Xabier Falcón (arg.)
Lluís Aracilen
idazlan hautatuak
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 1998
© Xabier Falcón
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-93-7
Lege-gordailua: BI-1254-98
Inprimategia: RGM. Padre Larramendi 4. BILBO
Azaleko diseinua: Julio Pardo
Banatzaileak: UEU. Concha Jenerala 25, 4. BILBO telf. 4217145
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA
Liburu honen itzulpen lanetan Bego Montorio eta Koldo Izagirre idazle eta
itzultzaileek ihardun dute. Beraiei, eta testuaren orrazketa lan isilean
ibili den Jose Ramon Etxebarria irakasleari, mila esker UEUren aldetik,
liburuaren kalitate maila jasoa, besteak beste, beraiei zor diegu eta.
Hiruoi berriro, eskerrik asko.
Aurkibidea
AURKIBIDEA ............................................................................................ 5
SARRERA ................................................................................................... 7
1. HEZIKETA ETA SOZIOLINGUISTIKA ............................................. 15
EDUCACIÓ I SOCIOLINGÜÍSTICA
2. EGOERA MINORITAZIOAZ................................................................. 73
SOBRE LA SITUACIÓ MINORIÀRIA
3. ELEBITASUNA MITOA BAILITZAN ................................................ 99
EL BILINGÜISME COM A MITE
4. HIZKUNTZ ORDEZKAPENA ............................................................... 111
SUBSTITUCIÓ LINGÜÍSTICA
5. EMAKUMEZKOEN ESPRINTA ........................................................... 115
L'ESPRINT DE LES DONES
6. HIRU BIZITZA ELKARTZUT............................................................... 123
TRES VIDES PERPENDICULARS
7. HIZKUNTZ GATAZKO ETA HIZKUNTZ NORMALKUNTZA
EUROPA BERRIAN................................................................................ 155
CONFLICTE LINGÜÍSTIC A L'EUROPA NOVA
8. ARGI DAGO BALDIN BADAKIGU ................................................... 167
ES CLAR --SI JA HO SABEU
Sarrera
1978an izan nuen Lluís Aracilekin lehenengo elkarrizketa. Sebastiá Serranok
gonbidatuta ematen ari nintzen orduan Bartzelonako unibertsitatean hizkuntza
estandarra eta euskara batuari buruzko hitzalditxo bat. Gogor egin zidan Aracilek
amaiera aldean, Paul L. Garvinen eredua zela-eta. Geroztik Euskal Herrian izan
dut aukera berarekin harremanetan jarraitzeko, joan den hamarkadan askotan izan
baita gure artean jardunaldietan parte hartzen eta hitzaldiak ematen.
Joxe Jabier Iñigok ekarri zuen Bat soziolinguistika-aldizkariko argitalpen-
-batzordera Kike Amunarrizen proposamena, Lluís Aracilen lan-bilduma egoki bat
euskaraz argitaratzea, alegia. Neronek hartu nuen bere idazlanen artean aukera
egiteko ardura, euskaratzaileari zer-nolako lanak emango zizkion jakinaren
gainean egonda (besteak beste, testuei darien ironia dela-eta, hitz-joku eta hitz
nabarren kasuan). Berari esker hemen duzu orain liburu zorrotz hau, nobelaren
modura irakurriko duzuna.
Baditu bi lan-bilduma nagusi Lluís Aracilek: Papers de Sociolingüística eta
Dir la realitat. Dozena pare bat idazlan dira guztira argitalpen horietan biltzen
direnak. Gogoz aukeratuko genituzkeen hemen agertzen diren baino dozena erdi
bat edo gehiago euskarazko bilduma honetarako, baina liburu bakar batentzat
gehiegizkoa izango zenez, hauexek besterik ez ditugu aukeratu (eta ez dira gutxi,
hala eta guztiz ere):
Dir la realitat, Edicions dels Països Catalans, Bartzelona, 1983. urteko
liburutik:
És clar --si ja ho sabeu--.
Conflicte lingüístic i normalització lingüística a l'Europa nova.
Sobre la situació minoritària.
L'esprint de les dones.
Tres vides perpendiculars: Rivaroli, Cloots, Gregoire.
Papers de Sociolingüística, Edicions de la Magrana, Bartzelona, 1982.
urtekotik:
El bilingüisme com a mite.
Substitució lingüística.
Educació i sociolingüística.
Luzeena da azken hau. Osoena ere bai. Hemendik irakurtzen hasi nahi izanez
gero, has liteke, nik uste. Aukera ona da, osoena baita. Gero, nahi den bezala
jarraitu: "L'esprint de les dones" eta "Tres vides perpendiculars" gai bereziei
begiratzen diete, nahiz eta ondorio orokorrak atera ahal (eta behar) diren.
Lehenengoan emakumeen elebiduntzea aztertzen du, gizonezkoenaren
abiadurarekin alderatuz. Bigarrenean Despotismo Ilustratuaren topikoa, Frantses
hizkuntzaren unibertsaltasuna, eztabaidatzen du. Izenburua ("Hiru bizitza elkar-
tzut") Plutarkoren Bizitza paraleloen aipamen ironikoa baino gehiago omen da.
"Sobre la situació minoritària", "El bilingüisme com a mite", eta "Substitució
lingüística" izenekoak diglosia eta elebitasunari buruzkoak dira. Diglosia Aracilek
gehiegi erabiltzen ez duen terminoa da. Nonbaiten "cuadre hipnòtic" deitzen dio
Fishmanen ±elebitasuna eta ±diglosiarekin egindako koadroari, gai honi buruzko
erretorika arruntean hain ezaguna dena. Minoritario hitza hoberen faltan erabiltzen
duena da. Nota luze bat ere egiten du hori dela-eta. Geroztik, bada horren ordez
erabiltzen den terminorik --gutxi(ago)tua, esaterako--. Ez da hemen honetaz
aritzeko leku aproposena, baina proposatzeko asmoa dut "txikitu" hitza, egokia
datekeena, Plácido Múgica-ren hiztegian agertzen dena. Badela hemen nor/nork-en
ezkutuko/ageriko arazoa --eta ideologiazkoa-- aurrera liteke.
"És clar --si ja ho sabeu", Dir la realitat liburuan sarrera gisa azaltzen dena,
ideologia barruan koka litekeen sen onari buruzko idazlana da. "Liburuki hau
testuinguru baten kontrako testua da batez ere" dio Aracilek, zerbait lehenxeago
`esan' eta `hitz egin'en arteko bereizketa egin ondoren. Amaierako eta/edo
hasierako irakurketa izan daiteke hau (ziur nago behin eta berriz irakurtzekoak
aurkituko dituzula leku askotan, "És clar -si ja ho sabeu" honetan eta baita ere
besteetan. Parentesia luzatuz, agian sortuko zaizu bi liburu horietatik euskaratu ez
diren idazlanak ere katalaneraz irakurtzeko gogoa. Dakizun euskararekin eta
katalaneraz jakin gabe behar bada, hiztegiren batekin/gabe erraz eta gustura egingo
duzulakoan nago).
Estiloa edo hizkera
Badirudi zientziei eta, orokorrean, jakintzari dagokion hizkera, aseptiko eta
neutro itxurakoa dela. Egia-itxura duen estiloa da eta horretan datza bere indar
eragilea. Eguneroko "zentzua" edo sen ona delako hori aldatu nahi duenak, ordea,
bestelako hizkera erabili behar izaten du, indar eragilea dariona. Tonua da, orduan,
estiloen aro bereizgarri nabarmenetakoa, botere korrelazioarekin elkarturik
dagoena.
Idazlan hauetan tonu guztietako sinfonia aurkituko duzu: zientziari (batzuetan
heavy), hitzaldiei, salaketari, kritikari, haserreari, ironiari, umoreari eta abar askori
dagokiona. Politonia hitza erabiltzen du Aracilek berak honetarako, (azpi)jeneroz1
osatua. Estilo-multzo anitz horrek aldakuntzak egiteko aukera ematen omen dio,
8 Sarrera
"zenbaiten ustez bitxiak edo harrigarriak". Somatzeko moduak egoera pertsonal
eta sozialarekin lotuta daudenez, adierazteko moduen sortek anitzak behar dute
izan, ixilik egon nahi ez badugu, behintzat. Ez duela etsi nahi dio Aracilek, eta
bere eskura dagoen hizkera-sortaren aukera ez duela baztertuko: "ez da inolako
sekretua jendearen esperientziak eta gaitasunak giza aniztasunaren alor bat direla.
Nire bizitza eta nire mundua zabalagoak izatea nahiko nukeenez, ez diet inolako
jaramonik egiten aholku murriztaileei".
Ideologia nagusia delako horren aldrebeskeriak eta inkoherentziak agerian
jartzeko, begi zorrotzekin egoera eta diskurtsoa aztertzeko, detektibe-lana
ezinbestekoa da. "És clar, si ja ho sabeu" idazlanean sen ona/ideologiaren azalpena
eta azterketa egiten digu. Ideologia kulturaren atmosfera da, eta atmosfera hori
aztertzea detektibe-lana da, batez ere "gure" ideologiarekin ari garenean,
atmosferako airea arnasten dugun bezala, gehiegi ohartu gabe sartzen baitugu
biriketan. Detektibe- (ikerle-)lanaren adibide zehatza baduzu, esaterako, "El
bilingüisme com a mite" idazlanean: esan egiten omen da, hobe dela elebiduna
izatea elebakarduna izatea baino. Ez omen litzateke hau esango, aurretik esan izan
ez balitz, elebidunak "menpekoak" zirela. "Baina ez dago batere argi", jarraitzen
du Aracilek, "ea `menpekoak' diren elebidunak direlako, ala alderantziz" (hau da,
elebidunak diren menpekoak direlako). "L'universalité de la langue Française"
idazlana, beste ikerlan argi bat dugu hemen azaldu nahi dudana ikusteko,
ikerlearen eginkizuna nolakoa behar duen izan, alegia.
