SOZIOLINGUISTIKA
MATEMATIKOA
Jose Luis Alvarez Enparantza
Xabier Isasi Balantzategi
© J.L. Alvarez Enparantza, X. Isasi Balantzategi
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-869670-58-9
Lege-gordailua: Bi-340-94
Inprimategia: BOAN S.A.
Aita Larramendi 2. BILBO
Azala: Julio Pardo
Banatzailea: ZABALTZEN. Igarabide 88. DONOSTIA
UEU. General Concha 25 , 6. BILBO
AURKIBIDEA
HITZAURRE GISA ............................................................................... V
A- HIZKUNTZEN ARTEKO UKIPEN EGOERAZ ........................... 7
AI- Hizkuntzen arteko ukipen egoeraz .................................................. 9
AII- Bi dimentsio aztergai: gizabanakoa/gizartea ................................ 19
AII.1- Isotropia/Anisotropia ............................................................... 21
AIII- Elebidunak (euskaldunak) eta zenbatzeko arazoa ...................... 23
AIII.1.- Hizkuntzaren ezaguera, jakite-maila edo hizkuntzarekiko
jarrera? ................................................................................... 25
AIII.2.- Hiztunak sailkatzeko prozedura ............................................ 27
AIII.3.- Zoriaren eragina erantzuterakoan ........................................ 28
AIII.4.- Aldagaien izaera eta neurketa .............................................. 30
AIII.5.- Hizkuntzaren erabilera ......................................................... 32
AIII.6.- Hizkuntzaren kale erabilera; solaskide kopurua .................. 34
AIV- Neurketaren fidagarritasuna ....................................................... 39
AIV.1.- Udal-erroldako datuei dagozkien kalitate indizeak
(balidazio inkestaren arabera) .............................................. 40
AIV.2.- Hiztun kategoria guztiak eta kalitate indizeak ...................... 45
AIV.3.- Ohizko hiztun tipologia eta kalitate indizeak ....................... 46
AIV.4- Ama-hizkuntza. Kategoriak eta kalitate indizeak ................... 46
AV- Hizkuntzaren erabilera denboraren jarioan ................................. 47
AV.1.- Hizkuntz-egoera egongaitzen azterketa ................................. 51
AV.2.- Erabilitako adierazle estatistikoak ......................................... 53
AV.3.- Euskal Autonomi Elkartean ................................................... 57
AV.4.- Hego Euskal Herrian .............................................................. 58
AVI- Hazkundeak .................................................................................. 61
AVII- Udal-Erroldak eta zentsuak. Joeren azterketa ........................... 69
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ III
B- UKIPEN EGOERAREN AZTERKETA MATEMATIKOA ......... 75
BI- Kutxatila ......................................................................................... 77
BII- Bi hizkuntzen ezaguera ................................................................ 83
BIII- Bi hizkuntzen erabilpena ........................................................... 91
BIV- Elebidunen eraginaz .................................................................. 99
BV- Inkomunikazio orokorra .............................................................. 105
BVI- Elebakarren tentsioak ................................................................ 107
BVII- Elebidunen hizkuntz erabilpena ............................................... 111
BVIII- Azkeneko elebakarren suntsiera ............................................ 113
BIX- Isotropia eta anisotropia ............................................................. 119
BX.- Leialtasunaren neurketa ............................................................. 125
BXI- Anisotropiaren mugak ............................................................... 159
BXII- Erabilpen orokorraz .................................................................. 169
B- Eranskina ........................................................................................ 179
IV ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
HITZAURRE GISA
Bi hitz bakarrik liburuaren edukinaz eta antolakeraz.
Irakurleak jadanik erreparatu dukeenez, "Soziolinguistika matematikoa"
liburu honek bi atal ditu. Lehenengoa Xabier Isasik prestatu du, eta bigarrena
Txillardegik. Bi zatiok elkar-osatzaileak dira, eta gaiaz eta garapenaz desberdinak.
Nahiz bietan azterbidea eta emaitzak matematikoak izan.
X. Isasiren ikerlanak, erabili ohi diren kopuruen eta indizeen hausnarketa
eta kritika zehatza egiten du. Askotan nahasi ohi diren bi oinarri nagusien
bereizketa xehea egiten da, hasteko: gizartea vs. gizabanakoa. Bereizketa horrekin
lotuta dago, esate baterako, elebitasuna eta elebiduntasuna kontzeptuen arteko
diferentzia funtsezkoa, zein bere lekuan ipiniz.
Era berean, garrantzitsua da hiztunen kopuruak nola neurtu ohi diren garbi
jartzea; gerokoan erabiliko diren zenbakiak nondik irten diren, eta zehazki zer
adierazten eta neurtzen duten garbi jakiteko. Zentsuetako emaitzez zentzuz
jokatzekotan, hauxe da ezinbestezko urratsa.
Hiru izari nagusiak zer diren azaltzen da gero: ezaguera, erabilera
("erabilpena" ere bai), eta atxekimendua (adiera berean, "leialtasuna" ere liburuan
barrena deitua; gogoan izan ingelesezko (ingel.) "loyalty" hitza). Giza-zientzia
guztietan neurketak izaten dituen zailtasunak azaltzen dira ondoren.
Ondoko kapituluetan, EUSTAT-ek eta gainerako instituzio ofizialek
erabiltzen dituen indize estatistikoen aurkezpen sistematikoa egiten da, baita
dituzten mugen azalpena ere.
Bostgarren kapituluan (AV) denboraren buruan agian oso ondorio
argitzaileak izan ditzakeen ikerbide bat urratzen du X. Isasik: prozeso
estokastikoena. Egia da ikertzapen-bide hori proposatua izan dela bestetan ere,
batez ere Informazio Teoriaren ikertzaileen artean (entropiaren kalkuluan, eta
abar); baina lehenengo aldiz proposatzen bide da hemen (bere Tesiaren
aurkezpenetik at bederen) gizarte elebidunen azterketa sistematikoan prozeso
estokastikoen analogia. Hor harrobi bat aurki daiteke agian.
"Mapa Soziolinguistikoa"ren azterketa zehatza, bukatzeko, azkeneko bi
Errolden aurkezpen eta kritika zehatza den aldetik, oso aberasgarri gerta dakieke
Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa zientzibidez ezagutu nahi duten guztiei.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ V
Txillardegi-ren hamabi kapituluek, berriz, "Eranskin" delakoan ebatzirik
agertzen diren problemez horniturik, Gizarte elebidunen azterketa matematikoaz
aspaldidanik arakatzen duen alorraren eta ikerbideen berri ematen dute.
"Kutxatila" deritzon analogia ezagunaz baliaturik, hasteko, bai hiztun-
-multzoen osaketa, bai hiztunek multzo horietan ezin-bestean hautatuko duten
mintzaketa-hizkuntzaren hautaketa bera, probabilitate-arazo xinple bihurtzen dira.
Baldintza bakarra hau da: "elebidunak", elebidun orekatuak izatea; eta
"elebakarrak", beste muturrean, bigarren hizkuntzaz, mintzatzerakoan bederen,
benetan mintzatzeko gauza ez izatea. Baldintza hauek betez gero, hizkuntzaren
aukeraketa probabilitate-problema klasiko bihurtzen da.
Gure kalkulaketen hastapenetan, hipotesirik xinpleena egiten genuen: hiztun
guztiak hiztun guztiekiko harreman linguistikotan bizi dira. Eta honi egoera "isotro-
pikoa" deitu genion. Berehala kalkula daitezke horretara bi hizkuntzen erabilpenak,
elebidunen jokabide linguistikoa, elebakarrek jasaten dituzten tentsioak, eta abar.
Hots, erabilpenari buruz EKBk eta beste erakundeek egin zituzten
lehendabiziko neurketek, berehala eraman gintuzten, bestetara ezinean, hiztunen
arteko harreman linguistikoa anisotropikoa dela pentsatzera. Erabilpen-tasak,
isotropian espero zitezkeenak baino handiagoak izanik (batez ere euskaldunak
gutxiengo nabarmena diren herrietan), anisotropia soziolinguistikoa dagoela agertu
zitzaigun. Alegia: gutxiengoa bizi diren elebidun euskaldunek, posible luketen
harreman-maila gorena baino txikiagoa dutela erdaldun elebakarrekin postulatzera.
Horrela landu ditugu azkeneko urteotan "anisotropia maila",
"gizarterakuntza-tasa", euskaldunen arteko "leialtasuna" B hizkuntzarekiko, eta
abar. Eta argitasun berri bat agertu bide da egoera elebidunen argitzapenerako.
Ongi dakigu gaur egun euskaldun eta euskaltzale asko honelako iker-
-tresna matematikoen beharretan dagoela bere lanean. Erabilpenen neurketak egin
ondoren, oso garrantzitsua da zifra eta kopuru horien irakurketa zuzena egitea; eta
gako soziolinguistikoa xuxen antzematea. Erabakiak hartzerakoan ere
("Eranskin"eko problemetan agertzen denez) oso garrantzitsua izaten da nondik jo
eta zein helburutarantz joan daitekeen ahalik eta zehazkienik jakitea.
Hots, zinez uste dugu hemen azaltzen diren metodo hauek laguntza
gaitzekoa izan daitezkeela askotan.
Esperantza horretan eskaintzen ditugu gaur geure matematika-tresna hauek.
Donostian, 1993ko Abenduan
VI ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
A
Hizkuntzen arteko
ukipen egoeraz
Xabier Isasi Balanzategi
AI. HIZKUNTZEN ARTEKO UKIPEN EGOERAZ
Gure ingurumena aztertu nahi dugunean inguratzen gaituen errealitateak
berak ikuspegi alboratu bat ezartzen digu; ezinbestean azterketa bere bitartez egin
behar izaten dugu eta, horrexegatik ez daukagu horrekin ahanzterik. Itsasoko
uretan murgildurik, bere barrenetik zail samar egiten zaigu lehorreko edozein
gauza zehaztasunez aztertzea, ezinezkoa esango genuke. Hortik ikusten duguna ere
ez dagokio lehorreko gertakizunaren benetako itxurari; uraren, ur azalaren eta
argiaren eraginez lehorreko irudiak desitxuratzen direlarik gure ikusmenak
engainatu egiten gaitu. Horrelako baldintzetan gure ikusmenak ez du balio
behaketa zuzena egiteko. Dena den aipatu elementuen eragina nolakoa den jakin
izango bagenu, desitxuraketa zertan datzan ikasiko bagenu, orduan, agian ikusten
duguna interpretatuz errealitatea bere hartan antzeman genezakeen.
Horrela Psikologiaren kasuan interpretapena ez da soilik premia latza
baizik eta ezagukera askatzailea, erabat emankorra, "salto vitale" batzuentzat
zeina saltari motelentzat "salto mortale" bihurtzen den. Psikologiak neurgailuen
berezko filosofia eraiki behar du, fisikariek termometroaren berezko filosofia sortu
duten moduan. Izan ere, Psikologian, lehian dabiltzan batzuk eta besteek
interpretapenari heltzen diote: subjektibistak, azken buru, frogapean dagoen
pertsonaren hitza darabil; hots, pertsonaren portaera eta bere psikea ere,
interpretaturiko portaera da. Objektibistak nahitanahiez interpretatzen du ere.
"Erreakzioaren" kontzeptu berak interpretapena behar du, esanahiarena,
loturarena, erlazioena alegia. Berez, "actio" eta "reactio" kontzeptu mekanikoak
direlarik behin eta berriz behatu behar dugu eta legea adierazi. (Vygotski 1927).
Zorionez gure kasuan aztertu nahi dugun errealitatearen murgilean bizi
gara; gu eta aztergaien artean ez dago bitartekorik, are gehiago gu ere aztergai izan
gara. Horrela gugandik abiatuz haseratik hausnarketarako bidea zabalik izan dugu.
Dena den ez gara, honetan behingoz, psikologiaz ari, demolinguistikaz baino. Hala
ere azkenengo urteotan demolinguistikan ere kantitateaz eta ezagueraz hitz egitea
baino kalitateaz eta erabileraz hitz egiten da. Gutxienik gure ustez horri buruz hitz
egin beharko genuke eta horren haritik ezinbestean zenbait kontzeptu argitu behar
dugu.
Hizkuntzak historian zehar berebiziko interesa sortu du ikertzaileengan
baina hizkuntzaren inguruan zientzi eta diziplina ugari agertu diren arren egun
gori-gorian dagoen aztergaia delakoan gaude. Hizkuntzaren jabetze prozesua,
hizkuntza eta pentsamenduaren arteko lotura edota hizkuntzari dagozkion
patologiak adibide batzu baino ez dira horren gaurkotasunaz eta garrantziaz jabetu
ahal izateko.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 9
Horrela Hizkuntzalaritza, Soziologia eta Psikologia Hizkuntzaren
bidegurutzean aurkitu dira eta, gure ustez, disziplinarteko ikuspegia baztertuko
bagenu, haren azterketa sakona egitea ezinezkoa izango litzaiguke. Saussure-k
esandakoari jarraituz, Hizkuntzalaritzak badu, izan ere, lokarri estu asko zenbait
zientziarekiko; zenbaitek datuak ematen dizkiotenak, beste zenbaitek, berriz,
hartu egiten dizkiotenak. Zientzia horien arteko muga bereizleak ez dira maiz
gardentasunez antzematen. Adibidez, Etnografia eta Histori-Aurrea direlako
zientzietatik, zeinetan mintzairak jokatzen duen papera adierazlearena baino ez
den, bereiztu behar da Hizkuntzalaritza; bereiztu ere Antropologiatik, zeinek
gizakia soilik "espeziearen" ikuspegitik aztertzen duen, mintzaira gizarte
mailako gertakizuna baita. Baina, orduan, Soziologiaren eremuan kokatu behar
ote dugu? Zein erlazio dago Hizkuntzalaritza eta Gizarte Psikologiaren artean?
Azken-azkenean, mintzairaren edozer eta dena psikologikoa da, beraren agerpen
materiala eta mekanikoak ere, aldaketa fonetikoak kasu; eta, Hizkuntzalaritzak
Gizarte Psikologiari horren datu preziagarriak ekartzen dizkion, ... ez ote
beraren alderdi bat izango? (F. Saussure-k, geronek itzuli eta azpimarratua).
Gure aztergaiari buruzko definizioren bat ematekotan Hamers-ek eta
Blanc-ek (1983) erabiltzen dituztenak dakartzagu hona; gizabanakoarengan edo
giza-taldeetan (komunitatean) bi hizkuntza izatearen egoera.
Definizio hori abiapuntutzat harturik aipatu egileek hiru elebitasun mota
bereizten dituzte: diglosikoa, gizabanakoarena (elebiduntasuna) eta lurralde-
-elebitasuna. Oso bereizketa interesgarria J.M. Sánchez Carrión-ek (1972) egin
zuena: elebitasun horizontala, udalerri jakin bati dagokiona, eta, elebitasun
bertikala1, subjektu bakoitzari edo gizabanakoari dagokiona. Dena den momentuz
elebitasunaren definizioaz guri gehien interesatzen zaiguna egoera hitzak adieraz
dezakeena da.
Hizkuntza gizartean zein gizabanakoarengan datza, bati nahiz besteari
dagokio haren erabilera eta garapena. Hizkuntza bat baino gehiago dagoenean
haien arteko erlazioak mugikorrak eta egongaitzak izaten dira; bi hizkuntza dituen
gizartean gizabanakoa elebakartasunetatik elebitasunetara doan esparruan koka
daiteke. Hiztunek eta haien arteko hizkuntz-harremanak gizartearen hizkuntz-
-egoera definituko dute, hau da, elebitasuna bera definituko dute.
10 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
1 Elebitasun bertikalaz mintzatu baino guk elebiduntasunaz mintzatuko gara.
Elebitasunaren alderdi sozialari2 heltzean zera azpimarratu nahi genuke:
delako `gizarte elebiduna' ez dela, halabeharrez, "gizabanako elebidunen" gizartea
(J.M. Sánchez Carrión 1972). "Gizabanako elebiduna" esaten dugunean pertsona
hori bi hizkuntzen jabe dela dakigun bitartean, "gizarte elebiduna" esatean ezin
dezakegu baieztatu gizarteko pertsona guztiak bi hizkuntza horien jabe direnik,
are gutxiago, errealitatean elebitasunak giza mailan forma desberdinak har ditzake
eta haien artean honako hauek:
- Hizkuntza desberdinen elebakar multzo bi eta haien artean elebidunen
multzoa. Hizkuntza bakoitzari lurralde jakin bana dagokio elebidunak
ukipen-gunetan kokatzen direlarik.
- Lurralde jakin bateko biztanle GUZTIAK, salbuespenak salbuespen,
hizkuntza (nagusia) baten jabe dira eta haien arteko batzuk beste
hizkuntza jakin, eta erabiltzen dute. Azken hauek elebidunak izanik
aipaturiko lurraldean taldeka zein banaka aurki ditzakegu.
Honela, elebitasuna egoera bezala ulerturik, Euskal Herriko hizkuntz-
-egoera behatuz elebidunak (euskaldunak) eta elebakarrak elkarren nahasian bizi
direla nabaria da. Ikuspegi batetik hizkuntza gutxiagotuaren desagerpenaren
aurreko egoeratzat jo daiteke edo, gutxienik, hizkuntzen artean desoreka
nabarmena dagoela onartu behar dugu. Egoera horren behin-behineko ezaugarriak
honakoak izango lirateke:
- Hizkuntza gutxiagotuaren elebakardunik (euskaldunik) ez izatea.
- Elebidunak banaka edo taldeka hiztun elebakarren artean sakabanaturik
izatea.3
- Goiko ezaugarrien ondorioz Populazio horretan (Euskal Herria) erdara,
orohar, beharrezkoa den bitartean euskara hautazkoa da eta, jakina,
soilik elebidunen artean.
Ezaugarri horiek, elebitasuna, egoera bat alegia, definitzen dute eta bide
batez hizkuntz-ukipen egoera ere. Hori da gure lanerako hartu dugun azter-eremua
eta aurrerantzean kontutan hartu behar izango duguna.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 11
2 ...; hiztun-multzoa ezinbestekoa da mintzaira bat izan dadin. Itxura edo antzemanikoa, bestelakoa
baledi ere, ez da gizarte-eremutik kanpo mintzairarik izaten gertaera semiologikoa delako.
Mintzairaren gizarte-izaera hori bere barne-ezaugarri horietako bat da bere definizio osoak bi
alderdi osatugabekoen aurrean jartzen gaitu... (F. Saussure-k aipatu liburutik 101. or. geronek
itzuli eta azpimarratua)
3 Euskara gizarte-gertaera gutxiagotua da, baina bere hedadura ez da etenik gabekoa baizik eta,
artxipelagoen antzera, gune isolatu batzuk, zeintzuk euskararen eremu giza-geografikoa osatzen
duten. (J.R. Ruiz de Olabuénaga 1984; 17. or.; guk euskaratua)
Azterketa diakronikoaren ildo beretik Euskararen Borroka (JAKIN
aldizkaria; 1983, 26/27 zkia. 28. eta 29. or.) delako azter-lanean ondokoa esaten
da: .../... sei aldiune bereiz daiteke, ondoko era honetan laburbilduko genituzkeelarik:
1. Elebakartasun euskalduna: Biztanleria osoak euskara eta soilik euskara egiten du.
Euskara da biztanleen ohizko hizkuntza eta bakarra.
