GERRAURREKO
GIZARTE-HIZKUNTZALARITZA
EUSKAL HERRIAN
Joxe Manuel Odriozola
© Joxe Manuel Odriozola
© U.E.U. Soziolinguistika Saila
General Concha 25, 6. 48010 BILBO
I.S.B.N.: 84-86967-49-X
Lege gordailua: BI-2334-92
Inprimategia: BOAN S.A. Padre Larramendi, 2-bajo 48012 BILBO
Azalaren diseinua: Julio Pardo
Zabaltzaileak: UEU. General Concha 25, 6. BILBO
ZABALTZEN: Igara bidea 88, DONOSTIA
Asaben lokarri zaharra,
zuei zor, ez zen eten!
Agur eta ohore, zuei!
AURKIBIDEA
AURKIBIDEA ........................................................................................ 7
HITZAURREA ....................................................................................... 9
I. ORDEZKAPEN-GALEREN HIZKUNTZ BORROKA:
MINTZAIRA BAT GIZARTERATU AHALA BESTE
DESGIZARTERATZEN ................................................................... 19
I. AGIRRE, Joseba Mirena, "X. Lizardi" ....................................... 21
I. ALTUBE, Seber .......................................................................... 24
I. MOKOROA, J.M. "Ibar" ............................................................ 30
I. ORMAETXEA, Nikolas "Orixe"................................................ 32
II. GIZARTE-STATUSAREN PLANGINTZA ETA
FUNTZIO-ESPARRUEN AUZIA .................................................... 35
II. ALTUBE, Seber ........................................................................ 37
II. ARIZTIMUÑO, Jose "Aitzol" ................................................... 40
II. MOKOROA, J.M. "Ibar" ........................................................... 42
III. ELEBITASUNA: ITXAROPENAREN AMETS IHESKORRA ......... 43
III. ARIZTIMUÑO, Jose "Aitzol" ................................................. 45
III. AGIRRE, Joseba Mirena, "X. Lizardi" .................................... 47
III. OLANO, Aniceto "Aita Altzo"................................................. 49
IV. ESTATUA: HIZKUNTZA MURRITZ-URRITUEN
IRENSKAILUA ................................................................................ 51
IV. ARIZTIMUÑO, Jose "Aitzol" ................................................ 53
IV. LANDETA, Eduardo................................................................. 56
V. LITERATURA ETA PRENTSA: ITSASORIK GABEKO
EUSKAL SAREAK ........................................................................... 59
V. AGIRRE, Joseba Mirena, "X. Lizardi"...................................... 61
V. ALTUBE, Seber ......................................................................... 64
7
VI. ESKOLA-IRAKASKUNTZA: ETSAI AHALTSU BAT
EZIN ADISKIDE BIHURTU ........................................................... 67
VI. AGIRRE, Joseba Mirena, "X. Lizardi" .................................... 69
VI. ARIZTIMUÑO, Jose "Aitzol" ................................................. 72
VI. ELEIZALDE, Luis ................................................................... 75
VI. ETXEGARAI, Bonifacio.......................................................... 77
VI. LANDETA, Eduardo................................................................ 82
VII. ABERTZALETASUNA ETA EUSKALTZALETASUNA
UZTARRI BAKAR BATERA EZIN LOTURIK ................................ 87
VII. ALTUBE, Seber ..................................................................... 89
VII. MOROKOA, J.M. "Ibar" ....................................................... 91
VIII. HIZKUNTZ JOKABIDEAK AUZIPEAN:
GIZARTE-INDARRAK ETA KLASE SOZIALAK .......................... 93
VIII. AGIRRE, Joseba Mirena, "X. Lizardi"................................ 95
VIII. ELEIZALDE, Luis .............................................................. 97
IX. HIZKUNTZEN GAITASUN-GARAPENAK:
ULERTU NAHI EZ DEN BETIKO LELOA .................................... 101
IX. ARIZTIMUÑO, Jose "Aitzol" ................................................. 103
IX. MOROKOA, J.M. "Ibar" ......................................................... 106
ERANSKINAK ........................................................................................ 109
BIBLIOGRAFIA ..................................................................................... 159
8
HITZAURREA
1960. hamarkadan ikastolen mugimenduarekin batera abiatu zen
euskalgintza, gutxi edo asko, gehientsuenok ezagutzen dugu gaingiroki bederen.
Ez da beste horrenbeste gertatzen, ordea, gerraurreko euskalgintzarekin. Arrazoi
asko bide daude horretarako, eta horietako bat, ez txikiena, gerra osteak sortu zuen
amildegi beltza dugu. Haustura bortitza izan zen denboraldi hori, aurretik
egindako lanak eta proiektuak erroetatik bertatik erauziak izan baitziren.
Halaz guztiz ere, euskalgintza hartako lekukotasun bikainak eskuratzeko
parada daukagu hainbat eta hainbat izkribu eta testuetan. Hauek eskuratu eta
hauetan barrena abiatu garenean, lehen-lehenengo inpresioa, harridurarena izan da.
Harridura, ustekabeko gauzak irakur daitezkeelako, eta harridura, euskalari haien
jakintza eta lana eredugarria izan zelako gauza batean baino gehiagotan. Gure
belaunaldiak, euskalgintza haren behar adineko informaziorik erdietsi gabe, bere
burua hartu izan du sarri euskalgintzaren zenbait arlotan mugimenduaren
aitzindaritzat. Inoiz burutu gabeko gauzak egiten ariko bagina bezala. Euskal
Herriaren historia luzean inoiz ez bezalako une historikoak bizitzen ari bagina
bezala. Eta hau ez da egia osoa, inondik ere.
Nahiz eta "Asmoz ta jakitez" jardun gogo zuten, oraingo egoerak
eskaitzen dituen hainbat eta hainbat lanabes teoriko eta eskarmentu praktikorik
gabe ekin zioten lanari. Jakintzari dagokionez, hizkuntzalaritza eta zenbait giza-
zientziaz (psikologia, pedagogia, antropologia,...) baliatu izan ziren hizkuntz-
kulturazko asimilazioaren aurrean argibideak bilatzeko. Eskarmentu konkretuei
zegokienez, agian hobeto zebiltzan, iturri ugari eta argigarriak aipatzen
baitizkigute beren idazlanetan. Inoiz pentsatuko ez genuen informazio zuzena eta
zehatza zeukaten Europako, Ameriketako eta mundu zabaleko gertakariei buruz.
Idazlan asko eta baliotsuak daude lekuko: kanpoko ikerlanen berri ez ezik, hemen
bertan antolatutako batzarretara hezkuntz elebitasunaren inguruko auzi-mauzietan
adituak ziren pedagogo eta irakasleak ekarri ohi zituzten. Harreman zuzena eta
pertsonala zuten beraz, Aitzolen edo Aita Altzoren dokumentuek, esaterako,
ederki frogatzen digutenez.
9
TESTU-HAUTAPENERAKO ERIZPIDEAK
Lehenego eta behin, diogun, bilduma honetan ez daudela gerraurreko
euskaltzale, euskalari eta hizkuntz-jakitun guztien iritziak. Honekin batera, beste
xehetasun hau ere zor zaio irakurleari: bildumaren ardatza ez da hemen halako
edo bestelako autore-egilea, egitura soziolinguistikoaren baitan gune-ardatzatzat
hartzen ditugun arlo-erakundeak baizik. Horrenbestez, ez zaigu gehiegi ardura
"nork" esaten duen, "zertaz" esaten duen baino. Alegia, gauza eta puntu ugari
aurkituko dugu, euskararen zoria dela bide, dokumentu hauetan. Guri, jakina
denez, ez zaigu arazoa hizkuntzalaritzaren ikuspegitik jakinmin, euskarak eta
orduko gizarteak elkarrekin zituzten egokitasun/desegokitasun auziak izan
baititugu gidari bakarrak. Horri zor dio lan honen egiturak bere taiuera: eskola,
elebitasuna, estatua edo abertzaletasuna ezarri ditugu, adibidez ideia eta
azterpideen gunetzat eta horien baitan batzuek eta bestek egindako gogoetak
bildu ditugu.
Euskal Pizkundeko azken hamarkadatan ihardun zuten euskalari eta
euskaltzale aipagarrienak, noski, hemen daude. Ez dauden batzuk, bestalde,
ez da pentsatu behar deus funtsezkorik egin edo idatzi ez zutelako ez daudenik.
Ez da hori egia. Ez egotearen arrazoia besterik izan da, gure gogoaren
kontra: Eskola-irakaskuntza, esate baterako, behin eta berriro agertuko
zaigun auzia izango da, eta horri buruzko dokumentuak eta pasarteak
ahortezinak dira. Ez genituen beraz auzi bakar bati buruzko iritzi eta uste
guztiak hemen bilduko, horiek, maiz, txit antzekoak zirenean. Hautapen-
-irizpide honekin batera, orobat, gogoan izan dugu beste hau ere:
epealdi horretako eginak eta azterketak izan ditugu batez ere gogoan,
etorkizuneko ideia-ametsen aldamenean. Oso proiektu onduak eta landuak ez
dira falta, gero bertan behera utziak. Gure jakin-mina areago doa bada,
euskararen ordezkapenaren aurrean gizon-emakume haiek zituzten
esplikazioak ezagutzera, eta burutu zuten euskalgintza-prozesuan aurkitutako
ezintasun eta ahalbideak azaltzera.
EPEALDIAREN MUGAK: 1918-1936
Gerraurreko euskalgintzaren dinamika eta ekarpena ulertezinak dira
1918an Eusko Ikaskuntzak eratu zuen I. Batzarra oinarritzat hartu gabe.
Batzar honetako III.atala Hizkuntzari eskaini zitzaion, eta VI.a Irakaskuntzari. Hor
ezarriko ziren ondoren erakunde horrek berak antolatuko zituen batzarretan osatuz
10
eta aberastuz joango ziren oinarrizko plan eta irizpideak. Izen bat edo beste
aipatzekotan, aipa ditzagun Luis Eleizalde eta Eduardo Landetarenak, beste
inorenik gutxietsi gabe.
