IKERKUNTZA KOADERNOAK
SOZIOLINGUISTIKA
Gazte euskaldunen
lagun arteko hizkera
hemen eta orain
Zenbait ezaugarriren deskripzio kuantitatibo eta kualitatiboa
Imanol Esnaola
1
1999
© Imanol Esnaola
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-98-8
Lege-gordailua: BI-705-99
Inprimategia: Lankopi S.A. Colon de Larreategi 16. BILBO
Azaleko diseinua: Iñaki Marko
Banatzaileak: UEU. Concha Jenerala 25, 4. BILBO telf. 94-4217145
e-mail: bulegoa@ueu.org www.ueu.org
Zabaltzen: Portuetxe, 88 DONOSTIA
FITXA TEKNIKOA
Ikerketaren Izenburua: Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain. Zenbait
ezaugarriren deskripzio kuantitatibo eta kualitatiboa.
Eragile-babeslea: Udako Euskal Unibertsitatea
Ikerketaren Zuzendaria: Imanol Esnaola
Ikerlari-laguntzaileak: Elortza, Eneka
Olano, Amaia
Santakruz, Aloña
Hasiera data: 1995, urriak 1
Amaiera data: 1997, uztailak 30
Laburpena: Gaur egungo gazte euskaldunen arteko hizkeraren ezaugarri lin-
guistiko zenbaiten azterketa. Arreta berezia jarri dugu "gazte ku-
tsua" ematen dioten elementuak aztertzen. Ondorioa: hizkera honi
"gazte kutsua" ematen dioten elementuak erdal jatorrikoak dira
gehienbat eta ez dago diferentzia nabarmenik zonalde soziolinguis-
tiko desberdinen artean. Aldiz, edonongoak direla ere, euskararen
erabilpen funtzionala egiten dutenak dira erdararekiko menpekota-
sun txikiena agertzen dutenak.
Hitz Gakoak: Euskar; gazteak; hizkuntz ukipena; maileguak; kalkoak; codeswit-
ching; kidekoen arteko hizkera; operatzaile pragmatikoak.
Ikerketa erlazionatuak:
Izenburua: Hezkuntzan erabili beharreko hizkuntzaren egokitasuna egungo gazte
hizkeraren ahozkaritza aztertuz.
Babeslea: UPV-EHU (096.230-HA007-95)
Zuzendaria: Adolfo R. Bornaetxea
Ikerlariak: Barruso, Agurne
Larrazabal, Lutxi
Esnaola, Imanol
Data: 1996, irailak 30
Aurkibidea 5
Aurkibidea
Aintzinsolasa: .......................................................................................................... 7
1.- Sarrera .................................................................................................................. 9
1.1.- Aurrekariak ............................................................................................... 9
1.2.- Ainguraketa teorikoa ................................................................................ 9
1.3.- Helburuak .................................................................................................. 10
1.4.- Egoera soziolinguistikoa ............................................................................ 10
1.5.- Euskararen batasuna eta estandarizazio prozesua ....................................... 11
1.6.- Kontzeptuen azalpena .............................................................................. 12
2.- Prozedura eta metodologia ................................................................................ 17
2.1.- Laginketa eta lagina .................................................................................. 17
2.2.- Lan hipotesiak eta azalpenak ..................................................................... 19
2.3.- Materialea lortzeko erabilitako metodologia ............................................. 21
2.4.- Materialea aztertzeko erabilitako tresneria eta lorturiko ondorioak zein
testuingurutan kokatu behar diren ............................................................ 22
2.5.- Materialeak nola prestatu diren .................................................................. 23
3.- Emaitzak ............................................................................................................... 25
3.1.- Ezaugarri orokorrak ................................................................................. 25
3.2.- Herriz herri, eremu soziolinguistikoak ....................................................... 26
3.3- Subjektuka, ezaugarri soziolinguistikoen arabera ........................................ 28
4.- Ondorioak ............................................................................................................ 31
5.- Eranskinak ........................................................................................................... 33
1. eranskina: Kode alternantzia eta mailegatzea ................................................. 33
2. " : Gazteen hizkeraz zenbait aipamen ................................................ 37
3. " : Zer dira operatzaile pragmatikoak? .............................................. 43
4. " : Operatzaile pragmatikoen azterketa, emaitzak xeheago ............... 49
5. " : Lekukoen fitxategia ..................................................................... 56
6. " : Formulak ...................................................................................... 57
7. " : Prestasun hiztegiaren emaitzak ..................................................... 67
8. " : Ezaugarri soziolinguistikoen arabera subjektuen sailkapena ........... 68
9. " : Subjektu bakoitzaren emaitza nagusiak ......................................... 76
10. " : Elkarrizketen transkripzioa .......................................................... 78
11. " : Eztabaidarako testuak .................................................................. 153
12. " : Lekukoen fitxak ........................................................................... 155
6.- Bibliografia .......................................................................................................... 157
7.- Eskerrak ............................................................................................................... 158
Aitzinsolasa 7
Aitzinsolasa
Gazteen hizkeraz hamaika eztabaida izan da gure artean azken mende laurden
honetan. Ikastoletatik edo euskarazko ereduetatik ateratako gazteek ez dutela behar bezala
hitz egiten euskaraz, euskara estandarra ez dela euskara bizia, euskara baino euskara eta
erdararen arteko nahasketa dela ("euskañol" izenez ezagutua)... Bistan da, honek guztiak
gaiarekiko dagoen ardura adierazten duela, eta hori zerbait bada. Arazoaren aurrean, ordea,
larritze hutsa baino zerbait gehiago egin beharrean gara. Alegia, negarrak ez du zauria
sendatzen. Arazoa non dagoen ezagutu behar da lehen lehenik, aurrez aurre begiratu zauriari,
eta odol eta haragi gordinaren artetik sartu jostorratza. Begirada zorroztu behar dugu, gure
burua jantzi.
Ikerketan aurreratu ahala gaiaren konplexutasunaz ohartuko da irakurlea. Izan ere,
gazteen hizkuntz ereduaren inguruko gogoetak egiteak aldez aurretik zenbait pausu ematea
eskatzen du. Lehen lehenik ahozko diskurtsoa dela onartu behar dugu (beraz ez da
idatzizkoaren baliapide berdinez baliatuko): bestetik, kideen artekoa dela (ez entzule orori
zuzendua): gainera gazteena (ikerketan ikusiko dugunez ezaugarri bereizle oso garrantzitsua),
eta batez ere bi kultura erraldoiren adierazpidea diren gaztelera eta frantsesarekin hizkuntz
ukipen eta gutxiagotze egoeran dagoen hizkuntza bateko hiztunak direla. Eragile horien
guztien garrantziaz jabetzen baldin bagara esku artean tresna aski indartsuak izango ditugu
gazte euskaldunen gaur egungo hizkera aztertu eta baloratzeko.
Kezka horrek bultzatu ninduen gai honen inguruko doktorego tesiari ekitera, eta
halaber, ikerketa hau burutzera. Beraz, hemen datorrena ez da lehen inguratze bat baizik. Ez
du errealitate horren argazki zehatza izan nahi, aski zaigu joera nagusiak zein diren
somatzearekin eta etorkizunari begira ikerketa bide hau zabalik uztearekin. Izan ere, gai
honetan bada zer jorratua. Hizkuntz alderdi bakoitzak aparteko behaketa merezi duen txokoa
da, ez hizkuntzalaritzan soilik, ordea. Soziolinguistika, psikolinguistika edo soziologiak landu
beharreko alorrak ere badira benetan gazte euskaldunen hizkeraz zerbait ulertzera iritsi nahi
baldin badugu eta hauen bitartez euskara eta euskal kulturaren etorkizuna ahalik eta sendoen
izan daitezen egin beharrekoak egin nahi baldin baditugu.
Aurrera, bada, irakurle, sar zaitez ahalegintxo honen bihotzean eta arretaz begiratu
esandakoa, batzutan bat egingo duzu ondorioekin eta besteetan, berriz, ez. Batak zerbait ikasi
duzula esan nahiko du eta besteak, oraindik badela zer ikertua eta zuk ere baduzula zer esanik
mundutxo honetan. Biak baliagarriak, biak beharrezkoak. Ongi etorri.
Imanol Esnaola
Lezo, 1997, irailak 29.
Sarrera 9
1. SARRERA
1.1. Aurrekariak
Giza taldeen hizkeraren azterketak tradizio handia du mundu osoko hizkuntzalari eta
soziolinguisten artean. Fergusonek diglosia kontzeptuari adiera berria eman zionetik,
soziologiarako arreta handitzearekin batera etengabekoak eta oso aberatsak izan dira sail honi
egin zaizkion ekarpenak. Ferguson, Labov, Bernstein, Amerika, Afrika, Asia, pobreak,
aberatsak, auzokideak, ikaskideak, lankideak... hamaika azterketa eta aztergai izan da.
Gurean, beranduxeago bada ere, mota honetako ikerketei iritsi zaie garaia. Mundu-ko
kultur potentziak edo hauen koloniak izandakoen neurriko arretarik jaso ez badugu ere,
apurka-apurka ikuspegi soziologikotik egindako hizkuntzazko azterketak areagotzen ari
zaizkigu. Ondorioak behar besteko arduraz aztertu eta gizarteratuak ez baldin badira ere,
gainerako herrien historiak erakusten digun bezalaxe, gu ere bide hau egin beharrean gara,
atzera ezineko bidea da, antza.
M.J. Azurmendi1
eta X. Isasi, L. Erriondo eta F. Rodriguezek2
egindakoak dira
argitaratu diren ekarpen nagusiak. Bi ikerketok ikuspegi desberdinetatik eginak badira ere
euskaraz eskolatutako ikasleria eta hauek darabilten hizkera dute aztergai.
