1. Iruzkinak egiteko erabilitako eskema-ereduak
Iruzkin bat egiteko modu asko daude, eta egile bakoitzak berea eskaintzen du. Lan
honetan jaso ditugun eskema orokorrak eta jarraitzen saiatu garenak, kasu
gehienetan, hemen agertzea egoki dela iruditu zaigu, irakurleari baliagarri izan
dakizkion. Jakina, beti ez dago ordena estuki errespetatu beharrik eta elementu
guztien agerpena ere ez da beharrezkoa, dokumentura egokitu behar diren egitura
malguak izan daitezen ereduak.
Bukaeran, informazio-iturrien bibliografiaren berri eskaintzen dugu.
Lara Peinado eta Rabanal Alonso (1997: 16-20) irakasleek diotenari jarraituz,
saihestu behar da testuarekin zuzenean harremanik ez duten gauzez hitz egitea,
baita testuak dioenari hitzez hitz lotzea (testuan datorrena beste hitz batzuekin
agertzea bakarrik) eta adierazpen pertsonalak eta objektibotasunetik kanpo gera-
tzen direnak egitea ere. Azkenik, beste gomendio batean diotenez, instrumentu
egokiz inguratuta egin behar dira dokumentuen iruzkinak; horregatik, iruzkina
egiteko komenigarria da eskura izatea: hiztegiak, eskuliburuak eta kronologiak,
historiako hiztegia, atlasa eta gaiari lotutako bibliografia egokia (lan eta artikulu
monografikoak).
Hona hemen iruzkinetan erabilitako eskemen hezurdura:
TESTU-IRUZKINAREN ESKEMA
0. Testua arretaz irakurri eta ulertu
Hau beharrezkoa ez den azalpena da, baina askotan ahaztu egiten zaigu testua
ulertzeko behar-beharrezkoa dela pare bat aldiz irakurtzea, eta ulertzen ez diren
hitz arruntak hiztegian bilatzea. Termino ezezagunak ere bilatu beharko dira, eta,
gainera, azaldu, iruzkinaren aurreragoko atal batean. Orobat komeni da testuan
lerroak zenbakitzea, gero, bertara errazago jotzeko eta gaiak aurkitzeko.
1. Sarrera
Atal honetan testuaren izaerara hurbilduko gara eta sailkatu egingo dugu:
+ Testu mota finkatuko dugu dokumentuaren informazioaren eta egilearen
arabera (juridikoa, literarioa, historikoa, biografikoa, geografikoa...).
+ Testuaren jatorria pribatua ala publikoa den zehaztuko da, ez baita gauza
bera egilea pertsona pribatua izatea ala zeukan kargu publikoaren arabera
egina izatea.
+ Testua lehen eskukoa edo bigarren eskukoa den adieraziko da (originala,
kopia edo norbaitek jasoa...)
+ Testuinguru historikoa: atal honetan azaldu behar da testuan islatzen den
garaia zein izan zen eta bere ezaugarri nagusiak (beti ez dira berdinak
testuaren edukiaren garaia eta idatzi zen garaia, eta kontuz ibili behar da
anakronismoekin).
+ Egilearen biografia laburra (bere bizitza eta lana, eta haren esanahi
historikoa eta garrantzia). Testu publikoetan atal hau ez da aztertzen.
+ Testuaren data kronikoa eta topikoa: non eta noiz egin zen testua, alegia.
Beharrezkoa bada testuaren sinesgarritasuna eta balioa ulertzeko azaldu
behar da sozialki ere non sortu zen testua.
2. Testuaren azterketa
+ Edukien azalpena: geografia historikoa (aldatu diren hirien izenak jarri),
hitz historikoak (denboran zehar galdu edo aldatu diren hitzak) eta termino
edo kategoria historikoak (gizarte, ekonomia, erlijio... antolamenduaren
hitzak, hitz historikoak direnak, baina bereizi egiten direnak).
+ Testuaren azterketa: ideia nagusiak arloka sailkatzen dira eta gero komen-
tatu egiten dira, testuari informazioa atera eta ulertzeko. Testuari egiten
dizkiogun galderek eragin handia izango dute lortzen ditugun erantzunetan.
Hau egin daiteke testuan dakarten ordenari jarraituz edo ordena propio eta
logiko bat asmatuz (edo biak batera).
3. Ondorioak
+ Ideia nagusien sintesia laburki.
+ Testuaren fidagarritasuna eta sinesgarritasuna finkatzeko, konparatu beste
dokumentu idatzi edo arkeologikoekin, adibidez.
+ Testuaren balioztapen historikoa: aztertu eta adierazi behar da ea testuak
informazio garrantzitsurik ematen duen garaia ezagutzeko eta ezinbestekoa
den horretarako.
+ Iritzi kritikoa testuari buruz.