Euskal Pizkundearen erroak XIX. mendean txertatzen badira, guk
hemen mintzagai duguna horren azken hamarkadetara mugatzen da. Abagadune
politiko bati zor zaio, egia esan, abiapuntua, beste ezeri baino areago. Ezin baita
momentu jakin horretan halako kultur mugimendurik ezerezetik erne, oinarritzat
halamoduzko gizarte-euskarri eta indarrik gabe. Hauek zeintzu ziren jakiteko
dakargu hona, Idoia Estornesen pasarte hau, argibide: "Detrás de la SEV en su
momento fundacional encontraremos a todas aquellas fuerzas que, desde 1917,
empujan la nave autonomista vasca. Carlistas, antiguos euskalerriacos,
liberales, nacionalistas vascos, constituyen el grueso de este contigente básico
que, a través de sus Diputaciones, irá perfilando un futuro congreso y un
proyecto de sociedad cultural supranacional" ("La Sociedad de Estudios
Vascos":16).
Epealdi honen barrena tartekatzen diren errejimen politiko desberdinak
ere ezin dira ahantzi. Batez ere Primo de Riveraren diktaduraldia (1923-1930).
Debeku gogorrak gainera etorriko zaizkie aurretik eginari eta eskuartean zeuden
egitasmoei. Gorabehera hauen araberako euskal mugimendua izango da, hortaz,
epealdi hori; inoiz oparo-indartsuagoa, inoiz apal-ahulagoa.
Amaiera 1936ko gerra zibilak ekarriko dio, egindako guztia bertan
behara deseginez. Aitzolen belaunalditzat ezaguna den amaiera-aldi honek
berealdiko loraldia ekarriko dio herri-literaturaren baratza zaharrari: olerki eta
bertsolaritzaren inguruko susperraldi ezezagun batek irauliko du mundutxo hori
tolosar apaizaren gidaritzapean.
EUSKAL ELKARTE ETA ERAKUNDEAK
1918ko data horrek gerora euskararen historian ondorio nabarmenak
izango dituen erakunde baten jaiotza gogorarazten digu: Euskaltzadia, izan ere,
Eusko Ikaskuntzaren I. Batzar hartan hasi baitzen nolabait ernetzen, euskalkien
eremuan zegoen noraezak corpus plangintzari dagozkion gorabeheretan
ikerketak eta erabakiak hartzeko ordua iristen hasia baitzegoen. Elizalde
nabarmenduko da, Seber Altuberekin batera, arlo honetan euskararen batasunik
ezak literaturgintzan eta euskarazko irakaskuntzan zekartzan trabak gainditzeko
proposamenetan.
11
Etorkiz eta itzalez Eusko Ikaskuntza izango da erakunde andana baten
bilgunea eta ardatza. Halaz ere, nazionalismo euskaltzalearen adarretik zetozen
batzuentzat ez zen behar adineko dinamikarik sortarazten euskara irakaskuntzaren
sisteman barneratzeko eta literaturgintza (testu-libururik eza izan zen estuasun-
iturri bat) eragiteko: kezka berri honen lekuko zuzena dugu Lizardi eta
Etxegarairen arteko eztabaida. Erakundeak eta elkarteak, Lizardi batek nahi baino
gehiago bide zeuden. II. Errepublika aldarrikatu bezain agudo bildu ziren,
diktadurapean egindako eskariak berriro ere egiteko, honako erakundeok: Eusko
Ikaskuntza, Euskaltzaindia, FABE, Euskaltzale Bazkuna, Euskal Esnalea eta
Euskaltzaleak.
Baina, duda izpirik gabe, elkarte horien artean batek darama euskararen
gizarte-ezarpenerako saio-ahaleginik txalogarriena: Euskaltzaleak izango da
Aitzolen gidaritzapean helburu hori lortzeko aitzindari. Martin Ugalde eta Antonio
Elorza bat datoz Aitzolen interes-guneak begiz jotzerakoan: "Elorza tiene toda la
razón cuando afirma que el idioma no interesa a Aitzol como lingüísta,
considerando como vehículo de conocimientos científicos, sino como `agente de
conformación de una mentalidad colectiva'" ("Aitzol I": 55). Euskaltzaindiaren
esku geratuko da, arestian genioen bezala, corpus plangintzaren zeregina
(zoritxarrez, helburu hau ez da egia bihurtuko oraintsu arte, orduko ekimenen
emaitz ustelak esplikatzeko orduan, status plangintzaren atzerapen nabarmena
kontuan harturik). Euskaltzaleak bilakatuko da, berriz, euskara eskoletan,
prentsan eta literaturaren sail desberdinetan sararazteko erakunderik biziena.
Euskara bizirik nahi dute Lizardi eta bere gogaideek, erdararen ezarpen bortitzari
aurre egin, ordezkapena eten, ideologia zaharkituen esanen kontra; zorrotz
ohartzen baitira hiztegi-gramatiken ekarpen sakonek ez dutela euskararen zoria
bere onera itzuliko.
EUSKALGINTZAREN JARDUERA-ARDATZAK
Ideologia zaharkituak, euskararen arazoa abertzaletasunaren atari-
aurretik begiratzen zuenak, hizkuntz gatazkaren gorabeherak itxuragabeki
murrizteko joera zeukan bere baitan. Jokamolde horren harian dauzkagu, Altubek
hain zorrotz kritikatu zituen garbizalekeriaren minak jotako euskalariak.
Gramatika ondu eta eder bat aski zuten, hiztegi garden batekin batera,
hizkuntzaren status auzi guztiak bapatean kitatzeko. Ez ziren ordea, corpusaren
mailako doitasunak ere erdiesteko gauza izan, beren hizkuntz eta gizarte-ideologia
atzerakoien erruz.
12
Gerraurreko autoreok, denek ez bazuten ere gehientsuenek, albo-
herrietako hizkuntza ofizial eta "nazional"en kode landuaz aski informazio zuzena
zeukaten. Bazekiten alegia, hizkuntzaren gizarte-historia ez zela, mintzairak bere
baitan eraman duen bilakabide baretsua. Kanpo-faktore anitz dagoela hizkuntzen
joan-etorri historikoan. Eta faktore horiek funtsezkoak izan direla Estatu-hizkuntza
horien finkapenean eta baterakuntzan. Halere, alde haundiak daude, batzuetatik
besteetara, hizkuntz standardizazioa eta hizkuntzen bizitza "biologikoa" uztartzeko
asmo-ideietan. Guztiarekin ere, hizkuntz politikaren gauzapena hezurmamitzeko
ikuspegi eta jardueretan, gaur egun jarrera "inozotzat" joko genituzkeen alderdi
dexente ageri dira amankomunean.
Ez genuke, haatik, zuzen eta egoki isladatuko orduko euskaltzaleen
izpiritua, lehentasun-irizpide nagusi hauetan nahikoa adostasun zegoela ukatuko
bagenu. Guztien buru, Eskola ezarriko digute, bere oinarrizko ikasketa-mailetan.
Hizkuntz funtzio formalen liluramena darie orduko proposamen askori,
euskararentzat betidanik ukaturik egon diren barrutiak. Literatura dugu beste
eginkizun nagusia, literatura ederra, olerki-obra eredugarri eta gailen baten itzala,
euskararen salbabide. Beste maila batean, prentsaren ahalbideak eta lekua
ezarriko zaigu, Lizardi eta beste batzuen xede desiratua. Guzti hau eskuratzeko
ahalmen politikorik eta ekonomikorik gabe, edota baliabide urri eta eskasekin,
aginte-erakundeen itzala eta laguntza behar dutela ere badakite. Belgika edo
Finlandia, besteak beste, maiz asko jarriko dira etni-mintzairen salbabide eta
eredu, Suitza edo Gales ez zirenean. Hizkuntz legeria izango da horrenbestez,
euskararen salbamendurako, ezinbesteko oinarri-baldintza. Halere, gaur egungo
hizkuntz politika autonomuaren ildotik, Aitzolek ez ditu politika eta euskara-
auziak zaku berean nahasi nahiko eta leherrenak egingo ditu Euskaltzaleak
bezalako bilguneak ideologia guztien topagune izateko.
ERAGINAK ETA TESTUINGURU TEORIKOA
Seber Altube kexu da atzerrian aspaldidanik jakinak baino jakinagoak
diren hizkuntz kontuetan hemen eztabaida antzuetan denbora galtzeaz.
Batasunaren gaia da horietako bat: bere premia auzipean jartzen zen hemen
iadanik mundu zabalean hizkuntza standardizatuen lege-arauak aski tinko ezarriak
zeudenean eta dialektologiaren irakaspenen argitan hizkuntza literario-batuen
bilakaera berezko joera natural orotarik at zegoela ezpairik gabeko egiaztapena
zenean. Autore honen jakintza-iturriak garaiko hizkuntzalaritzaren bidetik
somatuko ditugu, eta etengabeki aipatuak izango dira Meillet edo Vendryes,
adibidez, hizkuntz jakintzaren bideetan gidaritzat proposatuz.
