dituen.
Jesse H. Shera American Documentation aldizkariaren editorea zen, eta, bere
ustez, bibliotekonomia orokorra, bibliotekonomia espezializatua eta dokumenta-
zioa, Antolakuntza Bibliografikoaren atalak dira. Alde horretatik, dokumentazioa,
edo bibliotekologia --berari hala izendatzea gustatzen zitzaion--, bibliotekono-
miaren alderdi bat besterik ez da.
Erich Pietsch kimikaria zen lanbidez, eta Energia Fisikoaren eta Matematiken
Informazio Zentro Nazionala sortu zuen, Karlsruhe-n. Funtzio bibliotekonomikoak
eta dokumentalak alderatu zituen eta, bere ustean, nahiz eta bibliotekonomiak eta
dokumentazioak lehengai bera erabili, liburuzainek dokumentuak bilatzen eta
maneiatzen dituzte, eta dokumentalistek, ordea, dokumentuen edukia, hau da,
dokumentuen informazioa atera eta dokumentu berriak osatzen dituzte.
1950eko hamarkadatik aurrera, informazio zientifikoak sortzen zuen intere-
sak, ekoizpen bibliografikoaren gehikuntzak, eta informatikaren eta telekomuni-
kazioen garapenak ikerketa-gaiaren aldaketa ekarri zuten; jadanik ez zen hainbeste
aipatzen dokumentua, baizik eta informazioa. AEBetan, Calvin N. Mooers-ek
bultzatuta, Information Retrieval terminoa (Informazioa Berreskuratzea) sortu zen
informazioaren transferentziarekin zerikusia duten ekintzak izendatzeko, prozesu
horren alde tekniko eta mekanikoetan arreta jarrita. Termino hori asko erabili da
AEBetan, eta Information Science kontzeptuaren aitzindaria da.
1.1.3. Diziplinaren izendapenak: dokumentazioa, informazio-zientzia, dokumen-
tazio- eta informazio-zientziak, informatika
1968an, Shera-k eta beste liburuzain espezializatu batzuek Information Scien-
ce terminoa hartu zuten diziplina orokorrarentzat, bibliotekonomia eta dokumen-
tazioa haren barnean zirela. Jakintza-eremu horrek testuingurua, hedabideak eta
kanalak, eta sailkapen eta antolakuntza bibliografikorako teknikak hartzen zituen
bere barnean.
Harold Borko-k honela definitu zuen Information Science kontzeptu berria:
Information Science is that discipline that investigates the properties and behavior of
information, the forces governing the flow of information, and the means of
processing information for optimum accessibility and usability. It is concerned with
that body of knowledge relating to the originations, collection, organization, storage,
retrieval, interpretation, transmission, transformation, and utilization of information.
18 Informaziorako dokumentazioaren oinarriak
AEBetan, Information Science zientzia berritzat hartu zuten; bibliotekonomia,
linguistika, komunikazio, zibernetika eta informatikaren eremuetatik sortua zen
zientzia hori. Izendapen berriak zeharo ordezkatu zuen Dokumentazio hitza. Izan
ere, egile askorentzat, dokumentazio hitza, polisemikoa izateaz gain, oso mugatua
zen, diziplinaren gunea informazioa baita, eta ez dokumentua. Information Science
terminoaren aldekoak ditugu M. Taube, Ch. Bourne, H.P. Luhn, B. Vickery, J.
Taylor eta H. Borko. Egile horiek Information Science informazioa gordetzeko eta
berreskuratzeko teknikekin lotzen dute. Helburua informazio- eta dokumentazio-
-sistemen eraginkortasuna izango da, bakoitza bere aldetik kontuan harturik, eta
automatizazioari loturik. 1972an Has Weillish-ek Information Science terminoaren
39 definizioen ikerketa sistematikoa egin zuen, baina ez zuen lortu hortik gorputz
kontzeptual eta terminologikorik ateratzerik. FIDek honela definitu zuen
informazio-zientzia:
Diziplina zientifikoa, zeinek informazio eta dokumentazio zientifikoaren egitura
aztertzen duen, baita haien legeak, teoria, historia, metodologia eta antolakuntza
ere.2
Termino berriaren eraginez, 1986tik aurrera, FIDek Informazioaren eta
Dokumentazioaren Nazioarteko Federazioa izena hartu zuen, siglak aldatu gabe.