Sebastià Serranoren pasarte bat ekarri nahi dut hemen gogora (De l'amor als
signes, PPU, Bartzelona 1984: 144). Bertan agertzen da detektibe-lanaren,
ikerlanaren eta filologiaren arteko harremana:
"La tasca política del filòleg passa per criticar des del punt de vista del
llenguatge, de la comunicació, dels sistemes de signes emprats, el funcionament
de les institucions que es volen dir -com el llenguatge i la matemàtica- neutres i
independents. Criticar-les de manera que la violència que s'excerceix a través
d'elles sigui detectada."
Aracilen lanak eta eskolak jaso dituztenak bitan banatu direla entzun izan dut
askotan: zale eta eta ez-zaleen artean egin litekeen bereizketaren arabera. Nik ez
nuke jakingo nola egin zaleen alde, bitako talde batean sartu gabe. Langile gogorra
izanik, gogor egiten die lankideei ere. Ikerleak ume handiak direla dio batean, hitz
goxoak erabiliz. Badu zer esanik hizkuntzalaritza eta hizkuntzalariak direla-eta,
filologia eta filologoak, historia eta historialariak... Hizkuntzalari `hutsei' eta
Filologoei fatalismoa kritikatzen die, hizkuntzek politikarekin zer ikusirik izango
ez balute bezala, unibertsal bilogikoei -"hizkuntzarenak baino askoz ere
sinesgarriagoak!"- kasurik egin gabe, "barruko" eta "kanpoko" linguistikari buruz
Sarrera 9
1. Registro, estilo, jenero hitzak dira hizkera-motak adierazteko erabiltzen diren izenak, euskaraz, ene ustez,
hizkera hitzak berak ederki adieraz ditzakeena.
ari direnean. Eragozten die, baita ere, betiko apologistei buruzko lanak eta gaurko
hizkuntz jarrerei buruzkoak apologia hutsak izatea, edota estistika arloa zenbakiz
betetzeko besterik balio ez izatea. Ikusi zerorrek filologia eta linguistikari buruzko
bi pasarte hauek:
"Hostotza erretorikoa ez da inolaz ere ikasketa-modu bat --datu arsenala baino
ez da, beste funtsezkoago batzuekin konbinatu beharrekoa--. Erudizio
filologikoa nahaste-borrastea da, eta ironikoki esan genezake era guztietako
elementuak daudela bertan."
"Eta hemen utzi behar da, isilean, hizkuntzalarien eta semiologia/semiotikako
sailaren konpania [...] aho handiek."
Historialarientzako ere badu aipamenik:
"Hainbat historialari profesionalek, zoritxarrez, ez dute oraindik horrelakorik
susmatu --edo gutxienez ez dute oso seriotan hartu (ez direla serioak edota
mobidaren funtsezko dinamikarekin ez direla ohartzen)--. Ederto ulertzen dut
`modernizazioa'ren gaiari oro har heldu dioten historialariek nik gai batetarako
erabili dudan metodo zorroztasunik gabe egin izana --eta nire gaia, izan ere,
beraiek bazter utzitako ugarietako bat da--".
Soziolinguistikan ari direnak, berriz, bi taldetan bana omen daitezke: taldetxo
multinazional bat, jatorri akademiko desberdinetik etorritakoa, batetik; eta tropel
jendetsuaren taldea bestetik, "inkestatxo bakaneko" talde gisa definitzen dena.
Talde honen elebitasunari buruzko erretorikan, esaterako, elebitasun-mota guztie-
tako aipamenak aurki litezke, baina ez aldebakarreko elebitasunari buruzkorik.
Eta, orokorki, ondoko pasarte hau errepika genezake hemen:
"Jakin badakit esateko bizioaren kontra, inolaz ere ez entzuteko bertutea
dagoela, sen onean itsuki sinesten dutenek ezin hobeki praktikatzen duten
bertutea. Hauek ez dira sekula etxetik kanpora ausartuko. Ez dira ez eta etxean
ausartzen."
Aspaldiko europarra eta internazionala izateaz gain, gizon argia, zehatza eta
ezaguera zabalekoa dela aitortu beharra dago. Ez dakit inork ideologo gisa definitu
duen. Gozatzekoak dira bere lanak. Nobelaren gisara irakurtzen direla esan liteke.
Ez dituzu hemen aurkituko `normalean' idazten diren gauzak elebitasuna, diglosia
edota soziolinguistikako beste edozein gairi buruz. Lluís Aracil ezaguera zabaleko
gizona dugula esan dugu. Erudizioa bera ere ez da falta bere testuetan. Beharbada
ondo etorriko zaizkizu hiztegia/entziklopedia alboan izatea kontsultaren bat-edo
egiteko. Argibideen beharrean nengoen; zaila egingo zitzaidanez erabakitzea zeri
bai eta zeri ez, norentzat bai eta norentzat ez, prestatzailearen ohartxo bat edo beste
ipintzea, hiztegia/enziklopediarena gomendatzea iruditu zait egokiena.
10 Sarrera
Hiztegiarekin ari garenez, badu arlo honetan ere bere ekarpena Lluís
Aracilek. Horretaz arituko gara ondorengo lerroetan.
Hizkuntz gatazka/borroka, normalizazioa, eta tartekatzea (arteratzea)
Aracilek berak bultzatako hiru izen/termino dira. Egia da lehendik ere ezagunak
zitzaizkigula, hein ttiki batean behintzat. Ikusi, esate baterako, beharbada gehiegi
aipatua ez den A. Campiónen (Gramática de los cuatro dialectos literarios de la
lengua eúskara, Tolosa, 1884: 26) testu hau (beztua neronena da):
"A consecuencia de su posición geográfica el euskara se encuentra en contacto,
y por lo tanto, en lucha con dos lenguas literarias, oficiales, administrativas y
políticas, protegidas por la tiranía unitaria de dos grandes naciones que siempre
tienen la palabra libertad en los labios y la coacción en las leyes; esas lenguas
son el castellano y el francés."
1953koa da Languages in Contact liburua, Uriel Weinreichena, soziolinguis-
tikan aitzindaria, Lluís Aracilentzat hain ezaguna dena, Einear Haugenekin batera.
Honek Language conflict and Language Planning: The Case of Modern
Norwegian argitaratu zuen 1966an. Hau da, badira Aracilek baino (ia)2 lehenago
termino horiek erabili dituztenak, ikusten den bezala; baina gure artean bultzatu
dituena, Lluís Aracil izan da.
Hizkuntz normalizazioa
Aracilek bultzatako terminoa da hau ere. Oso ezaguna da hizkuntz
normalizazioa terminoa gure artean. Eta Països Catalansetan zer esanik ez. Bai
hizkuntzaren estandarizatzeari, bai hizkuntz erabilerari dagokion terminoa omen
da (korpusari eta estatusari, Heinz Klossen arabera). Hau da, gure kasuan, batetik
euskara batuaren gauzatzeari eta bestetik alfabetatze eta euskalduntzeari. Bi alderdi
bete behar dira, bada: hizkuntza arautzea, normapean jartzea, eta normalean
euskaraz aritzea.
Zentzu berezian erdara eta euskararen arteko diglosiari buelta emateari
dagokiola esan liteke hizkuntz normalizazioa izena. Horrela aurreko
adierazgaiarekin (hizkuntz gatazkarekin, alegia) lotzen da zuzen zuzenean
hizkuntz normalizazioa. Esan beharra dago, Aracilek ez duela gehiegi erabiltzen
diglosia delako terminoa, hizkuntz normalizazio/gatazka kasuan besteek hainbeste
erabili ohi dutena.
Ez dut uste erabat zuzen dabilenik Francesc Vallverdú (Aproximació crítica a
la sociolingüística catalana 1980: 68-69) ondoko hau dioenean:
Sarrera 11
2. 1965koa da Aracilen "Hizkuntz gatazka Europa berrian", frantsesez argitaratua. Language Conflict...,
berriz, Haugenenena, urtebete beranduagokoa. Horregatik parentesi barruko ia hau.
"El concepte de normalització lingüística, tal com ha estat utilitzat per alguns
sociolingüistes catalans, no ha tingut una acceptació generalitzada. Hi ha hagut,
val a dir-ho, tractaments parcials o parcel.lats del problema de la normalització
lingüística: estandarització (standardization) i planificació lingüística (language
planning) són conceptes que en molts autors cobreixen el camp de la norma-
lització lingüística i que, certament, han tingut una major acceptació."
Gero, Fabra, Coromines, Sanchis Guarner eta Badia Margarit aipatzen ditu,
neurri ttikian edo nahiz eta berandu, izena bera --normalizazioa-- edo, bestela,
izena ez baina bai kontzeptua erabili izan dutenak. Dena dela, ondoko hau
aitortzen du (1980: 78):
"El mateix autor que elaborà la noció de conflicte lingüístic, Lluís V. Aracil, ha
estat també el primer que ha fet servir l'expressió «normalització lingüística»."
Toni Mollà eta Carles Palancaren liburuan (Curs de sociolingüística, Edicions
Bromera, Alzira, 1987: 27), berriz, hauxe irakur daiteke:
"Ben bé podem dir que la Sociolingüística pren cos als Països Catalans amb els
treballs del valencià LLUÍS-VICENT ARACIL I BONET.
[...] Cal atorgar-li el mèrit, també, de la utilització primera del terme conflicte
lingüístic, anterior a l'aparició de l'expressió language conflict o linguistic
conflict en la sociolingüística americana (Einar Haugen). També ha estat el
primer investigador català a fer servir --i a desenvolupar-- el concepte de
normalització lingüística."
Are gehiago, Aracilen lana bertako eta kanpoko soziolinguistikaren
abiapuntua izan dela diote bi idazle hauek.
Laburbilduz, azalpen nahiko pertsonalarekin hasi naiz sarreratxo hau egiten.
