Bilaketak
Bilduma
Jakintza Arloak
Gaiak
Ikerkuntza psikologian. Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna
- Egilea(k): Nekane Balluerka Lasa, Xabier Isasi Balanzategi
Aurkibidea ikusi
- ISBN: 84-8438-036-6
- SHU: 15
- Argitalpen-urtea: 2003
- Gaiak:
Psikologia,
Diseinua
- Jakintza-Arloak:
Psikologia
- Argitaletxea: UEU
- Orrialde kopurua: 218
- Laburpena: Liburu hau Psikologian, bereziki, eta Gizarte eta Osasun Zientzietan, oro har,
ikerkuntza egin nahi duten ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Bertan, bere
ikerketan emaitza fidagarri eta baliagarriak lortu ahal izateko jarraitu behar
dituen arau nagusienen multzoa eskaintzen zaio ikertzaileari. Horrela, liburua
ikerkuntzari lotutako kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduz hasten da. Jarraian,
Psikologian ikerkuntzarako erabiltzen diren mota nagusienetako metodologia eta
diseinuak aztertzen dira, diseinu esperimental klasikoetan arreta berezia jarriz.
Diseinu esperimentalei dagokienez, horien sailkapenerako irizpideak eta horiei
lotutako analisi-teknikarik erabiliena -hots, bariantza-analisia- azaltzen dira.
Halaber, ikerkuntza modu egokian planifikatu ahal izateko kontuan hartu behar
diren lau baliotasun-motak aztertzen dira, zehatz-mehatz eta adibide ugariren
bidez. Diseinuari atxikitako lau baliotasun-mota horiek ondorio estatistikozko
baliotasuna, barne-baliotasuna, konstrukto-baliotasuna eta kanpo-baliotasuna dira.
Liburuaren amaieran, Psikologiari dagokion metodologiaren eremuan gehien erabilitako
kontzeptuen definizioak barnean hartzen dituen zerrenda eskaintzen zaio irakurleari.
Azken batez, liburu honetan, Gizarte eta Osasun Zientzien eremuan edozein ikerketa
modu serioan egin ahal izateko kontuan hartu behar diren alderdi nagusienak aurkituko
ditu irakurleak.
Babesleak:
2006 ©
Udako Euskal Unibertsitatea -
Ohar
Legala -
Bisitari kopurua: 34.455