OSASUNBIDE
ALTERNATIBOAK
Joseba Badiola
Itziar Larrañaga
Angel Bidaurrazaga
© Joseba Badiola, Itziar Larrañaga, Angel Bidaurrazaga
© Udako Euskal Unibertsitatea
General Concha 25, 6. 48010 BILBO
ISBN: 84-86967-72-4
Lege-gordailua: BI-1314-96
Inprimategia: BOAN S.A. Aita Larramendi 2, BILBO
Azala: Julio Pardo
Banatzailea: ZABALTZEN Igara bidea 88, DONOSTIA
AURKIBIDEA
SARRERA ................................................................. 7
HITZAUREA ........................................................... 9
OSTEOPATIA ........................................................... 13
OSTEOPATIA KRANIO-SAKROA ...................... 16
OSTEOPATIA FUNTZIONALA .......................... 22
TEKNIKA FUNTZIONALEN INTERESA ........... 23
OSTEOPATIAREN INDIKAZIOAK ..................... 24
HIGIENISMOA ....................................................... 27
HISTORIA ........................................................... 27
ZERTAN DATZA METODO HIGIENISTA? ........ 29
ZENBAIT KONTZEPTU ..................................... 30
GAIXOTASUN AKUTUA ................................... 39
GAIXOTASUN KRONIKOA ................................ 46
ZEIN DIFERENTZIA DAGO GAIXOTASUN
AKUTU ETA GAIXOTASUN
KRONIKOAN AZALTZEN DIREN
DESINTOXIKAZIO-KRISIEN ARTEAN? ............ 50
OSASUNEAN ERAGINA DUTEN
ZENBAIT FAKTORE ........................................... 54
INMUNITATEAN ERAGINA DUTEN
ZENBAIT FAKTORE ........................................... 56
BARAUA ETA OSASUNA ................................... 57
AURKIBIDEA 5
ELIKADURA ...................................................... 70
BIBLIOGRAFIA ................................................. 80
ELIKADURA ALTERNATIBOA ........................... 81
HITZAURREA ..................................................... 81
DIETA ETA JANEURRIA .................................... 81
DIETA BARAZKIZALEA .................................... 84
BEGETARIANISMORAKO ERAGOZPENAK .... 90
BEGETARIANISMOAREN ABANTAILAK .......... 92
MAKROBIOTIKA ............................................... 94
SENDABELARRAK ................................................ 103
HISTORIA ........................................................... 103
LANDAREEN PRINTZIPIO
ERAGINKORRAK ............................................... 109
LANDAREEN ERABILERA ETA
PRESTAERA ....................................................... 112
LANDAREEN PROPIETATE ETA
EFEKTU TERAPEUTIKOAK ............................. 113
FUNTZIOEN ARABERAKO BESTE
SAILKAPEN BAT ................................................ 114
BIBLIOGRAFIA ................................................. 115
6 AURKIBIDEA
SARRERA
Liburuxka honetan aztertzen ditugun gaiak Higienismoa,
Sendabelarrak, Osteopatia eta Elikadura Alternatiboa izango dira
guztira, nahiz eta izenburu honen pean beste hainbat eta hainbat
gai egon. Berauen filosofia, oinarri eta terapeutikara hurbiltzen
saiatu gara, beti bezala helburu Osasuna dugularik.
Osasunbide alternatiboak, medio ofizialetan nahiko
baztertuak gertatzen diren neurrian, jendeak ere gutxi ezagutzen
ditu. Halaber, Hego Euskal Herriko Medikuntza ofiziala eta
ez-ofiziala ez ditugu kontrajarririk azaldu nahi izan, bien artean
zubia pasa eta bigarren "eraikin" honetan dagoena pixka bat
ezagutarazi baizik. Hain zuzen ere, biak elkarren osagarriak
gertatzen dira; eta adibidez tradizionalak sendaezinezkotzat jotzen
duen gaixotasun baten aurrean, beste Medikuntza honek bide bat
eskain dakioke.
Batetik, mediku eta gaixoaren arteko harremana aldatu
egiten du. Bestetik, gaixoa edota hain gaixo ez dena bere
elikadura, ingurunea eta bizimodua dela eta, haren Osasunarekin
duen konpromezuaz ohartarazten du, hau da, bizi-indarra hain
hein handi batean norberaren esku dago, berari dagokiolarik
begiratu, ezagutu eta kasu egitea.
SARRERA 7
Mediku hauek topatzea, lanok bildu eta ezagutzea guretzat
baliagarria izan den moduan, zuentzat ere izango delakoan.
Hurrengoa arte!
Karmele Benito del Valle
8 SARRERA
HITZAURREA
Jarraian irakurriko ditugun Medikuntza desberdinek jatorri
amankomuna izan zuten, Medikuntza Hipokratikoa, hain zuzen
ere. Hipokrates orain dela 23 mende hasi zen Greziako irla
txikietan bere "lehen" Medikuntza irakasten eta iharduten; bere
ikasleek haren ezagupenak "Corpus Hipocraticum" liburuetan
gorde zituzten eta horren laburpena ondoren aipatuko dugu.
Hipokratesek gizakiaren osatze-prozesuari edo orekara
itzultzeko ahalmenari, Phisis deitu zion. Phisis delakoa
autorregulazio edo homeostasi gisa itzul daiteke. Phisis edo
senda-indar hau osatzeko nahikoa ez denean, Hipokratesek
bizimodu osasuntsuaren neurriak aplikatu behar direla esan zuen,
hau da, Dietetika egin behar zela. Bizimodu osasuntsuaren
ohiturak edo Dietetikak, bost atal nagusi ditu: elikadura, bizimodu
aktiboa, lanbidea, egoera ekonomikoa eta herri bakoitzeko
berezitasunak.
Elikaduraren desorekak gaixotasuna sor dezake; bai
gehiegikeriagatik (adibidez obesitatea) eta baita urritasunagatik
ere (abitaminosiak adibidez). Atal honetan medikuaren lana
nabaria izan daiteke, helburu terapeutikoz dieta berezi batzuk
aginduz, esaterako.
Bizimodu aktiboaren osagarriak, gimnasia, kirolak, paseoak,
indarrezko lehiaketak etab. dira. Osasunaren gizarte-alorra
HITZAURREA 9
kontutan hartzen zuten hipokratikoek, nahiz eta oraingo kontzeptu
modernoa dirudien. Dietetikaren azken osagaian (herri bakoitzeko
berezitasunetan), Hipokratesek eguraldia, geografia, erlijioa eta
kultura hartzen zituen kontutan.
Gaixo baten phisis edo senda-indarra eta medikuak
agindutako neurri deitetikoak nahikoa ez balira, Terapeutika
erabili beharko dugu. Terapeutika gaixotasunen tratamendua da
eta hiru motakoa izan daiteke: Terapeutika mentala, fisikoa eta
kimikoa.
Terapia mentala osasun-heziketa da. Gorputza osatu aurretik
arima osatu behar dela esan ohi da. Hipokratesek gaixoak
medikuari hiru modutara lagun diezaiokeela esan zuen: bere
senda-indarrarekin, bere obedientziarekin eta bere inteligentzia-
rekin. Atal honetan tratamendu psikologikoak, psikoanalisia,
hipnosia, etab. sartuko lirateke.
Terapeutika fisikoak elementu fisikoen bidez eragiten diren
tratamenduak hartzen ditu bere baitan: magnetoterapia,
hidroterapia, helioterapia...
Terapeutika kimikoa botiken tratamenduei dagokie eta hau
da gaur egun Medikuntzan nagusi dena. Botikak iturri
desberdinetatik datoz: landaretatik, animaliengandik edo
mineraletatik. Botikak lau helbururekin erabil daitezke. Lau
helburuok lau terapeutika-mota mugatzen dituzte:
1) Antipatia edo kontrakoen terapeutika. Adibidez, sukarra
jaisteko antitermikoak erabiltzea. Gauza bera esan dezakegu
antibiotikoei buruz.
10 HITZAURREA
2) Alopatia edo efektu desberdinen terapeutika. Hauek ez dute
zuzenki aurka jokatzen, zeharkako bideren batetik baizik.
Hipertentsioan adibidez, diuretikoak erabiltzen dira.
3) Homeopatia edo efektu berdintsuen terapeutika. Adibidez,
hantura kentzeko apis (liztorren pozoitik hartutako hantura-
-eragile bat) ematen da oso kontzentrazio txikietan.
4) Katerkikoak edo botika kanporatzaileak. Bost eratakoak
daude: diuretikoak, anaforetikoak (izerdia ateratzen dute),
purgagarriak, hemetikoak (botarazi egiten dute) eta
espektoratzaileak.
Aurreko terapia-mota horiek guztiak bakarka edo batera
erabil daitezke. Gaixotasuna osatzea lortzen ez bada, kirurgian
pentsatu beharra dago (Kirurgia Medikuntzaren porrota dela
esaten da). Kirurgiak ebakuntzarako teknika ugari ditu: erauzketa,
konponketa, transplantea... Azkenik, Hipokratesek kirurgiak bere
helburua lortzen ez badu "suak" lortuko lukeela esaten zuen.
Orduko sukontzeptu hori gaur eguneko radioterapiaz alda
dezakegu, eta minbizi askotan azken terapia-mota bezala
erabiltzen da orain.
Laburpen gisa, Hipokratesen terapiari buruz hau esan
dezakegu: Phisis, Dietetika, Terapeutika, Kirurgia eta Suak
sendatzen ez duena ez du ezerk sendatuko. Phisisaren bukaera da
eta gaixoari heriotza heltzen zaio.
Hau izango litzateke Medikuntza Hipokratikoaren laburpena,
ordutik Medikuntza zientzia bat bezala hasi zen. Baina denboran
zehar, Medikunza hau modu desberdinetan garatu da, honela
deitzen dugun Medikuntza ofizialean, Terapeutiko kimikoa (mota
HITZAURREA 11
alopatikoa gehienbat) eta kirurgiak lehentasun nabaria hartu dute
Dietetikarekin konparatuz eta zer esanik ez, Phisis edo senda-
indarra guztiz txokoratuta gelditu dira.
Beste muturrean izango genuke Higienismoaren ikuspegia,
honek bizi-indarraren ekintzak errespetatzean ikusten baitu
osasunaren oinarria, Medikuntza Naturistak bezala, honek gainera
Phisisa laguntzeko Terapia Naturalak erabiltzen dituelarik.
