ROL SEXUALAK
ETA
EREDU SOZIALAK
Montse Simon, Itziar Arruti, Arantxa Carbonell
PRINTZAK SAILA 8
© Montse Simon, Itziar Arruti, Arantxa Carbonell
© UEUren Filosofia Saila
General Concha 25, 6. 48010 BILBO
I.S.B.N.: 84-86967-60-0
Lege -gordailua: BI-1475-94
Inprimategia: BOAN, S.A.
Aita Larramendi 2, 48012 BILBO
Azalaren diseinua: Kontxi Martinez Uribarren
Euskal Herriko Emakume Gartzelaratuei
geltoki hutsen kaiak luzeak dira eta luzeak
urratsak itseskatuko diren orduen esperantzak
luzeak gorputz M biribilkatuen hasperenak
hertsitasunaren mugetan haiduru eta mugetan
burdinezko leihoen higaduraren menpeko
urteak ere luzeak
egunak eta gauak
... pasa nitzake
maitea
zuregatik,
preso izarren ahurretan
askatasun ametsez ote?
egunak eta gauak
urteak ere luzeak
bihotzaren zabalean ordea lantzer eztiak
ixuriko dira bihar goizean
goiz
noiz
azkenean laburrak dira eta laburrak
urratsak itseskatuko diren orduen esperantzak
askatasun ametsez
... pasa nitzake
maitea
zuregatik.
Itxaro Borda
Eskerrak emanez
Liburu hau plazaratzeko orduan, eskerrak eman nahi dizkiegu, beraren
prestakuntzan laguntza eman diguten adiskideei.
José Francisco Valencia irakasleari, liburuaren edukina osatzen lagundu
digulako.
Udako Euskal Unibertsitateko Agurtzane Uriarte, Nekane Intxaurtza eta
Mari Karmen Menika-ri, idazkari izateaz gain lagunak direnei, liburua
inprentaratzen egindako lanagatik.
Inma Muñoz ikaskideari, elkarrekin beraren etxean ordenadore aurrean
pasatu ditugun orduak atsegin bihurtu dizkigulako.
Eta azkenik, bereziki eta bihotzez, José Ramón Etxebarria irakasleari,
idazkeraren orrazketa egiten lagundu digulako, eta lana bukatzeko orduan animoak
ere eman dizkigulako.
Iraultza garaia, 55. urtea
Habanan
Kubatar Errepublika.
Egun batez gure mamuek,
unibertsoko mamuek,
historiari kontuak eskatuko dizkiote.
Emakume alferretsiaren mamua,
bihotza eltzeratua,
Aldare eta atsekabetarako jostailu,
uzta beltzarana biltzeko
gerria lodi eta oinazea haundi,
sarobe kaioletako konpostua.
Haren begitartea, izena eta deitura
gogotik joanak dira.
Egun batez gure mamuek
--berariaz ez bidaide,
baizik heriotzaren adiskide--
historiari kontuak eskatuko dizkiote.
Silvio Rodriguez (1975)
AURKIBIDEA
Hitzaurrea. Margaret Bullen ........................................................................ XV
Teorian oinarritutako gogoetak ......................................................... XV
Experientzian oinarritutako gogoetak ............................................... XIX
Ohar bibliografikoak .......................................................................... XXIII
Ingurune teorikoa ........................................................................................ 1
Maskulinitate eta feminitate kontzeptuak ......................................... 1
Identitate sexuala eta genero-identitatearen definizioak ................... 2
Genero-identitate soziala, kategorien arteko ebaluazioak
eta pertenentzia sexuala ..................................................................... 3
Eskola mixtoa? Hizkuntza, edukiak eta espazio banaketa ............... 8
Rol sexualaren desagerpena ............................................................ 14
Sexualki tipifikatuak eta androginoak ............................................. 15
Ongizate psikologikoa ..................................................................... 16
Eredu kolektiboak ............................................................................. 17
Rolen arteko gatazka gizarte teknologikoetan ................................. 18
Sozializazioa eta afektibitatea. Rol Familiarra ................................. 19
Haurraren ahalbideak: Jostailua eta rola ........................................... 22
Generoaren identitatea jostailuetan .................................................... 22
Jolas-teoriak ..................................................................................... 23
Jostailu-motak eta maitasuna ............................................................ 24
Arauak barneratzeko bidea: experientzia txalotuak ........................ 25
Rola antzerkian. Errealitatea eta irudimena ...................................... 26
Ni-a eta jolasterapia ........................................................................ 26
Antzerkia eta rola: mugen arteko askatasuna ................................. 27
Haurra, jolasa eta morala ............................................................................ 29
Haurra munduaren interpretatzaile. Elkarrekintza eta adaptazioa .... 29
Morala eta jolasa ............................................................................. 30
Aurkibidea XI
Errepikapenak eta legeak ................................................................. 31
Arlo psikikoa eta arlo soziala, elkarren osagarri .............................. 32
Segurtasunaren beharra .................................................................... 33
Ingurune fisikoa eta hurbila. Hastapeneko morala ........................... 34
Helduon morala haurrengan isladatua ............................................. 35
Balioa, menekotasuna, konpetentzia, sentiberatasuna
eta ordenu-hierarkia ......................................................................... 36
Garapen-etapen sailkapena ............................................................. 39
Erregelak, jolas amankomuna eman aurretik .................................... 42
Denboraren nozioa. Usadioak .......................................................... 43
Piaget-en behaketa ............................................................................ 43
Telebistaren mundu-ikuskera eta haurra ................................................... 45
Eredu sexistaren presentzia telebistan .............................................. 45
Telebistaren zenbait eragin ............................................................... 46
Programa ezberdinen edukiak eta berehalako efektuak ................... 48
Jokabidearen azterketa xehea .......................................................... 49
Publizitatea, kontsumitzaileen eskola .............................................. 49
Inpaktatzeko baliabideak ................................................................ 50
Telebista eta ideologia ...................................................................... 50
Hizkuntza .......................................................................................... 51
Telebistaren abantailak eta desabantailak ........................................ 53
Dragoi-bola ...................................................................................... 53
