BERMEO ETA
MUNDAKAKO
ARRANTZALEEN
HIZTEGIA
Eneko Barrutia Etxebarria
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
BILBO, 1996
Liburu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturaren
babespean argitaratu da
© Eneko Barrutia Etxebarria
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-76-7
Lege-gordailua: BI-2077-96
Inprimategia: RALI S.A. Particular de Costa, 8-10, 7. planta 48010 BILBO
Azaleko diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Banatzaileak: UEU. General Concha 25, 6. BILBO telf. 4217145
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA
Geure aitari eta amari, bihotz-bihotzez
AURKIBIDEA
Hitzaurrea ........................................................................................................ 7
Sarrera .............................................................................................................. 9
Laburdurak eta ikurrak ................................................................................... 23
Hiztegia .............................................................................................................. 25
Toponimia eta Talasonimia ............................................................................ 235
Etnotestuak ....................................................................................................... 265
Dimas Zaldunbideren irudiak ........................................................................ 293
Bibliografia ....................................................................................................... 323
Aurkibidea __________________________________________________________________ 5
HITZAURREA
«Hasiak egina dirudi eta eginak urregorria» dio herriko esaera zahar batek.
Zeberio haraneko euskararen azterketa etno-linguistikoa-z eman nion hasiera herri
euskara biziaren jasoketa eta bere azterketari etno-linguistikako proiektu bat sortuz
Deustuko Unibertsitatean. Oraingo honetan, Mundaka eta Bermeora goaz. Eneko
Barrutiak atzerik hara jarraitu dio nire neure tesiari Mundakan eta Bermeon
kokatuz bere ikerketa. Hasiera batean, eremu zabalago bat hartzea zen gure bion
asmoa baina azkenean, lexikoarekin nahikoa eta lar izan dugu.
Euskal Herrian eta euskararen arloan, R. M. Azkue izan dugu handienetariko
bat. R. M. Azkue eta Eneko Barrutia Mundaka herriak lotzen ditu lexikoari
dagokionean; bata, ama mundakarra zuelako eta bestea erdi mundakarra dugulako.
R. M. Azkuek, bere ama mundakarra eduki zuen iturritzat, bere hiztegiko hainbat
itsas-berba batzeko; Eneko Barrutiak ostera, urregorrizko iturri bat aurkitu digu
Dimas Zaldunbide mundakarra eta Bermeoko arrantzaleengan. Eta emaitza, begien
bistan dago. Eurengandik jaso duen altxorrarekin, R. M. Azkuek jaso ez zituen
hainbat eta hainbat berba edo esamolde berri lortu dizkigu euskararen
etorkizunaren onuragarri.
Eneko Barrutiak, faro argitsu bat izitu digu Izaron itsas ertzeko beste edozein
herriri argi egiteko. Mundaka eta Bermeoko lexikoa batu den bezala, beste itsas-
herrietakoa ere egingo balitz, zehaztasun eta emankortasun bidean, a zelango
altxorra lortuko genukeen euskararen etorkizunerako! Eneko Barrutiak
arrantzaleen herri-jakituriaz izitu egin digu faroa. Orain argi horri begiratzea baino
ez daukagu eta euskal-faroz bete gure itsas-ertz guztia. «Verba volant, scripta
manent», jaso ditzagun herriaren edertasunak berandu baino lehen!
Urak handi itsasoan
zuhaitz ugari basoan
zahar on egin dadila zintzo
euskara bizi osoan.
1995-XII-4
Juan Manuel Etxebarria Ayesta
Hitzaurrea __________________________________________________________________ 7
SARRERA
Behar honek 1993an Deustuko unibertsitatean aurkeztu nuen doktorego tesia
du oinarri. Izenburua Mundakako arrantzaleen jakintzaren hiztegi eta enziklopedia
izan zuen tesiak. Honelako beharrak inoiz amaitzen ez direla-eta, ez nion berbak
batzeari edo ikertzeari utzi eta ordukoa baino hiztegi osotuagoa da honako hau.
Doktorego ikastaroetan Alfonso Irigoyen izan nuen tutore eta tesian
etnolinguistikako ikerketetan aitzindari dugun Juan Manuel Etxebarria izan nuen
zuzendari. Manuren bideari jarraituz neuk ere geure arrantzaleengandik
etnotestuak jaso ditut eta hainbat berba agertu zaizkit honela.
Liburu honen helburua arrantzako kulturaren azterketa etnolinguistikoa egitea
da, Bermeon eta Mundakan oinarritua. Tesiak entziklopedia izena izan zuen
hiztegia ezezik informazio etnografikoa, testuak eta irudiak ere eskaintzen
zirelako. Hemen, leku arazoak direla-eta ­pentsatu behar da Mundakako testuak
bakarrik argitaratuz gero mila orrialde inguru izango liratekeela­ hiztegia, irudiak
eta testu aukeratu batzuk baino ez dira aurkeztuko. Dena den, esaldi eta zitazioetan
agertzen diren adibideek ere corpusaren zati bat osatzen dute nolabait.
"Zergatik Bermeo eta Mundaka elkarrekin agertu?" izan liteke baten baten
galdera. Elkarrengandik hain hurbil bizi diren herri bizkaitar bi hauek hartu-eman
ugari izan dituzte betirik. Mundakako arrantzaleen euskaran Bermeokoaren
eraginak ikus daitezke. Bestetik, eta eraginez gain, bien arteko distantzia edo alde
linguistikoa nahikoa txikia da benetan, bakoitzak dituen ezaugarri eta
berezitasunak ukatu gabe.
Neure iritziz gai hau ondoen eta gehien toponimiaren aldetik ikertu da, baita
etnografiaren aldetik ere, baina linguistika edo hiztegia bigarren maila batean
utziz. Ez da, beraz, nahikoa aztertua izan eta oraindik ere zati baterako beharra
badaukagu geure begira.
Beste alde batetik Mundakako herria, eta batez ere Bermeokoa, beste portuen
aldean askoz gehiago aztertu direla esango nuke. Mundakako euskara aztertu
dutenak eta neure beharrean berbak dokumentatzeko agertuko ditudanak Azkue eta
Jon Kortazar izan dira. Lehenengoak lexiko orokorra ikertu zuen eta bigarrenak
toponimia.
Sarrera _____________________________________________________________________ 9
Bermeon, berriz, ikerketa eta etnografi behar gehiago burutu dira. Beldur naiz
guztiak ez ditudan aipatuko baina Andoni Anasagasti, Juan Apraiz, Aingeru Astui,
Begoña Bilbao, Anton Erkoreka, Josu Erkoreka, Gonzalo de Duo, Magdalena de
Duo, Juan Maria Markaida, Anton Perez, Joseba Mikel Ugalde, Jesus Urkidi eta
abarren azterketek dokumentazio iturri aberats eta bikaina eskuratzen digute.
Euren beharraren eta euren herriari dioten maitasunaren lekuko dira.
Linguistikaren aldetik esan behar da sarri transkripzio eredu desberdinak
aurkitzen ditugula, /z/ soinua irudikatzeko erabiltzen diren grafia desberdinak:
(, , , ), izango litzateke adibiderik deigarriena. Bestetik, edozein
eredu erabilita ere, transkripzio desegokiak ere sarri argitaratu direla uste dut nik,
transkripzio on eta egokien ondoan. Honen gainean ere komentario edo oharren
bat egingo dut inoiz hiztegiaren barruan. Kontuan izan behar da artikulu batzuk
nahikoa "zaharrak" direla eta ulertzekoak direla horrelako gora-beherak.
Hainbat arinen ekingo ahal diogu geure euskara biziaren azterketari.
Honelako beharren premia sarri aipatzen da baina inoiz ez behar besteko indarrez.
Berandu gabiltza alor askotan eta betiko galtzen ari gara altxor asko eta asko. Jakin
dezagun oraindik egin litekeen behar eder hori egiten, aberats dezagun geure
euskara eta herriaren ezagutza orain eta utz diezaiegun geure ondorengoei ere
geure gaurko edo oraintsurarteko Euskal Herriaren lekukotasuna.
Azkuek erakutsi zigun bere hiztegian hizkuntza idatzia eta ahozkoa
osagarriak direla, elkarrekin uztar daitezkeela. Hemendik aurrerako hiztegiei
material baliagarria eskaintzea lan honen beste helburu nagusi bat da.
HIZTEGIAK ETA ATLASAK
Geure gaiari dagokionean linguistikaren ikuspegitik eginiko lanetan
Azkueren hiztegia aipatu behar da lehenik. Arrantzaleen hiztegia nahikoa jaso
zuen. Ez da ahaztu behar hiztegian gehien agertzen diren herriak Mundaka eta
Lekeitio direla, lekeitiarra izanik ama mundakarra izan zuelako.
Garmendiaren Diccionario Marítimo Ilustrado Castellano-Vasco, Vasco-
Castellano hiztegi on eta aitzindariak aparteko aipamena merezi du. Irudi eder
asko dauzka inkestak egiteko guztiz baliagarriak izan daitezkeenak. Bera izan da
gaiari monografia bat eskaini dion lehenengoetarikoa eta eskergarria da. Ez dago
eginda dialektologiaren ikuspegitik, Gipuzkoako zein herritako hitzak diren
batzuetan zehazten den arren. Normalizazioari begira eginda dago.
Esan daiteke linguistikan ez dela egin gai honetan dialektologia lan handirik;
aipagarrienak dira Manuel Alvar-ren Léxico de los marineros peninsulares eta
Xarles Videgainek Atlas Linguistique des Côtes de l'Atlantique lanerako eginiko
galdeketa. Ikusten denez arlo honetan aurrea hartu digute kanpotarrek. Esan behar
10 ____________________________________________________________________________
da Alvarrena ez dela Videgainena baizen fidagarria, nabariak baitira transkripzio
fonetikoan eginiko errakuntza batzuk.
LEKUKOAK
Ikerketarako metodologia moduan, bai linguistikarako eta bai etnografiarako
ere, ezinbesteko eta guztiz derrigorrezkotzat jotzen dut lekukoen araberako
informazioa ematea. Herri batean horrela esaten dela edo ez dela esaten, horrela
dela edo ez dela esateak arrisku handiak dakartza eta errakuntzarako bide ziurra
da.
Ahozko dialektologiako lanetan lekukoengandik informazio linguistikoa eta
etnografikoa jasotzen da. Neure ustez lekuko bikainak edukitzeko zortea izan dut;
hara hemen ikerketa hau burutzeko izan ditudan laguntzaileen izenak eta datu
batzuk. Lekuko guztiei neure eskerrik beroenak eman gura dizkiet.
1. Dimas Zaldunbide Urrutia
Dimas Zaldunbide Urrutia Mundakan jaio zen 1921. urteko ekainaren hiruan.
Ama bermeotarra izan zuen eta aita mundakarra. Arrantzari dagokionean
azpimarratzekoa da arrastako patroia izanikoa dela. Arrastak arrantzaren barruan
ezaugarri eta nortasun bereziak ditu, behar egiteko modua eta arrantzan ibiltzen
diren kalak beste batzuk dira, baxuran baino arrain klase gehiago atrapatzen dira
eta abar. Arrastan ibilikoek jakiten dute baxurako arrantzaren berri ere, baina
alderantziz nekezago gertatzen da. Merkantean ere ibilikoa da eta oraindino udan
Kanalauko tximinoiek ez dute edukitzen bake handirik berarekin.
Bera ibili den enbarkazioak hauek dira:
­ Katalin (lehenengoa, baxurako bapora).
­ Vista Alegre (bigarrena, baxurako bapora).
­ Welcome Bibiana (lebazaletxua, motor txikia).
­ Ton (merkantea, Astigarragaren konpainiakoa).
­ Iñake.
­ Jupiter (gerrako barkoa).
­ Castillo de Aroca (merkantea).
­ Macaya Castro - Dominguez Leal (arrasteroak, pareja. Dimas Macaya
Castron ibili zen).
­ Campesino - Campeadora (Campeadoran ibiltzen zen patron de kosta).
­ Cuba - España (Cuban ibiltzen zen patron de peska).
­ Madre Begoña - Madre del Coro (Madre de Begoñan ibiltzen zen patron de
peska).
­ Hermanos Portuondo - Portuondo Hermanos (pareja. Lehenengo segundo
peska ibili zen bigarrenean eta gero primero Hermanosen).
­ Uribarri - ? (pareja. Primero ibili zen).
­ Pegase (merkantea).
­ Uglan konpainian barko noruegoetan, hiru-lau barkotan.
Sarrera _____________________________________________________________________ 11
­ Eguzki (atuneroetatik izoztutako arraina hartzekoa, bermeotarra).
­ Illargi (aurrekoa bezalakoa).
Dimasen euskararen gainean ezer baino lehen ederra eta aberatsa dela esan
behar dut. Orokorrean Mundakakoa dela esan badaiteke ere, badauzka bere
eraginak. Hauek, berak ere hala aitortzen du, gehienak Bermeotik datozkio.
Bermeoko eragina ez datorkio amarengandik, hau gazterik hil zitzaion-eta,
bermeotarrekin batera itsasora ibiltzetik baino. Kontzientzi linguistiko onekoa da
eta badaki ondo bereizten zeintzuk diren Mundakako berbak eta zeintzuk diren
Bermeoren eraginagatik Mundakako erabileran apurka-apurka sartuz joan direnak.
Ondarroatik ere ibilia dugu eta, bere euskaran inolako influentziarik nabaritu
ez dudan arren, badakizki hango euskararen berba eta ezaugarri batzuk.
Mundakako jatorrizko euskarak ez du bere inguruko euskaretan hain arrunta
den bokal itxiaren osteko asimilaziorik. Hala ere Dimasek bokal asimilazioz egiten
du berba gehienetan; Jon Kortazarren ia datu guztiak ere hala ageri dira. I eta u
bokalek eragindako a-ren itxidura litzateke: ure eta ez ura, gorridxe eta ez
gorridxa. Mundadakoa berez a-duna litzateke.
Badirudi arrantzaleen artean zabaldu dela edo mundakar batzuek jaso dutela
eragin hori eta, alde horretatik, nolabait, Mundakakoa ere izango litzateke.
Kontuan hartzen badugu Bermeotik hurre dagoela, berarekin hartu-eman ugari izan
direla eta Bermeon euskara gehiago egiten izan dela Mundakan baino, normala
dirudi horrelako eraginak edukitzeak.
Linguistikan eta etnografian planteiatzen den arazo nagusi bat lekuko baten
jakintza edo erabileraren orokortasuna da, noraino ailegatzen den tradiziotik
datorrena eta non hasten den esperientzia pertsonaletik eta kanpoko eraginetarik
jaso duena. Neure iritzia da Dimas Mundakako lekuko on bat dela; eraginak
badauzka baina hauek ere arrantzako kulturaren ezaugarritzat har litezke.
2. Alejandro Markaida
Baxurako patroia izanikoa. Nabigatzen ere ibilikoa. Bermeon jaioa (1926-V-
28). Berari zor diot Bermeoko hiztegiaren estruktura osatua. Ibili den arrantzako
untziak:
­ Olibet (baporezkoa, ikazduna, lehenengo ibili zena).
­ Campoamor (motorra, bigarren makina Etxebarriarena egin zena.
Lehenengoa Neptunorena izan zen).
­ San Francisco de Asis.
­ Perla de oriente (hemen gutxi).
­ Estrella de oriente (hemen gehiago).
­ Fatima (txapazko motorra, Muruetan eginikoa, azkena ibili dena).
Nabigatzen hamalau urte egin ditu gero.
12 ____________________________________________________________________________
3. Patxi Díaz de Corcuera Agirre
Arrastako patroi famatua izanikoa. 1920-I-16an jaioa. Bizkaiko eta
Gipuzkoako portu askotan ezaguna. Ibili den arrantzako untziak:
­ Mar Cantábrico (hamalau urterekin hasi zen eta urte biren bat egin zituen,
hamasei urtera arte-edo. Baporezkoa. 25 toneladakoa izango zen).
­ Artxanda (bere aitarekin joan zen hamazazpi urterekin gizon. Baporezkoa,
30 bat toneladakoa. 18 urterako hile batzuk falta zirela gerrara joan zen.
Handik bueltan Artxandan segitu zuen berriro hogeita bi urtera arte-edo).
­ Santiago Díaz (aitaren bapora, baporezkoa. Hogeita bat urte zeuzkala patroi
ibili zen. Handik gora patroia izan da beti).
­ Virgen de Rosario - Sekismundo (arrastako parejan ibili zen Jijoien. Izenez
ez da ondo gogoratzen, gutxi gora-behera horiek dira. Marinel joan zen eta
bertan Bernardo patroi pasaitarrak irakatsi zion arrastan behar zelan egiten
den eta markak-eta).
­ Basarrete - Iradi (Bermeoko parejan patron de kosta enbarkatu zen,
Basarreten. Bertan segundo peskara pasatu zen, kosta ere bai eta peska ere
bai, biak egiten. Urte pare bat-edo egin zituen).
­ Luna - Plata (arrastako parejan primero peska ibili zen Luna-n. Urte pare
bat-edo egin zituen).
­ Díaz (beretzat egindako baxurako enbarkazioa, berarekin Vigora joan zen
bizitzen. 12 urte egin zituen. Gero Santoñara joan zen enbarkazioarekin,
beste hamabi bat urte egin zituen).
­ Padre del Cielo (motor berria egin zuen, baxurakoa. Mercedes Benz
motorduna, hirurehun eta berrogeita hamar zaldikoa. Zazpi urte dauzkala
saldu egin zuen Kanarietara).
­ Aita Zerukoa (Laredon erosi zuen handiagoa eta izen hori jarri zion. Bere
azken untzia izan zen, orain hogei bat urte saldu zuen arte).
4. Rafael Mugartegi
Bermeoko kofradian azalpen egoki eta on ugari eman dizkit, asko ikasi dut
beragandik ere. Uste dut 1990ean 79 urte zeuzkala.
5. Leon Arrue
Rafaelekin batera erantzuteko beti prest egoten zen gizon atsegina. 1990ean
71 urte. Arrastan ere ibilikoa denez hainbat berba azaldu dizkit mundu
horretakoak.
6. Julian Arenaza Rekondo
Baxurako patroia izanikoa. 1943an jaioa. Bermeoko institutuan beharrean
dagoenez, ni han egon nintzen urtean ezagutu nuen eta azalpen zehatz eta esakera
politak irakatsi zizkidan.
Sarrera _____________________________________________________________________ 13
Bera ibili den enbarkazioak hauek dira:
­ Digno de Amor (1878 folioa).
­ Gran Amor (Digno de Amor-ren eta Gran Amor-ren zazpi urte egin zituen).
­ Nuevo Cristo de Medinaceli (lehenengo kubertan eta geroago lau urte
patroi egin zituen, sei urteren bat denetara).
­ Guadalupe (sei hilabete egin zituen kubertan).
­ Nuevo Sollube (3336 folioa. Bederatzi urte patroi egin zituen. Azkenengo
ibili dena, 79ra arte).
7. Juan Oienarte
Juan "Akana" ezizenez. 1990ean 68 urte. Lehenengo baxuran eta gero
arrastako patroia izanikoa. Alejandroren laguna, bere bitartez ezagutu ahal izan
nuen.
8. Esteban Zabaleta
Loieroa izanikoa. 1990ean 72 urte. Kofradiako grabaketetako lekuko bat.
9. Bartolo
Bermeoko kofradian egoten den gizon atsegina. Gaztelu kalekoa. Ezizena da
Bartolo, zoritxarrez ez dakizkit bere izen-abizenak hemen ipintzeko. Kostako
tximinoitako lekuak, arraintxuak, haitzak eta abar ederto dakizki.
10. Garro
Bermeoko kofradian egoten zen beste arrantzale atsegin bat. Izena ez dakit
zoritxarrez.
11. Antonio Goienetxea
Frufruna ezizenez. 1932an jaioa eta urte askotan legazaleetako patroia
izanikoa. Hogeita hiru - hogeita lau urterekin patroi hasitakoa. San Juan de Luz eta
Beti San Juan de Luz motorrak eduki ditu.
12. Luis Olondo
Bermeotarra, makinista 16 urterik gora. 1931n portuan jaioa. Ibili den
arrantzako untziak:
­ Sagrada Familia (1943 edo 44an mutil hasitakoa, badiako motortxu bat).
­ La Flor (mutil joan zen. Urtebete-edo egin zuen).
­ Zabala (gizon joan zen, engrasadore. Soldadutza baino lehenago eta handik
bueltan ere bai).
­ Poeta del Mar (bapora izanikoa gero makina sartuta. Ia urtebete).
14 ____________________________________________________________________________
­ Montserrat (10-12 urte-edo. Lekeitiora salduta dago).
­ Talape (euren bapora, 67an eginikoa. 60 urtera arte bertan).
13. Boni Laka Iturriza
Bereak dira Ondarroako adibiderik gehienak. Ondarroan urteetan arrain
gehien atrapatzen izan duen patroia. Bere herriko kultura ederto jakiteaz gain
bermeotarrekin ere asko ibilia dugu eta badakizki euren berba eta esakera batzuk.
14. Pedro Juan Akarregi
Lekeitioko adibiderik gehienak beragandik jasotakoak dira. Arrastan ere
ibilitako patroi jakintsua.
Etxean bertan laguntza edukitzeko suertea izan dut, geure aita ere itsasgizona
izanikoa da eta berak eman dizkit makinen azalpen batzuk: eje de cola,
enpaketadura, bonbak, buloia... eta beste, zertzuk diren.
Sarrera _____________________________________________________________________ 15
1. Dimas Zaldunbide Urrutia
2. Alejandro Markaida
3. Patxi Díaz de Corcuera Agirre
16 ____________________________________________________________________________
4. Julian Arenaza Rekondo
5. Antonio Goienetxea
Sarrera _____________________________________________________________________ 17
6. Luis Olondo
7. Boni Laka Iturriza
18 ____________________________________________________________________________
CORPUSA ETA TESTUAK
Hemen aurkeztuko ez dudan arren corpusean zintetan grabatutako ia
guztiaren transkripzioa agertuko da. Azterketak egiteko iturri izateaz gain, corpusa
bera da helburu nagusienetarik bat eta ez soilik abiapuntu. Guztia argitaratzea
nahikoa zaila izango litzatekeenez nire helburua hau liburutegietan uztea da, nahi
duenak lortzeko eta ikertzeko aukera izan dezan.
TOPONIMIA - TALASONIMIA
Ez dut uste nire kasu honetan, antzeko beharretan ere berdin oro har,
aukerakoa izan dudanik toponimia ikertzea edo ez; ezinbestekoa izan da eta bera
barik arrantzaleen lexikoaren ikuspegia moztuta geratuko zen edo ez zen izango
hain osoa behintzat. Eman diodan trataera, bestetik, hiztegi arruntarena berarena
izan da gutxi gora-behera.
Bibliografian azpimarratzekoak dira kalak aztertzeko Jesus Urkidiren "Calas
de los pescadores de Bermeo" eta Jon Kortazarren "Mundakako arrantzaleen
kalak". Kostako haitzena eta abarrena dokumentatzeko Anton Erkoreka, Gonzalo
eta Magdalena de Duo, Juan Maria Markaida eta abarren lanak guztiz
interesgarriak dira. Ikertzaile hauen datu asko mapetan kokatuta agertzen dira
Eusko-Folklore-ko urtekarian.
HIZTEGIAREN EZAUGARRI BATZUK
1. Hiztegiaren muga
Ez da erraza hiztegiaren sarreren aldetik corpusa ondo mugatzea.
Arrantzaleen hiztegia gura izan dut egin eta ez herri bateko hiztegi orokorra,
Mundaka edo Bermeo itsas-herriak diren neurrian duten hiztegi berezia eta ez
beste edozein herritan egin litekeena. Zalantza sor daiteke arrantzaleen hiztegiaren
mugak zehaztukeran, beste behar batzuetan bezala: Garmendia (1970) eta Alvar
(1985), zentzu zabal batean ulertzea hobeto da estu hartzea baino. Horrela, bada,
norbaiten iritziz sarrerarik izan behar ez luketen berba batzuek euren lekutxua
edukiko dute hiztegi honetan.
Ezin esan, hala ere, gaia agortu dudanik. Beste berba batzuk topa litezke eta
daudenetatik ere batzuk hobeto definitu beharrekoak izango dira. Beraz, liburu hau
denborarekin berrikusi eta aldatu egin beharko da, hiztegi guztiekin gertatzen den
bezalaxe.
2. Aurkezpena
Aurkezpen nagusi bien artean ­gaikakoa eta alfabetikoa­ alfabetikoa
aukeratu dut argiago iruditu zaidalako. Gaikakoak zailtasun gehiago dauzka eta
Sarrera _____________________________________________________________________ 19
lexema batzuk arlo zehatzik barik lotuko zirela ikusten nuen, gaiaren ezagutza
sakonagoa eskatzen duela ahaztu gabe.
Berbak mugagabean ezezik forma mugatuan ere aurkezten ahaleginduko
naiz: ixurda (mugagabea) - ixurdie (mugatu singularra), ixúrdak (mugatu plurala).
Morfologian gora-behera asko izan daitezke eta horien berri ematea da helburua.
Berba batzuek ez dute artikulurik hartuko: ronpeolas, real, erreklama, erremanga,
yoyo... Beste batzuetan itxura modu batekoa izango da eta jokabidea bestelakoa:
Bermeon ixurde berbak pluralean ez du *ixurdiek egiten (seme - semiek edo ime -
imiek egiten den moduan), horren azpian dagoena ixurda baita. Honen antzeko
adibideak asko dira bokal asimilazioaren ondorioz eta ondo kontuan edukitzekoa
da.
3. Elebitasuna
Nire helburua euskara izan da eta ez erdara, hala ere problema batzuk
planteiatzen dira batzuetan hizkuntza bien erabilerak eta funtzioak gurutzatu egiten
direlako. Dena den, erdarazko esakera batzuk sartzekoak direla iruditu zait: sol y
moscas; calma chicha; sol con barbas, mendebal con aguas... Euskarazko
berbaldian ere ager daitezke horrelakoak.
4. Entziklopedia eta etnografia
Etnografia eta linguistika elkarrekin uztartzea guztiz ezinbestekoa da
honelako lanetan. Sarri gertatu zait berben definizioa emateko ere hau ez dela ondo
ulertzen izan beraren inguruko informazio etnografikoa eman ezean. Hiztegian
horrelako informazioa Entz. laburduraren ondoren aurkeztuko da.
Etnografiako beharretan objetibotasun bat bilatzen den arren hemen
subjetibotasuna da nagusi, berri-emaileak dioenean oinarritzen baita guztia, berak
gogoratzen duen moduan.
5. Lekukoak esaten ez dituen berbak
Ezezko datuak ematea ere beharrezkoa da, berba bat ez badaki hori ere
adierazi behar da eta interesgarria da hori ere. Batzuk herri batean erabiltzen
direnak izango dira eta ez beste batean. Beste batzuetan, berriz, herri batean bertan
lekuko batzuek jakingo dute eta beste batzuek ez; horren arrazoi soziolinguistikoak
edo bestelakoak bila litezke datuak norengandik lortu diren jasoz gero.
TRANSKRIPZIOA
1. Inkestatzailearen transkripzioa
Orain arte honelako lanetan erabili den transkripzio ereduari jarraitu diot.
Oraindik modu desberdinetan ager daitekeen eta zehaztu ez den eredu honi
20 ____________________________________________________________________________
Barandiaranek eman zion hasiera bere etnografiako lanetan. Batzuek
"semifonetikoa" edo erdi-fonetikoa deitu diote. Izen bat eman behar banio
"pertzepziozko transkripzioa" dela esango nuke. Pertzepzio hutsez eta
hizkuntzaren eguneroko alfabetoa erabiliz (gehiketaren batekin inoiz) bereizteko
gai den soinuak irudikatzen ahalegintzen dena.
Ondo legoke guztion artean erabaki batzuk hartzea edo irizpide batzuk
ematea. Hala ere, horrek ez du esan nahi denok berdin transkribituko genukeenik,
beti egongo baitira pertzepzio desberdinak pertsona edo ikertzaile desberdinen
arabera.
Ohiko ortografiari egin beharreko ohar batzuk hauek dira:
1. . Azkuegandik hartu dut grafema hau. Ondorengoak bere hiztegian
(1984: 195, 376) irakur daitezkeen azalpenak dira:
La D admite ciertas permutaciones (algunas indicadas ya) y sufre entre vocales muy
generalizada supresión. Se transforma: a. en DD después de IN, IL, y en los diminutivos:
INDDAR por INDAR, (H...) b. en DX en Bermeo (B): INDXAR, BILDXUR, EIN DXOT. Es
un matiz, grueso pero al fin matiz, de la permutación anterior.
I, J, Y. Son las letras octava, novena y décima de nuestro alfabeto.
SU EMPLEO. Los diptongos que la letra I forma, al anteponerse a otras vocales, al
principio de una palabra (IAKIN, IEZARRI, IIÑOK, IOKATU, IUZTURI), se pronuncian de
cuatro distintas maneras, según los dialectos: YA, DXA, XA, y JA. (H...) Dx interviene
también como homogéneo de Y y de X entre una palabra terminada en I y una vocal que se le
aglutine. Así se usa solo en B: GORRIDXA (B), GORRIXA (B), GORRIYA (G) (...)
Hé aquí dónde se usan los cuatro sonidos homogéneos del diptongo inicial de I: (H...)
DX en B-b-d-l-mu-otx y Sc
sarri erabiltzen izan da ordurik honako transkripzioetan ere eta alde
horretatik ezaguna dugu. Hala ere fonetikoki eta fonologikoki zehazteko dago
oraindino. Hurrerapen moduan badirudi gaurko alfabeto fonetikoa kontuan hartuta
posizioaren arabera sabaiaurreko frikaria edo afrikatua izan daitekeela,
ahoskabe/ahostuntasuna ere ikusi egin behar litzateke kasuan kasuko.
Badirudite ondokoek, bermeotar batzuen pertzepzioan, desberdinak direla:
dxuen, iñdxar, gorridxe; izan ere, batzuek modu desberdinean idazten dute
bakoitza. Nik neuk, honetan ere, Azkueri eta Ortuzarri jarraituko diet.
2. . Belare ahoskabea adierazteko erabiliko dut.
3. . Erdarazko grafema, erdaraz duen balioa adierazteko.
Erdarazko berba edo testua denean hizkuntza horren ortografia agertuko da.
Transkripzioa egikeran izan dudan arazo handi bat tx eta tz bereiztearena izan
da. Dimasek biak ederto ahozkatzen dituen arren bermeotarren kasuan bereizketa
ez da hain argia. Anton Perezen ustez, adibidez, hots hauek ez lirateke
Sarrera _____________________________________________________________________ 21
desberdinduko Bermeon. Neure iritziz Bermeon biak edukiko genituzke baina
andrazkoek hobeto desberdintzen dituzte hauek beharbada, gizonezkoek eta
gazteek oro har txartoago.
2. Lekukoaren transkripzioa
Transkripzioa inkestatzaileak egin behar du, zalantzarik gabe. Zailtasunak
asko eta asko izaten dira eta berba solteak edo esaldi laburrak direnean inoiz
lekukoari berari eskatu ahal zaio transkripzioa. Horrelako berba batzuk idazteko
edo errepikatzeko eskatu nion Dimasi. Hauek dira adibide batzuk; forma bakarra
izango den arren horrek ez du gura esan ahoskera desberdinak ezin egon
daitezkeenik:
aldinuek (ez nekien aldianuek, aldienuek, aldi:nuek edo aldinuek esaten
zuen)
enjaretaua (enjaretaue edo enjaetaue)
errindo (errindo edo erriendo)
fondeaderua (fondeaderue edo fondaderue)
titu (ti(r)atu, ti(r)etu, ti:tu, titu)
txalupa-etzia (txalupa-etzie edo txalupetzie)
Uste ez den lekuan ezustekoak har daitezke: iru illabete edo iru illebete-ren
artean duda neukan eta iru llebete eman zuen, i barik.
22 ____________________________________________________________________________
LABURDURAK ETA IKURRAK
a. = artikuludun berba edo forma mugatua
ad. = aditza
ad. intr. = aditz intransitiboa edo iragangaitza
ad. tr. = aditz transitiboa edo iragankorra
adb. = adberbioa, aditzondoak eta adizlagunak
adj. = adjektiboa, izenlagunak eta izenondoak
AEF31 = Anuario de Eusko-Folklore, 31. liburukia
Ant. = antonimoa
atz. = atzizkia
B = Bermeo
B-a = Bermeo, Alejandro Markaida
B-Bartolo = Bermeo, Bartolo
B-e = Bermeo, Esteban Zabaleta
B-f = Bermeo, Antonio Goienetxea, "Frufruna"
B-Garro = Bermeo, Garro
B-j = Bermeo, Julian Arenaza
B-l = Bermeo, Leon Arrue
B-m = Bermeo, Luis Olondo, makinista
B-o = Bermeo, Juan Oienarte (Juan "Akana")
B-p = Bermeo, Patxi Díaz de Corcuera
B-r = Bermeo, Rafael Mugartegi
B-x = Bermeoko kofradian izena jaso ez diodan gizonen batek esandakoa.
B1 = Bermeo aldizkaria, lehenengo zenbakia. Lehenengo zenbakia liburua da,
bigarrena zein orrialdetan dagoen
Bar. = bariantea, aldaera
Ber. = Bermeo
cf. = confer, konparatu
D. = Dimas Zaldunbide
Def. = definizioa edo esangura
Dok. = nola dokumentatzen den berba hori Azkueren hiztegian eta Mundaka edo
Bermeoren gaineko ikerketetan
e. = esakera eta esaldiak
Entz. = informazio entziklopedikoa
ex. = esklamazioak
Ez = lekukoak berba bat ez dakiela edo ez duela erabiltzen
Geo. = Geografia
Laburdura eta ikurrak _________________________________________________________ 23
I1 = Itsasoa entziklopedia lehenengo liburua
Ik. = ikusi
iz. = izena
Kat. = kategori gramatikala
L, Lek. = Lekeition nola jaso dudan berba hori
M = Mundaka, Dimas Zaldunbide
Mek. = Mekanika
O, Ond. = Ondarroan nola jaso dudan berba hori
Oha. = oharrak
pl. = plurala
sg. = singularra
Sin. = sinonimoa
Zit. = zitazioak edo erabilera argitzeko esaldi eta adibideak
( ) = zitazioetan parentesiaren barruko testua dudazkoa da edo ez da hain argi
entzuten; neure ustez esaten duena ipintzen dut.
[ ] = zitazio baten ondoren lekukoa zertaz ari den azaltzeko erabiliko dut.
* = ikur honekin agertzen den hitza ez dut jaso ahal izan baina suposa daitekeena
da; adibidez brauntadie eta brauntadak jasoz gero suposa liteke
mugagabean *brauntada izango dela. Zer esanik ez, inoiz okerren bat egin
litekeenez irakurleak posibilitate hau kontuan hartu beharko du.
- = mugagabearen eta mugatuaren arteko bereizketa adierazteko erabiltzen dut
gehienetan: abúx (mugagabea) - abuxe (artikulu singularduna), abúxek
(artikulu pluralduna).
24 ____________________________________________________________________________
HIZTEGIA
abadejo (B-a, M) - abadejue (B-a-f-j,
M)
Def.: iz. "abadejo".
Oha.: makallo arrañe esaten dela dio
Dimasek eta ez abadejue baina duda
daukat bereizteko inoiz erabil ote
daitekeen.
Lek.: abaladxo - abaladxua / Ond.:
abarixo - abarixu
Dok.: Azkuek ez zuen jaso hiztegian,
abalaio eta abario bai. / Anasagasti.
«Abadejue, Pollachius, Abadejo.» /
Anton Perez. «abadejo (abadejue) =
(Pollachius pollachius). G. abadejo. F.
lieu. I. pollack.»
abák (M) - abaka (B-a-l, M), abaka
aridxe (M)
Def.: iz. "abacá". D.: belak josteko antzi-
nako kalamuaren antzeko haria, orain
ez da erabiltzen.
Oha.: cf. piolie
abakondo (B-a, M) - abakondua (M),
abakondue (B-a, M)
Def.: iz. "bogavante", Homarus vulgaris.
B-a: langosta lakoa baina beltzagoa.
Entz.: D.: eskastu egin da hori ere, antzi-
na atrapatzen ziren otzarekin, hemen-
goa akabatu egin zen. Terranoban
dago horrelako asko.
Lek.: abakandua a. / Ond.: abakando -
abakandu
Dok.: Azkue. «Abakondo 3º (B-b, G-
zumay). (V. Abakando.) ABAKAN-
DO (B-l), cierta langosta de mar.
Algunos creen que no es la misma
langosta, sino un pez muy parecido
llamado por algunos "bogavante".» /
Anasagasti. «Abakondue, Homarus
gammarus, Bogavante.» / Anton
Perez. «abakondo (abakondue) = (Ho-
marus vulgaris). G. bogavante. F.
homard. I. european lobster.»
abanlari (M) - abanlaridxe (M)
Def.: iz. "remero".
Sin.: erremolaridxe
Lek.: abanlaridxa a., abanta a. / Ond.:
ez, erremolaxe
Dok.: Azkue. «Abantari, remero.»
abánt (egin) (B-a, M)
Def.: ad. "remar".
Zit.: erremu imintxen da abant itxeko (B-
a) / abantzalie, abant eitxen dauena
(M)
Dok.: Azkue. «Abant egin, remar.»
abante (B-a-j, M, O)
Def.: adb. (Joan, emon). "Avante".
Zit.: kasán da, abante, apaidxukas (B-a) /
omon abante gedxau! / enbraga, aban-
te, edo enbraga atzera / kasu baterako
ba sus abante, da, gausa bapadarusu
atzetik... / batek dxote baneko txistue,
abante danak botaten (M)
Oha.: aurrera barik abante esan daiteke,
etxera sartzeko nahiz beste kontestu
batean. Ikuztailuarekin edo edozein
tresnarekin ere erabil daiteke martxan
dagoela esateko. Hurrengoaren modu-
ko esaldietan ere entzun dezakegu: da
onek e lélengoku esan tzutena Peña de
Orok.. abante dabil e? (B-j)
ABANTE AMETIK (M)
Def.: e. goazen hemendik.
ABANTE DANA a. (B-r, M, O)
Def.: iz. (Emon). "Avante toda".
Zit.: omon abante dana! (M)
ABANTE GUSTIDXE a. (M)
Def.: iz. "avante toda".
Ond.: makiña gusti a.
ABANTE LIBRIEN (B-r, M)
Def.: adb. D.: enbarkazioa normalean
ematen zaion martxan joatea. B-r:
abante librea normala da.
Lek.: abante librin goyas
abantien (B-a-r, M)
Def.: adb. (Ibili, joan). "Remando".
Zit.: atxiñe dxute-san disen abantien /
iñor estue abantien itxosora (B-a) /
abantien ibiltxe sien, txalupak (M)
Dok.: Azkue. «Abantean, remando.»
AA
aberi (B-f-p, M) - aberidxe (B-a, M),
abéridxek (M)
Def.: iz. (Egon, eduki). "Avería".
Zit.: aberidxe bákosu / aberidxe daku / ni
aberidxegas nau (B-a) / aberidx(e)as
ba topaten basu enbarkasiñue ekarten
sendun erremorkan / dirue dakoye
orrek, aberidxa badau ba erremorka
pagateko / aberidxe okiñdxu (M)
Lek.: aberidxa a. / Ond.: *aberixa
(aberixaik)
aberidxa (L, M); aberidxe (B-p)
Def.: ad. "averiarse".
Ond.: aberixa
abioi (M) - abioye (M)
Def.: iz. "avión". Enbarreen artean itsa-
soaren hondoan lotu ziren gerrako
hegazkinak ere badaude.
a birar (egin) (B-a, M, O); a bidar
(egin) (B-p)
Def.: ad. D.: sarea enbarkatu arrastan.
Entz.: D.: primeroak segundoari abisa-
tzeko hiru txistu jotzen zituen.
Zit.: se sarritxen eitxen sendun dxun ba
Kabargan da Basamendira pásaten
siñenien, da, a birar, urandidxe dxote
sunin a birar, estau gedxau-te (M)
aborrota (M); agorrota (B-j)
Def.: ad. D.: motorraren ardatzak-edo
heltzen dionean, trabatzen denean.
Zit.: aborrota eiñdxe (M)
abosa (B-a, M)
Def.: ad. "abozar".
Zit.: káblie abosateko esaten da katie (B-
a) / lísto dau! Abosata dau! (M)
ábra (M) - ábrie (M), abrak (M)
Def.: iz. Geo. "abra".
Oha.: normalean toponimo moduan era-
biltzen da Bilbokoari deitzeko.
abrasadera (M) - abrasaderie (B-a, M),
abrasaderak (B-a)
Def.: iz. "abrazadera". D.: txikota-edo
tenkatzen duena.
abrusko (M) - abruskua (M), abruskue
(M)
Def.: iz. "gobio". D.: arrain buru handia.
Entz.: D.: sarritan ikusten da Txorroko-
puntako putzuan-eta, gozoa jaten.
Sin.: otzoburuskue
Dok.: Azkue. «ABRUZKO (B-mu), pece-
cillo no comestible de entre peñas.»
abúx (B-a, M) - abuxe (B-a, M),
abúxek (B-a) 1.
Def.: iz. "pez plata, pejerrey", Atherina
hepsetus eta Atherina presbyter. B-a:
odol bakoa, zuri-zuria da. D.: Sanan-
deren "xula" esaten diote.
Entz.: D.: antzina asko ateratzen izan da
aonetan, portuetan. Puntal handi bat
ipini zedazo handiekin, mazia bota eta
atrapatzen zen saltzeko. Orain bapeztu
egin da. Hori jaten dute Sananderen
asko tabernetan, txikito bat edateko-
edo. Kostako arraina da baina beste
abux bat dago kanpokoa, kalakoa, ehun
brazatan-eta atrapatzen da arrastako
sareekin. Sananderen prezio ona egiten
zuen. Urrezuria lakoa dauka barrua eta
botikak egiteko erabilia da.
Lek.: abotxa a. / Ond.: sisangra - sisangri
Dok.: Azkue. «ABUS (B-b), aguacío, un
pececillo. Var. de ABOTX.» / Ortuzar.
«Abuxe: Pececillo llamado pejerrey.
En sentido traslaticio llaman así a los
chiquillos sin arranque.» / Anasagasti.
«Abuse, Argentina sphyraena, Pez
plata. Abuse, Atherina boyeri, Pege -
Rey.» / Anton Perez. «abux (abuxé) =
(Atherina presbyter). G. pejerrey,
aguacioso, abichón. F. mochon, prêtre.
I. atherine, smelt. Arrain izen hau
adore gitxiko pertsonea izendatzeko
ere erabiltzen da.»
abúx (B, M) - abuxe (B, M) 2.
Def.: adj. odolik ez daukan pertsona,
lotua. Hotzakilari ere esaten zaio.
Zit.: da personi dana lotue, "txo! Abuxe
sara su txo" / txo! Abuxe aix i txo! Ori
esaten da amen be, txo! Abuxe aix ela?
/ odol baku sara txo!, abuxen antza
dakosu (M)
aberi_________________________________________________________________________________
28
adár (M) - adárrak (B-a, M)
Def.: iz. "antenas de las gambas"
galderaren erantzuna.
adúr (B-a, M) - adurre (B-a-j, M)
Def.: iz. "baba del pescado, mucosidad de
la anguila...".
Zit.: ño! Onek arrañek adurre dako (B-j) /
abe ser dako adurre ba?! / abe onek
adur asko dako! (B-a) / bokartape bai
adurre omoten dau (M)
Sin.: arroka, babie
Ond.: moku a.
Dok.: Azkue. «ADUR: 1º (Bc), baba.»
a ello (B-j, M, O)
Def.: adb. (Ibili). Arrain baten bila edo
zeredozertan ibili beren beregi, ez bide
batez.
Zit.: ya a ello ibiltxen di esponjatan /
olako enbarkasiñuk ixeten sin ba
lebatzetan ibiltxe sinak, lebatzetan a
ello / arrastan ibil giñenin a ello
dxuten giñen e gaues marraixotan (M)
a elloko (M) - a ellokue (B-a-m, M)
Def.: adj. aproposkoa.
Zit.: au a elloku da [artxa ateratzeko
haria] (B-a) / oten sin a elloko otzara-
txuek (M)
aforra (M)
Def.: ad. D.: bela batu. Erria bela eta
gero, batu.
Dok.: Astui. «Recoger la vela: BATU;
AFORRA» (I7-191)
*afrontoko manda - afrontoko mandie
(B-j)
Def.: iz. "barlovento".
Zit.: afrontoko mandati saus / afrontoko
mandi dako artunde (B-j)
Sin.: aixeko mandie
afrontosu dator (M)
Def.: e. D.: eguraldia gogor dator.
Dok.: Azkue. «Afrontu (B-l-mu-tx, ...),
intemperie.»
agarra (B-a-j, M) 1.
Def.: ad. arrainak heldu amuari.
Zit.: Jesus! diño, agarra tzo atunek / e!
agarra dost! / kaseru gu dau esan, arra-
ñek ondo agarraten tzola (B-a) / atunek
agarrakeran (B-j) / arrañek agarraten
dauenien, au itxen da, baja, txoridxe /
sarritxen ba, e! agarra da(u) bat arrañe,
non agarra dau? ta ubillien / esko-apai-
dxue bota, da agarrate banin ba, gora /
atunetan e, arrañek agarrate banin: Je-
sus! / luletan on da agarraten dau orrek
/ alardakue oten da bótata, arrañek
agarra arte / kórtxue da ba, markaten
dauena arrañek agarraten dauenien
(M)
Lek.: eldu
agarra (M) 2.
Def.: ad. arrastako sareak-eta hondoan
trabatzea.
Zit.: trábu da ondun agarraten dauenien /
onduri agarra tz(agu) da páñu galdu du
/ an apurtu eitxe san apaidxue, ondun
agarrata ta apurtu (M)
agarrada (M) - agarradie (M) 1.
Def.: iz. atunek edo arrainek heltzea.
Zit.: agarrada ona okiñdxu, asko atrapa
basus, agarrada ona edo esta ixen
grano bi edo iru agarra dauinak (M)
agarrada (B-j, M) - agarradie (B-j, M)
2.
Def.: iz. Mek. "agarrotamiento". B-j:
alkondarak (kamixie) eta pistoiak aga-
rratu, heldu. B-m: pistoiak alkondaran
agarratzea.
Zit.: agarradi okiñdxu (B-j) / agarradi
okiñdxau motorrak (M)
Oha.: cf. aborrota
agarrakera (M)
Def.: iz. heltzea.
Zit.: agarrakera gogorra okitxen dau
[zimarroiak] (M)
agín (M) - agiñe (M) 1.
Def.: iz. ankilaren "beso" bat.
agín (B-a, M) - agiñe (B-a-f, M) 2.
Def.: iz. botaberari eustekoa, posizio bi
edukitzen zituen lehen botabera gora-
go edo beherago joateko. B-a: babo-
rrekoa nahiz estiborrekoa.
Oha.: beharbada Alejandrok atunetako
agiñe ere lexikalizatuta erabiltzen du.
agín_________________________________________________________________________________
29
BEKO AGIÑE a. (B-r, M)
Entz.: B-r: botabera beherago joateko,
aparioa zabalago joateko.
GOIKO AGIÑE a. (B-r, M)
aginsorrotz (M) - aginsorrotza (B-j-o-r,
M)
Def.: iz. "bonito del sur", Sarda sarda.
Haginzorrotza. D.: makaelaren tipoko
arraina. Gehien ere kilo bi, bi eta
erdikoa. B-r: atunaren familiakoa edo
ez dakit den. Ez da serrutxue, diferen-
tea da. B-l: ez dakit haginzorrotzari
Algecirasen-eta "bonito" deitzen
dioten. B-j: ez dut pentsatzen nik kilo
bitik gora dakonik. Kilo bi eduki
litzake.
Entz.: D.: Izaron txitxarrotan zabiltzala
ere atrapatzen da. Marmitan nahiz
tomatetan atuna legez ipintzen da,
pentsatzen dut atuna baino zuriagoa
dela oraindino, arrain gozoa. B-r:
gozoa, asko balio du horrek ere. B-j:
gutxi atrapatu dut neure denboran.
Hemen ez da ateratzen haginzorrotza,
ni ez naiz akordatzen. Frantziara hur-
biltzen zarenean, berriz, plaian hogei
brazatan-edo bokart artean ateratzen
da. Ez etxada guztietan baina batzue-
tan hiru-lau atrapatzea suertatzen zen
eta etxerako partitzen izan da zatitxu
bana.
Oha.: "bonito del sur" bezala definitu du-
gun arren badirudi erabilera desber-
dinak daudela honekin eta serrutxoa-
rekin (Ik. serrutxue).
Sin.: serrutxue Dimasentzat.
Lek. eta Ond.: ainsorrotza a.
Dok.: Azkue. «Agin-zorrotz (B-l), sierra,
un pez.» / Anasagasti. «Serrutxue,
Aginzorrotxa; Sarda sarda, Bonito del
sur.» / Anton Perez. «haginzorrotz
(haginzórrotza) = (Sarda sarda). G.
bonito. F. bonite à dos rayé. I. bonito.»
aguaser (M) - aguasera (B-a, M)
Def.: iz. "aguacero". D.: txubaskoa.
Zit.: aur dakar aguasera (B-a)
Sin.: txubaskue
agure (B-a, M) - agurie (B-a, M),
agúrek (B-a-j)
Def.: iz. D.: merkantean gizonen artean
kapitanari deitzeko modua, hau
zaharra nahiz gaztea izan. Berari ez
zaio esaten errespetu falta izango
litzateke-eta.
Zit.: txo! Non dau agurie? (M)
Oha.: berba Bermeon eta Mundakan
agura izango litzateke, u-ren eraginez
esaten da agure baina ikusten da plura-
la agurek dena eta ez *aguriek.
Ond.: aguri a.
*agurin ule - agurin uliek (B-p)
Def.: agurearen ileak. Itsaso handia
dagoenean ikusten den bitsa, ile zuriak
bezala joaten delako.
Ez: M
áidera (B-r, M)
Def.: adb. hondotik gorantz datorren
bixiguagatik esaten da.
Lek.: aidera / Ond.: bolan
Oha.: cf. bola
áidetu (M)
Def.: ad. ur handitik pasatzeko arrastan
makina guztia emanda elementuak al-
txatzea, sareak eta dena. Santamorotik
Arritxurako adibidea ipini zuen
Dimasek.
aidxén (B-a, M) - aidxena (B-a-l-r, M)
Def.: iz. aihena. D.: enbarkazinoa
amarratzen den lekua, bertako buia eta
amarra. B-l: barkua amarratzen den
lekua.
Zit.: an satos itxosotik, ártun, seure
aidxena (B-a) / aidxenin dau amarrata
(B-r)
Ond.: kate - katik
Dok.: Azkue. «AIEN 2º (B-b), amarra-
dero de lanchas. Antes eran estacas;
hoy generalmente argollas de hierro.» /
Ortuzar. «Aidxene. Lugar del puerto en
donde se amarran las lanchas.»
ainka tzu txakurrek (M)
Def.: e. D.: eskua moilaren kontran edo
beste enbarkazio baten kontran atrapa-
keran erabiltzen den esakera.
aginsorrotz_________________________________________________________________________________
30
aixár (M) - aixarra (B-a-j, M),
aixárrak (B-r)
Def.: iz. "gusana". B-r: harra lakoak,
meheagoak.
Zit.: gaur be on die or aixarretan (B-r)
Sin.: arra / Oha.: Dimasek dio ez dela
Mundakako berba, Mundakakoa arrá
dela.
Dok.: Ortuzar. «Aixarra. Gusana, lombriz
de mar. Muchacha guapa.»
aixé (B-a, M) - aixie (B-a-j, M), aixíek
(B-a) 1.
Def.: iz. "viento". Haizea.
Zit.: emen baitxe, nórteko ixarra be,
estaitx itargidxe, da ixár bat-akonien,
dxakitxe-san dauie, poco más o menos
sarrak ba se aixe étxako dauen / se
aixe dago ba? ta e! kánpoko aixi dau,
da neiku gogorra dau e? / bálixe esula-
kon topá por atxe o por be edo, edo
aixi ekar dauelakon edo / abe aixi ba
demasa! / e ollanka bidxar e aixi
esango da / aixi daueles arantz, bárkue,
dxoten dau, estiborretik emoten tzo
aixie (B-a) / se aixe dakosu? /.../ da sé-
matekue? [zenbatekoa, zenbat nudo-
koa] (B-j) / olan dauenin bare-bare ta
aixe barik / aixe suabetxuk eta / mane-
jadatxue, aixe flojuas / amen oten den
modun ipartxules, esebes aixe-, da
aixe flojue / negun aixerik epelena, da
mendebala / ango aixe otzati orrek,
nórteko aixiek / aixe otza dauenien /
oidxidi da, aixi bueltaka duna / buelta-
ka due aixi korridxen / aixin kontra
dauenin korrenta / ábrako aixi dau,
esatiles e- gu dau esan, estenin aixe je-
nerala / "orakan" esaten da ba, dauenin
e aixe txarra, aixe- aixe asko edo
dauenin / poparin da, aixin e-, aixin
aldera susenien / aixin aldera, datorren
olatue [ipar-olatua] / aixe asko badau
e, ba, balantzadi asko / aixe asko
dauenien / aixi dau / aixe apur bapadau
/ aixetxue on san / da aixi otiles [ur
larria] / da arrañe badau erdi asalien
eitxen dau e, e, aixi:k egotiles, aixi
otiles aulan eitxen dau / nórteko
aixitinien, norteko aixiek e, otzak
datosenien, neguen, otorten di ona
[atak] / edo aixie badau gogor ba
mandi emonda. Ori da "mandara" /
aixe gogorra oten basan / da aixi dau
"frescachón", esatiles e, gogor aixi be /
da aixie ba, total gogor dauela / an
eitxen dau aixe gogorra, an e, Sanan-
deren botaten dau aixi gogorra, gogor /
aixe gogorra barik, da aixe suabi barik
e auri, bidxen bitxarteko aixe freskue /
aixe gogorraue dakar / aixi dauela
naikue Arballun dauenin baldarra /
egualdi berdie gu dau esan e, aixi
neiku dauela, aixi neiku dauela / se, or
dauenin alan, kánpun aixi dau /
báspadan aixi edo bádakar, imintxen
dxako "el sepo" / da gero aixi ekarke-
ran ba "berdetuten dakar" / da, aixie
dakar da koño, aixi dakar berdetuten /
"aixik ekarri-sapa!" Aixipe txistu itxen
daueles. Aixipe ekarri-sak! [txistu
egikeran] / amuradan gues, ba da apur
bat e mandátik artunde aixie / konpasa
bera da aixin errunbuek / galarrenak
oten die ónek e, derrepenteko aixie ta
oten dina(k) / olat(u) sarratue oten da
aixias / marmok bat, bélako e bárkules,
aixis bélan dxuten / aixik dxoten sai-
txulakon / aixerik estauelakon dxoten
ugerie formaten da / da oridxu botaten
basu, aixetan be, imintxen da ugerie
(M)
Lek.: aixe - aixia / Ond.: axe - axi
Dok.: Azkue. «AIZE (AN, B, BN, G, S),
haize (L): 1º viento.»
ÁBRAKO AIXIE a. (M)
Def.: iz. D.: haize jenerala ez dena, kasu
baterako itsasadarretik behera datorren
terrela. Bertoko kostako haizea, ez da
norteko haizea.
Dok.: Azkue. «Abraize (B-mu), viento
del abra, del norte.»
AIXE BERDIE. Ik. berde
AIXE FRANKU (M) - AIXE FRANKUE
(B-r, M)
Def.: iz. D.: popadako haizea, gogor ba-
rik haize nahikoa eta nabigatzeko ondo
dagoena. B-r: bostetik hamarrerakoa.
Zit.: mendebala da itxasoko aixe frankue
(M)
Ond.: axe franku a.
aixé_________________________________________________________________________________
31
AIXE FRESKO (B-a, M) - AIXE
FRESKUE (B-r, M)
Def.: iz. "viento fresco". D.: ez hotza,
haize biguna eta gogorraren bitartekoa,
hogei bat nudokoa. B-r: hamaboste-
koa-edo.
Ond.: axe fresku a.
ÁNDRAN AIXIE a. (B-l-p, M),
ANDRAIXIE a. (B-e)
Def.: iz. D.: barruko haizea, hegoako
haizea.
Entz.: D.: oraintxe ere esaten da baina
esakera bat legez, andreei matxana
sikatzen diela esaten da. B-l: oskola
sikatzeko.
Lek.: anran aixia a. / Ond.: andran axi a.
BARRUKO AIXIE a. (M); BARROKO
AIXIE a. (B-l)
Def.: iz. D.: sudoesta.. B-j: hegoako
haizeari esaten diogu.
Ond.: barruko axi a.
BEKO AIXIE a. (B-a-j, M)
Def.: iz. D.: noroesta eta oesta eta horiek
dira beheko haizeak. B-j: suroesta,
oesta eta noroesta.
ÉGUKO AIXIE a. (B-a-e-r, M)
Def.: iz. "viento sur".
Sin.: aixerrikue
Lek.: eguako aixia a. / Ond.: eguko axi a.
ÉRETAKO AIXIE a. (M)
Def.: iz. D.: popadan daukazun haizea.
ERRIKO AIXIE a. (B-l, M)
Def.: iz. "viento sur". B-l: "viento del
sur".
Sin.: aixerrikue, éguko aixie, andran aixie
Lek.: errekaixia a.
GALLEGUN AIXIE a. (B-a, M)
Def.: iz. D.: noroesteko haizea.
Lek.: gallego aixia a.
GOIKO AIXIE a. (B-a, M)
Def.: iz. D.: goiko mandako haizea, lesta
eta nordesta.
Ond.: goiko axi a.
IPARRAIXIE a. (B-r, M)
Def.: iz. iparra, lesteko eta nordesteko
haizea.
Lek.: iparraixia, iparrekaixia a.
Dok.: Azkue. «Iparraize 2º (AN, B, G,
L), viento este. En la costa IPAR no es
norte, sino este.»
KANPOAIXE (M) - KANPOAIXIE (B-
a, M)
Def.: iz. kanpoko haizea. D.: nortak,
nordesta-eta.
Bar.: kanpoko aixie
Ond.: kanpoaxi a.
KÁNPOKO AIXIE a. (B-a, M)
Def.: iz. D.: nortak, nordesta-eta.
Ond.: kanpoko axi a.
NORDESTEKO AIXIE a. (M),
NORDESTEKUE a. (B-r)
Def.: iz. "viento del nosdeste". D.: goiko
haizea da.
NÓRTEKO AIXIE a. (B, M), NÓRTE-
KUE a. (B-r)
Def.: iz. "viento norte". D.: beti izaten da
hotza.
Lek.: nortekaixia a. / Ond.: norteko axi a.
NORUSTEKO AIXIE a. (B-a, M)
Def.: iz. "viento del noroeste". D.:
beheko haizea da.
Ond.: noruesteko axi a.
OESTEKO AIXIE a. (B-a-j, M)
Def.: iz. "viento del oeste".
Ond.: oesteko axi a.
POPADAKO AIXIE a. (M)
Def.: iz. "viento de popa".
SUESTEKO AIXIE a. (M)
Def.: iz. "viento del sueste".
Ond.: suesteko axi a.
SUROESTEKO AIXIE a. (B-r),
SUROESTEKUE a. (M)
Def.: iz. "viento del suroeste".
TRABESEKO AIXIE a. (B-a, M)
Def.: iz. D.: trabesetik datorren haizea,
aixé_________________________________________________________________________________
32
kostadutik jotzen duena. B-a: estibo-
rretik nahiz baborretik jotzen duenean
haizeak.
aixé (B-a, M) - aixie (B-a-m, M) 2.
Def.: iz. "aire".
Zit.: konpresoratie, e motorretan aixi
artze-, aixi kargateko / bonbonak eta
arek aix(i)s kargata okitxe bin beti /
aregas kargate bin e, aixie. Arek e fá-
llaten batzun ba, aixi be akaba / mange-
rie e sartziko aixie ["manguerote"
erdaraz?] / aixin bonbónak (M)
aixebe (B-a, M) - aixebie (B-a-r, M)
Def.: iz. D.: "sotavento". B-a:
"resguardo".
Ant.: aixeko mandie
Lek.: aixebia a. / Ond.: axebi a.
Dok.: Azkue. «Aizebe (B, G), sotaven-
to.» / Astui. «Caída de popa: AIZEBIE.
Sotavento: AIZEBIE» (I7-191)
*aixeko manda - aixeko mandie (B-a-j,
M)
Def.: iz. "barlovento". Haizeak jotzen
duen manda.
Zit.: aixeko mandi dako artunde (B-j)
Sin.: afrontoko mandie / Ant.: aixebie
Dok.: Urkidi-Apraiz. «barlovento (aizeko
manda)» (B1-160) / Astui. «Barlo-
vento: AIZEKO MANDIE» (I7-191)
aixeko mandak (artun) (M)
Def.: ad. eskapatu, alde egin.
aixera (B-a-r, M), aixeraka (B-o, M)
Def.: adb. (Joan, eduki). D.: haizearen
barrura.
Zit.: ori latiñe da, ori de ba- bárkue aixera
okitxeko (B-a)
Ond.: axeaka
aixerriko (B-a, M) - aixerrikue (B-a-j-
r, M)
Def.: iz. hegoako haizea.
Entz.: B-r: Labe Garaietako sua ikusten
zenean itsasotik hurrengo egunean hai-
zerrikoa seguru.
Zit.: aixerriko antza deu (B-a)
Sin.: éguko aixie
aixerriko sero. Ik. sero
aixerriko eske (M) - aixerrikun eskie
(M)
Def.: iz. D.: klaru dagoenean eta gauez
izarrak kinu-kinuka daudenean. Baro-
metroa beherantz badoa haizerrikoaren
eskea da, haizerrikoa ekarriko du.
aixetik (B-j, M)
Def.: adb. (Ibili). Ondo (irabazten..). B-j:
eratara dabilela, arraina jo duela...
Zit.: májo dabil ori aixétik (B-j)
aixetza (M) - aixetzie (B-p, M)
Def.: iz. "vendaval". D.: haize asko da-
goenean, itsasoan ere bai eta herrian
ere bai.
Zit.: abe Marie! No! Aixetzi badxaupa!
(B-p) / ya! Au dok aixetzi dauena! (M)
akula (L, M, O), akule (B-a) - akulie
(B-a, M), akulek (B)
Def.: iz. "aguja", Belone belone.
Entz.: B-a: gustu zantarra dauka eta ez da
jaten. B-r: ez du balio jateko. D.: He-
zur berdea dauka eta ilunetan argia
legez egiten du. Usain gogorra dauka
eta orain jan ere ez akula. Kostako
arraina da baina kanpoan ere atrapa-
tzen da. Kostan kazan atrapatzen dira,
lumarekin edo horrela. Antzina gerra-
bueltan jaten genuen. Legatzetako
karnadatako ere erabiltzen zen, sardi-
narik edo antxobarik egoten ez zenean,
hori eta txibia ipintzen zen amuan.
Elantxoben akula-sareak egoten ziren.
Akula-zopa egiten zuten Elantxoben eta
esakera modura esaten zuten akula ona
dela andre gazteari bularra ekartzeko.
Lek.: akula - akulia / Ond.: akula - akuli
Dok.: Azkue. «AKULA (B, G), aguja,
cierto pez.» / Anasagasti. «Akulie,
Scombedesocidue saurus, Paparda,
Aguja.» / Anton Perez. «akule (akulie)
= (Belone belone). G. aguja. F. orphie.
I. garfish.»
akula bidegarde (M) - akula bidegar-
die (M), akula bidegardiek (M);
akule bidegarde (B) - akule bide-
gardie (B-f)
Def.: iz. "pez espada", Xiphias gladius.
Julianentzat ez da "pez espada", badian,
akula bidegarde_________________________________________________________________________________
33
bokart artean edo halan ateratzen den
arrain txiki bat baino. Ik. pes espadie
Lek.: akula melebarda - akula melebar-
dia / Ond.: akula bidegarde - akula
bidegardi
Dok.: Azkue. «Akula birigarda (B, G),
aguja, cierto pez más sabroso que
AKULA.» / Anasagasti. «Akule bida-
gardie, Xiphias gladius, Pez espada,
Emperador.» / Anton Perez. «akulebi-
degarda (akulebidegardie) (Xiphias
gladius). G. pez espada, espadarte,
emperador. F. espadon, epée. I. sword
fish.»
alá (B-a-j-o, M) 1.
Def.: ad. (Kordela, tertza, txikota (M),
atuna (B-a)..). "Halar".
Zit.: ala ori apaidxue! (B-j) / onek
gixonak atun danak alá bi daui eurek
[ubileko gizonek] / atxiñen eskus
alate-san da [artea] (B-a)
Lek. eta Ond.: ala
Dok.: Ortuzar. «Ala. Levantar el aparejo.»
alá (M) 2.
Def.: ad. dirua irabazi
Zit.: orrek diro asko ala dxauk / asko ala
dau (M)
alabado sea Dios! (B-f, M)
Def.: ex. B-f: lehenengo atuna enbarka-
tzean esaten dena, lehen ere bai eta
orain ere bai.
Entz.: D.: oraintxe ere esaten dugu tximi-
noitan, lehenengo tximinoia atrapatzen
dugunean.
Sin.: Jaungoikun ixenien!
alador (B, M) - aladora (B-a-l, L, M,
O)
Def.: iz. "virador, halador".
Sin.: biradora
alaerrio (M) - alaerriue (M)
Def.: iz. alaerrioko aparioarekin ibiltzea.
Entz.: D.: atrapatzen zenaren hirutarik bat
kentzen zuen jabeak. B-r: hirutarik bat
baporari ematen zitzaion.
Sin.: bixire
alaerriuen (B-a-r)
Def.: adb. alaerrioan.
Lek.: alaerriuan
alanbra (B-j-l, M, O) - alanbrie (B-f-j,
M), alánbrak (B-a-f)
Def.: iz. "alambre".
Ond.: alanbra - alanbri, alanbrak
KARRETELEKO ALANBRIE a. (M)
Def.: iz. karreteleko alanbra arrastan.
Entz.: D.: erremorkarako ere erabiltzen
dute.
OGETAMABOSTEKO ALANBRI BAI-
ÑO MEYAU SARA (M), OTAMA-
BOSTEKO ALANBRI BAIÑO
ARGALAU DAU ORI (B-a)
Def.: e. pertsona argalari esaten zaio.
Hogeita hamabosteko alanbra
meheena izaten zen atunetan.
alanbrasko (B-j, M) - alanbraskue (M),
alanbraskuek (M)
Def.: adj. "de alambre". Alanbrazkoa.
*alarda - alardie (B-j)
Def.: iz. arrantzan alardako aparioarekin
ibiltzeko modua.
alardan (B-f-j)
Def.: adb. alardako aparioarekin.
*alasa - alasie (B-a-j)
Def.: iz. alasako aparioarekin ibiltzea.
alasan (B-a); alasien (B-a)
Def.: adb. bizira alasako aparioarekin.
Ez: B-f
albá (B, M) - albie (B-a-j, M)
Def.: iz. "alba".
Zit.: bertan oten garixen, arek eta, erdi
albie eiñ arte (B)
alba gorri, aixe edo euri (B, M)
Def.: e. goizalde gorriak haizea edo euria
dakarrela.
albokera (B-o) - albokerie (B-f, M)
Def.: iz. 1. "listado". D.: izatez erdaraz
zimarroia da. Orain deitzen diote
alá_________________________________________________________________________________
34
atuneroek listaue, guk beti deitu diogu
albokerie. 2. Frufrunak irudiak
ikuskeran "bacoreta", Euthynnus
alleteratus arrainari eman zion izena.
Lek.: *albokera - albokeria / Ond.:
albakori a.
Oha.: erdarazko arrainen gidetan albacora
Thunnus alalunga-ri ematen zaion
izena da, atuna, "bonito del norte".
Dok.: Azkue. «Albokera 2º (B-l),
albacora (santu), bonito, pez achatado,
muy sabroso, no muy fuerte ni tan
tempranero como el EGA-LABUR.» /
Anasagasti. «Albakorie, Alistaue,
Katsuwonus pelamis, Listado.»
aldada (B-a, M) - aldadie (B-a, M)
Def.: iz. arrantzan leku batetik beste
batera joan.
Zit.: e! Korrontak e atara gaitxus ba,
lesterau, oesterau, edo égurau, edo
nórterau, aldadi ein bi du lengo lekora
/ ño! Orrék e bígarren aldadi darue-do,
aldada asko eitxen dau orrek-edo (B-a)
Lek.: *aldara - aldaria / Ond.: aldara -
aldari
aldadaka (M)
Def.: adb. (Ibili). D.: leku batetik bestera
ibiltzea.
Ond.: aldaraka
aleta (M) - aletie (B-j, M), átzeko aletie
(B-j), alétak (B-j, M)
Def.: iz. "aleta"? Enbarkazioaren atzeko
mandak, atzeko mandan aurrean amula
izango litzatekeenaren parekoa.
Zit.: átzeko aletie apurtu dxasku / da
selan dutzu enbarkasiñu? ba ondo du,
átzeko aletatik ba ondo due.. (B-j) /
aletati gues (M)
BABORREKO ALETIE a. (B-j, M)
ESTIBORREKO ALETIE a. (B-j, M)
Zit.: estiborreko aletatik, datost aixie (B-j)
*alga - algak (B-a)
Def.: iz. "alga".
Oha.: cf. aukie, leutza
Ez: M
algateko (B-a) - algatekue (M)
Def.: adj. eskasa.
Zit.: éstauela márkaten ondo, algateko
aparatutisela (B-a) / parrotxen e tama-
ñokue edo, asitxuau ixeten da, baye
da, algateku dxateko [latxa] / bokar
baltza da... e, e esta- arrain algateku da
baye esta oten askorik ori / da aurten-
go udi ba algateku ixan da, igual aun-
txe urridxe ixengo da obie / da barko
bat e, algatekue / Mundekan e erderas
kostan iñon baiño gedxau eitxe san
atxiñe. Erderi algatekue, algateku baye
erderas eitxe san / da, neguen-da kála-
rako dxuten sinien, ba egualdi algate-
kue esta ta ordun ixaten san farol
berdie dudán (M)
Oha.: erdarazko "al garete"-tik dator.
algatian (M), algatien (B-a, M)
Def.: adb. D.: "al garete", trabes. Arrain
gutxi edo txarto dabilenagatik ere
esaten da.
Zit.: ori enbarkasiñu algatin dabil [=
gutxi atrapatzen] / ori patroye algaretin
dabil / da érderas algatien, geuk auntxe
eitxen dun moduen, algatien [txarto]
(M)
Oha.: algaretien edo algatien esaten zuen
galdetu nionean Dimasi, lehenengoa
erdararantz doala erantzun zidan.
Ond.: algarete, algaretin
áli (B, M), ali-ali (M)
Def.: adj. arrain gutxi ateratzen duen
patroia.
Zit.: ori bapora ali dok (B) / gure patroye
áli da / txo! Ori ali-ali dok! (M)
Sin.: balbie, aliadue, busgorridxe
aliado (B-a, M) - aliadue (B-Garro, M)
Def.: adj. arrain gutxi ateratzen duen
patroia.
Sin.: ali-ali, balbie, busgorridxe
Lek.: ganorabako patroya a. / Ond.: ez,
makala a.
aljiba (M), aljibe (B-a) - aljibie (B-a,
M), aljibek (B-a); *arkibe - arkibie
(B-l-r)
Def.: iz. D.: barruan barik kanpoan
aljiba_________________________________________________________________________________
35
egoten diren biberoak, fondiata edo
moilaren kontran-eta ipinita. B-x:
txibiak ipintzeko kaxa bat. B-l: uretan
dagoena, egurrezkoa zuloekin, txibia-
edo bizirik edukitzeko.
Zit.: txibidxi botaten gus aljibara (M)
Sin.: txibidxa-kajak
Oha.: cf. sanbonbo
Dok.: Astui. «Vivero: BIBERUE;
ARKIBIE» (I7-191)
alkauete (M) - alkauetie (B-j, M), aixe
alkauetie (M), aixe alkauetiek (M)
Def.: iz. Dimasen azalpenaren arabera
benetan egingo duen haizearen
aurretik ibiltzen diren haizetxuak dira,
kasu baterako mendebala emanda
suesteko haizetxua dagoenean, "vientos
variables". B-j: borraska iragartzen
duen hegoako haizea. Normalean hai-
zea hegoatik hasten da gogorra denean.
Zit.: amen dator alkauetie! (B-j)
alkitran (M) - alkitrana (B-j)
Def.: iz. "alquitrán".
Entz.: B-j: lehen estopa tarteetara-eta
botatzen zen.
Sin.: breye
alkondara (M) - alkondarie (M)
Def.: iz. "camisa".
Sin.: mariñerie
Dok.: Azkue. «ALKANDORA (B, G),
camisa de hombre.»
allega (B-a, M)
Def.: ad. "llegar". Ailegatu, heldu.
Zit.: da aren parajera allegaten sarenien
aregas e norte-, norte-sur, andik gora
dau arridxe, andik gora dau arridxe
allega arte, allega arte Lagako baixie,
Lagako baixera allegate sarenien,
andik gora dau arie / triuen, bi daus
biarrien, da batepakarrik artzen dau
arrañe barrure. Allegaten denin erritxi
dauena, arraiñe saltzen dxunda dau a,
erritxik allegaten denien, enparejaten
da bestias (M)
alluet (B, M) - allueta (B-r, M), alluta
(M)
Def.: iz. "aligote?". Pagellus familiako
arraina. D.: bixiguaren antzeko arrai-
na, bere kolorea dauka. Arraia bakoa.
Entz.: D.: udan atrapatzen da alluet txiki-
txua hemen, gero urriaren bueltan,
azaroan, abenduan eta negu bueltan
alluet handiagoa atrapatzen da aparioe-
kin.
Dok.: Anasagasti. «Allueta, Pagellus
acarne, Aligote.» / Anton Perez.
«alluet (allueta) = (Pagellus acarne). G.
aligote. F. pageot. I. axillary bream.»
almanake (B-a, M) - almanakie (B-j,
M)
Def.: iz. "almanaque".
Entz.: B-j: urtean-urtean erosi behar izan
duzu almanakea, eguzkiaren gauzak
jakiteko.
almandraba (M) - almandrabie (M)
Def.: iz. "almadraba". D.: labirinto baten
moduko artea. Cadizeko golkoan
egoten zen zimarroiak atrapatzeko.
aloja (B-j, M) - alojie (B-j, M), alójak
(B-a-j)
Def.: iz. D.: atabela baino upela handia-
goa, zortzi arroaren bat antxoba sar-
tzen zen.
Entz.: B-j: arbiak edukitzen ziren. Hogei-
ta hamabost, hogeita hamazazpi aloja
edukitzen dituzu negu guztirako. Bixi-
gutakoa eta papardotakoa.
a lo muerto (M)
Def.: adb. D.: lepoz uger egitea.
alta y baja (M) - alta y bajie (M)
Def.: iz. Mek. D.: pistoi biko baporezko
makina izaten zen, áltakue eta
bájakue.
Oha.: cf. triplie / Sin.: erreblesiblie
*alternador - alternadora (M)
Def.: iz. Mek. "alternador".
altobaixu (M) - altobaixuek (M)
Def.: iz. itsasoak egiten dituen gora-
beherak, ur handiagoa eta ur txikiagoa
tartekatuz.
altor. Ik. ator
alkauete_________________________________________________________________________________
36
altura (M), alture (B) - alturie (B-a, M)
1.
Def.: iz. "pesca de altura". D.: bokartean
eta atunetan-eta ibiltzen direnak.
Zit.: batzuk ote sien ba, dxuten sinak
alturara, korréuek / alturako enbarka-
siñuek / Asoresera ta dutzus-de, orrek
e di alturakue (M)
altura (M), alture (M) - alturie (B-p,
M), alturak (M) 2.
Def.: iz. (Eduki, emon, hartu). "Altura".
B-a: "altura".
Zit.: Eako alturen on garies / Vígoko
alturen edo, oesterau badau borraskie
(B-a) / sestanti da alturi artzeko /
alturak eta artzeko / alturak artzeko
eguskidxeas / amar graduko alturi edo
dakonin (or) ya artze sendun / ártzen
sunin e, alturie, trasportadoras dxun
bixu plánora / Dxatan oesteko manda-
tik? Baye se alturetan? / se errunbotan
satos edo? Se alturetan saus e-, satos
edo? / se alturetan gaus edo? / se altu-
ran dauen da ori, markaten tzoena da
sonarra / gaur sondak markaten tzu se
alturetan datorren arrañe / a eitxe su, a
apunte, sema brasetan da se alturetan
da, ori dauen [enbarreak] / da arekas
eitxen sendun artun alturek, áren
alturekas gero pasaten siñen líbrutara /
an orduen, se alture dakon e, tal
ixarrek, edo planetiek / berak omoten
tzules alturie, suk imintxen sendun
alturie aprosimaue, sestantien da (M)
Oha.: hemen jaso ez diren beste adibide
batzuetan ere agertu da se alturetan, se
alturan behin bakarrik.
alturan (M); alturen (B-o)
Def.: adb. (Ibili). "En la pesca de altura".
Zit.: amen Mundekan batelerue da,
estena, estabillena alturen (M)
amante (M) - amantie (M)
Def.: iz. "amante". D.: arrastan
makinilatik roldanara doan alanbra.
amarra (B-a-f-j-p, M, O)
Def.: ad. "amarrar".
Zit.: oiñ amarraten dues / amarrata gaus /
amarraten gues / aur daus ainbeste
barko, iru barko amarrata, saltziko /
amarra ori txikota bíten! (B-a) / igual
ba amarra su búdxera edo móllera (B-
j) / bagus aidxenera amarraten /
mollara amarrata au enbarkasiñue (M)
Dok.: Azkue. «AMARRA 3º indet. de
AMARRATU, atar.»
amarra (M) - amarrie (M)
Def.: iz. "amarra". Amarratzeko txikota.
Lek.: amarrak a. / Ond.: amarri a.
Dok.: Azkue. «AMARRA 1º (AN, B,
BN, G, L, R), ligadura.»
PORTOAMARRA (M) - PORTOAMA-
RRIE (B-j, M), PORTOAMARRAK
(B-a-j, M)
Def.: iz. D.: aiheneko amarra, portukoa.
Buiara edo moilara ematen direnak. B-
j: enbarkaziotik buiara ematen den
txikota.
Zit.: ia prepara portoamarrak! (M)
amarradero (M) - amarraderue (M)
Def.: iz. "amarradero, bita".
Ez: B-j
amarradore (M) - amarradoriek (M)
Def.: iz. "amarrador". Enbarkazioak
amarratzea lanbide duen gizona.
amarrakera (B-a)
Def.: iz. amarrakera, lotzeko modua.
Zit.: enkapille ba segun se sentidotan,
txikotagas bada e amarrakera bat-eu,
itxen dana ba (B-a)
ámo (B-f-j, M) - ámue (B-a, M), ámuek
(B-a-j, M)
Def.: iz. "anzuelo".
Lek.: amo - amua / Ond.: amo - amu
Dok.: Azkue. «AMU, hamu 1º (c),
anzuelo.»
AMO-BAKARRA a. (B, M, O)
Def.: iz. D.: legatzetan erabiltzen zen
amua, pelenka eta berdekia ipintzen
ziren. Gizon bakoitzak amu bat eduki-
tzen zuen.
ÁMO-BAKARRIEN (B-a, M)
Def.: adb. amu-bakarrean, amu-bakarra-
rekin.
ámo_________________________________________________________________________________
37
Zit.: atxiñen lebatzetan, ibiltxe-san da
ámo andidxe, esta? Amo bakarrin
ibiltxe-san disenien (B-a)
AMO-FALTA (M) - ÁMO-FALTIE (B-
a), AMO-FALTAK (B-a, M)
Def.: iz. tertzan ipintzeko errepuestorako
eroaten ziren potxerean jotako amuak.
B-a: koblak, amuarekin eta pitarekin.
ÁMO-LAPURRE a. (B-a, M); LAPUR-
AMUE a. (B-a-j)
Def.: iz. D.: legatzetan amu-bakarraz gain
ipintzen zen amu bat bixigua, txitxa-
rroa edo arrain txikia atrapatzeko.
Lek.: amo-lapur - amo-lapurra / Ond.:
*amo-lapur - amo-lapurre
Dok.: Azkue. «AMU-LAPUR (AN, B,
G), anzuelo pequeño torcido.»
AMO-OKERRA a. (M, O)
Def.: iz. mustur okerra daukan amua.
Sin.: amo porrostue
AMO-PORROSTO (B-a) - AMO-
PORROSTUE (B-a)
Def.: iz. amu-okerra. Mustur okerra
daukan amua.
Entz.: B-a: berdeletako, lupinatako-eta
aolan.
Sin.: amo-okerra
amodera (B-f, M, O)
Def.: ad. D.: gutxitu (makina).
Zit. "Jesus" esaten san, ori ixeten san
bapora amoderateko, enbarkasiñu
amoderateko / ordun itxen da amodera
enbarkasiñue, geldirau imiñi (M)
Sin.: errekorta, gitxitxu, errebaja,
geldirau imiñi
amorrotz (B-a, M) - amorrotza (B-a,
M)
Def.: iz. "pulpo", Octopus vulgaris.
Amarratza, amorrotza, olagarroa.
Entz.: D.: kostakoa da, badago gero
amorrotz txikia kaletan atrapatzen
dena arrastan baina kostakoa gozoagoa
da. Atrapatzen dira sarean edo arraina-
ri helduta baina ostantzean hemen ez
dago inor amarratzetan dabilenik.
Lehen karabinariak egoten ziren gale-
goak eta haiei ematen genien jateko.
Orain ez, orain amarratza karua da.
Lek.: olagarrua a. / Ond.: olabarru a.
OlaGarru ere esan daitekeelakoa
daukat.
Dok.: Azkue. «Amarratz 1º (B-ea-ond),
pulpo.» / Anasagasti. «Amorrotxa,
Octopus vulgaris, Pulpo común.» /
Anton Perez. «amorrotz (amórrotza) =
(Octopus vulgaris). G. pulpo. F.
poulpe, pièvre. I. octopus.»
amuda (M) - amudie (M); amude (B-j)
- amudie (B-f), amúdek (B-j)
Def.: iz. D.: atunetako karnada.
Entz.: orain amorrotzaren antzekoa ere
badago baina antzina lastoa erabiltzen
zen, artoaren orria. Zuritzeko egiten
zen lixibatan sartu, gero horiek amuan
lotzen ziren polito-polito, fin-fin.
Orratzak sartu ohol batean edo kortxo
batean eta orratz-puntekin egiten zen
orraztu, haria legez lotzen zen.
Arrantzale bakoitzak egin behar ditu
bere aparioarentzako amudak. B-a:
kazan atuna eta zimarroiak-eta atrapa-
tzeko. Orri horia ipintzen da lehenengo
eta gero zuria gainetik. Gizon
bakoitzak bereak egin behar ditu.
Lek.: maluta - malutia / Ond.: maluta -
maluti
amula (M), amule (B) - amulie (B-l,
M); *amure - amurie (B-j), amúrek
(B-j)
Def.: iz. D.: "amura".
Dok.: Azkue. «AMULA 2º (B), amura.» /
Astui. «Amuras: AMULEK. Puño de
amura: AMULIE» (I7-191)
BABORREKO AMULIE a. (B-a-l, M)
Def.: iz. D.: "amura de babor".
BÉLIN AMULIE a. (M)
Def.: iz. amula-gantxotik berga-burura
doan belaren ertza, txikota eta bela.
Ez: B-a
ESTIBORREKO AMULIE a. (B-a-r, M)
Def.: iz. D.: "amura de estribor".
amodera_________________________________________________________________________________
38
amulada (M) - amuladie (M)
Def.: D.: enbarkazioak aurrean dauzkan
bi mandak, amuladak: baborreko
amula eta estiborreko amula.
Oha.: ez dirudi amulatik bereizten denik.
Normalean bestea esaten da.
amul

Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia