Bilaketak
Bilduma
Jakintza Arloak
Gaiak
Hizkuntza gutxituen erronkak
- Egilea(k): Ibon Manterola Garate, Naiara Berasategi Sancho
Aurkibidea ikusi
- ISBN: 978-84-8438-376-5
- SHU: 81
- Argitalpen-urtea: 2011
- Gaiak:
Hizkuntzalaritza,
hizkuntza gutxituak
- Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
- Argitaletxea: UEU
- Orrialde kopurua: 150
- Laburpena: Hizkuntza gutxituen hainbat
erronka hizpide hartuta idatzitako liburua daukazu esku artean. Jatorriz
unibertsitatean hizkuntza gutxituen gaia lantzeko asmoz sortua, ziur asko
unibertsitatetik kanpo ere jakin-mina piztu dezaketen datu eta hausnarketak
topatuko dituzu bertan. Lehenengo atalean munduko hizkuntza-aniztasunaren berri
ematen eta hizkuntza gutxituen ezaugarri batzuk azaltzen saiatu gara. Ziur
asko, hizkuntza gutxituak dira hizkuntza-aniztasuna gehien berma dezaketenak
eta, horregatik, ezinbestekoa da egoera ahulean dauden hizkuntzak indartzea.
Liburuko bigarren atalean heltzen zaio hizkuntzaren indarberritzeari, Fishman
eta Txepetxen proposamenen bidez. Hirugarren eta laugarren atalek hizkuntza
gutxituak eta hezkuntza uztartzen dituzte. Hirugarrengoan, besteak beste,
hizkuntza-eskubideen ikuspegia hartzen da hizkuntza gutxituek eskolan
zer-nolako trataera duten ikusteko. Auzi horren inguruan nazioarteko arau edo
jarraibideak zein diren ere azaltzen da. Laugarren atalean, berriz, hizkuntza
gutxituak eskolan irakasteko erabiltzen diren ereduak aurkezten dira. Halaber,
hizkuntza gutxituen didaktikaren hainbat osagai ere aipatzen da. Liburuaren
azken atalean immigrazioaren auziari heldu diogu. «Jatorriz» bertakoak diren
hizkuntzei etorri berrien hizkuntzak gehitzeak, nolabait, hizkuntza-aniztasun
«berri» bat ekarri du. Aniztasun hori eskolaren esparruan lantzeak dakartzan
erronketan jarri dugu arreta. Liburuan zehar etengabe aurkituko duzu «euskal
begirada bat»; izan ere, euskararen indarberritze- prozesuan lortu den
eskarmentuak bere ekarpentxoa egin lezake munduko hizkuntza-aniztasuna indartze
aldera.
- Salgai: 17 €
-
Erosi Liburua
Babesleak:
2006 ©
Udako Euskal Unibertsitatea -
Ohar
Legala -
Bisitari kopurua: 46830