Azurmendiren ikerketek hizkuntzazko eta psikosoziolinguistikazko azterketen bidez
10 eta 17 urte bitarteko gazteen oinarrizko lexikoa aztertzen du. Erriondo, Isasi eta
Rodriguezen lanak berriz, euskaraz eskolatutako gazte euskaldunen elebiduntasun indizea
aztertzea du helburu. Bai batean zein bestean, bi ikerketen arteko aldeak nabarmenak badira
ere, agerian gelditzen da euskal hiztunen gaitasuna, erderarekiko ukipenean bizi diren
heinean, erdal ekarpenen geroz eta menpekoago direla. Egoera honek euskarari berari,
euskarazko diskurtsoan bertan lekua kentzen dio, eta elebiduntasuna, azken batean, hiztun
hauen lexikoa neurri handi batean baldintzatuz, erdararen aldekoa bihurtzen da.
1.2. Ainguraketa teorikoa
Gurearen moduko ikerketarik ez dugu ezagutzen (helburu zein medotologiaz kideko
denik). Arestian aipatu ditugun M.J. Azurmendi eta L. Erriondo, X. Isasi eta F. Rodriguezen
lanek ukipenaren ondorioazk aztertzen dituztenez gure helburu horrekin bat egiten dute,
gainerakoan: aztergai dugun populazioa, aztertu nahi den hizkera mota edo aztertzeko
erabilitako parametroak desberdinak dira. Gauza bera esan dezakegu ezagutzen ditugun beste
zenbait ikerketez. Multilingual Matters-en Codeswitching izeneko alean agertzen diren
ikerketa zenbait kidekoak dira honetan edo hartan. Esaterako: Myers Scotton-ena3
, Gysel-
ena4
edo Goyvaerts-ena5
.
1
M.J. Azurmendi (1991): "Algunos aspectos socio-culturales y socio-lingüísticos del léxico disponible de
la población escolar bilingue euskara-español". In Anuario del Semanario de Filología Vasca "Julio de Urquijo".
Gehigarriak, XIV.
M.J. Azurmendi (1990): "Análisis cuantitativo de la "distancia interlingüística" de la "corrección
lingüísitica" en el uso actual del euskara". In Symbolae, Ludovico Mitxelena Septuagenario Oblatae, separata.
2
Erriondo, L., Isasi, X. eta Rodriguez, F. (1993): Hizkuntza, hezkuntza eta elebiduntasuna. Bilbo
U.E.U.
3
Myers-Scotton, C (1991) "Comparing codeswitching and borrowing" in Codeswitching, Multilingual
Matters. Eastman.
4
Gysel (1991) "French in urban Lubumbashi swahili" in Codeswitching, Multilingual Matters. Eastman.
5
Goyvaerts (1991) "Codeswitching in Bukavu" in Codeswitching, Multilingual Matters. Eastman.
10 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
Denan den, guk ez dugu ezagutzen gurearen antzeko ikerketarik eta arestian
aipaturikoen ekarpenez eta gure kupeletik ateratakoekin egin dugu honen diseinua.
1.3. Helburuak
Arestian aipatu ditugun ikerketek lexikoa aztertu izan dute. Alegia, lekukoek idatziz
emaniko hitz zerrendak izan dituzte aztergai. Azterketa hauek, bestalde, eskolarekin oso estu
loturik egon izan dira, alde honetatik oso talde homogeneoak izan direlarik. Gurean, ordea,
bestelako ikuspegia hautatu dugu. Izan ere, interes berezia genuen, batetik, hiztun heldua-
goak behatzeko, bestetik lagun arteko diskurtso naturalean talde honen diskurtsoari "gazte"
izaera ematen dioten elementu linguistikoak aztertzekoa eta ez lexikoa soilik. Alegia, eta
galdera eginez, gazte euskaldunak, lagunartean euskaraz ari direnean zer nolako diskurtsoa
darabilte? Zerk ematen dio "gazte" kutsua? Kutsu horren ezaugarriak zein dira, zenbatekoa
da erdararen ekarpena? Eta euskararena? Igartzen ote da euskarazko eskola-tzea? Nabaritzen
ote da honen eraginik?
Bi hitzetan esanda, bada, gure helburua, lagunarteko gazte euskaldunen diskurtsoa
aztertu eta "gazte" kutsua ematen dioten elementuen hizkuntz jatorria argitzea izango da.
Aurreragoko ataletan azalduko dugu zein izango diren interesgune zehatzak eta zein
bitarteko jarriko ditugun interesgune horiek aztertzeko.
1.4. Egoera soziolinguistikoa
Laginaren ezaugarriak aurrerago aztertuko baldin baditugu ere, datu horiek, bistan
denez, egoera soziolinguistiko orokorraren baitan ulertu behar dira. 1996ko Soziolinguisti-
kazko Inkestaren6
arabera Euskal Herrian eta aztergai dugun adin taldearen (16 eta 24 urte
bitartean dagoena) baitan % 14 baino ez da lehen hizkuntza euskara duena eta % 81 berriz
erdara duena. Hizkuntza-gaitasuna aztertuz, berriz, % 22 dira elebidunak, eta hauen artean %
29,9 baino ez euskal elebidunak, % 32,1 orekatuak eta %38 erdal elebidunak.
Multzo honi begira jarriz gero, euskaraz bizitzeko, eta ondorioz euskaraz hitz egite-ko
aukerak murritzak dira oso. Izan ere, euskararen erabilerak, Soziolinguistikazko Inkesta-ren
arabera, "familian, gertuko komunitatean eta zenbait eremu formaletan euskaldunek euskara
gehiago erabiltzen dute erdara baino". Hala eta guztiz ere, horrek esan nahi duen gauza
bakarra da euskaldun bat aurrean topatuz gero baino ez dela egiten euskaraz eta gaitasun
orokorra % 22koa baino ez bada, nahikoa lan bada euskaldun bat topatzen. Gauza beretsua
topatzen dugu adin talde honen gaitasuna aztertuz EAEn euskal elebidunak %38 inguru
besterik ez baitira, Nafarroan eta Iparraldean berriz, %11. Datu hauen ondoan, elebidun
hartzaileenak ere aztertu ohi dira. Guk egindako azalpena, bada, aukeran murritza dela uste
izan dezake baten batek. Gure aburuz ordea, beharrezkoa da era honetan ikustea lagun arteko
diskurtsoa ez baita diskurtso formala, funtzionari batekin izan dezakeguna, esaterako, eta
beraz, komunikazio joria eskatzen du. Gazteek euskararekiko duten jarrera aztertzeko
egindako zenbait ikerketetan7
komunikatzeko erraztasun eza jo izan dute gazteek eurek
6
Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996, Euskararen Jarraipena II.
7
Agirre, L., Franko, A. (1989) "Gazteak eta euskara zonalde euskaldun batean" in Jakin 54. Eztabaida
taldeen bitartez egindako ikerketa kualitatiboa da. Bertan erdara jotzeko maizenik agertzen diren arrazoien artean,
"Euskararen mugak: Hizkuntzen prestigioa" atalean, besteak beste, honako hau ageri da: "Euskarak ez du balio
gauza guztiez hitz egiteko" eta honela arrazoitzen da: "Gazte hauei gai edo arlo berezietan euskara ez zaie
espresatzeko baliagarria gertatzen eta gai batzuez euskaraz hitz egiteko ez dituzte espresioak ezagutzen." Ematen
Sarrera 11
zenbait gaitan erdarara jotzeko arrazoitzat. Alegia, praktikotasunaz ari gara, euskaraz era
arrunt batean eta hautatutako hizkuntzari baino esan nahi denari gehiago erreparatzen zaion
eremu batez.
Egoera soziolinguistikoa halako hizkuntz iharduerak zailtzeko aproposa da guztiz.
Izan ere, aipatu ditugun datuen ondoan gaztediaren inguruan eraikitako kultur ereduaren
ekarpena axal-axaletik aztertuz bakarrik ikusten dugu inertzia ia guztiak erdararen aldekoak
direla. Izan ere, zein da gazteek gustoko duten telebista, irrati eta aldizkarietan egiten den
eskaintzaren euskarazko portzentaia, zenbatekoa musika, dantzatoki eta publizitate-moda
konplexuan? Benetan eskasa. Hori dela eta, bada, euskal zein erdal gazteek jasotzen duten
kultur eredua nagusiki atzerrian eta erdaraz eraikia da.
Gaur egun, gazte askorentzat hezkuntza formala baino ez da euskal kulturan bizitzeko
duen aukera bakarra. Arestian esan bezala, ordea, hezkuntza eredu honek hiz-kuntz eredu
bakarra, normatiboa, bultzatzen du. Hiztunak, berriz, bere beharrizan komuni-katiboak
asetuko baldin baditu, hizkuntz eredu aberatsagoa behar du. Hizkuntz egoera normala den
komunitateetan arazoa beste maila batekoa da. Gurean, berriz, hiztuna bera, hizkuntz eredu
bakarrarekin hamaika funtzio desberdin betetzera kondenatzen du, herren uzten du.
Hezkuntza formalaren mugak agerian jarri dituzten zenbait lanek, zeharka bada ere, esan nahi
dugunaren irudi lagungarria eman diezaguket8
.
1.5. Euskararen batasuna eta estandarizazio prozesua
Egoera soziolinguistikoaz esandakoak esanda euskararen batasuna eta estandarizazio
prozesuaz hitz bi egin beharrean gara.
Euskararen historian 1968an Euskaltzaindiak egindako biltzarra da batasunaren
biltzarra. Ordura arte eredu baturik ez izanak, alegia, euskalduneria osoari begira eginiko
eredu batua, euskarazko produkzioa neurri handi batean euskalkiaren eremura mugatu du.