Homeopatiak senda-indar horri laguntzeko gaixotasuna eragiten
duen substantzia berdina erabiltzen du kontzentrazio oso txikitan
gaixoa sendatzeko.
Hauek izango lirateke "oinarri" hartatik zabaldutako adar
medikoen berezitasunak, liburuxka hau irakurriz gero sakonago
ulertuko ditugunak.
Angel Bidaurrazaga
Joseba Bidaurrazaga
12 HITZAURREA
OSTEOPATIA
Joseba Badiola
XIX. mendeko azken laurden aldera, jaio zen
osteopatia Estatu Batuetan. Bere sortzailea Andrew Taylor
Still izan zen Sezesio Gudan, Ipartarren aldean parte hartu
zuen kirurgilari gisa. Guda bukaturik, bere mediku-lanari
ekin zion Kirksvillen (Missouri).
Zenbait urtetan zehar bere bezeroak tratatzeko era
berria ikertu zuen. 1874an ume bat sendatzean, beranduago
Osteopatia izango zenaren ideia eduki zuen.
Ordudanik medizina berri honekin tratatu zituen bere
bezeroak eta, arrakastak etengabeak izanik, bere izena
EEBB osotik hedatu zen. Honela, bere ideia irakastearen
beharrizanak bultzaturik, 1892. urtean, lehen "Osteopatia
eskola" sortu zuen: "American School of Osteopathy".
Lan horrekin, irakasten eta hedatzen jarraitu zuen bere
heriotzararte, 1917. urtean.
Bere ikasleen artean William Gadner Sutherland
(1873-1954) nabarmendu beharko genuke, bera izan baitzen
"Arnas Mekanismo Primarioa" (A.M.P.) edo "Craneal
Rhythmic Impulse" (C.R.I.) deiturikoen asmatzailea, hau
osteopatia kranio-sakroaren oinarria izanik.
OSTEOPATIA 13
Stillek Osteopatiaren doktrina definitu zuen, 1904.
urtean agertutako "Osteopatiaren filosofia" deitu zuen
lanean.
Doktrina hau hiru oinarriz osotzen da, beraietariko bi
Homeopatia edo ohiko medikuntzan ere agertzen direlarik,
baina hirugarrena Osteopatian da berezia.
1.- Lehen Oinarria edo "Orokortasunaren printzipioa".
Hipokratesek jadanik hitz egin zuen honi buruz eta
gaur egun ere hitz egiten da "Medikuntza Holistikoan":
Gizakia osotasun bat da.
Osteopatiak gizakia bere orokortasunean aztertzen du,
honela edozein gora-beherak gorputz osoan izango du,
derrigorrez, eragina.
Gaixoak kontsultatzen duen sintoma edo sindromea,
normalki, beste atal batean kokaturiko arazo baten ondorioa
bakarrik izango da.
Pentsakera honek, tratamendu sintomatikoa egiteko
aukera ukatzen du, eta sarritan zailagoa baina arraziona-
lagoa den saio batera bultzatzen gaitu: tratamendu etiolo-
giko batera.
2.- Bigarren Oinarria edo "Autosendatzearen
printzipioa".
Gorputzak autosendatzeko gaitasuna du.
14 OSTEOPATIA
Jakina, hau ez da zehatz-mehatz ulertu behar, zeren
beste tratamendu batzuetara jo beharko baita noizbait, hala
nola, kirurgikora etab.
Osteopatiak orokortasun baten barnean aztertzen du
gaixoa, gorputzaren normalizazio orokorra egiten du,
gizakiaren defentsa-sistema osoa martxan jartzeko.
Etengabeko erasoetara gaude menperatuta, eta, gure
defentsa-sistemak ez badu ongi funtzionatzen, gure bizitza
murriztuta agertuko da.
Infekzioen bat bilakatzen denean, honek defentsa-
-sistemak ongi lan egiten ez duela adierazten du batez ere.
Claude Bernardek zioenez, "mikrobioa ez da ezer, eremua
dena da".
Baieztapen honetan oinarritzen da osteopatia: gorputza
normalizatu, defentsa-sistema birbultzatzeko.
3.- Hirugarren Oinarria: estrukturak funtzioa antolatzen
du, eta alderantziz.
Osteopatian "osteos" hitza ez da bakarrik "hezur" bezala
ulertu behar, estruktura bezala baizik, eta batez ere, estruktura
bizi bezala, hau da, mugitzen dena, hauxe baita biziaren eta
inertearen arteko desberdintasuna: mugimendua.
Gure gorputzean dena mugitzen da etengabeki, nahiz
eta oso mugimendu bitxia izan. Organo baten
mugimenduaren perturbazio batean nabarmentzen da. Eta
alderantziz, mugimendua normala edo egokia denean,
funtzioa ere normala izango da.
OSTEOPATIA 15
Osteopataren lana, diagnostikoa, ezagutzen dugun
terminoaren zentzu klasikoan eta zentzu osteopatikoan
egitean datza; hau da, mugimendu arrunta edo normala
galdu duen estruktura bilatzea. Tratamendua, estruktura
lesionatuari bere mugimendu normala bueltatzea izango da,
eta ondoren, edo honekin, funtzio normala itzultzen.
OSTEOPATIA KRANIO-SAKROA
Burezurreko osteopatia, Osteopatiaren adar gisara sortu
da. Andrew Taylor Still Osteopatiaren sortzaile bezala
ezagutzen badugu, William Gadner Sutherland Burezurreko
Osteopatiaren sortzailea kontsidera dezakegu.
Buruaren deformitateak aintzinatik aipatu dira,
Hipokrates eta Galenogandik hasita.
Sutherland, "American School of Osteopathy"-n artean
ikaslea zenean, Kirskvillen, 1899an, burezurraren loturen
azterketa zehatz batean oinarritu zen, eta lotura hauek
aztertu zituen sistematikoki.
Azterketa honek, burezurra zurruna ez dela eta hura
osotzen duten hezur guztiak elkarren artean mugitzen direla
susmatzera eraman zuen.
Bizien eta hilen burezurrak ukitu zituen, eta bere
burezurraren gain ere hainbat froga egin zuen. Burezurra
mugitu egiten dela atera zuen ondorio bezala. Mugimendu
hau pultsatila da, erregularra eta minutuoro 12-14 aldiz
ematen dena.
16 OSTEOPATIA
Mugimendu honi (C.R.I) "Cranial Rhythmic Impulse"
deitu zion. Mugimendu hau, beranduago, "Arnas
Mugimendu Primarioa" deitu izan da. "Primario" deitua
izan da arnasketa eta bihotzeko erritmoarena baino
lehenagokoa delako, eta horregatik zerikusi gabekoa.
Beste alde batetik, Sutherlandek errein hezurra
burezurrarekin batera, sinkronikoki mugitzen zela behatu
zuen: duramaterraren bidez daude loturik eta, jakina,
duramater hau inelastikoa da. Hau da, beraz, "Osteopatia
Kranio-sakroa"-ren sorrera.
Sutherlandek burezur eta errein hezurraren arabera
somatu zuen C.R.I.-a, zenbait urtetan burututako
esperientziak 1939. urtean agertu zuen bere lehen lanean:
"The Cranial bowl".
Burezurraren mugikortasunarekin erlazionaturiko
iritziek ez zuten arrakasta handirik izan 1940. urterarte. Data
horretan "Academy of Applied Osteopathy"-k bere laguntza
eskaini zion.
Burezurreko teoriari egin zitzaion objekzio handiena,
hezurrak guztiz osifikatuta eta fusionatuta daudenaren
iritzian oinarritu da, honela, hezurraren mugimendu
indibiduala ezintasun fisiko bihurtzen delarik.
Nabaria da erditzearen aurretik hezur-mugikor-
tasunaren beharrizana, baina lan askotan beste aurreideia bat
mantentzen da: "Jaoitzaren ondoren, eta ahalik eta arinen,
hezur-fusioa ematearen beharrizana".
OSTEOPATIA 17
Baina, ordea, ez dago hain argi fusio hau osoa
izatearen beharrizana, eskaintzen zaion babespen funtzioa ez
baita gutxituta gelditzen kutsu mugikor honegatik.
Honen froga bikaina, umeek burezurreko traumatismo
ugari jasaten dutela da, burmuineko kalterik gabe. Dena
dela, onartuta dago jostura hauen fusioa hogei urteta arte ez
dela bukatzen.
Arnas Mekanismo Primario (A.M.P.) honen barnean
ondoko fenomeno hauek har ditzakegu kontutan:
1.- Buruko hezurren mugimendu artikularra.
2.- Iliakon artean errein hezurraren mugimendu
artikularra.
3.- Burmuina eta bizkarmuina inguratzen dituzten
mintzen arteko mugikortasuna.
4.- Burmuinaren eta bizkarmuinaren motilitatea.
5.- Likido zefalorrakideoaren fluktuazioa.
Hau da A.P.M.aren definizioa Sutherlanden iritzian,
nahiz eta gaur egun hauetariko puntu batzuk era zabalagoan
ulertu. Adibidez:
Eskeletoak dituen beste hezur guztien mugikortasuna
onartzen dugu.
Gorputz osoari mugimendua ematen dioten beste
faszia guztiak kontsideratzen ditugu.
1.- Buruko hezurren mugimendu artikularra
Pritcharden iritziz, pertsona helduaren suturei buruz
eginiko ikerketa histologiko baten ondoren, hauetan
osifikazio punturik ez zegoela erabaki zuen, eta bost geruza
edo estratu bereiztu zituen beraietan.
18 OSTEOPATIA
Kanpokoena ehun konektibozko geruza da. Honek
sutura zeharkatzen du. Aldamenean, zelula ostogenikoz
osoturiko geruza aurkitzen da. Estratu bi hauek, burezurreko
hezurren periostioaren jarraipena dira.
"Mintz" hau, bere bi geruzekin, kanpo zein barneko
azaleran agertzen da eta lotailu bezala jokatzen du. Bi
lotailu hauen artean ehun konektiboa aurkitzen dugu, oso
irrigatua, zuntz kolageniko, erretikular eta elastikoz
osoturikoa.
Nerbio-zuntzak ere aurkitzen ditugu, baina beren
funtzioa ezin izan da oraindik zehaztu, nahiz eta
manipulazio osteopatikoen ondorio fisiologikoetan parte
hartzea posibletzat jo.
Kontsiderazio histologiko hauetaz gain, ez dira alde
batera utzi behar beste kontsiderazio anatomiko batzuk, hala
nola, suturen alde artikularretan agertzen diren "biselak",
mugikortasuna adierazten dutenak.