Biolentzia .............................................................................. 54
Konpetentzia ........................................................................ 55
Rol sexualak ........................................................................ 55
Kontsumoa ............................................................................. 56
Euskara .................................................................................. 56
J.F. Valenciaren sexismoarekiko aipua .............................................. 57
Zergatik gaitsezten dira telenobelak? Emakumeak ikusten dituelako? ...... 59
Hartzaileak telenobela bizitzeko era ................................................ 59
Fenomeno garrantzitsua ................................................................... 62
Telenobelen azterketa ........................................................................ 63
Biolentzia ............................................................................... 65
Emakumeak ............................................................................ 65
Gizona .................................................................................... 66
Ereduak, emozio-loturak eta eduki sexistak ........................... 66
Solasaldi-moduak .............................................................................. 70
Euskal Elkarte Autonomoko U.B.I.-ko euskal adarreko ikasleek
unibertsitatera igarotzean sexuaren arabera burutzen dituzten
karrera-hautaketak: Datu-bilketa .................................................................. 75
XII
Sarrera .............................................................................................. 75
Ingurune teorikoa .............................................................................. 75
Metodologia eta lan-plangitza ............................................................ 77
Laginketa ............................................................................... 77
Lan-plangintza ...................................................................... 77
Hipotesiak .............................................................................. 77
Materiala ................................................................................ 78
Erabilgarritasuna eta aplikagarritasuna ................................. 78
Emaitzak ........................................................................................... 78
Emaitzen alderapena ............................................................. 78
Mugimendu sozialak ................................................................................. 85
Miseriaz jositako mundua ................................................................ 86
Generoa eta klasea ........................................................................... 88
Gogoetarako .......................................................................... 88
Emakume-taldeak iraganean ............................................................ 89
Emakumeen mugimendu sozialak Euskal Herrian .......................... 91
Feminismo-motak ............................................................................ 94
Subjektibitatearen aldarrikapena, interdiziplina eta prespektika
kualitatiboen alde ...................................................................................... 99
Bibliografia ............................................................................................... 105
Aurkibidea XIII
HITZAURREA
TEORIAN OINARRITUTAKO GOGOETAK
Gure eginkizun akademikoa eta gure politika feminista konbinatzen
asmatzea da, bizitza profesional eta pribatuan elkarren aurrean jartzen gaituen gaia,
zeinak maila teoriko, ideologiko eta praktikoan izaten baitu eragina. Liburuaren
sarrerarako proposatzen dudan gaia da, hain zuzen ere, liburuak zientzia sozialetan
generoen rolen analisi orokorra eskeintzen baitu eta bai rol horiek eratzean
eraginkorrak diren zenbait fenomeno sozialen ikerketa zehatzagoak ere.
Mugimendu sozialen azken kapitulua, adierazgarria da teoria praktikarekin
erlazionatzean. Eta bizi garen mundua ulertzen eta explikatzen saiatzeagatik
mundutik isolaturik egongo bagina bezala kapsula intelektual batean ez isolatzea
da gure nahia, gureganatzen dugun ezagupena besteei zabaldua izatea, alegia; hitz
batez, pentsamendu berriak eta aldaketa efektiboak inspiratzeko gai denez gero,
ezagupena ahalmen-emailea izan dadin.
Hala ere, Devorah Cameron-ek eta bestek[1] adierazi zuten moduan,
ahalmena ematea, kontzeptu korapilatua da, ahalmenaren beraren antzera.
Foucault-i jarraituz, ahalmena ez dator iturri bakan batetik (ondasun ekonomikoa
eta indar militarren eran), ahalmena erlazio anizkoitza da eta banaketa sozial
desberdinen artean ekiten du. Kultura ezin bana daiteke, gizon agintariak eta
agintaritzarik gabeko emakumeak bezalako bi talde sozialetan. Ahalmenak ezin du
ekin genero eta klase banaketen artean, bai ordea, aldaketa sozial desberdinen
artean, hala nola, arrazan, belaunaldi, talde linguistiko, eta abarren artean.
Interakzio sozialeko sare honetan ez da posible ahalmena talde batetik bestera
pasatzea. Beraz, nola jakin genezake nork nahi edo behar duen ahalmena eta nola
lor dezakegu hori?
Hitzaurrea XV
Giza harreman espezifikoen barruan generoa nola eratzen den ongi
ulertzeko, ahalmenaren kontzeptu hori oso garrantzizkoa da. Pertsonen arteko
harreman ugarien barnean ahalmen potentzial desberdineko hainbat nortasun
konplexu ditugula kontutan harturik, gizon eta emakumeen artean dagoen
erlazioari dagokionean, generoa nola eratzen den ikertu behar dugu. Gu ez gara
"emakumeak" soilik, kategoria horrek esanahi desberdinak baititu, textuingurua
eta kulturaren arabera aldatuz, baina hala ere, emakume gisa gaude eratuta, hau da,
harremanen bitartez edo beste generoko pertsonekin erlazionatuz. Aldi berean,
klase sozial edo talde etniko bateko partaideak gara, sinismen, sexu-preferentzia
eta eguneroko praktika desberdinak ditugularik.
Generoa gizon eta emakumeen arteko harremanen arabera dagoela
pentsatzeak, kategoria unibertsalen kontra jartzen gaitu. Kategoria horien arabera,
kualitate desberdinak egongo lirateke, emakume beltza eta zuria izatean.
Diferentzia biologikoek diotenez, desberdintasun hori ez da sozialki bereizgarria.
"Emakume" eta "gizon" kategoriak kulturalki eta sozialki zehaztuak dira eta
kontzeptu desberdinetan modu desberdin eratzen dira[2]. Bi kategorien
erlatibotasuna onartuz, politikoki efektiboak izango diren kategoriak eratzeko
aukera planteatzera behartuta gaude feministak, baina hori bai, noski, dena gure
muga erasotzailea ahulduz, azkenera eramandako erlatibismo batean nahastu baino
lehen.