Information Science terminoa herrialde anglofonoetan erabiliko zuten batik
bat. Beste lurralde batzuetan, diziplinak beste izen batzuk hartu zituen. Alemanian,
esaterako, Dokumentazio- eta informazio-zientziak terminoa hedatu zen; hasieran
Berlingo Humboldt Unibertsitateko espezialitatea izan zen. Herrialde horretan
diziplinak ikuspegi bateratzailea eta integratzailea hartu zuen. Bestalde, lehengo
Sobiet Batasunean, non dokumentazio terminoak inoiz ez zuen izan arrakasta han-
dirik, Informatika terminoarekin izendatu zuten diziplina. Gaur egun, dokumenta-
zioa, informazio-zientzia, informazio- eta dokumentazio-zientziak, informatika eta
beste termino batzuk baliokidetzat hartzen dira diziplina bera izendatzeko.
1.2. DOKUMENTAZIO-ZERBITZUAK
Eragile nagusia dokumentu-ekoizpenaren hazkundea izan bazen ere, berez herrial-
de bakoitzean erakunde zehatzen beharrek eragin dute dokumentazioaren garapena
sektore ekonomiko gisa, eta horrek ekarri du, zeharka, haren garapen zientifikoa.
Dokumentua oso gauza konplexua da. Informe teknikoak, artikulu zientifiko-
ak edo kazetaritzako erreportajeak ez dira adiera bakarreko informazio-atalak,
baizik eta dimentsio anitzekoak, eta karga intelektual handikoak. Dokumentu ho-
rien ezaguera eta errepresentazioa eginkizun konplexua da, eta kudeaketak sortzen
dituen arazoei aurre egiteko, sena ez da nahikoa, beharrezkoa da metodologia
zorrotza.
Dokumentazio informatiboaren oinarriak 19
2. FID. Cours d'introduction à la Documentation. La Haye: FID, 1972, 21. or.
Hainbat jardueratan (kazetaritza, medikuntza, administrazio publikoa, iker-
keta zientifikoa...) dokumentu asko eta asko ekoizten dira, eta horiek ordenatzeak
energia inbertitzea eskatzen du. Ez bada horrelakorik egiten, dokumentuak meta-
tuko dira, baina ezingo dira erabili, ordenamendu erabilgarria ez baita berez
sortzen. Informazioaren kudeaketan eraginkortasuna lortzeko, metodo espezifikoak
nahitaezkoak dira dokumentuen tratamenduan; hala, nahi den informazioa aurki-
tzeko beharko den denbora ez da izango gordeta dauden dokumentuen kopuruaren
araberakoa; hau da, berdin izango da dokumentu bat bilatzea 1.000, 10.000 edo
100.000 dokumenturen artean.
Dokumentazioak dokumentuen informazioaren errepresentatzea, gordetzea,
berreskuratzea eta hedatzea ikertzen du. Informazio-iturriak ustiatzeko sistemak
eratzen eta garatzen ditu, ezagutza horiek erabiltzaile-talde baten edo gizarte
osoaren esku jartzeko.