2. Elealbotasuna: Elealbotasuna ematen da biztanleriaren parte batek hizkuntza bat
ezagutzen eta erabiltzen duenean eta beste parteak era berean bere hizkuntza alternatiboa
erabili ohi duenean.
3. Elebitasuna: Elebitasuna gertakari soziala bezala, biztanleria osoak inongo
bereizkuntzarik gabe bi hizkuntza mintzatu eta erabiltzen dituenean ematen da. Horietako
bakoitza gizarte-bizitzako eremu jakinetarako erabil daiteke, bataren edo bestearen
prestigio eta botere sozialek banaketa desberdinik ez dutelarik.
4. Diglosia: Biztanleria osoak bi hizkuntza erabiltzean, baina bi hizkuntzen erabileraren
banaketa, prestigioaren, eraginaren edo botere sozialaren "banaketa desberdin" bati
derrigor lotua doanean ematen da diglosia. Gisa horretako banaketak hizkuntza batek
bestea menpean dakar.
5. Diglosia marginala: Hizkuntz egoera hau, honetan bereizten da aurreko egoeratik; bi
hizkuntzetako bat biztanleria osoak ezagutu eta erabiltzen duen bitartean, bigarrena
gutxiengo batek egiten duela eta, aldi berean, hizkuntzen estratifikazio soziala dakarren
hizkuntz erabileraren banaketa ematen dela, batak bestea menperatuz.
6. Gaztelerazko elebakartasuna: Biztanleria osoak hizkuntza hau ezagutuz euskara zipitzik
ere jakingo ez lukeen kasuan emango litzateke.
Honaino, bada, elebitasunaren definizioa ikuspegi orokor batetik, orain
artean, beste aldetik, hiztuna aipatu badugu ere, gizartearen ikusmiratik aztertu
dugu. Guk, psikologook, elebitasunaren izaera psikologikoa (Saussure-k 1906-11)
defendatu behar dugunez, gizabanakoari dagokion ezaugarritzat joko dugu.
Elebitasunaren izaera psikologikoa (elebiduntasuna) hizkuntzaren ezagueran,
erabilpenean, ... hitz batez gizabanakoaren hizkuntz-portaeran agertzen da. Hortaz
gizabanakoaren hizkuntz-portaeraren azterketari ekitea ezinbestekoa izango dugu,
baina gizabanako horren kokapena aldez aurretik argitzea komenigarria zela
iruditu zaigu.
Lurralde berean bi hizkuntza aldi berean izaten direnean hiztunak, oro har,
hiru multzotan bana daitezke jakin eta erabil ditzaketeen hizkuntzen arabera.
Honela hain zuzen:
12 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
1. Elebakarrak:
1.1. A elebakarrak, A hizkuntza jakin eta erabil dezaketenak. Gure
artean, demagun A gaztelera dela, hiztun horiek erdaldun
hutsak izango lirateke.
1.2. B elebakarrak, B hizkuntza jakin eta erabil dezaketenak. Gure
artean, honetan B euskara delakoan, hiztun horiek euskaldun
hutsak izango lirateke.
2. A/B (edo B/A) elebidunak. Hauek dira A-B hizkuntzak, bata zein bestea,
jakin eta erabil ditzakeen hiztunak dira. Arestian esan dugunez hiztun
hauen artean azpisailkapen ugari egin daiteke, ezaguera, adina,
erabilera, eta beste aldagai askoren arabera.
Lan honetan aipatutako horiek dira funtsezko sailkapenak. Orokorrean eta
besterik adierazi ezean elebidunak, ezaguera eta erabilpen gaitasunari
dagokiolarik, elebidun orekatuak bailiran hartu behar dira; hots, hizkuntzen
erabilera inolako aurreiritzi eta baldintzarik gabe hiztunaren esku balego bata zein
bestearen erabilpen probabilitateak berdinak direla.
pA = pB = 0.50
Behin abiaburua jarririk gure azterketetarako erabiliko dugun eredu
orokorraren oinarriak ezarri behar ditugu. Horretarako ezinbestean zenbait
kontzepturen inguruko gogoetari ekin behar diogu. Orokorrean gertakizun
jakin bat ondoen azaltzen duen eredua kausa-eredua deitutakoa da. Horrelako
ereduetan eragile (A) eta eragindakoaren (B) artean denbora tarte bat izatea
ezinbestekoa da; hots, hurrenkera jakin bat dago. Horrela bereiz ditzakegu eragilea
(aurretikoa) eta eragindakoa (ostekoa) eta bigarrena lehenengoaren ondorio zuzena
dela esan.
Demagun honako hizkuntzen arteko ukipen egoera: biztanleria OSOAk
hizkuntza bat jakin eta erabil dezakelarik biztanle batzuk (elebidunak) beste bat
jakin eta erabil dezaketena. Hizkuntzetariko bat, guztiek dakitena, edozeinek
edonorekin erabil dezake, elebakarren kasuan ezinbestean, eta bestea, soilik
elebidunek dakitena, haien artean eta bakarrik haien artean erabil dezakete.
Guztiek dakiten hizkuntzari hizkuntza amankomuna esango diogu eta
besteari, elebidunek dakitenari hizkuntza gutxiagotua. Ikuspegi honetatik
gutxiagotua izatea adierazitako erabilpen murriztapenean datza. Hori horrela
ondorengoa esan dezakegu:
1. Elebakarrek ezinbestean erabiltzen dute ezagutzen duten hizkuntza
bakarra ahozko komunikaziorako edozein baldintza eta egoera jarrita ere.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 13
2. Elebidunek, beste alderditik, dakizkiten hizkuntzak erabil ditzakete
hurrengo baldintzen arabera:
2.1.populazioko elebakarrekin halabeharrez bakarrik erabil
dezakete haiek dakiten hizkuntza bakarra. Hots, elebakarren
jatorrizko hizkuntza.
2.2. solaskideak elebidunak direnean hizkuntza biak erabil daitezke,
bata, bestea edo elkarren nahasian baldin eta solaskideek eurek
elebidun ezagutzen badute elkar eta bata, bestea edo biak
elkarren nahasian erabiltzea erabakitzen badute.
Hortik eratorrita, a) aipatu hiru egoeretatik bitan hizkuntza
amankomunaren erabilera gertaera segurua da. Beste era batera, hizkuntzen
arteko ukipena denean, ahozko komunikazio egoeratan hizkuntza amankomunaren
erabilera izateko elebakarra izatea zio ezinbesteko eta nahikoa da. b) Hizkuntza
gutxiagotuaren erabilera planteaturiko lehenbiziko kasuan, begibistakoa beste
aldetik, ezinezko gertaera da. Gainontzeko kasuetan gertaera posiblea izanagatik
ezin esan daiteke gertaera segurua denik. Beraz honakoa esango genuke, ahozko
komunikaziorako hizkuntza gutxiagotua nahiko jakitea ezinbesteko baldintza
izan arren EZ DA NAHIKOA.
Populazio elebakar normalizatuetan honako hau betetzen da:
A B (1.1)
non, A-k jakite eta hizkuntz gaitasun maila nahikoa adierazten duen eta
B-k hizkuntza horren erabilera.
Eredu hori eredu osoa da, horrek ez du inolako aldagairik soberan ezta
faltan ere. Populazio elebakar normalizatuetan nahitanahiez beti betetzen da.
Horren nabarmena da ezen Pernandoren egia dirudien.
Arazoa, ostera, gaizki deitutako populazio elebidunetan aurkitzen dugu;
aurrenen eredua honetan ere betetzen dela proposa beharko genuke. Hala ere lehen
esan dugunari heldu behar diogu, hizkuntzen arteko ukipena denean, hizkuntza
gutxiagotuaren kasuan, ahozko komunikaziorako hizkuntza gutxiagotua nahiko
jakitea ezinbesteko baldintza da baina EZ DA NAHIKOA. Horregatik hain
zuzen, proposaturiko eredua (1,1) oinarrian baliagarria izanagatik ez da nahikoa.
Horrek adierazten digu aurretikoa osatu gabe dagoela; hots, zio eragilea ez dela
nahikoa.
Kausa eredu egokia lortzeko, gertakizunaren berri zuzena izan ahal
izateko, osatu behar dugu gure eredua. Dena den ezarritako ezinbesteko baldintza,
jakite nahikoa hain zuzen, ezinbesteko baldintza bakarra da honetan ere. Kausa
14 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
ereduaren oinarrian jakite eta hizkuntz gaitasun nahikoak nahitanahiezko
aurretikoak dira, izaera hori, beraz, ez dute galtzen.
Ereduaz hitz egiterakoan ez dugu adierazten hizkuntzen arteko ukipenari
buruzko teoria oso bat eraiki nahi dugunik, hurbilpen bat baizik. Sinpletasun
printzipioari atxekiz (Occam) egoera normalizaturako balio duen eredua aipatu
egoeran ezar daitekeen nahikoa eta bakarra da, baldin eta gure helburua erabil
daitekeen hizkuntza antzematea bada, kalitatea eta gainontzeko faktoreak,
mementuz, alboratzen ditugularik.
