Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Informaziorako dokumentazioaren oinarriak (2. argitalpena)
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Beste hainbat jardueratan bezala, kazetaritzan ere aurreko informazioaren kudeaketan eraginkortasuna lortzeko sortu zen dokumentazioa. Dokumentazioa berez XX. Mendean zabaldu eta garatu zen, baina lehendabiziko aztarnak egunkarien hastapenetan daude, hau da, plazaratutako zenbakiak eta bildumak gordetzen, ebakinak biltzen eta artikuluen indizeak osatzen hasi zirenean. Ordutik, dokumentazioaren betebeharra komunikabideetako lan informatiboaren alde egitea izan da, eta bere garapena kazetaritzaren historiari lotuta dago; horrenbestez, elkarren arteko eragina eztabaidaezina da.
Testuinguru horretan, argia da liburu honen helburua: dokumentazioaren diziplina komunikazio-arloko ikasleengana hurbiltzea.
Erosi Liburua