Kooperatibak
Euskal Herrian
Adrian Zelaia
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
BILBO, 1997
© Adrian Zelaia
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-88-0
Lege-gordailua: BI-2304-97
Inprimategia: RGM Servicio de Impresión. Larramendi 4. BILBO
Azalaren diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Banatzaileak: UEU. General Concha 25, 4. BILBO telf. 4217145
Zabaltzen: Igarabide, 88 DONOSTIA
Adrian Zelaia Egileor, nire aititeri,
"Aurrera" kooperatiba eraikitzen
bizitza oso baten bere kemenari.
AURKIBIDEA
0. SARRERA ................................................................................................. 9
1. EUSKAL LANKIDETZAREN BALOREAK ........................................... 11
1.1. EUSKAL LANKIDETZA, BEREZKO BALOREAK DITUEN
MUGIMENDU GISA .......................................................................... 11
1.2. JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA, EUSKAL KOOPERATIBEN
PENTSAERAREN EUSKARRI ............................................................ 12
1.3. EUSKAL LANKIDETZAREN IDEOLOGIAREN KOKAPENA ETA
BALOREAK ......................................................................................... 13
1.4. IDEOLOGIA ETA ESTATUA ARIZMENDIARRIETAREN
PENTSAERAN .................................................................................... 15
1.5. ESTATUAREN EKINTZAREN ORDEZKOTASUNA
(OSAGARRITASUNA) ........................................................................ 16
1.6. GIZAKIA ETA ELKARTASUNA .......................................................... 17
1.7. IDEOLOGI ITURRIRIK GERTUENAK ............................................ 17
1.8. BALOREAK GURE LANKIDETZAREN PENTSAERAN .................. 19
1.9. ETIKA ETA ENPRESA EUSKAL LANKIDETZAN.............................. 20
1.10. IDEOLOGIA ETA ENPRESA EUSKAL KOOPERATIBAGINTZAN.. 22
1.11. ARIZMENDIARRIETA. BERE PENTSAERAREN LABURPENA ... 23
1.12. KOOPERATIBEN BALOREAK EUSKAL GIZARTEAN ................... 24
1.13. KOOPERATIBEN BALOREEN ZABALKUNDEA EUSKAL
GIZARTEAN ...................................................................................... 25
2. GIZARTEA ETA POLITIKA EUSKAL HERRIAN.
KOOPERATIBEN KOKAPENA ............................................................... 29
2.1. KOOPERATIBAK EUSKAL GATAZKAREN ERDIAN ...................... 29
2.2. BALORE-KRISIALDIA GAURKO EUSKAL HERRIAN .................... 30
2.2.1. Francoren diktaduratik hona .................................................... 30
2.2.2. Gizartearen zatiketa .................................................................. 31
2.2.3. Erlijio-baloreen galtzea ............................................................ 31
Aurkibidea __________________________________________________________________ 5
2.2.4. Francoren diktaduraren eraginez sortu zen guztien
ekimena ere galtzea ................................................................... 32
2.2.5. Orokorki, balore etikoen falta .................................................. 32
2.3. KOOPERATIBAK ETA EUSKAL KULTURA .................................... 33
2.4. KOOPERATIBAK ETA JARRERA POLITIKOAK .............................. 35
2.4.1. Jarrera kritikoak ...................................................................... 35
2.4.2. Kooperatibak eta euskal abertzaletasuna ................................ 37
2.5. KOOPERATIBAK ETA AUTOGOBERNUA ....................................... 39
2.6. KOOPERATIBAK ETA SINDIKATUAK .............................................. 40
2.7. KOOPERATIBAK, KAPITALISMOA ETA ERREFORMISMOA ......... 45
2.8. KOOPERATIBAK GIZARTE-MAILA EDO KLASE MODURA .......... 46
2.9. LANKIDETZA ETA EUSKAL ELIZA .................................................. 49
2.10. INGURU GATAZKATSUAN SORTURIKO KOOPERATIBAK ......... 49
2.11. HERRI HONEN POLITIKA-ARLOKO EGONKORTASUNA ........... 51
2.12. EKONOMIAREN KOOPERATIBIZAZIOA ...................................... 52
2.13. KOOPERATIBAK IPAR EUSKAL HERRIAN ................................... 54
2.14. KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIOA ..................................... 55
3. ARRASATEKO TALDEA EUSKAL GARAPENEAN ............................. 59
3.1. ARRASATEKO TALDEA NAZIOARTEKO KOOPERATIBA-
GINTZAREN BARNEAN .................................................................... 59
3.2. ARRASATEKO ESPERIENTZIAREN ARRAKASTAREN
ZERGATIAK ........................................................................................ 61
3.3. KULTUR FAKTOREA ARRASATEKO KOOPERATIBEN
ENTSEGUAN ...................................................................................... 63
3.4. ARRASATEKO TALDEAREN ANTOLAKUNTZA-EGITASMOA ...... 66
3.5. ARRASATEKO TALDEAREN GEROA ............................................... 68
4. ARRASATEKO TALDETIK KANPOKO LAN-KOOPERATIBAK.
LAN-KOOPERATIBAGINTZA, EUSKAL LANKIDETZAREN
BEREZKO EZAUGARRIA ....................................................................... 71
4.1. SARRERA ........................................................................................... 71
4.2. LAN-KOOPERATIBEN ARAZOAK .................................................... 72
4.3. LAN-ELKARTUZKO KOOPERATIBEN FEDERAKUNTZAREN
EGITEKOA ......................................................................................... 72
4.4. LAN-KOOPERATIBEK HARTU BEHAR DITUZTEN NEURRIAK .. 73
4.5. LAN-SOZIETATEAK .......................................................................... 74
6 ____________________________________________________________________________
4.6. LAN-SOZIETATEEN ARAZOAK ........................................................ 77
4.6.1. Hasierako arazoak ................................................................... 77
4.6.2. Egiturazko arazoak .................................................................. 77
4.6.3. Enpresa txiki guztiek dituzten arazoak .................................... 78
4.7. LAN-SOZIETATEEN GEROA ............................................................ 78
4.8. KOOPERATIBAK ETA LAN-SOZIETATEAK. HARREMAN ETA
ESPARRUAK ...................................................................................... 80
5. HEZKUNTZA-KOOPERATIBAK. IKASTOLAK .................................... 83
5.1. HEZKUNTZA-KOOPERATIBEN GARRANTZIA EUSKAL HERRIAN. 83
5.2. IKASTOLA HEZKUNTZA-ENPRESA GISA ...................................... 84
5.3. HEZKUNTZA-KOOPERATIBEN ARAZOAK ..................................... 84
5.4. BITARIKO TITULARTASUN-EREDUA. ARRASATEKO
HEZKUNTZA-TALDEA ..................................................................... 86
5.5. IKASTOLEN IDEOLOGIZAZIOA ...................................................... 87
5.6. IKASTOLEN PUBLIFIKAZIO-PROZESUA ....................................... 89
5.7. HEZKUNTZA-KOOPERATIBEN ETORKIZUNA .............................. 90
5.7.1. Ikastolen mugimenduaren antolakuntza sendotzea .................. 90
5.7.2. Finantza-baliabideen sendotzea ............................................... 90
5.7.3. Ikastolen mugimenduaren teorizazioa ..................................... 92
5.7.4. Enpresa-kudeaketa sendotzea .................................................. 93
5.7.5. Irudi-politika lantzea ............................................................... 93
5.7.6. Irakaskuntza ez-arautua eta unibertsitate-arloko
kooperatibak sendotzea ............................................................ 93
6. BESTE MOTATAKO KOOPERATIBAK. KONTSUMOA (EROSKI),
ETXEBIZITZA, NEKAZARITZA, KREDITUA ...................................... 95
6.1. KONTSUMO-KOOPERATIBAGINTZA EUSKAL HERRIAN.
SARRERA ........................................................................................... 95
6.2. EROSKIREN ESPERIENTZIAREN EZAUGARRIAK ........................ 96
6.3. KONTSUMO-KOOPERATIBEN ORAINGO EGOERA
ETA ARAZOAK ................................................................................... 97
6.4. KONTSUMO-KOOPERATIBEN AURREIKUSPENAK ..................... 98
6.5 ETXEBIZITZEN KOOPERATIBAK .................................................... 98
6.6. NEKAZARITZA-KOOPERATIBAK .................................................... 100
6.7. FINANTZA-KOOPERATIBAK (MAILEGU ETA ASEGURUAK) ...... 101
Aurkibidea __________________________________________________________________ 7
7. EUSKAL KOOPERATIBEN ETA HAUEN
ANTOLAKUNTZA-EGITUREN LEGEZKO ARAZOAK ...................... 105
7.1. KOOPERATIBEN MUGIMENDUAREN ESPARRUA ETA
LEGEZKO EGITURAK ...................................................................... 105
7.2. KOOPERATIBAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN
AGINPIDEAK ..................................................................................... 106
7.3. IKASTOLEN LEGEZKO EGITURA ................................................... 106
7.4. MUTUALITATEAK
(GIZARTE-AURREIKUSPENERAKO ERAKUNDEAK) ................... 107
7.5. LAN-SOZIETATEAK .......................................................................... 108
7.6. KOOPERATIBEN ARTEKO ELKARLAGUNTZA BIDERATZEKO
EGITUREN LEGEZKO ARAZOAK .................................................. 109
8. EUSKAL KOOPERATIBEN GEROA ...................................................... 111
8.1. KOOPERATIBEN BALOREAK BIRPIZTEAREN GARRANTZIA ..... 111
8.2. ENPRESA-ARAZOAK. NAZIOARTE-MAILARAKO
EGOKITZAPENA ............................................................................... 112
8.3. BARRUKO KOHESIOA ..................................................................... 114
8.4. IRUDI-POLITIKA ............................................................................. 115
8.5. EUSKAL LANKIDETZAREN EGITURAKETA .................................. 116
8.6. KOOPERATIBEN SUSTAPENA ......................................................... 116
8.7. LANKIDETZA ETA HEZKUNTZA ..................................................... 118
8.8. EUSKAL KOOPERATIBEN GERORAKO BESTE NEURRIAK ......... 118
9. BIBLIOGRAFIA ....................................................................................... 123
8 ____________________________________________________________________________
SARRERA
Apurka-apurka, gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari dira kooperatibak
gure herrian. Aspaldiko tradizioari jarraituz eta azken hogeita hamar urteotako
bultzakadari esker, gure egitura sozialaren osagai bazterrezina bihurtu dira. Horren
inguruko hausnarketa orokor bat egitea izan da, zehazki, liburu honen helburua,
garrantzi handia emanez ez bakarrik kooperatibek orain arte egindakoari, baizik
eta aurrera begirako ikuspegiari ere.
