HAUR
LITERATURAREN
INGURUAN
UEUren Literatura Saila
Iruñea 1.992
© UEUren Literatura Saila
© Udako Euskal Unibertsitatea
General Concha 25, 6. 48010 BILBO
ISBN: 84-86967-51-1
Lege-gordailua: BI-2366-93
Inprimategia: BOAN S.A. Aita Larramendi 2, BILBO
Banatzaileak: ZABALTZEN Igara bidea 88, DONOSTIA
U.E.U. General Concha 25, 6. 48010 BILBO
AURKIBIDEA
SARRERA ............................................................................ 7
EUSKAL HAUR LITERATURAREN HISTORIA ........... 9
Xabier Etxaniz
NORK INBENTATU ZUEN ADARRA JOTZEKO
MAKINA ............................................................................... 31
Pako Aristi
HAUR POESIA EDO LIHOAREN NEKE ETA PENAK .. 41
Juan kruz Igerabide
HAUR LITERATURA ETA GIZARTEA ............................ 65
Manu López Gaseni
MEZU IDEOLOGIKOAK HAUR LITERATURAN ........... 73
Mariasun Landa
IPUINGINTZA TRADIZIONALA NARRATIBA
MODERNOAN
(edo Egiak eta Gezurrak idazle baten buruan) .................... 83
Patxi Zubizarreta
TXANOGORRITXUK OTSOA HIL ZUENEKOA
edo euskal haur literaturaren hamar "p"............................. 91
Xabier Etxaniz
Aurkibidea 5
MARRAZKIEN AURKIBIDEA
Pedro Osés, Ijitoak dauzkat nire etxean, Joxemari
Iturralde, Pamiela 1988, 79 orr. ....................................... Azala
Agurtzane Villate, Ali Baba eta berrogei lapurrak,
Patxi Zubizarretaren edizioa, Pamiela 1992, 47 orr. ............ 9
Jon Zabaleta: Tele Joxeme, Xabier Mendiguren,
Elkar 1992, 47 orr. ................................................................ 31
Antton Olariaga: Bederatzi gutun t'erdi, Erein 1992,
21. orr. .................................................................................. 41
Xabier Erostarbe, Borroka arroka, Manu López Gaseni,
Erein 1991, 79. orr. ............................................................... 65
Asun Balzola: Alex, M.A. Landa, Erein 1990, 7. orr. ......... 73
Daniel Redondo: Ametsetako mutila, Patxi Zubizarreta,
Elkar 1991, 29. orr................................................................. 83
Josu Olano: Gola, karu trapezista, Xabier Etxaniz,
Pamiela 1990, 12. orr. ........................................................... 91
Eskerrak eman nahi diegu marrazkion egile guztiei, bai eta
Elkar, Erein eta Pamiela argitaletxeei ere, liburu honetan
argitaratzeko baimena emateagatik.
6 Marrazkien aurkibidea
SARRERA HITZAK
Esku artean duzun liburuaren jatorria uztaileko astebete
sargoritsu batean kokatu behar da, Iruñean, Udako Euskal
Unibertsitatearen Literatura Sailak antolatu zuen "Euskal haur
eta gazte literatura" ikastaroan, alegia. Bertan emandako
hitzaldietatik bat edo beste liburutik kanpora geratu da, haietan
alde praktikoak zuen nagusigoak hala eskatuta. Pako Aristik,
Iruñeakoan zuzenean parte hartzerik izan ez bazuen ere,
argitalpenerako bere ekarpena erantsi nahi izan du. Xabier
Etxanizen bigarren artikuluak, berriz, UEUren Gasteizko
Ihardunaldietarako prestaturiko hitzaldia jasotzen du.
Ikastaro haren helburuak ziren euskal haur eta gazte
literaturaren historia eta eguneko egoera aztertzea. Etxanizen
artikulu biak parez pare jorratzen dituzte gaiok. Gainontzeko
artikuluetan alderdi espezifikoagoak aztertzen dituzte egileek:
fantasiaren erabilera gehiegizkoa Aristik, poesiak haurren
garapenean izan dezakeen garrantzia Igerabidek, errealismoa
gazte literaturan Manu Lópezek, sexismoa ipuin tradizionaletan
Landak, eta tradizioaren egitekoa gaur eguneko haur literaturan
Zubizarretak.
Ikuspegi orokorrak eta pertsonalak, alde teorikoak eta
esperientziazkoak biltzen ditu artikulu bilduma honek. Garaiotan
sarri hain korapilatsua gertatzen den gar honen inguruan,
argigarri izan bitez azterketa saiook.
Gerardo Markuleta
Sarrera hitzak 7
EUSKAL HAUR LITERATURAREN HISTORIA
Xabier Etxaniz
Azken urteotan eta zenbait kausa direla medio, hau
literaturaren berpizte baten aurrean aurkitzen gara (Euskal
Herrian bertan ere gero eta indar gehiago du haur literaturak).
Arrazoiak ugari dira, baina oro har, mundu osoa harturik,
haurtzaroari ematen zaion tratamendu berria (haurra ez da gizon-
-emakumetxo bat, bere nortasuna eta ezaugarriak dituen pertsona
baizik) eta oraingo pedagogia aurrerakoia dira berpizte honen
zergatiak. Gaur egun, Piaget, Neill, Durkheim eta beste zenbait
ikerlariren lanaren ondorioz, irakaskuntza berri bat defendatzen
da, irakasliburu atsegina bultzatzen da.
Fenomeno asko gertatu dira, beraz, azken urteotan:
Haurraren Nazioarteko Urtea, Haur literatur lehiaketak, Sariak,
Haur liburuaren presentzia merkatuan, bere inguruko erakundeak
(IBBY), Ikastaroak... Eta gertaera hauek haur literaturaren
berpizte horrekin batera eman dira, berpizte hori eragin dute.
Baina orain gauden egoera honetara ailegatzeko, eboluzio bat
eman da, progresio orokor bat eman da haurtzaroan, pedagogian
eta haur literaturan.
HAUR LITERATURAREN HISTORIAZ
Ahozko literatura
Haur literaturaren historia egitean, oso argi eta garbi utzi
behar da literaturaren barnean ahozko literatura ere kontutan izan
behar dugula historia hori egiterakoan. Are gehiago gure kasuan,
ahozko literaturak pisu handia baitu Euskal Herrian.
Euskal haur literaturaren historia 11
Lo-kantak, ipuinak, olerkiak, haur-jolasak, aho-korapiloak,
igarkizunak, etab. haur literaturak bereganatu dituen elementuak
dira. Batzuk, gainera, badirudi ez zeudela haurrei zuzenduta (lo-
-kantak, ipuinak,...), baina haurrek bereganatu dituzte eta gaur
egun haur literaturaren osagarri garrantzitsuak dira. Herri
bakoitzak du bere folklorea eta beraren bidez azaldu ohi ditu
bere jatorria, munduaren ikuspegia eta ohiturak (Basajaun,
Lamiak, Jentilak, Makilakixki); bestalde, olerki eta jokoen bidez,
hizkuntza ezagutzen dute; esan daiteke, hizkuntzaren erabilpena
dela garrantzitsuena hasierako literatura honetan: hitzak indarra
hartzen du eta jostagai bilakatzen da.
Ahoz-aho eta belaunaldiz-belaunaldi supazterñoan
transmitituriko literatura dugu hau; eta orain, gizarte ruralaren
krisia dela eta, krisian aurkitzen da.
Baina krisian aurkitu arren, euskal ahozko literatura kalitate
handikoa da, eta Koldo Mitxelenak bere Historia de la
Literatura Vasca liburuan (Madrid, Minotauro, 1960, 23. orrian)
dioen bezala Euskal ahozko literaturak ez die inolako enbidiarik
izan behar gure inguruko herrialdeetakoei. Bai kantitate bai
kalitate aldetik, harro egon gaitezke gure ahozko literaturaz.
Manuel de Lekuonak, ahozko literatura gehien ikertu duten
horietakoak, terminoen beraren ezegokitasuna aipatu du,
literaturak idatzia izan behar duela ematen baitu. Baina honetaz
gain, Lekuonak gure ahozko literatura artzai-garaikoen artean
kokatzen du, zaharra dela dio, neolitikokoak diren apain
olerkiekin eta historiaurrekoa den bertsolaritzarekin, baina hala
ere, ikertzaile honek ere, kalitatea goraipatzen du, kalitatea eta
idatzizkoa terminoak lotzen dituztenen aurrean.
12 Euskal haur literaturaren historia
Ahozko literatura eta idatzizkoaren artean aurki daitezkeen
ezberdintasun nagusienen artean aipatzekoak dira honako bi
hauek:
-Ahozko literatura kantatzeko den bitartean, bestea errezitatzeko
egin ohi da.
-Ahozko literatura bapatekoa dugu, azkar egin daiteke
(bertsolaritza dugu adibiderik argiena), eta idatzizkoa berriz,
astiro, luze pentsatuz, zuzendurik.
Euskal Herrian beren lanarekin sakonera eta zabalkundeagatik
izen bi aipatzekotan, R. M. Azkue eta J.M. Barandiaran aipatu
beharko genituzke arlo honetan egindako ikerketari dagokionez.
Baina ahaztu gabe hainbat eta hainbat pertsonaren lana, hala
nola:
-Jean Fraçois Cerquand, Legends et récits populaires du Pays
Basque. (1883)
-Julies Vinson, Le Folklore du Pays Basque, (1883)
-Wentworth Webster, Basque Legends liburuarekin (1877)
edo gure artean ezagunagoak diren Barbier, Urruano,
Larrakoetxea edo Arratibel, izen batzuk aipatzeagatik.
Literatura idatzia
Haur literatura idatziaren historia egitean planteatzen zaigun
lehen arazoa honakoa da: ea zer den haur literatura. Galdera
berez nahiko konplikatua da eta guk, erantzuna sinpletu nahian
edo, haur literaturatzat haurrek egindako edo haurrei
zuzendutakoa kontsideratu beharrean, haurrek irakur eta uler
dezaketena sartuko dugu haur literaturan; horrela, haurrei
zuzendutako liburuen ondoan aurkituko ditugu Altxor uhartea,
Tormesko itsu-mutila, Platero eta biok eta beste asko: berez
helduei zuzenduak zeuden liburuak, baina haurrek bere egin
dituztela eta, haur literaturan sartzen ditugunak.
