Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Ikerketaren beharra ukaezina da gizartean. Egunero irakurri edo entzuten ditugu ikerketen emaitzak. Beste hainbat esparrutan gertatzen den bezala, guk jorratutako arloan (ekonomian eta kudeaketa-zientzian) ikerketa ezinbestekoa denez, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza lizentziaturan ikasgai berri bat sortu genuen: "Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak". Bertan, ikerketarekiko jarrera positiboa garatzeaz gain, bi helburu nagusi ditugu: alde batetik, ikerketa bat egiteko erabili beharreko metodologia edo prozedura azaltzea, eta bestetik, informazioa biltzeko erabiltzen diren teknika ohikoenak deskribatzea eta esplikatzea.
Esku artean duzun liburu hau ikasgai horretarako prestatu dugun materiala da. Ez dugu, inolaz ere, liburu sakon eta akademikoa egin nahi izan, baizik eta ikerketa-munduan lehendabiziz murgiltzen denari laguntzeko asmoarekin idatzirikoa. Hortaz, testulibururuaren itxura eman nahi izan diogu, ariketa eta adibideak tartekatuz, irakurleak intereseko gaietan sakontzeko aukera izan dezan.