Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Narziso berriaz gogoetak
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
"Narziso Berriaz Gogoetak" izeneko saiakera honetan, Modernotasunaren emaitza eta ukapen den gaurko Posmodernotasunaren ezaugarriak, interpretazio kritikoa eta etorkizunerako kimu berri uste direnak eskaintzen dira.
Egileak adierazten duenez, gure aurreko aroak zituen oinarriak utzi egin dira orain, eta zeri eutsirik gabe eta norantz abiaturik ezean zutitu da besteenganako solidaritatea eta konrpomisuak baztertu dituen gizaki osoro indibidualista den Narziso berria. Metapublizitatearen olatuan bizi den Narziso-k errealitatearen ikuskera zatitua du, hisotiran eta politikan jarri zen konfidantza ere galdu egin du eta nahiko zaio bere buruaz arduratzea.
Filosofiaren arloan, ahultasuna etorri da epistemologi metodo izatera. Subjektuaren argaltzea jartu da sendaduraren bidetzat. Subjektu ahulak esperientziaren egoera historiko-kulturaletik hasten du bere pentsaera-ibilaldia.
Posmodernotasunak -egileak azaltzen duenez-, alde ilunen ondoan, baditu bere alde osoro positiboak ere. Galdekizun kezkagarriak eta ahalbide eta esperantza berriak sorterazten ditu posmodernotasunaren munduak. Saiakera liburu honek 1991.eko Euskal Herriko "Pedro Axular" Saria jaso du.