Beste gorputz guztiko artikulazioetan bezala, inerbazio-
-mota eta errezeptore propiozeptibo berdinak aurkitzen dira.
Burezurreko mugimendu artikularretan, mugi-
menduaren ardatzak aldakorrak direla jakin behar dugu. Eta,
honetaz aparte, "interoseo" deituriko bigarren mugimendu
bat kontutan hartu behar dugu, hau hezur lauek jasaten
duten deformazio bat izanik.
"The Sutherland Cranial Teaching Foundation"-en ba-
bespean, E.W. Retzlaffek eta bere laguntzaileek beranduago
egin zituzten ikerketek, Pritcharden erabakiak baieztatu
OSTEOPATIA 19
zituzten. Mikroskopio elektronikoz hartutako argazkien
bidez, hodi-sare konplexua, zuntz nerbioso, kola-geno eta
zuntz konektiboaren existentzia nabaritu zen.
Suturen arteko mekanismo propiozeptiboak blokeatzen
badira, zenbait funtzio aldatuta ager daiteke, adibidez funtzio
neurobegetatiboa, umeen burmuinaren hazkundea, e.a.
Dena dela, burezurreko hezurren mugikortasunari
buruz eginiko lanak, erabat onar daitezkenak, Viola M.
Frymannek 1063an aurrera eraman zituenak dira,
"Transducer" deituriko tresna mekaniko bat erabiliz.
Sentsore batzuk jarri zituzten buruko zenbait hezurren
gainean. Sentsore hauek oso sendo zeuden lotuta dermisaren
gainean eta zirkuitu elektriko batez erregistro batera
konektatuta.
Esperimentuaren alde interesgarriena burezurreko
hezurren mugimenduen maila zehaztea izan zen: 10-15
mikrakoa.
2.- Iliakoen artean errein hezurraren mugikortasun
artikularra
Errein hezurra okzipitalera lotzen da duramaterraren
bidez eta mintz honen inestentsibilitatea kontutan harturik,
pasiboki jarraitzen dio bere mugimenduan okzipitalari.
Mugimendu hau 52tik igarotzen den zeharkako ardatz
batean gertatzen da.
20 OSTEOPATIA
3.- Burmuinaren eta bizkarmuinaren motilitatea
Burezurreko ganga zabaltzen dugunean, mugimendu
batzuk nabaritzen dira. Adibidez:
Bihotz-taupadekin bat datozen mugimenduak.
Arnasarekin bat datozen mugimenduak.
Identifikatu gabeko taupada ondulatorioa.
Dendroglia eta oligodendrogliaren kontrakturak
nabaritu dira baita ere, 8-12'roko erritmoaz.
Pomeratek 1959an, "in vitro" kultibaturiko zelulak
erabiliz, eta argazki mikroskopikoei esker, burmuinaren
mugimendua frogatu zuen. Burmuinari dagokion mugimen-
dua biribilkamendu eta desbiribilkamendu bezala deskri-
batzen du. Mugimendu honek nolabaiteko erritmoa ematen
dio L.Z.R.ri, eta honek burezur barneko mintzei. Mintz
hauetatik zehar burezurreko hezurretara ailegatzen da
mugimendua, eta hau da guk somatzen duguna. 8-14'roko
burezur-mugimedua nabaritu da, hau dendrogliarenaren
antzekoa izanik. A.M.P.a dendrogliaren kontrakzioetan
hasten dela pentsatzen da.
Burmuinaren eta bizkarmuinen mugimenduan, bi fase
bereizten ditugu:
Txikitze-fase bat, "inspirazioa" deitzen duguna.
Hemen burmuineko eta bizkarmuineko substantzia nerbioso
guztia uzkurtu egiten da. Burmuineko hemisferioek beren
hedadura anteroposteriorra txikitu egiten dute eta albokoa
handitu. Bizkarmuina trinkoagoa bihurtzen da.
"Espirazio"-fase bat, aipatutakoaren alderantzizkoa
dena.
OSTEOPATIA 21
4.- Bizkarezur eta burezur barneko faszien mugikortasuna
Burezurreko igitaia, zerebeloko igitaia, zerebeloko
denda, burezurreko eta bizkarrezurreko duramaterrak
osotzen duten sistema, sakroarekin lotuta dago, eta nerbio-
-sistema zentrala (NSZ) inguratzen eta eusten duen mintz
infraestrukturaren parte da.
Burmuinaren berezko mugimenduak, esan bezalaxe,
burezur barneko faszietan du eragina, eta hauen bidez beste
estruktura oseoetan, zuzen-zuzen sakroan eta etmoidesean,
eta zeharka beste faszia guztietan.
5.- Likido zefalorrakideoaren (L.Z.R.) fluktuazioa
Presio-aldaketak nabaritu izan dira L.Z.R.an.
Horregatik hitzegiten da fluktuazioaz eta ez zirkulazioaz
L.C.R.en. Dirudienez, N.S.Z.ren mugimenduak eragiten du
fluktuazio hau, bai eta bere drenajea zainetara likido
estrazelular eta sistema linfatikoan zehar ere.
Honela bada, fluktuazio honek zirkulazio egoki bat
bultzatzen du odol-hodietan.
OSTEOPATIA FUNTZIONALA
Sutherlandek C.R.I.a burezur eta sakroaren arabera
sumatu zuen. Gertakizun hau bere lehen lanean, "The
cranial bowl"en, ezagutarazi zuen.
Geroago C.R.I. edo A.M.P. gorputz osoan adierazten
zelakoaren erabakira ailegatu zen, eta gorputzeko estruktura
22 OSTEOPATIA
guztiak berari esker mugitzen direla. Hau da, Sutherlandek
eginiko sakro eta burezurrari buruzko azterketa edo
behaketa guztiak, bai eta bilakatutako teknika guztiak ere,
gorputz osorako direla baliogarriak baieztatu da.
Gertaera hau izan da, Osteopatia funtzional deritzo-
gunari hasiera eman ziona.
Tratamendua egitean Stillen printzipio osteopatikoak
hartu behar dira kontutan. Estruktura baten mugimendua,
hura mugituz behatu beharrean, ukipen leunago batez
somatuko dugu, aipaturiko estruktura, A.M.P.aren alor
barnean mugitzen baldin bada.
Ez dugu ahaztu behar doktrina osteopatikoaren lehen
oinarria orokortasuna dela. Honela bada, osteopatia ezin da
atal estruktural, erraietako edo burezurretan zatikatu.
Osteopatia bakar bat dago, teknika ezberdinekin.
Dena den, A.M.P. gorputz osoan adierazten dela esan
dugunez, teknika funtzionalak gorputz osorako erabil
genitzake.
TEKNIKA FUNTZIONALEN INTERESA
Teknika funtzionalek diagnostiko zehatz eta finagoa
egiten laguntzen dute.
Berriro ere, gogoratu behar dugu lesio osteopatikoa,
estruktura baten mugimenduaren galtze edo murrizte bezala
definitzen dela.
OSTEOPATIA 23
A.M.P.ren barnean estruktura guztiak animatzen
dituzten mugimendu txiki eta leunen somaketak, lesio
osteopatikoa, adibidez, osteopatia estrukturalean erabiltzen
diren mobilizazioekin baino askoz errezago konpontzea
ahalbidetzen du.
Teknika funtzionalak ez dira, inondik inora,
traumatizanteak, eta jaioberri batekin zein agure batekin
erabil daitezke, kasu kroniko batean edo politraumatizatu
berri batean.
Teknika "bigunak" dira. Tratamenduan ez dute
inolako kanpo-indarrik erabiltzen.
A.M.P.ak sortzen duen indarra erabiltzen da, bakarrik,
zuzenketak egiteko.
Teknika funtzionalak gorputzeko edozein ataletan
dira erabilgarri: errai, eskeleto, burezur,... ,hezur-lesioak
direla, zein faszietakoak, etab.
Lan egiteko era bateratua onartzen dute, eta honek
abantaila handiak suposatzen ditu, organismoak ere honela
funtzionatzen baitu.
OSTEOPATIAREN INDIKAZIOAK
Osteopatia arazo funtzional guztietara zuzentzen den
medikuntza orokorra da. Zentzu honetan, gaixotasun
funtzionalak eta lesionalak bereizten ditugu. Oro har,
gaixotasunen % 80a alterazio funtzionalak dira.
Definizio honekin argi gelditzen da osteopatiaren alor
terapeutikoa oso zabala dela, eta ez dela arazo artiku-
larretara bakarrik mugatzen, askotan pentsatzen den bezala.
24 OSTEOPATIA
Jakina, ez da "panazea" unibertsala eta argi dago sarri-
tan tratamentu oso bortitzerara jo behar dela, baina, guztiz
harrigarriak dira esku hutsez baliatzen den medikuntza
honekin lortzen diren emaitzak, elikadura eta bizitza-higiene
batez lagundurik.
Lortu diren emaitzak kontutan izanik, honako hauek
dira osteopatia ezinbestekoa duten alor terapeutikoak:
Bizkarrezur eta artikulazio periferikoen arazoak.
Zenbait arazo endokrinologiko.
Otorrinolaringologia alorreko patologia.
Emakume haurdunaren postura, zirkulazio edo arazo
endokrinologikoak.
Jaioberriaren arazoak, ez baitugu inoiz ahaztu behar,
osteopatia, batez ere, medikuntza prebentiboa denik.
OSTEOPATIA 25
HIGIENISMOA
Itziar Larrañaga
HISTORIA
Metodo higienista Estatu Batuetan sortu zen XIX.
mendearen lehen erdian. 1820tik aurrera higienismoaren
aitzindariak Isaac Jennings, Sylvester Grahan, Rusell Trall
eta George H. Taylor metodo higienistaren oinarriak
adierazten joan ziren, garai hau higienismoarentzat oso
garrantzitsua izan zelarik.
Geroztik, teorilari eta praktikari ugari izan ditu metodo
higienistak eta zabalduz joan da. Hauetako bat Tilden
doktorea izan zen, "Toxemia eta desintoxikazioa" izeneko
idatziaren egilea eta gure garaiko higienistengan eragin
handia izan duena. Tilden 1949an hil zen, 83 urterekin.