Beste gauzen artean, "emakumeak" kategoria unibertsala desegiteak,
mendebaldeko feministen artean zuri, heterosexual eta erdiklaseko emakume gisa
izanik bizi izandako experientzietatik orokorpenak egiteko joera bultzatu zuen,
nahiz eta etnozentrismoa zela medio, feminista beltzen salaketak jaso. Azken
urteotan, genero eta arrazaren arazoa pil-pilean dago, eta horrexek bultzatu gaitu,
bai klase sozialak generoan nolako eragina duen eta bai arraza bi horiekin nola
konbinatzen den kontutan hartzera[3].
Arazo horiek nabarmenak eta eraginkorrak dira ikerketa akademikoan eta
ikerlearen eta ikertuaren arteko erlazio problematikoa zuzentzen laguntzen digute.
Moorek (1988: 4-7) azaldu duenez, emakumeak leku pribilegiatuan daude
emakumeak berak aztertzerakoan, eta honek badu zerikusirik, kategoria unibertsala
onartzearekin. Gauza bera gertatzen da, beltzek beltzak ikertzerakoan abantaila
dutela esaten denean. Erlazioa askoz ere konplexuagoa da, zeren, eratzen den
ahalmen elementua, ez baita sexu edo arraza arruntaren oinarritik soilik eratzen.
Era berean, emakumea emakumeak bakarrik ikertu behar duela pentsatzeak,
gizona edo beste pertsona-talde zein kultura bateko jendea ikertzeko dugun
gaitasuna zalantzan jartzen du.
Sexuari dagokionez, horrek "norberak norbera ezagutzera" eramaten
bagaitu, gauza berberak gerta beharko du kulturari dagokionez ere, eta honek
urrunago garamatza, antropologiaren proiektu konparatibora hain zuzen, pertsona-
XVI
taldeak ikustea posible izan dadin[4]. Honalatan, bada, nola nahi dugu jendea
ikertu, ez soilik genero desberdinetako jendea baita kultura guztiz desberdinetakoa
ere? Egia esan, bertako lan batetarako mesedegarria den ikerketa antropologikoa,
ikertuaren eta ikertzailearen arteko distantzia kulturalean oinarritzen da.
Bertako lanaren metodoa partehartzaileen oharpenetan oinarritzen da, eta
oharpenak ikertutako taldearen eta ikertzailearen arteko interakzioak kontutan
hartzen ditu. Gainera, horretarako, hau da, bertako lan bat burutzeko, beharrezkoa
da denbora batez talde horretan bizitzea, bertako hizkuntza ikasiz. Sakonagoa da
oharpena edo azterketa, jendearen eginkizunetan partehartzen bada, helbururik
duten galderak zuzenduz egiten dutena zergatik egiten duten jakiteko. Nahi den
jendea ezagupena lortzeak denbora darama, beraiei ere zu ezagutzen uztean
konfidantza landuz. Hasieran, ikertzaileak alienazioa sentitzen eta bizitzen du,
ignorantzia eta ezegokitasunaren zentzazioa duelarik, zeinari "shock kulturala"
deritzon. Beste kultura ikasteko prozesuak, objektibizatzera bultzatzen ditu
antropologistak, edota, Wagner-en hitzetan, kultura berria "asmatzera" eta gero
beren kultura objektibizatzera, konparazio edo kontraste abiapuntutzat, "besteak"
ezagutuak nola izango diren harturik[5].
Hala ere, ez da ulertu behar, "norbera"-ren eta "bestea"-ren arteko
distantziak objektibotasuna posible egiten duenik. Neutraltasuna zientzia
sozialetan aspaldi hartu zen faltsukeriatzat, ikertzaileak pertsonak direla kontutan
harturik, hau da, egingo den analisian eragina izango duen subjektibitatedunak.
Hori egia da, ikerketa kualitatibo eta kuantitatiboei dagokionez. Lehenengoa
ikertzailearen subjektibitatearen baitan dagoenez, ez zientifikoa eta ez zehatza
denaren kritika onartu beharrezkoa da, kontutan izanik gainera, ikertzen ari diren
interakzio sozialen alorrean horrek alde gehigarria duela.
Edozertara, antropologo feminista baten eta berak ikertu beharreko gaiaren
arteko erlazioa problematikoa da, edota, Strathern-ek dioenez, "ezerosoa"[6]. Eta
ezerosotasun hau zergatik? Feminismoak oraindik konpartitutako nortasun baten
baitan egin duelako lan, nortasun hori pertsona den "beste" alderantzizkoari
oposatuz eratzen delarik. Bestalde, antropologia diferentziaren premisan
oinarritzen da.
Zientzia sozialen ikerketan kontutan hartzeko beste faktorea pertsona izaki,
pentsatzaile eta aktibo gisa ulertu beharra da, objektu bizigabearen antzera inoiz
ikertu ezin direlarik, berarekin erlazionatu baizik. Beraz, horretan datza bertako
lanaren garrantzia, ikertu behar den taldearekiko erlaziora bultzatzen baitu. Hala ere,
zenbait arlotan, etnometodologian adibidez, ekintzaile sozialaren experientzia
subjektiboa hartu behar da errealitate bakar gisa, alderdi marxista historikoa alde
batetara utziz. Honen ustez, indar historikoek erabakitzen dute gure bizitza. Gogoeta
estrukturalistaren esanetan, aldiz, estruktura sozialak bultzatzen gaitu gizakiok rol
edo erlazio partikularretara. Hori beranduago aztertuko da, haur-jolas eta telebista-
Hitzaurrea XVII
-programen kapituluan, zeinak genero-rolak eta estereotipoak sozializazio-
prozesuaren alderdiak tartean direla finkatzen direla demostratzen duen.
Pertsona lehenengo mailan jartzea eskertzen dugun modun, eta errespetuz
hartu ezezik eskatzaile sozialek mundua nola ulertzen eta razionalizatzen duten
kontutan izanik, ezin ditugu tratatu izaki askeak bailiren, hau da, beren errealitatea
nahi moduan eratzeko askatasunean bailiren, baizik eta izakiaren
mikroexperientzia indar historiko eta estruktura sozialen makrokontextuan kokatu,
zeinak jendea harreman sozial partikularretara behartzen duen eta rol sozial
berezietara mugatzen duen. Horrela bakarrik izan dezake zentzurik errealitatean
gertatutako horietan antzemandako kontraesanak, hala nola "esklabu
zoriontsuaren" kasua (Cameron et al. 1992: 5).