Euskal haur literaturaren historia 13
Zaila da haur literatura idatziaren hasiera kokatzea, ia
ezinezkoa da esatea noiz hasi den zehatz-mehatz, baina argi eta
garbi dago une hori, ekintza hori, prozesu baten ondorioa dela,
eta fenomeno askoren ondorioa. Guk geuk hemen, fenomeno,
prozesu guzti hori, aipatu egingo dugu.
Fenomeno horien hasiera Indian kokatzen da: IV. mendean
argitaratu zen Panchatantra izeneko liburua, Daroucha
erregearen seme-alabentzat. Liburu honetan markatu dira Erdi
Aroan oraindik ere haur literaturan emango diren erregelak:
1- Haurrei zuzendurik egotea eta
2- Atsegina eta didaktikoa izatea.
Honelako liburuez gain, helduentzat idatzitako zenbait lan
bereganatuko dituzte haurrek, hala nola El Conde Lucanor, El
Mío Cid eta antzekoak. Suposatzen da, Euskal Herriko baladak
ere arreta handiz entzungo zituztela orduan haur eta gazteek.
1390. urtean, Geoffrey Chaucer idazleak (Canterbury Tales
liburuaren egileak) Tretis of the Astrolabie (Astrolabioaren
tratatua) izeneko liburua idatzi zuen bere hamar urtetako
semearentzat.
1550ean G. Straparolak idatzitako Piacevole notti liburua
kaleratu da, lehenengo maitagarri ipuinak argitaratuz Europan.
Ez dira haurrentzako liburuak, baina ziur gaude irakurgai
berak zituztela helduek eta haurrek, eta horrela izango da
Ernazimenduaren zati handi batean ere.
XVII. mendean hainbat gertaera nagusi ditugu haur
literaturaren historiarako:
14 Euskal haur literaturaren historia
Mende horretan izugarrizko arrakasta lortu dute idazki solte
batzuk, ipuin, kontaketa edo antzeko testua izanik, zentsura eta
traba legal guztiak gainditu gabe argitaratzen diren idazkiak.
Izen ezberdinak dituzte baina funtsean gauza bera dira (Pliegos
de Cordel gazteleraz, Chapbook ingelesez, De Colportage
frantsesez, Volksbücher alemanieraz,...).
1658. urtean argitaratua dugu Orbis sensualium pictus,
ilustrazioak jaso dituen lehen haur liburua. Johann Amos
Comenius-ek idatzi zuen, eta horregatik batzuek kontsideratu
izan dute haur literaturaren aita. Bohemian jaioa dugu Comenius,
eta, antza denez, nahikoa pedagogo aurreratua izan zen.
XVII. mende horretan ere, Mila gau eta gau bat gehiago,
liburu ezaguna ekarri du Europara Anton Galland diplomatiko
eta jakitunak; eta argia ikusi du La Fontaine-ren Fables
liburuak.
Herri-ipuinei garrantzi handia emanez, Lo cunto de li cunti
Giambattista Basilek idatzitako liburua dugu, bertan, eta
lehenengo aldiz, ipuin herrikoiak jasoz. Decameron eta
Piacevole notti liburu ezagunen antzera, hari baten bidez loturik
agertzen diren istorio ezberdinez osaturiko liburua da. Zoza
printzesak, lotan dagoen printze bat iratzartzeko, bertan dagoen
untzi bat bete behar du malkoz hiru egunetan, ia ia lortu duenean
lokartzen da eta esklaba batek betetzen du eta printzearekin
ezkondu. Zozak orduan ipuinak entzuteko gogo bizia piztu du
esklabarengan eta honela 49 ipuin kontatuko dizkiote hamar
atsok. Azkenean Zozak kontatuko du bere historia eta horrela
esklaba heriotz zigorrera kondetatuko dute eta bera printzearekin
ezkonduko. Basilek Italiako herri-ipuinetan oinarritu zen
liburuko istorioak kontatzeko.
Euskal haur literaturaren historia 15
Ipuin harrigarriak idazten dira Europan, eta 1697an
Perrault-en Histories et contes du temps passé avec des
moralités liburua kaleratu da, helduentzat pentsatuak hasiera
batean, eta gaur egun haurren artean guztiz ezagunak direnak.
Hauxe kontsideratzen dute askok haur literaturaren hasiera.
Perraulten liburu honetatik abiatu omen da haur literatura,
helburu pedagogikoa baztertuz (guztiz ezabatu gabe) literaturak
hartzen baitu benetako pisua.
Izugarrizko garrantzia du XVII. mende honek haur
literaturan; aurreko mendea Pedagogiaren urrezko mendetzat
hartu da eta nahiz eta XVII. mendeko pedagogo garrantzitsuek
ez idatzi haur literaturarik (Saavedra, Fajardo, Juan de Huarte,
Pedro Dimón Abril,...), garai horretan, eta lehenbiziko aldiz,
kontutan hartu da haurraren hizkuntz maila; eta Rabelais,
Montaigne eta antzeko pentsalariei esker hasi da helduaroa eta
haurtzaroa bereizten.
XVIII. mendean jarraitzen du, eta areagotzen da, erabilpen
didaktikoa. Robinsonen mendea dugu, Gulliver-ek bidaiak
egingo ditu eta John Newberry-ren eskutik sortzen da "Juvenile
Library"(1750).
Haur literatura erabiltzen da mundua azaltzeko: fisika,
historia, geografia... irakasteko. Rousseau-k Emilio argitaratzen
du, eta besteak beste, Robinson Crusoe (1719) liburua hartzen
du heziketaren bibliatzat. Garaiko filosofo eta pentsalariek
haurrak literatura berezia behar duela uste dute. Haur liburuak
enkargatzen dira (Iriarteren Alegiak Floridablancak,
Samaniegorenak Peñafloridak, etab). Giro honetan, eta
didaktismoak bultzaturik, liburu errealista primatzen da,
fantastikoa gaizki kontsideratzen delarik, kaltegarritzat
heziketarako. Hurrengo mendean, aldiz, nahikoa panorama
16 Euskal haur literaturaren historia
ezberdina azaltzen zaigu eta horren aitzindari bezala dugu K.A.
Musaeus idazlearen Alemaniako herri-ipuinen bilduma 1782an.
XIX. mende-hasieran kaleratu da lehen euskal haur liburua:
Vicenta Moguel-en Ipui onac, 1804ean argitaratua eta Esoporen
50 alegi dituena. Hurrengo urtean, 1805ean, Andersen jaioko da
eta 1812an Grimm anaien ipuinek ikusiko dute argia.
Haur literaturaren historian menderik garrantzitsuena dugu
hau. Fantasia, irudimena, estetika eta sormena inposatzen dira
etika eta pedagogiaren aurrean. Haur literaturaren idazle
nagusienak ditugu: Grimm anaiak, Andersen, Hoffmann, Lewis
Carroll, Jules Verne, Collodi, W. Busch, Stevenson, Charles
Dickens... Euskal Herrian Vicenta Moguel, Juan Jose Moguel eta
Agustin Pascual Ugalde Iturriaga ditugu; azken hau alegigilea
ere (Bretainia Haundian, esaterako, XV. mendean hasi zen
alegien erabilpena; Euskal Herrian berriz, hiru mende
beranduago). Haurrentzako lehen liburuak ditugu euskaraz,
didaktismoa jarraituz eta Europako korrente berrietatik urrun; eta
literatur liburu horiez gain beste zenbait liburu argitaratu dira
haurrentzat: 1828an M. Eyharteren Haurtchoen lehen escola
errientic gabe, edo aitamac errient; 1846an Baionan
argitaraturiko Haurren liburua. Meça eta besperac; edo 1858an
J. Duvoisinen Laborantzako liburua.
XIX. mende honetan ugaritzen dira haur aldizkariak;
komikiak ere bere lehen urratsak emango ditu. Zientzia fikzioa,
Nonsense-a, errealismoa, hirurak nahasirik eta indar handiz
agertuko zaizkigu. Ilargira doazen gizonak, mintzo den karta edo
beltzen zapalketa agertuko zaizkigu.
Lehen aldiz ematen da bukaera triste bat (Andersenen
Euskal haur literaturaren historia 17
zenbait ipuinetan, "Berunezko soldaduak"en, esaterako), lehen
aldiz hiltzen dira haurrak (Dickensen eta H. Malot-en liburuetan,
edo Corazón-en). Haurrari mundua azaltzen zaio ikus dezan,
ikas dezan; baina beti arte-lana zainduz; ipuinak, liburuak,
artistikoki erabiltzen dituzte.
Mende horren bukaera aldera, eta erromantizismoaren
eraginez, zenbait lan egin dira, indioei buruzko liburuak
esaterako (James Cooper eta Karl May-k idatzitakoak); zenbait
lurraldetan abertzaletasun-sentimendua sortzen da: gure herrian,
Katalunian, etab. Hemen sentimendu horrek ez baldin bazuen
haur literaturaren gehitzea sortarazi, Katalunian indar eta eragin
handia eduki zuen. Izan ere, heziketa katalanez nahi zutenez
gero, haur literatur produkzioa asko handitu zen. Gure herrian,
XX. mendearen lehen herenean emango da haur literaturaren
gehitze hau.
XX. mendea hiru zati nagusitan bana dezakegu: gerra
aurrekoa, gerra ondorengoa eta 60ko hamarkadatik honakoa. Eta
honako zatiketa hau mundu osoan, Euskal Herrian barne, ematen
da.
Gerraurrea
Mende honen lehen herenean (1900-1930) aurreko mendean
ekindako bidetik jarraitu zuen haur literaturak, gero eta
sendoago, gero eta produktu hobea ateratzen zelarik. 1919an
McMillan argitaletxeak pertsona bat jarri zuen haur literaturaren
kargu. EEBBetako haur literaturaren lehen urratsak ziren.
Europan, berriz, Peter Pan, Babar, Peter Rabbit kaleratzen dira;
informazio eta entretenimendu liburuak nagusitzen badira ere,
fantasia eta atsegina bultzatzen dira.