Bertan agertzen diren idazlanen edukia agertu nahi izan dut gero, bertako ordenari
edo beste bati jarraitu nahi bazenion. Hizkera dela-eta, aipatu behar izan dut
politoniarena, Aracilek berak erabiltzen duen izena. Han-hemenka gai
akademikotan eta hizkuntz kontutan ari direnengatik egiten dituen balorazioak
batera biltzea, testuetatik ateratako aipamenak errepikatuz, merezi zuela uste izan
dut. Azpimarratu dut, baita ere, soziolinguistika arloan izan behar den zehaztasuna
eta adimen ernea, ikerlana3 behar bezala egiteko. Aracilen ekarpenaz, terminologia
kontuan tartekatzea (arteratzea), hizkuntz normalizazioa eta gatazka aipatu ditugu.
Lehenengoari buruz (gure artean gehiegi aipatzen ez dena) ez gara aritu, ordea.
"Egoera minoritarioaz" idazlanean irakurri ahal izango duzu horretaz.
12 Sarrera
3. Zehaztasuna dela-eta zorroztasun "bitxi" bat aipatzearren, egoera minoritario/ttikitukoak "estranjers i sense
passaport" (pasaporterik gabeko atzerritarrak) omen ginela ikasi nuen katalanez.
Zuzenean hunkituak utzi gaituzten adierazpen berri batzuk egin ditu
azkenaldi honetan Lluis Aracilek. Labur esanda, badirudi gaur egun agertzen duen
jarrera, gure hizkuntza, nazioa eta herrialdeari buruzkoa, eraldatu egin zaiola, ez
dela idazlan hauetan agertzen duen jarrera bera.
Aracilen azken adierazpen hauek zabalago aztertu behar direlakoan gaude eta
hemen eman dezakegun azalpena baino luzeagoa eskaini beharko litzaiekeela uste
dugu. Bien bitartean, jaso ezazu ondorengo idazlanen mezua, azken finean,
teoremen balioa ez baitago asmatzailearengan, baizik eta teorema bakoitzaren
baitan zuzenean.
Eta besterik ez. Hau irakurtzen ordu atseginak pasatuko dituzulakoan,
Xabier Falcón
Deustuko Unibertsitateko Soziolinguistika-irakaslea
Sarrera 13
1. Heziketa eta soziolinguistika4
Educació i sociolingüística
Paper honen sorburua Castelló, Elx, Alacant, Valentzia, Gandia eta Alziran
1974ko otsaila-martxoan hezitzaileek parte hartu behar zuten ikastaro baten
barruan eman nuen hitzaldia da. Eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaile eta
partaideei beren ardura eta lankidetzagatik; harritu egin ninduten benetan. Orain
aurkezten dudan testu hau, orduan sortutako erreakzio eta eztabaiden argitan
berregina da. Izan ere, esperientzia gogoangarri hark asko sustatu ninduen,
ikusarazi baitzidan nire hausnarketa bakartiek, orain hamalau urte hasiak,
harreman estua dutela nire zenbait auzoren kezka eta ahalegin praktikoekin.
Zer esanik ez, paper honek, Valentziako esperientzietan oinarritzen bada ere,
katalanak oro har arduratzen dituen gaiak hartzen ditu --begi-bistatik inoiz utzi ez
dudan gauza--. Orain darabildan hizkuntza bera, katalanok elkarbanaturik
daukagun interesa eta erantzukizuna da. Halaberean nahi nuke, gure ideiak
integratu eta gure ahaleginak koordinatzeko parada izan dadin, guztiok abiatuta
gauden eginbehar historiko batean. Katalaneraren batasunak, iragan mendeko
filologoek berraurkituak, oso esangura prospektibo txikia izango du geuk geure
komunitatearen batasun soziolinguistikoa berraurkitzen eta birsendotzen ez
badugu. Hizkuntzaren etorkizunak --gure etorkizunetik banaezina denak-- ikus-
puntu integratzailea hartzera behartzen gaitu geure ekintza praktikoaren funtzioan.
Galde dezatela, bada, filologiaren diszipuluek katalanera "zer den". Gure arazoa
da, zer egin (eta egingo) katalanerarekin.
Esan nahi baita, gure eztabaidaren terminoek oso desberdinak izan behar du-
tela orain artean erabili direnetatik. Lehenik eta behin finkatu egin beharko ditugu.
Eta uste dut hori oso egokiro egin ahal izango dugula, heziketari bagagozkio.
Estatu Batuetan, beltzen eta gaztelera-hiztunen heziketa-arazoek larregizkoa
dirudien pizgarri eta bultzada eman diote aspaldiko aldi honetan ikerketa sozio-
linguistikoari. Ez genuke gehiegikeriarik egingo, neurri handi batean soziolin-
guistika yanki berriena problema zehatz horien azpiproduktua izan dela esango
bagenu. Denok dakigu heziketaren gaineko kezkek baliabide instituzionalak
mobiliza ditzaketela, publikoaren ardura erakarri eta bokazioak sortu --nahikoa
bultzatu dute Estatu Batuetako ikerketa soziolinguistikoa faktore hauek--. Arra-
zoiren bat dela medio, ostera, kontra-adibide bitxia dirudi katalaneraren kasuak.
4. Lehendabizikoz "Treballs de sociolingüística catalana"n, 2. zenb., argitaratua. Valentzia, 1979.
Ikerketa soziolinguistikoak etekin txikia atera dio hasiera batean oso aldeko izan
behar zitzaion koiunturari. Aldi berean, ikerketak orain arte eman dituen fruituak
oso urriak dira eta entzute txikia lortu dute. Gure isolamendu (eta atzeramendu)
intelektualak azal dezake, neurri batean, hau guztia. Gure tradizio pedagogiko
parrokial eskasak garapen berriekiko harremana galdu du, eta ez dirudi berrikuntza
soziolinguistikoetara bereziki zabalik dagoenik. "Elebitasuna" izenburua orokorki
onartzea --nik 1966an salatua-- hezitzaile katalan gehienek deitoratu ere ez duten
geldiartearen marasmo intelektualaren sintoma argia da.
Kontua da "hezkuntzaren" eta "soziolinguistikaren" arteko loturak askoz
argiagoak direla Estatu Batuetan hemen baino. Roger W. Shuy-ren Sociolinguistics
and education: Promise and problems in the seventies izenburuko artikulua
(oraindik argitaratu gabea), hainbat topikorekin familizaturik dagoen irakurlegoari
zuzentzen zaio eta, topikoek, besterik ezean, catchwords gisa jokatuko dute. Nire
artikulu honek, ostera (Shuyrena baino lehen eta horrekiko loturarik gabe
prestatua), izotza hausteko pribilegio nekagarria du eta baliteke vox clamantis in
deserto izatea. Esan nahi baitut, nozio ezagunak aipatu (eta horietan oinarritu)
ordez, abiapuntu izango diren nozio berriak sartu nahi ditudala, hortik aurrera
eztabaidatu eta aurrera egin ahal izan dezagun --seguruen gure homologo yankiek
baino aterramendu handiagoarekin, dena esateko--.
Bada, hasiera batean guretzat abantailatsua den kontrasteak (hau da,
soziolinguista katalanak "bertakoak" direla-eta; beraz, gure jakinmin intelektuala
eta gure inplikazio pertsonala solidarioak izanik), aztertzen dugun gaia oso seriotan
hartzera behartzen gaitu. Gure azterketaren objetua eta geure bizitza banatu ezin
ditugunez, ezin dugu gogaide-zeregina bete. Azken finean, geure buruez hitz
egiten dugu eta defendatzen ditugun interesak ere oso geureak ditugu. Besteren
kausen defendatzaileek agertutako erruki hutsal eta amore-emailea baino sakona-
goa eta indartsuagoa da gure motibazioa.
1.0. "La llengua": kezka bat
Katalanok "la llengua" deritzogun hori, gure kezka iraunkor eta nagusieneta-
koa da. Zenbait behatzaile etsaiek obsesio erigarria --kaltegarria ez esatearren--
ikusi nahi izan dute horretan. Maltzurkeriak aparte, kontua da kezkak axolagabeke-
ria baztertzen duela. Eta horrela da, izan ere: gure erreakzioek (kanporatutakoak
nahiz erreprimituak) sentikortasun handia agertzen dute "hizkuntzarekin" loturik
dauden eguneroko bizitzako gora-beherekin. Gure kezka bera nabarmena da oso
--eta hizkuntza bera bezain objektiboa--. Horrek hartzen duen forma, ordea,
guztiz bestelako kontua da.
Ikusi egin beharko litzateke ea "hizkuntzak", batez ere, pairatzen dugun neke
eta egonez modura kezkatzen gaituen, ala ulertzen dugun arazo modura.
Esperientziak berak argi uzten digu pairatzea eta ulertzea ez direla gauza bera.
16 Educació i sociolingüística
Hasteko, batari eta besteari dagozkien banaketa sozialak ez datoz bat. Pairatzen
dutenen kopurua (ia denak) ulertzen dutenena (ia inor ez) baino askoz ere
handiagoa da. Abiapuntu egokia iruditzen zait zenbakizko kontraste bitxi hau.
Kontua da, "hizkuntzaz" hitz egiten dugunean (geurez ala beharturik), katalanok
jarrerak eta sentimenduak azaleratzeko joera dugula, geure komunitatearen egitura
soziolinguistikoa sistematikoki aztertu eta eztabaidatzeari ekin ordez. Emozio-
-oparotasuna, beti ere, kontzeptu-eza ia perfektuak lagundurik agertu ohi da
--"eskuak ez zezan zauria antzeman"--.
Saihestezinak dirudite neke eta egonezek --ez al ditugu bada horrexegatik
pairatzen?--. Zerbaitek, alabaina, ez digu uzten horiek arazo modura ulertzen. Eta
guztiz sintoma interesgarria da hau soziologoarentzat. Arazoak ulertu ahal izateko,
horiek pairatzen dituztenen arteko komunikazioa erraztuko duen antolamendu
sozial moduren bat behar da aurretik. Eta komunikazio-bide horiek aukera ematen
dute bai nozioak artikulatzeko, baita gauzen egoera eraldatzera bideraturiko ekintza
kolektiboa kontzertatzeko ere. (In)komunikazio sozialaren topikoak nahikoa
literatura oparoa sortu du. Jean P. Sartre-ren Critique de la raison dialectique (1960)
ezagutzen dutenei, Claus Mueller-en Notes on the repressions of communicative
behaviour (1970) izenburuko laneko ohar labur eta zehatzak gomendatzen dizkiet.