Azalpen horiek garrantzizkoak dira, liburu honetan jorratutako "telenobela"
bezalako mass kulturala ebaluatzerakoan. Kulturan sistema hierarkiko batek
produktu naturalen ebaluaketa agintzen du. Sistema horri Bordieu-k "kulturaren
aristokrazia" deritzo[7]. Honek literatura, musika eta artearen goreneko forma klasi-
koak proposatzen ditu eta adierazpen herrikoiak eta alternatiboak "kulturatik" kanpo
dagoen kategoria batetara gaitzesen. Balore berberak agertzen dira bai kulturako
sektore batzuk sortutako forma kulturaletan eta bai beraiek gustoko dituzten mass
forma kulturaletan ere. Hierarkia patriarkatuak indartua denean, herrikoia denak ez
du balorerik eta are gutxiago "femeninoa" kontsideratzen denak[8].
Forma kultural "femeninoa" deritzonaren gaur egungo exenplu bat,
telenobela da. Genero honek analisi feminista baterako arazoak planteatzen ditu,
analisiaren maila batek ageri duenez, telenobelak estereotipo sexistak defenditzen
baititu eta baloreen sistema menperatzailea ezartzen baitu. Bestalde, beste maila
batek frogatzen du, emakumeek gustoko dituztela telenobelak, nahiz eta daramaten
mezua ez onartu askotan. Telenobela izakiak menperatzeko sisteman partaide
izatera muga daitekeen arren, emakumeak beren textuinguru sozialean telebista
ikusi eta experientziaren arabera ondorioak ateratzen dituzten pertsona aktibo
modura behatu behar ditugu. Del Valle-k azpimarratzen duenez, "feminitatea"
mesprezatzea emakumeak isilarazi eta bigarren mailan jartzeko estrategia bat izan
da, eta horrexegatik aztertu behar dira, emakumeek egindakoari balorea
sistematikoki kentzen dioten baliabideak[9]. Telenobela bezalako generoak alde
batetara utzi baino lehen, kontutan hartzekoa da, emakume askok gustoko
dituztela, ondoren zergatia aztertzeko. Plazerra lortzen dute baina, zein da plazer
horren jatorria? Kontutan hartzekoa da, baita ere, emakumeen bizitzan telebista
nola integratzen den, batzutan etxeko arazoetan protagonismoa hartuz, eta
emakumeei beren espazio kulturala esfera pribatuan aldarrikatu eta errebelatzeko
tresna eskainiz, hau guztia, neurri murriztuago batetan behintzat, gizonen
hegemoniaren aurka doalarik. Era berean arreta bera jarri behar diegu, bai
eguneroko arazoei eta bai emakumeek errespetua eta eskubideak aldarrikatzearren
eginiko adierazpen antolatuagoei.
XVIII
EXPERIENTZIAN OINARRITUTAKO GOGOETAK
Ikerlearen subjektibitateaz aipamena egin ondoren, laburki kontatuko ditut
ikertzean izan ditudan experientziak, zeintzuek nire egungo ardurak eta gogoetak
bultzatu dituzten. Gure ikerketarako esparruak arbritarioki definituta daude.
Munduko lurralde berezi edo gai zehatz bati buruzko gure interesa, ikertzeko gaiak
preferentzi eta experientzia pertsonalen konbinaketaren bidez aukeratuz garatzen
da, edota zenbait topaketa kasualitatez gertatu ondoren. Bertako lana egitera Peru-
ko Hegoaldeko herritxaboletara eta gero Euskal Herrira nola iritsi nintzen, hori
beste istorio bat da.
Hispaniar eta latinamerikar ikasketak egiteak bultzatu ninduen Latin
Amerikako errealismo magiko eta exotikoa gustokoago izatera, Espainiako
Urrezko Garaia, Cela-ren Madril eta Lorca-ren Andaluzia zanpatua baino. Azteka
eta Inken historia konkistaren bitartez errotik ebaki eta azpigarapenera kondenatuta
egoteak absorbitu ninduen. Desberdintasunaz eta injustiziaz nuen kontzientzia
areagotuz joan zen Peru-ko pobreziaren experientziaz, eta baita populazio kriollo
zuri minoritarioa eta Andeetako zein Amazonetako jende indijena elkarrengandik
banatzen zituen hutsune kulturalaz eta sozialaz ere. Bi urte beranduago, Peru-ra
bueltatu nintzen, aldaketa sozio ekonomiko eta kulturalaren arteko erlazioa
ikertzeko asmoz, mende honetako erdialdetik hona gertatutakoak eta menditik
herri-hirietara mugitutako jendea kontutan hartuz.
Andeetako inmigrante eta kultura kriolloaren arteko interakzio kulturala
aztertzeko, Peru-ko bigarren hirian, Arequipa-n lan egitea erabaki nuen. Arequipa,
ezaguna da bere herentzia kolonialari eta jokaera erreakzionario eta arrazistei
esker. Herriko bi herritxabola desberdinetan bizi izan nintzen familia indijena eta
inmigranteekin, ekonomikoki eta kulturalki bizitza gogor eta gorrian irauteko
borrokatzen duen jendearen eguneroko bizitzan partehartuz. Era berean, beren
hizkuntza eta tradizioa gaitzestera eramateaz gain, bere pobreziaz ere errudun
egiten ditu mundu latz honek.
Aldez aurretik erabaki ez arren, lanaren banaketa sozialak --zeinaren baitan
egunez gizon baino emakume gehiago geratuko baitzen--, kontraesan kulturalak
eta nire kontaktuen koinzidentziak, emakumeekin gehiago egotera eraman
ninduten. Orduak eman nituen emakumeekin saltzen eta erosten, merkatuko
postuetan, etxeetan eta klub edo jatetxe herritarretan. Jatetxeetako bilerak
eguneroko ogia elkarrekin lortzeko egiten zituzten. Ondo pasa nuen beraien hileta
zein festetan, irrati-obrak quechua hizkuntzan nola egiten zituzten begira ere edo
amaigabeko telenobelak ikusten. Hemendik etorri zitzaidan sektore marjinatu
baten barruan genero berezi bat marjinatzearen ardura.