Eremu honetan, ordea, itxurazko indarrik izanez gero gaitz erdi! Izan ere, euskarak ez du
kaleratzeko biderik izan eta ahozko trasmisioz hedatu da gainerako hizkuntzak, ahozkoaz
gain idatzizkoa lehentasunez garatzen zuten bitartean. Euskara idatzizko kodifikaziotik eta
hizkuntz eremu formaletatik kanpo gelditu izanak (kultur eta nazio zapalketa eta bazterketa
prozesuaren kariaz), euskara eremurik intimoenetako hizkuntza izatera bultzatu du. Eta
hortxe iraun du, familian eta lagunartean.
Euskarak familian eta lagunartean iraun du bizirik batez ere. Eta horren kexu izan
gara euskaldunok azken mendean, izan ere bai baitzirudien euskara ez zela gainerako
hizkuntzen maila berean idatziz zein ahoz funtzio formalenak betetzeko. Eta hutsune hori
betetzera zetorren batasun prozesua. Koldo Mitxelena hizkuntzalari ospetsuak berak, euska-ra
batuaren aldeko erronka aurrera ateratzearena bere eskutan hartzen duenean irakaskun-tza
eta administrazioari kode modernotu bat eskaintzeko nahia du xedetzat (Michelena, L.
dituen adibideen artean insultatzea edo politikaz hitz egitea daude.
8
Novak, J.D (1996): Hezkuntza, teoria eta praktika. Bilbo, UPV. (170. or.) "eskola zereginek gizarteak egin
beharreko zeregin guztien zati txiki-txikia osatzen dute, % 5 baino ez". Eta guk diogu: beraz, hizkuntz funtzioetan
trebatzea ere maila bertsuan egingo da."
Vera Vila, J (1995): "El profesor ante los modelos culturales de la sociedad contemporanea" in Teoria de la
educación, 1995, 7. alea (84. or.): "Un niño de EGB al cabo del año ha estado más horas ante el televisor que en
clase". Alegia, zein izan da irakaslerik saiatuena? Zein hizkuntza eta zein eredutan transmititu dio "irakasle"
honek? Erantzuna gure ardudioen ildoan dago.
12 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
Euskera. pp. 139, 205, 206, eta 216. 1969.). Gauzak horrela, diglosia gainditzearren, euskara
"noranahi" eraman behar horretan, burubelarri jardun gara euskaldunok. Batasun prozesuan
gauzatzen joan den euskara estandarra, hamaika kritika jaso arren, euskaldunon artean hedatu
da, eta euskararekin nola-halako loturaren bat izan duen orok lan tresnatzat hartu izan du.
Euskararen eredu batua prestigiodun funtzioetarako erabiltzeak izen ona eman dio, askok
hizkuntz eredu idealtzat jo dutelarik. Zenbat ote dira, uste okerrean, lagun arteko euskara
baztertuz estadarra "noranahi" eraman dutenak? Zenbati entzun ote dizkiogu inolako
graziarik gabeko txisteak kontatzen telebistako albistarien moldean?
Alegia, batasun prozesu horretan hizkera edo hizkuntz eredu bakoitzaren erabilpen
eremua ez zehazteak nahasmena ekarri du eta horrekin batera lagun arteko eta familiako
hizkuntz ereduaren balio gutxitzea.
Besteak beste, eta arestian esan dugunari lotuz, euskarazko hezkuntza izan da euska-ra
iturri bakarra edo ia bakarra, edo nagusia, edo... gaur egungo gazteentzat. Eta hezkun-tzan
euskara estandarra eta estandarra bakarrik landu denez... eredu honen gabeziak ager-tzen
hasiak dira aspaldian.
Bestela esanda, euskara hizkuntza gutxiagotua izanik, berezko erabilpen eremu
finkorik gabekoa eta eskola bidezkoa delarik kultur ekarpen nagusia, bi aukera daude:
eskolari ohikoa dena baino betebehar gehiago ematea, edo, eskolaz gain bestelako erabilpen
eredu eta kultur ekarpenak lantzea hizkuntzaren biziberritzea ziurtatzeko. Bistan da, orain
arteko aukera ez dela ez bat eta ez bestea izan, hau da, eskolak orain arte bete izan duen
funtzioa, funtzio klasikoa izan dela: euskarazko heziketa formala. Eta bertan ikasitakoak,
behin eta berriro aipatzen ari garen gabeziak direla eta, herren. Eta herren diogu, izan ere,
hizkuntz eredu formala soilik landu duenez eta hau izan baita lehentasunez bultzatu dena
kultur hedabideetatik, funtzio informala falta zitzaion. Eremurik euskaldunenetan bazen
hizkera anormatiborik, eta funtzio informalak betetzeko eredurik ere bai. Hau guztia, ordea,
eredu batuaren sorrerak itzalpean jarri zuen.
Eredu hau herri txiki eta baserri girokoekin loturik zegoen eta azken 25-30 urte
hauetan Euskal Herriak bizi izan duen hiritartze prozesu bortitzak kultur eredu hori -herri
txikietakoa, baserri girokoa- gazte euskaldun urbanitentzat are zaharkituagoa egiten lagun-du
du. Beraz, aldaketa prozesu honetan kultur eta hizkuntz etena batera gertatu dira.
Euskarazko funtzio informala prestigiorik gabekoa, zaharkitua... zenez eta presti-
gioduna berriz eredu formala, hirugarren ereduaren beharra zegoen eta eredu hori, inon
baino biziago, inon baino jantziago zegoen erdaran. Beraz, gazte euskaldunek lagunarteko
diskurtsoan erdarazko ereduari heldu beharra izan dute.
Euskaldunok, arazoaz jabetzeak hasiak garela dirudien arren, gaur egun oraindik
prozesu horretan murgildurik gabiltza, eta zer esanik ez gazteak. Izan ere, eskola bidez
hedatu den eredu bakarrak, formalak, aukera guztiak zituen eta ditu, bakarra eta formala den
heinean lagun arteko diskurtsotik baztertua izateko eta horren ordez, beste zerbait -kultur
eredu erdaldunen, indartsuenen, diskurtsoa- nagusitzeko. Izan ere, lagunarteko dis-kurtsoaren
ezaugarria da, eta batez ere gazteen diskurtsoarena eredu formaletik bereiztea, helduen
mundua, formaltasunaren mundutik aldentzeko joera izatea eta bestalde, talde nortasuna,
Sarrera 13
bereizketa nabarmenduko duten elementuen hanpatzea9
. Beraz, testuinguru horretan ulertu
behar da ikerketa hau egiteko interesa eta bertan lorturiko emaitzen funtsezko eragilea.
1.6. Kontzeptuen azalpena:
Ondoren ikerketa honetan barrena irakurleak topatuko dituen kontzeptu nagusien
azalpena dator.
Hizkera: (edo Estiloa, Diatipoa): Labovek estiloa hizkera, adierazteko modua, dela
dio. Adierazteko modu hau beste adierazteko moduen aldean desberdina da,
"azpikode desberdindua" Hallliday jarraituz, estiloa diatipoa dela esango dugu10
.
Alegia, egoera eta testuinguruaren arabera erabiltzen dugun hizkera (hizkera
teknikoa, eremu sozial jakin betekoa, idatzizkoa, ahozkoa...). The Encyclopediak11
Hallidayren ildoa jarraitzen du. Bi definizio ematen ditu, bata diatipoari espreski
dagokiona, eta bigarrena, erregistroaren 2. adieratzat jotzen duena (biak gauza bera
direla esanez). Honen arabera diatipoa helburuaren araberako bereizketa duen
aldaera da. Bigarren adieran zehazten duenez, hizkuntz aldaera da, eta hiztunari
loturik egon beharrean erabilerari loturik dago. Hau da, legezko, kazetaritzazko, for-
mal, zehatza... izan daiteke. Hau honela, hiru termino hauetakoren bat erabiltzean.
Hiruetatik bat hobetsi beharko genuke, hiztun batek erregistroa eta dialektoaz gain
egoera eta testuinguruaren arabera ezartzen dizkion "ezaugarriak" izango ditugu
buruan. Adibidez, baserritarra baldin bada mundu honekin loturiko lexiko eta
gainerakoa, eta irakaslea edo lapurra edo gaztetxoa baldin bada beste hainbeste. Ezin
dugu ahaztu honen atzean hiztunak jarritako helburua dagoela. Baina ez dugu ahaztu
behar, halaber, helburuaren araberako bereizketa (The Encyclopediak egiten duena)
hankamotz dagoela ez baita aski helburua izatea, hitz egiteko modu horren berri ere
izan behar da.
Hizkera Formal / Informala / Hizkera normatibo eta anormatiboa: Stubbsen12
esana jarraituz hizkera normatiboa argitalpen, komunikabide publikoak eta "ikasita-
ko" hiztunek erabiltzen dutena da. Heziketa munduaren bitartez irakasten den hiz-
kera da eta ondorioz, ez dago geografikoki mugaturik. Hizkera normatiboan alda-
kortasunerako aukera desberdinak daude. Izan ere, idatzizko hizkuntzan arauak
zorrotzagoak diren heinean estilo formaletik urruntzeko aukerak txikiagoak dira,
aldiz, mintzatuan aukera handiagoa da. Hizkera anormatiboa normatiboa ez den beste
guztia da. Dialektoak zein soziolektoak anormatiboak dira. Hizkera nor-matiboa,
mintzatua batipat, zenbat eta informalagoa orduan eta dialekto anormati-boetatik
gertuago.
Heziketa formala / informala / formarik gabekoa: Coombs eta Ahmeden 1974ko
lan batean ageri denez13
heziketa formala "instituzionaltze" maila handiko heziketa
9
Chambersen arabera (Chambers, J.K. (1995) Sociolinguistic Theory, Oxford, Blackwell. 168-9 or.)
Haurren hizkuntz ereduaz ari delarik honela dio: " In any case, at this formative period of language development
the important influences are families and friends. Where those two influences are at odds with another, as is
obvious in extreme cases and presumably presente, though very subtle, in ordinary cases, then there is inevitably
tension. The learners normally resolve the tension in favour of their peers."
