Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Azaroa uztaroa
Aurkibidea ikusi
1990.eko udazkenean Udako Euskal Unibertsitateak dibulgazio-mailako Ihardunaldiak antolatu zituen BIlbon, Bilboko Udalaren Kultura Sailaren babespean; Gasteizen, Gasteizko udalaren babespean; Iruñean, Iruñeako Udalaren babespean; Donostian, Aurrezki Kutxa Munizipalaren babespean, eta Arrasaten, Arrasateko Udalaren babespean.
Direlako Ihardunaldietan, arlo eta jakintza desberdinetako gai zehatzak azaltzen dituzte adituek, helburu garbi batez: eskuarki aditu mailan dabiltzan gaiak plazara jaistea, espezialista ez direnengana erabatea, horretarako kontzeptuak era ulergarri eta didaktikoan azalduz.
Horrelako saioak gutxitan egiten dira gure artean, are gutxiago euskaraz<, eta horregatik interesgarria da argitaratzea, kontutan izanik horrelako gaiei buruz nekez aurki daitekeela euskaraz irakurgairik.
Bederatzi gai desberdin biltzen ditu liburuska honek: zortzi Ihardunaldietan landutako gaiak dira eta bestea 1991.eko UEUren Iruñeko Ikastaroen hasieran Jesus Maria Txurrukak emadako sarrea-hitzaldia da.