Ikusiko dugunez, kooperatiben garrantzi koantitatiboa nabaria izanik, are
garrantzitsuagoa da duten garrantzi koalitatiboa. Enpresetan lortzen duten
pertsonen integrazioa, lan-harremanen goitik beherako esparru ezberdina, enpresa
eta parte hartzeko kultura zabaltzea, lan eta elkartasunerako joera nabaria, etab.
Arlo hauek guztiok argi eta garbi erakusten dute, gure inguruko kooperatibismoak
biharko Euskal Herriaren ezaugarrietan eta biharko euskaldunen izaeran bertan
izan dezakeen garrantzia.
Herrien etorkizuna, zalantzarik gabe, beren gizakiengan datza. Biharko gure
herria datozen erronken aurrean sendotu behar baldin bada, derrigorrezkoa zaigu
lana, elkartasuna eta beste hainbeste giza kualitate garatzea. Hori guztia lortzeko,
funtsezkoa izaten ari da gure kooperatiben lana eta eginkizuna.
Hori guztia aztertu eta azaltzea izan da liburu honen helburua. Horrexegatik
eman diegu berezko garrantzia gure inguruko Lankidetzaren alderdi koalitatiboei.
Hori bai, gure kooperatibista onenen tradizioari jarraituz, lankidetza beraren
alde onak eta gerorako itxaropenak mitifikatu gabe eta, jakina, bere "saio-izaera"
ere ahaztu gabe, apaltasuna izan baita gure kooperatibisten ezaugarri nabarmena.
Ikusiko dugunez, gure kooperatibisten helburu funtsezkoena ez da izan
bakarrik lankidetza bera indartzea. Lankidetza indartzea, beraientzat, gure gizartea
bera indartzeko tresna bat baino ez da izan eta beraien benetako helburua
gizakiaren izaera hobetzea izan da, lanaren eta elkartasunaren bidez. Aurki al
dezakegu gure seme-alabentzat horren erakargarri den beste proiekturik geure
inguruan?
Sarrera ____________________________________________________________________ 9
1. EUSKAL LANKIDETZAREN BALOREAK1
1.1. EUSKAL LANKIDETZA, BEREZKO BALOREAK DITUEN
MUGIMENDU GISA
Lankidetza kanpotik aztertu dutenak harritu egin dira, mugimendu honen
etika eta enpresa-arloko baloreen berezkotasuna ikusirik.
Berezkotasun hori, egia da, nazioarteko kooperatibagintzaren ezaugarri
orokorra da. Mugimendu honek etika eta ideologiaren aldetik ezaugarri nabarmenak
eta zehatzak ditu, ondo baino hobeto igartzeko modukoak.
Gauza bera jazoten da, jakina, euskal lankidetzaren kasuan, gure enpresa-
-munduaren barruan zehazteko erraz diren ezaugarriak dituena.
Alde batetik, argi dago ezaugarriok nazioarteko kooperatibismoaren ezaugarri
orokor berberak direla (gizabanakoari ematen zaion balioa, demokrazia-irizpidea,
gizartearekiko sentsibilitatea).
Nolanahi dela, nazioarteko lankidetzaren ezaugarri orokorren ondoan, argi eta
garbi esan genezake, euskal lankidetzak, bere aldetik, berezko pentsaera garatu
duela2, kooperatiben nazioarteko ideologiarekin guztiz bat ez datorrena. Hala ere,
egia esan, NKEk (Nazioarteko Kooperatiben Elkarteak) Rochdale-ko Oinarri-
-irizpideetan du oinarria, euskal lankidetzaren antzera. Dena den, nire ustez, hauen
guztion aurretik ibili izan da euskal lankidetza, eta ondoko ezaugarri nagusietan
erroturiko bere balore-multzoa zehaztuz joan da:
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 11
1. TERMINOLOGIA:
Erdaraz COOPERATIVISMO/COOPERATIVISME edo COOPERACION/COOPERATION nola esan behar genuke euskaraz?
Orain arteko egileen artean, hiru hitz ezberdin erabili dira, hirurak onargarriak: "Kooperatibismoa", "Koope-
ratibagintza" eta "Lankidetza".
2. Ez dugu ahaztu behar euskal lankidetzaren barruan guztiz ezberdinak diren kulturak egon badaudela. Hau-
xe, berez, egoera baikortzat har genezake. Mugimenduon ideologia- eta kultur erroak, jakina, zeharo ezberdinak
dira. Laburbilduz, oraingo Arrasateko Taldea "Arizmendiarrietaren kulturan" ­kristau pertsonalismo komunita-
rioan­, Lan-Sozietateak sindikatuen kulturan eta ikastolak komunitarismo euskaltzalean oinarritzen direla esan
genezake. Azkenik, oraingo Kooperatiben Federazioak (EKKN), Nazioarteko Kooperatiben Elkartearen inguruko
nazioarteko kooperatibagintzatik askoz hurrago daude.
Kontutan hartu behar dugu, aipaturiko elkarketa edo taldeen barruan ere kultura ezberdinak agertzen direla.
Arrasateko Taldea eta ASLEren moduko erakundeak oso heterogenoak dira, bakoitzak dituen ezaugarri orokorren
barruan.
Honek guztiak, euskal lankidetzaren kultura-aberastasuna adierazten du. Etorkizuneko aldaketen aurrean
kooperatibagintzak behar duen malgutasuna eta bihar-etziko erronka ezberdinei egokitzeko behar duen
gaitasunaren oinarria da kultura-aberastasun hau.
­ Ideologia eta teoria-mailako azterketak egitean, jarrera errealistagoa du, eta
dogmatismo edo formalismo gutxiago.
­ Zehaztasun handiagoa du oinarrizko baloreetan (lana eta elkartasuna).
­ Arizmendiarrieta pentsalariaren ekarpenak ­edo, hobeto esanda, pentsaera-
-joera oso batenak­ bereganatu ditu, bere nortasuna eta inspirazio-iturriak
dituenak.
1.2. JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA, EUSKAL KOOPERATIBEN
PENTSAERAREN EUSKARRI
Arizmendiarrieta ­edo, hobeto esanda, "Arizmendiarrietaren pentsaera"­ ez
da Arrasaten garrantzi gabeko edo pisu gabekoa izan3. Funtsezkoa izan da, berriz,
Kooperatiben Talde honen jaiotzan eta beronen bizi-garapenean zehar4.
Egia esan, lan honen helburua ez da Arizmendiarrietaren pentsaeraren edukia
eta garrantzia sakon aztertzea. Beste inork eginda eta beteta dauka egiteko hori.
Hauen artean, Joxe Azurmendi, "El hombre cooperativo. Pensamiento de Ariz-
mendiarrieta" liburuaren egilea da azpimarragarriena.
Hau guztia kontutan hartuz, euskal gizartean Arizmendiarrietaren pentsae-
raren lekua zein izan den ikusteko lagungarriak diren kontzeptuak baino ez ditugu
aipatu behar. Kooperatiben eta Arizmendiarrietaren beraren historia baino gehiago,
herri honen gaurko egoerari eta etorkizunari egingo diogu jaramon.
Arrasatera Arizmendiarrieta hil ostean heldu ginenontzat5, beste batzuen ahoz
edo idatziz bera nor izan den jakitea, benetako aurkikuntza harrigarria izan da.
Egia esan, Arrasateko Kooperatiben Entsegu edo Saiakuntzaren historia
ezagutzen ez dutenei, bitxia egingo zaie enpresa-talde baten sortzailea edo
12 ____________________________________________________________________________
3. J. Azurmendik esan zuen legez ("El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta, Arrasate, 1984,
23), ez genuke ahaztu behar, "Arizmendiarrietaren pentsaera ez de(la) hasten, ez amaitzen ere, kooperatibekin,
nahiz eta beraren emaitza praktiko funtsezkoenak alderdi honetakoak izan. Kooperatibista baino lehenago,
pertsonalista izan da Arizmendiarrieta; enpresari buruzko bere ikusmoldearen aurretik, gizabanakoari buruz duen
filosofia jarri behar dugu".
4. "La economía social. Una nueva forma de vida para el País Vasco" (Bilbao, 1990, 383) hemengo hau
esaten digu gai honi buruz:
"Arrasateko entsegu edo esperientzia zeharo loturik dago Jose Maria Arizmendiarrietarekin, Arrasateko San
Juan Bateatzailearen Eleizako parroko-laguna.
Gizarte arloko doktrina kristaua ondo ezagututa, pragmatismo handia eta lan egiteko gaitasun agerikoa zituen
gizona genuen Arizmendiarrieta. Bere herria guztiz hondatuta aurkitu zuen, bai politika-, gizarte- zein ekonomia-
-arloetan, baita etika-arloan ere. Bere eginkizuna erabakiorra izan zen gerraondoko kooperatiben entseguan.
1941ean, Arrasatera heldu zen urtetik eta gora, 1976.ean hil zen arte, Talde honen eredurik argiena izanik".