13
Soziolinguistika zientziaren hastapenak 1950. hamarkadakoak izanik,
Aitzol eta bere kideek "avant la lettre"ko soziolinguistika egin zuten. Disziplina
honen oinarrizko metodu eta kontzeptu-lanabesik gabe, gizartearen eta
hizkuntzaren arteko loturak hautematen, aski sena zorrotzez jokatu zuten. Batzuek
hizkuntzalaritzaren irakaspenei emanago, besteek kategoria juridiko eta
soziologikoen alderago. Aintzindari horietako bat, Aitzol dugu; olerki-lehiaketak
ez ezik, tolosarrak besterik ere eragin eta eratu bait zuen. Iñaki Larrañagaren
eskutik jasoko dugu apaiz euskaltzale eta borrokalariaren irudia eta tamaina:
"Lehenik eta behin esan behar da, Aitzolek soziolinguistika zientzian aztertzen
diren gai gehientsuenak erabili edo gutxienez ukitu zituela. Aipamen horiek,
sarritan nahasi-mahasi batean agertzen badira ere, kezka eta ardura bizi zuela
garbi ageri da. Hala nola, hizkuntzaren ordezkapena edo galtze prozesu bat nola
gauzatzen den eta hizkuntzaren berreskurapen osoa lortzeko baldintza eta medioak
zein diren garbi azaltzeraino, tartean eman behar diren urratsak ere definitzea eta
konkretatzea entseiatuz. Bere kezkak, bete betean, soziolinguistika zientziari
dagokion munduan kokatzen dira. Beraz, izen hori inoiz aipatu ez bazuen ere,
aztertu zituen gaiak zientzia horri dagozkionak izan zirela ez dago zalantzan
jartzerik" ("Aitzol Euskal Soziolinguistikaren Aitzindari", Idazlan guztiak I:287).
Aitzol, euskalgintzaren arloko eginkizunetan ez ezik, gizarte arazoetan
buru-belarri murgildurik jardundako gizona dugu. Gizarte-auzitzat zeukan
Aitzolek euskararen zorigaiztoarena, nahiz eta olerki-obra garaiaren ondorio
amesgarrietan larregi sinistu. Joera horrek esplikatuko du, ezerk esplikatzekotan,
kategoria juridiko eta soziologikoen presentzia bere gogo-mintzoaren lanketan.
Txit azpimarragarria iruditzen zaigu Estatu kontzeptuak duen eragina eta lekua
hizkuntz gatazkaren barne-arrazoiak arakatzerakoan.
Edwar Sapir-ek bere "El Lenguaje" obra ezagunean, 1921 aldera,
arraza eta hizkuntzaren arteko loturaz orduan gailentzen ziren zenbait
ikusmolderi "prejuicios sentimentales" deitzen zien. Euskal Herrira ere iritsi ziren
kontzeptu ideologiko horren oihartzunak. Baina kontzeptu ideologiko-teorikotzat
hartu behar da bere funtzionamendua, eta ez betidaniko eraso espainolisten aldetik
erantsi nahi izan zaion mezu arrazista. Sapir-en oihartzunak ("Debemos
convencernos, de una vez por todas, de que las razas, en su único sentido
coherente, que es el biológico, son soberanamente indiferentes a la historia de las
lenguas y de las culturas") beranduago honeratuko dira. Artean, Europako
testuinguruan, giza-zientzien eremuko zenbait adarretan, arraza ideiaren erabilkera
ohizkoa izango da. Beraz, Aita Altzoren lerrook ezin dira hortik at hauteman, nork
bere gogoa asetzeko eta bestearena salatzeko: "Ante todo queremos hacer notar la
influencia de la raza en el lenguaje: por el condicionamiento necesario de lo
fisiológico en lo psíquico, la raza influye mucho en lo psíquico de cada pueblo".
14
Heziera elebidunaren arloa da, dakigunez, giltzarria, eta eremu horretan
atzerriko adituen oihartzun eraginkorra, harrobi oparoa bihurtuko zaie. Ama-
-hizkuntza hezkuntz sistema elebidunaren baitan nola kokatu behar zen tratatzeko
1929an eratu zen Luxemburgoko Batzarrearen ondotik, harreman zuzenak izango
dituzte pedagogo eta psikologo nabarmenduekin. Beste batzuen artean,
galestarrak hautatuko dituzte gidari eta maisutzat. Eta horien artean, besteak
beste, Saer, Davies eta Smith.
Oro har, ez dirudi noragabeko itsasoan galdurik zebiltzanik. Arrazoibide
teorikoak ez ziren nork bere golkotik ateratakoak, ikusi ahal izango dugunez. Aita
Altzo, Landeta eta gainerakoek ahalegin txalogarriak egin zituzten lehenik
ikastolen sorrera (1914) eta ondoren bestelako eskola-sareetan sartarazi zitekeen
euskarazko ikasgaia txukun antolatzeko. Jakintza-baliabideen abagadunea honela
marrazten digu Zalbidek epealdi horri dagokionez: "bere garaiko pedagogia
elebidunaren Europako aitzindariekin izandako harremanak zirela medio,
kontzeptu-jazkeraz eta edukinez aski osatua" ("Euskal eskola, asmo zahar bide
berri").
INGURUNE OROKORRA
Hizkuntzen bilakabide historikoa berauen "barne historiaz" ez ezik,
"kanpo historiaz" baldintzaturik dagoenez, nekez izango dugu oharmen zolirik
azkeneko faktore hau begietsi gabe. Esana dugu nonbait, Euskal Pizkundearen
epealdi jakin hau, hastapeneko karlismoaren hondarretatik nazionalismo
modernoaren arteko zubitzat hartu behar dela. Euskara, iadanik, ezin dakioke
euskal nekazal-gizarte tradizionalari soilik atxeki, haren gainbeherak honen
iraungipena zekarrelako. Funtsezko datu horretaz jabeturik, nazionalismoaren
barneko joera desberdinek, ahaleginean, bat egin nahi izango dute baldintzapen
soziopolitiko berrietara egokitzeko.
Industrigintzarekin batera ezartzen ari zen ekoizpen-molde kapitalista,
dakigunez, ez zen Euskal Herriko barne dinamika historikoaren ildotik bideratu.
Subirotasun politikorik gabe, kapitalismoaren sarbidea euskal gizartearen
ohizko ardatz kulturaletatik at gauzatu zen. Eta egoera berri honek, erdiz-erdi
pitzatu eta zartatu zuen euskaldungoaren barne-egitura soziolinguistikoa.
Ene ustez, Beltzaren pasarte honek, aski garden ikustarazten digu une
historikoaren kinka: "De hecho, la causa del euskera se identificó principalmente
con la de la sociedad campesina. De aquí el sentimiento derrotista ya que al
vehicularse la modernización industrial a través del aparato de la nación-estado
15
española, en brazos del canovismo triunfante, las perspectivas para la cultura
vasca, identificada a una sociedad agraria en crisis y a un fuerismo derrotado,
eran claramente negativas. Ya hemos citado la ofensiva que supuso la
introducción del servicio militar obligatorio; la extensión de la enseñanza
primaria obligatoria, de la escuela, supuso un nuevo e importante frente de
ataque" ("Del carlismo al nacionalismo burgues":137).
Euskal nazionalismo modernoa ezarri eta garaitu ahala (1914-1922),
abagadune politiko honek bere itzulpena eta mamikuntza izango du maila
kulturalean. Iadanik esan dugunez, lehendabiziko aldiz, aginte-erakunde eta
Elizaren babesarekin, 1918an Oñatin bilduko dira ordezkari intelektualok,
jakintza-sailak lantzeko eta euskal kulturari zegozkion alorrak sustatzeko.
Mugimendu honen babesa eta indarra, ordea, ez da halere garaiko aldakuntzei
aurre egiteko adinekoa. Gizartearen gainegitura eta oinegiturazko eraldaketak,
funtsean, beste indar hegemonimo batzuen eskuko zeuden. Alde batetik, burgesia
monopolista delakoa espainiar estatuarekin orpoz-orpo dabil, eta bestetik, botere-
aparatuen adarrak, erdalkuntzaren erakuskaririk zuzenena izanak, oraindik bide
berari zerraioten. Euskal kulturaren kontzientzia honek, bistan dagoenez, gizarte-
-euskarri belaskak zituen, onenean ere. Baserri-munduaren kultur balio eta
hizkuntz-ohiturak ezin transmititu gainezka eta gainjarriz zetorren hiri eta industri
munduari. Bazegoen, egon,"derrotismora"ko motiborik, orduko izkribu askotan
isladatzen den bezala.
Estatu-nazioen sorrera eta ezarpenaren ondorioz beren oinarri etniko-
-kulturalak birrindurik geratu diren gurea bezalako herrialdeetan, hizkuntz
ordezkapena hiru fasetan gauzatu dela egiazta daiteke orohar, salbuespenak salbu.
Feudalismoaren hondarretan sortzen den aurrekapitalismoaren aroan hasten da
joera soziolinguistiko gisa, herrion elebikuntzaren lehen urratsaldia. Bigarrena
ekoizpen-molde nahasia den (bere baitan baititu aurreko eta ondorengo zenbait
osagai) trantsizioaldiko egitura sozio-ekonomikoari dagokio. Eta epealdi-ziklo
honen joan-etorrian agertuko dira lehendabiziko aldiz hizkuntz herri zapalduetako
elebakarrak, aurreko elebikuntzaren burutzapen modura. Geroago etorriko da
kapitalismoari darion ekoizpen-moldearen nagusitasuna, beste molde zaharkituen
hondarrak ezari-ezarian desagertuz joango direlarik. Hirugarren fase honetan bizi
gara gu eta badakigu hizkuntz ordezkapena bere azken aldiko ibilbidea egiten ari
dela.
Gerraurreko epealdi hori, zehaztasunak zehaztasun, bigarren faseko
ordezkapenari egokitzen zaio; esan dezagun, berriro, egitura soziolinguistikoaren
joera historiko orokorraz ari garela, hizkuntz aldaketak dituen eskualdean
eskualdeko baldintzapen berezi-konkretuak kontutan hartu gabe. Hirigune nagusi
16
eta eskualdeetako herri-buruak iadanik erdalkuntzaren prozesuan erabat
barneraturik zeuden beraz. Espainierazko elebakartasun soziala jaun eta jabe da
gizartearen ardatz nagusi guztietan. Euskal elebakartasuna bizimodu eta ekonomi-
sektore menderatuen zokoetara murrizturik. Historia, bere gizarte-ardatz
nagusienen bilakabidean, euskaldungoaren irenskailu dakusate. Mende honen
haseran, ez zuen hau bera ere bizirik iraungo zuenaren itxaropenik Arana Goirik,
bere baitarako gogoetan ziharduenean: "Cuando me pongo a pensar, así sobre ésto
como sobre la raza, comprendo claramente que ésto se va antes de que termine el
siglo que acaba de empezar".
