Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Irakurtzeko egintzaren garrantzia (itzulpena)
Aurkibidea ikusi
Munduaren irakurketa hitzaren irakurketaren aurretik egiten dela ulertarazten digu Paulo Freirek. Eta irakurtzen eta idazten ikastea, hots, alfabetatzea, lehenik eta behin, munduaren irakurketa ongi egiten eta dagokion testuinguruan ulertzen ikastea da, hizkuntza eta errealitateren arteko lotura harreman dinamikoan biziz. Irakurketa eta alfabetatzeren ikasketak hezkuntz egintzak dira, eta hezkuntza egintza politikoa da funtsean, hau da, hezkuntzaren neutraltasuna ukatu egiten du.
Hezkuntza, irakasle eta ikasleen arteko proiektu eta elkartasunean eratzen den zeregina denez gero, askapen-egintza zehatz eta historiaren eraikuntza bezala behar da bizi, hau da, zapaltzailerik eta zapaldurik ez dagoen gizartearen eraikuntzan, menperatzaileak menperatuari bere hitz zapaltzailea ezartzen ez dion gizartearen eraikuntzan.