5. Zuzen-zuzenean ezagutu ez dudanez, gogor egiten zait berari "On Jose Maria" deitzea, Arrasateko Taldeko
sortzaileek beraiek egiten duten moduan.
ideologoa abadea izan zela jakitea. Horrexegatik, Arizmendiarrietari buruz egiten
diren aipamenek lekuz kanpoko ematen dute hasieran edo, gutxienez, enpresa-
-baloreetatik kanpo dagoen zerbait.
Benetan gertatzen dena, baina, zeharo ezberdina da. Geroago esango
dugunez, etikaren, humanismoaren, gizabidearen eta enpresaren arteko lotura ez da
bakarrik enpresa-errealitatean agertzen den zerbait, baizik eta berebiziko osagai
eragile eta bizkortzailea, ez bakarrik gizarte-arloko kontzientziaren eta gizakiaren
garapenerako; enpresaren jarduerarentzat berarentzat ere bada.
Arizmendiarrietak ez zuen idatzi luzerik egin eta bere asmoak eta ideiak ere
ez zituen arau jakin bati jarraituz taxutu. Ez zen hori, gainera, bere helburua. Hala
ere, gure herriaren kontzientzia kolektibotik honen funtsezko osagaietarik
sortzaileenetariko batzuk hartu eta agerian jartzen jakin zuen, herri hau
­Lankidetzaren bitartez­ ekonomia eta gizartearen garapenaren bidetik zuzentzeko
asmoz.
Gure arteko "jakintsu" batzuentzat harrigarria den arren, Arizmendiarrieta,
nire ustez, mende honetako euskal pentsalari handienetakoa dugu.
Bene-benetan ez zuen filosofia-saiorik egin eta ez zuen bere iritzi politikorik
eman, bere burua "intelektualtzat" eduki lezakeen edonoren antzean. Nire iritziz,
hortik haragoko maila batean zegoen Arizmendiarrieta. Ezaugarri zehatzak dituen
gizarte-eredua zehaztea ez zen bere helburua. Etorkizuneko balizko gizarte
utopikoa zelan eraiki ere ez zuen zehaztasun handiz azaldu.
Batez ere gizakiaren ardura zeukan, gizakiaren jarrerarena eta berau txertatuta
dagoen gizartearen garapenerako eman beharreko urrats txikiena. Urrats txikiok
dira-eta etorkizuna benetan eraikitzen dutenak. Horretara, aparteko indar eragilea
daukan balore-egitura zehaztu zuen Arizmendiarrietak.
Gerotxoago esango dugunez, Arizmendiarrietaren pentsaera hausnartu eta
beroni onura ateratzea ere, gaurko euskal gizarteak oraindik eskueran daukan
erronka handia da.
1.3. EUSKAL LANKIDETZAREN IDEOLOGIAREN KOKAPENA
ETA BALOREAK
Zelan kalifikatu edo sailkatu genezake Arizmendiarrietaren pentsaera eta, oro
har, Euskal Lankidetzaren pentsaera?
Arizmendiarrieta ideologia- edo politika-arloetako oinarrizko mugimenduetan
kokatu nahi izan dutenek, ez dute kontutan hartu haren ideologia ez zela "politiko"
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 13
hutsa, ez zegoela politika-ekintza hutsera zuzenduta, gizakiarengana eta Adminis-
traziotik kanpoko gizarte-ekintzetara baino.
Arizmendiarrietaren iritziek pertsonalismora, sozialismo utopikora, kristau-
-demokraziara, teoria liberal batzuetara ­baita, egile batzuen arabera, federalismo
anarkistaren korronte batzuetara ere­ hurreratzen dituzten6 osagai batzuk ager
ditzakete, jakina. Hala ere, ekintzetan oinarritzen zen Arizmendiarrietaren
pentsaera, langileen gogoak biztu eta haien beharrizanak asetzeko asmoz sorturiko
erakundeetan antolatzean, asebetetze hori Estatuaren ekimenaren esku utzi gabe.
Eta ez genuke ahaztu behar, gaur egungo ideologien arteko eztabaidaren helburu
nagusia Estatuaren ekintza bera izan dela. Gizakiari eman zion lehentasuna
Arizmendiarrietak, ez ekintza politikoari.
Hauxe da, zehatz-mehatz, "ideologia" hitza hemen ahaztu eta "pentsaera"
hitza erabiltzea komenigarri egiten duena.
Elhuyar Elkarteak egin berri duen Euskal Hiztegi Modernoak dioenez, hauxe
da ideologia: "Garai, gizarte, talde, klase edo pertsona baten ideia-sistema,
nolabaiteko doktrina filosofikoaren atala osatzen dutena eta banakoaren nahiz
taldearen jokabidea baldintzatzen duena".
Beste alde batetik, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren arabera: "Garai, gizarte,
talde edo klase baten ideia eta usteen multzoa" litzateke ideologia.
Hau guztia kontutan hartuz, ondokoa esan genezake: gramatikaren ikuspuntu-
tik benetako ideologiaren aurrean gaudela esan ahal izateko, beharrezko sakonta-
sun, ugaritasun eta koherentzia-osagaiak batzen dituela Arizmendiarrietaren
pentsaerak.
Hala ere, "ideologia" kontzeptuaren ohiko esanahia "politika-ideologiari"
lotzen zaio. Honetara, "berezko zehaztapen baten bidez gizarte- eta politika-arloko
antolakuntzarako aukerak aurkezteko asmoa duen ideia-multzotzat" har genezake
"ideologia".
Esanahi honekin, argi dago Arizmendiarrietaren pentsaera ez dela ideologia.
Alderantziz, Arrasatera heltzen direnak zur eta lur eginda gelditzen dira, Arizmen-
14 ____________________________________________________________________________
6. Egia esan, Arizmendiarrietaren ideologiak harreman jakin batzuk izan litzake ideologia anarkistaren joera
batzuekin ­bere gizarte-alderdietan, ez eduki politikoa dutenetan­. Zehatz-mehatz, askatasun osoz eraturiko
langileen elkarte edo bazkunetan ­bata bestearekin ere borondatez elkarturikoak­ sustraituriko gizartearen alde
agertzen zirenak ("Federalismoa", "Kooperatiben Federalismoarekin" harreman argiak dituenak). Mugimenduok
elkartasunaren oinarri argia ere badutela esan genezake argi eta garbi, nahiz eta Arizmendiarrietaren erro kristau
sakonetatik urrun egon.
"Federalismo kristaua" izan liteke Arizmendiarrietaren ideologia hitz batez zehazteko esapidea. Hori bai,
Arizmendiarrietaren pentsaeran ideologiak duen pisu txikia bere ezaugarri funtsezko bat dela ahaztu gabe. Epe
laburreko ekintza da garrantzizkoena, gizakiak kontzientzia har dezan eta bere burua antolatzeko gai izan dadin.
diarrietaren pentsaerak, alde batetik, eta politika-ideologia ezberdinek, bestetik,
duten elkargarritasuna edo bateragarritasuna ikusiz. Horrek zeharo erraztu du Iñaki
Gorroñok aipaturiko elkarrenganako begirune-jarrera hori: "Arrasaten, lantegi-
-atean uzten da bakoitzaren politika-jarrera".
1.4. IDEOLOGIA ETA ESTATUA ARIZMENDIARRIETAREN
PENTSAERAN
Goian aipatu dugunez, kooperatiben baloreak bat etor daitezke politika-
-ideologia gehienekin. Gainera, ideologion aurrean "harro"-edo agertzen da
lankidetza, eta harrotasun hori jatorri jakinekoa da.
Politika-arloko ideologia guztiek Estatuaren ekintzari buruzko eztabaida
­Administrazioa, oro har­ dute helburu. Ideologien jarrera horrek askatasuna
ematen dio kooperatibismoari errealitatea aldatzeko funtsezkoa den ekintza-
-esparruan: gizartea bera. Politikagileek erabaki dezatela Estatua zelan moldatu
behar den, bien bitartean guk gizartea bera aldatzen egingo dugu lan.
Egia esan, oso zaila da euskal kooperatibisten idatzien artean ­eta, modu
berezian, Arizmendiarrietaren beraren idatzietan­ Estatuaren Administrazioari edo
Arduralaritzari zein politika-arloko ekintzari buruzko aholkuak edo iritziak aurki-
tzea.
Jarrera honetan, jakina, bakoitzaren erantzukizunak besteren lepo gainean ez
uzteko asmo finkoa dago gainera. Herri honen garapenaren aurrean ditugun
betebeharrak herritar guztiok onartu behar ditugu. Errazegia da Estatuari gure
arazo guztien konponketa eskatzea.
Hala ere, kooperatibistek ez dute zehaztu ­maila abstraktuan behintzat­
Administrazioaren edo Arduralaritzaren jarduera, batetik, eta ekimen pribatuarena,
bestetik, alegia, bataren eta bestearen jarduera-esparruak zeintzuk diren edo zein-
tzuk izan behar luketen.
Nondik nora zuhurtasun hori? Ba, esparru bi horiek, elkarrekiko ekimen
komunitarioaren bitartez aldagarriak direlako eta, zeharo, beren betebeharrak
asetzeko gizakiek duten zailtasunaren arabera aldatu egingo direlako, bai
Administrazioaren esparrua, eta bai Gizartearena ere.
Gorago esan denez, Estatuak edo Administrazioak zelan jokatu behar duen
erabakitzeko eztabaida horretatik kanpo gelditu da Lankidetza. Gainera, Estatuak
zelako jarduerak bereganatu behar dituen eta zelakoak ez dituen bereak egin behar
ideologia-arloko irizpideen arabera zehaztea ere, alde batera utzi du.
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 15
Alde horretatik, guztiz argia izan da lankidetzaren jarrera: elitismotik at
dauden elkartasunezko irizpideen arabera gizakion beharrizanak konpontzeko
asmoz ekimen kooperatiboak sortzeko behar diren ahalegin guztiak egin behar
ditugu kooperatibistok.
Horixe da gizartearen beharrizanak bere kabuz betetzeko gizakiak duen
bidea, eta bai gizarte-aurrerapenak egonkorrak eta iraunkorrak eta ekonomia eta
gizarte arloko eraginkortasunarekin elkargarriak izateko bidea ere.