Arestian genionez, bigarren fasealdi horren baitako gorabehera
soziolinguistikoen zurrunbiloan murgildurik bizi ziren Pizkundearen aitzindariok.
Kinka larriagoan beraz, Larramendirenarekin edo aurreko egoera
soziolinguistikoekin alderatuz. Hizkuntz egoera diglosiko aski egonkor eta luze
baten erreferentzia zuten aurretik. Ondoren zetorrena, berriz, pentsatzea bera ere,
hotzikaraz eta dardaraz jartzekoa izan behar zuen euskaltzale hauentzat.
Ondorengook gutxienez gauzak erabat suntsiturik ikusiko genituen, ikusi izan
ditugun bezala. Haiek, nolabait esateko, itxaropenaren eta osin beltzaren arteko
igaroaldia bizi behar izan zuten. Eta besterik ez bada ere, horrexegatik bakarrik,
egungo euskaldun guztien ohorea eta omena zor zaie, su-txinpartaren bat edo
beste, oraindik bizirik iritsi zaigulako haiei esker:
"Sua bizirik dago!
Galduak ez gara!"
17
18
I.
ORDEZKAPEN-GALEREN HIZKUNTZ BORROKA:
MINTZAIRA BAT GIZARTERATU AHALA BESTEA
DESGIZARTERATZEN
19
Ormaetxea, Nikolas
"Orixe"
(1888-1961)
20
I. AGIRRE, Joseba Mirena "X. LIZARDI"
Leherrenak egindako gizona dugu Lizardi Pizkunde garaiko erakunde
eta euskaltzaleen indarrak batu asmoz. Bere kazetari-lanetan leku nabarmena du
buruhauste horrek: kimu-adar askotan sakabanatuegiak zekusan olerkari
euskaltzaleak euskararen aldeko gizarte-eraginak eta enbor-ardatz baten
inguruan uztartu nahi zituen, beste batzuekin batera, ahaleginak. Lizardiren
euskararekiko militantzia ez zen bere literatur jarduerara mugatzen, edo
kazetaritzaren arloko kontzientziatze-idazlanetara. Ez du unerik galduko,
aldarterik alferrik galduko, euskararen lokarrietan barrena mintzoaren erabilera
behatzeko. Eta jakina, ez zen etxezuloan egoten zen gizona: "Orregatik, ba,
Euskalerritik banabil ibili, ta umerik ikusi jolasean, urbiltzen naiz aguro, aien
mintzoa atzi-bearraz. Amaika atsekabe, amaika min ere arturik nago, oitura ori
dedala bide!" (1928:114).
Lizardiren testuak euskararen egoera XX. mende aldi horretan zertan
zetzan ezagutzeko iturri dira. Bere etengabeko behaketa hori, mintzoaren
transmisio-lokarriak, batez ere familia bidezkoak, iadanik urratzen hasiak
zirenaren ispilu gardena da. Espainieraren aldera lerratzen zihoan elebikuntza
diglosiko hura, Gipuzkoako eskualdeetako herri nagusienetan aurreratuxea
zegoen. Halaz ere, bere harridura azalduko du Zumarraga bera ere horien artean
zegoela jakitean. 1928rako, ondoko lerroon arabera, euskararen erabilera
bailaraburu horien bizigiroan ezarpen-indarra galtzen hasia zegoen:
"Negargarria eta arrigarri! Gaurdaño etsirik bageunden uri aundietan, Donosti
batean, Irun batean, Tolosa batean, gipuzkoarren mintzo gozoa galtzen zijoala,
guraso arroak nunbait zakarregitzat jota, bere aurren ezpaintxo minberak
larrutuko dituan beldurrak edo... Ez genekian, ez nik beintzat, Gipuzkoaren
biotzean, Gipuzkoako alderdi jorienaren erdian, erri ez aundi batek, Zumarraga
batek, beste aiek bezin ostikopetua zuanik euskera..." (1928:114).
Eskualdeetako herri nagusi horietan, hots, gizarte-bizitza neurri batean
edo bestean hiritartua, industri-merkataritzaren lan-ekoizpenak garabidean
abiatuak zeuden ingurune soziolinguistikoetan, zenbait sektoretako hizkuntz
praktika arrozten zihoan. Dudarik gabe, gizarte-egitura berri horien ondorioz
oratutako gizarte-klase goi-nagusien artean, euskara atzeraka zetorren. Arazo
ikaragarri horren aurrean orduko euskaltzale haien azalpen-esplikazioa zein den
jakitea ez da datu makala; izan ere, hizkuntz ordezkapen sozial honen arrazoi
sakonak begiz jotzerakoan, beti azaleratu izan dira gure artean elementu
21
konstante batzu. Eta horien artean, nabarmen, euskaldunok geurok geure buruari
egotzi izan dioguna ez da atzean geratuko. Honera aldatu diogun aurreko
lerroalde horretan "guraso arroak" euskararen etsaitzat jotzen zituen Lizardik;
lokarri zaharra eteten ari da eta ez inoren inolako kanpo-indarren eraginez edo.
Ikus dezagun, zehatz-mehatz, nola hautematen zuen Lizardik ordezkapen horren
zergatia: "Urteak joan, urteak etorri, gaurko egunera gatoz, ta...? Euskera erdi
galdurik daukagu Euskalerrian..! Ene! Zer gerta ete! Beste erri zitalen bat sartu
zaio indarrez ta odoletan ito ditu euskaldunak, azpiratu ditu, xautu ditu! Ez
enetxok! orixe baño gutxiago gertatu da. Inor ezta emen indarrean sartu, inork
ez gaitu jan, zapaldu, ezerezin... Soil-soillik euskaldunok gure odolaz lotsa izan
gara, ta geren aurrei euskaldun-antza lapurtzea erabaki dugu. (...) Baña guk,
milla ta millaka urte oien buruan, lokarri done ori geronek austea erabaki degu;
gu ta gure aurtxoen bitartean eten, gure odolekoak iduri eztezaten... Erru
lotsagarri ori gere gain artzeaz ez gera lots, ez gera beldur!" (1928:115).
Erromak ezin izan zuena, orain gure axolagabekeriaz ari zaigu gertatzen.
Mendez-mende inguruotan barrena nagusitu izan diren atzerri-indarrak ez ziren
gauza izan herri honen oinarri etnolinguistikoak birrintzeko. Eta orain barrutik,
ezarian-ezarian, euskarazko herri izatearen zutabe-oinarriak zer gaiztoren batek jan
dizkigu. Zertan datza zer hori? Zerezkoa da? Zein ordenatakoa?. Euskaldungoari
bere bizimoduaren oinarriak "jan" dizkion zergatia, azken buruan, psikologikoa
dela dirudi: "lotsa". Edota, oraingo terminologia erabiliz, "gutxiespen
konplexua". Euskaldunak bere burua gutxietsi du eta hori egitean "geren aurrei
euskaldun-antza lapurtzea erabaki dugu". Ez gaitzatela ikus garen bezala, ez
gaude erakusteko moduan eta!
Gizartezko hizkuntz auziok psikologi-eremuan argitu eta esplikatu nahi
izateak berak erro sakonak ditu eta ez da hemengo zeregina horietan sartzea. Baina
elementu konstante hori dela bide, euskaldunak ez du jakin sarri askotan zer
gertatzen ari zitzaion bere izakera nazionalarekin. Eta hori gaitzerdi litzateke,
ondorio praktiko larririk ez balu. Ondorioak, izan ere, ikaragarriak izan baitira:
herritasunaren bizi-baldintza nagusi guztiak erauzi dizkiote eta euskalduna,
maizenik, bere burua bekatari zelakoan, ez dakit nori, barkamena eskatzen aritu
da. Egitate honetan, oker ez bagaude, pentsakera erlijiosoaren ezaugarriak
gailendu dira: soziologiazko kontzeptu-teorietan aztertu ordez, ideologia
erlijiosoaz hondutako pentsamoldeez baliatu da bere herriaren patu gaiztoa
azaltzeko orduan. Ez beti noski, eta ez denek zorionez: Aitzol baten
pentsamenduan bai baitzegoen, bat besterik ez aipatzeko, errealitate gaitz eta
konplexu hura azterpidean ipintzeko ideia soziologiko eta politikorik aski.
22
Bestalde, horren eragin-zergati ezkutu-sakonak dituen soziolin-
guistikazko egitate hori hemen aipatu dugun moduan psikologiazko fenomeno
soil-hutsera murrizteko joera makurra, ez da Lizardiren garaiko belaunaldiei egotzi
dakiekeen kontua. Oraintsu arte, eta jakintsu-adituen artean ez gutxi, era horretako
ideien mintzopean "argitu" izan baitira gizarte-egituraren oin- eta gaininstantziek
astindu dituzten auziok.
23
I. ALTUBE, Seber
Seber Altuberen kezka-iturriak, besteenak bezalaxe, bere garaiko giro-
-ingurunean ulertu behar dira noski. Ez zitzaizkion ezerezetik erne, egoera
soziolinguistiko jakin-zehatz batetik baizik. Eta egoera horren adierazpide ziren
orduko zenbait idazlan eta albiste. Horietako bat, Kepa izengoitia zeraman batek
Bilboko "Euskerea" aldizkarian argitara emaniko lan bat, itxura guztien arabera,
biziki eragingarri izan zitzaion Altuberi gizarte-hizkuntzalaritzaren barnean
kokatuko genituzkeen gaiotan barrena abiatzeko. Aipatzen ditu beste batzuk ere.