Dokumentazioak zenbait espezialitate eta ikerketa-arlo hartzen ditu bere
barnean: dokumentuen deskripzio formala egiteko prozeduraz arduratzen da, doku-
mentu bakoitza, zalantzarik gabe, identifikatuta gera dadin prozedura estandarren
bidez, eta metodo horiek baliagarriak izan daitezen edozein dokumentu-mota edo
euskarrirentzat, eta, hala, informazio-trukaketa eta ezagutzarako sarbide unibertsa-
la ahalbidetzen ditu; dokumentuen edukia aztertzeko eta deskribatzeko metodoak
ikertzen ditu, dokumentuak haien eduki semantikoan oinarrituta aurkitu ahal izate-
ko, eta ez bakarrik aldez aurretik dokumentuak badaudela dakigunean; dokumen-
tuen analisi, errepresentazio, gordetze eta berreskuratzearen automatizazioa iker-
tzen du; erabiltzaile edota erakunde baten informazio-beharrak asetzeko, informa-
zio dokumentaleko sistemek eduki behar duten egitura ikertzen du; informazioaren
ezaugarriak aztertzen ditu, eta baita ezagutzaren prozesuak ere; eta, oro har, infor-
mazioak dituen alde legalak, estatistikoak, ekonomikoak eta gizartekoak intere-
satzen zaizkio: erreprodukzio-eskubideak, egile-eskubideak, irakurketa publikoa-
ren funtzioa, informazioaren eta kulturaren hedapenerako herrialde eta nazioarteko
politikak, kultura-ondarea, informazio-industrien ekoizpenak, eta abar.
Dokumentazioa lanbide bat da, eta bere barnean sartzen dira, espezializazio
desberdinekin, informazio dokumentaleko sistemak diseinatzeaz, eratzeaz eta
ustiatzeaz arduratzen diren profesionalak. Jarduera ekonomikoa ere bada, hain
zuzen, herrialdeek daukaten azpiegitura zientifiko eta teknikoaren barrukoa, eta bi
erakunde-motatan gauzatzen da: dokumentazio-zerbitzuetan eta liburutegietan.
Liburutegiak "irakurketa publikoa" kontzeptuari lotuta daude, hau da, herri-
tarrok kulturaz jabetzeko dauzkagun eskubideei. Dokumentazio-zerbitzuak, berriz,
dokumentazio zientifiko eta teknikoari lotuta daude, edo erabiltzaile-talde zehatzei,
gehienetan ezagutza-esparru espezializatuetan. Horregatik, dokumentazio-zerbi-
tzuetan liburuak baino gehiago izaten dira aldizkako argitalpenak eta literatura
grisa (argitaratu gabeko dokumentuak edo bide arruntetatik plazaratzen ez direnak;
20 Informaziorako dokumentazioaren oinarriak
adibidez, barne-txostenak, lan-dokumentuak, kongresuetako materiala...). Halere,
liburutegien eta dokumentazio-zerbitzuen arteko mugak ez dira beti garbi izaten,
eta zerbitzu baten izendapena nahiko arbitrarioa izan liteke, edo tradizioaren eragi-
nak zerikusi handia izan lezake horretan; adibidez, egunkarietako dokumentazio-
-zerbitzuei askotan artxiboak deitzen zaie. Herrialde anglosaxoietan, dokumen-
tazio-zerbitzuek special libraries edota information centres izenak hartzen dituzte.
Dokumentazioan dokumentu kognitiboek dute interesa, hain zuzen gizarteko
sormen kultural, zientifiko edo teknikoa jasotzen duten dokumentuek. Artxiboek,
ordea, dokumentu administratiboak jasotzen dituzte, hau da, erakunde, enpresa edo
pertsona pribatuek beren eginkizunetan sortutakoak (kontratuak, ordainagiriak,
eskaerak, proiektuak...). Dokumentu horiek bere horretan ez dute "baliorik"; bai,
ordea, dagokien espedientearen barruan eta horien sailean.
1.3. DOKUMENTAZIO INFORMATIBOA
Paul Otleten izkribuetan, dokumentazioak bere oinarri zientifikoak Informazioaren
eta Komunikazioaren Teoria Orokorretik hartu zituen, eta diziplina informazio-
-zientzien barruan sartu zen, zientzia horiek informazioaren transmisio- eta berres-
kuratze-prozesuak ikertzen dituztelako. Dokumentazio-prozesua informazio-proze-
suaren osagarri da: informazioa berreskuratu egiten da informazio-iturri berriak
lortzeko.