1.5. ESTATUAREN EKINTZAREN ORDEZKOTASUNA
(OSAGARRITASUNA)7
Herritarrok elkartasunean geure burua antolatzea da Arizmendiarrietaren
pentsaeraren helburu funtsezkoena, bai gure bizitza-baldintzak eta bai gizarte-,
kultura- eta ekonomia-ongizatea ere hobetzeko asmoz.
Hiritarrok geure burua antolatzeko lortzen dugun gaitasunaren arabera izango
da beharrezko administrazioaren edo ihardularitzaren ekimena.
Hau guztia, jakina, Estatuaren ekimenaren "ordezkotasuna" edo "osagarrita-
suna"ren kontzeptuarekin dago lotuta. Dakigunez, "ordezkotasun"-irizpide hau ez
dago onartuta, orokorrean, ezkerreko ideologo sozialisten artean.
Hala ere, lankidetzaren kasuan, hauxe azpimarratu behar genuke: ez gabiltza
estatuaren ekimenaren ordezkotasuna babesten edozein motatako ekimen pribaturen
aurrean. Elitista ez den elkartasunezko ekimen pribatuarekiko ordezkotasunaz
dihardugu zehatz.
Helburua gizartea bera sendotzea da, ekintza komunitarioaren bitartez,
hemengo asmo bi hauekin:
­ Estatuaren ekimen burokratikoa murriztea (honen kudeaketa-eraginkorta-
suna, zalantzazkoa izanik, zalantzan jartzen da-eta).
­ Izatez elitista den ekimen pribatua ere murriztea, gutxi batzuen onura
pribatuaren helburuarekin eta beste guztien parte hartzearen aldekoa ez den
jarrera geldiak lagunduta, bai ekonomia-, gizarte-, kultura- edota hezkuntza-
-arloetan.
16 ____________________________________________________________________________
7. TERMINOLOGIA:
Erdarazko "SUPLETORIEDAD" esateko, ondoko hitzok topa ditzakegu: ORDEZKOTASUNA, OSAGARRITASUNA,
ORDEZTAILETASUNA.
1.6. GIZAKIA ETA ELKARTASUNA
Goian esan denez, lankidetzaren baloreek politika- eta ihardularitza-arloetako
ekintzak aztertzea albo batera uzten dute, beren helburua gizakiarengana
berarengana zuzentzeko asmoz.
Hala ere, esandakoaren arabera, gizakiarengana zuzendu den jarrera hori ez
da batere berekoia, filosofia pertsonalista batzuekin gertatzen den bezala.
Alderantziz, elkartasunaren kontzeptuan errotzen da zeharo.
Honetara, Arizmendiarrietaren filosofiaren zutabeak ondokoak dira: gizakia,
alde batetik, eta elkartasuna, bestetik.
Horiek guztiek Mounierren "Elkarrenganako Pertsonalismoa" edo "Pertsona-
lismo Komunitarioa" kontzeptuetatik urruntzen dute Arizmendiarrietaren
pentsaera8.
Hala ere, beste pentsalari pertsonalista guztiek ez dituzten ezaugarriak ere
baditu Arizmendiarrietaren pentsaerak. Besteak beste, kooperatiben esparruan
eragiten den eta bai gizabanakoaren mailan bai gizartearen mailan ere benetan
bultzatzaile den "zertze" edo "errealizazioa" lortzeko tresna legez lanak duen ba-
lioaz, Arizmendiarrietaren berebiziko eta etengabeko ekitea edo ekiteko ahalegina.
1.7. IDEOLOGI ITURRIRIK GERTUENAK
Bai Arizmendiarrietaren pentsaeraren, eta bai gaurko Arrasateko Taldearen
sustatzaileen ideologi iturririk gertuenak bilatu behar izatekotan, Eliza Katoli-
koaren gizarte-doktrinan bilatu behar genituzke, zalantzarik gabe9.
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 17
8. J. Azurmendik (aip., 24), Maritain eta Mounierren pentsaera pertsonalistaren eta Arizmendiarrietaren
arteko harremanak aipatu eta gero, hauxe diosku:
"Arizmendiarrietak ez bezala, baina, ekonomia gidatzeko oinarrizko irizpide berriak eskatu egin dituzte egile
horiek, baina irizpideok zehaztu gabe utziz (bai, neurri baten, Mounierren). Arizmendiarrietaren helburua
ekonomia pertsonalistaren oinarri-irizpideak garatzea da. Helburu hori lortzeko asmoz, Kooperatiben
sozialismoaren tradiziora zuzenduko da batez ere, nahiz eta horra bakar-bakarrik ez mugatu".
Honako hau ere aipatzen du Azurmendik: Maritain eta Mounier filosofia-mailan gelditzen dira, batez ere, eta
Maritainek "kapitalismoaren kitapen materiala eta morala heldu arte edo, atzeratu egiten du ordena edo araubide
pertsonalistaren ezarpena, antza". "Arizmendiarrietarentzat, ekonomi arloko ekintza pertsonalista ez da
kapitalismoaren kitapena eta geroko zerbait, kitapen hori lortzeko tresna bat baino. Beraz, ordena edo araubide
pertsonalista indarrean jarri dezan eredu bat garatuko du, esparru mugatu baten barruan, kapitalismoaren barruan
eta beronen aurka ere, berau historian desagertu dadin itxaron gabe".
Azkenik (25): "Aipaturiko oinarrizko irizpide orokor horien garapenari eta zehaztapenari buruz" Mounierren
aurrean Arizmendiarrietak lorturiko aurrerapenak azpimarratzen ditu Azurmendik, eta, era berezian, "langileek
autogestiorako duten gaitasunean eta hortik datorren edozertan daukan konfidantzaz".
9. Hala ere, hasiera-hasieratik urrundu egin zen Arizmendiarrieta Elizaren gizarte-doktrina "ofizialetik".
AZURMENDIk (aip., 89) esan zuenez, "hasieratik, gizarte-doktrina kristaua eskasa irudiko zaio eta, batez ere,
`eskolastikoegia' eta abstraktua. Ideiazko `olinpotik' egiazko gertakarien `arruntasunera' jaitsi behar dela esango
du geroxeago. Jaitsiera honetan, gizarte-doktrina kristaua baino lehenago, beste motako laguntzak behar izan ditu".
Zehatz-mehatz, Arizmendiarrietak berak jaso egin dituen lehenengoko
eraginen artean, ondokoak aipa genitzake: 30eko hamarkadako abade abertzaleek
("apaiz zabaltzaile edo propagandistak") garatu zuten Elizaren gizarte-doktrina
bera alde batetik, eta gerra aurreko ELA sindikatuaren pentsalarien teorizazio
kooperatiboa beste alde batetik10.
Hala ere, Arizmendiarrietaren pentsaerak zeukan izaera zabala eta
ez dogmatikoak zeharo erraztu zuen mota askotako ideien eragina. Horrek posible
egin zuen pentsalari ezberdinen proposamen eta burutapen baliagarriak onartzea11.
Adibide legez, Eibarko Alfa enpresaren ereduak ­eta, zeharo, Toribio
Etxebarriaren nortasunak berak­ eragin zuzena-edo izan zuen gaurko Arrasateko
Taldearen sortzaileen artean12. Hala ere, Arizmendiarrietaren pentsaeraren izaera
zabalaren aztarnaren bat baino ez da eragin hori.13
18 ____________________________________________________________________________
10. J. Azurmendi eta I. Olabarri bat datoz ere eragin hurrekoena "apaiz `propagandistei' eta ELAren beste
teorikoei" egokituz (Policarpo de Larrañaga, Alberto de Onaindia, José M. Ariztimuño "Aitzol").
Hauen ustez, biziro bizi zuen Arizmendiarrietak, gerra aurrean, euskal sindikalismoaren gero eta kooperatiba-
-ideologizazio sakonagoa.
Gerra aurreko ELAn kooperatibismoak lortu zuen garrantzia argi eta garbi uzteko, ikus dezagun 1933ko
Gasteizko Kongresuan onartu zen kooperatibismoari buruzko ELAren egitasmoa (gaurko euskara batuan jarriz).
"1. Euskal Langileen Elkarketa bat dagoen herri guztietan, Kontsumo-Kooperatibak eratzea.
2. Euskal Kontsumo-Kooperatiben Herrialde-Federakuntzak eratzea, erosgaiak ­merkeago erosteko
asmoz­ kopuru handietan erosiz.
3. Federaturiko Kooperatiba guztiei behar dituzten banka-zerbitzuak hornitu ditzaten Mailegu-Kooperatiba
eratzea.
4. Mailegu-Kooperatibaren barruan, Aurrezki-Kutxa sortzea, aurrezki txikiak batu eta bideratzeko asmoz.
5. Industria-, Nekazaritza- eta Arrantza-arloko Produkzio edo Ekoizpen-Kooperatibak sortu, eta hauek eta
Kontsumo-Kooperatiben Herrialde-Federakuntzen artean beharrezkoa den harremana sendotu, horien
salgaiak Euskadiren barruan erosiak izateko. Horrela, bitartekariak desagertuz, aurrezki nabariak lortuko
dituzte Ekoizpen- eta Kontsumo-Kooperatibek.
6. Ekoizpen-kooperatiba eta Mailegu-Kooperatiben artean ere, behar den harremana sendotu. Horrela,
lehengaien erosketa erraztuko zaie Kooperatibei eta, bestaldetik, egindako ekoizpenaren bilketak
Ekoizpen-Kooperatiben ekonomi bilakaera oztopatu egiten duenean, beharko dituzten aurrerapenak
egingo dizkie.
7. ELAkideek osaturiko edozein motatako Kooperatiba guztien jardueraren egokitasuna zaindu eta
kontrolatzeko asmoz, Batzorde berezi bat izendatzea. Berez zein ordezkoren bidez eta
Konfederakuntzaren Batzordearen agindupean bideratuko du bere jarduera".
