AUTONOMI OGASUNAK ETA
EUROPAKO KOMUNITATEKO
AURREKONTUAK
Baleren Bakaikoa Azurmendi
© Baleren Bakaikoa / Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-41-4
Lege-gordailua: NA-659-1992
Inprimategia: Graficas Lizarra. Tafallako bidea 1. LIZARRA
Azala: Julio Pardo
Banatzaileak: UEU. General Concha 25, 6. BILBO
Zabaltzen; Esterlines kalea 10, 2. DONOSTIA
AURKIBIDEA
Sarrera ....................................................................... 5
Eusko Komunitate Autonomoaren finantz
iturriak ....................................................................... 9
Nafarroaren finantz iturriak ..................................... 49
Lurralde Komunetako Autonomien finantz
iturriak ....................................................................... 87
Europako Komunitatearen aurrekontuak ................. 127
Bibliografia ................................................................ 191
AURKIBIDEA 3
SARRERA
Ekonomi Teoriaren adar garratzitsu bat Ogasun Publikoarena
da zeinek sektore publikoaren ekonomia aztertzen duen. Sektore
publikoa, bestalde, oso zabala da. Izan ere, administrazio
publikoaren iharduera ekonomiko guztiak hartzen ditu kontutan,
hala nola enpresa publikoena administrazio zentralarena,
probintzialena, udalena, etab. Bestalde, sektore publiko honek
bere sarrera eta gastuak ditu, guztiz bereziak, sektore
pribatukoekin alderatzen baditugu. Beraz, Ogasun Publikoak
estudiatzen duen eremua oso zabala izan daiteke, halere, ez da
honela izango aurrean duzun liburuxka honetan gertatuko dena.
Hasteko, esan behar dut, lan honek Zuzenbide-Fakultatean
ematen dudan programaren zati handi bat betetzen duela eta
beraz, Fakultate hortako ikasleentzat pentsatuta dagoela egina.
Horrez gain, Ekonomi Fakultateetan ematen da honelako edukina
duen Ogasun Publikoa eta beraz, zentru horietako ikasleak ere
profita daitezke liburuxka honekin. Bestalde, diru publikoen gora-
beherez zerbait jakin nahi duenarentzat ere egokia eta maila
ulergarrikoa dela kontsideratzen dut. Haatik, irakurlego zehatzaz
gain, egon, badaude, hainbat pertsona interesaturik egon
daitezkeenak.
Liburua lau kapitulutan banatuta dago. Lehenengoan Eusko
Komunitate Autonomoaren (EKA) Ogasuna aztertzen da eta beraz
SARRERA 5
Kontzertu Ekonomiko eta Kupoa dira oinarri. Azterketa honen
helburua EKAren zerga-eskuduntzak zehaztea da eta alde batera
uzten dira Ogasun autonomo eta Foru-Ogasunen arteko zerga-
harremanak, Ekarpen-Legea eta beronen garapena ez bait da
kontutan hartzen. Gauza bera egiten da Foru-Ogasun eta Udalen
arteko zerga-harremanekin, harreman hauek ere Komunitateko
barne-aferak direla eta ez bait ditugu aintzakotzat hartu lau
hoentan. Hau da, hain zuzen, arrazoia gai hauek ez tratatzeko
liburu honetan, kanpoarekiko harremanetan oinarritu bait dugu,
jakiteko, noraino irits daitezkeen Eusko erakundeak zerga-arloan.
Bigarren kapitulua Nafarroako aurrekontu-sarrerez da. Jakin,
badakigu, Nafarroak, EKAren antzera, zerga-sistema berezia
duela, Komenio Ekonomikoan oinarritua. Lehen Kommenio
Ekonomikoa 1841ean jarri zen indarrean eta eragin handia izan du
Nafarroako ekonomian, batipat, azken urte hauetan. Eragin honen
zergatia, zalantzarik gabe, 1969ko Komenio Ekonomikoaren
Kupoan datza. Izan ere, 1985etik 1990era bitarteko Kupoa
kalkulatzeko metodoa oso bitxia zen eta ondorioz, Nafarroak
nahiko abantail ekonomiko erdietsi zituen. Baina egoera honek
ezin zezakeen denbora gehiago iraun eta ondorioz, 1990ean,
gaurregun indarrean dauden Komenio Ekonomikoa eta Kupoa
onetsi ziren. Horregatik, 1990etik gerora, Nafarroako Ogasunaren
egoera aldatuta geratzen da eta, nolabait esateko, EKAkoarekin
homologatu egiten da.
Hirugarren kapituluan Espainiar estatuko gainontzeko 15
Komunitate Autonomoen (KA) zerga-sistema eta subentzioak
ikusten dira. Komunitate hauen zerga-sistema arras diferentea da
Nafarroa edo EKAkoarekin alderatzen badugu, haietan sarrera
garrantzitsuenak subentzioen bidez iristen bait dira, nahiz zerga
txikiak eskuratuta dituzten arren. Horrez gain, Lurraldearteko
6 SARRERA
Konpentsazio-Fondotik (LKF/FCI) ere heltzen dira zenbait sarrera
eta aztergai izango da lan honetan.
Azkenik, laugarren kapituluan, Europako Ekonomi
ELkartearen (EEE) aurrekontua tratatzen da. Aurrekoantu honen
sarrerak aztertzen dira eta gauza bera egingo da gastuekin:
Nekazal Politika Amankomuna (NPA), Eskualde-Garapenerako
Europako Fondoa (EGEF/FEDER) eta Europako Gizarte-Fondoa
(EGF/FSE). Horrez gain, EEE eta EKAren arteko fluxu publikoen
hurbilketa bat ere egiten da. Beraz, EEEren finantz publikoak
ikasteko parada izango dugu.
Lanaren mailari dagokionez, azpimarratu behar da, dibulgazio
eta ikerketaren artean koka daitekeela, ikerketari ere heltzen bait
zaio zenbait arlotan. Adibide gisa, Nafarroako Kupoaren
determinazioa har genezake, ikerketa-ildoan sar bait daiteke
liburu honetan azaltzen dena. Bestalde, esan behar da, gaiak
irekita geratzen direla ikerketak egin nahi dituztenentzat.
Amaitzeko nire esker zintzo eta beroenak luzatu nahi dizkiet
UEUko lankide guztiei nire eskuizkribuak ulertezinak ziren arren,
lan ezinhobea egiteko gai izan direlako, eta liburu honetan
agertuko diren errata edo akats guztien errudun bakarra ni besterik
ez da izanen.
Donostian, 1992ko Otsailaren 23a.
Egilea.
SARRERA 7
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN (EKA)
FINANTZ ITURRIAK
Finkapen Legala
Espainiar Estatuko Konstituzioarekin hasi ordez, Autonomi
estatutuari helduko diot, azken finean, haren ondorio eta garapen
juridikoa besterik ez bait da bigarren hau. Honela, Autonomi
estatutuaren 3. atala, Eusko Komunitate Autonomoko (EKA)
Ogasun eta Ondareari buruz dihardu, gainontzeko Komunitate
Autonomoek bezala, EKAk ere eskubide guztia bait du bere
Ogasun propioa izateko eta beraz dagokion talde politikoari,
hain zuzen gobernuari, bere programa politikoa aitzinera
eramateko.
Estatutuaren artikuladuan sartuz gero, 41.ean esaten da EKA
eta Estatuaren arteko zerga-harremanak Kontzertu Ekonomiaren
bidez arautuko direla, baina zerga kontzertatuen gaineko
eskuduntza guztia, honela espreski onesten da, Lurralde
Historikoetako Erakundeek izango dute. Izan ere, Erakunde hauek
zerga-sistema mantendu, ezarri eta arautzeko ahalmena izango
dute, Lurralde Historiko bakoitzean.
Artikulu berak xehetasun ugariago ere ematen du. Foru
Aldundiek, halaber, zerga-exazio, -kudeamendu, -likidazio,
-bilketa eta -ikuskapena egiteko eskuduntza izango dute.
Salbuespen Estatuak bere gain gordetzen dituen zergak izango
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 9
dira. Beraz, zerga-sistema kontzertatua EKAn aplikatzeko da,
baina gauzatzea Foru-Aldundietako Ogasunei dagokie.
Autonomi Estatutuaren 41. artikulu honek, beste gauza
batzuen artean, EKAk Estatuari Kupo bat ordainduko diola
azpimarratzen du, Estatuak EKAn egiten dituen gastuak
finantziatzeko. Foru-Aldundiak, azken finean, izango dira
Madrileko Gobernuari ordainduko diotenak. Izan ere, Gobernu
zentralak EKAn gastuak egiten ditu eta gastu horiek nolabait
finantziatu behar dira, Kupoaren bidez egiten delarik. Baina Kupo
honen kontzeptupean ez dira bakarrik gastuak sartzen
solidaritateko fondoak ere hor daude, gero ikusiko denez; beraz
Kupoaren kontzeptua nahiko zabala da, ez bakarrik legediak
ematen duen definizioa zehatza, edukin konplexuagoa bait du.
Aurrera jarraituz, Autonomi Estatutuak esaten digu zein izango
diren Eusko Jaurlaritzaren sarrera garrantzitsuenak. Era honetan,
bere 42. artikuluan sarrera hauen zerrenda azaltzen da eta ondoko
hauexek dira, izan ere, garrantzi handienekoak:
a)Hiru Foru-Aldundiek Jaurlaritzaren Ogasun Autonomoari
egiten dizkioten ekarpenak.
b)Eusko Komunitate Autonomoak berak sortutako zergen
etekinak.
d)Eusko Komunitate Autonomoak zergei ezartzen dizkien
gainkargak erabilita erdietsitako sarrerak.
e)Lurraldearteko Konpentsaziorako Fondotik eskuratutako
dirutzak.
10 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
f) Zor Publikoa jaulkita lortutako sarrerak.
g) Tasak.
h) Beste zenbait iturritik sortutako sarrerak.
Sarrera garrantzitsuena, dudarik gabe, lehenengo iturrian
aurkitzen da. Beraz, Foru-Aldundiek, lehenbizi zerga-bilketa
egiten dute, azken finean, Kontzertu Ekonomikoan transferituta
agertzen diren zergak Foru-Aldundiek gauzatzen bait dituzte eta
gero, eskuratutako dirutza horren zati bat, Ekarpen Legearen(1)
arabera, Ogasun autonomora transferituko da. Hain zuzen, gero
ikusiko denez, Jaurlaritzaren sarrera guztien % 73 inguru da
Aldundiek egiten duten ekarpen hauen portzentaia.