Puntu hau azpimarratu nahi izan dut, ene ustez, "hizkuntzarekiko" gure kezkaren
gabeziak benetan gure gizartearen egiturazko gabezia larrien sintoma direlako.
Argi dago, errealitatea konplexua denez, ugariak eta anitzak direla landu eta
aplikatu behar ditugun kontzeptuak, "elebitasuna" nozio amorfoa gaindituz. Baina
argi dago, halaber, errealitatea koherentea den neurrian --kaotikoa izan ordez--
sistematikoki artikulatu behar ditugula geure kontzeptuak, arbolek ez diezaguten
sekula basoa ezkuta. Dudarik ez dago kontzeptu zentral eta globala behar dugula.
Eta puntu honetan sartu behar da "soziolinguistika" kontzeptua --hauxe dugu le
mot de l'énigme--. Izenburu hori asmatzeko ez merezimendua ez eta errua nireak
ez diren arren, (egokia izateaz gain) nahitaezkoa dela baieztatzen dut indar osoz.
Azken finean, koherentziaren eta desordenaren artean, batasunaren eta sakabana-
ketaren artean egin behar dugu aukera --horrek dituen ondorio praktikoekin--.
Ene iritziz, koherentzia eta batasuna exigentzia praktikoak dira batez ere. Zaila
izango da ekintza koordinaturik egotea integrazio kontzeptualik ez badago. Hemen
"soziolinguistika" nozioak, gure "hizkuntzaren arazoa" osotasunean antzemateko
beharrari erantzuten dio, eta kontzepzio horrek "hizkuntzatzat" jo izan duguna
gainditzen du, dudarik gabe. Desberdinak dira, oro har, hezitzaile, idazle, gidari eta
antolatzaile politiko nahiz hiritarren interes eta eginbehar bereziak. Baina ez dira
independienteak. Eta gure egoeran nahitaezkoa zaigu interdependentziari eta
elkarlanari lehentasuna ematea --aniztasuna onartuz eta errespetatuz--. Azken
finean, aniztasuna suposatzen dute interdependentzia eta elkarlanak, sintetikoki
gainditzen duten neurri berean. Eginbehar historikoa zabalagoa eta nahasiagoa den
neurrian, orduan eta beharrezkoagoa izango da lanaren banaketa.
Heziketa eta soziolinguistika 17
Soziolinguistika kontzeptuak, gainera, badu beste abantailarik, hots, zientifi-
koa izatea, hau da, unibertsala. Etengabe gogorarazten digu, geure arazo bereziak
logika orokorraren argitan ulertu behar ditugula. Eta logika horrexen argitan
konpara ditzakegu datuak, eta kanpoko esperientzietan oinarrituriko ideia eta
metodoak geure kasura aplikatu. Ad hoc asmatutako nozio eta praktika parrokialei
eusten badiegu, geure kalterako zapuztuko ditugu nazioez gaineko komunikazio
eta elkarlana. Honi dagokionez, "Jende katalana gara eta izango gara, guk nahi ala
nahi ez", etab. dioen jendeak, sinpatia gutxi sortzen didala aitortu behar dut. Hori
baino askoz erradikalagoa da nire tesia. Katalanak, besterik gabe, "jendea" direla
baieztatzen dut, hau da, Gizateriaren parte. Eta katalana den Gizateriaren parte
honek ezin du bere burua isolatu eta ez du gainerakotik isolatu behar. Enfoke
zientifikoak inplikazio etiko unibertsalistak ditu, inola ere abdikatu ezinekoak.
Mesede eskasa egiten dio filologia chauvinistak gure hizkuntzaren kausari.
Herri honetan izan dudan esperientzian, nik neuk sortutako bi galderekin
(bata teorikoa eta bestea praktikoa) egin dut topo behin eta berriro: 1) zer da
soziolinguistika?, eta 2) zer lotura du horrek katalanarekin? Nik neuk sortuak
izanik, ezin uko egin zintzotasun osoz erantzuteari. Are gehiago: bihotzez
eskertzen dut hori egiteko aukera izatea, eta horrexegatik idatzi dut paper hau.
Hala ere, esperientzia parrokialak agertu dit jakinmina eta interesa baino gehiago
harridura sortzen duela hemen "soziolinguistika" izenburuak. Dirudienez, aski
mugatuak dira herrikide zenbaiten atentzio eta imajinazioa. Azken finean, bada gor
sendaezinik, besterik gabe entzun nahi ez duen horietakoa, agian pentsatu nahi ez
duelako. Jakina, ez natzaie herrikide horiei ari.
Hala ere, horren guztiaren gainetik, soziolinguistikak eskari potentzial bati
erantzuten dio orain eta hemen, inolako zalantzarik gabe. Honela dio Gerard
Vassalls fisikariak oraino argitaratu gabeko artikulu batean: "Soziolinguistika ez
balego, asmatu egin beharko litzateke, katalanaren kasurako bakarrik balitz ere!
"Gure kasua, zorionez, ez da ez bakarra ez eta konparaezina. Hori bai, horrelakoa
ez izateak berak behartzen gaitu konparaketak egiten, gorrotagarriak badirudite
ere. Azaltzeko zaila da (eta justifikaezina) katalanok salbuespen negatiboa izatea,
soziolinguistikarenak gure "hizkuntzaren arazoarekin" inolako zerikusirik ez
bailuen. Begi-bistakoa da, izan, zerikusi handia duela eta benetako behar
praktikoei erantzuten diela, agian gaur inoiz baino biziagoak diren beharrei.
Aztertu behar duguna honako hau da, alegia, ea nola eta zein neurritan sentitu eta
adierazten dituzten (ala ez dituzten) gure herrikideek benetako behar horiek.
Ez dezagun orokorpen negatiborik egin, goizegi zapuztuko baikinateke. Oso
zehaztasun esanguratsua da abangoardian lan egiten duten pertsonek interes
handiagoa dutela soziolinguistikan, atzegoardian instalaturiko gure jauntxo
parrokialek baino, azken hauek bertatik operazioak zuzentzen dituztela pentsatzen
baitute (edo hala nahiko lukete). Aurrerago errepikatuko dudanez, eruditu eta
handikiek soziolinguistikarekin duten jarrera tipikoa, indiferentzia hutsaren eta
18 Educació i sociolingüística
etsaigo defentsiboaren artean mugitzen da --nola ez, bada!--. Soziolinguistikaren
berehalako beharra sentitzeko gauza ez izaki, eta jakinmina azaltzeko harroegiak,
tradizio parrokialen kontrako mehatxua ikusten dute maiz berrikuntza horretan
--esan nahi baitut: John K. Galbraith-ek "the conventional wisdom" izendatu
duena, hori baita euren berezitasuna, pribilegioa, santutegia eta gordegia--. Argi
dago, handiki eta erudituen jakintza konbentzionalak iraun eta nagusitu egin
daitekeela, arazo praktikoekiko harreman zuzena saihesten duen neurrian
--abangoardian lan egiten dutenek saihestu ezineko nekea--. Azken hauek --eta
hezitzaileak ditut orain bereziki gogoan--, deskubritu egiten dute, goiz ala berandu,
ezarritako nozioak erabat desegokiak direla berek burutu beharreko lan konkre-
turako. Eta orduan desmoralizaziorako alternatiba bilatzen dute desesperatuki
--handiki eta eruditu ankerrak, dirudienez, inmunizaturik daude horren kontra,
zeren, aurrikuspena sendaketa baino nahiago dutenez, arriskua saihesten baitute--.
Jakina, gure etorkizun soziologikoa askoz gehiago dago abangoardian lan
egiten dutenen menpe, atzegoardian ezarritakoen menpe baino, zeren azken hauek
kultur jolaseko jarduerek, majiaz, arazo guztiak konponduko dituztela sinesteko
joera baitute, eskala handiko ekintza-plan arriskutsu batean abiatu beharrik gabe.
Punturik tristeena da, ezarritako nozioek borondate eta esfortzu ugari desbide-
ratu eta zapuzten dituztela, barregarri den eraginkortasun-ezera kondenatuz. Gure
baliabideak aski urriak direnez, nahitaezkoa dugu horiek berbideratu eta berran-
tolatzea, koiuntura historikoaren behar eta ahalbide errealen funtzioan --eta horrek
ezarritako nozioak kritikoki berraztertarazten digu--. Berrikusketa, alabaina, oso
nekosoa da, presazkoa den arrazoi berberarengatik: botere parrokialak kontra
dituelako. Enfoke soziolinguistikoa sartzeak berrikuntza erradikala izan behar
duen neurrian, naturala da gatazkatsua izatea. Nahikoa naturala da, halaber, gizarte
oso desigualitario batean berritzaileen kokalekua halamoduzkoa izatea. Hauenak
ezin du diruaren edo ospearen indarra izan --zapalketa politikoaz ezer aipatu
gabe--. Hala ere, indarrik badutela --barkatu: badugula-- uste dut. Horretaz, ahal
den guztia baliatzea da kontua, ahaztu gabe jeinua dela ahulen armarik nagusiena
--arma sekretua, zorionez--.
1.1. "Lengoaia" eta hezkuntza
Hain da agerikoa "lengoaiaren" eta "hezkuntzaren" arteko harremana, ezen
duela gutxi lege-testuren batek ere onetsi baitu --ez dut berriro testu hori aipatuko--.
Zorionerako ala zoritxarrerako, alabaina, oso harreman nahaspilatua da,
"lengoaiaren" konplexutasuna agian hezkuntzarena baino handiagoa baita --hori
posiblea baldin bada--.