Intimitatea eta elkartasuna lortu baino lehen shock kulturala bizi izan nuen
eta baita orientazio eza eta alienazioa ere. Hala ere, ignorantzia kulturala eta
Hitzaurrea XIX
komunikazio-etena duten zonak identifikatzeko gai izan nintzen. Fenomeno hori
herritxaboletako biztanleen artean gertatzen zen, eta baita hauen eta kanpotik,
elizetatik eta, karitatez "laguntzera" etorritakoen artean ere. Horren adibidea dugu
medikuntzako zerbitzu-zentrua, praktikak egiten ari ziren erizain ikasleek
unibertsitatetik zuzendua zena. Bertan herriko erdi-klaseko zonatik etorritako
emakumeek ziharduten lanean, uniforme dotoreak jantzirik, herritxaboletan
hautsaz jositako kaleetan zehar, izerdi patsetan, sakrifizio-zentzuarekin. Nahiz eta
goizak etxeak eta eskolak bisitatzen pasa, ez zuten errealitatea ulertu. Beraiek
zuzendutako oinarrizko osasun-ezagupenei buruzko ikastaldi praktikoetara joan
nintzen, adibidez higiene pertsonalari buruzkoetara. Erabilitako irudietan sukalde
osoak erakusten zituzten, arraska eta guzti eta iturritik ura dariola ageriz, hori
bertako errealitatearekin bat ez zetorrela ohartu gabe, herritxaboletan inork ez
baitzuen urik. Erizainek nutrizioaz ari zirenean, ozenki irakurri beharreko jolasak
prestatu zituzten, alfabetatugabeak ziren emakumeak lotsaraziz; gainera berauek
quechuaz hitzegiten zutenez, ez zuten espainiarerarekin hainbesteko konfiantzarik.
Ikastaro-emaileak beraiek baino gazteagoak eta experientzia gutxiagoko ikasleak
zirenez, eta sexualitatean ere kontzeptu desberdinetakoak, ikastaldien bukaeran
emakumeek beren konfusioa aitortu zuten. Emakumeak eskolako haurrak bezala
ziren tratatuak, kontzentrazio ezagatik eta etxerako lanak ez egiteagatik zigortuak
izaten zirelarik. Erabilitako hizkuntza bera ere menperatzailea zen, gehiago jakin
eta azpian daudenei erakustera etorri denarena, menpekotasunarekin bukatu
beharrean iraun erazi egiten duen horrena hain zuzen.
Aldaketaren alde egiteko, lehenengo eta behin elkar ezagutzea da beha-
rrezkoa, ondoren elkarrekin lan egiteko. Herritxaboletako komunikazio-zentruan
lan egin zuen gizon batek esan zuen bezala, beste norbait ezagutzeko, lehenengo
bere azalean sartu behar zara, eta era berean, mozkor bat ezagutzeko, mozkortu
behar zara. Gero itxasgizon baten istorioa kontatu zidan: itxasuntzia hondoratu
ondoren, irla bakarti batean agertu zen. Jende asko joan zen beraren bila: medikuek
aurkitu zuten eta, aztertu ondoren, sendagaiak eman zizkioten; soldaduek heroia
bailitzan agurtu zuten, domina emanez, berak amu moduan arrainak harrapatzeko
erabiltzen zuena hain zuzen ere; ikertzaileek espezie arraro baten antzera aztertu
zuten; apaiz batek bataiatu egin zuen. Baina denak beren bidetik zihoazen.
Azkenean naufragio bat izandako beste batek topatu zuen, eta berarekin hitzeginez,
harekin komunikatzeko gai izan zen bakarra suertatuz. Gainontzekoak txundituegi
egon ziren beren interesez, itxasgizonaren ikuspegitik begiratu beharrean.
Istorio hau oinarrizkoa da, besteengana nola hurbiltzen garen eta nola
erreakzionatzen dugun ulertzeko, kontutan izanik, batez ere, aldez aurretik
burututako ideiak ditugula besteenganako. Hala ere, nahiz eta prejuiziorik
gabekoak izan nahi genukeen, edota askotan hori uste ez dugun, denok gara
"bestearenganako" gure pertzepzioak eratzen dituzten estereotipoen hartzaileak.
Azken hauek, batetik, gure komunikazioa galerazten dute eta, bestetik, aldaketa
positiboaren aukera aurreikusten.
XX
Euskal Herrian, bertora Peru-ra eraman ninduenaren maitasun desberdinak
erakarri ninduen, kultura indijenak dituen oinarrizko arazoak berberak aurkitu
ditut. Bertan jendea bere hizkuntza defendatzeko eta nortasuna mantentzeko
borrokan ari da, Peru-ko herritxaboletan gertatzen ari den bezala, nahiz eta
emakumeak transformazio sozialarekin batera beren emantzipazioa lortzeko lanean
ari diren. Nahiz eta emakume euskaldunak eta Andeetakoak sakan ekonomiko,
sozial eta kulturalak bereizirik dauden --bi kategoria hauek egitea posible bada--,
badaude bat datozen zenbait puntu, non sakana lotu behar den eta baita zubiak
eraiki ere, amankomunean dituzten arloetan batipat.
Emakume unibertsalaren kategoria existentzialistak ezabatuz, eredu berriak
proposatu dira. Diskriminazio soziala eta arraziala jasaten duten emakumeak, beste
hirugarren zanpaketa baten baitan definitzen dira: ekonomikoki ezinduak diren
klase bateko partaide gisa, nortasun etniko baten defendatzaile gisa, askotan
hizkuntza ere desberdina delarik eta baita klase menperatzaileak ezagutu edota
errespetatzen ez dutena ere, eta, azkenik, gizonek menperatutako kultura
hierarkiko baten partaide gisa ere bai. Arlo horretan, Andeetako eta Euskal Herriko
emakumeen arteko experientzian oinarritutako konparazioak egin daitezke, beraien
zanpaketaren egoerak batetik kulturalki bereziak eta bestetik ekonomikoki
erlatiboak direla ahantzi gabe.