Bigarren iturriak aukera gutxi ematen du. Printzipioz bederen,
EKAn, beste edozein Autonomi Elkartetan bezala, Legebiltzarrak
zergak sortzeko ahalmena badu, baldintza batzuren pean, hauen
artean, Estatuak erabiltzen duen egitate zergagarririk ezin dezake
har zerga bat ipintzeko. Baina bide hau, oraindik, irekitzeke dago,
azken finean, presio fiskalaren gain eragina izango bait luke eta
presio fiskala gehiago handitzea ez da batere komenigarria.
Beraz, bide hau, baztertua izan da, oraingoz behintzat.
Zerga berririk ez da sortu baina dauden zerga zuzenei
gainzerga aplikatu zaie. Bide hau, ahalgarria da Autonomi Elkarte
guztientzat eta EKAren kasuan, 1983ko uholdeek kausatutako
kalteei aurre egiteko zela eta, gainzerga bat ezarri zitzaion
(1) Ekarpen Legea. Orain arte hiru urtetarako onesten zen lege hau eta 1991ean
bost urtera luzatu zen, beraz 1992-1996rarte. Lege honetan metodologia
onartzen da, Foru-Aldundi bakoitzak Jaurlaritzari ordaindu behar diona
kalkulatzeko.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 11
Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zerga-tasari, (PFEZ).
Baina behin-behinekoa izan zen, gero zerga-tasa arruntetara itzuli
bait ziren hiru Aldundiak.
Baldintza gisa gainkarga ezartzeak ez du inoiz suposatu behar
Foru-Aldundien sarrerak gutxituko direnik. Era honetan, ziurtatu
nahi da Jaurlaritzak sarrera gehigarriak erdiestea, baina ez
FAen(2) gain eta beraz, Foru-Ogasunaren sarrerak bermatuta
gertatzen dira. Bestalde, gainzergak ondoko zerga kontzertatu
hauei ezar diezaiekete: PFEZari, Ondare Netoari buruzko Zergari,
Elkarteei buruzko Zergei, elkarte hauen zergak arautzeko
eskuduntza EKAn dagoenean, Ondare-Transmisio eta Ekintza
Juridiko Dokumentatuei buruzko zergei eta Oinordetza eta
Dohaintzari buruzko zergei, xehetasunezko salmentetako zergei
eta Jokua zergatzen duten zergei. Hauek dira, hain zuzen, diru
publikoak gehitzeko erabili daitezkeen iturri gehigarriak, ez
gehiago.
Hurrengo diru-iturria Lurraldearteko Konpentsaziorako
Fondoa (LKF) da. Orain arte Estatuaren Aurrekontuetako Fondo
honetatik zerbait jaso izan da, baina 1990ean beronen arauak
aldatu ziren eta aldaketa hauen ondorioz, EKAk ez du dirurik
jasoko LKFtik 1993tik aitzinera. Halere, ahalezko iturria bezala
hor geratuko da, honela agintzen duen legea aldatzen ez den
bitartean.
Gero, EKAren ondarearen ustiapenak sortutako sarrerak
daude. Sarrera-iturri hau ez da oso garrantzi handikoa, EKAren
sarrera guztien % 1,5 ingurukoa besterik ez bait da.
(2) Foru-Aldundiak, Araba eta Nafarroako Aldundiek Forutasuna Francoren
garaian mantendu zuten, ez ordea Bizkaia eta Gipuzkoakoak, hauek,
Konstituzio berrria onetsi zenean eskuratu bait zuten.
12 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
Azkenik, eta aipatzeko modukoa denez gero, Zor Publikoa
jaulkita erdiesten diren sarrerak daude. Izan ere, EKAk, edozein
Komunitate Autonomok bezala, Zor Publikoa jaulki dezake, baina
Autonomi Estatutuaren 45. artikuluak dioenez, inbertsio-gastuak
finantziatzeko erabiliko da. Honez gain, jaulkipena Gobernu
zentralaren kreditu-politikarekin bat etorriko da. Beraz, jaulkipen
honen irakurketa doktrina klasikoaren aldetik egin behar
litzatekeela dirudi; hau da, Zor Publikoa jaulki daiteke, baina
inbertsiotan erabiltzeko, era honetan etekin ekonomikoa aterako
bait zaio eta beronen bidez amortizazioak eta korrituak estaltzen
saiatuko da Jaurlaritza. Baldintza gehiago ere badu. Izan ere, Zor
Publikoa jaulkitzeko beste baldintza bat bere iraupenean datza.
Lurralde Historikoaren Legearen arauera, iraupen honek
urtebetekoa baino luzeagokoa izan behar du. Bestetik Zor
Publikoaren kopuruak ere bere mugak izan behar ditu. Aipatu
behar da Foru-Aldundiek bere sarrera arrunta gordinaren % 12,5
baino txikiagoa izan behar duela Zor Publikoa amortizatzeagatik
eta korrituagatik, urtebete batean, ordainduko dutena. Kopuru hau
bera izango da Jaurlaritzarentzat, baina hiru Aldundienak batuta
noski eta gainontzeko sarrera arrunten % 25a ere kontutan hartuko
da, portzentai hau ere muga bait da. Hau da, Autonomi Estatutuko
42. artikuluan agertzen diren sarreren % 25a, baina sarrera
hauetan Aldundien ekarpenak ez dira kontatuko. Beraz, hemen
daude Zor Publikoak bete behar dituen gutxienezko baldintzak.
1981eko KONTZERTU EKONOMIKOA
Gipuzkoak eta Bizkaiak beren Kontzertu Ekonomikoa 1878tik
gerora indarrean izan ostean, 1937an, gerrate zibilan traidoretzat
jota, Kontzertu Ekonomikoa kendu zieten. Ez zitzaion
honelakorik gertatu Arabari eta ondorioz kontzertu berria 1951ean
sinatu zuen eta hurrengoa 1976ean. Behin 1978ko Konstituzioa
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 13
indarrean ezarrita, Autonomi Estatutua onetsi zen 1979an eta
nahitanahiez Kontzertu Ekonomiko berri bat zegokion, zeina hiru
lurraldetarako izango zen. Era honetan, 1981ean, gaurregun
indarrean dagoen Kontzertu Ekonomikoa onetsi zen Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoarentzat.
Kontzertu Ekonomiko honen iraupena 2001eko Abenduaren
31rartekoa izango da eta orduan, beste berri bat onetsi beharko da.
Halere, 1981eko testua ez da guztiz finkoa, gaurarterainoko
denboraldi honetan, iadanik, hiru aldaketa izan bait du: BEZa
egokitu zitzaionean 1986ean, Udal Ogasunen Lege berria
egokitzerakoan eta 1990ean Elkarteei buruzko Zerga zela eta
beste zenbait aldaketa garrantzitsu sartu zitzaizkio indarrean
dagoen testuari. Aldaketa gehiago ere, epe laburrean, sartzear
daude(3).
Lege honek Lurralde Historikoetako Erakundeei eskuduntza
ematen die Estatuko zerga-sistema "mantentzeko, ezartzeko eta
arautzeko, Lurralde hauen esparruan". Baina Aduanetako
Errentak, Monopolio Fiskalengatik ordaindu behar diren zergak
eta Alkoholenak Estatuak bilduko ditu eta berak izango ditu
eskuduntza guztiak, nahiz gero Kupoan isladatuta geratuko diren
arren. Monopolioen artean ez da sartzen Telefonika. Izan ere,
sozietate honek ordaindu behar dituen zergak (BEZa eta S.Z.),
zuzen-zuzenean, hiru Foru-Ogasunetan sartuko ditu, Lurralde
Historikoetan egiten dituen eragiketen arabera.
Lurralde Historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergak
ordainerazteko, kudeatzeko, likidatzeko, ikuskapenerako,
(3) Lambarri, C. eta Larrea, J.L., El Concierto Económico, IVAP/HAEE, Oñati,
1991, 43. eta 44. orr.
14 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
berrikusteko eta biltzeko ahalmena Aldundiek izango dute. Beraz,
Lurralde bakoitzean, Foru-Ogasun bat(4) egongo da eta bakoitzari
ordaintzeko zenbait baldintza bete beharko da, baina, printzipioz,
edozein ogasunen ahalmen guztiak izango ditu, nahiz, goi-
-ikuskapena Estatuko Ogasun zentralak gordeko duen arren.
Esan denez, Lurralde bakoitzak bere Foru-Ogasuna izango du,
baina, beraien artean eta praktikak erakutsita edo behartuta,
koordinatuz eta harmonizatuz doaz; gauza bera ematen da Ogasun
zentralarekin. Bestalde, Foru-Ogasunek Espainia Estatuak
onartzen dituen nazioarteko zerga-hitzarmenak bete behar dituzte.
Beraz, EEEtik datozen harmonizazio-legeak edo BEZaren
aldaketa guztiek, Kontzertu Ekonomikoan bere islada izan
beharko dute.
Gero, Lurralde Historikoetan Estatuko zergen sistematika,
terminologia eta kontzeptu berak erabiliko dira eta hauek Espainia
Estatuko Ley General Tributariatik jasotakoak izango dira. Hau
izango da, hain zuzen, EKAko zerga-sistema mugituko den
esparrua eta beraz autonomia mugatuko da, azken finean, Estatu
osoan aplikatuko diren zerga-arauak EKAn ere aplikatuko bait
dira, honek suposatuko duen murriztapenarekin.
Horretaz gain, badaude beste baldintza batzuk. Hain zuzen,
neurri fiskalak hartzeko orduan kontutan izan behar da inbertsioak
(4) Gobierno Vasco, Informe Anual Integrado de la Hacienda Vasca, Gazteiz,
1990. Lurralde bakoitzak bere Ogasun autonomoa izateak deskoordinazioa
sortzen du eta iruzurrari bideak irekitzen dizkio. Deskoordinazio hori ez
dadin eman, 1989an, 3/89 Legea onetsi zen "Armonización Coordinación y
Colaboración Fiscal del País Vasco" deritzana eta beronen onespena, urte
honetako Maiatzaren 30ean egin zen eta EHAOren 109 zbk.n argitaratu.