18 Euskal haur literaturaren historia
Euskal Herrian, 1918an kalea ikusi zuen Kirikiñoren
Abarrak liburuak; 1927an, Pernando Amezketarra. Bere
ateraldi ta gertaerak Gregorio Mugicaren liburua plazaratu zen;
aurreko urtean Jules Moulier "Oxobi"ren Alegiak izan ziren,
1931n Jean Barbier-ek Legendes du Pays Basque d'aprés la
Tradition idatziko du. Gure literaturaren berpizte baten aurrean
gaude, abertzaletasuna sendotzen ari da gizartearen eta euskal
heziketa izateko lehen pausoak ematen. Giro honetan, kanpoko
liburuak ere itzultzen hasten dira: 1932an "Oxolua"k
Bertoldaren maltzurkeri zurrak eta Bertoldinen txaldankeri
barregarrijak liburua itzuliko du (1986an, eta Xabier
Mendigurenek itzulia, Elkar-ek berriro plazaratu duena). Grimm
anaien ipuinak ere itzuliak dira (Larrakoetxeak eta J. Altunak
egindako itzulpenak; azken honek O. Wilde-ren ipuinak ere
itzuliko ditu 1927an), eta Schmid-en ipuinak Gabriel Manterolak
euskaratzen ditu 1934ean Ipuintxuak izeneko liburuan. Euskal
haur literaturaren hasiera indartsu eta nahikoa sendoa izan
zitekeen hau (bertako folklorea eta kanpoko liburu ezagunetatik
hasita), 1936ko guda dela kausa eten egin da.
EEBBetan Wall Street-eko krisiaren ondorioz oso gutxi
argitaratzen da (argitaratzen dena, oso kalitate onekoa da);
Europan Babar liburu saila sortzen da, Jean de Brunhoff-ek
(1899-1936) idatzi eta marraztutako liburuak; 1932an Peré
Castor-en lehen albuma kaleratzen da pedagogia eta artea
elkarrekin doazelarik, eta "benetako poesia, sormen-lana, lurra,
unibertsoa eta harrigarriarekiko beharra" helburutzat duelarik.
Babar, Peré Castor eta antzeko lanetan, zera lortu nahi da:
haurra, naturarekiko harremanen bidez giza erlazioetara
ailegatzea. Irakasliburu atsegina defendatzen da.
Euskal haur literaturaren historia 19
Estatu espainolean, haur prentsaren gorakada handia ematen
da. 1906an "Gente Menuda" kaleratzen da, 1914ean "Los
Muchachos", 1925ean "Pinocho", eta ugaritze-une honetan,
gorakada honen erdian, 1936ko gerra hemen eta 1939koa mundu
osoan.
Gerra ondorengo hutsunea
Gerra ondoren basamortu zabala ageri da haur literaturaren
munduan; krisia, behar beharrezko gauzen falta, errepresioa,...
asko dira egoera horren kausanteak; Euskal Herrian, Francoren
diktadurak ezinezko bihurtzen du euskaraz hitz egitea, idaztea,
publikatzea. Europa krisi latzean dago, deuseztaturik; heriotzak,
goseak, emigrazioak eraman dituzte idazle eta ilustratzaile asko
eta asko. Horietako baten liburua argitaratuko da gerra bukatu
zen urtean: Marie-Antoine-Roger de Saint-Exupéry-ren Printze
txikia (duela gutxi Txertoak, bigarren aldiz, euskaraz
argitaratua). Europatik EEBBetara alde egiten dute idazle eta
ilustratzaile askok, eta horren ondorioz indartzen da EEBBetako
haur literatura (Munro Leaf, Ferdinando zezena liburuaren
egilea, da horietako bat). 1945. urtean sortzen da han C.B.C.
(Children's Boook Council) erakundea, argitaletxeek eraginda
eta haur literatura bultzatu asmoz.
Europako basamortuan, aldiz, oasi txiki batzuk agertzen dira:
Tove Jansson idazle finlandiarraren Munin liburuak, esate
baterako, edo Astrid Lindgren-ek 1944ean idatzitako Fifi
Brindacier (Pippa Mediaslargas.) Liburu hau bere alaba gaixo
zegoelarik bururatu zitzaion Astrid Lindgren-i (izenburua alabak
ezarri zion) eta ohean zetzan alabari kontatu zion; gero, 1944ean
bera gaixo eta ohean egon beharrrean aurkitu zenean, idatzi zuen
liburua. Pippa Mediaslargas-ek pedagogoen kritika zorrotzenak
20 Euskal haur literaturaren historia
eta haurren ongietorri beroa jaso zituen; haur literaturan,
normalean, haurrek bereganatu dituzte liburu onak, edo beraiei
zuzendu zaizkie pedagogoen erizpideak jarraituz; baina, kasu
honetan, Pippa Mediaslargas honekin, oso fenomeno berezia
sortzen da: haurrek gustu handiz hartzen dute liburua, berehala
bereganatzen dute, eta, bestalde, pedagogoek kritikatu egin
zuten, kaltegarria zelakoan, errealitatea eta fantasia
nahasteagatik. Geroago pedagogo askok atzera egin dute eta
onartu egin dute liburu honen balioa. Haurrek aspaldidanik zuten
onartua!
Askorentzat hau dateke haur literatura modernoaren hasiera.
Pippa bera da liburuko heroia eta bere paper horretan haurrari
seguritatea ematen dio hazkunde-prozesuan eta lagundu egiten
dio bere autonomia bilatzen.
Didaktismoa ez da amaitu haur literaturan, baina inposatu
beharrean erreflexionatzeko bidea erakusten zaio irakurleari.
Garai honetan, baita, eta inguruko pobreziaz kutsatu ez zen
beste liburu bat, Marcelino Pan y Vino, José María Sánchez
Silva-ren liburu ezaguna dugu. 1952an argitaratu zen eta 30
hizkuntzatara itzuli da (euskaraz Ardo ta Ogi, Martxelin
izenburuz eta Jose Maria Satrustegiren itzulpenaz 1970ean);
idazleak Andersen saria jaso zuen 1968an (sari hori jaso duen
estatu espainoleko pertsona bakarra).
Euskal Herrian zailtasun handiak daude eta oso jende gutxik
argitara dezake euskaraz. Jules Moulier-ek Haur elhe
haurrentzat argitaratzen du 1944ean; hegoaldean berrriz,
Plazido Mujikak euskaraturiko Noni eta Mani. Islandiar mutiko
biren gertaldiak izeneko liburuak, Kuliska-Sortari eman zion
hasiera 1952an. Sorta honek garrantzi handia izango du hurrengo
Euskal haur literaturaren historia 21
urteetan euskal literaturaren barrenean. Eta, azkenik, garai
honetako idazle bat aipatu beharrean aurkitzen gara: Yon
Etxaide. Yon Etxaidek Alos-torrea (1950) eleberria, Pura! Pura!
(1953) ipuin-sorta, Pernando Plaentxiatarra (1957) ipuinak eta
Amasei seme Euskalerriko (1958) biografiak, argitaratzen ditu
urte hauetan. Oso hizkuntza landua eta aberatsa erabiliz, lan
handia egin zuen, hemengo zailtasunak gaindituz, obra guzti
horiek plazaratzen.
Eta honela, oasiak ugaritzen diren heinean ailegatzen gara
1960ko hamarkadara, guk haur literatura modernoaren zabaltze
eta ugaritze datatzat hartu duguna.
Haur literaturaren boom-a.
Felicidad Orquin idazle eta kritikoak dioenez, 60ko
hamarkadan hasten da haur literatura kontzeptua serioski
erabiltzen. Une horretan --mentalitate-aldaketa dela eta--,
haurra jadanik ez da gizon-emakumetxo bezala kontsideratzen,
nortasun propioa duen pertsona bezala baizik; bestalde, idazkiek
balio poetikoa dute. Urte "zoriontsuak" dira, dirua dago,
ekonomi egoera ona, industrializazioa ematen da; herritik hirira,
baserritik herrirako aldaketa ematen da. Familien errenta igotzen
da.
Haur literaturan ere nabaritzen da gorakada hau; bestalde,
haur literatura indartzeko erakundeak sortzen dira, horietan
garrantzitsuena IBBY (Internationak Board on Books for Young
People) delarik. IBBY 1953an sortu zen Zurich-en haur literatura
bultzatzeko asmoz eta berek sortua da Hans C. Andersen saria,
haur literaturaren nobel saria kontsideratzen dena, eta 1956.
urtean sortua. Urte horretan bertan eman zen lehenbiziko aldiz
22 Euskal haur literaturaren historia
"Deutscher Jugendbuchpreis" saria Alemanian, haur liburu
onenari emana eta indar handia hartu duena.
Francfort-eko azokan leku gutxi duela eta, haur literaturarako
azoka bat antolatzen da 1964ean Bolonian.
Apur-apurka, eta herrialde ezberdinetan, haur literaturak gero
eta pisu handiagoa hartzen du. W.Disney-ren pelikulak, Freinet
eta Rodari-ren eragina, UNESCOk harturiko erabakiak,
poltsiko-edizioak eginez lortzen den prezioa... asko eta asko
dira indartze honen kausak.
Euskal Herrian ere, ugaritze txiki bat ematen da: urte luzeen
isiltasuna puskatuz kaleratzen dira Amandriaren altzoan (1961)
Juliana de Azpeitiak idatzia, Sorgiñaren umea, Umeentzako
kontuak (1966) Martin Ugalderena, edo Nemesio Etxanizek
egindako Lur berri bila (1967). Lehen ikastolak sortzen dira eta
horrek bultzaturik idazten dira lehen liburu eta aldizkariak
(1966an sortzen da Bilbon "Umeen Deia", José Antonio
Retolazak bultzaturik; 10 urte beranduago, berriz, "Ipurbeltz"ek
ikusiko du argia).