Mundu guztiak daki --hori bai-- mintzaira izan dela beti (hitzez ala idatziz)
maila guztietako hezkuntzaren bitartekorik nagusiena. Beste alde batetik, hiz-
kuntza izan da ikasgairik oinarrizkoena. Ez dira oso urruneko garaiak, "gramatika"
Heziketa eta soziolinguistika 19
(maiz hastapen etimologikorik txikienera murriztua: "saber de lletra") oinarrizko
irakaskuntzaren gai nagusia zenekoak. Suposatu egiten zen (begi-bistakoa bailitzan)
"hizkien" eta "kulturaren" arteko harremana berdintasun hutsekoa zela --horregatik
erabiltzen ziren "iletratua", "analfabetoa" eta antzerako hitzak irain modura--.
Gure hezkuntza-kontzeptuak tradizionalak baino zabalagoak badira ere,
hitzak eta hizkuntzak ez dute sekula tronua galdu. Kontrakoa: orain hasi da, hain
zuzen ere, horiei justizia egiten --agian hezitzaileek somatzen dutelako "lengoaia"
pertsonaren eta gizartearen nahitaezko organoa dela--.
Dudarik ez dago hitza eta hizkuntza bereiztea oso garrantzitsua dela
hezkuntzarako. Mundu guztiak daki hizkuntza jakin batez ikastea (komunikazio-
-hizkuntza edo hizkuntza instrumentala deritzona) eta hizkuntza hori ikastea (ikas-
gai gisa) ez direla gauza bera. Ohikoa da gaur egun, adibidez, latina (hizkuntza
"hiltzat" joa) latinez ez ikastea. "Bizirik" dauden hizkuntzen ikasketa, ostera, era-
bilera aktiboan oinarritzen da gero eta gehiago, "gramatika" oso gutxitan kontsul-
tatu beharreko eranskin modukora murriztuz. Mutur biak dira, alabaina, eztabaida-
garriak. Mintzaira praktikari eta hizkuntza teoriari dagozkie, eta biak dira
elkarrekiko dependenteak. Mintzairaren bidez jartzen dugu praktikan hizkuntza,
eta hizkuntzaren bidez behatzen eta azaltzen dugu mintzaira. Alferrekoak dira
praktikan aplikatu ezineko ezagutza espekulatibo hutsak. Eta gogoetarik gabeko
entrenamendu makinalak ez du inolako gogo aberastasunik ekartzen. Katalanaren
kasuan, kaltegarria litzateke oso, komunikazio-erabilera (mailarik oinarrizkoe-
netara mugatua) hizkuntzaren ikasketatik (goi-mailako espezialitate gisa onartua)
erabat banatzea. Bi gauza hauek banatu ordez, lotu eta konbinatu egin behar ditu
hezkuntzak.
Honetatik harantzago, azpimarratu egin behar da mintzairaren eta hizkuntza-
ren arteko desberdintasuna, lehena hezkuntzaren bitarteko edo instrumentu oro-
korra baita, eta bigarrena ikasgai berezia --matematikaren parekoa, demagun--.
Mintzaira dugu, agian, gehiagotan errepikatzen den eta beti azaltzen den giza jar-
duera. Eta horrexegatik da horren oinarrizkoa hizkuntzaren ikasketa. Gai berezi
bati badagokio ere, orokorrak dira bere aplikazioak (mintzairaren bitartez).
Filosofikoki garrantzi handiena duen puntua hauxe da: gure mintzairaz
mintza gaitezkeela --eta honek baieztatu egiten du gizakiak bere buruaren gainean
gogoeta egin dezakeela--. Mintzatzea guztiz "oinarrizko" jokaera den bitartean,
hizkuntza ikastea "bigarren mailakoa" da, hau da, erreflexiboa, eginahal berezia
eskatzen baitu. Hizkuntza ikastea, beti ere mintzairatik abiatuz, jokaera bir-azter-
tzea edo bir-pentsatzea da. Logiko modernoek ez dute hori deskubritu. Hori
azaltzeko modua baino ez dute asmatu. Beraiek diote, mintzairaren jardute huts eta
ohikoak ez bezala, hizkuntzaren ikasketak "lengoaia-objektua" (zertaz hitz egiten
dugun) eta "metalengoaia" (zertan hitz egiten dugun) bereiztea eskatzen duela
--eta horrek aldaketa koalitatiboa dakar--.
20 Educació i sociolingüística
Hauxe da, zehazki, hizkuntza ikastea: gure mintzairaz hitz egiteko erabiltzen
dugun bigarren mailako lengoaia (edo metalengoaia) ikastea. Eta horrek esan nahi
du diskurtso sinple eta ohikoak ez bezala, bere helburu bereziaren arabera
espezializaturiko lengoaia dela. Ez da beraz harritzekoa, horren hiztegia neurri
handi ala txikiagoan, sofistikatua izatea --bai eta pixka bat esoterikoa ere--.
Azken finean, alabaina, espezializatuak dira, halaber, arrantzale, mekanikari,
osagile eta abarren hizkuntza bereziak.
1.2. Hizkuntzaren bi alor: egitura eta erabilera
"Hizkuntza" deitzogun objektu hori, hasiera batean eman dezakeena baino
arras konplexuagoa da. Hori bai: arrazoiren batengatik, hizkuntza "gramatika"
edo/eta "linguistikarekin" lotzen dugu hasiera batean denok. "Filologiari" dagokio-
nean, are nahasiagoa da kontua, zeren bere xedea sekula zehaztasunez definitu ez
duen erudizio metatzailea baita filologia --kolekzionismoaren aldaera bat--. Aurre-
rago ikusiko dugunez, soziolinguistika hizkuntzalaritza hutsetik bereizten dugunean,
"filologia" bi aulkiren artean jausten da. Hori bai, lantzen dituen gai gehienak
soziolinguistikoak izanik ere, enfokea nabarmenki desegokia izaten da sarritan.
Nahiz eta hizkuntzalaritza berria eta gramatika zaharra berdinak ez izan, biak
mintzo dira objektu berberaz, eta horrek (hitz profanotan esateko) baditu "soinuak"
(eta "hizkiak"), "hitzak" eta "esaldiak". Horretan bat datoz modaz pasatako grama-
tikariak eta abangoardiako hizkuntzalariak: horixe da "hizkuntza". Hizkuntzalaritza
modernoak baieztatu baino ez du egin horrek "egitura" edo "sistema" bat osatzen
duela, eta ondorioz, zientifikoki azter daitekeela, oso modu egokian. Gramatika
tradizionala, ordea, disziplina arauemailea zen, azterketa zientifikoa baino gehiago.
Honen metodoak, funtsean didaktikoa, azaltzeko eta irakasteko balio zuen, aurkitu
eta ikasteko baino gehiago. Dudarik gabe, "gramatika" hitzaren antzinako
adieraren (aginduemailea) eta modernoaren (deskriptiboa) arteko kontrastea nabar-
mena da, eta sarritan, gatazkatsua. Gramatika zaharra funtsean teknika aplikatua
izan den bitartean --irakaskuntzara aplikatua, hain zuzen ere--, hizkuntzalaritza
berriak zientzia "hutsa" izan nahi du. Baina hau guztia bigarren mailakoa da gure
ikuspegitik. Bakoitzak dituen nahiak oso desberdinak badira ere, objektua berbera
da. Are gehiago: "gramatika" izenburua bera nahiko ondo dagokie interpretazio
biei. Egia esateko, "gramatika" zaharrenaren (aginduemailea) eta "hizkuntzalari-
tza" berrienaren (deskriptiboa) artean, jarraipen kontzeptual eta terminologiko
nabarmena dago. Historiaren aldetik, tradizio gramatikalaren luzapena (oso
errefinatua) da egungo hizkuntzalaritza.
Azpimarratu behar da, nolanahi ere, hizkuntz egituraren azterketak --gure
hizkuntzalariak eta gramatikari zaharrak biltzen direneko gunea-- ez duela
"hizkuntza" deritzogun objektu hori agortzen. Hizkuntz egitura kontzeptuak oso
enfoke estua aurresuposatzen du. Alabaina, egon badago gramatika zaharraren eta
hizkuntzalaritza modernoaren ortzemugetatik kanpo gelditzen den beste alor guztiz
Heziketa eta soziolinguistika 21
garrantzitsu bat. Eta beste alor hau da --arrazoi askorengatik nik erabilera
deritzona-- soziolinguistikaren interesgunea. Hasierako enfoke-desberdintasun bat
dago, horren guztiaren gainetik. Gramatikari zaharkituek eta hizkuntzalari
aurreratuek hizkuntzak edo hizkuntz aldaerak aztertzen dituzten bitartean, horiek
zein ingurune soziokulturaletan dauden eta funtzionatzen dutenentz ahaztuz,
soziolinguistek erabilera aztertzen dute, hau da, hizkuntza bakoitzak bere
ingurunearekin duen harremana. Gaizki ulertzerik egon ez dadin, argi azalduko
dut niretzat "erabilera" ez dela bakarrik hizkuntza nola erabiltzen den, hori baino
zerbait funtsezkoagoa baizik: benetan erabilia izatea bera.
Orduan, bada, hauxe da soziolinguistikaren izateko arrazoia: gramatikariek
eta hizkuntzalariek erabilera zeharka aipatzen duten arren --horrelakorik
badagoela aurresuposatzen dute, halabeharrez--, ez dute sistematikoki aztertzen.
Are okerrago: horrekiko joera negatiboa izan ohi dute --hortik sortzen dira
kontrajartze maltzurrak, esaterako, oraingo barne-hizkuntzalaritza/kanpo-
-hizkuntzalaritza, iradokitzen baitute bigarren terminoa bigarren mailakoa dela,
arrotza, eta azken finean, soberakoa--. Honek paradoxazko egoera onartezina
sortzen du (edo gutxienez, azaleratu). Batetik, kritikarik gabe onartzen da
hizkuntzaren azterketa, oro har, gramatikari edo/eta hizkuntzalariei "dagokiela".