Lege honen edukina lan honetatik kanpo geratzen da, hemen Administrazio
zentral eta EKAren artekoak aztertu nahi bait dira.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 15
ez dituela sustatuko. Beraz, neurri fiskalen bidez inbertsioak piztu
nahi badira Estatu-mailarako izan beharko dute pizgarri horiek, ez
EKArako bakarrik. Bestela, 1988an gertatu zen legez, Estatuak
helegingo du, halere, praktikan zenbait abantaila ematen da.
Homogenizazio-prozesu horren barnean atxekipen-tasak ere
sartu behar dira. Izan ere, Kontzertu Ekonomikoaren arabera
EKAn aplikatuko diren atxekipen-tasek eta gainontzeko
lurraldekoak ber-berak izan behar dute, bai PFEZarentzat, baita
ere SZarentzat. Neurri hau ere, guztiz errestriktiboa da politika
fiskala autonomoa eratzeko.
Dena den, bada beste baldintza bat Foru-Ogasunek bete behar
dutena eta ondorioz, autonomia fiskalari mugak hertsiagoak
ezartzen dizkiona. Hain zuzen, Foru-Aldundiek ezin ditzakete
pribilegio fiskalak eman berdin zuzenak edo zeharkakoak badira
ere. Subentzioak ere galeraziak daude, azken finean zerga-
-itzulketa besterik ez bait dute suposatzen eta horiek abantaila
emango lieke subentzioa jasotzen duten sozietateei, merkatuaren
gardentasuna kolokan jarriko litzatekeelarik.
Honelako neurri fiskalak hartzeagatik, Administrazio zentralak
errekurritu egin zuen 1988an, beronen ustetan Gipuzkoako Foru
Aldundiak onartu zituen arauak inbertsioak pizteko zirela eta,
Kontzertu Ekonomikoaren edukina kolokan jartzen bait zuten.
Geroago, Araba eta Bizkaiko Aldundiek ere beurenak egingo
zituzten arau hauk. Izan ere, arau horiek EKAko presio fiskala
gutxitzeko bidea irekitzen zuten eta, jakina, Kontzertu
Ekonomikoak argi uzten du presio fiskalaren beherakada ezin dela
iritsi lurralde Komunakoaren presio fiskalatik behera. Beraz,
zailtasun handiak daude neurri fiskalak hartzeko orduan, hauek
zerga-zama arintzen baldin badute edo zerga-itzulketa suposatu.
16 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
Halere, presio fiskala, kontzeptu gisa eta ondorioz bere
determinazioa, ez da batere zehatza eta horren baitan arauak eman
daitezkeela dirudi, baina errekurritzeko bideak ere berehala irekita
geratzen dira, frogatuta dagoen legez.
Bestalde, Estatuak eskuduntza osoa izango du, lehen aipatu den
bezala, Aduanetako Errentez, Monopolio Fiskalez eta Alkoholen
Zergez iharduteko. Baita, subjektu pasiboa, pertsona juridikoa edo
fisikoa berdin da, Estatuan egoitza ez duenean. Hauez gain, enpresen
elkartze edo denboraldi baterako batasuna ematen denean aplikatzen
zaien zerga-errejimena Estatuaren eskuduntza izango da, enpresa
horien esparruak EKA gainditzen badu; halere, nahiz Ogasun
zentrala izango den arren zergak bilduko dituena, gero, negozioen
zifra erlatiboa aplikatuko da eta beraz, Kupoan isladatuko da.
Zerga zuzenak
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta
Ondare Netoari buruzko Zerga (ONZ) zerga kontzertatuak dira eta
arautegi autonomokoak. Baina ONZren kasuan, Kontzertu hau
indarrean dagoen bitartean arautegi komuna aplikatuko zaio, salbu
aitorpenerako aurkezpen-ereduak eta -epeak, eta ordainketa-erak
urtealdi baten barruan; bestalde, zerga hau Foru-Aldundiek
eskatuko dute zergadunak PFEZa Lurralde Historikoetan
ordaintzen baldin badu, nahiz ondarea, zerga hau sortzen duena,
edozein lurraldetan egon.
PFEZa, zerga kontzertatua da eta arautegi autonomokoa,
Foru-Aldundiek eskatuko dutena Lurralde Historikoetan
urtealdian 183 egunetako egoitza izan badu subjektu pasiboak.
Famili unitatea osatzen dutenen helbidea diferentea bada, hau da,
batek Lurralde Historikoan badu helbide hau eta besteak lurralde
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 17
komunean, orduan, ordainketa senar, aita edo bestela amaren
egoitza kontutan hartuko da, ordainketa egingo zaion
Administrazioa jakiteko.
PFEZi buruzko eskuduntza Biltzar Nagusiek(5) izango dute
eta ondorioz zerga hau mantentzeko, ezartzeko eta arautzeko
ahalmena. Eskuduntza hau ondoko gaietara iritsiko da:
a) aktibo finkoen erregulapena edo eguneratzea, enpresari-
lanbide- edo artista-iharduera denean, baina subjektu
pasiboak beti pertsona fisikoa izan behar du;
b) aktibo horien amortizaziorako plan berezi eta koefiziente
maximo eta minimoak finkatzeko;
d) negozioen errendimenduen ebaluaketa bakanerako
erizpideak, indizeak eta zeinuak finkatzeko, baina behin
ere, hauen erabilpena dela eta, ez du suposatu behar
batezbesteko presio fiskala, kontzeptu honengatik, lurralde
komunekoa baino apalagoa izango denik. Beraz,
laburbilduta, orohar, hauexek izango dira Foru-Aldundien
(BN)(6) eskuduntzak PFEZi dagokionez.
Egoitza Espainiar Estatutik at baldin badu subjektu pasiboak,
orduan, PFEZa Administrazio zentralak eskatuko dio, nahiz
(5) EKAko Biltzar Nagusiek zerga honentzat zenbait arau eman dituzte
amortizazio-tasak finkatzeko, etab. Esan behar ere, autonomia oso laburra
dela onartzen dena.
(6) BNk = Biltzar Nagusiak. Uste baino protagonismo handiagoa dute Lurralde
Historikoetako Erakunde hauek. Azken finean, Kontzertu Ekonomikoa
gauzatzeko arauak berauek ematen dituzte eta horrez gain, aurrekontu
garrantzitsu eta konplexua dute onartzeko eta kontrolatzeko.
18 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
sarrerak edo ondarearen inkrementuak EKAn erdiets daitezken
arren. Gero, Kupoa zenbatesterakoan, kontutan hartuko dira
Ogasun zentralaren sarrera hauek. Atxekipenak sozietate
atzerritarrak egiten dituenean Ogasun zentralak bilduko ditu, ez
Foru-Aldundiek. Beraz, printzipioz bederen, EKAn ez da
eskuduntzarik izango elkarte atzerritarra denean, ezta ere atzerrian
badu egoitza PFEZ ordaindu behar duen subjektu pasiboak.
Atxekipenarekin jarraituz, iharduera EKAn bakarrik duten
enpresetan egindako atxekipenak Foru-Aldundietan sartuko dira;
eragiketak bi lurraldeetan egiten dituztenek zerga honi dagokion
zifra erlatiboen arabera Ogasun batean eta bestean sartuko dituzte
dirutzak; azkenik Administrazio zentralean edo Estatutuaren
erakunde publikoetan (Ad.: Banku Ofizialak) lana egiten duten
funtzionari edo edozein eratako langileen atxekipenak Ogasun
Zentralean egingo dira.
Laburbilduta, esan daiteke, EKAn PFEZa ordaintzeko
obligazioa duten subjektu pasibo gehienek Foru-Ogasunei
ordainduko dietela. Antzeko zerbait pasatuko da atxekipenekin,
nahiz hemen sozietateak tartean sartu eta, jakina, sozietateek bi
lurraldeetan egiten badituzte heuren eragiketek, atxekipenak bi
Administrazioetan sartuko dira, baina atxekipen-kopuruak
kontutan izango dira PFEZa ordaintzen dutenentzat. Hain zuzen,
PFEZa Foru-Aldundiari ordaindu behar bazaio, atxekipenak Foru-
-Ogasunari dagozkio. Gero, sektore publiko zentraleko
atxekipenak, Ogasun zentralak eskuratuko ditu, atzerritar
sozietateen kasuan bezala, baina Kupoa zenbatesterakoan
kontutan hartuko dira. Zerga honekin amaitzeko, esan behar da
ere, PFEZaren gaineko eskuduntza hau EKAk eta Nafarroak
dutela, gainontzeko Elkarte Autonomoek, gaurregungo legediaren
arabera, ez dute eskuduntzarik. Bai ordea EKAk eta Nafarroak.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 19
Horregatik, EKAk (azken finean Foru-Aldundiak) eta Nafarroako
sarrera publikoak gainontzeko Komunitate Autonomoetakoak
baina askoz ere handiagoak dira. Halere, honek ez du esan nahi
autonomia sakonagoa denik, nahiz besteekiko zenbait abantaila
badituen arren.
Hirugarren zerga kontzertatua, arautegi autonomoa izan
dezakeena, zerga zuzena delako, sozietateei buruzko zerga da
(SZ). Arautegi autonomoa aplikatuko zaio zerga honi eta honen
arauak aldatu egin dira 1991ean, aplikazioaren eremua aldatu eta,
bide batez, handitu egin delarik.
Arautegi autonomoa aplikatzeko hiru erizpide hauetan
oinarrituko da(7):
1)Sozietate batek bere zergak, bakar-bakarrik, Foru-
-Aldundietan ordaintzen dituenean; erizpide hau dela eta
aztertu beharko da zein baldintza bete behar dituzten
sozietateek Foru-Ogasunei ordainketa oro egiteko;
2)Helbide fiskala EKA duten sozietateek, nahiz zergen
ordainketa bi Administrazioetan egin; baina helbide fiskal
hori, EKAn badu eta bere eragiketa ororen % 75a edo
gehiagoa lurralde komunean egin, orduan arautegi
komunpean geratuko da sozietatea; beraz, kasu
(7) Gipuzkoako Biltzar Nagusiek onartu zituzten Foru-Arauak Inbertsioak
pizteko Gobernu Zentralak errekurritu zituen eta Epaitegi Gorenak arrazoia
Foru-Aldundiari eman zion. Arau hauek, bere garaian, Araba eta Bizkairako
onetsi ziren ere. Azkenik, aitortu behar da ere, arau hauek, Europako
Ekonomi Elkarteak errekurritu zituela. Beraz, nahaspila ugari dabil arlo
honetan.