Gaur egungo higienisten artean Herbert M. Shelton
dugu, zalantzarik gabe, nagusienetako bat. Bere aurrekoen
idatzi higienisten bilduma egin du, bere esperientziaren
ondorioak gehituz. Bere lankide Virginia Ventranorekin
aldizkari higienista eta osasun-eskola bat gidatu zituen,
Estatu Batuetan.
Sheltonen meritua higienismoan funtsezkoa eta
akzesorioa (batzutan faltsua) bereiztean datza. Helburu hau
oso ondo lortu zuen, eta bere lanak hainbat higienistaren
HIGIENISMOA 27
azterketarako oinarri izan dira. Idatzi hauek frantsesera
itzuli ziren eta hauen difusioari esker iritsi eta zabaldu da
teoria higienista.
Beste goi-mailako higienista batek, James C.
Thomsonek, sartu zuen 1910ean higiene bitala Ingalaterran.
Thomsondarrek Osasun-Eskola bat sortu zuten Edin-
burghen gaur egun C.L. Thomsonen zuzendaritzapean
dagoena. Honek, beste idatzi batzuren artean, "Sendatzeko
metodo naturalak" liburua argitaratu du.
Frantzian, berriz, ideia higienistak Albert Mosserik
sartu zituen, zenbait idatzi eta itzulpenen bidez. Idatzi hauek
1953az geroztik Gerard Nizetek argitaratu ditu, eta honek
berak "La Nouvelle Hygiene" izeneko aldizkari higienista
argitaratu zuen. "Nature et Vie" aldizkaria, hiru hilabetero
argitaratzen da Desire Merienen zuzendaritzapean, 1970etik
aurrera tesi higienistak erakutsi eta defendatuz. Zenbait
kasete eta bestelako dokumentu ere argitaratu du.
Espainiara, Andre Torcque belgiarrak ekarri zuen
higienismoa. 1974an "Puertas Abiertas" izeneko elkartea
sortu zuen Mallorcan eta higiene bitalari buruzko zenbait
lan argitaratzen hasi zen gazteleraz.
Euskal Herrian Eneko Landaburuk sartu zuen, Andre
Torcque ezagutu ondoren eta Sumendi mugimendua sortu
da alternatiba honen inguruan. "Cuidate, compa" eta
"Unete, compa" liburuetan higienismoa azaltzen du.
Euskaraz, "Bizitzeko ala sendatzeko" liburua eman digu
Karmelo Bizkarrak, higienismoaren oinarriak azalduz.
28 HIGIENISMOA
ZERTAN DATZA METODO HIGIENISTA?
Higienismoaren iturria Higea jainkotik (Eskulapioren
alaba) dator. Eskulapio medikuntzaren jainkoa zen bitartean,
Higea osasunarena zen. Higienismoa osasunaren zientzia eta
artea dugu. Osasunak bizitzaren faktore naturalen bidez
zaindu eta berreskuratzea du bere helburua.
Momentu honetan osasun-arloan teoria eta bide asko
ditugu; batetik, eta indartsuena, metodo alopatikoa, babes
ofizialarekin eta ikerketa lan handienak erakusten
dizkiguna, hauek industria kimikoaren dirulaguntzaz egiten
direlarik sarritan; metodo alopatikoak substantzia kimikoa
eskaintzen digu, sendatzeko bidearen osagai nagusi bezala.
Metodo ofizialaren inguruan, medizina alternatiboak
ditugu: Homeopatia, Mesoterapia, Fitoterapia; metodo
hauek belarrak, oligoelementuak, e.a. dituzte sendatzeko
bidearen osagai nagusi bezala.
Metodo higienista, gorputzak eta edozein bizidunek,
osasuna mantendu eta hobetzeko duen ahalmenean
oinarritzen da, ahalegin horretan substantzia kimikoek eta
bestelakoek (sendagai bezala erabiltzen diren gehien-
tsuenak) bizidunen ahalegin horretan lagundu ez, oztopo
baizik egiten dutela pentsatzen duelarik.
ZENBAIT KONTZEPTU
Zer da osasuna?
"Osasuna bizidunen egoera normala da".
HIGIENISMOA 29
Bizidun guztiak Naturan kokatuta daude eta lege
naturalen eraginpean. Bizidun normalak lege naturalak
errespetatzen baditu, osasuna izango du egoera normal
bezala.
Landare eta piztiak, gizakiarengandik aske bizi diren
artean, lege naturalen eraginpean daude bere instintu eta
senari esker.
Baina gizakiak askatasuna du, eta egia esan behar
bada, gehienetan ez duela ondo erabili pentsatzen dugu.
Gehienetan, nahiz bere buruarentzat, nahiz beretzat hartzen
dituen landare eta piztientzat, lege naturalen aurkako
portaera aukeratzen du; honek, lehentxeago edo geroxeago,
osasunaren galera ekartzen du eta gaixotasun-egoera.
Honekin zera esan nahi dugu: gizakia aske dela bere
osasun edo gaixotasun egoera aukeratzeko, nahiz eta gure
garaian askatasun hau nahiko mugatua izan, gure instintu
edo senak ez digulako laguntzen lege naturalari jarraitzen
eta gure gizartean hartzen dugun heziketak, gaixotasunaren
aurrean, osasunaren aurkako hainbat portaera erakusten
digulako (honetaz gaixotasunari buruz hitz egiten dugunean
arituko gara).
Gainera, sarritan, lege naturalen arabera nola bizi behar
den jakin arren, oso osasun kaskarra izaten dugu (gure
guraso edo aurrekoengandik hala jaso dugulako, edo geure
bizitzan geuk galdu dugulako) eta ezinezkoa izaten zaigu
osasun osora iristea. Nolanahi ere, lege naturalen arabera
bizitzeak beti ematen digu gure osasuna hobetzeko aukera.
30 HIGIENISMOA
Zer da gaixotasuna?
Osasuna bizidunen egoera normala bada, gaixotasuna
osasun-arazoari deituko genioke, nahiz eta askotan
gaixotasun-egoera osasun egoera baino normalagoa izan
(gaixotasun kronikoak).
Mota askotako gaixotasun-sintomak ditugu, eta
normalki, sintoma hauek zergatik sortzen diren jakin nahi
izaten dugu. Zenbait gaixotasun kronikotan elikadura
desegokia edo estresa (psikiko edo fisikoa, edo beste zenbait
faktore) aipatzen dira, gaixotasunaren kausa bezala, baina
medizina ofizialean oso indartsu azaltzen zaigun teoria,
gaixotasun infekzioso guztien eragile bezala mikrobioa
azaltzen diguna da, eta horrela mikrobioa botika bidez
akabatuz, gaixotasuna sendatzen dela erakusten zaigu; baina
guk ez dugu hori horrela denik pentsatzen.
Hain zuzen ere, badirudi oso beharrekoak ditugula
naturan mikrobioak: zenbait mineral eta substantzia organi-
ko asimilagarri bihurtzen dituzte landareentzat; animalia
hildakoen substantzia organikoa ere mikrobioei esker desa-
gertzen edo eraldatzen da. Gaixotasun-egoeran exkretakin
asko gehitzen da zeluletan (flemak, fluxua) eta ez zaigu ha-
rrigarria iruditzen mikrobioak, nekrofago funtzioa betetzen
dutenez eta exkretakin hauekin elikatzen direnez, ingurune
hauetan ugaltzea eta exkretakin hauekin elikatu eta eralda-
tzea, desagertaraziz. Beraz, mikrobioak gaixotasun-egoera-
ren ondorioz aurkituko genituzke, eta ez honen kausa bezala.
Honela, gaixotasuna gure gorputzak sendatzeko duen
bidea izango litzateke, osasun-egoera okerragora ez iristeko.
Horregatik, benetan tamalgarria iruditzen zaigu gaixoaren
HIGIENISMOA 31
ekintza guztiak, edo gehienak, gaixotasunaren sintomen
aurka bideratuta egotea, bere osasun-egoeraren aurka.
Toxemia
Gizakiaren gorputza organoz osoturik dago (muskulu,
birika, bihotz, urdail), hauek aparatu edo sistemak osatzen
dituztelarik gorputzaren funtzioak burutzeko (liseri-aparatua,
arnas aparatua, muskulu-sistema, nerbio-sistema).
Organoak ehunez osaturik daude, eta ehunak, zelulez;
zelula dugu gorputzeko unitate funtzionala; zelulen
funtzionamenduaren araberakoa izango da gorputzarena ere.
Alexis Carrellek laborategian egindako azterketek zera
erakutsi digute: animalien ehunetako zelulek aste batzutan
besterik ezin dutela iraun bizirik ingurune elikatzaile batean,
ingurune hau aldian behin aldatzen ez bada; baina, ehun
hauek salda elikatzaile batetik beste batera aldatzen baditu-
gu, hau da, zelulen metabolismoaren hondakinak baztertzen
baditugu, ehun hauen bizitza beste aste batzutan luza
daitekeela. Beste ekintza batzuren bidez ere luza daiteke
ehun hauetako zelulen bizitza, eta horrela hauen zahartzea
eta hiltzea atzeratu, esate baterako guruin-aterakinak
erantsiz.
Azterketa hauek zelulen metabolismoaren ondorioz
sortzen diren toxinek bere ingurunea kutsatzeko zenbaterai-
noko garrantzia duten adierazten dute.
Zelularen ingurunearen kutsadura edo intoxikazioari
deitzen diogu toxemia. Gaur egun gehienok konturatzen
gara naturan dugun poluzioaz. Produktu kimiko ugariz
kutsatzen da zelularen ingurunea bere bizitzeko ahalmena
32 HIGIENISMOA
gutxituz eta, kasu batzutan, zelula hilez; honi kanpotikako
toxemia deitzen diogu.
Zelularentzat eta bere ingurunearentzat beste
intoxikazio bide bat zelula beraren metabolismo normalak
sortzen dituen substantzietatik dator: barrutikako toxemia
deitzen diogu honi.
Izaki unizelularrak biziko badira, beharrezkoa da bizi
diren ingurunea ahalik eta garbiena izatea, hau da, toxemia
ahalik eta gehien gutxitzea, edo erabat eliminatzea; baina ez
hori bakarrik, beharrezkoa da gainera zelula hauen barruan
metabolismoaren ondorioz sortzen diren toxinak ingurune
horretara isurtzea eta gero ingurune hau toxikoen
eliminazioaren bidez aldatzea edo garbitzea.
Eskema hau izaki unizelularrentzako azaldu badugu,
balio bera du izaki plurizelularrentzat ere.
a) Nondik datorkigu kanpotikako toxemia gizakion
gorputzera?