Eredua errekurtsiboa da denboraren dimentsio bakarrean. Ahatik,
Vygotskiren ideiei jarraiki, denboraren jarioan hizkuntzaren ikaskuntza eta
erabilera gizarterabide ulertzen badugu, hizkuntz jakitea eta hizkuntz gaitasuna (A)
hizkuntz erabileraren (B) eragindakoa dira. Hau da,
(1.2)
Behin baino gehiagotan ereduaren itxurazko zirkularitatea hizkuntz
erabilera (B) hizkuntz ezagueraren (A) zioa den aitzakia izan da. Baina
ahaztu izan da ezaguera eta gaitasun nahiko barik hizkuntz erabilera,
besteak beste, ezinezko gertaera dela. Soilik ezaguera eta hizkuntz gaitasunaren
maila jakin batetik aurrera ezar daiteke (1.2) eredua, beraz, ez da aplikagarria
edozein egoeratan ez eta edozein hiztuni ere, lehena (1.1), berriz bai nahiz
ez-osoa izan.
Lehenengo eredua (1.1) eredu unibertsal eta nahikoa hartuz ezinbestean
onartu behar dugu ezaguera eta hizkuntz gaitasuna (A), alde batetik, eta hizkuntz
erabilera (B) bestetik kobarianteak direla; hau da, elkar aldatzen dutela. Izan ere,
hizkuntz erabilpenerako behar den hizkuntz gaitasunaren atariko gertuko mailetan
ohizkoa da esandako kobariazioa antzematea. Hizkuntzen arteko ukipen
murgilean, hizkuntza gutxiagotutako zenbaiten ikaste edo galtze prozesua dela
bide ezaguera eta erabileraren arteko kobarazioa azalarazten da, egoera
normalizatuan agertzen ez dena prozesua erabat burututa eta amaituta dagoelako.
Hau da, bariantzarik ez dagoelako.
Gertaera hori, esaterako, 1 eta 4 urte bitarteko haurrengan beha daiteke
hizkuntzaren egoera soziala edozein izanda. Ezaguera eta erabileraren arteko
kobariazioa ikaste prozesuan neurgarria eta nabarmena da subjektuen arteko
aldakortasuna ematen delako. Helduen artean eta hizkuntz egoera berezietan,
hizkuntzen arteko ukipenean kasurako, ezaguera eta hizkuntz gaitasunaren
diferentziak erabileraren diferentziekin alderatuz hutsaren hurrena dira.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 15
A
B
Ezagueraren bariantza horren den txikia ezen ia ez baitu erabileraren bariantza
azaltzen. Gertaera hau oso nabarmena da heldu eskolaturikoen artean, ezaguerak
ez du erabilera ezertan azaltzen alegia.
Ezaguera eta hizkuntz gaitasuna (A) eta erabileraren (B) arteko
kobariazio ezak ondorio faltsuak aterarazi diezazkiguke. Ezaguera eta hizkuntz
gaitasuna ez direla erabileraren aurresale zuzenak pentsa dezakegu eta ahaztu
faktore horiek erabilerarako ezinbestekoak direla. Azken hau, gure aburuz,
hizkuntzen arteko ukipen egoeran ezin larriagoa da; izan ere, definizioz, holako
egoeratan beti baitago hiztun multzo bat hizkuntza gutxiagotua ikaste edo
galtze prozesuan.
Hori horrela, gure egoeran ezaguera eta hizkuntz gaitasunaren mailak
aintzakotzat ez hartzea metodologikoki onartezina da. Honela esango genuke:
edozein eredutan ezaguera eta hizkuntz gaitasuna bazter daiteke baldin eta haien
nahikotasun maila ziurtatzen bada kasu eta hiztun guztiengan, gainontzeko
kasuetan kontutan hartu beharrekoa da ezinbestean.
Esanak esan, ezaguera eta erabileraren arteko kobariazio ezak, izatekotan,
hiztun multzoaren trinkotasuna (homogenotasuna) baino ez du adierazten. Beste
alderditik ohizko arazoa ikerketetan laginak zein nolakoak diren kontutan hartuz
(e.a. ikasleak). Arazo horrek ez du baliogabetzen inondik inola defendatzen dugun
eredua.
Euskal Herriko egoerari lotuz ondorengoa proposa dezakegu:
- Euskal Herriko hiztun guztiak gazteleraren ezaguera eta hizkuntz
gaitasunaren maila nahikoaren jabe dira eta ahozko komunikaziorako
ez dute aparteko oztoporik haien arteko hizkuntz harremanetan.
- Euskal Herriko hiztunetatik multzo batek bakarrik du euskararen
ezaguera eta hizkuntz gaitasunaren maila nahikoa ahozko
komunikaziorako haien arteko hizkuntz harremanetan.
Eta hortik eratorriak:
1. Euskal Herrian hiztun guztiak erdaldunak dira (elebakarrak).
2. Euskal Herrian elebidunak euskaldunak dira eta ez besterik. Hots
aldiberean euskaldunak eta erdaldunak.
Orain artean azaldutakoari atxekiz erdararen (gaztelera/frantsesa) erabilera
ez dela arazoa nabarmena da. Ez da arazo hori Euskal Herrian azaldu beharrik,
arazorik ez dagoelako. Erdararen kasuan eragile-eragindakoaren arteko loturak,
berezkoa delarik, ez du gehigarrizko azalpenik eskatzen. Hau da, gure populazioan
ez dago erdararen erabilerarekiko aldakortasun esanguratsurik; izan ere, hiztun
16 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
guztiengan erabilerarako behar den ezaguera ataria (oinarrizko maila) aldez
aurretik emana dago eta, ondorioz, gainontzeko faktoreen aldaketak, eta bereziki
euskararen berreskurapenak eta erabilerak, ekar lezakete haren aldakortasunaren
aldaketa.
Euskararen kasuan, ostera, populazio mailan badago egon ezaguera eta
gaitasunaren aldakortasun esanguratsua. Beste alderditik eta (1.1) eredua honetan
ere aplikagarria delakoan ahozko komunikazioari dagokiolarik populazio mailan
bada izan ezinbestean ezaguera/gaitasuna eta erabileraren arteko aldakortasun
amankomun esanguratsua.
Orain artean esandako guztiak Euskal Herriko hizkuntz egoera eta
munduko antzeko egoerak, Katalunya, EEBBko chicanoak, Ameriketako indioak,
e.a., oro har, hizkuntzen arteko ukipen egoerak azaltzeko balio duelakoan gaude.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 17
AII. BI DIMENTSIO AZTERGAI: GIZABANAKOA / GIZARTEA
Dagoenekoz ezaguera eta erabileraren arteko lotura, maila teorikoan,
zertan datzan azaldu dugu. Orain ezin ahantz daitekeen beste aurretiko bat ezarri
nahi dugu: mementu jakin batean edozein bi hizkuntzaren elkarren arteko
distantzia, linguistiko eta psikologikoa, bera eta egonkorra da. Distantzia hori
gizarte mailako hizkuntz egoerarekiko askea da berori edozein izandakoa,
hizkuntzen arteko ukipen egoera izanda ere. Esaterako, edonork onartzen du
suomiera eta katalanaren elkarren arteko distantzia bera dela; hots, katalaneratik
suomierara eta suomierartik katalanerarako distantziak berdinak direla edozein
onartzeko prest dago. Fisika hutsa, adibidez A eta B edozein bi hizkuntzaren
elkarren arteko distantzia grafikoki honela adieraz dezakegu:
A x B B y A
non: x = y
Suomiera eta katalanerarako balio duenak hizkuntzen arteko ukipen
egoerarako ere balio du. Katalaneradun batek suomieraraino ibili (ikasi) behar
duen distantzia (Atik Bra), demagun x, eta suomiar batek katalaneraraino ibili
(ikasi) behar duena, (Btik Ara), kasurako y, distantzia bera da. Hiztun batek egin
behar dituen ahaleginak eta eman behar duen denbora bigarren hizkuntza
bereganatzeko norbanako eta gizarte mailako faktoreen ondorioak dira. Ikaste
prozesuan batengandik besteenganako diferentziak, denbora eta ahaleginetan, ez
dakar berez hizkuntzen elkarren arteko distantziak diferenteak direnik esaterik.
Entzuna gaude euskara gaztelera baino zailagoa dela (erdaldunek ezin
ikas dezaketenean), edo bere baliokide hau, gaztelera euskara baino errazagoa
dela (euskaldun guztiek gaztelera zergatik ikasten duten azaldu nahian). Gezur
galanta alajaina!
Hobeto ulertzeko adibide bat ekarriko dugu; demagun Portugalete eta
Areeta edo Pasaia Donibane eta Pasaia S.Pedro, bi herri eta haien artean ur
eremua, ur azaletik lerro-zuzen bitartez neurturiko herrien distantzia egonkorra da
Portugaletetik zein Areetatik, Donibanetik zein S. Pedrotik ikusita, ukaezina da.
Horrela herri horien artean dabilen txalupa batek joan etorrietan distantzia bera
egin beharko luke; hala ere mareak, olatu, haizeak eta itsasoaren mugimenduak
direla bide pare bat joan etorriko ibilaldiak distantzia eta denbora berekoak izatea
kasualidade hutsa litzateke. Dena den horrek ez du herrien arteko distantziak
aldarazten, distantzia horiek egonkorrak dira. Estatistikoki joan etorrien
distantziak baliokideak dira, haien itxaropen matematikoa bera baita joan eta
etorrien kasuetan. Zerbait aldatzekotan ibilaldiaren abiada izango litzateke.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 19
Hizkuntzen hariari helduz esango genuke euskaldunek euskaratik
gaztelerara dagoen distantzia abiada bizian dabiltzaten bitartean, erdaldunek
erdaratik euskararako distantzia inoiz ibiltzekotan abiada motelean egiten dutela.
Abiadak eta norberaren ezaugarri eta ahaleginak ez dute aldarazten hizkuntzen
arteko distantzia. Hizkuntzen arteko ukipen honetan hizkuntzak alderantzizko
egoeran baleude, erdaldunek euskara ikasiko lukete egungo euskaldunek erdara
ikasten duten bezain arin eta erraz. Hizkuntzaren erabileraz hitzegiterakon (AIII.5
atalean) berriro helduko diogu arazo honi.