20 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
honetan, araudi autonomopean egoteko, helbide fiskalez
gain, eragiketen % 25a baino gehiago EKAn egin beharko
du.
3)Testuaren arabera ondoriozta daiteke sozietate batek
produkzioa EKAn egiten badu eta instalazioak lurralde
komunean eta instalazioaren balioa kontraprestazio
guztiaren % 15 baino gutxiago bada, eragiketa Lurralde
Historikoetan egina dagoela kontsideratuko da; beraz, mota
honetako sozietate bat baldin badago, arautegi autonomoa
aplikatuko zaio.
Kontzertu Ekonomikoaren lehenengo testua baino zabalago
geratu da 1991eko erreformak sartu ostean. Erreforma aurretik,
hain zuzen ere, arautegi autonomopean egoteko, sozietate batek
bere eragiketa guztiak EKAn egin behar zituen eta ez da oraingo
kausa honelakoa. Haatik, orain arakatu behar da noraino iristen
den araudi autonomo hori.
Araudi autonomoak zer adierazten du? Hain zuzen, Lurralde
Historikoetako Biltzar Nagusiak gai direla zerga honi buruz
arauak emateko. Baina Kontzertu Ekonomikoaren arabera, arau
hauek oso mugatuak izango dira alderdi ekonomikoei
dagokionean ezin bait zaio sozietate bati subentzio izkuturik
eman, zerga-tasa txikiago bat ezarri, bestela presio-fiskala
gutxituko bait luke zerga honen eremu barruan. Beraz, mugak
ugariak dira eta eskarmentua ez da batere ona izan Foru-arauak
emateko orduan, beti gobernu zentralaren oztopoa agertu bait da.
Zerga hau eskatzeko eskuduntza, Foru-Ogasunek izango dute
sozietateen eragiketen kontraprestazioak 300 milioi pezetatik
behera izan baziren aurreko urtean (zifra hau bost urtetik berrikusi
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 21
behar da), nahiz bi lurraldeetatik eskuratu dirutza hori, helbide
fiskala EKAn baldin badu. Eta alderantziz, baldintza berak
betetzen dituen sozietatea bada eta helbide fiskala lurralde
komunean badu, orduan, Ogasun zentralak eskuratuko du
sozietateei buruzko zerga guztia.
Era honetako sozietatea, gaurregun, nahiko txikia dela
kontsideratu behar da. Bestalde, helbide fiskala EKAn izateaz
gain, pentsa dezakegu, eragiketan bi lurraldeetan egiteko, faktoria
bana, gutxienez izango duela lurralde bakoitzean, ondasunen
entregak faktoria horietatik egingo bait dira eta beraz,
negozioaren erlatibitasuna hortik emanda etorriko zaie. Beraz,
txikitasunean oinarrituz, ez dira kontutan hartuko lurralde
bakoitzean sortutako zergak iturri honen bidez.
Bigarren sozietate-mota bat badago zerga guztiak Foru-
-Aldundiei ordainduko dizkietenak. Sozietate hauek, normala
denez, 300 milioi pezeta baino gehiago fakturatu behar zituen
aurreko urtean eta horretaz gain, eragiketa guztiak EKAn egiten
baditu, nahiz helbide fiskala lurralde batean edo bestean egon,
Foru-Ogasunei ordainduko die zerga hau. Erreforma egin aurretik,
era honetako sozietateak bakarrik zeuden arautegi autonomopean
eta honetarako helbide fiskala ere EKAn izan behar zuten. Orain,
arau autonomoak aplikatzeko eremua zabaldu egiten da, teorikoki
bederen, eta helbide fiskala lurralde komunean izan dezake, baina
eragiketa guztiak EKAn egiten baditu, araudi autonomoa
aplikatuko zaio.
Halaber, araudi autonomoaren esparruan sartuko da ondoko
sozietate-mota hau: Sozietateak helbide fiskala EKAn badu eta
eragiketak lurralde komunean egiten baditu. Baina bi lurraldeetan
badituzte eragiketak eta helbide fiskala EKAn eta eragiketen % 75
22 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
baino gehiago lurralde komunean egiten badu, orduan, arautegi
komuna aplikatuko zaio. Beraz, araudi autonomoa aplikatzeko
EKAn eragiketen % 25 baino gehiago egin beharko du.
Orain arte esandakoagatik jakin dezakegu zein sozietatek
bakarrik ordaintzen dien Foru-Aldundiei. Laburbilduta: 1) helbide
fiskala EKAn izan eta eragiketak 300 milioi pezeta baino
gutxiago izan nahiz eragiketa hauek bi lurraldeetan egin eta
2) eragiketa guztiak lurralde Historikoetan egin, hauen maila 300
milioi pezetatik gora egon eta helbide fiskala edozein lurralden
egon.
Gainontzeko kasuetan bi ogasunei ordainduko zaie.
Honetarako, 300 milioi pezeta baino gehiago suposatu beharko
dute aurreko urteko eragiketak. Eta jakina, sozietate hauek araudi
autonomopean edo araudi komunpean egon daitezke. Azkenik
esan, Ogasun bakoitzari ordainduko zaiona kalkulatzeko zenbait
erizpide badagoela, gero ikusiko den bezala.
Gogoratu, Ogasun zentralari, bakar-bakarrik, ordainduko
dioten sozietateak ere badaudela. Hain zuzen, Banka Ofiziala,
Estatuaren Monopolio Fiskalak (Hidrokarburuak, Tabakoa,
Alkoholak, etab) eta Atzerritar Sozietateak. Horietaz gain,
edozein arrazoigatik zenbait sozietate elkartzen bada zerga-
-abantailak eskuratu nahi direla eta, orduan, Ogasun zentralak
eskuratuko du Sozietateei buruzko Zerga, elkartea hortako
sozietateek EKAren eremua gainditzen badute behintzat.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 23
Eragiketen esleipena(8)
Normalki, sozietate batek lurralde komunean eta Historikoetan
bere negozioak egiten ditu eta urteko irabaziak (edo galerak) non
egin diren, zein lurralden sortu diren, zaila da jakitea, iharduera
homogeneoa izan badu behintzat. Beraz, sozietate batek bere sal-
-erosketak bi lurraldeetan, lurralde komunean eta Historikoetan
egiten baditu, nola dakigu zenbat irabazi izan duen sozietateak
lurralde batean edo bestean? Honetarako, 1981ean Kontzertu
Ekonomikoa onetsi zenean, zenbait erizpide finkatu zen eta
erizpide horiek sozietateen balio higiezin, salmenten balio, eta
zuzendaritza eta administrazioaren helbidean oinarritzen ziren. Ez
ordea berriki onetsi den testuan.
1991etik aurrera, aintzinako testua aldatuta geratzen da eta
negozio erlatiboez diharduten artikuluak berrituak. Oraingo
testuak sozietateen ondasunak eta zerbitzuak nondik emanak diren
kontutan hartuko ditu, hein handi batean behintzat. Irteeren balioa
edo kontraprestazioa izango da negozio erlatiboa kalkulatzeko
oinarria. Baina kontraprestazio honek suposatuko duen sarrerari
BEZa kendu behar zaio.
Gaurregun, kontutan izan behar da sozietate batek faktoria bat
baino gehiago dituela. Sozietate batek faktoria bat bakarrik balu,
garbi dago, indarrean dagoen Kontzertu Ekonomikoaren arabera,
bere eragiketa guztiak faktoria hori kokatuta dagoen lurraldean
egiten dituela. Izan ere, mota honetako sozietateak 300 milioi
pezeta baino gutxiago edo gehiagoko eragiketak egiten baditu ez
du inolago eragozpenik izango jakiteko Foru-Ogasunei ordaindu
edo Ogasun zentralari, faktoria Lurralde Historikoetan badago
(8) Lambarri eta Larrea, Op. cit. 185-203. orr.
24 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
lehenengoei eta bigarrengoari lurralde komunean badago.
Arazoak faktoriak bi lurraldeetan dituenean sortuko dira.
Faktoriak bi lurraldeetan daudenean, Kontzertu Ekonomiko
erreformatuek, gardenki, egotziko ditu lurralde batera edo bestera
sozietate baten eragiketak, honek ondasunak produzitzen baditu.
Testu honen arabera, eragiketa Lurralde Historikoetan egina dela
kontsideratuko da ondasun higikorraren emateak EKAn kokatuta
dauden lan edo eraldaketa-zentruetatik egiten direnean. Orain,
lan- edo eraldaketa-zentruak bi lurraldeetan badaude, orduan
azken fabrikazio-prozesua EKAn egin beharko da EKAri egotzi
nahi bazaio eragiketa. Beraz, ez da nahikoa izango ondasunak
EKAra Madriletik, adibidez, ekartzea eta Donostiako biltegitik
saltzea, Lurralde Historikoetan eragiketa egina dagoela esateko,
honetarako lan-prozesua edo eraldaketa egitea eskatzen bait da,
aipatu kasu honetan existitzen ez dena.
Normalean, ondasun higikorra saltzen denean bere instalazioa
ere sozietate berak egiten du eta fakturatzeko orduan alde batetik
ondasunaren balioa azaltzen da eta instalatzeagatik ordaindu
behar dena bestetik. Mota honetako ondasunak EKAn sortzen
badira eta bertan instalatu, orduan ez dago inolako eragozpenik
eragiketak non egin diren baieztatzeko. Baina ondasuna EKAtik
eman bada eta lurralde komunean instalatu, eragiketa korapilatu
egiten da. Kasu hauetan, ondasuna instalatzeagatik ordaindutako
diru-kopurua faktura osoaren % 15 baino gutxiago bada, eragiketa
guztia EKAn egina izan dela kontsideratuko da. Beraz, azken
kontraprestazio hau % 15 baino gehiago bada, orduan eragiketa,
hau da, instalazioarena lurralde komunean egina bezala hartuko
da eta ondasunaren balioa, ematea egin den lurraldeari egotziko
zaio (EKAri).
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 25
Sozietatearen iharduera elektrizitatea produzitzea bada
emateak EKAn eginak direla kontsideratzeko, beraz eragiketak,
elektrizitatearen sortzaile-zentruek, EKAn kokatuta egon beharko
dute.