10
Ikus: Hallidayk egiten duen sailkapena (Halliday, M. (1977): Explorations in the functions of language.
London, Arnold, 1977).
11
Asher R.E. (1994): The Encyclopedia of Language and Linguistics. London, Pergamon Press
12
Stubbs, M (1984): Lenguage y escuela. Madrid, Ed. Cincel.
13
P.H. Coombs eta M. Ahmed (1974): Attacking Rural Poverty: How Non-Formal Education can Help,
14 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
sistema da. Heziketa ez formala, berriz, heziketa sistema ofizialetik sistematikoki
antolaturiko heziketa ekintza oro da, giza talde berezien heziketa errazteko egina,
haur eta helduena, esaterako. Heziketa informala, berriz, bizitza osoa irauten duen
prozesu bat zeinetan pertsonek ezagutza, trebetasuna, jarrera eta ulertze moduak
jasotzen dituzten eguneroko esperientziak eta inguruarekiko harremanaren bitartez.
Diskurtsoa: Termino hau itxuraz dirudiena baino korapilotsuagoa da. Erraz esanda,
diskurtsoa solaskide bakoitzaren jarioa, ekoizpen gordina dela esango genuke.
Ekoizpen horrek, ordea, katramila ugari du bere baitan eta neurri horretan ulertu
behar dugu. Schiffrinen14
azalpenak jarraituz, operatzaile pragmatikoez ari delarik,
diskurtsoak sistema izaera duela dio eta bertan aldaketa, ekintza, idea mailako
egiturak, informazio ingurua eta parte hartzeko markoa daudela. Operatzaileek
osagai horien barruan funtzio bereziak dituzte, baita diskurtso osoaren baitan ere,
diskurtsoa sistema den neurrian.
Lematizatu: Lematizatzea aztergai dugun lexikoa lemetara ekartzea da, alegia, marka
morfologikoak kendu (deklinabide markak edo aditz desinentziak, esaterako) eta erro
hutsean ematea. Honela, funtsean berdinak izan arren azaleko diferentziek desberdin
egiten dituzten hitzak identifikatu eta multzo handitan sailkatzeko mo-duan gaude.
Prestasun hiztegia: Dokumentazioa lematizatu ondoren, aztergai ez diren elementu
guztiak ezabatu ondoren geldintzen den hiztegia, aztertu beharreko materialea. Gure
kasuan izen edo aditz erro ez zen beste guztia ezabatu ondoren gelditu zena.
Formulak15
: Aldez aurretik eginda daudelako hutsetik hasita eraiki beharrik ez duten
egiturak izendatzeko erabiltzen da. Formula fenomeno unibertsala da, hiztun talde
orotan agertzen da.
· Motak: 1) egunero erabiltzen diren esaldi finkoak, 2) erritoetako formulak, 3)
errutinazko formulak 4) formula poetikoak. Hauetako bakoitzaren barruan azpi
talde ugari dago.
· Esaldi finkoak: idiomatismoak, metafora estandarrak, binomialak (bikoiztasunak),
simil konbentzionalak, klitxeak, leloak, madarikazioak, ohiko aipuak.
· Erritoetako formulak: erabilpen zehatzeko formulak dira, otoitzak, erreguak,
gonbite diplomatikoak,...
· Errutinazko formulak (edo, pragmatic idioms): maiz agertzen diren betebehar
komunikatiboetarako finkaturik dauden esaldiak: aurkezpenak, agurrak, eskerrak,
barkamen eskeak, losintxak, gai aldaketak, errepikatze eskaerak...
· Formula poetikoak: ideia edo pertsona bat aipatzean beti era berean errepikatzen
diren esaldiak.
Formulazko diskurtsoaren ezaugarriak: hiztun taldeak formulak ezagutu eta
ulertzen ditu, konbentzionalak eta popularrak direlako. Ez dute izaera sortzailea ez
baitira esanahi horrekin sortuak, beraz sarritan sintaxi arauak apurtu edo sintaxi arau
zaharrak ageri dituzte. Formula hauek garapen eta distribuzio aldetik mugaturik
Baltimore, J. Hopkins University Press.
14
Schiffrin (1988): Discourse Markers. Cambridge, Cambridge University Press.
15
The Encyclopediaren "formlaic language" sarreran oinarriturik (Asher R.E. (1994): The Encyclopedia of
Language and Linguistics. London, Pergamon Press.)
Sarrera 15
daude. Adierazle eta adieraziaren artean ez dagoenez loturarik gehienetan semanti-
koki opakoak dira. Ezaugarri hauek (egitura ihartuak, opakotasuna eta desbiazio
sintaktikoa) ez dira kategorikoak, gradazioz antolaturik daude, eta formulatasuna bera
ere graduatutako nozioa da.
Formulazko diskurtsoaren betebeharrak: formulen esanahi sikolinguistikoa da
osorik gorderik egotea, horrek diskurtsoa hutsetik eraiki beharra eragozten digu eta
gai egiten diskurtso zati handiak bapatean esateko. Dena den formula ezauga-rriak
izateak ez du esan nahi gizarteak horrela jasoko duenik, norbanakoaren maila-ko
kontua izan daiteke. Soziolinguistikatik begiratuz formulazko diskurtsoak ezagu-tza
soziolinguistikoa eskaintzen du, formulak sozialki ezagunak bihurtzen dira eta ohiko
egoerei azkar eta era konbentzionalean erantzuteko aukera ematen digute eta gizarte
harremana errazten dute. Sarritan hitz egokirik ezean formulak erabiltzen dira.
Formulak erabiltzea talde nortasun eta akulturatzearen adierazgarri indar-
tsuak dira. Ezagutzeak gizarte kohesioa sortu eta handitzen dute. Formulek interak-
zio mailako funtzioak ere betetzen dituzte, diskurtsoaren kontrolean batez ere. Zeinu
meta-komunikatiboak direnez elkarrizketa baten izaera zehazteko erabiltzen dituzte,
gaien agenda osatzeko, diskurtsoa maila batetik bestera eramateko, hitz egiteko au-
kera banatzeko, jarrera kognitiboak adierazteko (sinestea, ustegabea, desadostasuna).
Belaunaldi batetik bestera talde mailako esperientzia trasmititzeko erabiltzen
den baliabide memoteknikoa ere bada.
Guk gure lana egiteko definizio hau modu zabalean hartu dugu. Oinarrizko
ezaugarriak aintzat harturik, besteak beste, kategorikoak ez izatearena eta gradazioz
antolaturik egotearena. Beraz, formularen kontzeptupean, bestelako bereizketarik
egin gabe, konbentzionaltasunez iharturik ageri diren egiturak sartu ditugu, adiera
edozein dela ere.
Hibridoak: Izen honekin gure dokumentazioan sarri agertzen zitzaigun egitura mota
bat izendatu nahi izan dugu. Egitura hauek, gehienetan perpaus bakarrekoak,
morfosintaktikoki euskara eta erdarazko elementuekin osaturik daude. Honek ez du
esan nahi elementu lexikoak bakarrik nahasten dituenik, baizik eta sintaxi mailan ere
bi hizkuntzetako egiturak nahasirik ageri direla sarritan. Horrekin batera, hauetariko
askok formula izaera dute (ikus formulez esandakoa). Bietariko ezaugarriak zituz-tela
ikusirik eta lexiko mailakoak ez izan arren adierazpen eta konbentzionaltasun indar
handia zutenez izen hori jarri genien. Sailkapena egitean ohartuko gara zen-bait
erdara hutsean daudela edo beste zenbaitek erdal formula bat dutela gehiturik. Guk
guztiak jaso nahi izan ditugu, formula izan gabe erdaraz emandako perpausak, edo
euskarazko perpausean txertaturiko formulak... halako nahaste ageri zuen oro, lexiko
maileguak alde batera utzita.
Hibridoetan gertatzen den fenomenoa linguistikak ezaguna du aspaldidanik,
kode alternantzia eta kode nahasketa, Code switching eta Code Mixing izenez eza-gun
direnak (ikus honi buruzko eranskina). Ezaugarri sintaktiko eta morfologikoen
nahasketa, formula izaerak... termino berri hau asmatzera eraman gintuzten. Izan ere
korapilotsuegia zen esatea "Kode nahasketa duten perpausak". Ez dago batere argi,
oraindik orain, non dagoen alternantzia eta nahasketaren muga hizkuntzalari ospe-
16 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
tsuen artean, eta guk gure lanerako hori argitu beharrik ez genuenez biak bilduko
zituen termino baten alde egin genuen.
Funtzio metalinguistikoa16
: Funtzio hau hiztunak hizkuntza hizkuntzaz aritzeko
erabiltzen duenean edo hizkuntzaren anbiguitateak, ezaugarri ez-testualak, litera-rioak
eta kolokialak ulertu eta berriak sortzeko gaitasuna indarrean jartzean agertzen da.
Funtzio honek estilo mailako errekurtsoak garatu eta lantzea eskatzen du Gazteen
hizkeraren ezaugarrietako bat funtzio hauxe da hain zuzen, beronek ematen baitio
aberastasuna euren gaitasun komunikatiboari. Horregatik diogu erdararen ekarpenak
direla gazte euskaldunen diskurtsoari "gazte" izaera ematen diotenak, ekarpen hauek
erdal gazteek funtzio metalinguistikoa erabiliz egindakoak direlako.
Maiztasuna: Maiztasuna hitz bat edo elementu mota bat (gure kasuan formulak,
operatzaile pragmatikoak, izenak, aditzak) orotara zenbat aldiz erabiltzen diren
adierazteko erabiltzen da. Maiztasuna subjektu, azpimultzo edo multzo osoaren
mailan neurtu dugu.
Corpusa: aztergune bakoitzean (lexikoa, formulak, operatzaile pragmatikoak) osa-
tzen duten elementuen multzoa. Multzo honetan elementu bakoitzaren maiztasunak
ez du zerikusirik.