Euskara batua sortzeak ere erraztu egingo du literatur
zabalkundea. Euskal haur literaturaren birsortze hau, etengabeko
aurrerapen bilakatuko da 1970ko hamarkadan, eta boom handi
80ko hamarkadan. Pedagogi aldaketa, hizkuntz askatasun
handiagoa, familien errenta eta editorialek nahiz idazle-
-ilustratzaileek egindako lan handigaitza izan dira gure herrian
fenomeno hau gertatzearen kausak.
1970eko hamarkada-hasieran "Kimu saila" sortzen du Gero
argitaletxeak. Urte horietako askatasun politikoa aprobetxatuz,
Euskal haur literaturaren historia 23
euskal kultura, historia eta literatura eraman nahi dituzte ikastola
berrietara. Pertsonaia historikoen biografiak argitaratzen dituzte,
gure mitologiako pertsonaiekin batera: Antso Garteiz, Amaia,
Eneko Haritza, Kattalin Erauso (J.M. Arrieta eta I. Azkunek
idatzita); antzerki-lanak publikatzen dira: Martin Arotza eta Juan
Deabrua eta sendagile Maltzurra, edota Buruntza azpian, biak
Lourdes Iriondoren eskutik. Literatur liburuak izanik, oso
helburu pedagogikoa dute; urteetan azaldu ezin izan ditugun
kultura, historia eta literatura erakusteko modu bat; euskara
berreskuratzeko tresnak (antzerkia oso medio baliagarria da); eta,
horiekin batera, haurrek berek egindako lanak ditugu "Kimu
sail" honetan: Haurra ipuin denean, Anjel Lertxundik
eragindako eta Zarauzko ikastolako haurrek idatzitako ipuin-
-bilduma dugu, berek idatzi eta marraztutako liburua. Antzekoa
da Elgoibarko ikastolakoek egin zutena: Izarren begietan, poesi
bilduma Arantxa Carbonell-ek ilustratua eta 1975ean argitaratua.
Inguruko horretan kaleratzen dira zenbait Asterix euskaraz,
I. Beobidek sorturiko argitaletxean; iparraldean Peré Castor-en
bildumako laupabost liburu atsegin eta interesgarri argitaratuko
dira Jean-Louis Davant-ek itzuliak (Adixkide onak, Ahuntza eta
pittikak, eta abar). Kanpoko argitaletxeak ere interesatzen hasten
dira. Pixka-pixkanaka eskaintza zabaltzen ari da, ikastoletarako
oinarrizko testu liburuak egiten dira. "Nire lehen liburuak" saila
publikatzen da 1977an, hurrengo urtean Kataluniako La Galerak
X. Mendigurenek itzulia "Apurrak" saila argitaratuko du
euskaraz.
Franco hil egin da eta abertzaletasun-sentimendu izugarria
dago gure gizartean, mobilizazioak ematen dira politikan eta
kulturan. Gero eta jende gehiagok ikasten du euskara eta
euskaraz. Ikastolak finkatzen dira.
24 Euskal haur literaturaren historia
Euskal Herriko argitaletxeek ez dute indarrik, eta kanpotik
etorriko dira haur liburuak. Behar handia dago, demanda handia,
eta oferta, aldiz, nahikoa murriztua. Giro horretan sortzen dira
Erein eta Elkar argitaletxeak, eta Hordago haur munduan
sartzen da. Erein eta Elkar, hasiera batean, buru-belarri sartzen
dira haur literaturan eta horrela, 1980-82 bitartean benetako
boom bat ematen da. 1979an sortzen dira "Tximista", "Itzul" eta
"Irakur" sailak; 1980an berriz, "Sor", "Txori" eta "Axut";
1981ean "Auskalo". "Sorgin" eta "Birigarro". Hurrengo urteetan
ere sail berriak sortu dira.
Geroago etorriko dira Hordago argitaletxearen porrota, baina
baita Pamiela sortu berria, edo apur apurka erdal argitaletxeak
berriro itzultzea (1986tik aurrera), eta gaur egun Anaya, S.M.,
Bruño, Edelvives, Alfaguara, Altea argitaletxeak euskaraz ari
dira beren lanak kaleratzen.
ORAINGO HAUR LITERATURA
Kantitate/kalitate binomioa kontutan izanik, bion arteko
korrelazio bat ematen da, ugaritzearekin batera maila igotzea
baitator. Estatu espainolean gaztelaniaz idatzitako haur liburuen
artean, honako eboluzio hau egon da azken urteotan:
Haur liburuak Guztiaren %
1970 1.842 % 9,3
1975 2.275 % 9,6
1979 2.997 %12,19
1980 4.912 %17,7
1982 5.071 %16,8
Euskal haur literaturaren historia 25
Ikusten den bezala, 1979-80 urteen artean izugarrizko aldea
dago; honen arrazoia, Haurraren Nazioarteko Urtea da. Izan ere,
1979a Haurraren Nazioarteko Urte izendatu zuen UNESCOk.
Gertaera horrek, haurrarenganako kezka berriarekin batera,
bultzatu egin zuen eta eragin haur literatura. Euskal Herrian ere,
garai horretan hasten dira argitaletxeak sail berriak sortzen.
Liburu-produkzioaren igoera hau 1986ra arte eman zen, eta
87tik aurrera produkzio-kopurua jaitsiz joan da 1991an 4.962
liburu argitaratu direlarik. Datuak ikusita, badirudi haur
literaturak bere sabaia ikutu duela eta kantitatean bederen, ez
duela aurrera joko.
Baina kantitatearekin batera, kalitatea etorri da; sariak,
lehiaketak, azterlanak, kongresuak, erakunde bereziak,
ikastaroak, etab. Haur literatura serioago hartu da, lan
literarioagoak egin dira, garrantzi handiagoa eman zaio.
Bestalde, haur literatura mundu osora ari da zabaltzen.
Iranen, esate baterako, duela 20 bat urte sortu zen haur literatura
idatzia, Senegalen duela 15 bat urte, Kenyan ere orain dela gutxi.
Herrialde batzuetan, Iberiar Penintsula barne, gorakada eta
progresio hau ematen ari den bitartean, beste herrialdeetan krisi
txiki bat ematen ari da dagoeneko.
EUSKAL HERRIAN argitaraturiko liburu-kopuruan
emaniko eboluzioa ere oso adierazgarria da azken hamarkada
honetan:
26 Euskal haur literaturaren historia
Urtea Liburu kopurua
1980 209
1983 401
1986 602
1988 774
1989 732
1990 889
hauetatik laurdena edo herena izaten da haur liburua.
Dena den, ez gaitezen engaina, liburu guzti horietatik zenbat
dira sormen-lanak? zenbat itzulpen? zenbat berrargitarapen?
1991ko abenduaren 5ean eta EHAAn kaleratutako laguntza jaso
duten liburu-zerrenda ikusirik (90eko abendutik ordura arte
lehendabizi aldiz euskaraz argitaratzen diren liburu ia guztiak),
honako datu hauek ditugu:
1991an:
Liburu berriak euskaraz: 275
Haur liburu berriak: 170
Sormen-lanak haur literaturan: 20.
Oraingo euskal haur literaturaren zenbait fenomeno:
1- Euskal Herrian ezin dugu esan literatur kritika bere une
gorenean aurkitzen denik, are gutxiago haur literaturan. Ez
dago kritikarik, eta hau oso arriskutsua da, maila honetan
aukeraketa bat eman behar izaten baita; kontutan izan, jende
askok, haur askok, ez duela irakurtzen ez duelako liburu
egokirik aurkitu.
Euskal haur literaturaren historia 27
2- Informazio-lekuak falta dira. Goiko kritika azaltzeko lekuak,
egunkari, aldizkari, foileto batzu: liburu onak azaltzeko,
propaganda egiteko, gidatzeko, irakurleak bere aukera hobeto
egin dezan.
3- Itzulpen-politika serio bat, kanpoko idazle klasikoak nahiz
berriak euskaratzeko eta, era berean, euskal idazle onenen
lanak erdaratzeko.
Orain arte euskaraz argitaratzen diren lan gehienak
argitaletxek beraiek eginiko planen arabera egin dira. Eta
hizkuntza gutxi batzuetatik jasotzen ditugu liburuak. Ikus bestela
ondorengo koadroak gazteleraren eta euskararen kasuak
konparatuz:
Estatu espainolean 1972-1984 urte bitartean 10.375 liburu
itzuli ziren beste hizkuntzatatik gaztelaniara (produzkio osoaren
% 25a), honela banatu zirelarik garrantzitsuenak:
Ingeleseratik 5.066 liburu (guztiaren %13a)
Frantseseratik 2.213 liburu (guztiaren % 5a)
Alemaneratik 1.084 liburu (guztiaren % 2,7a)
Italiaeratik 1.035 liburu (guztiaren %2,6a)
Suomieratik 126 liburu
Ikusten den bezala, inguruko herrialdeetako liburuak itzuli
ziren eta erdiak ingeleseratik.
Euskararazko ITZUL saila (Elkar argitaletxea) oinarri bezala
harturik, bertan argitaraturiko 86 itzulpenak honako hizkuntz
hauetan banatzen dira:
28 Euskal haur literaturaren historia
Alemaneratik 29
Ingeleseratik 16
Katalaneratik 12
Italieratik 10 (Rodari)
Frantseseratik 8 (Goscinny)
Besteak 11
Euskal haur literaturaren historia 29
NORK INBENTATU ZUEN ADARRA
JOTZEKO MAKINA?
Pako Aristi
Herri koskor bateko umeak ginela (garrantzizkoa deritzot
hasierako bi hitzon zehaztapena hainbat hiritan emandako
hitzaldi zenbaiten ondorioak darakustanez) sarritan egiten
ziguten galdera da izenburuak bere baitan dakarrena, eta guk,
inbentuak aspaldiko gauzak ziren usteaz sortzailea gure
adimenak (eta are gutxiago memoriak) ausnartu ezin zezakeen
misteriotzat harturik, sorbaldak astintzen genituen galdera egiten
ari zitzaigun hura bera adarjole mozorrotu ote zen zalantza ia
gabeaz.