Esaten ari garena ez da pentsa litekeen horren inozoa, are zorrotzago,
argudio horiek erabili izan dira gure hizkuntz egoera kaskar hau justifikatzeko
euskarari haren errua egotziz! Beti bilatu nahi izan da arrazoi objetiboa hizkuntz
gutxiagotze prozesua azaltzeko. Guk ere haien bila gabiltzalarik oinarri sendoak
jarri nahi dizkiogu gure ereduari.
Guzti horrek L. Aracil-ek (1983) idatzitakoa dakarkigu gogora bereziki
nola azaltzen duen hizkuntzen arteko egoeraren egitura, berarengandik (Dir la
realitat, 181 or.) honako adierazpide grafikoak hartu ditugu,
I. Irudia: hizkuntzen topologia, diagrama partitiboa eta konektiboa.
Irudi horietan, Aracilek dioskun bezala, gauza bera bi modu desberdinetan
azaltzen zaigu. Lehenengo kasuan (X) hizkuntzaren isolamendua nabarmentzen
da, inguratuta dago eta Y ez den edozein hizkuntzarekiko harremanetarako Y
hizkuntzatik igarotzea ezinbestekoa da. Bigarrenean, berriz, aipatu berri dugun (X)
hizkuntzaren menpekotasun egoera azpimarratu egiten da. Bigarren diagraman,
konektiboan, elkarren distantzien berdintasuna azpimarratuko genuke. Bi
diagrametan hizkuntzen kokapena adierazten da, batak besteekiko agertzen duen
posizioa, alegia. Aracilek honen haritik tartekotzaren (la interposició)4 arazoa
20 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
V
W
X
Y
Z
X Y W
Z
V
4 ... el fet que (quasi) totes les relacions entre la comunitat lingüística d l´idioma x i la resta de la
Humanitat passin per l´idioma y. (Dir la realitat. 176 or.)
azaltzen digu; horren arabera hizkuntzen historiaren mementu jakin batean
hizkuntzen arteko distantzia linguistikoak ezagunak izanagatik hizkuntzen
(hiztunen) banaketak batetik bestera eman beharreko bidea definitzen du.
Lehen abiada aipatu dugu orain kokapena. Abiada, jakina denez,
distantzia eta denboraren arteko funtzioa da. Kokapena eta distantzia denboraren
gurpilean, epe luzeetan, aldakorrak dira baina, denboraren jarioko une jakinean,
ezagunak eta egonkorrak direlarik hizkuntz egoerak abiadan eragiten duen
faktoreetariko bat da, beste batzu norbanakoarenak izango lirateke; hots, hiztun
bakoitzaren ezaugarriak (motibapena, gaitasunak e.a.).
Honaino, bada, proposatzen dizuegun azterketaren oinarriak, hausnarketan
sakonagoak beharko lituzkeenak beste alderditik. Dena dela aurrera jo behar eta
jarraian oinarriak zertan gauzatzen diren azaltzeari lotuko gatzaizkio.
AII.1.- ISOTROPIA / ANISOTROPIA
Eite edo egitura jakin batean behatzen diren propietateak haren baitako
norabide guztietan beroriek direnean egitura isotropikoak direla esaten dugu.
Gizarte egitura elebakar normalizatu jakin batean ahozko harremanak isotropikoak
dira erabiltzen den hizkuntzari dagokiolarik. Hau da, egitura sozialeko norabide
guztietan hizkuntza bera eta bat da erabilia, erabileraren kalitatekoa edozelakoa
izanda ere.
Hizkuntzen arteko ukipen egoeran, ostera, gizarte egitura hiztun elebidun
eta elebakarren artean banaturik dago. Hizkuntza amankomuna, arestian esan
bezala, guztion esku dagoen bitartean hizkuntza gutxiagotua bakar batzuen esku
dago, nahiz erabilerari dagokiola azken hauek mugatua izan. Hori horrela kasu
hauetan isotropia posible ote den itaundu beharko genuke.
Ikuspegi honetatik anisotropiak zeharka adieraziko luke enpirikoki egun
puri purian euskaltzaleon ahotan dabilen trinkoketa (konpaktazioa?) delako
gertaera. Honetan J.M. Sánchez Carrión Txepetxen ekarpenak aipagarriak dira.
Dagoenekoz, aurrerago erakutsiko dugunez, trinkotze prozesua abiatuta dagoela
esan dezakegu.
Geroxeago aztertuko dugu aurreko guztiau baina esan behar da Jose Luis
Alvarez Enparantza Txillardegi (1990,1991) irakasleak erabili dituela
lehendabizikoz holako kontzeptuak Euskal Herriko hiztunen artean eman diren
hizkuntz harremanak azaltzerakoan.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 21
Honaino, bada, aurkezten dizuegun ereduaren sakoneko oinarriak. Gatoz
orain pausorik pauso eredua osoki ulertzeko behar diren osagaiak azaltzen.
Horretarako ezinbestean neurketa arazoari heldu behar diogu lehendabizi eta
horrekin batera darabiltzagun aldagaiak eta oinarrizko Estatistikari buruzko zenbait
kontzeptu.
22 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
AIII. ELEBIDUNAK (EUSKALDUNAK) ETA ZENBATZEKO ARAZOA
Hizkuntz-ukipen egoeran hizkuntza gutxiagotuaren "bizitasuna" neurtzekotan
ezinbesteko faktorea eta inportanteenetarikoa hiztun kopuruarena da, hots,
zenbatek dakien, ezagutzen duen eta, ondorioz, zenbatek erabil dezakeen esaniko
hizkuntza hori.
Euskal Herriko eskualde diferenteetan bizi den hizkuntz egoera kontutan
harturik zenbat euskaldun dagoen jakitea ez da pentsa litekeen bezain erreza
izaten. Euskaldungoa zenbatzeko ahaleginak izan dira, eta ondorengo laukian
zenbait adibide eskaintzen dizuegu:
1. - Taula: euskaldunen kopuruak eta portzentaiak.
Datu-iturriak: "Atlas Lingüístico Vasco" R. de Olabuénaga 14. or.; Euskal Elkarte
Autonomoko "Soziolinguistikazko Mapa" Eusko Jaurlaritzak 1.990.
Laukian agertzen diren datuak lehenengoak eta azkenekoak ezik, beste
guztiak Euskal Elkarte Autonomoari dagozkio. Esan behar dugu, gainera, ez direla
elkarrekiko konparagarriak, hau da, ezin dela zenbaki horien bitartez
euskaldungoaren bilakaera aztertu, ez zentzu estuan bederen, eta hori arrazoi
hauengatik:
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 23
URTEA
1.876
1.970
1.975
1.981
1.982
1.986 EAE
1.986 Hego E
BIZTANLERIA
.........
1.878.636
2.073.173
2.081.461
........
2.136.100
2.592.363
EUSKALDUNAK
471.000
467.935
500.508
448.879
325.782
511.066
565.263
EHUNEKOA
52´00
24´915
24´14
21´04
......
24´666
21´80
5 Pedro de Irizarrek kalkulaturiko euskaldunen kopurua Euskal Herri osorako 59.692koa zen.
Hemen agertzen dena Euskal Elkarte Autonomoari dagokio soilik.
6 Biztanleriaren kopuruak (2.136.100) 1.986.ean eta E.A.E.ko pertsona guztiak biltzen ditu.
Euskaldunak eta euskaldunen portzentaia (% 24´66a), bi urtetik gorako biztanleriaren arabera
kalkulatu izan da. Azkenik Nafarroako datuak kontutan hartuz, bi urtetik gorako biztanleriarenak,
Hego Euskalerri osoko euskaldunen portzentaia kalkulatu dugu.
- Aipatu estimazioa edo neurketa zenbait kasutan lurralde diferenteetan
eta soilik horietan egin delako.
- "Euskalduna" zein nor den argi agertzen ez delako, hots, kasu horietan
euskaldunaren definizioak diferenteak izan daitezkelako.
- Euskaldunak zenbatzeko teknika eta neurri-tresnak diferenteak erabili
direlako.
- Portzentaien kalkuluetan irizpide diferenteak erabili izan direlako.
1.867., 1970., 1975. eta 1.982. urteetan euskaldun kopuru estimatua da,
1.981.eko eta 1.986.eko urteetan berriz zentsu eta udal-erroldaren araberako
zenbakiak dira.
1.981.ean, hain zuzen, udal erroldarako galdesortatan sartu ziren
lehenengoz euskarari buruzko galderak, populazioaren euskararen ezagupen maila
neurtzeko funtsezko lau trebetasunen arabera (ulermena, mintzamena, irakurmena
eta idazmena).
1.986.eko udal-erroldan euskararen ezaguerari buruz, itaun berberak egin
ziren Euskal Elkarte Autonomoan zein Nafarroan.
Horrela lorturiko informazioan oinarriturik Euskal Elkarte Autonomoko
"Mapa Soziolinguistikoa" gauzatu da eta hori, bere aldetik aurrerantzako hizkuntz-
-plangintzarako oinarria izango omen da.
Horiek horrela eta datu bilketarako erabilitako neurri-tresna eta
metodologia direla medio, zenbait galdera bururatzen zaigu:
- Hizkuntza jakin baten ezagupen maila galdera zuzenaren bitartez jakin
al daiteke?
- Hizkuntz-ukipen egoeran hizkuntza batekiko edo biekiko jarrerek
eragiten ote dute erantzuterakoan, hots, norberaren hizkuntz-gaitasuna
definitzerakoan eragiten ote dute?