Operatzaile Pragmatikoak: The Encyclopediaren arabera Operatzaile esatean, bere
eragin eremuan dauden beste egitura linguistikoak modifikatzen dituzten espresio
linguistikoez ari gara.
Operatzaile Pragmatikoek (OP) ekarpen pragmatikoa egiten dute semantikoa
baino, diskurtsoa ulertzeko testuinguru mailako argibideak ematen dizkigute.
Gordinki begiratuz diskurtsoaren baitan gertatu diren interakzio guztien
harian ulertu beharreko mezu metalinguistikoak dira eta solaskideen arteko
komunikazioa osatzen dute.
OP-ek aldi berean funtzio bat baino gehiago bete dezakete arestian aipatutako
diskurtso maila ezberdinetan ("Beraz": perpaus amaieran dagoenean, pausaldi baten
ondoren, aurretik esandakoak ondorioak direla adierazteko edo solaskideari hitz
egiten hasteko bere txanda dela adierazteko balio du).
Beraz, diskurtso operatzaileek diskurtsoaren maila ezberdinak egitura bakar
batean biltzen laguntzen dute aniztasunaren erdian eraikuntza koherente bat eginez.
Hemen aipaturiko kontzeptu zenbaiten inguruko informazio zehatzagoa eranski-nean
bildu dugu. Bertan kode alternantzia, operatzaile pragmatikoak eta gazte hizkeraren inguruko
kontuak zabalago azaltzen dira.
16
Del Río, M.J. (1993): Psicopedagogía de la lengua oral: un enfoque comunicativo. Cuadernos de Educacion
12, Barcelona, ICE-Horsori. 57. or.)
Prozedura eta metodologia 17
2. PROZEDURA ETA METODOLOGIA
2.1. Laginketa eta lagina
2.1.1. Laginketa
Gazte euskaldunen lagunarteko diskurtsoa aztertzea dugu helburu. Honetan oinarrituz
honako irizpide hauek erabili ditugu laginketa egiterakoan:
Aztergunea lagunartea da, beraz, elkar ezagutu eta elkarrekin hizketan konfidantza
osoan ibili ohi diren taldeak hautatuko ditugu.
Geografikoki Hego Euskal Herrikoak izango dira. Izan ere, Ipar Euskal Herrikoak
sartzeak, besteak beste, bestelako hizkuntz tradizio bat aztertzea dakar eta homogeneo-
tasunaren kaltetan izan daitekeelakoan Hego Euskal Herrira mugatzea hobetsi dugu.
Soziolinguistikoki gune desberdinak bereiziko ditugu: Batetik industri giroko ala
nekazal giroko herriak (gune bakoitzean herri euskaldun eta erdaldunduetako frogak bil-
duaz) Eta bestetik, euskaldunak isolaturik bizi diren eremuak izango ditugu aztergai.
Beraz, bost gune zedarritu ditugu1
: 1) Euskarak presentzia sozial handia duen eremu
industriala: Arrasate (% 65,38). Bertan bi grabaketa aztertuko ditugu ikasketa mailaren ara-
bera lagunarteko diskurtsoa desberdina den ikusteko. Honela oinarrizko heziketa euskaraz
jaso eta lan munduan edo lan mundurako prestaketa jasotzen ari direnak eta unibertsitatera
begira daudenak alderatuko ditugu. 2) Euskarak presentzia eskasa duen eremu industriala:
Galdakao (% 51,14). 3) Euskarak presentzai sozial handia duen nekazal giroko eremua.
Aldagai soziolinguistiko desberdinak alderatu ahal izateko nekazal giroko herri "euskaldu-
nen" artean herrialde desberdinetako bi herri alderatuko ditugu (Segura (% 94,65) eta Dima
(94,74)). 4) Euskarak presentzia sozial eskasa duen nekazal giroko eremua: Altsasu (% 30,5).
5) Euskaldunak isolaturik bizi diren eremua: Portugalete (% 27,07) eta Lizarra (% 15, 46).
Adinari dagokionez 16 eta 24 urte bitartekoak hautatu ditugu Soziolinguistikazko
ikerketan adin multzo hori zehazten baita. Dena den, guk nahiago izan dugu ahalik eta
gazteenak hautatzea, gutxieneko adin muga horretatik pasa gabe. Izan ere, eta Chambersen
esanak2
kontuan hartuz, gaur egungo gaztaroa historian izan den gazterorik luzeena da. Lan
merkatuan sartu edo helduen ardurak hartu beharra inoiz baino gehiago ari da atzeratzen,
formazio aroa, beraz, izan den luzeena da. Honen ondorioz, bada hor adin multzo oso zaba-la
haur edo nerabe ez dena eta heldu izatera heltzen ez dena ezaugarri fisiko eta soziolo-gikoak
aintzat hartzen baditugu. Multzo honek, bada, bere identitate propioa eraiki eta na-
1
Kopuru hauek 1991ko erroldako erdaldun elebakarrak ez diren beste guztiak batuz atera ditugu. iturriak hauek izan dira:
Euskara Nafarroan. 1991ko biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuaren datu soziolinguistikoak. Nafarroako Gobernua (1995) eta
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak 1991. Hezkuntza eta Euskara. Eusko Jaurlaritza (1993)
Iharduera ekonomikoari buruzko datuak EUSTAT-ek argitaraturiko 1994ko udal adierazleetan aurkitu ditugu: Populazio
aktiboaren banaketa kontuan hartu eta nekazaritzan ari direnen ehunekoa emanez honelakoak dira gure herri hauek: Galdakao: %
0,3, Portugalete % 0,1, Segura % 2,7, Dima % 3,9, Arrasate % 0,2. Nafarroako datuak (Euskara Nafarroan. 1991ko biztanleriaren
eta etxebizitzen zentsuaren datu soziolinguistikoak. Nafarroako Gobernua (1995)) ez dira herri bakoitzari dagozkionak hizkuntz
zonaldeari dagozkionak baizik. Altsasu zonalde euskaldunean dago. Bertan nekazaritzan biztanleria aktiboaren % 7,5a aritzen da,
Lizarra, berriz, zonalde mistoan dago eta hor nekazaritzan aritzen direnak bataz beste % 0,3a baino ez dira. Altsasuko datua oso
erlatiboa den arren, gainerako herrietako errealitatearekin alderatuz nekazal herria delakoan hautatu dugu.
2
Chambers, J.K. (1995) Sociolinguistic Theory, Oxford, Blackwell. Ikus "Declarations of Adolescence" atala (169-72 or.)
18 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
barmentzeko premia gorria du (ikus 2. eranskina). Hizkuntza da, besteak beste, diferentzia
markatzeko tresnetariko bat, haurren mundutik edo helduenetik bereizten lagungarri izango
dena. Horregatik 16 eta 24 urte bitarteko multzo horren erdialdean dauden lekukoak hauta-
tzen saiatu gara, ahalik eta tipologiarik garbiena lortzearren.
Solaskide kopuruari dagokionez ere muga jarri dugu eta talde guztietan gutxienez lau
eta gehienez sei hiztun jartzen ahalegindu gara. Honen helburua hitz egiteko arrazoizko
espazioa ematea zen. Izan ere, talde handiegi batek nekez emango luke aukerarik hiztun
bakoitzak nahi duen orotan hitza hartzeko.
Horiek izan dira laginketarako ezarritako gutxieneko irizpideak. Hortik aurrera ez
dugu taldearen izaera baldintzatu nahi izan sexua, ikasketak edo beste edozein mugatzai-leren
bidez.
2.1.2. Laginaren deskripzio estatistikoa
Subjektu kopurua: 43
Sexua:
22 gizonezko
21 emakumezko
Adina:
Bataz besteko adina: 19 urte
16 urtekoak: 4 (% 9,3)
18 urtekoak: 9 (% 20,93)
19 urtekoak: 11 (% 25,58)
20 urtekoak: 3 (% 6,98)
21 urtekoak 11 (% 25,58)
22 urtekoak: 4 (% 9.3)
24 urtekoa: 1 (% 2,32)
Ikasketak:
Oinarrizko ikasketak soilik euskaraz: 9 (% 20,93)
Oinarrizkoak eta ertainak euskaraz: 21 (% 48,84)
Oinarrizkoak, ertainak eta unibertsitatekoa euskaraz: 13 (%30,23)
Etxean euskaraz egiteko ohitura:
Ez: 16 (% 37.21)
Bai: 25 (% 58,14)
Bietan 2 (% 4,65)
Kalean euskaraz egiteko ohitura (Lagunekin, lantokian, dendetan... ohiko
harremanetan)
Ez 19 (% 44,19)
Bai 23 (% 53,49)
Bietan 1 (% 2,32)
Euskarazko kultur produkzioarekin harremana:
Hutsa: 1 (% 2,32)
Kaskarra: 4 (% 9,3)
Handia/ ertaina: 38 (% 88,37)
Prozedura eta metodologia 19
Eremu soziolinguistikoen arabera:
Nekazal giroa, euskalduna: 10 (% 23,25) -Dima eta Segura-
Nekazal giroa, erdaldundua: 4 (% 9,3) -Altsasu-
Industriala, euskalduna: 11 (% 25,58) -Arrasate-
Industriala, erdaldundua: 6 (% 13,95) -Galdakao-
Euskaldunak isolaturik bizi direnekoa: 12 (% 27,9) -Lizarra eta
Portugalete-
Operatzaile pragmatikoen azterketa egiteko interesgarria iruditu zitzaigun euskaldu-
nen datuak erdarazko gazteek lagunartean darabiltzatenekin alderatzea. Izan ere, eta Mas-
chlerren hipotesia3
kontuan hartuz, parekotasun nabarmenak aurkitzeko aukerak baitzeu-den.