Hemen toxemia-iturri batzuk aipatu besterik ez dugu
egingo:
- Ingurunean dugun poluzioa.
- Arazo emozionalak: eliminazioa atzeratzen dute.
- Gorputzarentzat beharrezko ez diren zenbait
substantzia: alkohola, kafea, eta beste hainbat droga.
- Gorputzari ematen dizkiogun zenbait elikagaitan
dauden substantzia toxikoak (haragian eta arrainean
dauden tomainak, esate baterako).
HIGIENISMOA 33
- Beste zenbait elikagai, behar bada gorputzarentzat
egokiagoak, baina konbinaketa desegokitan jaten
ditugulako, substantzia ustel edo toxikoen iturri
direnak.
Kanpotikako toxemiaren konponbidea, aipatu ditugun
iturriak ekiditea litzateke, adibidez elikadura biologikoa
egiten ahaleginduz eta ahal balitz irradiazio ionizanterik
gabea; gorputzarentzat balio nutritiborik ez duten eta gaine-
ra toxikoak diren substantziak ekidinez (kafea, alkohola,
tabakoa, droga); tomainak dituzten elikagaiak ekiditen saia-
tuz, elikagaien prestakuntza eta konbinaketa egokiak egiten
ikasiz (elikagai frijituak ekidinez, bizitzeko ingurune egokia
aurkitzen saiatuz, tenperatura egokia bilatuz, hezetasuna
ekidinez, moderazio eta oreka emozionalak bilatuz.
b) Nondik datorkigu barrutikako toxemia
Barrutikako toxemia zelulen barrutik datorkigu, han
gertatzen diren erreakzio biokimikoen ondorioz. Zelularen
toxemiaren garrantzia likido estrazelularrean bere toxinak
eliminatzeko duen ahalmenaren araberakoa izango da, baina
hau likido estrazelularrak (linfak eta odolak) toxina hauek
absorbitzeko duen ahalmenaren araberakoa izango da, hau,
aldi berean gorputzaren eliminazio-organoen funtziona-
mendu egokiaren araberakoa izango delarik. Sistema honen
funtzionamenduak gainontzeko sistemen funtzionamendu
egokia erraztuko du (arnasketa, odolaren zirkulazioa,
sistema eskeletiko eta muskularra).
Hau da, barrutikako toxemia edo toxemia zelularra
gorputz osoko organoen funtzionamendu desegokiaren
ondorioa izango litzateke. Toxemia, beraz, nahiz kanpo-
tikoa, nahiz zelularra, toxinek burutzen dute, hauek zelulan,
34 HIGIENISMOA
linfan, odolean, ehunetan, organoetan eta gorputzeko
zirrikitu edo zati bizi guztietan kokatzen direlarik.
Tolerantzia
Gorputz bakoitzak toxemia jasateko duen ahalmenari
deitzen diogu.
Toxemiak gorputzaren tolerantzi muga gainditzen
duenean, gorputzarentzat jasanezin bihurtzen da, hau da,
gorputzaren osasun-egoera normala galarazten du.
Tolerantziaren atari hau aldatu egiten da gorputz batzuetatik
besteetara, bakoitzak duen herentziaren eta momentuko
bizi-indarraren arabera.
Hemen esan behar dugu toxemia maila jasangarria beti
aurkituko dugula gorputzean, denik eta bizimodu
osasuntsuena eginda ere, zelularen metabolismo normalaren
ondorioa baita, eta toxemia maila honek bizitzako funtzioak
eragiten dituela, baina maila batetik gora funtzio hauek
galarazi egiten dituela.
Bizi-indarra
Bizi-indarra izaki biziduna hildakoetatik bereizten
duen ezaugarri nagusia dugu. Bizi-indarrari esker hazi eta
ernalduko da, sortu eta heldua izatera iritsi arte; hau da,
arrautza izeneko zelula hura ernaldu eta diferentziatu egingo
da, ehun eta organo desberdinez osaturiko gorputza sortuz.
Bizi-indar honek eramango ditu ar eta emeak pareka-
tzera, ondorengoak izan ditzaten.
HIGIENISMOA 35
Bizidunek arazoren bat balute (zauri, hezur-hauste,
e.a.) bizi-indar hau bera izango da arazoa konpontzen
saiatuko dena.
Bizi-indar bera izango da bizidunaren egoera anormal
batean (toxemia) osasuna berreskuratzeko ekintzak sortuko
dituena.
Gaixotasunaren sintomak
Osasun-egoeran normalki ari diren fenomenoak
indartu egiten dira toxemia-egoeran, gaixotasunaren
sintoma bihurtzen direlarik. Adibidez, gorputzak sentitzeko
duen ahalmena gehitu egiten da mina azalduz, min honek
gorputzaren egoera anormala dela adierazten digularik.
Beste adibide bat sukarrarena dugu; tenperaturaren
igoera honen bidez gorputzeko zeluletan ari diren prozesuak
azkartu egiten dira osasuna berreskuratzeko.
Gaixotasun-prozesua oso era indartsuan azaltzen da
osasun oneko gizakietan (gazteak, umeak) eta gaixotasun
akutua deitzen diogu, eta oso mesedegarri izan daiteke ondo
ulertzen denean eta ondo burutzeko neurriak hartzen
direnean. Baina, izaki ahuletan ez da posible izaten
gaixotasun akutua (zaharrak, botika asko edo oso tratamentu
erasokorrak jasan dituztenak: kimikoa, erradiazioak) eta
sintoma arinagoak azaldu ohi dira izaki bakoitzean bizi-
-indarraren arabera: gaixotasun kronikoa da. Egoera honetan
ikusten ditugu, izakiak osasunera iristeko egiten dituen
ahaleginak, nahiz eta bizi-indar gutxi izan: bizi-indar hau
gehitzen den heinean, berriro ere gaixotasun akutua
sortzeko gai izango da, eta honela osasunera iritsi.
36 HIGIENISMOA
Pentsatzekoa da, noski, prozesu hauek guztiak
gertatzen denbora pasatzen dela, eta ez dela posible urteetan
sortutako gaixotasun-egoera batetik bi egunetan osasun-
-egoerara itzultzea.
Bizidunok, eta konkretuki pertsonak, zelulaz osaturik
gaude, eta zelula hauen funtzionamendu egokiaren arabera
izango dugu izakiaren osasuna; baina, bizi-indarrak
bultzatzen ez duen bitartean, ez dugu ez bizitza zelularrik,
ez izaki osoarenik.
Bizi-energia
Bizi-indarra une bakoitzean izaki bakoitzak
edukidezakeen bizi-energiaren arabera dago, eta guk ikusiko
duguna bizi-energia gastatuz bizi-indarrak sortzen dituen
ekintzak izango dira: gu indartsu sentituko gara, bizi-
energia asko gastatzen ari garenean, batez ere ekintza
fisikoetan; eta ahul sentituko gara gorputzak bizi-energia
hori beharrezkoak diren beste funtzio batzutarako gordetzen
duenean, ekintza fisikoak baztertuz.
Izaki bakoitzak une bakoitzean eduki dezakeen bizi-
-energiaren kopurua oso aldakorra da, eta izaki edo pertsona
batzuk erraztasun handiagoa dute galdutako edo gastatutako
bizi-energia berreskuratzeko; baina bada zenbait eragin,
nahiz kanpotikoak, nahiz barrutikoak, bizi-energia hau
gutxitu edo gehitu dezaketenak: ura, airea, elikagai batzuk,
eguzkia, e.a.ek bizi-energia berritzen laguntzen dute. Badira
beste toniko batzuk ere bizi-energia gehitzen laguntzen
dutenak, adibidez berotasuna (gehiegirik gabe), freskura,
pentsamentu eta sentimentu baikorra, etengabeko interesa,
ekintza sortzaileak, e.a.; bestalde, hotz-bero gehiegiak,
HIGIENISMOA 37
egoera depresiboek, jarrera ezkorrek, e.a. bizi-energia
gutxitu egiten dute.
Ahuleria edo enerbazioa
Gorputzak edo bizidunak bere funtzioak (batez ere
eliminaziokoa) betetzeko behar duen hainbat bizi-energia ez
duenean ahuleria egoera sortzen da, eta egoera honetan ez
da posible gorputzaren funtzioak ondo betetzea.
Hain zuzen ere, gorputzak badu bizi-energia berres-
kuratzeko ahalmena, batez ere loaren bidez. Zenbait ekintza
gutxituz ere, bizi-energiaren gastua gutxitu dezake.
Osasun-egoera lortu edo hobetu nahi badugu gure
gorputzean, ezinbestekoa dugu bizi-funtzioak ondo
betetzeko hainbat bizi-energia gordetzea.
Zer esan nahi du honek? Bizi-energia gordetzeko beti
deskantsuan egon beharko dugula? Ez.
Ekintza fisikoek edo beste era batekoek bizi-energiaren
kantitate bat gastatzen dute, baina, gorputza egoera
osasuntsuan dagoenean, ekintza hauek neke osasuntsua
sortzen dute eta honek, lo eder baten bidez, bizi-energia
berreskuratuko digu. Oraindik gehiago esango dugu:
gorputzarentzat arrazoizkoak diren mugak errespetatuz,
mota honetako ekintzak beste motatako ekintzetarako erabil
genezakeen bizienergiaren kantitatea gehi dezakete.
Honek esan nahi du, bizi-energiarekiko zenbait eragin
ondo konbinatuz gero, bizi-energia hau gastatzeko eta
berreskuratzeko ahalmena gehi daitekeela gorputzean, eta
38 HIGIENISMOA
ahalmen hau zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gure
osasuna hobea dela sentituko dugu.
GAIXOTASUN AKUTUA
Gaixotasun akutuan azaltzen diren sintomak
Teoria higienistak gaixotasun-egoeran azaltzen diren
sintomak nola ulertzen dituen adierazteko, lehenik
gorputzean hiru funtzio nagusi bereizten dituela esango
dugu:
- Nutrizio-funtzioa (liseri-aparatua)
- Erlazio-funtzioa (muskululatura)
- Eliminazio-funtzioa (eliminazio-organoak: giltzurru-
na, gibela, etab.)
Egoera normalean (osasun-egoeran) bizi-energia hiru
funtzio hauetan banatzen da.