Ordea denbora pistak ematen hasi zitzaigun makina haren
itxura eta bere erabilpenari buruzkoak, erantzun horretan
listoagoak izateko pauso handi samarra gordetzen zelako
aztarnak piztu zigun kezka asetzera zetozenak. Adibidez, sakon
mamitutako sistema batez dozenaren bat suge harrapatu
genizkionean ibaiari eta haiekin tortura berezien aprobak egiten
ari ginela herriko enparantzan sakristaua etorri zitzaigun,
soldaduska Saharan egin zuela eta han sugeak suaz inguratu
ezkero zutitu eta dantzatzen hasten zirela kontatuaz, eta guk ez
genuen aukera exotiko hura galdu nahi izan. Dendatik aguarras-
-pote bat erosi, suge-taldearen inguruan isuri eta emozio handiz
eman genion sua likidoari. Sugeak, suzko borobilean urduri hasi
ziren, baina han ez zen bat bakarrik ere zutitu eta denak kiskali
ziren frustazioaren amorruak aguarras-hondarra piztien gainera
botatzera eraman gintuenean. Pentsatu nuen: hona umeei adarra
jotzen dien gizon bat. Baina horrek ez zuen makinaren
inbentorea izan zitekeenik baieztatzen erabateko ziurtasunaz.
Gure aitonak ere asko jotzen zigun adarra bere bilobei,
buruko ile bat ur-botila hertsian sartu eta sei hilabetetara suge
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 33
bilakatzen zela zioenaren antzeko mila istoriokin, guk zertzelada
guztiak ongi kunplituz eta azken mugetaraino eramaten
genituenak noski. Baina nik uste, eta hau bizitzako beste edozein
unetan frogatua ikusi izan dut, prozesu edo aro baten barruan
sarturik gauden bitartean distantzia, hoztasuna eta perspektibak
hutsegiten digula, beraz zail gertatzen da hori gainditu eta iragan
arte zalantza eta kezka uneak ulertzea. Hamalau urte inguru arte
adarra jotzeko makina nork inbentatu zuen deskubritu gabe
eman nuen, eta kasik ahantzi ere ahantzi nuen gutaz farre
egiteko tresna gaiztoa asmatu zuen buruokerraren bilaketa. Zer
uste duzue gertatu zela hamalau urte inguruan, bat gora bestea
behera?
IRAKURKETA-SAIOAK UMEKERIEN KONTRA
Larunbata goizetan, eskolatik libre, futbolera, mendira edo
txirrindulari-karrerak ikustera joaten ziren lagunetatik aparte,
ondasunik preziatuena bezala gordetzen dudan bakardaderako
joera lantzen hasi nintzen, orduan gero ikusi dudan honetara
eramango ninduela jakin gabe, eta irakurtzen ematen nuen goiz
osoa, gure etxean erosi berriak ziren butaka granateetako batean
eserita. Lukanor Kontearen istorioak, Zalakainen abenturak,
Londonen urrebilatzaileen ipuinak, eta hilabete gozatsuen
ondoren konturatu nintzen nork asmatu zuen adarra jotzeko
makina, lerroon irakurleak, bertsolari kaskarrari amaiera
antzematen zaion legera, honez gero badakien erantzuna:
idazleak.
Haurtzaroko irakurketez ez dut oroimen askorik, baina
hamar urtetik aurrera hasi nintzen, gaur egun mantentzen dudan
iritzia eta nire haur literaturaren oinarrian dagoen ustea, adarra
34 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
jo zidatela sentitzen, fantasiaz eta irrealitatez betetako istorio
haiekin, eta oso gaizki sentitu nintzen. Eta ez da liburuen
esparruan gelditzen den inpresioa, piska bat globalizatuz gauza
berdintzat baitauzkat zikoinen kontuak haurren jatorria
esplikatzeko, sakamatekasenak beldurtzeko, errege magoenak
eta beste guztiak. Orain begiratuta, fantasia-mundu hori adar-
-jotze bat iruditzen zait, bizitza edertu eta beste zentzu batez
jantziko lukeen tresneria bat baino. Badakit norbaitek esango
duela (idazten duzunean beti dago zure hitzak idatzi orduko
irakurtzen dituen norbait dagoen imajinazio faltsua) haur
kontakizunik unibertsalenak, Txano Gorritxu, Lotiarena,
Zenizientarenak eta denok dakizkigun horiek, gertaera irrealez
beterik daudela eta agian, seguruen, hori dela hain zuzen
arrakasta horren funtsezko zergatia, baina egia da halaber, nere
kasuan, hamar urtetatik aurrera, liburu ezberdinak irakurriaz
munduaren ikuspegi berriak dastatzeko aukeraren jabe egin
nintzenean nire irakurle-gozamena ordurarte ezagutu gabeko
intentsitate berri batez puztu zela.
Puntu honetan gogora datorkit irratiz Pello Esnali
entzundako elkarrizketa bat, non haur literaturan sari bat lortu
eta argitara berria zen liburuaz mintzo zen, besteak beste
argumentua esplikatuaz. Delako argumentu hau oso fantastikoa
zen, eta (liburua ez dudala irakurri aitortuaz) ez nuen ezer ulertu.
Errege edo antzekoren baten istorioa zen (entzunaren oroimen
nahasiaz ari naiz) eta une batean Pello Esnalek esplikatzen zuen
nola asteari egun bat kendu zion, egun bakoitzari ordu bat, gisa
honetan zihoan kenketa-katea luze bat osatu arte. Esan nahi dut
ulertu bai, ulertu nuela prozesua, baina ez fantasia horrek
istorioaren barnean eduki dezakeen erabilpena, aberastasuna, eta
gutxiago horrek haurrari (berdin gazteari) aportatu diezaiokeena.
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 35
Antzeko fantasiadun liburuek, niretzat, haurrari erakusten
diotena da egileak duen fantasia-ahalmenaren neurri osoa, baina
ez fantasia hori nola aplikatu daitekeen haurrak eskura duen
mundu hurbilean, ez arazo ttiki eta normalak nola konpon
ditzakeen, ez munduaren atalik errazenak ulertzen, hala nola,
adibidez, gurasoen haserreak, hainbat gauzekiko debekuen
zentzua edo hori gainditzeko bideak, lagunen arteko liskarren
zergatia, eta oroitzen zaizkizuen beste guztiak.
Honekin pentsa dezake norbaitek (idazle orok duen beste
norbait horrek) mendian superbibentziarako manual praktikoen
aldeko naizela, horiek hiri edo etxearen espaziora egokitzerik
balego argumentu sinple baten inguruan josita. Baina ez da hori.
Mugak ezartzea zaila baldin bada ere (ikusi besterik ez dago
nazioen arteko mugak, hainbeste urtetan indarrez mantenduak,
zein aisa erortzen diren), kontakizun errealistagoak ditut maite
eta defenditzen, eskura dauzkagun baliabideak erabiltzen
irakatsiko dutenak, beno, irakatsi hitzaren pedagogikotasuna
gehiegizkoa bada ere, horiek erabiltzea posible dela agertuko
dutenak.
Nire haur literaturako liburuetan ez da elementu izugarri
fantastikorik agertzen, ez du inork hegan egiten, tximiniak edo
ispiluak ez dira inorako pasabide, gauaz ez da iratxorik agertzen
zure akatsak zuzentzera, txorimaloek ez dute hitzegiten, ibaiak
suge, apo eta ezkailuz beterik daude, ez beste ezertaz,
protagonisten putadak jasotzen dituztenak hasarretu egiten dira
putada horien zentzu ona ulertu eta irrifar egin ordez. Bada
literaturari buruzko uste edo iritzi nahi hedatu eta onartu bat
idazle gehienen partetik, dioena literaturarekin errealitatearen
muga estuekiko mendekua burutu dezakezula, normalean gertatu
edo perzibitzen ez ditugun gauzatxo horiek kontatuaz, begirada
bati halako edo bestelako tankera eman dion gertaera
36 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
esplikatuaz, asmatuaz, eta beste mila bide erabiliaz. Konforme
hori egitea `heldutasuna' bezala deitua den adinean, gauzen
mugak bereizten ikasi samarrak gaudenean, baina haurtzaroan
daudenekin horrela jokatzea, haiek artean dena posible dela uste
duten adinean, ba lehen nioena iruditzen zait, adar jotzea. Alde
nabaria dago ilargian aiton bat bizi dela kontatzea hori sines
dezakeenari, edo hori bera fabula moduan erabiltzea gezurra
dela baina horren bidez istorio eder bat osatu daitekeela
dakienarentzat.
Adibide gehiagotan murgildu gabe nire haur liburuetan
aplikatu dudan printzipio bakarra laburtzen saiatuko naiz,
zigarro baten bost minututako erreflexio-denbora eskaintzen
badidazue.
INJENIOAREN ERABILPENA
Haur literaturak niretzako bi ezaugarri baino ez ditu behar:
sinesgaitza den gertaera oro baztertzea eta arazoen aurrean
haurrari eskura duen gauza bakarra erabiltzen erakustea,
injenioa, pentsatzeko ahalmena, konponbide majikoak ahaztuta.
Nik uste hori dela bidea haurra bere buruaz gustura senti dadin,
bere buruaz aktuatzen duten haurren istorioak irakurriaz hark ere
gauzak bere buruaz konpon daitezkeela ulertuko duelako.
Satisfakzio gutxi dira munduan zerbait zerorrek egin duzula, ez
anaia zahar, ez guraso ez artzobispoaren laguntzarekin, gai
zarela, gero eta gaiago den-dena konpontzeko, deskubritzen
duzunean sentitzen dena baino ederragoak. Askatasuna
erabiltzen ikasteko lehen pausoak besterik ez dira, eta
lehendabiziko independentzia-zantzuak, pittinak badira ere,
gurasoengandik aldenduta bizitzeko.
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 37
Gehiegizko helburuak dirudite hauek, baina esango nuke
helburu baino filosofia bat baino ez direla, nire lana zentzu batez
janzteko eginahalak, gaztetako akanpamentuetan apaiz gorri
hark esaten zigun moduan, ideiak izarrak bezalakoak dira, inoiz
ez ditugu eskuratzen, baina beti gidatzen dute gure bidea gauean.