Gazte erdaldunen taldeak hautatzeko ez genuenez helburuen aldetik baldintza oso zorrotzik,
Koldo Mitxelena Institutura jo eta bertako euskara mintegiko buruaren bitartez bi talderekin
harremanetan jarri ginen. 3 BBBko ikasleak guztiak. Honako ezaugarriak zituzte:
Oreretan bizi dira denak eta euskara eta euskaldunekin ohiko harremana zutela
adierazi zuten
C taldea: bi mutil eta hiru neska
D taldea: hiru mutil eta bi mutil
Beraz, orotara bost mutil eta bost neska.
2.1.3. Laginaren adierazgarritasuna populazioarekiko batetik eta ikergaiarekiko bestetik.
Lagin txikia da gurea, 43 hiztun. Lagina hautatzeko orduan jarritako baldintzak,
ordea, era bat betetzen dira, bai eta froga burutzeko baldintza metodologikoak ere. Jasotako
materialea, halaber, oso egokia izan da eta guk lortu nahi genuen naturaltasuna lortu
dugulakoan gaude. Alta, aztergai dugun laginaren adierazgarritasuna handia da.
Laginaren esaguratsutasunari begira, berriz, nekez esan dezakegu ezer aztergai dugun
gizarte segmentu horretaz, gaur egun, oraindik orain ez baitago informazio estatistikorik.
2.2. Lan hipotesiak eta azalpenak
Lanerako hipotesiak eraikitzeko orduan maila desberdinak egingo ditugu: Maila
orokorrekoak, eremu soziolinguistikoaren araberakoak eta subjektuaren ezaugarri soziolin-
guistikoen araberakoak. Hipotesi horiek eremu bakoitzean aztergai ditugun elementuak
behatuz egingo dugu.
a) Orokorrean: Gazte hauen diskurtsoak, diferentzia batzuk gora-behera, ezaugarri
amankomunak izango ditu. Izan ere, arestian esan dugun bezala, azken urteotan erdarazko
lagunarteko diskurtsoa bihurtu zaigu edonongo gazte euskaldunen erreferentzia nagusia
(ikus sarrera). Hori dela eta, eremu soziolinguistiko edo hiztunen arteko diferentziak gora-
behera, baserri giroko euskararen adierazgarritasun eza eta hizkuntz eredu formaletik ihesi,
hizkera horretan topatzen dute euren diskurtsoa egituratzeko behar duten harrobia.
3
Maschler, Y n.d. "Metalanguaging and discourse markers in bilingual conversations" (Umpublished m.s.) R.E. Asher-en The
Encyclopedia of Language and Linguistics-eko Pragmatic Operators sarreraren pean (3250. or.) egiten zaion aipamena da
ezagutzen dugun bakarra eta horretan oinarritu gara. Honi buruz jakin beharrekoak jakiteko ikus sarrera 1.5 puntua eta
Operatzaile Pragmatikoez mintzo den eranskina.
20 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
Formulak: Besteak beste, erdaraz eman edo erdaratik itzulitako formulak izango dira
nagusi. Diskurtsoa "gazte" kutsuz jazteko balio duen elementu nagusietakoa da for-mula eta
erakargarritasun handikoa bere trinkotasunak eskaintzen duen sintesi eta esklusi-bitate
ezaugarriengatik.
Hibridazioa: Orokorrean hiztun gehienek honelako esaldi nahasiren bat erabiltzen
dutela ikusiko dugu. Honelako esaldi nahasiak formula kutsua hartzen dute eta formulek
dten erakarpen bertsua izatera hel daitezke. Hibridazioa, ordea, ez da hiztun guztien ezauga-
rri nabarmena, horregatik diogu gehienek egingo dutela honelako esaldiren bat, ez guztiek.
Lexikoan: Kontaketan formula eta hibridoetan egon daitekeen erdal korpusa ken-
duta, erdararen presentzia ez da hain nabarmena izango hori ere hor egongo den arren. Izan
ere, oinarrizko lexikoan, euskaraz eskolatuak diren heinean, badute behar den harrobia, non
eta hitz hori ez dagoen "gazte" kutsuko diskurtsoarekin lotua, orduan, formuletan bezala,
erdal korpusetik hartua izango da nagusiki.
Operatzaile Pragmatikoak: Bi talde soilik aztertuko ditugun arren, Maschlerren
hipotesian oinarrituz4
, formulen inguruan esandakoa errepikatu beharko dugu, kasu hone-
tan, beharbada areagoturik. Izan ere, lexikoan ez bezala badirudi hiztunek hemen ez dutela
elementu hauen jatorriaren kontzientziarik eta erabiltzekotan, maiztasun handiz erabiltzen
direnez, oso erraza dela behin erabiltzen hasita erabilpena areagotzea. Bestalde, erdarazko
diskurtsoaren indarra dela eta operatzaileok euskarazkoen lekua hartzen ez dute oso zaila,
presentziagatik besterik ez bada ere.
b) Eremu soziolinguistikoen arabera: esku artean darabilgun lagina oso murritza
denez ez da erraza esatea hemen agertuko diren emaitzak eremu soziolinguistiko horretan
espero direnak izango diren ala ez. Dena den, pentsatzekoa da euskararekiko loturarik
handiena dagoen eremuetan topatzea emaitzarik onenak, eta hauen artean batez ere nekazal
giroko herrietan erdaraz bizi den hiztun multzoarengandik urrunago daudelakoan. Nahiz eta
gaur egungo bizimoduaren mugikortasun geografikoa, hedabideen zabalkundea eta abarren
ondorioz geroz eta diferentzia gutxiago egon. Eremu honetan erdarazko formulak eta
hibridoak ez dira orokorrean bezain garrantzitsuak izango, izan ere, komunitate euskaldun
batean errazagoa baita berezko formulak oraindik bizirik eta indarrean egotea.
Erdaldundutako eremuetan, berriz, berdin da nekazal giroko zein industrial, erdararen
ekarpena berdintsua izango da, horko hiztunek erdararekin zuzeneko harremana baitute
egunero eta lagunarteko diskurtsoan.
Dena den, interesgarria izango da alderatzea erdaldundutako eremu hauetako
emaitzak euskaldunak isolaturik bizi direnekoekin. Gure ustez, litekeena da arras emaitza
desberdinak topatzea, besteak beste eremu horietako hiztunak hiztun berriak direnez, eta
euskara etxetik baino eskolatik jaso dutenez, hitz egiteko aukera murritzek bere horretan
kontserbatzera eramango baitituzte eta ondorioz diskurtsoa, ez hain erdaldundua izatea.
c) Subjektuen arabera: Hemen jasotako eragile soziolinguistikoen araberako
neurketak arrisku ugari du beste eragile multzo zabal bat kanpo gelditzen baita, eta bestalde,
4
Maschler, Y n.d. "Metalanguaging and discourse markers in bilingual conversations" (Umpublished m.s.) R.E. Asher-en The
Encyclopedia of Language and Linguistics-eko Pragmatic Operators sarreraren pean (3250. or.) egiten zaion aipamena da
ezagutzen dugun bakarra eta horretan oinarritu gara. Honi buruz jakin beharrekoak jakiteko ikus sarrera 1.5 puntua eta
Operatzaile Pragmatikoez mintzo den eranskina.
Prozedura eta metodologia 21
jasotako erantzunak hiztunak berak emana direnez, ez baitute zertan benetakoak izan
beharrik. Dena den, pentsatzekoa da eremu soziolinguistikoaren eragina amankomuna izango
dela. Horrekin batera, euskarazko eskolatzea zenbat eta sakonagoa izan, edo euskara zenbat
eta gehiago erabili lagunartean, etxean, edo euskarazko kultur produkzioari zenbat eta
jarraipen estuagoa egin emaitzak orduan eta hobeak izango dira. Besteak beste, pentsatzekoa
da etxean euskara gehien erabiltzen dutenek ez dutela gainerakoek adina erdarazko
formularik erabiliko. Diferentzia, dena den, txikia izango delakoan gaude, azken batean, erdal
iturria nagusi baita hiztun guztientzat.
Hipotesi hauek guztiak laginaren adierazgarritasun murritzarekin batera hartu behar
ditugu. Alegia, hipotesi hauek irizpide orokorretan oinarriturik daudela eta laginak ez digula
maila berean frogatzeko aukerarik ematen, balio izan, beza, bada, hurbilpen lan moduan.
2.3. Materialea lortzeko erabilitako metodologia:
Materialea lortzeko elkarrizketa askeak egin ditugu. Izan ere, lagunarteko diskurtsoa
jasotzeko moduko metodologia behar genuen eta hitz-zerrenda eta galdetegiak ez dira oso
egokiak espontaneitatea jasotzeko.
Herriak hautatu eta herri bakoitzean konfidantzazko herritarren bat topatu ondoren
lekuko honi gure ikerketaren helburuak azaldu genizkion eta taldea hautatzeko eta bera-
rekin kontaktua egiteko argibideak ematen.
Taldea hautatzeko: euskaraz funtzionatu edo euskaldunez osatutako lagunartea izan
behar zuen, lagunarte arrunta. Bistan da zergatik izan behar duen lagunartea, talde finkoa ez
izan arren elkarren arteko harremanean ohituta egon behar dute horrek espontaneitatea, ja-
tortasuna, kidetasuna... bermatzen baititu, guk testuinguru horretan sortutako hizkera dugu
aztergai.
Taldearekin kontaktua egiteko: kontaktua egiteko orduan herritarrak ez zien bene-
tako arrazoia aipatu behar. Benetako arrazoia ezagutzeak, ezinbestean lekukoen ekoizpena
baldintzatuko bailuke. Beraz, ahalik eta itxurarik normalena izateko aitzakia jakin bat erabili
behar zuen. Gure aitzakia honako hau da: ikerketa soziologiko bat egiten ari den talde bat
hego eta iparraldeko euskaldunen iritzia jasotzen ari dela zenbait arazo sozialei buruz, eta
horren barruan, besteak beste, eztabaida taldeak antolatu dituela. Eztabaida talde horietan
eztabaidatu besterik ez dela egin behar azaltzen diegu. Konfidentzialitatea ziurtatzen diegu
eta, halaber, gaiak ez direla konprometigarriak izango.