Ondasun higikorra denean eta ondasun hauen eroslearen
eskuetan jartzeko garraitu behar beste lurraldera, kasu honetan,
ematea, espidizioa hasten den lurraldean egina dagoela
kontsideratuko da, ez garraia bukatzen den lurraldean. Beraz,
EKAtik Andaluziara garraitzen bada ondasun bat, ematea EKAn
egina bailitzan izango da, fakturazioa bertan egingo bait da, nahiz
ordainketa eskualde hartzailean egin.
Ondasun higigaitza denean eta berau EKAko lurraldeetan
badago, beronen gain egiten den edozein eragiketa, EKAri
egotziko zaio, eta alderantziz.
Beste maila diferente batean zerbitzuak daude. Eta jakina,
sozietate batek bere zerbitzuak EKAtik eskaintzen baditu,
Lurralde Historikoetatik ematea egin bailitzan izango da eta
eragiketa EKAko Foru-Ogasunei egotziko zaie. Baina zerbitzu
hori jasotzen duena ondasun higiezina bada eta berau EKAtik at
egon, orduan, nahiz zerbitzuak EKAtik eginak egon edo eskaini,
ez zaio honi egotziko, bai ordea lurralde komunari.
Gero, zenbait kasutan sozietateen helbide fiskala izango da
eragiketa non egin den determinatzen duena. Kasu hauen barruan
iharduera hauetako sozietateak egongo dira:
a) Nekazal hustiapen, baso-hustiapen, abelgintza edo
arraingintza eta natur ondasunak harrapatzeko untzi-
-elkarteak, ondasun hauen eraldaketarik ez dagoenean,
26 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
baizik, berauen laborantza, hustiapena eta ondorioz
harrapaketetan egin eta ondasunak zuzen-zuzen datozenean.
b) Garraio-zerbitzuak, nahiz aldaketak, erremolkeak eta gruak
izan.
d) Garraiobideak akuratzeko elkarteak.
e) Hemen aipatzeke geratzen diren ihardueretako antolatutako
sozietateek eta helbide fiskala EKAn badute Foru-
-Aldundietan ordainduko dute Sozietateei buruzko Zerga,
eragiketak helbide fiskala dagoen tokian egiten direla
kontsideratuko bait da.
Laburbilduta esan behar da eragiketa bat definitzeko orduan
ondasuna edo zerbitzua nondik eskaintzen den, nondik ematen
den ikasi behar dela. Salbuespenek helbide fiskala izango dute
ordaintzeko Ogasuna zehaztuko dutena. Gero, zerga-ordainketa
egiterakoan, Ogasun bakoitzari eragiketa horien proportzioa
egingo zaio. Berdin, itzulketa egin behar badute. Beraz,
zerga-ordainketetan lurralde bati edo besteari egozterakoan,
lurralde horietan egin diren eragiketen portzentaietan egingo da
eta haatik, gardenki geratu behar da nondik egin diren emateak eta
hauen kontraprestazioak.
Beraz, ahalezkoa da jakitea nola banatzen diren Sozietate
baten eragiketak, zenbateko balioa izan duen lurralde batean eta
bestean eta proportzio horretan banatzen dira sozietate honen
irabaziak. Honela kalkulatzen diren irabazien aitorpena egingo da
eta erraza da jakitea Ogasun bakoitzari, Foru- edo zentralari,
ordaindu behar zaiona.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 27
Oinordetza eta Dohaintzari buruzko Zerga
Oinordetza eta Dohaintzari buruzko Zerga kontzertatuen
barruan kokatzen da eta araudi autonomoa eta ahalmena Foru-
-Aldundiek izango dute ondoko kasu hauetan:
a) Oinordetzaren kusatzaileak bere helbidea EKAn duenean.
b) Ondasun higiezinen dohaintzetan, hauek EKAn kokatzen
direnean eta gainontzeko ondasun (higikorra) eta
eskubideetan, dohain-hartzaileak bere ohizko egoitza
EKAn duenean.
d) "Mortis causa" dela eta sortzen den gehigarri-tasa 10
milioi pezeta gaindu delako a) eta b)-n esan den arabera
ordainduko da Administrazio batean edo bestean.
e) Pertsona Juridikoen Ondasuni buruzko Zerga, pertsona
horien helbide fiskala EKAn dagoenean.
Bestalde araudi komuna aplikatuko da kausatzaileak edo
dohain-hartzaileak 10 urte baino gutxiago bada bere egoitza
EKAn ipini zuela.
Zerga honen araudia arakatuta esan daiteke ahalbide handia ematen
diela EKAko Erakundeei zerga honi buruz arauak emateko(9).
(9) Elcarte, J., La aplicación y desarrollo de la Ley del Concierto Económico,
Hacienda Autonómica y Local. vol XX. 60. zbk, Iraila/Abendua, 1990. Egile
honek esaten digu Gipuzkoako Biltzar Nagusiek 3 Foru-Araudi (F.A.) onetsi
duela gai honi buruz eta gaurregun 1990eko 3. Foru-Araudia dago indarrean.
Bien bitartean, Bizkaian eta Araban, 1989ko 2. eta 25. FAk daude indarrean
409. orr. Azken une honetan, Bizkaian beste Foru-Arau bat onartu da eta
Araban ere bide hortatik doaz.
28 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
Halere, beti kontutan hartu behar dira Kontzertu honen mugak eta
beraien barruan mugitu beharko dute Erakunde hoiek. Bestalde,
zerga honek ere ez luke gehiegiko entitaterik eta beraz ez luke
aunitz aldatuko EKAko zerga-egitura.
ZERGA ZEHARKAKOAK
Zerga zeharkakoei araudi komuna aplikatuko zaie eta beraz,
Lurralde komuna eta Lurralde Historikoen artean benetako
harmonizazioa egongo da. Izan ere, printzipio oinarrizko, arau
sustantibo, egitate zergagarri, exenzio, sortze, oinarri eta zerga-
-tasa berak izan behar bait dituzte zerga hauek. Halere, Lurralde
Historikoetako Biltzar Nagusiek aitorpen-eredu eta likidazio-
-epeak finkatzeko ahalmena izango dute. Baina aitorpen ereduak,
gutxienez, lurralde komuneko aitorpen-ereduen informazioa jaso
beharko dute eta likidazio-epeak ez dira asko aldatuko lurralde
komumetik Historikoetara.
Esandako hau, BEZari aplikatuko zaio, lehen, 1986 baino
lehenago, Enpresa-Trafikoari buruzko Zerga zegoen indarrean eta
antzeko gauza gertatzen zen. Izan ere, Europako Ekonomi
Elkartean sartzerakoan, Espainiar estatuak eta beraz EKAk
(Lurralde Historikoak) BEZa ezarri zuten, Enpresa-Trafikoari
buruzko zergaren ordez. Eta jakina, estatuko merkatuaren
batasuna ezin zitekeen zatitu zerga honekin eta hortik arau
berberak, maila guztietan, ipintzea.
Subjektu pasiboak BEZa Foru-Aldundiei ordainduko die bere
helbide fiskala EKAn duenean, nahiz edozein lurralden egin bere
eragiketak eta eragiketen kopurua, aurreko urtean, 300 milioi pezeta
baino gutxiago izan bazen. Kopuru hau, 1990erarte 200 milioi
pezeta izan zen eta azken erreforma ostean, zenbaki hori igo egin
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 29
dute. Alderantziz ere funtzionatzen du erizpide honek, hau da,
subjektu pasiboak bere helbide fiskala lurralde komunean duenean
eta eragiketak, aurreko urtean, 300 milioi pezeta baino gutxiago
izan baziren, orduan, ordainketa Ogasun zentralari egingo zaio.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzerakoan subjektu
pasiboak lan-zentru bat bakarrik badu ez da arazo handirik sortzen
definitzerakoan zein ogasun izan behar duen diru-hartzailea.
Baina, subjektu pasiboak bere faktoriak edo lantokiak bi
lurraldeetan baldin baditu, orduan eragiketa erlatiboen arabera
egingo dira zerga-ordainketak. Dena dela, Sozietateei buruzko
Zerga erlatiboa kalkulatzeko erabiltzen diren erizpide berak dira,
kasu honetako subjektu pasiboa, zergaburua, zabalagoa delarik,
sozietateez gain, edozein eratako fakturazioa egiten duen pertsona
guztia, fisikoa edo juridikoa, sartzen bait da.
Badaude, egon ere, bi zerga zeharkako zeinek arautegi
autonomoa izan dezaketen. Hain zuzen ere, Ondare-Transmisioei
buruzko Zerga eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga
dira, arautegi autonomopean sartzen diren bi zerga hauek.
Bestalde, Ondare-Transmisioei buruzko Zerga, Foru-Aldundiei
ordainduko zaie, baldintza hauek betetzen baditu behintzat:
1) Ondasun higiezinak bere transmisioagatik edo garantian
uzteagatik edo edozein eratako eskubidegatik sortzen den
zerga-obligazioa EKAko Foru-Ogasunetan ordainduko da,
ondasun hau EKAn kokatuta badago.
2) Ondasun higigarria edo erdihigigarriaren transmisioagatik,
kredituagatik edo edozein eratako eskubidegatik sortzen
den zerga-obligazioa EKAko Foru-Ogasunetan ordainduko
da eskuratzailea, pertsona fisikoa bada, bere helbide
30 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
fiskala EKAn duenean; eta pertsona juridikoa bada, bere
helbide fiskala ere, EKAn duenean, Ogasun beretan egingo
du zerga ordainketa.
Orain, akzioen salerosketa, harpidetza-eskubide, bazkide-
-partaidetza, obligazio eta antzeko tituluetan, zerga-ordainketa,
eragiketa formalizatzen den lurraldean egingo da. Eta, azkenik,
hipoteka higigarria eratzerakoan garantia egiten den lurraldean
ordainduko da zerga hau.
Bestalde, mailegu-, fidantza-, errenta ez-higiezina- eta pentsio-
-eraketetan, mailegari, errentari, fidantzagarri edo pentsiogarria,
pertsona fisikoa denean eta bere ohizko egoitza EKAn badu,
Foru-Aldundietan ordainduko da eragiketa hauetan sortzen den
zerga, eta pertsona juridikoa bada, eragiketa berberetan, pertsona
juridikoaren helbide fiskala dagoen lurraldean.