Hizkuntzaren arazoa kontutan hartzeko kasua litzateke. Peruko Andeetako
emakume gehiengoak hizkuntza indijena bat baino gehiago hitzegiten dituzte,
espainieraz gain. Quechua hizkuntza da, hizkuntza indijenen arteko talde
handienetakoa (nahiz eta ez izan talde uniformea, euskararekin gertatzen den
bezala, bi barietate nagusi eta tokian tokiko dialektu desberdinak dituelarik),
aymara hizkuntzak jarraitzen diolarik. Elebitasuna hedatuta dago: askoren ama-
hizkuntza quechua izan arren, "Andeetako espainiera" deritzona hitzegiten dute,
zeinean quechuar estruktura gramatikala eta fonetikaren eragina nabaria den.
Quechua edo quechuaturiko espainiera ez daude ondo ikusiak espainiar
hiztun kriolloen artean: atzerakoia konsideratzen da, eta barregarritzat eta
mesprezagarritzat hartua da. Emakumeek egoera hori are gehiago pairatzen dute.
Espainierazko erraztasunik eza eta beren trebetasunetan norberekiko konfidantza
eskasa izan daiteke mendialdean ikasketarako dagoen aukera murritzaren
ondorioa. Bestalde, gizonak pribilejiatuagoak dira kasu honetan ere, txikitatik
preferentzia baitute emakumezkoen aurrean eskolara joateko, gero behartuta
baitaude zerbitzu militarra espainiera hitzegiten den munduan egitera. Era berean,
Andeetako herrixketatik hirietara joaten diren emakumeak, biktimak dira ez soilik
jatorri indijena dutelako, baizik eta menperatzaileen hizkuntza ez dakitelako ere.
Experientzia antzekoa jasan zuten duela hogeita hamar urte baserritik hirietara joan
ziren emakume euskaldunak, eta Andeetako emakumeei zentzu txarrean "indias"
deitzen zaien modu berean, euskaldunei "caseras" deitzen zitzaien mespretxuz
baita ere.
Hitzaurrea XXI
Bai pertsona modura eta bai geure errealitate sozialari dagokionez geure
izaeraren eraiketarako elementu garrantzizkoa den aldetik, hizkuntza politikoki
signifikantea da, talde desabantailatuen azterketarako. Cameron-ek eta bestek
(1992: 4) adierazi dutenez, "interakzio linguistikoa interakzio soziala da eta, beraz,
hizkuntzaren erabilpenaren azterketa funtsezkoa da, erlazio sozial zapaltzaileak
nola sortzen eta birsortzen diren ulertzeko."
Beraz, hizkuntza ikastea beharrezkoa da bertako lana egiteko, eta horren zer-
gatia nabaria da. Oinarrizko komunikazioaz aparte, jendearen hizkuntza menperatze-
ak esanahiaren mamiraino iristea posible egiten du, mundua nola ulertzen duten
erakutsiz. Eta hau guztia oso interesgarria da, hizkuntza arrotza ezarri zaion jende
menperatu eta marjinatuaz tratatzen denean, beraiekin harreman estuagoa erdiesteko.
Peru-n quechua ikasten saiatu nintzen eta klaseak hartu arren, ezin izan nuen
aurrera egin, ez baitago quechua hitzegiten den ingurunerik, eta ostera, espainiera
oso hedatuta dago. Bestalde, bere gurasoak quechua hitzegiten zuten emakume
batekin egon nintzen bizitzen denbora batez. Emakume hau emigranteen bigarren
belaunaldikoa zen eta beraren jatorrizko hizkuntzari balio haundia ematen zion,
quechuaz irrati-programa bat ere aurkezten zuelarik. Emakumeak berak azaldu
zuen, bere eginkizun publikoaren eta etxeko jarrera linguistikoaren arteko
kontraesana: etxean espainieraz mintzatzen zen senarrarekin (Andeetako bigarren
belaunaldiko inmigrantea baita berau, espainiera hitzegiten den herrira etorria eta
txikitatik espainiarrekin hezia) eta seme-alabekin. Espainiera lehen lekuan eta
quechua bigarrenean jartzen zituen kultura menperatzailearen indarra, oraindik
haundiegia zen berarentzat, bere alabak berak txikitan quechua hitzegiterakoan
jasandako lotsak sentiaraztera eramateko. Izquierdo-k adierazi zuenez, baloreen eta
praktikaren artean kontraesana dago, eta bai ideologia eta experientziaren artean
ere, hain zuzen, boteretsuen interesen baloreen sistemaren hierarkian geure balore-
sistema kokatzean sortzen den kontraesana.[10]
Hemen, Euskal Herrian, A.E.K.an euskara ikasten ari naiz, euskal kulturatik
gero eta hurbilago egoteko eta bertakoekin beraien hizkuntzan, eta ez
menperatzaileenean, komunikatzeko gai izateko asmoz, euskaldunak beren
nortasun kulturaleko oinarrizko osagai den hizkuntza bultzatzeko ahaleginak
egiten ari direla errespetatuz.
Nabaria da pertsonen arteko harremanak ez daudela maila berean eta guk
errealitate horrekin bukatu nahi dugula, legeztatu beharrean. Eta horregatik, geure
eginkizun intelektuala alor horretan gidatu nahi genuke, gure lanaren oinarrian
sozialki zanpatuta dauden jende-taldeak aurkitzen baitira, emakumeak barne.
Margaret BULLEN
XXII
Ohar bibliografikoak.
1.-Deborah Cameron, Elizabeth Frazer, Penelope Harvey, M.B.H. Rampton & Kay
Richardson, `Introduction' to Researching Language: Issues of Power
and Method, London: Routledge, 1992: ppl-28.
2.-Henrietta Moore, Feminism and Anthropology, London: Polity Press, 1988: 7.
3.-Verena Stolcke, `Is sex to gender as race is to ethnicity?', in Teresa del Valle
(ed.) Gendered Anthropology, London, Routledge, 1993.