Gorputzean toxemia-maila gehitzen denean, organoen
arteko konpentsazioak sortzen dira ahulezia dela eta; esate
baterako, kasu batzutan larruazalak lagun diezaioke
giltzurrunari bere exkrezio-lanean, arazoren bat duenean,
eta azaleko sintomaren bat azalduko da; ahulezia-egoerak ez
badu luze irauten, gorputzak bere organoen arteko
konpentsazioaren bidez osasun-orekari eutsiko dio; baina,
ahuleria sortzen zuten ohiturak aldatzen ez badira, egoera
honek ezingo du iraun, barrutikako toxemia gehitzen joango
da, eta tolerantzi muga pasatzen duenean, urrituta duen bizi-
-energia, eliminazio-funtziotarako gordeko du gorputzak,
gaixotasun-sintomak azalduz: sukarra, mina, erlazio- eta
HIGIENISMOA 39
nutrizio-funtzioak alde batera utziak izango dira, eta
indarrik gabe eta jateko gogorik gabe sentitzen gara.
Mina: gorputzeko azal, barruko organo eta mukosa
guztiak nerbioz beterik daude, nerbio hauek ehun hauen
egoeraren berri ematen dutelarik. Hau garbi ikusten dugu
traumatismo bat gertatzen zaigunean. Minaren bidez,
gorputzak egoera anormala zuzentzeko neurriak har ditzake
(geldirik egotea hezurren bat hausten dugunean,
beharrezkoa ikusten dugu), baina, mina zergatik sortzen den
ez dakigunean, kentzen saiatzen gara eta metodo higienistak
hori oso metodo okertzat jotzen du, minak adierazten
baitigu gorputzean toxemia-maila tolerantzi ataria pasata
dagoela, eta berak bultzatuko du gorputza atseden hartzera,
jan gabe egotera, epeltasunean edo ilunpean egotera, neurri
hauek bizi-energia eliminazio-funtziorako gordetzen
dutelarik, eta, gainera, bizi-energia berreskuratzen laguntzen
digutelarik, honela, benetako osasunerako bidean jarriz.
Horregatik, metodo higienistak mina jasatea
beharrezkoa ikusten du, ahal den neurririk handienean,
benetan sendatu nahi badugu.
Medikuntza ofizialak ere, kasu batzutan, arriskutsutzat
jotzen du mina kentzea; esate baterako, apendizitisaren
sintomak izkutatu eta abszesu batetik peritonitisa ekar
baitezake.
Sukarra: hau ere, gaixotasun akutuetan, sarri ikusten
dugun sintoma da. Nahiz mina, nahiz sukarra, handiagoak
izango dira toxemia eta bizi-indarra handiagoak direnean.
40 HIGIENISMOA
Sukarrak zenbait funtzio indartzen du: odolaren
mugimendua azkartzen du, bihotzaren taupadak azkartuz,
arnasketa ere azkartu egiten du, hau guztirako gorputzeko
karbohidrato-erreserbak mugiaraziz. Bestalde, erlazio eta
nutrizio-funtzioak gutxitu egiten dira sukarra dagoenean,
honela bizi-energia eliminazio-funtziorako gordetzen
delarik.
Eroritasuna: honek erlazio funtzioa gutxituta dagoela
adierazten digu, bizi-energia beste funtzioetan behar delako;
horrela, krisi akutu batean lanean edo ibiltzen jarraitzen
saiatzen bagara, lipotimiara irits gintezke, horrek gorputzak
beste funtzio batzutarako behar duen bizi-energia gorde nahi
duela adierazten digularik.
Idorreria: hau ere orain arte esandakoaren beste
adibide bat dugu. Nutrizio-funtzioa luzera beharrezkoa
badugu ere, epe motzetan ez da erabat beharrezkoa eta
osasuna lortzeko beste eginkizun batzutan erabiliko du
funtzio honetan aurreratutako bizi-energia.
Heste mehean, egoera normalean, elikagaiak hestetik
odolera pasatzen dira, baina krisi akutuan pasatze hau
gelditu egiten da, eta gainera alderantzizko mugimendua
sortzen da, eskrezio-organo bihurtzen delarik; horregatik
gorputzak heste meheari energia-kopuru bat ematen dio
gaixotasun akutuan desintoxikazio edo eliminazio-funtzioan
erabil dezan. Baina, heste lodian ez da horrela gertatzen,
hemendik odolerako xurgaketa ia hutsa da; liseriketaren
hondakinak heste mehetik heste lodira pasatzen dira eta
hemen gordetzen dira, gorputzaren senak edo instintuak
uzkitik ateratzea erabakitzen duen arte. Ez dago intoxikazio
beldurrik zabortegi estanko bat bezala funtzionatzen baitu
HIGIENISMOA 41
heste lodiak, eta gorputzak energia hori gorde dezake krisi
akutuan beharrezko den desintoxikazio funtziotarako.
Gaixotasun akutuaren aurreko portaera
Lehen esan bezala, gaixotasunaren sintomek gorputza
sendatzeko bidean jartzen badute, hauek mesedegarritzat
onartzea izango da lehenengo jarrera, eta honela onartzen
badugu, piskanaka gorputzaren jokabidea ulertzen joango
gara. Bestalde, lehen gaixotasunaren kausa bezala ahuleria
aipatu badugu, osasunera iristeko bidean bizi-energia gorde
beharko du gorputzak, eta baita bizi-energia berreskuratu
ere, horretarako, krisi akutuan, erlazio- eta nutrizio-funtzioak
gutxiaraziko dituelarik.
Beraz, jokaera, sintomak errespetatzea izango da;
gaixoak bake terapeutikoa du sendatzeko beharrezkoena.
Baina, askotan, sintomak eliminatzeko erabiltzen diren
"arma terapeutikoak" direla eta, eliminazio-funtzioa
gelarazten da, hain beharrezko zen funtziotik bizi-energia
kenduz eta gorputz osoan alferrik zabalduz. Jokaera honek
amildu egiten du sarri gorputza, konplikazioak erakarriz.
Baina sintomak errespetatuz, neurri higienistak hartzen
baditugu, sintoma akutuak desagertzen joango dira, eta gure
gaixotasun egoera ez zela ematen zuen bezain larria
pentsatuz bukatuko dugu.
Kasu gutxi batzutan (oso gorputz intoxikatuetan, adin
handiko pertsonetan, etab.) krisi akutuak ondorio fatalak
eduki ditzake, baina proportzioz oso kasu gutxi izaten dira.
42 HIGIENISMOA
Toxemia-neurria eta tolerantzi ataria
Lehen agertu dugun bezala, gaixotasun akutua,
toxemia-neurriak tolerantzi ataria pasatzen duenean sortzen
da, eta egoera honek irauten duen bitartean gaixotasun
akutuak iraun egiten du. Baina, toxemia-neurriak tole-
rantzia-ataritik jeisten direnean, gaixotasunaren sintomek
alde egiten dute.
Dena den, toxemia-neurriaren eta tolerantzia-atariaren
arteko oreka mugikorra da, eta horregatik pentsatzen dugu
sintomarik ezak ez duela beti osasun osoa adierazten.
Toxemia eta tolerantziaren neurriak elkarren ondoan
daudenean edozein huskeriak gaixotasuna ekarriko du
(hotza, esfortzu bat, nahigabe bat), gaixoberritzea sortuz.
Horregatik pentsatzen dugu behar beharrezkoa dela,
sintomak desagertu ondoren ere (hesteetako krisian hasitako
barauarekin jarraituz, edo deskantsu egunak luzatuz)
eliminazio zelularra errazten jarraitzea, honela toxemia-
-neurria eta tolerantzia-ataria urrutiratu egingo baitira, eta
gaixotasuna ez da huskeria baten ondorioz berragertuko.
Hau da, osasun ona, toxemia-neurria tolerantzia-ataritik
oso urruti dagoenean izango dugu, baina tolerantzia ere ez
da beti berdina izaten; esate baterako, nahiko txikia da
umeengan, eta gero eta handiagoa adinean aurrera goazen
bezala; honek haurrak toxemiarekiko tolerantzia txikiagoa
izango duela eta zaharrak handiagoa esan nahi du. Baina,
bizikerak ere gehi dezake gorputzaren toxemiarekiko
tolerantzia (esate baterako, medikamentuek tolerantzia
gehitzen dute toxemia neurriraino iristen den arte, sintomen
ezkutatze faltsua emanez). Drogek ere (tabakoa, alkohola)
tolerantzia gehitzen dute, eta honela sintomarik gabe egotea
HIGIENISMOA 43
erraza izan daiteke, baina, luzera tolerantzia gehitzen doan
bezala, zelulen toxemia gehitzen joango da eta osasuna
urritzen.
Alderantziz, biziera higienista aukeratzen bada,
toxemiarekiko tolerantzia jaitsi egiten da. Honela ulertzen
da zergatik azaltzen diren sintomak biziera osasuntsuagoa
egiten hasten garenean, hau da, toxemia-neurria gehitu ez
arren, tolerantzia gutxitzeak krisia sortzen du.
Honek esan nahi du zenbat eta tolerantzia txikiagoa,
orduan eta azkarrago sortuko duela, gorputzak krisia
toxemiaren gehitze txikien ondoren ere, honek osasun ona
adierazten duelarik (umeetan bezala).
Zuzperraldi edo gaixondoa
Gaixotasun akutuan azaltzen diren sintomak desager-
tzen direnean, gorputza zuzperraldi-egoeran sartzen da,
osasun-egoera normalera iristeko.
Gogora dezagun ahuleri egoerak sortu duen toxemia-
-neurria gehitzeak sortu duela krisi edo gaixotasun akutua;
gaixotasun akutuaren iraganean, eliminazio-funtzioa bete-
tzeko, bizi-energia hori oraindik eta gehiago gutxitu delarik.
Horregatik gaixotasun-sintomak desagertzean, gaixoa pozik
sentituko da, baina indarrik gabe, oso ahul; egoera honetan
energia berreskuratzea behar-beharrezkoa gertatzen da.
Hau, atsedena eta ariketa fisiko egokiak konbinatuz
egingo da; atsedena nahiko lo eginez lortuko da, gauak
luzatuz eta egunez ere lo -kuluskak eginez, batez ere jatordu
44 HIGIENISMOA
aurretik eta ondoren eta ariketa fisikoen ondoren, eta gogoa
dugun guztietan.
Berrelikadura ere piskanaka hasi beharko da elikadura-
-etapak errespetatuz elikadura arruntera iritsi arte. Ez da
bat-batean asko jaten hasi behar, eta gosearen arabera egin-
go da, elikadura-etapak (gero ikusiko ditugu) errespetatuz.