Ez zen bakarra, beraz. Kezka-giro honen baitan, euskararen gizarte-egoera begiz
jotzerakoan, euskararen transmisiobide nagusiak porrot egina zuela, neurri batean
bederen, jabetu ziren. Uste izatekoa denez, hizkuntz berrekoizpenaren mekanismo
gailen hori familia zen: euskararen mendez-mendeko iraupen jarraitua, funtsean,
transmisiogune horri zor baldin bazitzaion, orain horrek ere huts egiten du eta
normala zen saio-ahaleginak horretara jartzea.
Hizkuntzen hil ala biziko borroka ohizko gune horietan hatzematen zuten
euskaltzaleok. Ez jaio berriak ziren eta artean gizarte aurrekapitalistan erabateko
eragin-indarrik ez zuten esparru-funtzio berrietan: nolabait adierazteko, idatzizko
kultur-jakintzari zegozkion komunikabide-ideiara bilduko ditugu hauek. Altuberen
ideia honek, hots, euskararen iraupenaren euskarri nagusiak betidanik bere eskuko
izan dituen barruti-eginkizunetan daudenaren iritzi sendoak alegia, jarraitzaile
asko izan ditu ondoren. Ezin ukatuzkoa da, besteak beste, Villasante edo
Mitxelena euskaltzainen artean, besterik ez aipatzeko, ideia hark izan duen
oihartzuna. Esango genuke, oker larriegirik egiteko arriskurik gabe, hipotesi-
oinarri gisa ikuspegi hori gailendu izan dela gerra ondoko belaunaldien artean.
Ikuspegi honen arabera, irakaskuntza eta beste zenbait esparru-funtzio, euskarari
hil ala biziko zaizkio; halaz guztiz ere, lehentasuna, delako erabilpen-gune horiei
aitortu izan zaienean, famili-auzo-bizigiro konplexua nagusitu izan da beste horien
normalkuntz-indarra bigarren mailakotzat joaz.
Baina goazen, azken buruan, hizkuntzen iraupen-ahalmena non
erabakitzen den ikustera Altuberen eskutik. Ezin falta garbizalekeriaren
zurrunbiloak sortarazten zuen itsutasuna, edota ahantzmena: "Olvidan que la
lucha de vida o muerte de los idiomas se resuelve en última instancia ahí, al ras
de la tierra, en los pequeños combates diarios entablados en el seno de las
familias y entre las gentes del pueblo, que se inclinan, muchas veces
inadvertidamente, en favor del uso de uno u otro idioma. El lenguaje (dice un
24
tratadista), es trasmitido oralmente de una generación a la otra. El hecho capital
es el aprendizaje que hacen los niños en la familia: la escuela, el libro, la prensa,
el trabajo personal, pueden contribuir también a la formación del lenguaje en el
individuo, mas generalmente en una muy debil medida". Hau zioen Altubek 1933.
urte aldera.
Eta ondoko hau dio, egungo egunean, Joshua A. Fishman-ek, gai hauetan
adituen gailurrean dabilenak: "Gaizki dauden hizkuntzak biziberritzeko han eta
hemen egiten diren saio gehienak bat etorri dira puntu jakin batean: etxegiroan,
auzo-inguruan eta bizi-esparru amankomunetan eginkizun gutxi (edo bat ere ez)
duen hizkuntza bat belaunez belaun transmitituko den ama-hizkuntza bihurtu nahi
izaten dute biziberritze-lan horretan saiatzen direnek, bide batez hizkuntza horri
gizarte-bizitza zabalean funtsezkoak diren beste hainbat eginkizun egotziz"
("Eskolaren mugak hizkuntza biziberritzeko saioan", in "Euskal eskola
publikoaren lehen kongresua":185). Agerikoa denez, soziolinguistika, disziplina
teoriko gisa, orduan ezerezean zegoen. Altuberen intuizio zorrotza urte askotan
aurreratu zaie geroztik burutu diren ikerketa teoriko-enpirikoei, antza denez.
Familiari atxekirik baitago, izan ere, ama-hizkuntzaren auzia, eta mintzaira baten
joan-etorria berriz, transmisiogune horren funtzionamenduari loturik dago erabat
eta osoki. Hizkunz lokarri hori eten den lekuetan, hizkuntz plangintzaren xede
nagusia, berriro ere familiazko hizkunzpide hori osatzea izan bide da Fishman-ek
dioskunez. Eta hizkuntz sare zabalaren trukapengune guztien artean, hortxe jarriko
du Altubek ere bere arreta: iraupen-giltzarria familibidezkoa da, eta gainerakoak
ondo etorriko dira, etortzen badira, osagarri moduan. Egia da halere, eta
zehaztapen hau egitea bidezkoa delakoan nago, familiaren egitekoa orohar, eta
bereziki hizkuntz harremanen arlo honetan, nabarmenki eraldatu dela. Egungo
gizarte-osakera kapitalista garatu honetan ez bezalako pisua eta eragina bide
zeukan orduan familibidezko hizkuntz ezarpenak. Aditu askoren iritzirako,
iadanik, gurea bezalako ingurune soziologikoetan, famili-erakundearen hizkuntz
eragin-indarra ahultze-prozesu etengabean barneraturik dabil.
Ninyoles-ek buruturik dituen azterpideen artean, prestigioaren eragina
behin eta berriro azpimarratu izan du hizkuntz jokamoldeak hezur-mamitzeko
orduan. Bere hitzetan esateko, honelatsu itzuliko genioke lerro hau: "Prestigio-
irizpideen eskuharmenak, mintzairaren auzian, aparteko inportantzia dauka"
("Idioma y poder social"). Gai honekin plazaratu bagara, pentsatzekoa da,
Altuberen idazlanetan kategoria soziologiko honen aipamenik egongo dela.
Aipamen zorrotza, euskaldun gurasoen jokabide linguistikoa salatzera datorrenez.
Geroztik hitzetik hortzera entzun dena, salatu dena, baina kritikabideak antzu
antzean geratu bide dira. Guraso euskaldun askoren jokamolde linguistikoaz ari
gara, beren arteko mintzabiderako egiten duten hizkuntz hautapenaren ondorioez.
25
Gurasoen arteko mintzabidea erdara izatea, jakina, ez da beti eta nahitaez
zabarkeriaren ondorioz izaten; alegia, komunikazio-gaitasun nahiko baten jabe
izan arren, espainierara edo frantsesera jotzeko isuria. Erdal giroaren itomena
urtez-urte areagotzen joan den prozesua izan denez gero, gaitasun komunikatibo
hori hizkuntz hautapenaren kausa nagusi izatea, orain Altuberen garaietan baino
normalagoa da. Hizkuntzaren balorapen sinboliko hutsaldua egon daiteke, neurri
batean, hizkuntz jokaera horren baitan. Alferrikakoa, hori horrela, haurrengan
inolako motibazio-indarrik sortaraztea, hauek, Altubek dioen bezala, gizarte-joera
nagusienen jarraitzaile itsuak izaten baitira pragmatismorik gordinenaren pare.
Hona zein egoki adierazi zuen auziaren muina: "Muchas familias euskaldunes
creen que cumplen con ese deber patriótico usando en sus casas el idioma de la
raza, solamente cuando se dirigen a los hijos menores y a la servidumbre.
Gravísimo error: el niño se da cuenta inmediatamente por aquel hecho de que el
euskera es considerado como lenguaje de poca categoría, y en esa edad de la
niñez en que semejantes impresiones se graban profundamente para toda la vida,
llega a apoderarse de él el sentimiento del mayor valor y prestigio del erdera al
ver que es el preferido por sus padres para usarlo entre sí y en sus conversaciones
con las personas mayores" (1933).
Famili bidezko hizkuntz jabetza, bestalde, parerik gabea da hizkuntz
trebatasuna erabatekoa izango bada. Hala nola, ingurune natural honen bidez
eskuratzen diren, gainerakoan erdipurdika baizik menderatzen ez diren esaera,
esamolde eta mila eratako itzuli-mitzulikak. Euskara barnetik jaten ari den
hizkuntz interferentzia, erdarakaden eragin bortitza eta mordoilokeriaren
presentzia, gerra aurreko belaunaldientzat kezkabide zen iadanik. Testuinguru
horretan sortu zitzaion Aita Mokoroari oraindik orain kaleratu berria den uzta
oparoa taxutzeko asmoa: "Ortik eta emendik" deiturapean jaso dituen kontaezin
ahala esapide eta esamolde. Altuberentzat hizkuntz baliabideotan zetzan, izan ere,
mintzairaren muina eta bihotza: "el alma, la esencia vital de los idiomas".
Uriel Weinreich-ek, hizkuntz ukipenaren inguruko azterketa-gaietan
eredu izan zenak, bere "Languages in Constac: Findings and Problems" liburuan
zera utzi zuen idatzirik: "Hizkuntzen eraginei buruz teoriak postulatzen dituen
hizkuntzalariak, marko sozio-kulturalaren harremanen azalpena albora utziz, bere
ikerketak airetik zintzilik bezala uzten ditu". Ez da hori, alazankoa, Seber
Altuberen kasua. Euskararen barne arazoak, garbizalekeria gailen zen garaietan,
etengabeki eta zorrotz planteatu behar izan zituen noski. Joera makur horren
ondorioak euskara idatziaren arloan noragabeko zurrunbiloan hautematen
zituenak, bidenabar, beste gauza asko ipini zituen bere lekuan. Eta bat, gizarte-
hizkuntzalaritza dei genezakeen mailan egindako hausnarketa sakona da: alfer-
alferrikako ahalegin antzuak izango dira, berak zioenez, literatur eta euskararen
26
barneko gramatika-gaietan aurrerabideak, aldi berean herri-mintzaira bertan
behera baldin badator. Eta bazetorren, itxura guztien arabera: "(...) nos referimos a
la invasión del erdera, que avanza por nuestros pueblos y aldeas con una
celeridad e intensidad quizás desconocida hasta la época presente" (1933:300).