12 Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
MAPA BATEN IRUZKINAREN ESKEMA
1. Maparen sailkapena
+ Mapa mota (politikoa, soziala, ekonomikoa...).
+ Zein gai eta garairi buruzkoa den.
+ Maparen testuingurua aztertu: lehen edo bigarren eskukoa den (dokumentu
historikoa ala historiografikoa den, nork egin duen eta egilearen
testuingurua).
+ Garaiaren testuinguru historikoa.
2. Maparen iruzkina eta analisia
+ Edukien azalpena: tipologia grafikoa, legendaren erabilera, geografia
historikoa (aldatu diren hirien izenak jarri), hitz historikoak (mapan
agertzen direnak azaldu, termino edo kategoria historikoak barne) eta
agertzen diren gertaerak, datak, hedapen eta txikitzeak, aurkakotasun
geohistorikoak, aliantzak... azaldu.
+ Maparen azterketa: ideia nagusiak arloka sailkatzen dira eta gero komen-
tatu egiten dira, mapari informazioa atera eta ulertzeko, azaltzen duen
garaia eta lekua aztertuz. Egiten dizkiogun galderek eragin handia izango
dute lortzen ditugun erantzunetan.
3. Ondorioak
+ Ideia nagusien sintesia laburki eta zeintzuk izan ziren aurrekariak eta
ondorenak (kasuren batean beste leku bateko garai bereko maparekin
konparatu).
+ Maparen balioztapen historikoa: aztertu eta adierazi behar da ea mapak
informazio garrantzitsurik ematen duen garaia ezagutzeko eta ezinbestekoa
den horretarako.
+ Iritzi kritikoa mapari buruz.
GRAFIKO ETA DATU ESTATISTIKOEN AZTERKETA EGITEKO ESKEMA
1. Sarrera: sailkapena
+ Azaldu datu edo grafikoaren garaia, alde geografikoa, azaltzen den gaia.
+ Azaldu testuinguru historikoa.
Iruzkinak egiteko erabilitako eskema-ereduak 13
2. Analisia
+ Ideia nagusiak agertu eta azaldu: joera orokorra, faseak, igoerak eta
jaitsierak..., hots, eskaintzen dituen datu objektibo guztiak.
+ Jarri ideia horiek gertaera historikoekin harremanetan.
3. Ondorioak
+ Ideia nagusien sintesia laburki.
+ Grafiko edo datuen balioztapen historikoa: aztertu eta adierazi behar da ea
mapak informazio garrantzitsurik ematen duen garaia ezagutzeko eta
ezinbestekoa den horretarako.
+ Iritzi kritikoa grafiko edo datuei buruz.
TESTU HISTORIOGRAFIKO BATEN IRUZKINA EGITEKO ESKEMA
1. Sarrera
+ Lanaren fitxa bibliografikoa egin (lanaren egilea eta izenburua, eta argital-
penaren datuak azaldu: zenbatgarren argitalpena, noizkoa den lehenengoa,
zuzenketarik duen, etab.)
+ Egilearen biografia laburra (bere bizitza eta lana, bere esanahi historiogra-
fikoa eta bere ekarpenen garrantzia).
2. Iruzkina
+ Lanaren egitura, erabilitako iturriak eta bibliografia.
+ Ideia nagusien azalpena eta haien komentarioa.
+ Lanaren ondorioak.
3. Ondorioak
+ Ideia nagusien sintesia laburki.
+ Lanaren balioztapen historikoa: aztertu eta adierazi behar da ea lanak
informazio garrantzitsurik edo interpretazio berritzailerik ematen duen
garaia ezagutzeko eta ezinbestekoa den horretarako.
+ Iritzi kritikoa lanari buruz.
14 Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
BIBLIOGRAFIA
Bilbao, G. et al. (1998): Historia testu bidez, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz.
Eco, U. (1983): Cómo se hace una tesis. Técnicas y procedimientos de
investigación, estudio y escritura, GEDISA, Bartzelona, [5. argt.].
Huguet Santos, M. (2004): La lectura de mapas geohistóricos, ,
[CNICE (Centro Nacional de información y Comunicación Educativa)
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte-ren web guneko "Metodología"
atala].
Lara Peinado, F. eta Lara Peinado, M. (1997): Comentario de textos históricos,
Historia serie menor, Cátedra, Madril, [Zaragoza, Dilagro, 1977ko argitalpe-
naren edizio berritua].
eta , (1981): Comentario de textos históricos. Método, se-
lección y ejemplos prácticos, Dilagro, Zaragoza.
Moradiellos, E. (1994): El oficio del historiador, Siglo XXI, Madril.
Riu, M., et al. (1975): Textos comentados de época medieval (siglos V-XII), Teide,
Bartzelona.
Rivero, P. (2004): Apuntes sobre el comentario de textos históricos, ,
[CLIO Proiektua-ren web gunea].
Iruzkinak egiteko erabilitako eskema-ereduak 15