Haur literaturako nire produkzioa bi zatitan banatzera
behartzen nau ideia nagusi honek. Lehen zatian hiru liburu
hauek leudeke:
"MARTINELLOK EZ DU KUKURIK ENTZUTEN": Gure
herrian, Urrestillan, tristurarako joera zuen txikitero batek, kontu
zaharrak kontatzen hasi eta bukaeran esaten zuen esaldian
oinarritua: 'ai, daukadan dena emango niake horiek berriro
pelikula batean ikusteagatik'.
"MARTINELLO ETA SEI PIRATA": Urrestillako sei bihurrik
beren txabolara meriendatzera gonbidatu ondoren kontatu
zizkidatenen ia transkripzio leiala, Martinelloren fikziozko
pertsonaia aprobetxatuz.
"ZAZPI PIRATA BALTSA BATEAN": Aurreko liburuaren
talde-egitura aprobetxatuaz erabat neronek sortutako bidaia
errekan behera.
Liburu aipatuak injenioaren erabilera baino kronika-asmoa
dute helburutzat, herri txikietako bizitza moldea jasotzea. Joera
berriko lau liburuen artean zubi moduan beste bat dago:
"MIREN, GARBIÑE ETA SORGIN BATEN KOMERIAK":
Jaiotza fantastiko baten ondoren (igelak ziren euren gurasoak)
pentsamentuaren arma guztiak erabili beharko dituzte giza itxura
eman dien sorgiñak berriro igel bihur ez ditzan.
38 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
Artikulu honen funtsa estuen besarkatzen duten liburuak
oraingoz nire produkzioan azkeneko laurak direnak lirateke,
"MERTXE PANDELETXE" eta "MARI BEXAMEL"-en
liburuak:
"JANTOKI TXINOAK": Jantoki txinora joanik gurasoekin
bazkaltzera, bi neskatoek sukaldean likore txinar famatua
egiteko dauzkaten muskertxoak libratzea lortuko dute.
"AZKEN LAMIAREN BILA": Basomutilen istorio bat
jarraituz, ea egia den edo ez konprobatzera joango dira mendi
malkartsu batera.
"ITSASONTZI BATEN": Antxoatara doan itsasontzian sartuko
dira ezkutuki.
"KENIAKO TXIMELETA": Keniatik Zornotzako krosa
korritzera etorri den lasterkariari zapatila pare bat lapurtzen
lagunduko diote almazen handi batzuetan.
Azken lau liburuen ezaugarriak hauek dira:
Paisaia: Euskal Herriko hiri eta paraje ezagunak, Getaria,
Bilbo, Donostia eta Beizamako mendiak.
Argumentua: Gurasoekin doaz lekuotara, baina berehala
aldentzen dira beraiengandik, pertsonaia errealak aurkitzen
dituzte, Txomin Artola jantoki txinoan, Kaxiano itsasontzian,
Ezekiel Bitok Bilbon, eta sortutako arazoa konpontzen dute
burua erabiliaz eta pertsona horien laguntzaz.
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 39
Deskribapenak: lekuak, anbienteak, eurentzat berriak diren
gauzak, nesken ikuspuntutik daude deskribatuak. Errealtasun-
-zentzua ematearren, egunero egiten ditugunak ere
deskribatzen dira, adibidez bazkaritan zer jan duten, zein
ordutan atera diren etxetik, artzainak duen gaztaren gogorra
eta zapore fuertea, neskak komunera doazela etab.
Amaiera-oharra: Hemen landutako teoria hau, neure haur-
-inpresioetatik sortua, bederatzi urtetatik aurrerako literatur
produkziora mugatuko nuke, gutxi gorabehera. Edade hori baino
lehen fantasiak beste funtzio batzuk betetzen dituela uste baitut,
baina hori beste baterako eztabaidagai izango litzateke.
40 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
HAUR POESIA EDO LIHOAREN
NEKE ETA PENAK
Juan Kruz Igerabide
Ez dira horrenbeste urte gure soroetatik lihoa desagertu
zenetik. Lihoa eta artilea izan dira, batez ere, gure herriak
oihalgintzan erabili izan dituen gaiak. Ikus daitezke oraindik
garai bateko lihozko zapiak han hemenka.
Lihoa soroan ereitetik ehuna osatua ikusi arterainoko bidean
egundokoak ziren tarteko lanak. Emakumeentzat izan ohi zen,
batipat, betekizun hori; ohitura zen, gainera, etxeko alaba
bakoitzak bere alorra edukitzea, lihoa erein, jaso, landu eta bere
ezkonbizitzarako beharrezko arropa osatuz joatearren. Lihoaren
neke zein penak kantatu dituztenak anitz izan dira; gaur egun
gure artean ezagunenetarikoa "Oi, Pello, Pello" izango da, batez
ere bakar-kantarien ahotsetik jasoa. J.A. Mogel-en Peru Abarka
liburuan ere badago gai horri buruzko bertsorik:
"Kantatu dagiguzan
linuaren penak,
ezpata oneen otsian
izanik latzenak;
alkar ondo artuta
soñuba neurturik
gorputzeko nekia
ixteko arindurik"
Hazia erein, handitzean eskuz atera, ondo orraztu eta bildu,
beratzen jarri putzu batean, non berehala kiratsa zabaltzen omen
zen, hurrena soroan zabaldu lehortzearren, jaso, orraze metalikoz
orraztuz gainak kendu, ondoren jo, txarrantxarekin hariak atera,
goruetan irun, lixibaz garbitu, harilkatu, ehundu eta, azkenik
ebaki eta josi.
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 43
"Euskaldun neskatillak,
nekiak arturik,
eztabe onetako
gizonen biarrik;
eurak dira erelle
lino gijarijak,
eunle eta jostun
ta gorularijak"
Nola lihoa lantzen zuten garai bateko neskatxek, hala lantzen
du haurrak bere mintzoa: erein egiten du, ingurukoengandik
hitzak bere buruan jasoz eta jasoz; fruitua bildu, bere lehen
hitzak esanez; harilkatu, esaldi komunikatiboak entseiatuz;
ehundu, hizkuntzaren ehuna amaraunduz, diskurtsoa kateatuz;
ebaki eta josi, poemak osatuz, adibidez. Liholariei ez bezala,
ordea, gizakiari ez zaio ez ehuna, ez soinekoa, erabat osaturik
inoiz geratzen.
Poesia liholaritza besterik ez da; liho-landarearen ordez,
hitzak erabiltzen direla, besterik ez. Poesian, maiz, ehunari
berari ematen zaio lehentasuna; beste zenbaitetan, ehunak hartu
behar duen tinteari; bada ebakitze lana lehen mailan jartzen
duenik, bada jostea besterik axola ez zaionik; alde asko ditu
poesiaren bideak. Bitxia da Tindalariaren eskua izatea Auden
poetaren saiakera ospetsu baten izenburua.
**************
Poesia ehungintza delarik, nahiko alferrikakoa da haur
poesiaren eta helduen poesiaren arteko bereizketarik egitea. Biak
liho-lana direlarik, ez dago alderik. Haurren eta helduen arteko
ezberdintasun poetiko bakarra neurri-kontua da: helduentzat,
oihal handiagoak egin behar dira, eta haurrentzat, ttikiagoak.
44 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
Eta hemen dago lehen tranpa: haurrari dena era murriztuan
eta ttikian eman behar ote diogu? Literatura `minor' bat al da
haurraren elikagaia? Galdera horrela eginda, gutxik erantzungo
luke baietz. Adibidez, denok dakigu haurrek gorputz aldetik jan
gutxiago behar izaten dutela; baina, har dezagun beste alde bat,
maitasunarena adibidez; hortik ere gutxiago jan behar ote du?
Poesiaren arlora lerratuz, ezin diogu haurrari eskatu
abstrakzio logikoaz jabetzerik; baina, sentipen-aldetik, ez ote
dute guk bezain sakon barneratzen?
Haurrak sen berezia izan ohi du ikusten ez duenaz jabetzeko,
guk baino errazago antzeman ohi ditu pertsonen aldarte-
-gorabeherak, animaliekin komunikatzeko erraztasun berezia
erakutsi ohi du; haurrek elkarren artean berehala ulertzen dute
batak bestea. Eta hor ez dago kode-kontua bakarrik; haurraren
komunikazio-ahalmena gurea baino murriztuagoa da kontzeptu
nahiz jakituria aldetik; baina gauza bera esan ote liteke intuizio
edo senaren aldetik?
Horrek guztiak honako puntu hauek proposatzera garamatza:
1. Haurraren pentsamoldea ez da helduona baino arinagoa,
sakontasunik gabekoa, beste era batera funtzionatzen duena
baizik.
2. Haurrak sentitzen duena gurea bezain sakona da, zein
atseginean, zein zorigaitzean, zein bortxakerian, zein
sentipenaren beste arlotan.
3. Artea, sentipenezko eta senezko den aldetik, maila berekoa
da haurrarengan eta guregan. Aldea, arte horrek leramakeen
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 45
joskera eta edukin kontzeptualean dago; alegia, haurraren
adimena ez dela gauza sinboloen eta kontzeptuen irakurketa
konparatiboa, induktibo-deduktiboa, osatzeko, hots, ezaguera
logikoa zein linguistikoz poesiaz jabetzeko. Horrek ez du
esan nahi, ordea, haurraren bizipen poetikoa edo zirrara
estetikoa gurea baino ahulagoa denik.
Beraz, haurrari eskaintzeko material poetikoak ez du behar
izan produktu edulkoratu edo eztikeriaz betea (hala umore
amaneratu batez, nola xamurtasun pedagogiko batez). Hori
adierazten zaigu, nolabait, naturalak izan behar dugula esaten
digutenean. Haurraren adimen eta garatze-maila errespetatuz
gero, ez daukagu bizikizunak `ttiki' frekuentzian jartzen aritu
beharrik.
**************
Hariak orain zientziari dagokion puntu bat ukitzera
garamatza. Hots, garunaren ezkerraldearen eta eskuinaldearen
gaiaz aritzera. Marilyn Ferguson psikologoak, gai horri buruzko
azterketen laburpena eskaintzen digu, ezkerraldeari logika
mailako operazio analitikoak, hizkuntzazko sekuentzienak eta
abar egotziz; eskuinaldeari osotasunezko prozedurak, senezko
edo intuiziozko prozedurak, prozedura artistikoak lotuko
litzaizkioke.