Baina, maileguak berma errealekin direnean, hipoteka
higiezinak izanez, orduan Foru-Aldundiek izango dute ahalmen
guztia zergak biltzeko, ondasun higiezinak EKAn kokatuta
badaude. Eta hipotekatutako ondasun higiezinak bi lurraldeetan
badaude, ordaindu behar den zerga, ondasun horien balioaren
arabera egingo da lurralde batean eta bestean.
Gero, ondoko kasu hauetan helbide fiskala zein lurralden, han
ordainduko da:
a) Sozietate berriak eratu, fusionatu eta bertan-behera utzi.
b) Sozietatearen kapitala gehitu eta gutxitu, fusionatu, etab.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 31
Eraketa hauetan kasuistika zabala dago, baina, normalki,
helbide fiskalak emango digu ordaintzeko gunea.
Ekintza Juridiko Dokumentatuetan, dokumentua egiten den
tokian ordainduko da. Beraz, edozein dokumentu EKAn egiten
bada, dokumentu honek sortzen duen zerga Foru-Ogasunei
ordainduko zaie.
Amaitzeko, Luxozko zerga dago. Zerga hauen artean, Estatuak
zuzen jasotzen ez dituenen artean, Telefonoaren Zerga dago.
Zerga hau, hain zuzen ere, Telefonikak, zuzenean, Foru-
-Aldundietan sartuko du EKAn sortzen bada. Hemendik
ondorioztatzen da Telefonika negozio erlatibopean funtzionatzen
duela eta bere sozietateei buruzko zerga ere era honetan kalkulatu
eta ordainduko dela.
Orain, Zerga berezi horiek edari ez-alkoholdunak direnean
Foru-Ogasunetan ordainduko da emateak eta salmentak egiten
dituen fabrikak EKAn kokatuta dauden biltegi, fabrika edo
lantegietara igortzen baditu.
Azkenik, Jokoaren gaineko zerga dago eta berau kontzertatua
eta arautegi autonomoa izatez gain, Foru-Aldundiek eskuratuko
dute.
OGASUN AUTONOMOAREN SARRERAK
Lehenago emana izan da Eusko Jaurlaritzak dituen sarreren
zerrenda. Orain, sarrera horiek nola banatzen diren ikusiko da.
32 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
1. Taula
1. taulan gardenki ikusten da Jaurlaritzaren sarrera
garrantzitsuena Aldundietatik datorrela, hain zuzen, % 80 inguru.
Banaketa hau egiteko Finantzetako Eusko Kontseilua biltzen da
eta honek landutako Ekarpen Legearen arabera banatuko dituzte
Aldundiek beraien sarrerak bertikal eta horizontalki. Gero,
LKFtik eskuratzen du beste zenbait dirutza. Baina, geroago
ikusiko denez, Fondo honetatik datorrena desagertzear dago,
Fondoa banatzeko erizpideak aldatu egin bait dira. Azkenik, Zor
Publikoa jaulkita erdiesten diren fondoak daude, hauek ere nahiko
garrantzia dutelarik. Gainontzeko sarrerak ez dira hain nabariak.
2. taulan Foru-Aldundien sarrerak ikusten dira. Izan ere,
Foru-Aldundiak dira Kontzertuaz arituko direnak eta honexegatik
dira hain garrantzitsuak.
KONTZEPTUA
*Foru-Aldundien ekarpenak
(Inserso eta Insaludentzat
Estatuaren transferentziak)
*Lurraldearteko Konpentzazio-
rako Fondoa (LKF)
*Ondare-Sarrerak
*Zor publikoa
*Finantz aktiboen aldaketak
*Tasak eta beste sarreak
1982
79,4
8,9
0,7
9
1987
79,4
6,2
2
10,7
0,2
1,2
1988
83,7
4,4
1,4
6
3,7
0,7
EKAko Sarreren Egitura
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 33
2. Taula
Bigarren taula honetan ikusten da BEZa, 1986an, indarrean
ezarri ostetik gerora, sarreren egituran, zerga zeharkakoek
gorakada nabaria esperimentatzen dutela. Beraz, BEZak
demostratu du nahiko efizientea dela. Halere, PFEZa da zerga-
-sarrera guztien erdia suposatzen duena. Gainontzeko zergek,
pisua galtzen dute, Sozietateei buruzkoa izanez, hurrena
datorrena, % 7,3ekin, Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko
Zergak %2,3 suposatzen du eta Ondare-Transmisioei buruzkoak
%2. Azken hiru zerga hauek, nahiz garrantzi handikoak diren
arren, halere, oso urruti geratzen dira PFEZ edo BEZarekin
konparatzen baldin baditugu.
KONTZEPTUA
Zerga Zuzenak
*PFEZ
*Sozietateei buruzko Zerga
*Ondare Netoari buruzko
Zerga
*Oinordetza eta Dohain-
tzari buruzko Zerga
Zerga Zeharkakoak
*BEZ
*Ekintza Juridiko Dokumen-
tatuei buruzko Zerga
*Ondare-transmisioei buruz-
ko Zerga
*Besteak
82
60 %
_
_
_
32 %
_
_
_
_
87
58,6 %
49,7 %
7,3 %
0,8 %
0,6 %
41,4 %
36,6 %
2,3 %
2,0 %
_
FAen Sarreren Egitura
34 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
3. Taula
Iturria: Lankide Aurrezkia (LKA)
3. Taulak ez du komentario handirik merezi, hain zuzen Lurralde
bakoitzaren zama besterik ez da ikusten, sarrera publikoei dagokienez.
Azkenik, 4. Taulan, FFAAk beraien sarrerak nola banatzen
dituzten ikusiko dugu, kontutan hartuz, era berean, Estatu,
Jaurlaritza, Aldundia eta Udalen sarrerak ere badirela.
4. Taula
Iturria: LKA
Araba
Gipuzkoa
Bizkaia
1987 1988
Lurraldea % %
FAen Sarrerak Lurraldeka (milioiak)
67.817
140.971
221.612
15,5
32,2
52,9
60.635
123.530
183.996
16,4
33,5
50,1
Erakundea
Estatua
Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
1987
28,2
38,2
33,6
100
1988
22,9
42,6
34,4
100
Milioi (1988)
99.995
184.200
152.203
436.400
FAen Ekarpenak (Portzentaietan) eta Kopurua
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 35
4. Taulan ikus daitekeenez, Aldundien sarreren herena,
bakarrik, beraientzat da, baina kontutan hartu behar da, Aldundiek
hein handi batean, Udalen aurrekontuak ere finantziatzen
dituztela. Bestalde, Kontzertu Ekonomikoen bidez erdietsitako
sarreren erdia baino gutxixeago, %42,6, Jaurlaritzarentzat dela eta
portzentai hori haziz doala Madrilek eskuduntzen transferentziak
gauzatzen dituen bezala; Estatuak eskuratzen duena, Kupoaren
bidez, aldiz, gutxituz doa, %28,2tik (1987) %22,9ra (1988) eta
ahalgarri da, transferentziak gauzatzen badira behintzat, portzentai
hori gutxitzea. Halere Kupo likidoak adierazten duena arreta
handiarekin hartu behar da, hori ez bait da EKAk Madrili
ordaintzen dion guztia. Izan ere, zifra hauetan agertzen dena Kupo
likidoa da eta ez Kupo gordina. Eta bi kontzeptu hauen arteko
diferentzia, kuantitatiboa, arrunt nabaria da.
KUPOAREN DETERMINAZIOA
Kontzertu Ekonomikoaren iraupena 25 urtetakoa bada ere, ez
da honela gertatzen Kupoarekin, beronen iraupena 5 urtetakoa
besterik ez bait da. Bost urte igaro ostean aztertu eta berrikusten
da, denboraldi berrirako metodologia onetsiz. Jakina, Kontzertu
Ekonomikoa bezala, legez onesten da Kupoa. Halere, lehenengo
Kupoa, 1981etik aurrera indarrean egon zena, behin-behinekoa
izan zen eta lege izatera ez zen iritsi. Bai ordea bigarren Kupoa,
1987tik 1992ra bitartean indarrean dagoena, nahiz 1988an onetsia
izan, atzerantzeko efektuekin.
Baina, zer da Kupoa? Kupoa EKAk Gobernu zentralari
ordaindu behar diona da, Gobernu zentralak EKAn egiten dituen
gastuak finantziatzeko. Hau izan daiteke, hain zuzen, Kupoaren
definizioa.
36 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
Jakina da, Gobernu zentralak zenbait gastu EKAn egiten duela.
Gastu horiek bere eskuduntzetan egiten dituenak dira, honela
agintzen bait du Konstituzioak eta Autonomi Estatutuak.
Bestalde, oraindik gordetzen ditu beste zenbait eskuduntza,
EKAra transferitzeke daudenak eta hainbat tirabira sortzen
dituenak Madril eta Gazteizen arteko harremanetan. Beraz, bi
mota hautako eskuduntzak finantziatuko ditu Kupoak, baina
EKAri dagokion proportzioan. Eta honetarako egozpen-indizea
definitzen da.
Egozpen-indizea aplikatuz Kupoa zenbatesten da eta beraz,
Gobernu zentralak EKAn, zehatz-mehatz, egiten dituen gastuak
eta Kupoak ez dute zergatik berdinak izan behar; hurbilketa
baizik. Haatik, Kupoa, gastuen bidea hartuz, kalkula daiteke beste
era batera ere. Baina ez da honela egiten, eta orokorki zenbatesten
da.
Egozpen-indizea kalkulatzerakoan EKAko ekonomiaren zama
ikusi zen Estatukoarekin konparatu zelarik. Eta zenbait aldagai
makroekonomiko erabiliz, %6,24 onetsi zen lehenengo Kuporako
eta bigarrenean ere zenbaki hori bera mantendu egin da.
Bestalde, esan behar da ere, zifra hau oso garrantzi handikoa
dela, azken finean, zifra horren hamarrenak edo ehunekoak diru
asko suposa dezake EKArentzat eta, alderantziz, kopuru
arbuiagarria Gobernu zentralarentzat, honen aurrekontu-
-zenbakiak askoz ere handiagoak bait dira eta beraz, erlatiboki,
garrantzi txikiagoa dute.
