Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Industri politika
Aurkibidea ikusi
Industri politikarekiko interesa berpizten ari da azken urte hauetan. Mendebaldeko industria pisu erlatiboa galduz joan den heinean, nabarmen ahuldu da industri sektoreak gizartean eta zientzia ekonomikoan izandako begirunea. Aldi berean, gero eta zailago egin zaio Ekonomiari azken mendean errealitatearekin izan duen urruntasuna murriztea.
Liburu honi hasiera emateko ordutik bertatik, «industri politika» esakunearen aldeko apustua egin dugu, azkenotan zenbait arlotan indartzen hasi diren beste batzuk baztertuz. Hori dena Ekonomia errealaren alde liburu honek egiten duen apustuarekin bat etorriz. Momentu honetan, geure herrien gizarte- eta ekonomi-etorkizuna, neurri handi batean, gure industria eta nekazaritza —baita teknologia eta zientziaren arloko gure gaitasuna ere— babesteko gai izatearekin baitago loturik.
Hainbat hamarkadatan faktore instituzionalek baldintzaturik egon diren industri politikaren alderdi batzuk —lehia babesteko politika, kanpo-merkataritza edo industriaren jabetza— aztertzeko ahalegin berezia egiten du azterlan honek. Faktore instituzional horiek nabarmen baldintzatu dituzte ekoizpen-sarea babesteko interes orokorrak eta oso modu larrian eragin dute Mendebaldeko industriaren gainbeheran.
Hau dena, gure etorkizun produktiboa berridazteko orduan funtsezkoak izan daitezkeen gai batzuk ahaztu gabe, jakina. Adibidez, sektore-politika eta, batez ere, teknologia-politika eta berrikuntza-politika. Arreta berezia eskaintzen die liburu honek.
Erosi Liburua