Naturan ditugun zenbait bizi energia iturri (airea, ura,
lurra, eguzkia) erabiliko dugu, gorputzak behar duen bizi
energia berreskuratzeko eta osasun osora iristeko.
Buru edo sentimentuen jarrera oso garrantzitsua da,
sarri ahuleria eta honekin, toxemiaren gehitzearen iturri
direlarik; horregatik, osasunera iristeko behar-beharrezkoa
da jarrera hauek aldatzea.
Ariketa, nahiz fisiko, nahiz buruzkoek ere ez dute
galarazi behar bizi-energia berreskuratzeko bidean.
Gaixotasun akutua jasan eta zuzperraldiaren ondoren
sendatuta sentitzen garenean, ohitura onekin jarraitzen
saiatu beharko dugu, lortu dugun osasun-mailari eutsi nahi
badiogu. Bestela, berriro ere gorputza gaixotasun akutuaren
beharrean jarriko dugu desintoxikazio-bide bezala.
GAIXOTASUN KRONIKOA
Zoritxarrez, gorputzak ez du beti eliminazio krisia
ondo burutzeko aukera izaten. Zergatik? Gaixoa edo
ingurukoak izutu egiten dira sintomen aurrean eta hauek
botika edo beste neurri batzuren bidez ezkutarazten saiatzen
HIGIENISMOA 45
dira; baina, esan dugu sintomak ezkutatzeak ez duela beti
sendatzea adierazten; batetik bizi-indarrak edo gorputzaren
senak sintomak indartu nahi izango ditu toxemia neurria
jeisteko, baina, bestetik, medikamentuak sintomak ezkuta-
tzen saiatzen dira, jokabide honek gorputzari bizi-energia
gehiago galarazten diolarik.
Hala eta guztiz ere, gorputzak nahiko bizi-energia izan
dezake eta toxemia jeistea lor dezake benetako sendatzea
lortuz, nahiz medikamentuak hartu.
Baina gaixoak nahiko energiarik ez duenean, ezingo da
benetan sendatu, nahiz eta medikamentuak sintomak
ezkutarazi, hau tolerantzia gehituz lortzen den oreka baita,
eta oso ezegonkorra; sintomek, oso indar txikia badute ere,
beti jarraituko dute gorputzean toxemia-neurria ahalik eta
behenean eusteko.
Trastorno kronikoen joera
Gaixo kronikoaren bizi-energiaren kantitatearen edo
hau berreskuratzeko duen ahalmenaren araberakoa izango
da. Krisi akutua ondo burutzeko bizi-energia berreskuratzen
ez duen bitartean, gaixo kronikoak egoera honetan
jarraituko du, hau arinagoa edo larriagoa izan daitekeelarik.
Egoera kroniko honetan, etengabeko desintoxikazioa
dugu gorputzean; toxemia-kantitatearen arabera, gorputzak
honetarako, bizi-energia gehiago edo gutxiago behar izango
du; egoera honek kanporako izango litzatekeen bizi energia
barrurarazten du eta indarrik eza edo nekearen sentsazioa
emango dio gaixoari.
46 HIGIENISMOA
Gaixoaren toxemia gehitzen baldin bada, sintomak
gehitzen eta zabaltzen joango dira organo batzuetatik bes-
teetara, eta gaixoa indarrik gabe sentituko da; bizi-energiaren
falta honek oso krisi arinak sortzeko ahalmena emango dio,
baina etengabeak, eta toxemia-egoera honetan bizitzen
ohituko da.
Gorputzak, azaldu dugun eran toxemia gero eta
handiagora moldatzen den bezala, kanpotiko toxemiara
moldatzeko ahalmena ere badu (irradiazio, kimioterapia,
beste medikamentu, zenbait substantzia eta elikagai kimiko,
droga natural edo kimikoak, kafea, tabakoa, alkohola). Esate
baterako, DDT plagizida gantz-ehunetan pilatzen da, ez
baitu eliminatzeko ahalmenik; baina gorputz horrek bere
koipe-erreserbak erabili beharra baldin badu (gaixotasun
akutuaren aurrean baraua egin beharra etortzen zaiolako)
bat-batean pozoi-piloa liberatuko da, eta pozoindura
orokorra eragingo du.
Eliminazio-funtzioak etengabe hartzen duen
organoaren arabera, gaixotasun ezberdinak aipatzen dira
medizina ofizialean, adibidez, diabetea, Parkinsona, Ulkusa,
artritisa, bronkitisa, e.a., baina gaixotasun hauek eragile
bakarra dute, toxemia, eta sendabidea ere bakarra,
desintoxikazioa; hau eragiten ez bada, degenerazioa gero eta
larriagoa izango da, heriotza erakarriz.
Desintoxikazio-krisia
Normalean, gaixo kronikoak etsita egoten dira,
beraientzat sendabiderik ez dela eta, eta horregatik ez dute
sinistu ohi teoria higienistaren argudioetan. Hala ere,
askotan, konsziente ala inkonszienteki zenbait ekintza
HIGIENISMOA 47
higienista praktikatzen dute, eta osasun-egoera berreskura
dezakete. Hau da, gaixotasun kronikoaren joera fatala
ahuleria sortzen duten egoerak aldatuz edo gutxituz alda
daiteke.
Bizi-energia berreskuratzen duenean, sen somatikoak
bizi energia hau beharrezkoen diren funtzioetan erabiliko
du, eta funtzio hauetako bat "eliminazio-funtzioa" dugu
gaixo kronikoetan; orduan, eliminazio-krisia indartu egingo
da, hondatuta dauden eliminazio-organoen konpentsazio
gisa: gibel, giltzurrun eta gaixo kronikoaren sintomak
indartu egingo dira. Bizi-energiaren berreskuratzea azkarra
baldin bada, gorputzak krisi akutuak sor ditzake, gaixotasun
kronikoa sendatzeko bide izan daitezkeelarik, errespetatzen
badira.
Nola desagertzen dira sintoma kronikoak?
Gaixo kronikoarentzat zaila izaten da, sarri, energia
berreskuratzea, eta desintoxikazio-krisiak ez dira oso
indartsuak izango. Sintoma kronikoak indartzen badira,
gaixoak, berrerorpena dela pentsatuko du, batez ere bizi-
-higienearen berririk ez badu, eta medikamentu edo beste
teknika naturalen baten bidez sintomaren aurka joango da,
honela bere egoera kronikoa mantenduz.
Beste batzutan, sintomak organo batetik beste batera
pasatzen dira, eta gaixoa, gaixotasun berri bat duela
pentsatuz, berriro ere sintomen aurka joango da.
Baina, bizi-higienearen gomendioak jarraituz,
desintoxikazio-krisiak gero eta indartsuagoak izatea lor
dezake gaixoak. Honela ikusi izan da, desintoxikazio-krisi
48 HIGIENISMOA
akutu hauek gaixoaren lehenaldian azaldutakoak direla,
baina atzekoz aurrera, hau da, azkenik azaldutako sintomak
desagertuko dira lehenik, lehenago jasandakoak azalduz,
hauek ere desagertuko direlarik, desintoxikazio-bideak
jarraitzen badu. Zenbat eta indartsuagoa den eliminazioa,
orduan eta lehenago iritsiko da osasun-egoera.
Aipatzen ari garen eliminazio-krisi hauek errelebu-
-organoak afektatzen dituzte, eta eliminazio-organo norma-
len berritzea edo erregenerazioak irauten duen bitartean
irau-ten dute; orduan, errelebu-sintomak alferrikakoak dira,
eta desagertu egiten dira (sintoma hauek eliminazioa erre-
lebu-organoen bidez ari dela besterik ez baitute adierazten).
Sendaezin edo itzulezinezko fasea
Badira, noski, zenbait gaixo kroniko, osasun-egoera
egoki batera iritsi ezingo direnak, organoen erregenerazioa
ezinezkoa izan daitekeelako, baina sendaezinezko fase hau
non dagoen jakitea oso zaila da, eta, noski, teoria
higienistaren ustez, medizina ofizialak sendatu ezinezkotzat
jotzen dituen zenbait koadro benetan sendatu egin daitezke,
gaixoa bizi energia berreskuratzeko bizimodu-aldaketak
egiteko prest badago.
HIGIENISMOA 49
ZEIN DIFERENTZIA DAGO GAIXOTASUN AKUTUAN
ETA GAIXOTASUN KRONIKOAN AZALTZEN DIREN
DESINTOXIKAZI- KRISIEN ARTEAN?
Gaixotasun akutua gorputzak sortzen du toxemia-
-neurria gehitzen denean, honek tolerantzia ataria pasatzen
duenean. Honi krisi primarioa deitzen diogu, gorputzaren
senak edo instintuak sortzen baitu.
Baina gaixo kronikoengan desintoxikazio krisia
sortzeko, gaixoak bizimodu-aldaketa konszienteki aukeratu
beharko du lehenik, honen ondorioz bizi-energia gehitu,
intoxikazioarekiko tolerantzia gutxitu eta desintoxikazio-
-krisia sortu; krisi sekundarioa da hau.
a.- Osasun-egoera normala.
Intoxikazioarekiko tolerantzi
atariaren azpitik eta toxemia
mantentzearen ondorioa.
1.- Gorputzaren erreakzio-
-ahalmena.
2.- Tolerantzi ataria.
3.- Toxemia-neurria.
b.- Krisi edo gaixotasun-
-egoera.
Toxemia eta tolerantziaren
arteko oreka galtzen da.
Ahuleria dela medio, toxe-
miak tolerantzi ataria gain-
ditzen du. Zelulak pozoindu
eta hil egiten dira.
50 HIGIENISMOA
1
2
3
1
2
3
c.- Gaixotasun-krisi (pri-
marioa) akutua.
Hau gorputzaren erreakzio-
-ahalmenak edo indarrak
sortzen du. Eliminazio-fun-
tzioa zuzpertzen du toxemia
bere hasierako neurrira jeis-
teko. Hau, eliminazio-fun-
tzioan beste organo batek
txanda hartzen duelako da
posible, eta horregatik gorputzeko bizi -nergiaren banaketa
aldatzen da (nutrizio- eta erlazio-funtzioak urrituz). Kasu
honetan tolerantzi ataria ez da mugitzen, eta sintomak
desagertu egiten dira, toxemia tolerantziaren azpitik jartzen
delako.
d.- Medikamentu bidez
sintomak kentzea.
Kasu honetan gaixotasun-
-sintomak osasunaren
etsaitzat hartzen dira eta,
nola edo hala, desagerta-
razten saiatzen gara medi-
kamentu bidez; baina,
medikamentuek zenbait
efektu badute: kanpotika-
ko toxemia gehitzen dute
eta ahuleria sortzen. Gainera, krisi akutua sortu duen
gorputzaren erreakzio-indarra gutxitzen dute, eta tolerantzia
gehitzen dute toxemia-neurria gainditu arte, eta horregatik
desagertzen dira sintomak; egoera honek zelula gehiago edo
gutxiagoren heriotza ekartzen du, eta osasun-egoera
kaskarrera eramaten.
HIGIENISMOA 51
1
2
3
1
2
3
2
e.- Gaixotasun kronikoaren egoera.
Gorputzak sintoma arin-
txeago edo gogortxea-
goak, baina etengabeak
jasango ditu. Ahuleri
egoerak irauten du eta
toxemiak tolerantzi ataria
gainditzen du, krisi arinen
bidez berriro tolerantzi-
pean jarri arte; batzutan,
krisi txiki hauek direla
eta, berriro, medikamen-
tuak hartzen dira, eta tolerantzia gehitzen da. Nolanahi ere,
tolerantzia eta toxemia oso gertu daude, eta noiznahi
toxemiak tolerantzi ataria gaindituko du. Gorputzaren
erreakzio-indarra oso ahula da.
f.- Desintoxikazio-krisi sekundarioa.
Krisi hau, norbere borondatez,
naturarekin ados dagoen bizi-
modu batera aldatzeak sortuko
du. Ahuleria gutxitzen doan
neurrian, gorputzaren erreakti-
bitate-indarra gehitzen joango
da, eta honek berehala tole-
rantzia gutxituko du, toxe-mia
tolerantziaren gainetik utziz.
Agerian jartzen den toxemia
honek eragingo du desinto-
xikazio-krisi akutu sekundarioa, gorputzaren erreakzio-
-indarraren eraginez.
52 HIGIENISMOA
1
3
2
3 2
1
2
3
g.- Benetako osasuna
berreskuratzea.
Toxemia tolerantzi ataritik
jeitsi egiten da krisiaren
ondorioz, eta sintomak
desagertu egiten dira,
benetako osasunera iritsiz.
h.- Edo egoera kronikoan jarraitu.
Hemen ere desintoxikazio-krisi
sekundarioa medikamentu edo
beste ekintzaren baten bidez
moztu egiten da, hau behin eta
berriro eginez, gorputzak bere
erreakzio-indarra eta tolerantzia
aldatzeko ahalmena galtzen du.
Gorputza hondatu egiten da, orga-
noak alferrik galduz, eliminazio-
-organo, errelebuak aldatzen dira,
funtzionamentu ahalmena galtzen dute eta, azkenik,
organismo osoaren hondamendia azaltzen da heriotza
ekarriz.
Hau guztia ikuspegi ofizialetik urruti ikusten bada ere,
gero eta ikerketa-lan gehiago azaltzen ari da (zenbait
aldizkari ofizialetan azaldutako artikuluak) ikuspegi hau
oinarritu dezaketenak:
HIGIENISMOA 53
1
2
3
2
2
1
3
- Sukar sendatzailea.
- Sukarraren bidez zenbait gaixotasun kronikorentzako
tratamentua.
- Infekzio bat jasan ondoren, gaixotasun kroniko baten
sintomak desagertzea.
- AINEek (batzuk behintzat) (ikerketa egin duen
laborategiarenak ez, noski) prozesu degeneratiboaren
joera gaiztotu dezakete.
OSASUNEAN ERAGINA DUEN ZENBAIT FAKTORE
(Antonio Palomarrek egindako eskema)
Kultura eta heziketak eragin handia dute pertsonen
psikologian, honek aldi berean, gorputzaren funtzio
guztietan duelarik. Desoreka psikologikoak barrutikako
toxemia gehi dezake, eta honen eliminazioa galarazi
gaixotasunera eramanez: gaixotasun psikosomatiko eta
psikiatrikoetan du honek eragina. Gure gizarte heziketak,
pertsonak dituen liberazio edo desintoxikazio gehienak
moztarazten dizkigu (mutil ausartak ez du beldurrik
ezertarako!, mutil handiek ez dute negarrik egiten!).
54 HIGIENISMOA
KULTURAZKOAK ERLIJIOZKOAK HEZIKETAZKOAK
HEREDAGARRIAK PSIKOLOGIKOAK
ELIKADURAZKOAK ORGANISMOA LAN-AKTIBITATE / ATSEDENA
INGURUGIROZKOAK OSASUNEZKOAK
POLITIKOAK GIZARTEZKOAK EKONOMIKOAK
Errepresio kultura batean bizi gara eta noski, heldutasunera
iristen garenean, gure barruko minak gure haurrengana
kanalizatzen ditugu sarri, inkonszienteki.
Hau guztiaren aurrean irtenbide higienista, psikiatria
kritiko eta psikologia humanistaren bidetik doa (ELKAR-
-ENTZUKETA), beste osasun neurriez ere lagundu beharko
diogularik (elikadura, krisiak errespetatzea, bioarnasketa).
Faktore politiko eta gizartezkoek ere eragin handia
dute gure osasunean, ingurugiro, elikadura, atseden-oreka
edo faktore sanitarioengan duten eraginagatik: elikadura
defizitarioa edo gehiegizkoa edo desorekatua, atseden edo
ariketa fisiko egokirik eza, ingurugiroaren kutsadura, botika,
droga, txertaketa eta beste zenbait ariketa, osasunaren
izenean egiten direnak hauek guztiak, kanpotikako toxemia-
-iturri dira gorputzaren intoxikazioarekiko tolerantzia
gehitzen dutelarik.
HIGIENISMOA 55
INMUNITATEAN ERAGINA DUTEN ZENBAIT
FAKTORE
(Antonio Palomar)
56 HIGIENISMOA
Bitamina-eskasia
Mineral-eskaria
Proteina-gehiegia
Gantz-gehiegia
Proteina-eskasia
Amarenedoski-
tzerikeza
Alkoholgehiegia
Malnutrizioa
konposatua
Gizentasuna
...
ELIKADURA
Txertaketak*
INMUNITATEA
(*Gaixotasun
Ariketagehiegia
FaktorePsikologikoak
Ingurugirozkoak
Eguzkigehiegia
U.V.Izpiak
Metalastunak
Radiaktibitatea
Sukarramoztea
Medikamentuak:kortikoidea
Drogak
(RobetS.Mendelsohn,EEBB
OsasunPublikokokatedratiko
izandakoak,bereartikulubatean
honeladio:"Txikitakogaixotasunnahikobenignoenaurkakotxertaketa,
pertsonenganikustendengaisotasunautoinmuneengehitzearekinlotutaegon
daitekeelapentsatzenda").
Depresioa
Estutasuna,larritasuna
Sentimentuenerrepresioa
Lan-gehiegia
Gertaketagogorrak
Ibilialdiluzeegiak
Kirol-lehiaketa
...
BARAUA ETA OSASUNA
Lehen esan den bezala toxemia tolerantziaren gainetik
jartzen denean, gaixotasunaren sintomak azaltzen dira
gorputzean.
Toxemiaren gainezkako egoera hau ez da izaten beti
elikadura desegokiaren ondorio hutsa (hau ere tartean izaten
da normalki, baina); esate baterako gaur egungo bizimoduan
dugun estresa nahikoa da gorputzean toxemia orokorra
sartzeko, baina, hala ere, nahitaezkoa da baraua toxemia
jaisteko, barauak eliminazioa bizkortzen baitu eta honek
berreskuraraziko baitigu osasuna.
Elikadura-gutxitze hutsak ere gehitzen du eliminazioa,
baina normalki, ez du lortzen eliminazio organoak behar
hainbat berritzerik, bizimodu normalean egin behar duten
eliminazio-lana ondo burutzeko. Horregatik ikusten dugu
beharrezkoa baraua.
Beste alde batetik, esan behar da barauak ez duela dena
sendatzen (badira sendaezinezko gaixoak, egoera
bueltaezineko batera iritsi direnak); eta, bestalde,
sendatzeko bidean hain garrantzitsua izan daitekeen ekintza
honek ez du betirako osasuna bermatzen, gure bizimodua
bide okerretik eramaten badugu.
Gainera, beste puntu bat azpimarratu nahi dugu.
Bidezkoa al da sintomaz bakarrik kezkatzea, medizina
ofizialak egiten duen bezala, Ala organoen berritzearen bila
joan behar dugu benetako osasuna berreskuratzeko?
HIGIENISMOA 57
Normalean, gaixo batek Higienismoaren bidetik
berritzeko edo sendatzeko bidea somatzen duenean, barau
egin nahirik hasten da presaka, bat-batean mirakulua lortu
nahirik eta lortzen ez duenean, beste bide baten bila joaten
da. Jokaera hau baztertzen ikasi beharra dago, osasuna
galdutako pertsona batek benetako osasuna berreskuratu
nahi badu; jokaera hau gure mundu industrializatuko ekintza
guztietan dugu, baina denborari aukera eman beharko diogu,
naturaren ekintzak ez baitira presaka gertatzen, eta itxuraz
ekintza berdinak direnak ez baitira berdinak izaten askotan
gorputz ezberdinetan (gorputz bakoitzaren osasun egoera,
nahiz eta itxuraz berdina izan, ezberdina izan daiteke).
Nola egin baraua
Normalean barau egin nahi duten pertsona gehienek
bat-batean egin nahi izaten dute, nahiz eta, sarritan, oso
bizimodu intoxikatzailea egin: elikadura desegokia,
alkohola, tabakoa, kafea, lan gehiegi, atseden gutxiegi,
arazo emozionalak, e. a. Eta kasu hauetan arrisku handia
dago barauarekin ere bere gorputza berriro bortxatzeko,
gorputzeko oreka metabolikoen legeen berri ez dakitelako.
Horregatik, guk elikaduraren etapen bidez iristen den baraua
defendatuko dugu.
Etapazko baraua
Organismoaren bizitza bi funtzio nagusiren bidez
osatzen da:
- Erlazio-funtzioa
- Nutrizio-funtzioa (liseriketa + eliminazioa)
58 HIGIENISMOA
Erlazio-funtzioaren bidez gorputzak ingurunearen
berri izaten du, eta honekin erlazionatzen da.Osasunbide alternatiboak