Horrela, hizkuntzaren eskurapena eta gure eskolak lantzen
dituen arlorik garrantzizkoenak garunaren ezkerreko hemisferioa
lantzera bideratuak daude; esan gabe doa, gure gizartearen
funtzionamenduan nabaria dela ezkerralde horren agintea, eta
gauzak ondo antolatu eta zentzumen kritikoa edukitzeko behar
beharrezkoa dela ezin uka gainera. Baina irudimena gainbehera
46 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
daukan gizartean bizi gara, intuizioa edo sena gero eta ahulagoak
diren gizartean. Beraz, garunaren eskuinaldearen lanketak
egundoko garrantzia hartzen du egoera honetan.
Haurrarengan esan genezake garunaren eskuinaldea dela
nagusi, eta poliki-poliki joaten dela ezkerraldea nagusituz.
Nolabait, ezkerralde horren garapena, adimenaren garapenarekin
lotua dago (adimena guk ezagutzen dugun moduan; alegia,
koherentzia eta lotura edo kohesioa lortzeko ahalmena, operazio
analitikoak eta paradigmatikoak egiteko ahalmena).
Arazoa da adimenaren garatze hori, garunaren
eskuinaldearen betekizunak alde batera utziz bultzatu ohi
dugula, nolabait alde hori ito bezala egiten dugula. Eta horrek
gauzei bizitasuna kentzea dakar. Joera analitiko-paradigmati-
koak, nolabait, heriotz joerak dira, gauzak geldiaraziz aztertu
behar dituzte (nahiz sinkroniaren eta diakroniaren uztardura
aldarrikatu, nahiz paradigmak osotasunaren arauera formulatu,
disekzio bat dago beti, era batera edo bestera); joera osatzaileak,
berriz, joera biziak dira, prozesuaren eta mugimenduaren
osotasuna interesatzen zaie (ibiliz goazenean, pausoak ondo
neurtuz eta pauso bakoitza aztertuz joatea, edo hori gabe ibiltze
hutsaren bizipena izatea; horra hor bi aldeen adibidetzat har
genezakeena). Heriotze-bizitze hori izango litzateke
existentziaren sekretua.
Hizkuntza ikasterakoan, garunaren ezkerraldea indartzen ari
gara, adierazpide hotz, heriotzezkoa lantzen. Baina hizkuntzaren
beraren barnean hor daude bestelako indarrak ere; hizkuntzaren
senaz, irudimenaz, adierazpide-indarraz, eta abarrez, hitzegiten
dugunean, zertaz ari gara funtio poetikoaz ez bada?
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 47
Hizkuntza biziaren, senezko hizkuntzaren oinarrian, beraz,
funtzio poetikoa ikusiko genuke (oso zentzu zabalean hartu; ez,
noski, era espezifikoan). Beraz, hizkuntzaren garapenean,
adierazpide beroa eta adierazpide hotza era orekatuan lantzea
ezinbestekoa da hizkuntza horrek bizipen-indarra har dezan.
Hizkuntza bere osotasunean eskuratzeko, ez da aski
hizkuntzaren didaktika bat, testuaren legeak, kodearen legeak
ondo ezagutu eta era efikazean erakusten baditu ere, adierazpen
zehatz eta kohesionatua lortuz. Adierazteko modu hori nahiko
aseptikoa gertatzen da (ez dago ezer zeharo aseptikoa denik
baina); gauzak aztertzeko egokia beharbada, gaurko eskola
teknokratikoari erantzuteko egokia beharbada, baina hotza, hila.
Gaurko gizakiak ametsaren eta intuizioaren prozedurak
nahiko itxiak dauzka. Garunaren eskuinaldearen laguntzarik
gabe, ezkerraldekoaren lana antzu samarra bilakatzen da, bizi-
-indarrik gabea. Era berean, eskuinalde hori egunetik egunera
blokeatuago, itxiago badago, bada, orduan gizakiaren sentipen-
-indarrak irtenbiderik gabeko ixtura batean jiraka ibiltzera
kondenatzen ditugu. M. Fergusonen ustez, hizkuntzak lor
dezake, hein handi batean, bi alde horien garapen orekatua; eta
hori bultza dezaketen hizkuntzazko osagaiak, kantuetan,
poesian, errezoan, eta abarretan aurki omen ditzakegu (mintzaira
aseptikotik nahiko urrun, beraz).
Garunaren ezkerraldeak gauzak mugatuz, paradigma
logikoak osatuz jokatzen du (gure eskolak etengabe lantzen duen
arloa, hain zuzen). Eskuinaldeak, aitzitik, hedatuz, mugei
kanpora eraginez, osotasuna bilatuz. Eskuineko garunarekin bide
berriak bilatuz aritzen gara, sentituz, irudimena erabiliz,
usnatuz... Ezkerraldekoarekin, berriz, konprobazioak egiten
ditugu, azterketak, eta bide berriei kontzeptu eta egiturak
egokitzen dizkiegu. Beraz, bi aldeak biltzen ez dituen hezibidea,
48 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
"erantzun zuzenaren" atzetik dabilen hezibidea ez da batere
osasuntsua gure haurrentzat.
Haurrak hizkuntza barnera dezake, bi alde horien funtzioak
landuz. Noski, esango dugu, gure testuliburuetan ipuinak eta
poemak ere ageri ohi dira. Baina, kuriosoa da testu horiek
hizkuntza era analitikoan ikasteko erabiltzea; poesia edo
ipuinarekin ez da bultzatzen bizipen estetiko osatzailea, baizik
eta hizkuntzazko esamoldeak oso ondo landuak daudelako,
hizkera aberatsa erabili ohi delako, eta eredu linguistiko horiek
ikastearren. Ez gara jabetzen, nonbait, aberastasun hori bizikizun
estetiko batetik sortua izan ohi dela, eta ez hitzen konbinaketa
harrigarriak edo morfosintaxia aberatsa erabiltzetik.
Bizikizunekin loturik ez dauden eginkizun komunikatiboak
formulista hutsak dira, eta ez dute garunaren eskuinaldea
iharrosten.
**************
Adierazpide beroa eta hotza aipatu ditugu. Argitu ditzagun
piska bat bi horiek. Adierazpide beroa diogunean, barne-
-emozioak eta norberaren izaera osoa adierazpide horretan
inplikatzen direnean sortzen den mintzaira esan nahiko genuke.
Dena dago tartean: gorputzaren jarrera eta mugimenduak,
aurpegikera, doinua eta abar. Adierazpide hotza diogunean,
berriz, kontzeptuaren bidez igorri nahi den mezua esan nahi
genuke; gorputza, doinua eta abar, ahalik eta neutralitate
handienean eduki nahi izaten dira horrelakoetan, mezuaren
zehaztasunean jarriz ahalegina.
Noski, ez dago erabat hotz den adierazpenik, ordenagailu
batena izan ezik; baina, adibidez, eskolan lantzen den adierazpen
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 49
berbalak hoztasun horretarako bidea bultzatzen du,
zehaztasunaren eta zientziaren izenean (ikasleak zenbat eta
helduago, orduan eta areago). Adierazpen hotz hori adierazpen
intelektualetik hurbil legoke.
Haurren mintzamena, ordea, zenbat eta ttikiago izan haurra,
orduan eta beroagotzat jo genezake. Haurra bere barne osoa
inplikatuz mintzatzen da: inplikatzen du gorputza, jokuan jartzen
ditu emozioak ere; bere izaera osoa jartzen du tartean. Eta
heltzen doan heinean, adierazpen-une beroen eta hotzen arteko
haustura handituz eta handituz joaten da, hasierako erabateko
berotasun hura galduz. Haurtzaroko paradisua galtzearen
irudiaren proiekzioetako bat izan liteke hori.
Adierazpen poetikoaren alorrera gatozelarik, haurrarengan
adierazpide beroa gorenean ezarriko genuke, haurrak bere
izaeraren zokorik zirriarakorrenak ukitzen dituen arloarekin
lotuz. Eta zenbait ikertzaileri kasu egin behar badiogu, amandre
ipuinen barruan aurki ditzakegu zoko horiek zirraran jar
ditzaketen hariak; amandre ipuinak poetikotasunez beterik
egongo lirateke.
Funtzio poetikoa izaeraren eta adimenaren alde bat dela esan
dezakegu, eskuineko garunaldearekin lotua, eta eginkizun
osatzaile eta senezkoekin zerikusia duena. Ikuspegi osatzailea
edo integrala landu nahi duen heziketa-planteamendu batek ezin
alde batera utzi poesia, ezin erabili poesia ariketa analitikoen
morroi, adibide huts gisa, poesiaren izatea deuseztu nahi ezean
behintzat (heziketaren eginkizuna garunaldearen ezkerraldeak
gidaturiko giza `status' baten zerbitzuan jarri ezean behintzat).
**************
50 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
Funtzio poetikoaren aldetik, analogia izango litzateke
funtzio poetikoarekin loturik lihoakeen prozedura mentala.
Koherentzia eta kohesio-prozedurak garunaldearen
ezkerraldearekin harremanetan ikusten ditugu; eta testuaren
batasuna bide paradigmatikoen bidez lortzen da; eta beharrezkoa
du haurrak, adinean gora doan heinean, bere adierazmoldearen
kohesioa gero eta zorrotzagotuz joatea. Hala ere, lan hori ezin
ote liteke aurrera eraman, haurrak lehen hain bizirik zeukan alde
osatzaile hori ito gabe? Haurrak ttikitan zeukan adimen
analogiko indartsu hura ezin ote daiteke handitu bestearekin
batera? Baietz iruditzen zaigu, eta beharrezkotzat jotzen ditugu
horrelako planteamoldeak, heziketa oso bat indartu nahi ezkero.
Eta musikarekin eta pinturarekin eta abarrekin batera lantzeko
daukagu funtzio poetikoa, haurraren adimen analogikoaren
adierazgarri paregabea bilakatzen dena.
Azter dezagun analogia pixka bat sakonagotik. Analogia
adimenaren joera modutzat lehen mailakoa da, haurrak bere aro
egozentriko edo berekoia igarotzen duen bitartean; lehen
mailakoa da, halaber, idazkerarik eskuratu ez duten kulturetan.