Dokumentazio informatiboaren diziplinak dokumentazioaren printzipio teoriko,
metodologiko eta praktikoak ikertzen eta erabiltzen ditu, komunikazio-zientzietan
eta komunikazio-enpresetan egiten den lan informatiboaren zerbitzura.
Bere sortzetik, kazetaritzako dokumentazioaren helburua izan da informazioa
informatzea. Komunikabideetan, helburu hori lortzen da erredaktoreek, informazio
orokorra osatzeko behar duten atzera-begirako informazioaz hornitzeko, informa-
zio guztia aztertu, artxibatu eta berreskuratzen dutenean (Galdón 1986, 20).
XX. mendean, kazetaritza berriak izan zuen garapenari esker, dokumentazioa
aintzat hartu eta zerbitzuak hobetu ziren. Era berean, zerbitzu horien bilakaerak
lagundu zuen komunikabideen aurrerakuntzan; izan ere, informazioa sakonago az-
tertzen zen, eta formula eta genero berriak sortu ziren. Aurrerantzean, komuni-
kabide guztietan dokumentazioa oinarrizkoa izango zen informazio-lana ahalik eta
modu egokienean aurrera ateratzeko.
1.4. DOKUMENTUA. DOKUMENTU-MOTAK
Komunikazioak eta informazioak betidanik gizarte-harremanen nolakotasuna azal-
du izan dute. Ezagutza beti hasten da gertatzen, egiten edota pentsatzen denaren
inguruko informazioarekin; eta gizarte-harremanek eta eginkizunek komunikazioa
Dokumentazio informatiboaren oinarriak 21
eragiten dute. Halaber, harreman eta eginkizun horien funtsa eta ematen zaien ga-
rrantzia gaur egungo gizartearen ezaugarri bihurtu dira. Pertsonen arteko komuni-
kazioari masa-komunikazioa gehitu zaio, zeinek informazio asko transmititzen
duen audientzia zabal bati zuzenduta.
Gizakien arteko komunikazio zuzena denboraren eta lekuaren mende dago.
Teknologiek urruntasuna ezabatzen dute, baina komunikazioak denboran iraun-
korra izateko "arrastoa" utzi behar du, informazioa euskarri batean erregistratu be-
har da, eskuizkribu, liburu, marrazki, argazki, disko edo beste edozein euskarritan,
hau da, dokumenturen batean. Horren bidez, mezuak modu diakronikoan eskuratu
ahal dira, eta, hala, iraupen informatiboa sortzen da eta mezuak antola daitezke,
ondoren, informazio hori era askotan erabili ahal izateko.
Informazioa da dokumentuak duen ezaugarri bereizgarria. Dokumentuaren
helburua ezagutza hedatzea denez, dokumentuaren erabilerak egiaztatuko du
horren balioa. Hau da, informazioa mezu batek duen kualitate potentziala da, eta
bere benetako funtzioa betetzeko jasotzaile bat behar du:
Dokumentua da euskarri iraunkorrean erantsita dagoen edozein mezu --ikonikoa
edo sinbolikoa-- helburu informatiboarekin erabilia (MartÃnez 1996, 61).
Euskarriaren, mezuaren kodearen eta igortzeko eta hedatzeko eraren arabera
bereizten dira dokumentuak bata bestetik.
· Euskarriak: paperezkoak (liburuak, notiziak, liburuxkak...); euskarri mag-
netikoak (zintak, bideo-zintak, disketeak...); euskarri optikoak, hau da, laser-
-izpien bidez idatziak eta irakurtzekoak, eta plastikozkoak, aluminiozkoak
eta beste zenbait materialetakoak izan daitezke; euskarri kimiko argiare-
kiko sentikorrak (filmak, negatiboak, diapositibak), etab.