11. J. Azurmendiren iritziz (aip., 23) "Arizmendiarrietaren iturriak ondoko lau sail hauetan sailka daitezke:
1) gizarte-doktrina kristaua, 2) pentsalari pertsonalistak, Maritain eta Mounier batez ere, 3) euskal tradizio soziala
eta, honen barnean, `apaiz propagandisten' tradizio kristau-soziala alde batetik, eta bestetik, UGT eta sozialistena
­batez ere `sozialismo eibartarra' delakoarena­ bestaldetik, eta 4) Kooperatibismoaren klasikoak (P. Lambert
etab.)".
12. Arrasateko Taldearen jatorrian ALFAren ereduak izan zuen eraginaz, J. Azurmendi eta I. Olabarri bat
datoz:
"Ezin dira ukatu zeharkako eragin batzuk, nahiz eta apur bat ilun gelditu: Arizmendiarrietak ez du inoz
izkutatu Toribio Etxebarriaren nortasunari gordetzen zion mirespena. Hala ere, guztiz argi utzi du ere
Arrasateko entsegua ez zela hasi aurreko beste eredu bat imitatu edo jarraitu guran, enpresaren berezko
eredu bat bilatuz baino".
13. Arizmendiarrietaren bizitza aztertu dutenek behin eta berriz aipatzen dute bere liburutegiaren iturrien
aniztasuna. Honen barruan, bai tradiziozko pentsalari katolikoak eta Elizaren gizarte-doktrina, bai eta testu
marxistak, eta, oro har, mota guztietako iturri ideologikoak agertzen ziren.
Azkenik, Ignacio Olabarrirekin bat etorriz, kristau-humanismoaren parean,
edo honen zehaztasun legez, onartu egin behar dugu halaber, Arrasateko esperien-
tziaren jatorrian egon zen ideologiaren eragin zuzenena gerraurreko ELAren
sindikalismoa ­gizarte-ekimen kristauari lotu-lotua­ izan zela.14
1.8. BALOREAK GURE LANKIDETZAREN PENTSAERAN
Esan dugunez, Arizmendiarrietaren pentsaera kooperatiboa "ideologiatzat"
hartzea ez da batere erraza.15 Ez du kooperatibizaturiko mundu baten helburua
asmatzen, "oraintxe bertoko ekintza" baino, epe laburreko helburuekin berez
zentzua duena. Pentsaera honen justifikazioa ez dago kooperatibizaturiko geroko
gizarte batean, egunetik egunera gizon berria eta gizarte berria egituratzen dituzten
ekintzetan baino. Horretarako, aldi bereko Lankidetzaren hedapen eta garapena
­edo, oro har, antolakuntza komunitarioena­ ez da derrigorrezkoa.16
Azkenik, baloreak, eta ez azken helburuak, dira Arizmendiarrietaren
ideologia osatzen dutenak: gizakiaren garrantzia batez ere, baina giza eta kristau-
-irizpide baten arabera eraturiko gizakia. Zer motatako gizakia da hori?
Elkartasunezko baloreetan sustraituriko antolakuntza komunitariora zuzenduriko
ekimen iraunkor batez ­lana eta elkartasunaren bidez­ pertsona- eta gizarte-
-mailako bere errealizazioaren bitartez eraturiko gizakia.17
Tamalez, Arizmendiarrietaren pentsaerak ez du orain arte oihartzun handirik
izan Euskal Herrian, kooperatiben ingurunetik kanpo, nahiz eta berari buruz egin
diren ikerketak asko eta asko izan, batez ere Espainiako Estatutik kanpo.18
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 19
14. Honi buruz, ondokoa diosku Olabarrik berak ("Tradiciones cooperativas vascas", Euskal Herria, Historia
eta Gizartea, Euskadiko Kutxa, 307):
"Arrasateko Kooperatiben Entsegu edo Experientzia ... etzen hutsetik sortu eta, nahiz eta berria eta orijinala
izan gauza askotan, ulergaitza izaten zaigu aurreko experientzia guztiak kontutan hartu gabe ... (hauen
artean, Euskal Herriko tradiziozko izpiritu kooperatiboaren aztarnak, Arizmendiarrietak argi eta garbi lotu
zituela Arrasateko Experientziarekin) eta, batez ere, ELAkoen egitasmo kooperatibo garrantzitsua".
Euskal tradizioko kooperatiben laburpen interesgarria ­eta, zeharo, gerra aurreko euskal kooperatibagintzare-
na­ eskuratu nahi dutenek, ik. I. Olabarriren artikulu hori bera, 298. eta hurr.
15. J. Azurmendik (aip., 24) esan duenez, "Arizmendiarrietaren pentsaerak duen indarra eta bizkortasuna ez
datza beraren orijinaltasunean, laburbiltzeko bere gaitasuna eta bere esangura pragmatikoan baino, utopiari uko
egin gabe. Bere materialak horren harrobi ezberdinetatik ateraz, guztiz sendoa eta koherentea zen berarizko
pentsaera-egitura eraikitzen lortu zuen. Pertsonalismoa eta Lankidetza, filosofia eta ekonomia, ikasketa eta
lanaren arteko harmoniazko sintesia egituratzen jakin zuen". Azurmendik dioen legez, "sintesi hori ...
Arizmendiarrietaren pentsaerak duen berarizkoena da".
16. Azurmendik dioen legez (aip., 15/16) "Mounierentzako legez ... Arizmendiarrietarentzako ere gertaerak
dira bere `barruko irakaslea'. Bere inguruko muduarekin zuzenki lotuta garatzen da bere pentsakera. Mundu hori
eraldatzen saiatzen da eta, aldi berean, mundu horrek bera eraldatzen uzten du ere".
17. Zehazki, ondokoa azpimarratu du Azurmendik (aip., 25):
"Zera esan behar dugu bere ideiei buruz: Batez ere, atseden gabeko bilatzea adierazten dutela ... Garapen-
-prozesu honen sakonean, hasieran zeuden legez jarraituko dute ondoko bi osagai funtsezkook: pertso-
narengan duen fedea eta langileengan duen konfidantza mugagabea. Horrela laburbil dezakegu, beharbada,
bere pentsakeraren historia: gizakiarentzako lanak duen adierazgarritasunean etengabeko sakontze-lana".
18. Zera diosku Azurmendik (aip., 25): "Hainbestetan legez, oraingoan ere, ezagupena, inguratze handi baten
ondoren, atzerritik edo dator".
Hala ere, sustraituriko erreferentzia etikoen beharrizan handia dauka geure
gizarteak. Eta kooperatiben pentsaerak laguntza handia eman diezaguke
erreferentzia horiek eskuratzeko. Gizartea biztu eta mugitzeko Arizmendiarrietak
zuen gaitasuna hedatu eta aprobetxatzeko ­guztiok geure ekimen kolektiboari
bultzakada eta bizi berria emateko asmoz­ bideratzen duten osagai edo elementu
objektiboak egon badaude.19
1.9. ETIKA ETA ENPRESA EUSKAL LANKIDETZAN
Lehen esan dugunez, Arrasateko Taldea kanpotik aztertu dutenentzat hauxe
da gairik harrigarrienetarikoa: etika eta erlijioaren baloreen eta enpresa jardueraren
arteko harreman sakona. Hauxe da ­ekonomi bizitzaren ikuspegitik­ lankidetzaren
alderdirik iraultzaileena eta, zalantzarik gabe, hauxe da, halaber, kooperatibismoak
euskal gizarteari egin liezaiokeen ekarpen handienetariko bat.
Egiaz, enpresa-jardueraren eta gizabanakoak irabazteko duen gogoaren arteko
lotura estua, guztiz kaltegarria den burubide hori, sakon errotu da gure gizartean
azken hamarkadetan, gure ekonomi beherakadan edo gainbeheran faktore
funtsezkoa izanik.
Burubide honen ondorioz, alde batetik, enpresa-egileak aukeratzeko irizpide
ezkorra garatu da, giza balore murritzak eta irabazteko gehiegizko nahikeria
dituzten pertsonak enpresa-jarduerara heltzea erraztuz. Eta, bestalde, azkeneko
belaunaldietako gazteak enpresatik urrundu ditu. Gazteok, mesprezu apur batez
ikusi dute enpresa-jarduera, gizabanako irabaziak eskuratzeko jarduera huts legez
eta helburu etiko gabekotzat hartuz.
Gizarte-jarrera honek ekonomi jarduera ahuldu edo makaltzeko izan duen
­eta duen­ eragina nabaria da. Giza multzo zabalak aberastasuna sortzean parte
hartzetik urrundu dira, herri honen ekonomia-garapenerako ahalmena modu larrian
murriztuz.20
20 ____________________________________________________________________________
19. Azurmendik (aip., 25/26) dioenez: "Euzkadiren berezko ikuspegitik, zera uste dugu: Arizmendiarrietak
lanaren gaiari buruz orain arte eginiko azterketa serioena ekarri dio herri honi. Barandiaran eta Lekuonaren
parean, bere gaztaroaren maixuak, Arizmendiarrietari dagokio, horien beharrezko osagai legez, ohorezko lekua,
Euskal Herriari Historia arloko bere ezagupen eta errealizazio lortzeko behar ziren ideiak zabaltzen ahalegindu
direnen artean. Maixu asko behar izan ditu herri honek, bere historia, bere hizkuntza, bere tradizioak, bere
literatura, herri bezalako bere dignitatea berreskuratzeko. Inork ez du argi eta garbi utzi, Arizmendiarrietak egin
duen legez, azken finean, herri baten historia bere lanaren oinarri apalean datzala".