Hizkuntz ordezkapenaren erroak luze-sakonak zirelakoan zegoen Altube.
Luzeak, aspalditik zetozkiolako euskarari bere gizarte-oinarriak erauzten ari
zitzaizkion indarrak. Sakonak, zergatien nolako-izakerak aginte-boterezko
harreman menderatzaileen eskutik zekuskielako. Hona abiapuntuko bere irizpide
orokorra, beste ezer baino lehen: "Las causas de ese reculamiento o retroceso son
varias, y casi todas arrancan de hechos políticos y sociales, originados en tiempos
ya bastante remotos de las historia del País Vasco" (1933:301). Euskal Herriak
inoizko bere aginte-ahalmenak Foruen suntsipenarekin galdu zituenean,
hizkuntzazko baliabideak ere galduak zituen. Hain zuzen ere, hizkuntzaren joan-
etorri historikoa aldian aldiko egitura politiko eta gizarte-osakeraren baitan
hauteman bide zuen Altubek eta horra, haiek bere eskuko ez izatean, euskaldungoa
gainbehera nola zetorren.
Alabaina, euskaldungo hori bera, edo zehazkiago esan, euskara literatur
arlora jasotzeko arduraz ziharduten euskalari eta euskaltzaleak, Weinreich-ek
salatzen zuen aldera lerratuak bide zebiltzan. Jokaera hau, bestalde, ez da alde eta
aldi jakin-konkretuetan soilik gauzatu. Lekukotasunak ezinkonta ahala dira nonahi
eta noiznahi. Baina halaxe eta neurri beretsuan egoera minorizatuetan ere
gertatzea, ez dirudi zilegi denik. Nork bere mintzaira gizarte-status finko eta
errotuan baldin badakusa, ez da harritzekoa izango hizkuntz komunitate horietako
hizkuntzalariak elebitasun eta diglosi inguruko auzi-mauzitan beren bururik ez
zikintzea. Ikerbidearen norantza, horientzat, garbi egon da: hizkuntzalaritza hutsa,
joera bateko nahiz besteko. Beste hainbeste gertatu izan da, ordea, hizkuntza
minorizatuetako hizkuntzalari askoren artean: noragabeko mintzaira etniko hauen
zoria iraungipenera zihoan bitartean, bertako linguista askoren lehia hizkuntzon
corpus mailako zereginetan ito da. Maila honetako normalkuntza, jakina denez,
bestearekin eskuz-esku joan ohi da; baina, gizarte arloetako erabilera desagertzen
baldin badoa, ezer gutxirako balioko du lexiko eta gramatikazko baliabideak
zorrozten jarraitzeak.
Egoera horren aurrean Altuberen jarrera zorrotza da, eta zorroztasun hori
agertzeko ez du beldurrik izango, minduak mindu: "Pero lo que creo también es
que los tales escritores, distraídos con las incidencias de las apasionadas luchas
que, para inmensa desgracia de nuestro idioma se suscitan alrededor de los
estudios euskeralógicos, se olvidan demasiado o no se preocupan debidamente del
problema más grave y apremiante que se presenta hoy a los hojos y a la mente del
27
que ama con fervor el idioma de la raza: el de la contención de aquel avance del
erdera, y su inevitable consecuencia, la extinción del euskera en pueblos y zonas
en los que, hasta hace poco, dominaba completamente" (1933:301).
Labur esateko, barne-hizkuntzalaritzan buru-belarri sarturik zebiltzan
euskaltzale aditu eta iaio haiek, ez bide ziren ohartzen orduko egoerari zegokion
erantzunen artean, kanpo-hizkuntzalaritza ere noraezekoa zela. Alegia, euskararen
kanpo-egoera: bai historiaren aldetik, bai garaian garaiko hizkuntz status
sozialaren aldetik. Erabilpen esparruak galtzen ari bazen, eta hori gertatzen ari
zenik ezin ukatuko zuten, jakin beharra zegoela, neurririk hartuko bazen, horren
nondik-norakoa.
Euskararen joan-etorri historikoaren harian, bere inoizko egoera
diglosiko egonkorra (orduan egoera diglosiko horren eragin makurrak ez ziren
inondik ere gerora bihurtuko ziren ondorio itogarriak) galdurik, atzeraka abiatu
zen. Atzerakada horren noiz-nolakoak, oro har, kontzeptu bakan batzuetara biltzea
gauza zaila da eta, gainera, lekuz eta denboraz ordezkapen-indarrak ez dira faktore
berberen ondorioz gauzatu. Seber Altubek auzi honetaz egin ohi zituen
aipamenetan, denbora-leku jakin-konkretuak zehazten ditu. Esango du, adibidez,
XIX mendearen hondarrean, Gipuzkoa-Bizkaiako halako eta halako herri
jakinetan hizkuntzen erabilpena eta erropena nolatsukoa zen. Berari esker, esate
baterako, zera jakin dezakegu, aipatu berri dugun garaitsu horretako egoera
soziolinguistikoaz: "En aquella época el euskera era hablado, casi
exclusivamente, en toda Bizkaya (con excepción de Bilbao y las Encartaciones) y
en toda Gipuzkoa; aquí incluso en la capital donostiarra. Los habitantes de esas
comarcas, o sea de los pueblos como Tolosa, Bergara, Mondragón, Durango,
Gernika, etc.,etc., apenas conocían el erdera, fuera de algunas familias
acomodadas que podían darse `el lujo' de trasladarse, para aprenderlo, a pueblos
extraños, o costear la enseñanza particular" (1933:312).
Bigarren gerra karlista amaitu ondorengo hamarkadatan egoera horretan
zegoen euskararen ezarpen soziala eskualde-herriburu nagusi horietan. Eta handik
luzegabe jarriko da martxan Pizkunde garaia Sabino Aranaren gidaritzapean.
Altube Pizkunde garaiaz mintzo denean 1933an, aurreko berrogeikadako epealdia
du gogoan. Eta zer gertatu da, bere iritzirako, urtealdi horretan, euskararen
kontrako ordezkapen prozesuak urratu duen bidea urratzeko? Altuberen irizpidean,
beste nonbait esana dugunez, euskararen galera eta atzerakadak erro luze eta
sakonak ditu, baina bera ez da gehiegi boterezko gizarte-egituren iturburuetan
murgilduko. Bere begien aurrean datu eta gertaera jakin-zehatzak dauzka eta
horien inguruko jokabide makur eta noragabekoen hausnarketari ekingo dio batez
ere. Ez baitauka inolako zalantza izpirik zerari dagokionez: euskararen galera ez
28
dela gauzatu. Pizkunde mugimenduko euskaltzale eta euskal idazle gehientsuenen
erantzukizunik gabe. Hauek "mintzairen biologia"k erakusten dituen arau-legeen
bidetik jo beharrean, mintzaira bizien iraupen-arauak aplikatu ordez, justu-justu
alderantzizko efektuak izango zituen euskara artifizialaren asmakizunetan galdu
bide zuten beren ahalgina. Zentzugabeko burutapen horren lekuko, garbizale-
aitzindari baten esanok dakartza: "Emoidazube neuri azkatasuna, euzkerearen
aztarrenik bape ezdaukadala be, ta urte gitxi-barru euzkerea biurtuko dautzubet
sendo-sendo, zindo-zindo, indartsu, bixirik. ¿Badakixube zer biar dodan mirari ori
egiteko? Iztegi bat (diccionario bat) eta euzkel-izti bat (gramatica bat)"
(1933:385).
Hizkuntz plan "absurdo" horri egozten dizkio Altubek, hein batean
bederen, aipaturiko epealdian euskarak jasan izan duen gainbehera. Berriro ere
zehatz eta mehatz mintzatuko zaigu, galeraren ondorioak zein herrialdetan burutu
diren jakinaraziz. Hara: "(...) el euskera, en dichos 40 años del período
renacentista, ha perdido o está a punto de perder un gran número de aquellas
plazas fuertes; circunscribiéndonos a Bizkaya: Durango, Amorebieta, Gernika,
Mungia, Galdákano y todos los pueblos próximos a Bilbao; en cambio, el erdera
ha invadido la totalidad de los pueblos bizkainos, con excepción de algunas
aldeas alejadas de las poblaciones de alguna importancia" (1933:317). Baina
nola liteke euskaltzale abertzaleok, nahiz eta horietako askok euskararen
erabilpena literatur-lanetarako soilik erabili, hain itsuki jokatzea hainbeste maite
duten mintzaira hil zorian jarriaz? Altuberentzat aski garbi dago, euskararen
arazoak pentsatzeko garbizalekerian dihardutenok ez zutela ordurako ia garaturik
eta finkaturik zegoen hizkuntzalaritza-zientziaren ekarpenik ez ezagutzen eta are
gutxiago praktikara eramaten. Ez die ukatuko, jakina, beren abertzaletasun-grina,
Altuberentzat hain beharrezkoa zen euskarri ideologikoa. Haatik, baldintza hori
betetzeak ez dio inori inolako eskubiderik ematen, hizkuntz gai teknikoetan,
nolanahi muturra sartzeko eta dena lardaskatzeko.
Altuberen garaikideen jokabide zentzugabe hori ez da izango zurigarria,
eta "beharrezkoa den preparakuntza teknikoa" eskuratu beharko luke mintzaira
bizien iraupen-giltzarriak zertan diren sakon ezagutzeko. Astarloaren garaiko
apologisten gehiegikeriak, aldiz, ulergarriagoak egingo zaizkio,
hizkuntzalaritzaren bilakaera zientifikoa, besterik zelako: "(...) la lingüística ha
ascendido a la categoría de verdadera ciencia, en época muy posterior a aquella
en que concebió sus famosas obras el eximio patriota Astarloa" (1933:371).
29
I . MOKOROA, J . M . " IBAR "
Zorretan gaude gerraurreko euskaltzale teoriko eta borrokalari hauekin.