Baina beste alde batetik, ikusten dugu indibi-duo horiek sistematikoki desenfokatu
egiten dutela esleitu zaien edo bereganatu duten ikasgaiaren alor funtsezko bat. Eta
ondorioa da, inor ez dela horretaz serioski arduratzen. Historialari eta soziologoek,
esaterako, "hizkuntzaren" kontu hori ez dagokiela uste dute fede onez. Eta alde
bietako inhibizio honen ondorioak oso nabarmenak dira. Badirudi, besterik gabe,
soziolinguistikarako tokirik ez dagoela.
Kontua da hizkuntz egitura delako nozioa (ia) denentzako ezaguna den
bitartean, "hizkuntz erabilera" terminoak oso gauza zehazgabeak baino ez dizkigula
iradokitzen. Ene ustez, hasteko, puntu kezkagarri ilun horretara bildu behar dugu
geure arreta. Horri ekiteko modurik hoberena, seguruen, hizkuntz erabilera hiz-
kuntz egiturarekin kontrastatzea izango da. Eta, agian, soziolinguistika ulertzeko
gure modua baldintzatzen duen kontrastea exajeratu egin beharko da, erretorikaz.
1.3. Enfoke soziolinguistikoa
Esana dugu soziolinguistikaren berezko objektua, hizkuntz egituraren
(aniztasun handia onartzen duena) eta horrek funtzionatzen duen edo dagoen
ingurune soziokultural(ar)en arteko harremanak direla. Eta dudarik ez dago,
harreman horiek oso errealak direla --izatez, ezin ahal izango genuke ezta buru-
ratu ere gizarte eta kultura orotatik guztiz banaturiko hizkuntz egiturarik--. Arazoa
da, harreman hauek nola bururatu behar ditugun, hau da, zein motatako harrema-
nak aztertu eta azaldu nahi ditugun. Hasiera batean behintzat, badirudi irtenbide
desberdinak onartzen dituela arazoak --gogora dezagun "arimaren" (izpiritua) eta
"gorputzaren" (materia) arteko harremanen auzi zaharra, orain dagokigun puntua-
rekin amankomuneko gauza asko baitu--.
22 Educació i sociolingüística
Maiz errepikatu izan da (gutxienik azken berrehun urteotan) hizkuntz
egiturak nolabait hizkuntzaz gaineko egitura soziokulturalak islatzen dituela.
Hortik ateratzen dira oso ezagunak zaizkigun metaforak, non hizkuntza, mintza-
tzen den gizartearen eta honen kulturaren "ispilua" edo "erretratua" litza-tekeen.
Hala ere, "islaren" fraseologia hori obsesiboki azpimarratzeak horren jarraitzaileen
gogoeta urria agertzen duela iruditzen zait. Susmoa dut espekulazio hauek --kasu
honetarako oso egokia den hitza--, praktikan, jolas-ikuspegiko esperimentuak
besterik ezin dutela sortarazi. Hizkuntzak gainerako egitura soziokulturalak
"islatu" baino egiten ez dituela defendatzen badugu, ondorioa izango da, zereginik
ez dagoela, salbu eta, agian, ikuskizunari begiratzea. Enfoke soziolinguistikoak,
ostera, gure ekintza praktikoaren posibilitatea (eta beharra) deskubritzen duela
ikusiko dugu jarraian. Egia da, hizkuntzaren eta gainerako egitura soziokulturalen
artean funtsezko korrespondentziak deskubritzeko saioak eraiketa teoriko
azpimarragarriak sortu dituela, adibidez, Claude Levi-Strauss eta Kenneth L. Pike-
renak. Soziolinguistak, berriz, Zoragarria da, baina ez da gerra! esaldia baieztatu
besterik ez du egiten. Horrek esan nahi du, bestelako kontsiderazioak aparte utziz
gero, hipotesi hark oso interes gutxi duela guretzat. Soziolinguistikak ez du esaten,
ez behintzat hasieran, hizkuntz egiturak eta gainerako egitura soziokulturalak
paraleloak, isomorfikoak edo homogeneoak direnik. Baieztapen nagusiena honako
hau da, alegia, nolanahi ere hizkuntz egitura eta sistema soziokulturalaren
gainerakoa batera bizi direla; eta elkar bizitze hori da "erabilera" deritzoguna.
Ezin ahal izango genuke hizkuntz erabilera zehazki definitu --horren beha-
rrik ere ez dago--. Orientatzeko, nahikoa zaigu nozio intuitibo globala edukitzea.
Beraz, laburki esan genezake, hizkuntz egitura hizkuntzaren esentzia baldin bada,
hizkuntz erabilera bere existentzia dela. Eta hau ez da inolako espekulazio lauso
edo traketsa. Existentzia nozioak oso eragin logiko ukigarriak ditu. Esaterako:
existitzeak esan nahi du nahitaez toki eta une jakin batean existitzea. Beste alde
batetik, espazioa eta denbora gauzen arteko harremanak dira. Izan ere, espazio eta
denbora fisikoak harreman existentzialen eskema edo eredu generikoa dira.
Lehenago ikusi dugunez, hizkuntzaren ingurune soziokulturala ahaztuz
heltzen gara hizkuntz egitura kontzeptura. Hizkuntz erabilera, ostera, harremanek
osotzen dute; edo, gutxienik, hizkuntzaren eta bere ingurune soziokulturalaren
arteko harreman-mota oso garrantzitsu batek. Horrela bada, gramatika zaharra eta
hizkuntzalaritza berria hizkuntzaren funtsezko atributuez aritzen diren bitartean,
soziolinguistikak haren bizi-baldintzak aztertzen dituela esan dezakegu. Kontraste
hau azpimarratzen eta argitzen lagunduko digu biologiarekin parekatzeak.
Hizkuntz egituraren kontzeptua taxonomikoa bada, hizkuntz erabilerarena
ekologikoa da --eta hitz hori bere esanahi estuan erabiltzen dut hemen, oraingo
"ekologiaren" moda baino lehenagokoan--. Taxonomiak antzekotasun eta
desberdintasunen arabera sailkatzen ditu organismoak; ekologiak, ostera, bestelako
harreman-mota bat aztertzen du: hain zuzen ere, (elkar)bizitza harremanak, hau da,
elkarrekintza eta interdependentziakoa. Taxonomikoki distantzia izugarria dago,
Heziketa eta soziolinguistika 23
esaterako, gure eta bakterioen artean. Ekologikoki, oso gertukoa izan daiteke guk
horiekin dugun harremana --hil ala bizikoa guretzat, bai eta beraientzat ere kasu
askotan--. Eta hau guztiz aplikagarria zaie, mutatis mutandis, hizkuntzei.
Hizkuntzalaritza estuaren arabera, euskarak zerikusi txikia du gaztelania eta
frantsesarekin. Soziolinguistikarako, funtsezko gertaera da euskara gaztelania eta
frantsesarekiko harreman eta elkarrekintzan bizitzea. Guztiz erabatekoa da enfoke-
-desberdintasuna --gogoratu Tesis sobre Feuerbach--etako seigarrena.
Laburbilduz; hizkuntzaren eta gainerako sistema soziokulturalaren arteko
harreman existentzialen (halabeharrez dinamikoak) osotasuna dela esanez
definituko dugu hizkuntz erabilera. Agian, hiru puntu azpimarratu beharko
lirateke, bereziki. Lehena: hizkuntz erabilera osotasun bat da. Bere arloetako asko,
zuzenean antzeman ezin badaitezke ere, horren parte dira. Guk ezin dugu hizkuntz
erabilera guztiz ezagutu. Baina hau ez da inolako zoritxar berezia. Inongo hizkuntz
egitura guztiz aztertua eta deskribatua izan ez bada ere, hizkuntz egitura
kontzeptua nahitaezkoa zaie, hala ere, hizkuntzalariei. Mutatis mutandis, gauza
bera esan genezake organismo kontzeptuaz biologian, atomoaz fisika eta kimikan,
etab. Interesgunea konplexutasuna "ezkutatzen" duen errealitatearen puntu batera
zentratzeko balio dute kontzeptu hauek guztiek. Bigarren puntua: hizkuntz
erabilera, harremanak dira, eta ez filologia erromantikoaren diszipulu parrokialek
setati aipatzen dituzten substantziak ("sapa", "odola", "arima", etab.) Eta
hirugarren puntua: hizkuntz erabileraren konplexutasunak berak eta horren
dinamismoak argi azaltzen dute bere aniztasuna eta aldakortasuna --hizkuntz
egituren aniztasunaren eta aldakortasunaren parekoa--. Dudarik gabe, oso
desberdintasun soziolinguistiko nabarmenak daude Ginea Berriko herrixka baten
eta Bartze-lonaren artean --baita egungo Bartzelonaren eta orain mende
batekoaren artean ere, esaterako--.
Begi-bistakoa da, hizkuntz erabilera sistematikoki aztertu ahal (eta behar)
dugun alorra dela. Argi dago, gure ikerketa metodoak gure hasierako nozioen ara-
berakoak izango direla halabeharrez; eta, alderantziz, egingo ditugun aurkikuntzek,
hasierako nozio hauek zehazten eta garatzen lagunduko eta behartuko gaituzte.
Hauxe da, azken batean, aurrerapen zientifikoa.
1.4. Erabilera-esparruak
Aipatu ditut lehenago ere espazioa eta denbora, eta ez zentzu literalean
(fisikoan) soilik, baizik eta gauzen arteko harreman existentzialen paradigma gisa
ere. Ondo da: denok dakigu hizkuntza kultura-eta-gizartea deritzogun horren
barruan "gertatzen" dela. Esan genezake, gramatikak eta hizkuntzalaritzak
hizkuntza deskribatzen duten bitartean, soziolinguistikak kokatu egiten duela
erreferentzi marko baten barruan --eta marko hori soziokulturala da, ez fisiko
hutsa--. Azken finean, existitzeak esan nahi du, tokiren batean eta momenturen
batean dagoela present. Hizkuntz erabileraz ari gara, bereziki, hizkuntz aldaera
24 Educació i sociolingüística
jakin baten kokapen edo/eta hedapenaz hitz egiten dugunean --duen egitura aparte
utzita--. Eta horrela, hizkuntza "nagusi" eta "menpekoez" hitz egiten dugu,
"hiritar" eta "nekazaritzakoez", "handi" eta "txikiez", etab. Oso esanguratsua da,
hizkuntza edo hizkuntz aldaerez hitz egiten dugunean, ia nahitaez metafora
espazialak erabiltzea, esan nahi duguna ikustarazten laguntzeko. Horretan
oinarritzen da esparru (domain, ingelesez) kontzeptua.
Esparruaren adibiderik garbiena eta ezagunena, hizkuntz aldaera jakin bat
erabiltzen den lurralde geografikoarena da. Adibide hau oso ezaguna zaigu, Belle
Epoque-z geroztik "hizkuntz geografia" deitutakoa modan egon delako; eta egun
ere badu segitzaile gogotsurik gure artean. Esparruaren lurralde nozioa, alabaina,
supersinplifikazioa da. Mapa baten gainean proiektatu ezin ditzakegun dimentsio
esanguratsu asko dago (bereziki "sozialak"). Lana errazteko, hizkuntz atlasak
egiten dituztenek berehalako hautaketa-irizpideak erabiltzen dituzte, ia sekula ere
gogoeta kritikoaren menpe jarri gabe. Eta ondorioak tronpagarriak dira sarritan
--Mallorkaren kasuan esaterako, non hizkuntz aniztasun "soziala", lokala baino
interesgarriagoa den--.
Oro har, esparrua, hizkuntza (edo hizkuntz aldaera jakin bat) erabiltzen
deneko aukeren multzoa da. Eta multzo honek, nolabait esateko, espazio bat
sortzen du eta hori kokatu eta mugatu egin dezakegu koordenatu soziokultural jakin
batzuen arabera. Pertsonen kategoriak (sexu, adin, lanbide, eta abarren arabera-
koak), gaietakoak, egoeretakoak ("formalak" eta "informalak" esaterako), inten-
tzioetakoak, etab., dira erreferentzi puntuak --edo koordenatuak, nahiago
baduzue-- eta horien bitartez koka eta muga dezakegu zein locus-etan antzematen
dugun hizkuntza baten (edo hizkuntz aldaera jakin baten) presentzia. Hauxek dira
galdera nagusienak: nork hitz egiten dion nori (noren aurrean ere, kasu batzuetan),
zertaz, zein egoera-motatan, zein bitartekoz (ahozkoa ala idatzizkoa, esaterako),
zein intentzioz, etab. Zerrenda irekia da, hemendik azken eta abarreraino. Nolanahi
ere, gauza guztiz zehatzak dira. Argi dago, esparru bat definitzerakoan ez ditugula
makinalki kategoria arbitrarioak aplikatu behar. Gure lana, hain zuzen ere,
aztertzen ari garen kasu jakin horretarako zein sailkapen irizpide diren egokiak
deskubritzea da. Eta ez dugu begien aurretik kendu behar, gure espeziearen
ezaugarri betierekoa den aniztasun soziokulturala dela, izan ere, zientzia sozialen
xedea.
Agian, zehaztasun batzuk eman beharko dira, aipatu baino egin ez ditudan
aldagaiez.
Pertsonei dagokienez, kontuan hartu behar da, hizlariaz eta hartzaileaz aparte,
hirugarrenik egotea faktore garrantzitsua izan daitekeela. Gogorarazi behar da,
halaber, garrantzitsua dela pertsonen arteko harreman jakina, beren posizio sozial
"objektiboetatik" guztiz apartekoa baita. Pentsa dezagun, esaterako, senidetasun-
-maila hurbilenetan.
Heziketa eta soziolinguistika 25
Hizketak darabilen gaia aldagai erabakiorra izaten da sarritan. Izatez, gure
herrikide askok, adibidez, "ez dakite" gauza askori buruz katalanez hitz egiten.
"Egoerak" dira, niretzat, gutxi ala gehiago tipifikaturik dauden giza gertaeren
generoak. Dudarik ez dago, "tokia" eta "momentua" alor garrantzitsuak direla.
Gogorarazi behar da, hala ere, ez direla fisikako espazioa eta denbora, sozialki
antolatu eta "markaturiko" espazioa eta denbora baizik. Ospakizun liturgikoak,
irakasgai akademikoak, etab, nik egoerak deitzen ditudan horien adibideak dira.
Aldagai hau konplexua da, dudarik gabe, hots, ez da dimentsio bakarrekoa.
Komunikatzeko bitartekoa edo bidea da beste aldagai bat (ahoz ala idatziz,
gehien bat). Gormutuak izan ez arren, milioika eta milioika pertsona iletratuak
izateak, argi adierazten digu aldagai hau erabakiorra dela sarritan. Kasu tipikoa da,
izan ere, jatorrizko eta eguneroko mintzairan iletratuak diren horiexek, "bigarren
hizkuntza" batean nahiko ondo irakurtzea (baita idaztea ere). Jende honek ohitura
du, hartzaileekin ahoz normalean erabiltzen duen hizkuntza ez den beste batez
idazteko (bai eta korrespondentziarik intimoena ere). Beren jatorrizko mintzaira
"idazten ez dela" diotenean, beren joerak ilustratzen duen konstatazioa baino ez
dute egiten. Beren buruak tronpatzen ari dira, jakina, jatorrizko mintzairaz idaztea
metafisikoki ezinezkoa dela suposatzen dutenean.
Intentzioari dagokionean, zoritxarrez, aldaketa metaforikoa deitutakoarekin
loturik bakarrik aipatzen dute nire lankide gehienek --eta izenburu hori ez zait oso
egokia iruditzen--. Intentzioaren garrantzia agertzen duen adibidea da, esaterako,
hizkuntz aldaera bat, nahita, umoristikoki erabiltzea. Gogoan dut baten batek
baieztatu (edo gutxienez iradoki) duela, andaluzen hizkera "berez" komikoa dela
--barrea sortzen du benetan iritzi horrek, gogoeta soziolinguistiko batere ez
dagoela adierazten baitu--.
Hizkuntz esparrua delako kontzeptua (language domain) hizkuntz aldaera
jakin baten banaketari dagokio, aldagai soziokultural jakin batzuen arabera; eta
horiek ez dute halabeharrez kasu guztietan berdinak izan behar. Esparruak daude,
kultura-eta-gizartea deritzogun hori, bloke monolitiko eta uniformea izan ordez,
barrutik artikulaturik (desberdindurik eta sailkaturik) dagoelako. Normala da
hizkuntz esparruak (hizkuntz aldaera jakin baten erabilera mugatuak), neurri
batean behintzat, hizkuntzakoak ez diren irizpideen arabera definituriko esparru
soziokultural batzuekin bat etortzea --esaterako: etxeko bizitza, lana, mass
communication deiturikoa, etab--. Hori bai, esparru hauek, neurri batean edo
bestean mugatuak, ez dira sekula hermetikoak, guztiz kontrakoak baizik,
elkarreragina inplikatzen baitute beren harreman eta elkarrekintzek. Kultura-eta-
-gizartea deritzogun hori ez litzateke osotasun bat izango, guztiz banatu eta
bereizitako unitateek osatuko balute. Dudarik gabe, badira cloisons edo mugak; eta
horrenbeste egoteak berak, guztiz bat ez datozela adierazten du. Uztarketa- edo
elkargune-zonak aurkitzen ditugu nonahi, eta ondorioz, azterketak aurkituriko
26 Educació i sociolingüística
azken unitatea uztarketa bera dela konturatzen gara. Hemen azpimarratu behar
duguna honako hau da, alegia, hizkuntz esparruek ezin dutela bat etorri banaketa
guztiekin, bakar batzuekin baizik. Are gehiago: elkarreragina edo uztarketak
hizkuntz esparruen malgutasuna agertzen du, esparruak ez baitira sekula behin-
-betiko finkatzen. Historiak agertzen du mugitu egin daitezkeela, murriztu eta
zabaldu norabide desberdinetan. Horixe da, hain zuzen ere, ordezkapen-prozesua.
Harrigarria da oso, nire lankide gehienek esparru kontzeptua esanahi guztiz
sinkronikoan ulertu eta aplikatzeko duten tema; eta horrek historiaren kontrako
beren militantzia azaltzen du.
1.5. Erabilera konbentzionala eta erabilera intentzionala
Lehenago ikusi dugu, hiztunaren intentzioa --hau da, hartzailearenganako
jarrera, gora-beherak edo/eta gaia-- aldagarri erabakiorra izaten dela sarritan
hizkuntz aldaera jakin baten ekintzan. Horrela bada, beste faktore batzuei egotzi
ezin ahal izango genizkien aldaketak sortzen ditu hiztunaren gogoak edo umoreak.
Aldaketa intentzionalaren adibide tipikoa da bat-batean "vós" tratamendutik
"vosté" tratamendura pasatzea, edo alderantziz egitea. Dudarik ez dago, parentesi
modura egiten den pasatze horrek oso modu argian azaltzen duela hiztunaren
intentzioa. Mota bereko gertaera dramatiko bat aurki dezakegu XIV. mendeko
pertsonaia baten historian: Siriako arabiar bat zen eta mamelukoen kastara
bildurik, interpretariaren beharra zuen bere herrikideekin komunikatzeko. Turkiera
erabiliz --bere eta gobernarien ama-hizkuntza zen arabiera erabili ordez--,
zapaltzaile eta zapalduen arteko distantziari eusteko gogoa azaltzen zuen,
zalantzarik gabe. Arabiera erabili izan balu, kidetasun trabagarria sor zitekeen, eta
zaila zen hori boterearen erabilerarekin bateratzea.
Oro har, testuinguru jakin batean harroputz, amoremaile, burlati, bortitz, etab.
