Laburpena: Estatistikaren Oinarriak. Ariketak izeneko liburu hau Estatistikaren hastapenak aztertu, ikasi edo landu behar dituzten pertsonentzat baliagarria izateko egin da. Bertan azaltzen diren gaiak era argi eta ulergarri batean garatu dira. Helburu praktikoetarako erabilgarria izan dadin, liburuko gai bakoitzaren hasieran jakin beharreko kontzeptu eta emaitza teorikoak azaldu dira, eta ondoren, gaiari buruzko ariketa ebatziak eta ariketa proposatuak daude. Ariketetako aplikazioak bereziki Ingeniaritza Teknikoa ikasten duten ikasleei zuzenduta daude eta Estatistikaren oinarriak ikasteko prozesuan lagungarri izango zaizkielakoan gaude.