· Mezuaren kodeak: testu idatziak, grafikoak (mapak, planoak), ikonografi-
koak (argazkiak, koadroak), entzunezko dokumentuak (zintak, diskoak),
ikus-entzunezko dokumentuak (filmak, bideoak), hiru dimentsiokoak
(maketak, monumentuak, museoek gordetzen dituztenak), informatikoak
(ordenagailuen bitartez irakurtzen direnak) edo multimedia (aurreko
kodeak konbinatzen dituztenak).
· Dokumentuak beren arlo tematikoaren arabera, maila intelektualaren arabe-
ra (zientifikoak, teknikoak edo dibulgaziokoak) edo hedapenaren arabera ere
(argitaratua, argitaragabea, publikoa, pribatua, pertsonala) sailka ditzakegu.
· Dokumentu idatzi eta argitaratuak, halaber, luzeraren arabera desberdintzen
dira:
a) Liburua: 48 orrialde baino gehiagoko dokumentua, eta unitate bi-
bliografikoa dena.
22 Informaziorako dokumentazioaren oinarriak
b) Liburuxka: gehien jota 48 orrialde dituen dokumentua, eta unitate
bibliografikoa dena.
· Dokumentuaren aldizkakotasunaren arabera, banaketa hau daukagu:
a) Argitalpen monografikoa: testua, irudia edo biak dituen argital-
pena, zuzenean irakur daitekeena, eta liburu bakar batean edota
liburuki mugatu batzuetan osatua dena.
b) Aldizkako argitalpena: argitalpen-mota hau, inprimatua edo ez,
faszikulu edota liburuki jarraitua eta zenbakitua (zenbakiekin
edota indikazio kronologikoekin), aldian behin ematen da argitara,
bukaera zehaztu gabe.
· Dokumentuek duten egitura eta informazioa kontuan hartuta, berriz, hona-
ko hauek dauzkagu:
a) Lehen mailako dokumentuak: jatorrizko informazioa osoa eskain-
tzen dutenak.
b) Bigarren mailako dokumentuak: lehen mailako dokumentuak
deskribatzen dituztenak (bibliografiak, katalogoak, indizeen
buletinak)3.
BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA
Abadal Falgueras, E. (1994). La Documentación en España. Madrid: CINDOC
(CSIC); FESABID.
Fuentes i Pujol, M.E. (1997). Documentación y periodismo. Pamplona: Eunsa.
Galdón López, G. (1986). El Servicio de documentación de prensa: funciones y
métodos. Barcelona: Mitre.
GarcÃa Gutiérrez, A. (1999a). "Aproximación al concepto y al objeto de la Infor-
mación/Documentación". In GarcÃa Gutiérrez, A. (ed. apail.). Introducción a
la documentación informativa y periodÃstica. Alcalá de Guadaira (Sevilla):
MAD, 23-61 orr.
López Yepes, J. (1978). TeorÃa de la Documentación. Pamplona: Eunsa.
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ, (1993). ¿Qué es Documentación? TeorÃa e historia del concepto en
España. Madrid: SÃntesis.
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ, (konp.) (1989). Fundamentos de información y documentación. Ma-
drid: Eudema.
Dokumentazio informatiboaren oinarriak 23
3. Egile batzuek hirugarren mailako dokumentuak ere aipatzen dituzte. Ez dago adostasunik
horiek zehazterakoan; halere, esan dezakegu hirugarren mailako dokumentuek lehen mailako
informazioa eskaintzen dutela, hau da, jatorrizkoa, baina, nahiz eta erreferentzialak ez izan, bigarren
mailakoen egitura dutela (adibidez, hiztegiak, lexikoak, thesaurusak, entziklopediak).
ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ, (koord.) (1996). Manual de información y documentación. Madrid:
Pirámide.
MartÃnez Comeche, J.A. (1996). "El mensaje documentario y el documento". In
LÃPEZ YEPES, J. (koord.). Manual de información y documentación.
Madrid: Pirámide, 48-61. orr.
24 Informaziorako dokumentazioaren oinarriakInformaziorako dokumentazioaren oinarriak (2. argitalpena)