- Emaitzak interpretatzerako momentuan galdesortan erabilitako
hizkuntzak ez digu axola? Itzulpen edo eredu diferenteak erabiltzen
badira (euskara/gaztelera), baliobereko itzulpenak izan balitez ere, bere
balidezi-neurriak baliokideak izango ote dira ere?
- Honela lorturiko emaitzen bitartez, hizkuntz-gutxiagotuaren hiztunak
hizkuntza horren ezaguera/gaitasuna eskalan sailkatzen baditugu,
irizpide berdinak erabil ote genitzazke hizkuntz-komunitateko hiztunak
sailkatzeko hizkuntz-nagusiarekiko?
- Eskalatze eta sailkatze irizpideak edozein hiztun multzori ezar al
dakizkioke? Horrela ez bada, hizkuntz gutxiagotuen kasuetan (euskara)
zeintzu dira arrazoiak ?
24 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
Galdera horietan isladatzen diren arazoak jada zenbait herritan azterturik
izan dira. Galesen kasuan, esaterako, 1981. urtez geroztik Udal-Errolda
hamar urtetik behin egiten da eta, hemen bezala galdesortaren bitartez,
hango galdesortaren baliagarritasuna zalantzan jarri dute ere (Colin Baker
1985). Anbiguotasuna egotzi zaie Gales-eko galderei eta, gainera ingelesezko
eta Cymraeg hizkuntzazko ereduak bat ez etortzea, hots, edukiari begira
diferenteak izatea. Horrezaz gain gizartenahiak (desio-sozialak), erantzuteko
joerak edota bizilekuak (udalerriak) izan dezaketen eragina kontutan hartzekoak
dira ere.
AIII.1.- HIZKUNTZAREN EZAGUERA, JAKITE-MAILA EDO
HIZKUNTZAREKIKO JARRERA?
Jarreraren defininizioren bat ematekotan Katz (1960) eta Zimbardo &
Ebessen-ena 11.969) emango dugu: objektu (gizabanako, talde, egoera, . . .)
batekiko baikor zein ezkor erantzuteko joera ikasia eta aldagaitza (ez aldaezina).
Definizio honek, estimulu edo kinada (jarrera-objektua) eta erantzunaren arteko
aldagai bezala jotzen du jarrera. Hots, neur daitekeena eta benetan neurtzen
duguna subjektuen ERANTZUTEKO JOERA da eta ez portaera.
Gure gaiaren hariari berriro helduz hizkuntzaren ezaguera, jakite-maila
zehatzago, aldagai bezala kontsideraturik zuzenean ezin neurtu dezakegunetariko
bat da; galdesorta edo ebaluaketa tresna erabili behar izango dugu. Psikologia
mailako aldagai hori neurtzeko EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) bezalako
ebaluaketa froga luze eta neketsuak eratu izan dira. Ebaluaketa tresna horiek,
banaka neurtzeko tresnak direlarik, ezin ezar dakizkioke populazio oso bati. Are
gehiago, ebaluaketarako oso tresna eraginkorra bada ere, ezin esan dezakegu guztiz
zehatza denik. Ez dugu EGAren eraginkortasuna zalantzan jarri nahi, soilik esatea
ez dela erabatekoa. Hau da, badakigu jakin, euskararen holako edo halako jakite-
-maila neurtzen dugula baina hizkuntzaren erabilerarekiko ez du ebaluatuen artean
behar bezainbat bereizten. Izan ere zenbait jatorrizko hiztunek gainditzen ez duen
bitartean beste batzuk, hiztunak izatera ozta ozta ailegatzen direnak, gainditzen
baitute.
Udal-erroldaren bitartez egiten dena, ordea, ez dago EGArekin
erkatzerik. EGArekin, banaka, prozesu luzean eta zailtasunez lor daitekeena
populazio osoari hedatu nahi genioke. Egia da, ezin ukatu, populazioaren kasuan
ez dugula norberaren hizkuntz-gaitasuna zehaztasun osoz jakin nahi, bai, ordea,
hiztun tipologia zein izan daitekeen, hau da, euskaldun/ez euskaldun dikotomia
gordinetik haruntzago joanez subjektuak nolabaiteko jakite-maila baten arabera
sailkatzea.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 25
Euskararen ezaguera (jakite-maila) ote da galdera soil horien bitartez
neurtzen duguna? Edo ezaguera eta euskararekiko joera ikasia, edo soilik
euskararekiko joera ikasia? Gure ustez nolabaiteko euskararen ezaguera neurtzen
da, baina baita euskararekiko joera ikasia (jarrera) ere. Neurketaren zein zati
dagokion ezaguerari eta zein jarrerari jakiterik ez badaukagu ere neurtzeko
tresnak eta prozedurak ahalik eta estuen kontrolatzea gure esku dago.
Gizarte Zientzietan ohi denez gure kasuan ere, behaketa maila eta neurtu
nahi dugunaren artean ez dago erlazio zehatzik. Beste modu batera esanda,
subjektuen erantzuna eta benetako euskara mailaren artean dagoen erlazioa zein
den ez dakigu. Diferentzia handirik ez dagoela suposatzen badugu ere errore-
-iturria ahalik eta zehatzen kontrolatu behar dugu. Edozein kasutan, datuekin
geroko eragiketak behar diren moduan burutu ahal izateko neurketa nola egiten
dugun, neurtzeko eskala zein motatakoa den, kontutan hartu behar dugu.
Badakigu zer neurtu nahi dugun (Hizkuntz-trebetasunak) eta nola neurtu
ere. Zer delakoari geroxego helduko diogularik, orain nola, neurtzeko prozedura
aztertuko dugu.
Esan dugu erantzuteko eskalan subjektuen aukeran jartzen dela
hizkuntzaren ezaguerari buruzko ebaluaketa koalitatiboa egitea, hiru puntutan hain
zuzen. Holako galdera motatan, hau da, erantzun posibleak aldez aurretik
eskaintzen direnean, erantzun posible guztiak agertu behar dira, are gehiago,
populazio jakin bateko subjektu guztiak sailkatu nahi ditugunean. Edo, beste era
batera, aipatu populazioko subjektu guztiek emandako erantzun-posibilitateen
artean haiei dagokiena aurkitu behar dute.
Udal-erroldako galdesorta aztertuz galderetan bi helburu diferente
antzeman ditzakegu:
1. Euskararen ezagueraren arabera subjektuak zenbait kategoriatan
sailkatzea.
2. Subjektu edo multzo baten euskararen ezaguera hizkuntz-trebetasunen
arabera zehaztea.
Edonolaz ere, erantzunak jaso eta gero, subjektuei hizkuntza jakite-maila
baten jabe direla emango dugu. Subjektuak haien hizkuntz-ezaguera neurtu
dugulakoan sailka ditzakegu. Finean ezagueraren arabera (gehiago, gutxiago,
baterez), populazio jakin bateko subjektuak ORDENATU egin ditzakegu.
Horiek horrela, neurri-eskalaz mintzatzen garenean zehatz-mehatz zertaz
ari garen adierazi behar dugu. Neurtzeko eskalak, orohar bi eratara uler daitezke:
26 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
a.- Erlazio eskema edota behaturiko datu motari dagokiona eta haren
baitan zilegi daitezkeen eragiketak. Ohizko neurri-eskaleei
(Izenezkoak, Ordinalak, Tarte-eskalak eta Proportzio eskalak)
berarizko ezaugarri eta propietateak dagozkie.
b.- Datuak jasotzeko tresna. Hau da, beharbada, neurri-eskalaren
esanahirik erabiliena, baina kasu honetan ere, goian esandako guztia
ezinbestekoa da datu-bilketari ekin baino lehenago.
AIII.2.-HIZTUNAK SAILKATZEKO PROZEDURA
Dakigunez hizkuntz-trebetasunak7 erabili izan dira hizkuntza bateko zein
besteko hiztunak sailkatzeko. Hala ere ez dira hizkuntz-ukipen egoerako lurralde
guztietan irizpide berdinak erabiliak izan. Katalunian eta Euskal Herrian,
esaterako, diferenteak izan dira.
Egia esan, subjektuen hizkuntz-ezaguera mailakatuaz sortzen den eskalan
edozein hiztun sailkatu badezakegu ere, horrela eraturiko kategoriak aldez aurretik
definitzea komeni da. Bestela, hiztunen beste kategoria egon liteke; hau da, hizkuntz-
ezaguera deritzan aldagaian, aldagai jarrai bezala harturik eta balizko neurri-
unitaterik txikiena erabiliaz, subjektu guztiak elkarrengadik diferenteak izango
lirateke. Zoritxarrez ez dugu hizkuntz-ezagueraren neurri-unitaterik ezagutzen eta,
biderik egokiena subjektuak sorturiko kategoriatan banatzea da. Laburbilduz,
aldagaiaren izaera estatistikoak neurtzeko prozedura jakin bat eskatzen du.
Edonolaz ere aldagai horrekin sorturiko kategoriek, aldagaiaren sakoneko
esanahiari jarraituz, hurrenkera edo hierarkia jakin bati jarraituko diote, hots, goi-
-mailako kategorian biltzen diren hiztunek behe-mailako kategoriei dagozkien
hizkuntz-trebetasunen jabe izan behar dute. Eta, aitzitik, behe-mailako
kategorietan daudenei ezin dakieke goi-mailako kategorien hizkuntz-trebetasunik
suposa. Beste era batera, ondo ulertzen duen kategorian sailkaturikoak baliteke
inoiz nekez ere ulertzea, edota, zentzumen arazorik ez baleza, ondo hitzegiten
duenekoak ondo ulertuko du ere.
