Bilaketak
Bilduma
Jakintza Arloak
Gaiak
Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak
- Egilea(k): Joseba Koldobika Arbaiza Alvarez, Peio Lozano Valencia
Aurkibidea ikusi
- ISBN: 978-84-8438-330-7
- SHU: 91
- Argitalpen-urtea: 2010
- Gaiak:
Lurraldetasuna,
Antolaketa,
Geografia,
Historia
- Jakintza-Arloak:
Geografia,
Historia
- Orrialde kopurua: 260
- Laburpena: Lurralde-antolamenduak ikuspegi orokor eta sistematikoa bereganatzen du, baita eredu bateratu batean ekonomia, gizarte, kultura, paisaia eta baliabide fisikoei lotutako arloak uztartu ere. Horren ondorioz, lurralde-oreka eta kohesioa bilatu beharko luke sektore eta lurralde unitate desberdinen integrazioaren bidez, sektorialetatik kanpoko zeharkako ikuspegia bermatuz.Euskal Herriko eskalan, gure lurraldea antolatzeko eredua jasangaitza bihurtu da. Etengabeko hazkunde ekonomikoaren izenean baliabideen neurrigabeko erabilerak eragindako inpaktuak nabariak izan eta izaten ari dira. Horrek, baliabide edo baldintzagileen (ingurunea eta errekurtsoak) eta hautatutako garapen-ereduaren (hazkunde ekonomikoan oinarrituta) arteko bateraezintasuna azpimarratzen du. Horregatik, lurraldea antolatzeko ereduaren aldaketa beharrezkoa suertatzen da, produkzio-, kontsumo- eta garraio-dinamikak ingurumenaren jasotze-ahalmenarekin lotu eta baliabideak modu egokian erabiliz. Horrela, jasangarritasunaren paradigman oinarritzen dira, oro har, Euskal Herriak lurralde-antolamenduaren inguruan aurkezten dituen etorkizuneko erronka nagusiak.
- Salgai: 23 €
-
Erosi Liburua
Babesleak:
2006 ©
Udako Euskal Unibertsitatea -
Ohar
Legala -
Bisitari kopurua: 46824