Gizartea eta hizkuntzaren arteko lotura korapilotsuei buruz idatzi eta esan den
guztia, horretarako landu den metodologia eta teoriazko lanabesa atzo goizekoa
bailitzan jardun dugu, eta gero hauekin topo egitean, sor eta lor geratu gara.
Baldintza makur haietan leherrenak egin zituztenok, diglosia kontzeptuaren
lilurarik eta estatistikaren xehetasunak beren eskuko izan ez zituzten
euskaltzaleok, gure aldetik begirunerik leialena merezi dute. Bego horretan
Mokoroa zenari eta besteei zor diegun leialtasuna.
Atal honetako auzigaira itzulita, esan dezagun lehen-lehenik,
Mokoroaren testuetan behin eta berriro errepikatzen diren elementuak soma
daitezkeela. Elementu horien zer-nolakoa zehazten eta finkatzen saiatuko da:
elkarrekiko harremanen izaera deskribatzen alegia. Erdalkuntzaren bilakaera, oro
har, faktore arrotz eta modernoen eskutik etorri dela seinalatuko du. Arroztasun-
-ideiaren aipamena etengabea da. Eta Aitzolen terminologi-kutsua duen testu
honetan desorekaren neurrigabekeria nabarmenduko du: "Los agentes exóticos
que hoy `monopolizan todas las conquistas del progreso' no podrán menos de
consumar su obra arrasadora, si a los agentes étnicos, perseguidos y maltrechos,
ha de excluírseles de toda participación en las ventajas y forzárles a que afronten
por sí solos una lucha absurdamente desigual" (1935:186). Barnekaldeko
euskalkien iraupena esplikatzerakoan geografiazko eta isolamenduzko arrazoiak
aipatzen ditu, ohizkoa den moduan. Araba eta Nafarroako deseuskalduntzea,
euskararen eremu-mugen etengabeko galera eta gainbehera, berriz, aski konplexua
dela uste du. Ez du uste alegia ohizko faktoreen eragin bakarrez gertatu zenik: "no
basta la geografia, ni bastan los acontecimientos sociales y políticos de ese siglo
(XIX) para explicar satisfactoriamente el fenomeno de la deseuskerización"
(1935:135).
Artean euskal eremutzat jo zitezkeen lurralde-eskualdeetan XIX.
mendeko azken hamarkadetan euskaldungoa odol-galtzen hasiko da.
Industrializazioaren dinamikaren pean giza-sektore berriek lur hartuko dute
eskualde hauetan eta eskolaketa abiada bizian ezartzen joango da. Etorkinak
ditugu alde batetik, eta Eskola bestetik: espainieraren sarbidea areagotuko duen
hiztunlegoa eta sarbide horren erakunderik bortitzena, eskuz-esku. Eta erakunde
honen jokabidea salatzerakoan, erlijioetxeak ez ditu ahantziko: puntu honetan, guk
uste, Aitzol baino zorrotzago agertzen da, haren pentsabideetan nekez aurkituko
30
baitugu Elizaren hizkuntz jokamolde erdalduna dela eta behar adinako
zorroztasunik. Jazarpen-leku gupidagabea izan da Mokoroarentzat Eskola: "Nada
digamos, en fin, de la persecución abierta y sistemática que contra el idioma y
contra todas las características nuestras en general se ensaña a malsalva en
colegios de enseñanza, en instituciones social-benéficas, a veces en los mismos
asilos de la piedad religiosa" (1935:58).
Mass-media direlakoen eragin erdaldungarria ere aipatzen du ordezkapen
faktoreen artean. Informazio-zabalkunderako antolatuak zeuden bide hauek
paradoxikoki euskal gizarte-oinarriz sostengatuak ikusten ditu, eta are
samingarriago egiten zaio datu hori. Gerrate gorrian iraupen laburra izan zuen
EGUNAren aldamenean, bertako finantz-iturrri oparoak erdalkuntzaren bidetik
mamitzen hautematen ditu: "carecemos de un simple diario de información que
atienda adecuadamente, en lengua vasca, la primera exigencia social del mundo
moderno. Entre tanto, capitales `profesionalemente' vascos sostienen fuertes
empresas periodísticas, inconsciente pero fatalmente ocupadas en acelerar no ya
el afincamiento sino la hegemonía de la lengua extraña" (1935:87).
31
I. ORMAETXEA, Nikolas "ORIXE"
"El estado cultural de nuestro idioma es hoy el más pujante de que
tengamos memoria. Hoy en una semana se escribe más que en años enteros en
tiempos de nuestros mayores" (1927:599). Lerro hauek noizkoak eta norenak diren
jakingo ez bagenu, egungo eguneko euskararen egoera zehazteko direla uste
izango genuke. Han-hemenka, bestalde, oso antzeko gauzak irakurri ditugu,
diglosiapeko hizkuntza menderatuen kasuetan. Perpizkunde garaiko loraldia,
nonbait. Itxaropen hauspoa. Baina ez dira oraingoak, dakigunez; bai, ordea,
hemengoak. Goazen Orixeren eskutik, gerraurreko loraldia oraingoa bailitzan. Eta
orduan bezalaxe, orain ere laster agertuko zaizkigu laino beltzak euskal mendietan.
Hona, aurrera gabe, goibelune bat: "A pesar de todo, notamos que nos invade
nueva ola de pesimismos tan abrumadora como la inmediatamente anterior al
renacimiento. Los más entusiastas y esperanzados de entonces se expresan ya con
la tristeza amarga de quien ve la irremisible pérdida de lo mejor que le quedaba"
(1927:599).
Gerraurreko euskaldunen giro hori orain berriro, orduan bezalaxe ez
bada ere, arras antzera bizi dugu. Halabeharrezkoa dirudi horrek, historia
errepikatuko balitz bezalaxe. Orixeren ondoren, eta Orixeren aurretik. Ikusi
bestela: "Todavía no nos resignamos a creer en la muerte de cosas que tanto
amamos. Desesperar es acelerar el fin de los días. Si volvemos la vista a días que
hoy se creen mejores, advertimos que las mismas quejas, los mismos temores, han
reinado en ellos y han sido expresados de idéntica forma. ¿No nos hallaremos
ahora en una de esas fases menguantes que puede ser sucedida de su creciente?
¿Se trata de un enfermo grave de vida limitada? En este caso, la situación no
puede prolongarse indefinidamente". Hementxe dago, egon, labur eta trinko,
euskararen gizarte-kondaira, zikloka sailkatua. Ordezkapen prozesu luze baten
gorabeherak. Inoiz baikorrago, inoiz ezezkorrako. Nolanahi ere, lege nagusi baten
esanetara: aginte-hegemonia duen hizkuntzaren garaipena, herri-xehearena azken
hondarreko gizarte-euskarrien babesgune bila dabilen bitartean.
Hizkuntz borroka edo kontraesana, ezarian-ezarian aletzen da, mendeko
mintzaira larrutu arte. Bada noski aldaketa bortitzen adibiderik franko bazterretan,
baita euskarari dagokionean ere: bere zenbait aldetako ukipen-mugetan,
ordezkapena ia belaunaldi bakar soilean burutu da. Oraindik orain, Ipar Euskal
Herriko adibide beltz eta garratza dugu euskal bihotzeko arantza: "Orain dela 40
bat urte, euskara nausi genuen oraino Iparraldeko eremu gehienetan. Baionatik
32
ate, euskaldunek genuen gehiengoa hiri eta herrietan, nahiz erdaldun saldoak
baziren ordukotz sartuak han edo hemen, Maulen edo Kanbon adibidez, Donibane
Lohizunen edo Hendaian" (Txarriton, "Euskal Kultura", Ipes-13, 34.orr.).
Baina Orixeren garaiak ez ziren funtsez oraingoak, eta hizkuntza baten
eta bestearen arteko tiradura samurragoa zen. Hizkuntzak ez dira beraz bapatean
desagertzen, edo hiltzen. Gradu kontua da, Orixek esango lukeen moduan: "El
dejar de hablar un hombre alguna lengua es imposible, y una lengua nunca se
pierde porque en un momento histórico se la haya dejado de hablar, sino porque
se la iba dejando gradualmente. Esos grados, los va determinando en una lengua
invadida, la lengua invasora. Mientras las dos van en un mismo plano, no hay
cuidado de que ninguna pierda. Pero una vez llegado el límite en ese plano de
igualdad, la invadida empeora de condición, aun dado que se la hablara
materialmente por mitades. De ahi en adelante, el plano en que va ella es muy
inclinado, y no basta un esfuerzo ordinario para nivelarlo". (1927:600).
Gutxien-gutxienez, iruzkin pare baterako zioa ematen du irakurri berri
dugun pasarteak. Lehenengo eta behin, "hizkuntza inbasorea" darabil bere
garaikide askoren bidetik. Eta ez zitzaien arrazoirik falta, hizkuntzaren baitan,
tresna-kontzeptu soil-hutsez adierazi ezin diren tasunak eta izariak daudelako.
Alde horretatik, hizkuntza eta kultura orpoz-orpo dabiltzala hautemango du: "La
lengua, no por ser tal lengua, sino por la cultura que lleva envuelta, es la que
invade, avasalla e impera". Bigarren oharra, hizkuntzen egoera soziolinguistikoak
direla eta, haien artean sortzen den desoreka berdintzeko dagoen arazoan datza. Ez
dirudi ohizko bideetatik, gauzak hainbesteraino okertu direnean, irtenbide erosorik
dagoenik iadanik; Orixe bera ere ez ote zen ohartu literatura eta kulturaz
haraindiko arrazoi sakonak zeudela guzti honetan? Nolanahi ere, oharmen hori
ondo jabeturik zegoen egoeraren larriaz: "Algo grave ocurre, sin embargo. Hoy se
escribe y se lee relativamente más que en el tiempo más férvido del renacimiento,
no precisamente en cantidad material, sino porque lo que se escribe es más
asequible. Sin embargo, parece que el euskera va perdiendo. ¿No será suficiente
la cultura propia?" (1927:599).