Horiek horrela, eskala bakoitzaren baitan, handienetatik txikienetarako
hierarkia dagoenez, subjektuak, horren arabera sailka ditzakegu. Era
berean neurtzeko eskalen arteko hierarkia jakin bat ere badago; kasu
honetan ordea, ez da guztiz betetzen eta zuzenketa bat egitea beharrezkoa
da (katalandarrek egin dutena hain zuzen ere). Hizkuntza jakin batez
ondo idazten dakienak, agian ahozko hizkuntza ez ulertzea ondo edo nekez
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 27
7 Hizkuntz-trebetasunak: ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.
izan zezakeen, baina nahi eta nahi ez ondo irakurri beharko luke. Kontua, bada,
hizkuntz-ukipenaren testuinguruan aldagai horrekiko kategorizazio egoki eta
erabilgarria aurkitzean datza. Kategori-mailaketa horren funtsezko arauak,
honako hauek direlarik:
1. Eshaustibotasuna: Objektu jakin batekiko (hizkuntz-ezaguerarekiko)
populazio osoa, kasu honetan lurralde jakin bateko biztanle guztiak,
sailkatu ahal izatea.
2. Esklusibotasuna: Behin subjektu zehatz bat kategoria jakin batean
sailkaturik, kategoria horri, eta soilik horri, dagokio.
3. Hurrenkera: Arestian esan dugunez, erabilgarria izan dadin, goi-
mailako kategoriatan sailkaturiko subjektuei behe-mailako kategorien
ezaugarriak (atributoak) suposatu dizkiegu.
AIII.3.- ZORIAREN ERAGINA ERANTZUTERAKOAN.
Udal-Errolda bezalako neurgailuaren bitartez lurralde osoko biztanleriaren
ezaugarriak ezagutu nahi ditugu, gure kasuan 2 milioi pertsona baino gehiagoko
biztanleriarenak. Ezagutzen dugu zein den lurraldea eta erabiltzen den galdesorta,
ezagutu ere datu-bilketarako prozedura, non gehienetan subjektuek eurek beren
kabuz erantzuna eman behar duten. Erabilitako itaunari begira oso erreza da
erantzun posible eta diferenteen kopurua kalkulatzea; euskararen ezaguerari
buruzko lau galdera eta bakoitzean 3 erantzun-aukera direlarik erantzun posibleen
kopurua 34 edo 81 izango da. Hala ere 81 erantzun diferenteen artean soilik 16
jotzen dira baliagarritzat, gainontzekoak esanahigabekoak eta interpretaezinak
direlarik.
Horiek horrela galdesortaren bati, zoriz, inolako irizpideri jarraitu gabe
erantzungo bagenio eta indarrean dagoen hiztun tipologiari lotuz, honelako
probabilitate-taula eratu genezakeen:
28 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
2.- Taula: Udal-Erroldarako galdesorta; erantzunak sailka eta probabilitateak.
Taula hau nondik atera dugun hobeto ulertzeko adibide sinple bat erabiliko
dugu. Galdesortak, zorizko jolasak legez, zamatuak izan daitezke; hots, alborapen
maila jakin bat izan dezakete beren egituran, berezko alborapena jendearen
erantzunekin printzipioz zerikusirik ez duena. Galdesorta edo itaun bat zamatuta
edo alboratuta dagoenentz jakiteko oso prozedura erreza erabil daiteke, datu
batekin erabili ohi den bera hain zuzen ere. Jakina denez amarrurik gabeko datua
erabiliz egiten diren zorizko jolasetan gertaera posible guztiak (1,2,3,4,5 eta 6)
probabilitate berekoak dira, horrela izan ezean amarru dagoela esaten dugu eta,
orduan, gertaera bat (zenbaki bat) besteak baino probableagoa da. Hau da, guk
datua edonola botata ere zamak maizago ekarriko du zenbaki bat besteak baino.
Gure kasuan gertaera posibleak galdesortan zilegi diren erantzunak eta hortik
eratorririko hiztun kategoriak dira. Alborapenik ez balego proposatzen diren hiztun
kategoriek probabilitate maila berekoak beharko lukete eta, horretan oinarriturik
eratu dugu 2. Taula.
Horrela (zoriz) emandako erantzuna onargarria izateko probabilitatea
0.1975koa izango litzateke, hau da, ehun biderrez horrela eginez gero % 80'25a
sailkatu ezina suertatuko litzaiguke. Beste alderditik, kategoria guztiek ez dute
aukeratuak izateko probabilitate bera; erantzun onargarrien artean,
ia-euskaldunei dagokie probabilitaterik handiena.
Oro har, badakigu jakin, jendeak ez duela holakoetan beren erantzuna
zoriz ematen, baina, badakigu ere, faktore anitzek eragiten duenean jendearen
erantzuna alboratua izan daitekeela. Aldez aurretik erantzun okerraren
(sailkaezinak) probabilitatea horren handia delarik, milioikako erantzunen artean
neurketa errore handia ezinbestekoa da erdipurdiz definitutako kategoriatan
bederen.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 29
SAILKAPENA
ALFABETATUA
PARTZ. ALFAB.
ALFABETATUG.
EUSKALDUNAK.
ALFABETATUA
ALFABETATUG.
PASIBOAK
IA-EUSKALDUN.
ERDALDUNAK
SAILKAEZINAK
PROBABILITATEA
0.0123
0.0123
0.0123
........
0.0988
0.0247
0.0247
........
........
0.8025
HIZTUN-KATEGORIA
EUSKALDUNAK
IA-EUSKALDUNAK
ERDALDUNAK
SAILKAEZINAK
ERANTZUN-MOTA
ONARGARRIA
ONARGARRIA
ONARGARRIA
.............
ONARGARRIA
ONARGARRIA
ONARGARRIA
.............
.............
ONAR TEZINA
PROBABILIT.
0.0370
0.1482
0.0123
0.8025
Gure aburuz erantzun posible guztiek onargarriak izan beharko lukete eta,
era berean, zoriz erantzutekotan probabilitate berdinekoak. Beste era batera,
edozein erantzunak sailkagarria behar luke izan, bestela hasiera-hasieratik errore-
-arriskua ohi baino askoz handiagoa dateke.
AIII.4- ALDAGAIEN IZAERA ETA NEURKETA
Ezaguera, erabilera eta euskararekiko atxekimendua (leialtasuna) dira,
besteak beste, soziolinguistikan lantzen ditugun aldagaiak. Hala ere honetan
darabilgun terminologiari eta aldagaien izaerari begira funtsezko definizioak
ekartzeari interesgarria deritzogu.
Populazioa: oro har, ezaugarri jakin baten jabe diren elementu guztiak.
Ezaugarri hori definigarria eta bereizgarria da. Esaterako euskaldungoa
euskararen jabe diren hiztunak.
Lagina: populazioaren azpimultzoari esaten zaio. Hautaketa aleatorioa
erabiltzen dugunean zorizko lagina esaten dugu.
Aldagaia: oro har edozein ezaugarri neurgarria. Zorizko aldagaia zoriak
eraginda banatzen dena.
Neurtzea: objektu edo ezaugarri (aldagaia) jakin baten izariari zenbakizko
eskala zehatz bat esleitzea. Objektuak edo subjektuak kategoriatan
banatzea neurtzea da ere. Lehen aipatu dugu neurketa eskalak zeintzu
diren eta zertan datzan. Edonolaz ere isomorfismoa bilatu behar dugu; hau
da, aukeraturiko zenbakizko eskala eta hari dagozkion eragiketak, alderdi
batetik, eta neurgaiaren ezaugarriak bestetik bat etortzea.
Giza eta Gizarte Zientzietan neurtzea benetan zaila da. Zientzia hauetan
erabiltzen diren neurketa gehienak, guztiak ez esatearren, neurketa ahulak dira.
Aurretiko ugari ezarri behar da zenbakizko eskala batek neurgaiaren sakoneko
izaerari zuzen doitzen zaiola onartzeko. Esan bezala gizarte zientzietan benetako
neurketa gehienak izenezko edo orden mailako neurketa eskalatan emana daude.
Hala ere kasurik gehienetan ere, behartu egiten da tarte mailako eskala bailiran
hartuaz aritmetika eta hari dagozkion eragiketak erabili ahal izateko.
Hizkuntz ezaguera zorizko aldagaia bezala defini dezagun, hiztunengan
ezaguera neurtu nahi dugunean lehendabizi zenbakizko eskala bat aukeratu eta
harekiko esleipen araua definitu behar dugu. Lehenengo urratsa ezinbestean
hiztunak ezaguera mailaren arabera hurrenez hurren sailkatzean datza.
30 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
Hurrenkerak ez du adierazten, ordea, hiztun batek zenbateko ezaguera duen, ez eta
besteengandiko diferentzia zenbatekoa den ere. Zehaztasuna bilatzen badugu,
hizkuntzen arteko ukipen egoeran bederen, ez dago esaterik hizkuntzaren ezaguera
ZERO izan daitekeenik inoiz eta inongo hiztunengan, jaioberrien kasuan behinik
behin ez bada.
Beraz hizkuntz ezaguerari legokiokeen edozein zenbakizko eskalan ezin
esan daiteke zero dagoenik. Horregatik erabili ohi diren ezagueraren neurketak,
orain artean behintzat, benetako neurketarekiko hurbilketa gordinak dira. Horrelako
kasuetan prozedura zuzena ezagueraren izaria hautematuriko tamaina bereko
tarteetan banatzea da, eta errezena hain zuzen erdibitzea izango litzateke. Ezaguera-
ren araberako hiztun kategoriak sortzen ditugunean (euskaldunak, ia euskaldunak,
e.a.) aldagaiaren dimentsioan ebaki-puntu jakin batzu definitzen ditugu. Ebaki-puntu
hauek hautazkoak dira; hots, pentsamolde edo eredu teoriko jakinari dagozkio.