1981-86ko behin-behineko metodologia
Urte hauetako Kupoa kalkulatzeko Estatuaren aurrekontuko
gastuetatik hasten zen, hain zuzen, gastu orokorretatik. Gero,
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 37
EKAra transferitutako eskuduntzen gastuak kentzen ziren
aurreko datuetatik, baina gastu horiek Estatu-mailan izan behar
zuten, bestela ezin bait zitekeen egin inolako kenketarik,
zenbaki homogeneoak behar bait dute honelako kenketa
egiteko.
Gastu ez-hartutakoen artean, beti ondoko kontzeptupean
dauden gastuak daude: a)Lurraldearteko Konpentsaziorako
Fondorako esleitzen diren partidak barne egongo dira; b)
Estatuak bere Erakunde publikoei egiten dizkien diru-laguntza,
subentzio edo transferentziak, Erakunde horien eskuduntza
Gobernu zentralak gordetzen duenean; d)Estatuaren
aurrekontuetan agertzen diren amortizazio eta korrituak, berauek
Kontzertu Ekonomiko hau indarrean sartu aurretik edo geroztik
sortuak badira ere; beraz, Estatuaren korritu eta amortizazio-
-kuota guztiak sartuko dira atal honen barruan.
Gero kanpo-merkataritzak eragiten duen doikuntza zetorren.
Hain zuzen ere, merkantziak inportatzen direnean barne-
-merkatuan lehiatzeko zerga bat ezartzen zaie, lehenengo Kupoa
indarrean zegoenean Enpresa-Trafikoei buruzko zerga eta
gaurregun BEZa. Edozein zerga dela ere, Gobernu zentralak
sarrera batzuk eskuratzen ditu eta sarrera hauek, normala denez,
EKAri egotzi behar zaizkio. Lehenengo Kupoan, egozpen hori
inportazio-zergen % 6,24 zen eta beraz, kopuru hori Kupotik
gutxitu behar zen, jadanik Gobernu zentralak kobratuta bait
zuen.
Bestalde, 1986rarte, BEZa indarrean sartu arte, exportazioak
deszergatu egiten ziren eta urtean zehar Ogasun zentrala
exportatzaileei dirua itzuliz joaten zen. Eta jakina, EKAko
exportazaileei ere itzultzen zitzaien zenbait diru eta beraz,
38 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
kopuru honi aurre egiteko, EKAk, Kupoaren bidez, ordaindu
behar zion Madrili. Gorago aipatutakoari kenketa eginez gero,
ez da pentsatu behar kopuru hau, positiboa edo negatiboa,
garrantzi handikoa zenik. Horregatik, Kupoaren gain ez zuen
eragin berezirik izaten, are gutxiago egozpen-indizearekin,
%6,24, biderkatuz gero.
Hurrena, Kupoaren kalkuluan, konpentsazioak datoz eta
hauek hiru arrazoigatik egiten dira. Badakigu, orain arte esan
denarekin, Estatuak zenbait diru-iturri beretzat gordetzen dituela
eta beraz, EKAn, bide honetatik, sarrerak ere erdiesten ditu.
Orduan, lojikoa da, Kupoa kalkulatzerakoan kontutan izatea eta
berauen balioa kalkulatzea eta gero konpentsatzea.
1981-86ko Kupoan hiru konpentsazio-iturri zeuden; 1)Zerga
ez-kontzertatuak 2)Estatuaren sarrera ez-tributarioak eta
3)Defizit publikoa. Estatuak hiru kontzeptu hauekin biltzen
zuenaren % 6,24a Kupo gordinatik deskontatu behar zen eta
emaitza, behin dointzak eta konpentsazioak egin ostean, Kupo
likidoa zen eta hori zen Ogasun zentralean sartu behar zena, hain
zuzen, zati bat Maiatzean, Irailean bestea eta azkenekoa
Abenduan.
Kupoa kalkulatzeko metodologia hau urtero aplikatzen zen,
1986rarte. Halere Gobernu zentrala eta EKAkoa ez ziren inoiz bat
etorri eta behin-behineko zifrak ziren. Azkenean, 1988an,
diferentzia horiek negoziatuz, kitatu ziren, eta Kupo berria,
1987-91ekoa onetsi zen.
Gero, Madrilek eskuduntza bat transferitzen zuenean,
eskuduntza honetan Estatuak urte honetan gastatzen zuenari
% 6,24 aplikatzen zitzaion eta emaitza Kupotik deskontatu.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 39
Honela egiten zen eskuduntza urtearen hasieratik pasatzen baldin
bazen Jaurlaritzara. Eta urtean zehar egiten bazen transferentzia
hori, gastu proportzionala kenduko zen Kupotik. Eta honela
funtzionatu zuen lehen kupo honek 1988an berritu arte, baina bere
iraupen erreala 1986ean amaitu zen.
1987-1991ko Kupoaren metodologia
Azkenik, 1988an, 1987-91rako behin-betirako Kupoa onetsi
zen, atzerazko efektuekin. Izan ere, oinarrizko urte gisa 1988a
hartu zen eta 1987rako oinarri honekin kalkulatu zen, eguneratze-
-indizea aplikatuz. Hurrengo hiru urteetako Kupoak ere indize hau
aplikatuz erdietsiko zen, metodoa aurreko Kupokoa baino
praktikoagoa zelarik. Beraz, bigarrren denboraldirako Kupoa
metodo diferente baten bidez kalkulatuko da, nahiz oinarri-
-oinarrian elementu berak mantendu. Hain zuzen ere, Kupoaren
Legeak, bere 2. artikuluan, Kupo likidoa determinatuko dela dio,
bosturteko oinarrizko urterako eta gero, gainontzeko urtetarako,
eguneratu. Beraz, diferentzia nabaria, aurreko Kupoan ez bait
zegoen oinarrizko urterik.
Lehenengo Kupoan bezala, Estatuak bere gain dituen
eskuduntzen gastuak izango dira abiapuntu. Bestalde, kontzeptu
honen pean aurrekoan bezala, LKF, Estatuaren Erakunde
publikoetara eginiko transferentzia edo subentzio eta Estatuaren
korritu eta amortizazio-kuota guztiak sartuko dira. Beraz, orain
arte, 1981-86rarteko Kupoaren ihardunbide bera, eta egozpen-
-indize bera ere, hau da % 6,24. Emaitza hau Kupo gordina izango
da. Beraz, gastu ez-hartuei % 6,24 aplikatuko zaie eta hortik Kupo
gordina aterako da (Ikus gehigarria).
40 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
Gero, aurreko Kupoan lez, konpentsazioak daude eta berauek
mantendu egiten dira hiru arlotan: a)zerga ez-kontzertatuagatik,
b)estatuaren sarrera ez-zergagarriagatik eta d) defizit
publikoagatik. Kopuru hauei % 6,24 aplikatzen zaio eta Kupo
gordinatik deskontatu. Hiru konpentsazio hauez gain, laugarren
bat ere badago. Hain zuzen, Kupoaren Legearen 6. artikuluaren
d)atalean esaten da Kupoan konpentsatu behar direla Kontzertu
Ekonomikoaren 12. artikuluaren. 1.a)-n aipatzen dena eta 18.aren,
lehenengoa. Izan ere, artikulu hoien edukinak EKAn Estatuaren
Banka Ofiziali, atzerritarrei eta kanpo-sozietateei egozten
zaizkien irabaziegatik Ogasun zentralari ordaintzen dizkioten
zergak kontutan hartzen ditu eta ondorioz, Kupotik kentzen dira.
Behin kenketa guzti horiek eginez gero, Kupo likidora iritsiko
gara eta hori izango da Estatuko Administrazio zentralari
ordainduko zaiona. Baina beti kontutan izan, oinarrizko urteaz ari
garela, 1988rako. Gainontzeko urtetarako eguneratze-indizea
erabiliko da ordaindu behar den Kupo likidoa kalkulatzeko.
Nola kalkulatzen da eguneratze-indizea? Indize hau zatidura
bat da zeinek zenbakitzailea edozein urtetako Estatuaren sarrerak
izango diren kontzertutako zergen kontzeptupeen bidez
eskuratzen dituenak, baina ez dira kontutan hartuko gainontzeko
Komunitate Autonomoetara eman diren zergen bidez erdietsitako
sarrerak eta zatitzailea, oinarrizko urtean kontzeptu berengatik
eskuratutako sarrerek osatuko dute. Laburki idatzita eta kontutan
izanez kontzertutako zergak eta gainontzeko Elkarte
Autonomoetara eman ez direnak PFEZ, SZ eta BEZa direla,
eguneratze-indizea, t urterako, o, oinarrizko urtea bada, honela
geratuko da:
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 41
Iet
Iet = t urterako eguneratze indizea
PFEZt = t urtean Estatuak izango dituen sarrerak PFEZa dela eta
SZt = t urtean Estatuak izango dituen sarrerak Sozietateei
buruzko zerga dela eta
BEZt = t urtean Estatuak izango dituen sarrerak BEZa dela eta
O = Oinarrizko urtea
Beraz, t urteko Kupo likidoa honela lortuko da:
KLt = KLO o Iet
Dena dela, aurrekonturako Kupoa behin-behinekoa izango da
eta urtean zehar zerga guztiak gauzatu direnean behin-betirakoa
kalkulatuko da eta behar diren doikuntzak egingo dira bi zifra
horiek desberdinak badira. Baina, doikuntzak, urtealdia amaituta
gero egiten dira.
Lehenengo Kupoan bezala bigarren honetan ere, Gobernu
zentralak oinarrizko urtean eskuduntza bat transferitzen badio
EKAri, Kupotik, eskuduntza honetan Estatuak egiten duen gastu
orori % 6,24a aplikatuz ateratzen den diru-kopurua kenduko da
eta alderantziz, EKAk eskuduntza bat Gobernu zentralari
transferitzen badio. Gainontzeko urteren bat denean, transferituko
den eskuduntzean Administrazio zentralak, urte horretan, gastatu
=
+
+
PFEZ SZ BEZ
PFEZ SZ BEZ
t t t
o o o
( )10
(10) Larrea, José Luis.- El Concierto Económico: El Cupo y las Leyes
Quinquenales del Cupo (Un balance). In Estudios sobre el Estatuto de
Autonomía del País Vasco. IVAP. Oñati. 1991. Hemen xehetasun ugari
ematen dira eguneratze-indizeari buruz, baina hemen ematen den formula
nahikoa da Kupoak determinatzeko. Kontutan izan eguneratze-indize hau ez
dela erabiltzen Ertzantza, INSALUD eta INSERSOren egozpenak
kalkulatzeko. 1788-1792. orr.