--hitz batean, "ez-naturala"-- "ematen" duen hizkuntza edo hizkuntz aldaeraren
erabilera, hiztunaren intentzioari egozten diogu. Kontua da, tokiz kanpoko erabilera
horrek intentzioa (sujektiboa) azaltzen duela, (objektiboki) esanguratsua den
heinean. Dudarik gabe, aldaketa intentzionalek "irudizko mintzaira" deitutakoaren
antzeko egitura dute, mintzaira "literal" edo "zuzenak" ez bezala. Agian erretorika
eta poesiaren "irudi" edo "esaerekin" duen antzagatik aipatzen dute honetan nire
lankideek metaphorical switching delakoa. Onartu egiten dut, hizkuntz aldaera
jakin bat hasiera batean dagokion esparrua ez den beste batean erabiltzea,
"irudiak" kategoriaren barruan sar litekeen baliabide estilistiko bat dela. Baina,
izatez, autore tradizionalek ahaztu ohi duten "irudi"-mota da. Eta iruditzen zait
"ironia" izenburua "metafora" baino justifikagarriagoa dela (cf. H.W. Fowler,
"Irony", Dictionary of modern English usage. 1926).
Seguruenik, hiztunaren zuzeneko kontrolpean dagoen aldagai bakarra
intentzioa dela azpimarratu behar da; horrexegatik da aldakorrena eta gutxien
aurreikus daitekeena. Horrek ez du esan nahi, hala ere, aldaera intentzionalak
Heziketa eta soziolinguistika 27
erabat arbitrarioak eta noraezekoak direnik, erreferentzi marko soziokulturalarekin
lotu gabekoak; horrelakoak balira, ez lukete inolako esanahi sozial ezezgarririk.
Gizartearen gainerako kideek ustez ezagutzen eta onartzen duten erreferentzi
marko baten funtzioan azaltzen da beti hiztunaren intentzio "sujektiboa" esanahi
sozial "objektibo" modura. Bere gurarietatik kanpo dauden mugen barruan (edo
bide batzuei jarraiki) mugitzeko askatasuna baino ez du norbanakoak. Azken
finean, sistema soziokulturalak baimentzen dituen askatasun-mailak aztertu eta
ustiatzen ditu intentzioak. Sistema soziokulturalak, zurruna izan ordez, lehen esan
dudan bezala ironia dei genezakeen jolas edo maniobra horretarako aukera ematen
duelako gerta daitezke aldaketa intentzionalak; ironia terminoa egokia iruditzen
zait, aipatu jolasa paradoxala delako. Ikusi dugunez, jolasa hizkuntz aldaera jakin
bat ohiz dagokion "berezko" esparrutik (ohikoa, aurreikuskorra, prebisiblea) kanpo
erabiltzea da. Eta tokiz kanpoko erabilera honek intentzioa agertzen du, errakuntza
ez den neurrian. Beraz, ironiaren esanahia bi gauzen arteko kontrastearen ondorioa
dela esan dezakegu: 1) hasiera batean beste hizkuntz aldaera bat erabili beharko
litzatekeen testuingurua eta, 2) benetan erabiltzen den hizkuntz aldaera, hasiera
batean beste esparru bati badagokio ere. Esan nahi baita, hemen ironia deritzogun
horrek hizkuntz aldaeraren eta hori erabiltzen den testuinguruaren arteko
inkongruentzia inplikatzen duela. Alabaina, Fishmanek zorroztasunez azpimarratu
duenez, inkongruentziak nolabaiteko kongruentzi arau batzuk aurresuposatzen
ditu. Kontua da, ironia hizkuntz aldaera jakin baten konnotazio soziokulturalez
baliatzen dela, esparru jakin batekin lotu ohi delako sortuak, esparru horretatik
kanpo. Konnotazio konbentzionalak nabarmendu egiten dira, hain zuzen ere,
inkongruenteak direlako aldaera jakin hori, intentzio osoz, erabiltzen deneko
testuinguruarekin. Eta horrek baieztatu egiten du, hizkuntz bitartekoak berak,
mezuaren edukitik at, baduela nolabaiteko esanahi propiorik, antzeman eta
eraginkortasunez erabil daitekeena.
Logikoa denez, erabilera intentzionala erabilera konbentzionalarekiko
kontrastean definitu behar da --hizkuntzalariek marked (positiboa) eta unmarked
(neutroa) artean markatzen duten kontrastearen antzera--. Erabilera konbentzio-
nalak beraz --arau sistema baten menpekoak--, testuinguruaren edo erreferentzi
markoaren funtzioa betetzen du (Paul L. Garvin eta Madeline Mathiot-ek
hizkuntza estandarraren inguruan erabili dute esaera hau).
Nire lankideen artean nagusi den ohituratik aldenduz, baieztatu egiten dut,
intentzioa arreta berezia eskatu eta merezi duen aldagai soziolinguistikoa dela,
aldaketa-faktorea delako (gutxienik izan daiteke), hain zuzen ere. Horren pisu
erlatiboa guztiz erabakiorra da gaizki mugaturiko egoera aldakorretan --eta
horrelakoak dira gure bizitzako egoera asko--. Lehenago esan dut, intentzioak
esparru jakin batetik kanpo erabiltzen dituela, hizkuntz aldaera jakin batek esparru
horren barruko erabilera konbentzionalaren arabera hartutako konnotazioak. Hau,
azken finean, aukera nahikoa hutsala da. Intentzioaren xedea beste bat izan
daiteke, esaterako, hizkuntz aldaera batek konnotazio berriak hartzea, esparru berri
batean erabiltzean. Hauxe da --aurrekoa baino askoz gehiago-- intentzioaren ahal-
28 Educació i sociolingüística
men iraultzailea. Hizkuntz erabilera ez da mekanismo aldaezina. Egia da, funtsezko
papera burutzen dutela horretan arau makinalek. Baina etengabe gogoratu behar da,
horren funtzionamendua pertsonen jarrera, motibazio eta helburuen menpekoa ere
badela. Egoera ugaritan norbanako askok bat datozen intentzioak izateak, hizkun-
tzaren erabilera-arauak alda ditzake, dudarik gabe. Gure ahozko jokabidea ez da
sekula erantzulea izango (ez eta guztiz kontzientea ere) intentzioa beste edozein
bezain erreala den aldagai soziolinguistikoa dela onartu nahi ez dugun bitartean.
Izan ere, funtsezko papera izan du, eta du, gure ordezkapen- eta normalizazio-
-prozesuetan.
Koiuntura historiko jakinetan --gure oraingo hau, esaterako-- tipikoa da
hizkuntz aldaera jakin bat testuinguru ez-konbentzional jakine(t)an erabiltze hutsa
sozialki (eta bai politikoki ere) markatzailea eta markatua izatea, izan ere, karga
sinboliko eta polemikoa duen ekintza erabakia baita. Honen paregabeko adibidea
da "nova cançó catalana" deitutakoa. Negargarria da oraino inork aztertu ez izana
(nik dakidalarik), gertakari horrek gure historia soziolinguistikoan izan duen
esanahia. Hara bada, aipatzen ari naizen koiuntura historikoetan tipikoa da,
halaber, hizkuntz aldaera jakin baten erabilera intentzionala justifikazio-argudio
gisako ohar metalinguistikoekin batera agertzea. Gogora datorkit, esaterako, Pedro
Malón de Chaide-ren (1530-1590) La conversión de la Madalena liburuko hitzau-
rrean agertzen den "Contra los mofadores de los trabajos agenos i de la lengua
Española" (gaztelania) pasartea: "Aviendo yo comenzado esta niñería en nuestro
lenguage vulgar, (...) he tenido tanta contradicción i resistencia para que no
passasse adelante, como si el hacerlo fuera sacrilegio, o por ello se destruyeran
todas las buenas letras i de ahí resultara algún grave daño i perdición a la
república Christiana: unos me dicen que es bageza escrivir en nuestra lengua
cosas graves; otros, que es leyenda para hilanderuelas y mugercitas; otros, que
las dotrinas graves i de importancia no han de andar en manos del vulgo liviano,
despreciador de los misterios sagrados (...): finalmente cada uno ha dado su
decreto i dicho su alcaldada. Podría responder a todos juntos que (...)".
"Umekeria hau gure hizkuntza arruntean hasi dudanez, (...) kontraesan eta oztopo
ugari izan ditut aurrera egin ez nezan, horrela egitea sakrilegioa bailitzan edo
horren zioz berba onak ezabatuko bailiran, eta errepublika Kristaurako kalte eta
hondamen handia bailekarren; batzuek esaten didate zabarkeria dela gure
hizkuntzan gauza larriak idaztea; beste batzuek, jostun eta andratxoentzako
irakurgaia dela; beste batzuek, dotrina larri eta garrantzitsuek ez dutela misterio
sakratuak mesprezatzen duen herri xehearen eskutan ibili behar (...): azkenean,
nork bere dekretua eta bere alkatekeria eman ditu. Denei erantzun ahal genieke (...)
Orduan da benetan iraultzailea hizkuntz aldaera jakin bat bere esparru
konbentzionale(ta)tik kanpo erabiltzea. Eta guztiz ulergarria da hori egiten
ausartzen direnek --Malón de Chaide-k bezalaxe-- erabaki historikoa hartzearen
kontzientzia edukitzea: "I, por salirme ya desto, digo que espero (...) que (...) ave-
mos de ver mui presto todas las cosas curiosas i graves escritas en nuestro vulgar
Heziketa eta soziolinguistika 29
(...) I, hasta que llegue ese venturoso tiempo, que ya se va acercando, avremos de
tener paciencia con los murmuradores los que somos los primeros en el dar la
mano a nuestro lenguage prostrado." "Eta, honekin bukatzeko diot, espero dudala
(...) oso laster ikusiko ditugula gauza kurioso eta larriak gure hizkuntza arruntean
idatzita (...) Eta, sasoi zoriontsu hori heltzen den bitartean, hurbiltzen ari delarik,
pazientzia izan behar dugula, marmarkariekin geure hizkuntza eroriari eskua
ematen lehenakLluis Aracilen idazlan hautatuak