Taldeak baietza emanez gero, hitzordua jartzen da, taldea eta gure artean adostua.
Hitzordu hori batzutan kontaktuak berak, bestetan zuzeneko harremanean zehazten dugu bi
aldeen artean. Eztabaidarako leku egokia bilatzea ere eskatzen diogu kontaktuari, alegia,
taldetik kanpoko inor eztabaidan sartu-atera ez ibiltzeko, grabaketan esandakoa argi eta garbi
jasotzeko, lekukoen elkarrekiko arreta sendotzeko... leku lasaia.
Eztabaida bideratzeko: Talde guztien artean lexiko aldetik ahalik eta lexiko bata-
sunik handiena egon dadin eta eztabaida bera laguntzeko eta zirikatzeko guk geuk prestatu
eta benetako prentsa artikulu gisa aurkeztutako hiru testu ematen dizkiegu.
Testu hauetan agertzen diren gaiak, horretarako propio hautatuak izan dira. Gazteen
arteko maitasun eta sexu harremanetan oinarrituz, ezkontzak, nahigabeko haurdunaldiak eta
22 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
homofobia zein fidelitate kontuak aipatzen dira. Gai hauek hautatzearen arrazoia bistakoa da:
gazteek zuzenean bizi dituzten arazoak dira, denek dute zer esana horietako baten baten
inguruan. Bestalde, eztabaida piztearren eta talde mailako adostasunak debatea eragoztearen
arriskuaz jabeturik, artikulu bakoitza propio korapilatu dugu adostasuna ia ezinezkoa izan
dadin, kasu batean ez bada bestean.
Hiru artikulu jartzearen arrazoia ildo berean doa. Sentsibilitate bereko bi talde
topatzea zaila izango delakoan, jarrera desberdinak pizteko asmoz jarri ditugu. Honela, gai
batek eztabaida eragiten ez badu beste batek eragingo duelakoan.
Eztabaida bera: Taldearearekin esandako ordu eta lekuan elkartu ondoren, hitz gu-
txitan kontaktuak jarritako aitzakia bera errepikatu eta eztabaidaren inguruko xehetasunak
zehazten dizkiegu. Besteak beste, eta gure parte hartzea ahalik eta gehien mugatzearren,
eztabaida euren artekoa dela eta guk ez dugula parte hartuko argi eta garbi azaltzen diegu.
Eztabaida laguntzeko eta formaltasuna apurtzeko litxarkeriak jartzen ditugu mahai
gainean, jana eta edana.
Transkribatzeko orduan ahotsen identifikazioan laguntzeko eztabaida hasi aurretik
lekuko bakoitzak bere izena eta datu pertsonalak ematen ditu.
Iraupena: hiru ordu laurden eta ordu bete bitarteko grabaketak egiten ditugu,
transkripzioak egiteko orduan nahikoa material izan dezagun.
Grabagailua: Grabagailua walkman arrunta da, azken batean korpus azterketa baita
gurea eta ez fonetikoa. Grabagailuak, ari baten muturrean mikrofono estereo indartsua du,
honen laguntzaz ohiko grabagailu eta mikrofono handiek jartzen duten errespetu hotza-rekin
apurtu eta lau aldeetatik berdin grabatzea lortzen dugu. Grabagailua gure eskura dago, ez
mahaiaren erdian, leku diskretoan eta eztabaida eten gabe zinta aldatzeko leku errazean.
Grabagailua Aiwa markakoa da, HS, JS145 modeloa.
Dinamizatzailea: eztabaidan egon eta grabaketa egiten du gure ordezkariak, edo
ordezkariek, beti bat edo bi, teknika bera erabiliz kasu guztietan. Eztabaidaren arrazoiak
azaldu eta berak ez duela parte hartuko argitu ostean, taldean testuak banatu eta irakurtzeko
astia ematen die, irakurri eta testuen inguruko zalantzak argitu ondoren eztabaidari hasiera
ematen zaio dimanizatzaileak egindako galdera baten bidez. Une horretan eztabaida hasten
da eta gainbehera egiten duen unean dinamizatzaileak beste galdera bat egiten du behar
izanez gero. Galdera hauek aldez aurretik presturiko galdetegia jarraituz eginak dira eta
denak daude eztabaida piztera bideratuak. Dinamizatzaileak ez du parte hartzen eztabaida
indarrean dagoen bitartean. Esandakoak esan ondoren, ordea, argudioak agorturik, eztabai-da
itzaltzen da eta une horretan dinamizatzaileak galdera berri baten bidez eztabaidari bide berri
bat ematen dio.
Behar beste grabatu ondoren eztabaidari emaiera eman eta lekukoei datu soziolin-
guistikoak zituen fitxa betetzeko eskatzen zaie. Agerian dagoenez datu horiek ez dutela
aitzakiatzat jarritako helburuarekin loturarik, grabaketaren benetako helburua zein den
azaltzen zaie.
Operatzaile Pragmatikoak aztertzeko erdarazko dokumentazioaren jasoketa egiteko
metodologia bera erabili dugu, testua ere bera izan da (erdarara itzulia, noski). Diferentzia,
bakarra, ordea, eremu soziolinguistikoaren araberako baldintzarik ez izatea izan da. Alegia,
Prozedura eta metodologia 23
erdaraz funtzionatzen duten lagunarteak behar izan ditugu, besterik gabe. Horretarako,
Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxeko A ereduko 3. BBBko bi lagun talde hautatu ditugu
eta gure kontaktua euren irakasle eta euskara mintegiko buru den Anjel Elortegi izan da..
2.4. Materialea aztertzeko erabilitako tresneria eta lorturiko ondorioak zein testuingurutan
kokatu behar diren:
Ikerketa hau deskribaketa kuantitatiboan oinarritzen denez, azterketarako tresneria
egokiaren beharrean geunden. Honen korpus zabalarekin lan egiteko, 51 orrialdetako trans-
kripzioa, baliapide informatikoak erabili ditugu, batez ere lexikoaren maiztasun azterketa
egiteko, SPD.T programaz hain zuzen.
Horrekin batera transkripzioa, lematizazioa, hustuketa... egiteko Word.6 programa
aski izan dugu. Bertako emaitzak, ondoren kuantitatiboki aztertzeko, kalkulu aritmetiko
hutsak baino ez ditugu egin behar izan.
Emaitza kuantitatiboen gaineko balorazio kualitatiboa egiteko sarrera eta eranskin
teorikoetan aipatzen diren materiale teorikoak erabili ditugu.
Lexikoa aztertzeko, berriz, Hiru Mila Hiztegiaz baliatu gara. Kasu bakar batean, ordea,
"Koadrila" hitzarenean hain zuzen, ez dugu aintzat hartu hiztegiaren esana. Guk hasieratik
erabili dugu hitz hau lagunarte finkoa adierazteko, baita lekukoei idatziz emaniko testuetan
ere, beraz, hasierako hautuari eutsi genion. Gainerako lexikoa honen bitartez aztertu dugu, eta
hiztegian ageri ez ziren hitzak mailegutzat jo ditugu.
Beraz, materiale honek gazte hauen diskurtsoan agertutakoaren zati bat besterik ez du
biltzen eta ondorioz ezin esan "gazte" kutsua ematen dioten elementu guztien azterketa egin
dugunik, ez eta testuinguru naturalean izan dituzten nabardura guztiak jaso eta aztertu
ditugunik ere. Izan ere, transkripzioak, bateratzeak, lematizatu eta prestasun hiztegia egiteak
nabardurak galtzea dakar. Esaterako, lexikoan izenak eta aditz nagusien partizipioak soilik
aztertu izanak, bazterrean utzi ditu izen lagun edo aditz lagunen artean egon zitezkeen
argibideak.
Beraz, ikerketa honetan agerturiko ondorioak testuinguru horretan ulertu behar dira
eta ez dira, inondik inora, lagunarteko gazte euskararen deskripzio osoa, ez eta errealia-tearen
irudi zehatza, hurbilpen ahalegina baizik. Eta hein horretan ekarpen mailan ulertu behar da
hemen agertzen dena.
2.5. Materialeak nola prestatu diren:
Materiale grabatua aztertu ahal izateko lehen pausoa transkripzioa egitea delarik,
grabaketaren lehen hamar minutuak alde batera utzita ondorengo ordu erdia transkribatu
dugu. Operatzaile Pragmatikoak aztertzerakoan, berriz, lehen hamar minutuak kendu eta
ondorengo ordu laurdena trasnkribatu dugu maiztasun oso handikoak direnez bertan
jasotako corpusa aski izango delakoan.
Lehen transkripzioa literala izan da, alegia, alfabeto fonetikorik erabili gabe egin-
dakoa, gure alfabetoaren bitartez gauzak ahoz ebaki bezala transkribatu ditugu.
24 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
Eztabaidaren harian solaskide baten esanak besteren batek eteten baldin baditu hitzak
etorritako hurrenkera berean eman ditugu norenak diren adieraziz eta ondoren etendako
jardunarekin jarraituz.
Solaskide bakoitzaren esanak identifikazio zenbaki baten bidez eman ditugu ber-baldi
bakoitzean.
Transkripzio literal horiek guztiak batera aztertu ahal izateko, euskara batuaren
idaztarauetara ekarri ditugu ondoren. Alegia, esandakoaren erro lexikoa errespetatuz orto-
grafia eta morfologia batuan jarri ditugu.
Bateratutako transkripzio horiek, ondoren, lematizatu egin ditugu. Alegia, erro soile-
tara ekarri ezaugarri morfologikoak kenduta. Honela, azaleko diferentziak sahiestuz, ahalik
eta oinarri komunena duen korpusa lortu dugu aztertzeko. Honen azken helburua SPD.T
programa informatikoaren bitartez maiztasunak aztertzeko materialea prestatzea izan da.