Analogiak ez du bereizketarik egiten subjektuaren eta
objektuaren artean; hots, subjektua inguruarekin bat egina
sentitzen da. Bitxia da mistikoek ere batasun horretaz nola
hitzegiten duten.
Analogiaren oinarrian korrespondentzia-sistema bat ikusi
beharko genuke. Eta korrespondentzia-sistema horrek dakarren
adimenaren garapen `poetikoa' ez da berez arrazoiaren
kontrakoa, paraleloa baizik. Logika eta analogia, adimena
lantzeko bi bide osagarri izango lirateke.
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 51
Noski, logika garatu ez den eremuan pentsamolde animista
garatzen da; ezaguna da, bestalde, nola animismoa haurraren
adimenaren garapen-aroa den, bere hasieran. Hala ere, haurrak
prozedura analogikoak lantzeak, ez du esan nahi aro animistan
ainguratuta geratuko denik.
Mary Ann Pulasky-k eskaini dizkigun haurraren adimenaren
garapenaren ezaugarrietatik, bi aukeratuko ditugu: alde batetik,
aipatzen ari garen animismo hori, alegia, haurrarentzat izakiak
oro era berean direla bizidun (hala ere, badirudi gaur egun ez
dagoela horren garbi bizidun-bizigabe bereizketa hori); adibidez,
harri bati errieta egingo dio, trumoia haserre egongo da, gizaki
baten gisan. Bigarren ezaugarria artifizialkeria da (animismoaren
joera bera izango litzateke oinarrian, alderantziz hartua); honen
bidez, uste du haurrak izadiko izakiak ere gizon-emakumeek
sorturikoak direla. Tximista norbaitek egiten du, haizea ere bai...
Octavoi Paz-ek analogiari buruz diosku, analogia horren
mitoan duela oinarri, eta erritmotik datorrela, alegia, agerpenez
eta desagerpenez, heriotzez eta jaiotzez osaturiko denbora
ziklikotik. Analogiatik dator denborarekiko ikuspegi borobila,
gertakizunen eta izaeren paralelotasuna, ttikian gertaturikoa
handian ere gertatzen dela uste duen pentsakizuna, irudimenaren
eta `errealitatearen' arteko lotura estua...
Haurrarengan era ez konszientean dagoen prozedura honek
inplikazio filosofiko zabalak ditu, eta denborari eta espazioari
buruzko galdera daramate barruan. Analogia, bestalde, poesia
iturri amaigabea da, pentsamolde arrazionalistaren bidez uki ezin
ditugun eremuak ukitzeko bidea. Orain adieraziko dugun
adibidea prozedura analogikoaren eredu izan liteke; adibide
horren gaia ez da batere ezezaguna, zein filosofian zein
52 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
literaturan, barnekaldera amaigabe ttikitzen doanaren irudia
baita. Amancio Prada-k kantatu ohi duen pieza batean agertzen
da nola poetak bere bihotzean kaiola bat daukan, eta kaiola
horretan nola txori bat ari den kantari, eta honen bihotzean nola
beste kaiola bat dagoen, non beste txori bat ari baita kantari,
noren bihotzean... eta txori guzti horiek kanta hau berbera
kantatzen ari dira. Horrela, etengabe, analogiaz analogia,
ezerezerako bidea adierazten zaigu, non (ezerez horretan)
kantuak iraun egingo baitu. Ezerezaren bilaketa horren
bestaldea, prozedura alderantziz erabilita, infinituaren bilaketa
bihurtzen da, etengabe handituz. Infinitua eta ezereza, dena eta
bat, analogiaren erreinuko osotasun-ikuspegiak.
Analogia, eta honen animismoa, hain txertaturik badago
haurren adimenean, nahiko erraza da ikustea nola haurrak asko
maiteko dituen errepikak eta paralelismo-prozedurak, forma
aldetik; edukin aldetik, berriz, irudi analogikoetatik hasi eta,
konparaketatik eta sinbolotik igaroz, metaforaraino iritsiko da.
Paralelismoak, errepikak, errima, eritmoa... ez dira
haurrarentzat prozedura mnemotekniko soilak, nahiz horretarako
ere baliagarriak izan; aitzitik, prozedura horiek haurraren
pentsatzeko moduan txertaturik daude, bere adimenaren
bideratzaile dira.
Analogiak egiteko, bestalde, edozein gauza erabil dezakegu;
hala ere, eremurik emankorrena izadiak eskaintzen digu ezbairik
gabe; izadiak, nolabait, denbora eta espazioa mugagabeak
adierazten dizkigu, eta bizipen estetikoari infinituaren
sakontasuna eskaintzen dio. Haurraren adimena horrela
elikatzeak badu bere garrantzia. Eta, juxtu, bide honetatik irudi
analogikotik sinbolorainoko bidea irekitzen zaigu, mendetan eta
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 53
mendetan jorratu izan den ildotik; sinbolismo horrek mitoen
mundura eta historiaurreko jatorrietara garamatza; alfa eta
omegaren jokua; nork esan du haur poesia azaleko gauza arinez
hornitzen dela?
**************
Metaforaren eta konparaketaren alorrera joango gara
hurrena. Poesia analogian hasten dela esan dugu, eta irudia izan
ohi da analogia horren adierazpide. Janer-i jarraituz, irudiarekin
bi erreferente harremanetan ezartzen ditugu, beren izenen bidez;
irudi horren ondotik etor daiteke konparaketa, zein metafora,
zein alegoria, zein sinboloa. Hala ere, badira analogikotzat hartu
ohi ez diren irudiak, albokotasunaren edo hurbiltasunaren
logikan (logikaurrean, beharbada esan beharko genuke)
oinarrituak: metonimiaz eta sinekdokeaz ari gara. Hain zuzen,
Pulasky-rekin batera esan dezakegu, haurraren logika-zantzuak
hortxe hasten direla, albokotasunetik alegia, hurbiltasunetik,
gertuko harremanetik, berehalako ondoriotik ("eroriz gero, mina
hartzen da" bezalako proposizioak). Haurrarengan konparaketa
logikoa landuz, logika-bideak zabalduz eta indartuz joan
gintezke; oso bide egokia dirudi horretarako. Hala ere, hori arlo
bat besterik ez da; badirudi funtzio poetikoak simila majiara
gehiago hurbiltzen duela, barne-zirrarak adierazten, analogiak
osatzera; horrela, konparaketaren indar sortzailea eta bizi-indarra
gehituz.
Metonimia (objektu bat beste baten izenez adieraztea;
aurretik bien artean harremana dagoelarik) oso gustuko du
haurrak, eta nolabait hizkuntzaren adierazpide-ahalmena
zabaltzeko prozedura emankorra dela esan genezake (adibide
arrunt bat jartzeko, haurrak astoari "arre, arre" deitzen dionean,
metonimia egiten ari da, zeren, astoa mugi dadin astozainak esan
54 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
beharrekoa asto hori izendatzeko erabiltzen baita; baina astoak
eta berau aipatzeko metonimiak alboko harremana gordetzen
dute.
Sinekdokea ere berdintsua da: objektu bat, berak barnean
daukan zati baten izenaren bidez izendatzea, nahiz alderantziz;
adibidez, haurrak kotxeari "ttuttu" deitzen dionean, nolabait
kotxearen parte den zerbaiten onomatopeiaz baliatzen da kotxe
osoari deitzeko.
Beraz, poesiaren baliapidetzat sarri erabili ohi diren esanahi
mailako baliapide horiek, haurrak bere hizkeran bertan
txertaturik dauzka mintzatzen hasten denetik. Hala ere, ez
genituzke ikusi behar baliabide horiek hizkuntzaren garapenaren
prozesu hustzat. Janer-ek dioenaren antzeko zerbait legoke hor;
autore honek dio, poesia modernoarentzat irudia ez dela joera
erretoriko hutsa, baizik eta horren bidez goi-mailako
errealitatearen ateak irekitzen saiatu nahi duela (goi-mailako
errealitate hori, errealitate psikikoari nahiz izpiritualari
legokioke, esan beharrik ez dago).
**************
Similaren eta metaforaren artean badago, bestalde, halako
parekotasun bat: erreferenteari buruz asoziazio ezezagunak
egiten ditugu, irudimena bultzatuz. Prozedura horien bidez,
adimenari eremu amaigabeak irekitzen zaizkio, zeren harreman
berri horien bidez erreferente berrien bila hasten baikara, edo
erreferentearen alde, funtzio eta harreman berri eta ezezagunen
bila hasten baikara.
Janer-ek eta beste zenbait autorek metaforaren eta similaren
artean oinarrizko desberdintasun bakarra ikusten dute: batean
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 55
agerian uzten da erreferentearen eta hitzaren arteko
korrespondentzia (similean), eta bestean ez (metaforan). Eta
teknikoki horrelatsu dela ez dago ezetz esaterik. Baina poesia
teknikatik harantzago hasten da. Metaforak, esan daiteke, beste
errealitate batean sartzen gaitu zuzen-zuzenean; aldiz,
konparaketak, esplizitazioaren bidez, honantzako erreferenteari
lotuta mantentzen gaitu. Bi prozedura horien oinarrian analogia
dago (ez beti, ordea; konparaketa eta metafora erabat logikoak
osa baitaitezke), baina konparaketatik metaforara badago jauzi
bat, eta haurraren adimenaren garapenean aurrerapauso bat
suposatzen du (iruditik similera, similetik metaforara, bien
bitartean sinboloaren osakuntza eta trataera dagoelarik). Esan
genezake sinboloa hasiera-hasieratik dagoela haur poesian, nahiz
ezkutuago nahiz ageriago (adinaren aurreratzearekin), baina
metaforarekin hartuko luke bere indar barneratzailerik sakonena,
ezaguera-mailan aurrera eginez. Hala ere, sinboloaren
ezaguerazko erabilpenak nolabaiteko garapen intelektuala
eskatzen du, erabilpen totemiko hutsean ez geratzekotan.
Janer-ek metaforaren kokaguneHaur literaturaren inguruan