42 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
behar duenari egozpen-indizea aplikatuko zaio eta emaitza
Kupotik deskontatuko da. Hurrengo urteetarako, oinarrizko
Kupora joan behar da eta eskuduntza honetan Administrazio
zentralak, estatu-mailan, gastatu zuenari egozpen-indizea
aplikatuko zaio eta emaitza oinarrizko urteko Kupo likidoatik
deskontatu; gero, Kupo likido "berri" horri, eguneratze-indizea
aplikatuko zaio dagokion urteko kupoa zenbatesteko.
Badira, oraindik ere, zenbait gauza zehazteke geratu direnak.
Adibidez, kanpo-merkataritzatik lortutako Aduanetako Errentak
hor daude, hor egon daitezkeen bezala zenbait desdoikuntza
BEZak sortuta, sistema behar den bezala eratu gabe dagoelako.
Gerta daiteke, EKAn barne-BEZa dela eta biltzen dena % 4 izatea,
Estatu osokoarekin konparatuta edo %8 eta, bienbitartean, EKAren
ekonomi zama, Estatuarekiko, gutxi gora-behera, % 6,24a.
Beraz, zenbait kasu ez-normal egon daiteke eta indarrean
dagoen Kupoak egoera hauetan ematen diren arazoak konpondu
behar ditu eta horretarako lanabes egokiak eduki.
Doikuntza hauetan, kanpo-merkataritzak sortutako zergen zati
bat EKAri dagokio, merkantzia edo zerbitzu horiek EKAn
kontsumitzen bait dira eta beraz, EKAn sortzen da ondasun edo
zerbitzu horiei dagokien BEZa eta bertako sarrera izan behar luke.
Orain, era honetan EKAri egozten zaion kopurua Aldundiek
eskuratzen duten barne-BEZari erantsiko zaio eta erantsiko zaion
kopurua ondoko formula erabiliz erdietsiko da:
BEZK = 0,06875 Aduanetako Errenta
BEZK = kanpo BEZ
Formula honetan erabiltzen den egozpen-indizea Kupoa
kalkulatzeko erabiltzen dena baino handiagoa da. Kupoan, 0,0624
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 43
erabiltzen da. Diferentzia honen esplikazio bat EKAko kanpo-
-ondasunen kontsumo mailan egon daiteke. Izan ere, arrazoi
batzurengatik inportatutako ondasun eta zerbitzu gehiago
kontsumitzen dira Estatuko batezbeste baino. Eta hori, kontutan
hartzen da doikuntza errealagoak egiteko. Aurreko Kupoan,
kanpo-merkataritzaren doikutzan % 6,24a erabiltzen zen, ez ordea
bigarren honetan.
Bigarren doikuntza eta beraz, EKAko barne-BEZari erantsi
behar zaiona ondoko furmularen bidez lortutako kopurua izango
da(11):
non: RRTC: Lurralde komunean Ogasun zentralak bildutako
BEZa
RRTF: Foru-Lurraldeetan Foru-Ogasunek bildutako
RA : Aduanetako Errentak (inportazioak sortutako)
Doikuntza honetan ikusten da, lehen-lehenik, Lurralde
Historikoetan BEZaren kontzeptupean biltzen dena eta lurralde
komunean bildutakoa erlazionatuz, inportazioen BEZa kenduz
gero, oinarri gisa, 0,05643 ematen duela. Zenbaki hori, 0,01232
eransten bazaio, 0,06875 (% 6,875) ematen du, hain zuzen, EKAri
BEZ
RR RA RR
RR RA
BEZ
RR RR
RR RA
b
Tc TF
TC
b
TF TF
TC
= ×
-
-
>
= ×
-
>
0 01232
0 94357
0 05643
0 01232
0 05643
0 05643
,
,
,
,
,
,
baldin
baldin
(11) Formula hauen beste irakurketa bat Lambarri eta Larrearen aipatu liburuan
aurkitzen da. Nik zertxobait diferentea egiten dut eta sinpleago ipintzen
saiatzen naiz. Xehetasun gehiago Nafarroako kasurako ematen ditut (Ikus:
78, 79, 80 eta 81. orr.) eta neurri batean hemen ere aplikagarriak izan
daitezke.
44 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
dagokion kanpo-BEZaren pontzentaia. Bestalde, pentsatu behar
da, EKAren ekonomi maila eta kontsumo-maila, Estatuarekiko,
% 6,24 baino altuago izan behar duela, eta hortik kopuru gehigarri
hori EKArena dela kontsideratzea. Azken finean,
kontsumitzaileek ordaintzen dute BEZa eta EKAko kontsumoa
% 6,875 hori da.
Orain, zer gertatuko da EKAn bildutako BEZak lurralde
komunean bildutakoarekiko % 5,643 gainditzen badu?. Hau da,
Horrek adieraziko digu, lehenbizi, EKAn
zergak hobekiago bildu direla edo gehiago sortu direla. Orduan,
EKAri itzuli behar zaiona gehiegi ez dadin igo, hazkunde txikiena
izan duena hartuko da zuzentzaile gisa, hau da, RRTCRA. Kopuru
hau, 0,94357rekin zatitzen bada, Estatu osoan, EKA barne,
BEZarengatik bilduko litzatekeena da. Estatu osoan, hipotetikoki
bildutakoari % 1,232 aplikatzen zaio eta kopuru hau Ogasun
zentralak EKAko Foru-Ogasunei esleitzen die.
Zuzenketarako erizpide hau erabili ordez, erabil zitekeen:
Zatiki honen adierazpena Estatu osoan BEZa dela eta bilduko
litzatekeena da, baldin eta Estatuan EKAko zerga-parametro ber-
-berekin egiten dela suposatuko bazen. Beraz, hipotesia da EKAn
BEZak duen errendimendu bera duela Estatuan eta ondorioz
zatiketa honen emaitza kopuru hipotetikoa da. Gero, 1,232rekin
biderkatzen badugu, EKAko Foru-Aldundien BEZari erantsiko
zaio. Baina, kasu honetan ateratzen den emaitza, aurreko
parrafoan kalkulatu dena baino handiagoa da eta hura aukeratzen
da, hau arbuiatzen den bitartean.
RR
RR RA
TF
TC -
> 0 05643, .
RR
RR RA
TF
TC -
> 0 05643, .
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 45
Bigarren kasuan,
ematen da. Honek adierazten du lurralde komunean BEZa dela eta
biltzen den diru-kopurua, EKAn kontzeptu horregatik
eskuratutakoa baino gehiago hazi dela. Orduan, gutxiena hazi den
kopurua hartzen da, hain zuzen RRTF, eta EKAn BEZak dituen
baldintza berak izanez Estatu-mailan, lurralde komuna eta
Lurralde Historikoan barne, bilduko litzatekeen kopuru
hipotetikoa hartzen da eta honetarako, RRTF, 0,05643rekin
zatitzen da. Gero, era honetan lortutako kopurua 0,01232rekin
biderkatzen da eta emaitza hau, hain zuzen, Foru-Aldundiek
BEZarekin erdietsitakoari erantsiko zaio. Era honetan, BEZaren
bidez sortutako desorekak doituta geratuko dira.
Amaitzeko esan, Kupoa hiru epetan ordaintzen dela:
Maiatzean, Irailean eta Abenduan. Aldiro kopuru berdina sartuko
da Ogasun zentralean.
GEHIGARRIA
Oinarriko urterako (1988) Kupoa
Milioi pezeta
Estatuaren aurrekontua: Gastuak ............... 8.939.236,6
EKAk beregain hartutako kargak (*)
Ministeritza eta Lurralde-Enteak ............... 3.083.285
Ertzantza .................................... 266.466 3.349.751,0
RR
RR RA
TF
TC -
> 0 05643,
46 EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK
Orotara hartzekeko kargak ............... 5.589.485,6
Egozpen-indizea hartzeko kargei aplikatuta: Kupo Gordina
% 6,24 x 5.689.485,6 ............... 384.783,9
KONPENTSAZIOA
Kontzertu gabeko zergak:
1.554.624 x 6,24% ............... 97.008,6
Sarrera ez-zergazko
564.005,9 x 6,24% ............... 35.194,0
Zor Publikoa
1.576.424,7 x ,24% ............... 98.372,9
Kontzertutako Zerga zuzenak ............... 17.069,4
- 247.644,9
...............
KUPO LIKIDOA(*) 101.139,0
(= Kupo gordina-konpentsazioak)
(*) Kopuru honetan urte horretan INSALUD eta INSERSOren
gastuak sartzen dira Estatu-mailan 352.307,7 milioi pezeta ziren.
Egozpen-indizea aplikatuta 21.984 milioitako finantzapena
ateratzen da.
EUSKO KOMUNITATE AUTONOMOAREN FINANTZ ITURRIAK 47
NAFARROAKO FINANTZ ITURRIAK
NAFARROAKO ZERGA-SISTEMA
Nafarroak, Foru-sistemaren azken aztarnak mantendu ditu
1841etik gaur arte. Ezaguna da "Itundako Legea" (Ley
Paccionada) zeina 1841ean onetsi zen eta beraren ondorioz,
Gobernu zentrala eta Nafarroako Aldundiaren artean eman diren
zerga-harremanak Komenio Ekonomikoan arautzen dira.
1990. urterarte indarrean egon zen Komenio Ekonomikoa
1969koa izan zen eta berau, printzipioz bederen, Amejoramendu-
-Legea onetsi bezain pronto bertan behera geratu behar zuen,
baina 8 urte luzatu zuten, Amejoramendu-Legea 1982an onetsia
izan bait zen. Bestalde, aitortu behar da ere, Kontzertu Ekonomiak
ez bezala, Komenio Ekonomikoak ez duela iraupen finko bat,
baizik bi alderdiak, hau da, Nafarroako Aldundiak (Gobernu) eta
Gobernu zentralak ados jarri behar dute eta Komenio Ekonomiko
berri bat negoziatu eta onartu, honetara iristen ez den bitartean
indarrean mantentzen da.
1982ko Autonomi Estatutuak (Amejoramendu Legeak), bere
45. artikuluan esaten du Komenio Ekonomikoaren bidez arautuko
direla Nafarroako zerga- eta finantz-iharduera, Narziso berriaz gogoetak