Dena den, hori egin aurretik beste bi lan egin ditugu: subjektu bakoitzaren ekoiz-pena
testu bakarrean bildu eta formula eta perpaus hibridoen hustuketa egin. Hustuketa hau
subjektuka antolatu dugu eta berau aztertzeko moduko zerrendetan jarri.
Hortik ateratako maiztasun hiztegiari horrezaz gain Operatzaile Pragmatikoak, junta-
gailuak, lokailuak... eta aztergai ez ziren elementu guztiak kendu dizkiogunean prestasun
hiztegia izan dugu esku artean. Prestasun hiztegi hau bera ere SPD.T programatik pasatuz
maiztasunak atera eta izen eta aditzen zenbaketa egiteko moduan izan gara.
Operatzaile Pragmatikoen azterketa egiteko transkripzio literalean bertan oinarrituz,
bertan ageri diren operatzaileak lematizatuz bateratu ditugu eta ondoren egin zenbaketa.
Zenbaketa herrika egin dugu.
Prozesu guzti honen ondoren eskuetan dugun materiale aztergarria hauxe da:
a) Erabilitako formulen zerrenda subjektuka antolatua
b) Erabilitako perpaus hibridoen zerrenda subjektuka antolatua
c) Erabilitako lexikoaren (izen eta aditzak) zerrenda zenbatua subjektuka antolatua
d) Lau taldetan agertutako diskurtso operatzaileen zerrenda bateratua eta taldeka
antolatua.
Emaitzak 25
3. EMAITZAK
Ondoren datozenak emaitza nagusiak dira. Eranskinean daude taula orokorrak.
3.1. Ezaugarri orokorrak:
3.1.1. Formulak:
a) Corpusa:
Euskarazkoak: % 32,63
Maileguak: % 18,75
Kalkoak: % 48,61
Beraz, corpusean % 67,36 erdal jatorriko formulak dira
b) Maiztasuna:
Euskarazkoak: % 40,56
Maileguak: % 13,74
Kalkoak: % 45,69
Beraz, maiztasunean % 59,43 erdal jatorriko formulak dira
Hiztunen bataz besteko formulen maiztasuna jatorriaren arabera bereizten baldin
badugu, hemen ere antzeko emaitza ikusiko dugu, alegia, % 59,42a erdal jatorriko formulak
direla.
3.1.2. Hibridoak
Perpaus hibrido ugari dago, bataz beste hiztun bakoitzari 3,4 perpaus hibrido dago-
kio (orotara 203 perpaus). Zerrenda honetan ez ditugu sartu erdarazko formulak (mailegatu
zein kalkatu) edo lexikoa duten euskarazko perpausak. Hauek ere aintzat hartuz gero ko-
puru askoz ere handiago baten aurrean egongo ginateke, noski. Hiztun batetik bestera alde
handiak baldin badaude ere ia denek egiten dituzte. 11 baino ez dira perpaus hibrido bakar
bat ere egin ez dutenak, hauen artean gehienak, berriz, oso diskurtso laburra eginak, beraz,
hibridoak egiteko aukera bera ere askoz murritzagoa.
3.1.3. Operatzaile Pragmatikoak:
a) Corpusa:
Euskarazko taldeak eta erdarazkoak corpusean forma kopuru berdintsua dute, 32 eta
34 hurrenez hurren. Euskaldunek erabilitako corpusa aztertuz, ordea, mailegu eta kalkoak
dira nagusi, orotara % 69,69. Erdarazkoan, berriz, esateak alferrikakoa badirudi ere, ez dago
euskaratik mailegaturiko forma bakar bat ere.
26 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
Dena den, mailegu eta kalko horien artean gehiago dira maileguak (% 51,51) kalkoak
baino (%18,18). Formulekin gertatzen zenaren kontrakoa. Honek Maschlerren hi-potesia
indartzen du. Alegia, ukipen egoeratan hiztunek hizkuntza baten aldeko Operatzaile
Pragmatikoen alde egiten dutela dioena.
b) Maiztasuna:
Maiztasunez ere kalko eta maileguak dira nagusi, kalkoak % 27,85, maileguak %
31,75, orotara % 59,6.
Datu hauek corpusarenekin alderatuz agerian geldintzen da maiztasun aldetik
maileguen indarra ez dela horren handia. Kezkagarria da, ordea, maiztasunean indartsuak ez
baldin badira ere euskarazkoak maizago erabili arren, erreserban dauden besteak erdarazkoak
izatea, horrek esan nahi baitu aberastasuna kasu honetan erdal corpusean dagoela.
3.1.4. Lexikoa:
Puntu honetan ez dugu corpusa neurtu, bai ordea maiztasuna. Azterketa horretan
ageri denez, eta bataz bestekoa eginda, maileguak % 14,06 dira (% 8,19 izenetan eta % 14,78
aditzetan). Kalkoak, lexikoan antzematen oso zailak direnez, eta are gehiago honen
dokumentazio zabalean, ez ditugu zenbatu. Dena den, bistan da lexiko mailan erdararekiko
menpekotasuna ez dela, inondik inora gainerako eremuetan agertu zaiguna bezain indar-tsua.
3.1.5. Laburbilduz:
Egindako neurketen argitan funtzio metalinguistikoa indarrean dagoenean erdara-ren
presentzia nagusi bihurtzen da, bai corpusean eta bai maiztasunean. Izan ere, lexiko
arruntaren ezterketan egoera guztiz bestelakoa baita eta maiztasunean maileguak ez dira %
14,06 baino. Kalkoak, zenbatu ez baldin baditugu ere ez dira asko izango, gehienak formula
eta operatzaileen zerrendan bilduta egongo baitira.
Hizkuntzaren eguneroko errealitateak euskara ihartzen du, adierazgarritasunik gabe
uzten erdararen mesedetan. Eragina corpusean izan ohi da indartsuena. Maiztasunean, berriz,
alde handirik ez badago ere indar gutxiago du. Horrek, batetik euskarazko formekiko joera
edozein modutan ttikia dela adierazten du, eta bestalde,erdarazko multzoa euskarazkoa baino
aberatsagoa dela.
3.2. Herriz-Herri, eremu soziolinguistikoak
Formuletan maiztasuna soilik emango dugu, hibridoetan zein lexikoan bataz beste-
koa.
Lizarra
· Formulak: maileguak % 12,26 + kalkoak % 54,71 = orotara % 66,97
· Hibridoak: 5,8 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 12,88
·Arrasate 1
· Formulak: maileguak % 13,56 + kalkoak % 50 = orotara % 63,56
Emaitzak 27
· Hibridoak: 3,3 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 11,28
Arrasate 2
· Formulak: maileguak % 11,76 + kalkoak % 29,41 = orotara % 41,17
· Hibridoak: 7 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 22,59
Altsasu
· Formulak: maileguak % 12,5 + kalkoak % 45 = orotara % 57,5
· Hibridoak: 11 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 18,48
Dima
· Formulak: maileguak % 23,07 + kalkoak % 46,15 = orotara 69,22
· Hibridoak: 10,6 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 28,53
Galdakao
· Formulak: maileguak % 8,98 + kalkoak % 42,7 = orotara % 51,68
· Hibridoak: 1,3 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 11,45
Segura
· Formulak: maileguak %2,02 + kalkoak 44,45 = orotara % 46,47
· Hibridoak: 2 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 7,24
Portugalete
· Formulak: maileguak % 20,97 + % 30,64 = orotara % 51,61
· Hibridoak: 1,85 perpaus pertsonako
· Lexikoa: maileguak % 11,58
Orohar:
Formulak:
Erdal jatorriko formulen maiztasuna %50etik gora dute ia herri guztiek. Hortik be-
hera dabiltzanek (Segura eta Arrasate 2) ere oso kopuru altuak dituzte, biak % 40etik gora.
Mailegu eta kalkoen proportzioan ere ez dago erregulartasunik, emaitza kontraesan-
korrak daude (Dima eta Seguraren artekoak esaterako).
28 Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain
Ezin esan, bada hipotesietan markatutako diferentziak formulen atalean oso nabar-
men ageri direnik, eta are gutxiago esku artean dugunarekin diferentzia argi eta garbiak
daudenik.
Hibridoak:
Bataz besteko perpaus hibrido gutxien duten herriak oso tipologia desberdinekoak
dira (Portugalete, Segura, Galdakao). Gehien dutenen artean ere antzeko zerbait gertatzen da.
Izan ere, Altsasu eta Dima dira, bata erdaldundua eta bestea euskalduna.
Beraz, hemen ere ez dago eremuaren ezaugarri soziolinguistikoak eta emaitzen
araberako bereizketa argirik.
Lexikoa:
Herrien arteko bataz besteko mailegatzea % 15,5ekoa da. Badaude, dena den, zen-bait
punta. Mailegatze txikiena duena Segura da, euskaldunena, bestalde. Gehien dutenak berriz
Arrasate 2, Altsasu eta Dima. Oso tipologia desberdineko herriak dira. Emaitza hau ere, bada
oso kontuz hartu beharrekoa da.
Agerian gelditzen da hemen ez dagoela hasieran eremu soziolinguistikoak zehazte-
rakoan eraikitako hipotesiak eta emaitzen artean kidetasunik. Esku artean darabilgun lagi-
naren ezaugarriak direla eta (kontraste talderik ez, kideen artean parte hartze maila desber-
dina...) norbanakoaren ekarpenak berebiziko garrantzia hartzen duela eta beronen emaitzak
eremu soziolinguistikoak aztertuz eskuratutakoak baino argigarriagoak izango direla.
Horretara jo aurretik eta saihetseko azteGazte euskaldunen laguntzarteko hizkera hemen eta orain