Orixerekikoak amaitzeko, eta gure gogorako goizegi amaitzeko,
eskuartean darabilgun auzigaira egokitzen zen testu gutxi aurkitu bait dugu
argitaratu berriak diren "Idazlan Guztiak" bildumako liburuki sendo bezain
garestietan, euskaldun izatearen murriztapena dakargu pentsagai. Aho batez
onartuko luke, seguru-seguruenik, euskaldun askok, Orixeren ondorengo iritzia:
"Hace tiempo que los vascos hemos visto el remedio de nuestro mal; pero no está
en nuestra mano el aplicarlo. Suele decirse que depende de que nosotros la
usemos siempre que podamos, y no nos parece exacto, a no ser que nos
33
contentemos con una vida precaria" (1927:600). Halaz ere, asmorik onenaz,
euskaltzale andana bat irizpide honen aurkakoa izango genuke. Xehetasunetan
sartu gabe, Orixeren ideia nagusi hori ez da batere okerra: alde batetik, euskararen
arazoa ez da egon eta egun ere ez dago euskaldunon esku, erabat eta osoki,
konponbidean ipintzea; eta, bestetik, euskaldun izateko hautabidea ezin da inola
ere norberaren hautu propiotzat hartu. Hautabide gaitz hori, ingurune
soziolinguistikoak biderik ematen duen neurrikoa baizik ezin delako izan, eta hala
ez izatekotan, Orixeren ikuspegiarekin bat eginik, bizi-aukera sozial murriztuen
mendeko, noragabeko bilakatzen delako.
34
II.
GIZARTE-STATUSAREN PLANGINTZA ETA
FUNTZIO-ESPARRUEN AUZIA
35
Altube, Seber
(1877-1963)
36
II. ALTUBE, Seber
Gerra aurreko euskaltzale eta euskalariok maizenik euskararen
zorigaiztoaz mintzo baziren ere, inoizka euskararen gizarte-normalkuntzarako
status langintzaren zirriborro-urratsik ere urratu zuten. Ordezkapen diglosikoaren
aurretik euskarak inoiz bere eskuko izan zituen funtzio-esparruen berreskurapena
zegoen alde batetik. Bestetik, aurreko horiek ez ezik, irakaskuntzaren munduan ere
sarbiderik ezarri nahi zen, hau hil ala biziko auzitzat bait zeukaten, euskararentzat
zeregin berria bazen ere. Euskaltzaleon xede-asmoak elebitasunaren ildotik
bideratuak zeuden, hizkuntz orekaren berdintasunean sinesten bide zuten. Egia da
halere, norbanakoaren elebitasuna onetsi arren, elebitasun sozialaren arloan
gauzak ez zeudela batere argi. Hizkuntza bat, herriarena, gero eta gutxiago
erabiltzen zen bitartean, bestea, arrotza, botere-harreman azpirakor batzuen
agindupean, gailentzen ari zitzaien. Hizkuntzen arteko tirabira bistakoa zen; hots,
hiztun berrien artekoa, hauetakoren batek amore ematen ez bazuen behinik behin.
Hizkuntzen patua, egoera korapilotsu horretan, erabilpenaren arloan erabakitzen
zela ohartu zen argiro Altube eta, gainerakoan, bigarren edo hirugarren
mintzairaren bat ezagutzea ez zuen noski gaitzetsiko, zentzugabea zenez. Hori ez
zen ordea korapiloaren muina, beste hau baizik: "cada palabra hablada en erdera
contribuye también por partida doble a la erderización del pueblo" (1933:388).
Europan alditsu hartan euskararen norabide iraungikor beretsuan
amildurik zeuden hizkuntzen berri bazuen Altubek. Besteak beste, bretoiei
buruzko aipamenak egiten ditu eta handik eta hemendik jasotako irakasbideen
arabera, bi puntutara laburbilduko ditu prozesu galkor horretatik atereaz,
susperraldia abiadan ipintzeko oinarrizko baldintzak:
"1.Que un grupo bastante numeroso lo posea y lo use.
2. Que el conocimiento sea integral, es decir, el íntimo, el adquirido por la vía
natural de la trasmisión oral o familiar" (1933:386).
Lehendabiziko baldintza-puntuari dagokionez, zehaztapenak egingo ditu
orrialde-oinean. Eta zera erantsiko dio: hori bai, baina hiztun komunitate horrek
barne lotura hertsia beharko du bere baitan, eta gainera nolabaiteko isolamenduan
kokatua, albo-hizkuntza arrotzeko komunitateetatik urrun. Alferrikakoa omen
litzateke Bilbo batean hogei mila euskaldunekin zerbait egin litekeenik uste izatea.
Egoera minorizatu itogarri horietatik at, hizkuntz uharte baten osaketa izango
litzateke ordezkapen bortitzari itzurtzeko bide bakarra.
37
Demolinguistikazko oinarri-berma horiek noraezekoak iruditzen baldin
bazitzaizkion euskararen gizarte-ezarpenerako, ez du horren aldamenean bigarren
puntukoa gutxietsiko. Hura bezain erabakiorra zeritzon hizkuntz ezagutzaren
bideari. Altubek eskuera zeuzkan linguistikazko jakintza-iturrien arabera, gai
honetan ez zuen inolako dudamudarik agertzen: hizkuntza lortzeko modu natural
eta zehatz hori gabe, hots, familibidezko ama-hizkuntzaren lokarririk gabe,
eginahal guztiak ahuntzaren gaurdiko eztularen pareko gerta litezke. Ez dago,
esaten hasita, garbiago esaterik: "entonces sería absolutamente imposible el
resurgimiento del euskera" (1933:389).
Altuberen pentsakera soziolinguistikoaren beste zutabe bat, egungo
egunean lurraldetasun kontzeptupean ezagutarazten dena dugu. Oharturik
baitzegoen halabeharrez, euskarazi zor zitzaion funtzio-barrutia ezin zela
familiaren espazio mehar-estura mugatu. Honek luze-zabaleko hizkuntz espazio
sozial oparoa behar zuen babesgune. Osterantzean, bere baitako itomena zekarren
erdalgintzaren uholdeak. Gauzak horrela planteatuta, euskararentzat status
planning borobilduago bat taxutu zuen: barruti zabalagoko gizarte-egitura bat
alegia euskaldungoarentzat. Artean, aipatu berri dugun erdalkuntzaren erasan
gogorra lur-eremuak murrizten ari bazen ere euskaldungoarentzat, gotorlekurik
geratzen zitzaion. Eskualde euskaldunenetan jarri zituen begiak Altubek, horietan
aplika zitekeen berak zirriborraturik zeukan nolazpaiteko plana. Hizkuntz
politikaren arloan, lehentasunik finkatzekotan, euskaraz bizitzeko oinarri
etnokulturalak artean tinko zeuden gunetara bideratu behar ziren jardun-saioak: "a
la conservación de esos núcleos euskaldunes en que sigue todavía funcionando
normalmente" (1933:388).
Norbanakoaren elebitasunaren muga antzuaz jabeturik, luze-zabaleko
ekoizpen eta zabalkunde mekanismoak finkatu: horra, oraindik ere
euskaldungoarentzat gainditu gabe daukagun erronka gaitza. Gaur egungo zenbait
entseiu, oker ez banago, udalerri euskaldunetako udal administrazioa erabat
euskalduntzearen bidetatik dabil. Bidenabar, aipa dezagun, hau bezalako neurrien
legetasuna auzipean jarria dagoela, Euskararen Erabilpena Normalizatzeko Legean
eskubide hori jasotzen bazen ere, Auzitegi Konstituzionalaren eskutik ezabatua
izan zelako. Kontu hauek alde batera utzita, itzul gaitezen harira. Eta haria,
Altuberen lumatik, puntu honetan hartuko dugu: "Observando con atención el
estado actual del euskera, su extensión geografica, la importancia por el número
de habitantes de los pueblos completamente euskaldunes, las regiones o zonas que
por su situación ofrecen mayor resistencia a la invasión de los idiomas extraños,
etc.,etc., teniendo en cuenta todo ello, quizás pudiéramos hallar en la comarca
denominada "Goyerri" de Gipuzkoa (más concretamente, en los valles dominados
por el Izarraitz) núcleos de población con los que se pudiera formar uno de los
38
baluartes de defensa más eficaz y prolongada, así como preparar el personal y
demás elementos necesarios para una restauración y expansión futura del
idioma" (1933:386).
Itxura guztien argitan, eskualde horiek egokiak zirela zeritzon Altubek
nolabaiteko hesi elebakarra ezarriaz. Izan ere, euskara jaun eta jabe izanik,
hiztunak ez zuen beharrik sentituko eskualde-barruti horren barne mugetan
behintzat, erdarara jotzeko. Glotopolitikaren arloko irizpide orokor eta oinarrizko
hau, orduan bertan Europako leku bakan batzuetan indarrean zegoenez,
euskaltzaleok ezinbesteko irtenbidetzat joa zuten. Egia da, halere, plangintzaren
ideia hau azpimarratzekoan, idealizazio zerutiarretan amilduxeak zeudela. Neurri
handi batean, erdal uholdeari aurre egiteko baino areago, hots, luzagabe gainera
zetorkien gizarte-moldearen barruan euskarari zegokiokeen kokagunea bilatzen
saiatzea baino areago alegia, nola ihes egingo asmatzen zebiltzala dirudi. Nola
eraikiko euskal uharte bakartia. Nola aldenduko gizarte modernoaren erakarpen-
indarretatik. Gerrak moztu zituen errotik ideia-asmo hauek, eta ezin jakin berez
sortarazi zezaketena, ezin jakin egia bihurtu izan balira, zertan mamituko ziren.
39
II. ARIZTIMUÑO, Jose "AITZOL"
Koldo Mitxelenaren esanei bagagozkie, geurezko genituen eskubGerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian