Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Teoria fisikoen oinarriak
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Liburu honetan Fisikaren oinarriei buruzko gogoeta egin da, ikasketak egiteko garaian burutu ohi den prestakuntzaren osagarri izateko asmoz. Fisikaren arloan fisikariek arrazonatzeko darabiltzaten abiapuntuko printzipioan azalpena eta oinarrizko kontzeptuen definizioa eta azterketa egin ondoren, ardura berezia jarri da Matematikak Fisikan hizkuntza modura duen garrantzia adierazteko.
Nagusiki Zientzia Fakultateetan (bereziki Fisika Sailean) ari diren ikasleentzat eta irakaskuntza ertainean diharduten irakasleentzat pentsaturik badago ere, ikasketa-arloen muga estuak gainditu nahi izan dira, Fisikaren teorien inguruan ageri diren zenbait arazo filosofiko aztertuz. Eta azalpenerako erabilitako hizkuntza lantzean, zientzi gaien laztasuna gainditzeko ahalegina egin da, bestelako formazioa duten irakasleentzat ulergarri gerta dakien.