Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Arrazoia eta nahikundea
Aurkibidea ikusi
Urteroko ohiturarekin jarraituz, UEUren filosofia Sailak 1989ko uztailean Larraona Ikastegian aurkezturiko lanen bilduma irakurtzeko aukera eman nahi dizu.
Lan hauek urtean zehar prestatutakoak izaten dira. Gehienak aldez aurretik aukeratutako gai orokor batean bildutakoak baldin badira ere, gai honekin zer ikusirik ez duten lan batzuei ere tokia ematen zaie. 1989rako Filosofia Sailak aukeratutako gai nagusiak ARRAZOIA ETA NAHIKUNDEA izena daramana.
Mendebaldeko pentsamendu tradizioaren muinean dagoen Aristotele Estagirarraren "Politika" izena daraman testuan, gizakiaren oinarrizko ezaugarriak aurkitzen ditugu: bere izaera soziala eta, honekin elkarlotuta, arrazoiduna (hiztuna, LOGOS.duna) izatea. Honen arauera, gizakiak bere burua gizatiarragoa egiteko politikan parte hartu eta arrazoiaren bidea jarraitu behar du. Goian aipaturiko tradizioaren beste iturrietara joaz, gizakia gainontzeko animaliengandik bereizteko erizpidea. Nahikundean oinarritzen da. Horrela, arrazoidunak ez diren mamiferoek sexu harremanak araldi mugatu batean burutzen dituzte eta gizakiok sexu harremanetarako ez daukagu araldirik; gizakiongan desiraren agerpena luzatu eta eraldatu egin daiteke.
Azkenengo bi ahapaldietan gizakia definitzeko datozen erizpidak aurkakoak direla ematen badu ere, aldi berean elkarrekin osagarriak dira: hau da, oposaketa osagarri batean ematen dira.