Euskalduna esaterakoan euskararen ezagueraren puntu jakinetik aurrerako
hiztunak izendatzen ditugu, gutxienik euskara erabileraren aurreneko mailan -atari
maila esango genioke- dauden hiztunak alegia. Hara non agertzen zaigun arestian
aipaturiko aldagaia. Horratio erabilerak ezagueraren gutxieneko maila azalarazten
du. Honetan gogora arazi nahi genuke aurreneko kapituluan adierazitakoa.
Zer egiten da, bada, ezaguera neurtzen denean? Hiztunak hurrenkera
desberdinetako kategoriatan sailkatu. Behin kategoriak definiturik bakoitzean
suertaturiko hiztun kopuruak zenbatu egiten ditugu, hau da, kategoria bakoitzari
dagokion maiztasuna zehaztu. Hiztunak, pertsonak direlarik maiztasuna
ezinbestean zenbaki osoa da beti aldagaia diskretua delako (unitatea zatiezina).
Maiztasunak gure aldagaiaren berri ematen digu zeharka behinik behin
ezaguera kategoria bakoitzaren kopurua adierazten baitigu. Halaz ere puntuazio
klase hauek ez dira, oro har, elkarren arteko konparagarriak beste aldagai batzuk
eraginda direlako, besteak beste udalerriko biztanle kopurua. Udalerrien arteko
erkaketak maiztasunaren arabera egingo bagenu Donostia izango litzateke Euskal
Herriko udalerririk euskaldunena, Aulestia baino euskaldunagoa. Maiztasunatik
abiatuta eta konparagarria den puntuazioa proportzioa da.
ni i kategoriari dagokion maiztasuna (n).
N kategoria guztien kopurua.
Soziolinguistika matematikoa ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 31
pi =
ni
N
0 pi 1
Proportzioak zero eta baten arteko zenbakia behar du beti, zero eta ehun
arteko eskalara ekartzen denean ehunekoak edo portzentaiak dira. Proportzioa
estatistiko edo estatigrafo bat da.
AIII.5.- HIZKUNTZAREN ERABILERA
Ezaguera neurtzerakoan norbanakoaren ezaugarria ebaluatuz hiztunak
banaka banaka zein bere kategorian sailkatzen ditugu. Nolabait banakako neurketa
dela esan dezakegu non ezaguera maila desberdineko zenbait kategoriatan
banatzen ditugun. Kategoriak aldez aurretik, a priori, neurketa egin baino
lehenago, edo neurtu eta gero, a posteriori, eratu daitezke. Gure kasuan kategoriak
a posteriori eratuak izan dira (ikus 2. Taula) eta erabilitako neurketa prozeduraren
ondorio zuzena dira.
Azkenik esan ezaguera edozein hizkuntzarena eta edozein hizkuntz
egoeratan neur daitekeela baina beti banaka eta neurgailuaren bitartez, galdesorta,
azterketa, ebaluaketa froga,... eta dimentsio desberdinetan, ulermena, mintzamena,
irakurmena, idazmena (hizkuntz trebetasunak deiturikoak) edo formalago, ahozko
eta idatzizko frogak erabiliz, hiztegia, joskera, adiztegia, e.a. Edonolaz ere
prozedura horietatik eratorten diren puntuazio motak izaera berekoak dira nahiz
eskala desberdinetan ekarriak izan. Ebaluaketa frogak, EGA bezalakoak esaterako,
galdesortak baino zorrotzagoak dira galdesortak baino ezagueraren dimentsio
gehiago aztertzen dituztelako.
Erabileraren kasuan, berriz, aldagaiaren eremua definitu beharra dago. Oro
har, erabilera gertaera behagarria dela onartuz haren zein dimentsio neurtu behar
dugun zehaztu behar da. Gure kasuan nolako erabilera baino zenbateko erabilera den
neurtu nahi izaten dugu. Beste era batera, hizkuntzen arteko ukipen egoeran
ondorengo bietako bat edo biak aztertu nahi dugu, hiztun jakin batek hizkuntza bat
zenbatean erabiltzen duen edo hizkuntza jakin bat zenbat hiztunek erabiltzen duen,
erabileraren kalitatea aparte utzirik. Gure lan honetan gagozkiola azken horri heldu
behar diogu eta halako hizkuntzaren agerpen maila zehazten saiatuko gara.
Horrela, neurgailu zorrotzagorik izan ezean, aukeraturiko testuinguruan
behatu behar dugu hizkuntza horren agerpen kopurua. Hor dago gakoa,
testuingurua eta agerpena edo ez-agerpena. Dagoenekoz erabilerak binakaturiko
aldagaiaren itxura hartzen du, O (ez-agerpena) eta 1 (agerpena) balioak har
ditzakeen aldagia hain zuzen ere. Beste alderditik, inplizitoki, erabilera gizatalde
mailako gertaera bezala definitzen dugu, jada, erabilera ez da (soilik) banakako
ezaugarria; ahozko hizkuntz harremana behagarria izateko solaskide kopuruak
biko edo gehiagoko behar du halabeharrez.
32 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
Laburbilduz, kale erabilera edo elebidun baten euskararen erabilera ez
dira gauza bera, lehena gizarte edo giza talde mailako gertaera den bitartean
bigarrena norbanakoari dagokio. Jakina erlazionaturik daude. Guk hurrenez hurren
lehenengoari erabilera eta bigarrenari hizkuntzarekiko atxekimendua edo
leialtasuna esaten diogu.
Kale erabilera neurtzerakoan solaskide kopuru jakin batzuen arteko
hizkuntz baten agerpena edo ez-agerpena behatzen dugu, hizkuntza jakin bat
zenbatek hitz egiten dutenaren maiztasuna (kopurua ulertu behar da) zehazten
dugu. Horretarako SIADECO-k metodologia berezia sortu izan du eta SIADECO-
k berak eta EKB-k hainbat neurketa burutu dute dagoenekoz.
Dena den aurrekoarekin erabilera solaskide kopuruaren funtzioa ere
badela izan adierazi nahi genuen. Hots hizkuntza gutxiagotuaren erabilera ez dago
erabat norberaren esku.
Ondorengo irudian saiatuko gara orain artean azaldutakoa beste era batera
esplikatzen. Bertan AII atalean jarritako adibidearen haritik antzeman daiteke han
esandakoa era formalagoan.
ll. Irudia: Hizkuntz ezaguera eta erabileraren arteko erlazioa.
Gezien zabalerak mugimenduaren indarra adierazten du. Denboraren
hizkuntz historiaren jarioko une jakin batean hizkuntzen arteko distantzia (X)
egonkortzat hartuz, hiztunen ezaguerak aldakorrak dira baina abiada
Hizkuntzen arteko ukipen egoeraz ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ 33
A B
X
HIZKUNTZ ERABILERA
HIZKUNTZ EZAGUERA
HIZKUNTZEN ARTEKO DISTANTZIA
HIZKUNTZA GUTXIAGOTUA
(EUSKARA)
HIZKUNTZAAMANKOMUNA
(GAZTELERA)
B/A ABIADA
A/B ABIADA
PnA = 1 - eB( )n
- mBeX
n
PnB = 1 - eA( )n
- mAeX
nPnA = 1 - eB( )n
- mBeX
n
PnB = 1 - eA( )n
- mAeX
n
HIZKUNTZ ERABILERA
desberdinetakoak A-tik B-ra edo B-tik A-ra. A eta B hizkuntzen erabilera zein
beren ezagueran -erabilerarako giltzarria- oinarrituta dago eta hiztunen proportzioa
eta solaskide kopuruaren funtzioa da. Beraz gizarte mailako erabilera ezaguerarako
halako "erakar indar" bezala ulertzen dugu.
AIII.6.- HIZKUNTZAREN KALE ERABILERA; SOLASKIDE KOPURUA
SIADECO-k (1992, 1993) bildutako datuei esker dagoenekoz solaskide
kopuruaren pisuak zenbatekoak diren jakin dezakegu. Lezo, Pasaia eta Tolosa
udalerrietan egindako kale erabileraren neurketa bide, hiztunak nola taldekatzen
diren behatu izan da. Oro har, behagarri izan diren taldeak bikote, hirukote,
laukote eta boskoteak izan dira. Taldeak gehiago izan badira ere -eta dira- haien
eragin estatistikoa horren den txikia ezen balizko errorea bazter daitekeen.
SIADECOren metodologia aplikatuaz udalerri horietan adina eta
erabilitako hizkuntza behatu izan dira. Ondorengo tauletara ekarri ditugu
laburbilduta behaketaren ondorioak.
3.- Taula: Lezo, Pasaia eta Tolosa udalerrietan behaturiko taldeak hizkuntzaren arabera.
34 ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­
EUSKARAZ
TALDEA
BIKOTE
Lezo
Pasaia
Tolosa
HIRUKOTE
Lezo
Pasaia
Tolosa
LAUKOTE
Lezo
Pasaia
Tolosa
BOSKOTE
Lezo
Pasaia
Tolosa
HIZTUNAK HIZTUN PROPORTZIOA
TALDEAK
964
588
1226
2778
488
374
505
1367
303
261
190
754
486
323
180
989
487
295
617
1389
163
125
169
456
76
66
48
189
99
64
36
198
0.59
0.60
0.71
0.633
0.20
0.23
0.19
0.209
0.09
0.08
0.06
0.077
0.12
0.09
0.04
0.082
GAZTELERAZ
HIZTUNAK HIZTUN PROPORTZIOA
TALDEAK
1645
3039
2359
7043
825
2030
1074
3929
487
1129
483
2099
758
1883
309
2950
825
1521
1184
3522
274
677
357
1310
124

Soziolinguistika matematikoa