20. Adibide legez, Jose Mª Vizcainok ("La empresa y el empresario vascos", "Pasado, presente y futuro de la
Economía Vasca", RSBAP, 1984) euskal enpresarientzat guztiz zaila zen soziologia-, politika- eta psikologia-
-arloko egoera adierazten zuen. Honen ondorioz, gizarte-egileei zera exijitzen zitzaien: "oinarrizko eta funtsezko
gai legez": "BIHARKO ENPRESARIA NOR IZANGO DEN ERRONKARI, LEHENBAILEHEN ERANTZUTEKO" arazoari aurre
egitea.
Nahiz eta beste batzuk hola uste izan, etikaren eta enpresaren arteko banaketa
hori ez da gaur eguneko industri gizartearen ondorio zuzena. Alderantziz, guztiz
atzerakoia eta, gura baduzue, "hirugarren munduko" pentsaera adierazten duen
egoera da, edozein herriren gizarte- eta ekonomi garapenerako ahalmena zeharo
ahultzen duena.
Hala ere, nire ustez, etika-arazo hau ez da lankidetzan gertatu, bertan enpresa-
-sustapenaren eta gizarte-sustapenaren artean dagoen lotura ­elkartasunaren
kontzeptuaren bidez­ oso handia da-eta.21
80ko hamarkadan horrenbeste oihartzun izan zuen epe laburrera etekinen bila
joateko eraiki zen enpresa-kultura hori gaindituta-edo dago. Gure enpresa-sarea
berrindartzeko beharrizanen ondorioz, eta gizaki guztiek jaiotzez duten elkartasun-
-sentimendua ere kontuan hartuz, derrigorrezko egiten zaigu irtenbideak bilatzea.
Horretarako, benetan bizgarriak diren elkartasunezko, gizarte- eta enpresa-arloko
egitasmoen bitartez, belaunaldi berrien errealizazioa bilatu behar dugu, ahalik eta
arinen.
Honetara, berebiziko baliabidea izan daiteke lankidetza, gure gazteek etika
eta emankortasunaren aldetik beren ahalmena eta gaitasuna gara ditzaten. Norbera-
ren garapen hori, jakina, herri honen ekonomi garapenaren alde eta elkartasunezko
ahaleginean eta lanaren etikan oinarritutako bizitzaren kontzepzio moralaren
barruan lorturik.
Espekulazioaren atzetik doan edo gizabanakoaren neurrigabeko irabazi-nahia
adierazten duen enpresa-kulturaren eta lankidetzaren artean dagoen konponezina,
nabaria da, edonork egiazta dezakeen moduan. Kooperatiben enpresa-jarduera
aberastasun eta lanpostuen sortzailea da izan. Beraz, helburu etikoak ez dituen
ekonomi garapenarekin konpontzeko zaila.
Kontutan hartu behar dugu belaunaldi berriek duten lanbide-gaitasuna eta
beren eskubideak eskatzeko duten joera ere oso handiak direla. Beste alde batetik,
ekonomi egiturak berak dakarren langabeziaren kopuruak oso handia izaten
jarraitzen du. Hori dela eta, Kooperatiba-erako egitasmo berriak sortzeko egoera
guztiz egokiaren aurrean gaude. Horretarako, jakina, eskubideak eskatzeko joera
hori ahaleginaren eta lan egiteko gaitasunaren azpian gelditu eta Arizmendia-
rrietaren pentsaeran horren argi dagoen gizabanakoaren betebeharren ezaguera eta
kontzientzia hori lortu behar da. Eta hori guztia lortzeko behar den hezkuntza-
-arloko ahalegina egin behar dugu derrigorrez.
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 21
21. Euskal Herrian enpresa-munduan bizi izan den etsipenaren aurrean, Pedro Luis Uriartek ("Euskal
ekonomiaren aurrikuspenak", "Euskal Ekonomiaren iragana, oraina eta geroa", RSBAP, 1984, 157), "Euskal
Herrian den-dena ez doa txarto" esapidearen adibide bezala ikusten zuen Arrasateko Taldea.
Bakoitzaren eskubide eta betebeharren onarpenean, duintasun eta erantzuki-
zunaren arteko lotura horretan datza, zeharo, lankidetzaren sustraia.
1.10. IDEOLOGIA ETA ENPRESA EUSKAL LANKIDETZAN
Entzun ohi diren iritzien aurka, ideologizazioa, esangura zabalean hartuta, ez
da benetako oztopoa enpresa arrakastatsua izan dadin. Alderantziz, edozein
ekonomi egiturak arrakasta lortzeko faktore funtsezkoa da.
Irabazi-nahi hutsa oso pizgarri eskasa da enpresa-jarduerari eragiteko. Are
gutxiago bakoitzak bere burua gainditzeko nahiari, sormenari eta lana ondo
egiteko gogoari berebiziko garrantzia ematen ez badiogu.
Horretarako, benetan sortzailea den mentalitatea eta besteei geure burua
emateko gaitasuna ("alterodirectio" nahi baduzue), nahitaezko balore etikoak
dira.
Edozein ideologiak, balore horiek, indartzeko gai bada, ziurtatuta dauka
gizarte-aldaketarako gaitasuna. Egile batzuek argi eta garbi utzi dutenez (gure
inguruan, ik. ARANZADI) ekonomi arlokoa ez den talde- edo kolektibo-izaerazko
pizgarriak eragin zuzena dauka enpresa eta ekonomi garapenean, batez ere nazio-
-krisialdietan edo politika-, gizarte- zein ekonomia-arloko erronka handien aurrean.
Horrela, ekonomiaren "ideologizazioa", lan gehiago eta hobeto egiteko pizgarria
izanik, berebiziko osagaia izan daiteke enpresa-garapenerako.
Krisialdi kolektiboaren ezaugarri guztiak egon badaude gure herrian. Guztiok
Euskal Herriarentzako etorkizun hobearen alde lan egiten jartzen gaituen ideologi
osagai pizgarria falta dugu. Gure aurrean dauden arazoak, konpontzeko zailak dira.
Arazo horiek gainditzeko daukagun aukera bakarra, gutariko denok besteek baino
lan gehiago eta hobeto egitea da. Ez besteek bezala. Gehiago eta hobeto. Oso gutxi
garelako eta herri hau aurrera ateratzeko ditugun oztopoak askoz handiagoak
direlako.
Horretarako, sakon erroturiko pizgarri eta baloreen eragin bultzatzaile hori
falta zaigu.
Hauxe da, zeharo, "Arizmendiarrietaren pentsaeraren" kooperatiben baloreek
duten ekarpen funtsezkoetariko bat. Eta, ikusi dugunez, balore hauen ezaugarria ez
datza gizarte-eredu utopiko baten azken xedean, "gizaki berria"-ren etengabeko
bilaketan eta lana eta elkartasunaren balore etikoak berrindartzeko etengabeko
ahaleginean baino.
22 ____________________________________________________________________________
1.11. ARIZMENDIARRIETA. BERE PENTSAERAREN LABURPENA
Nahiz eta batzuentzat harrigarria izan, Arizmendiarrietaren pentsaera
laburbiltzea ez da horren zaila. Alferrik eginiko azterketa edo eztabaidetatik ihes
egiteko etengabeko ahaleginak egin zituen Arizmendiarrietak berak, funtsezko
baloretzat hartu zituen giza nortasunaren alderdiak zehazki aztertzeko asmoz.
Honetara zehatz ditzakegu balore horiek:
1. Gizakia ez da gizarte-ekintzen tresna bat, hauen oinarria eta azkeneko helbura
baino.
2. Gizartea aldatzeko eta garapenerako daukagun arma garrantzitsuena gizakiaren
psikologi garapena eta egunetik egunera "gizaki berria" sortzen jardutea da.
3. Gizakia lanaren bitartez zertu edo errealizatzen da, baina ez gizabanako
helburuetara zuzenduriko lanaz. Lanaren garrantzia, gizartearentzat duen
interesaren arabera egongo da. Beraz, kontutan hartu behar da lan kontzeptu
hori, elkartasun-ingurune baten barruan kokatuta dagoen neurrian hartuko
duela erabilgarritzat gure gizarteak.
4. Elkartasunezko lanaren bitartez zertze horretarako eskaintzen zaizkion aukerak
bere inguruan bilatu behar ditu gizaki bakoitzak.
5. Elkartasunezko lan hori, gizartearen arazoak konpondu eta beharrak asetzera
zuzendu behar da, arazoen konponbideak Erakunde Publikoetatik etor daitezen
zain egon gabe.
6. Lan eta elkartasun balore horiek duten indar sortzailea enpresa-jardueran
erabiltzearen ondorio zuzenena, Kooperatiba-Elkartea da.
7. Elkartasunezko lana eta hezkuntza, elkarri lagunduta, gizarte-garapenerako
oinarrizko tresnak dira.
Batzuetan, Arizmendiarrietaren pentsaeraren interpretazioek beren arteko
aldagai ezberdinak-edo dituzte.
Adibidez, ikus dezagun Jesus Larrañagak, Kooperatiben Taldearen
sortzaileetariko batek egin zuen Arizmendiarrietaren pentsaeraren laburpena22:
"­ Gizakia, izaki "bakuntzat" jo zuen, bizitza osoan bere burua ezarriz
errealizatzen dena, bere osotasuna moztu gabe. Ezin daiteke izan, batasun hori
balizko erdibanatzearen ondorioz, jokabide arlo ezberdinak sortzea.
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 23
22. J. Larrañaga, D. Aranzadik aipatuta ("Cooperativismo industrial como sistema, empresa y experiencia,
aip., 485).
­ Gizakiarengan jarri zuen bere uste on osoa. Gizakia bere burua gainditu eta
besteei eskaintzeko asmoekin bat etortzeko gai zela uste zuen.
­ Argi eta garbi ikusi zuen xehetasun historikoen barruan jokatu behar zela eta
benetan izan daitekeenaren barruan kokatu zuen bere lana.
­ Gizakiak bizi den inguruneko biziera zehatzen bidez gainditu behar du bere
burua, arazoak eta irtenbideak besteen esku laga gabe.
­ Azkenik, gizakia aldi berean banakoa eta gizartekoa dela hartu zuen
abiapuntutzat. Horrexegatik, komunitate- edo gizarte-arloan gauzatzen den
elkarbizitza piztu zuen, benetan errealista eta bideragarria den humanismoa
eskuratzeko derrigorrezko baldintza izanik."
Arizmendiarrietak ­eta, oro har, Arrasateko kooperatibistek­ ideia horiek
laburbiltzeko asmoz "sloganak" erabili ohi zituzten, entzule edo irakurlea
mentalizatzeko helburuz eginiko ahalegin pedagogikoaren ondorioz.
"Slogan" horien artean, "Lana eta Batasuna" Arizmendiarrietaren pentsaera
laburbiltzeko onena da, zalantzarik gabe.
1.12. KOOPERATIBEN BALOREAK EUSKAL GIZARTEAN
Behin eta berriz esan denez (Azurmendi), Arizmendiarrietaren pentsaera,
sakon-sakonean kooperatibista izanik, kooperatibismotik baino askoz harago doa,
eta lanean eta elkartasunean, gizakien baloreetan, oinarritzen da, hauen gauzatzea
­Arizmendiarrietaren kasuan­ kooperatibismoan datzala zehaztuz.
Esaniko honen guztiaren ondorioz, hauxe esan dezakegu: Euskal lankidetza-
ren baloreek etika eta giza arloan berebiziko ahalmena dute, gaurko euskal
gizartearentzat guztiz baliagarria izan daitekeena.
Horretarako, gizarte honen funtsezko arazo batzuk aipatzea nahikoa izango da:
a) Soziologia-, kultura- eta politika-arloko arazoak, Estatuaren ekimen salbatzai-
learen bidez konpondu behar direla uste izatea.
Mota guztietako kontraesanak sortzen ditu uste honek. Gizarte-arloko edozein
aldaketa politika-arloko aldaketatik datorrela sinesten du gure gazteriak. Beraz,
gizartea aldatzeko, aldaketa politikoaren bidea baino ez dago.
Baina okertu egiten gara. Egia esan, egitura-arazo sakonak ditu gure herriak,
sakoneko gizarte-aldaketak egin gabe konpontzeko zailak direnak. Hala ere,
24 ____________________________________________________________________________
guztiz zaila da, egitura demokratikoetan, goitik beherako gizarte-aldaketak
lortzea ekintza politikoaren bidez, boto-kopuruak ­eta, azkenean, iritzi
publikoaren garapen geldiak­ baldintzatuta dago-eta.
Demokrazian, aldaketarako dagoen benetako indarra ez dator politikoen
ekintzatik, gizakiarengandik berarengandik baizik, gizarte-mentalitatearen
garapenetik, kulturatik eta herritarrek burua antolatzeko duten gaitasunetik.
b) Ekonomi, kultur eta gizarte-ongizatea Estatuak berak hornitu behar duela
sinestea eta, beraz, Estatuari lorpen horiek exijitzera mugatu behar dela
herritarren jarrera.
Alderantziz, gizarte-aurrerapena benetan ziurtatu egiten duten tresnak
azpimarratu dizkigu euskal lankidetzak: etengabeko elkartasunezko jarrera
baten bidezko hiritarron elkarrekiko ekimenean oinarrituriko gizarte-, kultur
eta ekonomi garapena.
c) Enpresa-jarduera berez "berekoia" dela ­eta etika-izaera ez duela­ sinestea.
Esan dugunez, elkartasunaren kontzeptuan oinarrituriko enpresa-egitasmoen
inguruan etika eta enpresa batzeko beharra argi eta garbi erakusten du euskal
lankidetzak.
Dakigunez, hau ez da lankidetzan bakarrik topa dezakegun balorea. Baina, hori
bai, geure herrian ahaztuta daukagun kontzeptua da eta lankidetzak gure
gizarte-egituran kontzeptu hori berriz ere sustraitzeko berebiziko gaitasuna eta
betebeharra du.
Europako ekonomi garapenerako funtsezkoa izan den etika-osagai hau (ik.
MAX WEBERek egin duen etika protestantearen azterketa) sakon sustraituta
zegoen euskal gizarte-tradizioan ­nahiz eta azkeneko hamarkadetan ia-ia
desagertu­ eta etengabeko ekonomi birpizterako beharrezko gakoa da.
1.13. KOOPERATIBEN BALOREEN ZABALKUNDEA EUSKAL
GIZARTEAN
Dakigunez, euskal lankidetzaren baloreak ez dira asko zabaldu kooperati-
bismotik kanpo. Bestelako gaiek dute nahaspilatuta gure gizartea. Politika-
-arazoez gaude arduratuta batez ere, epe luzera garrantzitsuago diren arazoez baino
gehiago: gizakia, lana, gizarte-ekimena, elkartasuna, kultura bere esangurarik
zabalenean.
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 25
Beste alde batetik, egia da ere euskal kooperatibistek hitz gutxi egiten dutela
beren buruaz. Hitza baino gehiago ekintza erabili nahi izan dute. Beren baloreen
zabalkunde zuzena baino gehiago, ereduaren bidez gauzaturiko heziketa.
Jakina, balore horiek errealitatean zuten eraginkortasuna frogatzeak denbora
behar zuen. Azkeneko hamarkadetan, nahaspilatutako gizarte honetan, sakon
errotu da lankidetza gure herrian, bai gizartean, eta bai ekonomian ere. Gizartea
aldatzeko eta gizarte-, kultura- eta ekonomia-ongizatearen maila jasotzeko ere bere
gaitasuna argi eta garbi utzi du kooperatibismoak, eta bai lanak eta elkartasunak
adierazten dituzten balore etikoak indartzeko ere.
Ba al dago aukerarik balore horiek lankidetzatik kanpo zabaltzeko eta ­ahal
den neurrian­ euskal gizarte osora hedatzeko?
Teori mailan, nire ustez, egon badaude aukerak. Kultura komunitarioan erro-
errotik gizarte-ingurunea sortzen lortu zuen lankidetzak Arrasaten, geroxeago
Deba Garai osora zabaldurik. Teori mailan, ingurune hori geografikoki handitzeko,
kooperatiben aldibereko enpresa-garapenari loturiko hedapenerako aukerak egon
daitezke, garapen horri kultura- eta gizarte-mailan eusteko garrantzitsua izango
litzakeena.
Egiaz, espekulazio- edo adimen-jarduera hutsa ez da lankidetzaren berezko
ezaugarria. Herri honek politika-mailan duen egonkortasun-ezak zail egiten du
gizarte honen osagai eraginkorrenak gure inguruko politizazio-girotik kanpo
gelditzea.
Hala ere, gizarte-ekimen baikorrerako aipatu ditugun osagaiak kontutan hartu
behar ditugu, eta bai Herri hau birpizteko baliagarriak izan daitezkeen gizarte-
-ekintzarako osagai guztiak erabiltzeko gure gizarteak duen betebeharra ere.
Honen arabera, guztiz zuzen eta egokitzat hartzen dut lankidetzak orain arte
lana isilean egiteko izan duen jarrera. Hitza, ekintzak ezagutzeko bidea izan behar
da eta ez ekintzen ordezkoa. Kooperatibisten lehentasunak gizarte-ekintzak alde
batetik eta kooperatiben ekonomia- eta gizarte-arloko garapena izan behar dira,
bestetik. Azkeneko hamarkadetan, hitzari eta irudiari garrantzi handiegia emateko
euskal gizartean sustraitu den jarrera baztertu behar dugu.
Hau guztia kontutan hartuz, eta euskal gizarte osoaren ikuspuntutik, balore
horien balizko hedapenerako abiapuntuak ondokoak izan litezke nire ustez:
a) Kooperatibagintzaren beraren ekonomia sendotzea.
b) Kooperatiben barruan, kooperatiben baloreak modu egonkorrean sustraitzea.
26 ____________________________________________________________________________
c) Kooperatiben baloreak kultura- eta hezkuntza-mundura hedatzea.
d) Kooperatiben baloreak mota guztietako elkarte edo sozietateetan sustraitzea.
Kooperatiben baloreak kultur munduan gehiago hedatzeko, beharrezko
izango litzateke mundu hau bere politizazio handiegiaz konturatzea, politika-
-munduarekin (gehienetan, irtenbide gabeko eztabaidetan) duen menpekotasun
handiegiaz, bere lana gizakiarengana eta gizartera zuzentzeko.
Soziologoek, filosofoek, katedratikoek, etab., politika-ekintza hutsa irtenbide
gabeko bidea dela eta, aldi berean, gizarte honen benetako arazoak aztertzeko
beharra onartu behar dute.
Hezkuntza-munduak, bere aldetik, aipatu ditugun baloreak ­lana eta
elkartasuna batez ere­ belaunaldi berrien artean hedatzeko ahalegin guztiak egin
behar ditu. Gizakien ekintza baikorrak bultzatzen dituzten baloreak behar dira
batez ere, alde batetik baikorraren baieztapenari ezkorraren arbuiapenari baino
garrantzi handiago emanez eta, bestaldetik, gizakiaren ahalmen eta gaitasunen
garapena ezagupenen metaketa baino gehiago indartuz.
Hori guztia bideratzeko, derrigorrezkoa da irakasleengan ­eta hezkuntza-
-sistema osoan­ gizarte- eta etika-aldaketarako eraginkorra den filosofia sustrai-
tzea, eta hori ez dator bat ohikoak diren egitura funzionarialekin edo eta irabazi-
-nahi hutsekin. Hezkuntza-arloan ere, beraz, aukera kooperatiboa derrigorrezkoa
izan daiteke herri honen baloreak birpizteko.
Horrexegatik, nire iritziz, kultura- eta hezkuntza-arloan ere lankidetza
zabaltzea berebiziko osagai eragilea izan daiteke kooperatiben baloreak euskal
gizartean hedatu eta sustraitzeko.
Aldi berean, gizarte-mugimenduek ere aukera aproposa ematen dute
irtenbideak bilatzeko, horretarako kooperatiben baloreak pizgarri funtsezkoa
izanik.
Argi dago, beste arlo batean, komunikabideek ere oso lan interesgarria egiteko
aukera dutela. Hala ere, ez dut uste haiengandik gehiegi itxaron behar dugunik.
Politikariek legez, gizarteak "gaur bertan eta, hobeto, oraintxe bertan" eskatzen
duenaz arduratzeko joera nabaria dute, batez ere. Azkenean, hortik datoz botoak,
entzule- edo irakurle-kopurua. Herri honentzat epe ertainera edo epe luzera begira
interesgarriak diren kontzeptuak eta ideiak zabaltzeak ez die ardura.
Amaitzeko, bada, pentsalarien betebeharra ere azpimarratu behar dugu, epe
luzeko iritzia sortu eta eratzen dutenez gero. Ez dute albo batera utzi behar
kooperatiben pentsaerarekin harremanetan jartzeko aukera. Edozein motatako
Euskal lankidetzaren baloreak ___________________________________________________ 27
ideologiatik Herri honen orainaz eta geroaz ardura edo kezkaren bat dutenek,
Arizmendiarrieta nor zen beren buruari itauntzeko gutxieneko urratsa eman
beharko lukete, baita Arizmendiarrietaren beraren eta euskal lankidetzaren
baloreak zeintzuk diren bilatzeko ere eta, zergatik ez, Arizmendiarrietaren
lankidetzak gizartea birpizteko erakutsi duen berezko gaitasuna lortu duen pizgarri
hori zein den bilatzeko ere. Ziur nago erabat, jarrera baikor hau nahikoa izango
dela kooperatiben baloreak gure pentsalarien artean ­eta, beraz, etorkizuneko
Euskal Herrian­ bizkor zabaltzeko.
28 ____________________________________________________________________________
2. GIZARTEA ETA POLITIKA EUSKAL HERRIAN.
KOOPERATIBEN KOKAPENA
2.1. KOOPERATIBAK EUSKAL GATAZKAREN ERDIAN
Kanpoko ikertzaileek, Euskal Kooperatibismoa aztertzeko unean, kontutan
hartzen dute beti gure kooperatibak ez daudela edonon kokaturik, oso herri berezi
eta gatazkatsuan baino.
Egiaz, kanpoko ikertzaile guztiak Arrasateko Kooperatibak zergatik sortu
diren Euskal Herrian eta ez beste inon ikertzen saiatzen dira.
Erantzunak ezberdinak izan dira. Batzuentzat, zuzenki loturik daude euskal
lankidetzaren arrakasta eta euskal nortasuna. Besteentzat (ik. OAKESHOTT),
berriz, nahiz eta maila bateko loturak onartu, lotura horiek ez dira funtsezkoak.
Azkeneko hauentzat, beraz, guztiz posible da hemen egin dena Europako beste
herrietan ere egitea.
Edonola ere, argi dago gure kooperatibak, nazioarteko mailan garrantzi
nabaria izanik, oso ingurune berezian sustraitu direla: gaurko Euskal Herria, guztiz
ingurune berezia da, bai kultura aldetik, eta bai gizarte eta politika aldetik ere.
Nahiz eta, 1. kapituluan esan dugunez, Euskal Kooperatibek berezko kultura
eta baloreak izan, argi dago Arrasateko Kooperatiben Taldearen sorreratik nabariak
izan direla kooperatibismo eta euskal gizartearen arteko harremanak.
Hori dena kontutan hartuz, funtsezkoa da kooperatibismoaren eta Euskal
Herriko gizarte eta politikaren arteko eraginak aztertzen saiatzea.
Esan dugunez, sarritan aipatu da Arrasateko Entseguan euskal inguruneak
izan duen eragina. Hala ere, lan honen asmoa gerora begiratzean datza eta,
horretarako, iragana aztertzea garrantzitsua izanik, askoz inportanteago da
kooperatibismoa gaurko euskal gizartean kokatzea. Horrela, kooperatibek euskal
gizarteari emateko ­eta berarengandik hartzeko­ dutena argitu eta horretarako
egon daitezkeen bideak zehazteko gai izango gara.
Gizartea eta politika Euskal Herrian. Kooperatiben kokapena _________________________ 29
2.2. BALORE-KRISIALDIA GAURKO EUSKAL HERRIAN
2.2.1. Francoren diktaduratik hona
Aurreko kapituluaren ildoari jarraituz, interesgarria da gaurko Euskal Herrian
indarrean dauden baloreak laburbiltzea, kooperatibismoarekin harremanik duten
gaietan.
Argi dago kooperatiben esperientzia sortu zen urteetako Euskal Herriak eta
gaurkoak oso ezaugarri ezberdinak dituztela.
Hori dela eta, sarritan entzun da gaurko euskal gizarteak ez duela Arrasateko
Kooperatiben sorrera bultzatu zuen sustrai "berdintzailea", eta ez orduko erlijio-
kutsua edo elkartasun-izpiritua ere.
Ene ustez, ez dugu ahaztu behar Francoren diktadurak gure gizartean izan
zuen eragin funtsezkoa. Orduko izpiritu "berdintzaile" hori zalantzan ipin
dezakegu, diktaduraren aurrean elkartasunezko ekimenak sortu eta bideratzeko
beharrean sustraitu baitzen, agian.
50-70 hamarkadetako urteetako euskal gizartea berez ez bazen benetan
"homogenoa", egia da "homogeneizaturiko" gizartea izan zela, Francoren
diktaduraren eraginez. Herri honen arazoak konpondu edo leundu ahal izateko,
derrigorrezkoa zen ­diktaduraren zapalkuntza zela-eta­ lege barruko ekintzak
bideratzea. Horretarako, Elizaren inguruko erakundeak edo ekintza ekonomikoak
ziren, batez ere, helburu hori eskuratzeko bide zuzenena.
Alderantziz, 1970etik aurrera, Herri honen "politizazio" delakoaren ondorioz,
alderdi politiko eta sindikatuen bitartez bideratu zen herri-ekimena, gainontzeko
gizarte-ekimenak apurka-apurka baztertuz.
Beste ikuspuntutik, "politizazio" horren ondorioz, mota guztietako politika-
ideologien arabera zatiturik agertzen zaigu gizarte hau.
Egia da, gizartearen zatiketari, elkartasunaren baloreen aurkako beste
faktoreak gehitu zaizkiola. Orokorki, ondokoak izan daitezke faktore horiek:
* Gizartearen zatiketa.
* Erlijio-baloreak galtzea.
* Francoren diktaduraren eraginak sortzen zuen ekimen kolektiboa ere galtzea.
* Orokorki, balore etikoen falta.
30 ____________________________________________________________________________
Hala ere, ez dut uste, Herri honen gaurko egoerak lankidetzarako sortzen
dituen oztopoei behar baino garrantzi handiagoa eman behar diegunik. Liburu
honen beste lekuetan saiatuko gara aztertzen faktore horiek. Hala ere, zerbait
aurreratuko dugu:
2.2.2. Gizartearen zatiketa
Lehenago esan dugunez, ez da egia Francoren garaiko euskal gizartea gizarte
"homogenoagoa" zela. Egia da, hori bai, diktadurak berak "homogeneizatu" egin
zuela gizarte hori, batez ere beraren aurka sortu ziren gauza guztien ekimenaren
bidez (edo, nahiago baduzue, guztion etsipenaren bidez).
Egia da, halaber, gaurko Euskal Herriko gizartea guztiz zatituta dagoela. Eus-
kaldunak eta erdaldunak, estatutuaren aldekoak eta independentziaren aldekoak,
"bakezaleak" eta "indarkeriaren aldekoak", ezkerrekoak eta eskuinekoak, etab.
Hala ere, zatiketa hori ez da batzuetan ematen duen bezain argia. Kontutan
hartu behar dugu, gauza bat dela alderdietako kideen artean dauden elkar eziniku-
sia eta ulertzeko gaitasun eza, eta beste gauza bat, alderdietatik kanpo zatiketa bera
egotea.
Alderdiek ("partidu" hitzak adierazten duen bezala) gizartea zatitzeko joera
nabaria dute. Ez da bakarrik bataren eta bestearen ideiak ezberdinak izatea, baizik
eta bataren eta bestearen artean ulertzeko sortzen den ezintasuna ere. Alderdi
guztiek hautesleria beraren atzetik ibiltzen direnez, alderdi batentzat onak diren
proposamenak, berez, txarrak izan behar dira botoak galtzearen beldur dauden bere
inguruko alderdientzat. Nahiz eta hori, jakina, beti egia ez izan, horrelako joera
nabaria dute alderdiek.
Baina arazoa ez da alderdien ohiko joera. Alderdiak beharrezkoak dira de-
mokrazian eta, herri gehienetan, joera "partidista horiek" gizartearen beraren
indarrak leuntzen ditu. Gure arazoa da, ziur asko, Francoren garaiaren ondorioz,
gizarte zibila guztiz ahulduta dagoela gure kasuan. Azkeneko hamarkadetako herri
honen indarrak politikan eta, zehazki, alderdi politikoetan galdu dira. Alderdi
politikoak gizarte osoaz jabetu dira, "alderdikeriak" gizartearen ohitura bihurtuz.
2.2.3. Erlijio-baloreen galtzea
Egia da euskal gizarteak benetako erlijio-"trauma" jasan duela oso denbora
laburrean. Honen ondorioz, Europako erlijiotasun sakonenetarikoa zuen lurralde
izatetik, benetako huts batera igaro da arlo honetan belaunaldi berrietan.
Egia da, halaber, ere bilakaera hori, neurri baten, Europako gizarte guztietan
gertatu dela. Hala ere, berebiziko garrantzia izan du gure inguruan. Ene ustez,
Gizartea eta politika Euskal Herrian. Kooperatiben kokapena _________________________ 31
nabaria

Kooperatibak Euskal Herrian