4.-Judith Shapiro, `Anthropology and the study of gender', in E. Langland & W.
Grove (eds.) A Feminist Perspective in the Academy, Chicago:
University of Chicago Press, 1981: 110-29.
5.-R. Wagner, The Invention of Culture, Englewood Cliffs, NJ : Prentice Hall,
1975; Penelope Harvey, `Bilingualism in the Peruvian Andes', in D.
Cameron eta al. 1992: 65-89.
6.-Marilyn Strathern, `An awkward relationship: the case of feminism and
anthropology', Signs, 1987: 12 (2): 276-92.
7.-Pierre Bourdieu, `The aristocracy of culture', in R. Collins et al. (eds.) Media,
Culture and Society: A Critical Reader, London: Sage, 1986: 164-93.
8.-Dolores Juliano, El juego de las astucias: mujer y construcción social de
modelos sociales alternativos, Madrid: Horas, 1992.
9.-Teresa del Valle, `Identidad, memoria y espacios de poder', ponencia para el
Congreso Internacional Investigación, Docencia y Feminismo,
Donostia, marzo 1993.
10.-María Jesús Izquierdo, `Sistema sexo/género y valores: perspectiva
materialista', ponencia para las Jornadas sobre Género y Valores,
Emakunde, Gasteiz, enero 1994.
Hitzaurrea XXIII
Arazoa ez datza,
Zientziak garatzen duen ala ez duen jakitean,
garapenaren kalitatea balioztatzean baizik.
R. Thom
INGURUNE TEORIKOA
MASKULINITATE ETA FEMINITATE KONTZEPTUAK
Dimentsio bakarreko egitura jasotzen duen maskulinitatearen eta
feminitatearen eredu klasikoak, bakarra eta bipolarra den jarraipena aldarrikatzen
du, sexuen oinarri biologikoan erreparatzen duelarik. Ikuspegi klasiko honen
ildotik errealitatea formagabekoa da, eta zatitua dela baieztatzen da; argudio
beraren bidez, maskulinitatea eta feminitatea bi zati direla adierazten da, elkarri
kontrajarriak daudenak. Honela, subjektua jarraipen honen puntu batean kokatzen
da, nondik maskulinitatea eta feminitatea bi dimentsio desberdin eta independiente
direla kontsideratzen duen. Jarraipena aurkako bi muturrez osatua da, puntu neutro
bat duena gainera, eta azkenik, eredu klasiko honek baieztatzen du oreka eta
heldutasun pertsonala emango dela, sexu bakoitzari dagozkion ezaugarri propioak
bereganatzen diren neurrian. Beraz, emakumearen osasun fisikoa ona izango da,
emakumea oso femeninoa izanez jokatzen badu, eta mutilaren kasuan maskulinoa
izatea eskatzen zaio osasuna eta oreka psikologikoa izango baditu. Ildo honi
jarraikiz adierazten da, hain zuzen ere, rol eta sexu arteko ezadostasunak
psikopatologikoak diren inbertsio sexualak ekarri ohi dituela (Sebastian, l990a).
1960. urte aldera "genero-rola" nozio bikoteari definizio berria emateari
ekin zitzaion. Kritikatu egin zen egituraren dimentsio bakarra eta bipolarra,
maskulinitatearen eta feminitatearen arteko independentzia azalduz (Blok, 1973;
Bem, 1974; Spence, Helmreich eta Stapp,1975). Gaur egungo maskulinitate eta
feminitate ereduaren baitan aztertuz gero aurki daitezkeen aintzinasmo teorikoek,
maskulinitatea eta feminitatea bi egitura diferente direla kontsideratzen dute, hau
da, egun egituraren bidimentsionalitateaz mintzatzen da. Gainera, dimentsio hauek
independienteak eta ortogonalak izan daitezkeenez, subjektuak bi dimentsioen
Ingurune teorikoa 1
jabetza har dezake, hauek autonomoak baitira. Bestalde, Parsons eta Baden (1945),
Bakan (1966) eta Koestler (1967) egileek proposatutako eredu bikoitzetik abiatuta
definitzen dira rol sexualak.
Bem-ek 1974.ean aurkeztu zuen androginia kontzeptuaren arabera, subjektu
bera maskulinoa eta femeninoa izan liteke, edota aldi berean instrumentala eta
adierazkorra, "agentic" eta "komunala", baina beti ere modalitate hauek egoera
jakinetara nola egokitzen diren arakatuz. Egokiera hauek nola taxutzen eta
burutzen diren azaltzea, adierazgarria gerta baitaiteke oso (Bem 976).
Maskulinitatearen eta feminitatearen eredu klasikoari kontrajarriz --zeinak
osasun mentala neurtzen zuen-- gizonezkoei maskulinoa eta emakumezkoei
ahalik eta femeninoena izatea aginduz, genero-rolaren orientabide berriak ordea,
karakteristika biak (maskulinitatea eta feminitatea) beharrezkotzat jotzen ditu
pertsonaren psikologi moldaera egokirako. Horrenbestez, ezaugarri maskulino eta
femeninoen arteko harmoniak jokamolde aldetik zabaltasun handiagoa sortuko
luke pertsonarengan, eta, inguru adaptazioari dagokionez, egokiera hobea.
IDENTITATE SEXUALA ETA
GENERO-IDENTITATEAREN DEFINIZIOAK
Sexu kontzeptuaz ari garenean, bereizgarri genetikoez mintzo gara, hau da,
XX edo XY kromosomez. Karakteristika hauen banatzearen arabera sortzen da
pertsona, emakumearen edo gizonaren itxura fisikoa eraman dezakeen pertsona.
Honi dagokion baliokide soziala generoa da, eta berau, dauden bi kategoria
sexualetan (gizona eta emakumea) oinarrituriko egituraz arduratzen da.
Bi kategoria sexualen arabera erabakitzen eta banatzen dira, bada, hainbat
karakteristika: ezagumenezkoak, emoziozkoak eta jokabide desberdinetakoak.
Honela, sexuak emakume eta gizon-dimentsioak biltzen ditu; eta generoa,
maskulinitate eta feminitate-dimentsioen arabera definitzen da. Printzipioz, eta
kasu gehienek hala erakusten dutenez, sexua da pertsonaren karakteristika
dikotomikoa, hau da, gizona izan daiteke ala emakumea. Aitzitik, egungo
ezagutza-mailaren egoera isladatzen duena, generoa da, alegia, maskulinitate eta
feminitate-dimentsiotan oinarritutako karakteristikatzat hartzen da, honela
subjektua batu dakiokeelarik hauetako bati, biei edo ez batari ez besteari.
Gure aburuz, identitate sexuala hauxe litzateke: nork bere irudiari kasu
eginez pertsonak osotzen duen judizioa. Era berean, bere aldetik, judizioa
bereizgarri biologikoetan errotzen da. Aitzitik, generoaren identitatea
autosailkapenez burutzen den judizioa litzateke, hots, gizon eta emakumea izatea,
beti ere historian zehar kategoria hauek ulertuak izan diren bezala.
2
Androginiaren teoria psikologikoak estereotipo sexualen arteko
aurkakotasun bipolarra ukatzen du errotik. Bestalde, androginiaren psikologia
"desbideratu" deituraz izendatzen diren pertsonen errehabilitazioaren aldekoa da,
eta bertan aipatutako pertsonak ez dira identitate sexualen talde batera edo bestera
soilik egokitzen. Aztertutakoak eredu berdinaren ikuspegiak dira, hots, identitate
pertsonala kategoria nagusiena dela esan nahi da.
Rol sexualaren ezaugarriak ondokoak dira:
A.- Sexuak bereizten dituen tasunak.
B.- Estereotipotzat kontsideratutako karakteristikak. Lenney-en aburuz,
hauek sexuak desberdintzen dituen ezaugarriak lirateke.
Azter ditzagun ondoren, laburbilduz bada ere, aipatutako bi ezaugarriek
biltzen duten mundu-ikuskera. Lehen ezaugarriak desberdintasuna diagnostikoki,
enpirikoki, ematen dela azaltzen digu, sexuen artean ematen diren tasunak zeintzuk
diren argituz. Bigarrenak "usteaz" dihardu, hots, talde, azpikultura edo kultura
bateko biztanleek sexuak elkarrengandik desberdinak direlako usteaz. Zergatik
desberdintasun hau? Tasun batzuk direlako medio.
GENERO-IDENTITATE SOZIALA,
KATEGORIEN ARTEKO EBALUAZIOAK
ETA PERTENENTZIA SEXUALA
Heterokategorizazioa eta autokategorizazioa gure identitatea osatzen duten
bi prozesu arras garrantzitsu dira.
Batetik, kinada fisikoen eta estimulu sozialen bilketari, kategorizazio-
prozesua deritzo. Hartarako, taldeko kideak atributu amankomunez baliatzen dira,
kopuru jakin batez, elementu kategorialak barneratzerakoan (Tajfel, 1959, 1975;
Alport, 1954; Tajfel eta Wilkes, 1963). Eta, honela, kategoriei esker, bizitza
sozialean pertsonok dugun lekuaz jabetzen gara (Tajfel, 1982).
Bestalde, autokategorizazioari esker, endotaldeko zenbait karakteristika
garatzen ditu subjektuak. Esaterako, kristau batek doktrinak dioenari kasu egiten
dionean gertatzen da hori, edo, esate baterako, femeninoa den pertsonak
femenitate ereduari jarraitzen dioenean.
Identitate soziala, ordea, kontrajarririk dauden bi prozesuk osatzen dute,
dialektikoki: kategorizazio- eta desberdinketa-prozesuek. Eta era berean,
besteengandik desberdintzeko balio duten elementuak bilatzen dituzte subjektuek,
bai banakoaren mailan eta bai barano sozialean ere (Doise, 1972, 1979;
Deschamps 1979).
Ingurune teorikoa 3
Tajfel-en (1982) eta Turner-en aburuz (1979, 1985), konparazio-prozesua
norbera nahiz taldea besteengandik desberdintzeko baliagarri diren
kategorizazioen bitartez ematen da, beti ere kategorizazio hau positiboa izan dadin
saiatuz (Tajfel, 1982; Turner, 1979, 1985).
Pentsalari asko ohartu direnez, haurrak kategorizazioan darabilen
lehenetariko elementua, "pertenentzia sexuala" deritzona da. Pertenentzia
sexualaren araberako desberdinketa honen ondorioz, haurra bere sexuari baino ez
dagozkion zeinu propioez ohartzen da berehala. Gainera, pertenentzia sexualaren
ondorioz emango dira segituan preferentzi aukerak, eta zenbaitetan aurkakotasun-
jarrerak ere.
Ezagutza kognitiboari dagokionez, ugariak dira bestearen estereotipoa
hautematerakoan pertenentzia sexualak duen berehalako eragina azpimarratu duten
egileak, zeren besteaz dugun irudia juzgatzerakoan eta besteekiko ditugun jarrerak
burutzerakoan, kidetza sexuala garrantzi biziko eragilea baita (Fiske eta Taylor,
1984, 1991; Ickes eta Layden, 1976; Hartman eta Cols, 1988).
Horrenbestez, kategorizazio-prozesuak eragina du helduarengan ere, era
honetan pertsona atributu eta ahalmen jakin batzutara laburtuz, hautemate-mota
jakin batera makurtaraziz, eta honen ekintzak aurreikusiz.
Estereotipo sexualen edukia osatuz doa, "behetik-gorantz" doan
prozesuan, bakoitzaren experientziaren arabera, eta experientzian izandako
erregularitateez ohartzen hasten garenean (Fiske eta Taylor, 1984, 1991).
Bestalde, pertenentzia sexualaren arabera banatzen diren karakteristika
desberdin hauek, sexuaz ditugun errepresentazio sozialekin bat etorri ohi dira,
dudarik gabe, zeintzuek kutsu ideologiko eta kultur kutsu nabarmena duten
(Etxeberria 1991).
Deaux-ek eta Kite-k "generoari dagozkion sinesmen normatiboen
sistemak" terminopean definitzen dituzte errepresentazio amankomunen multzoak.
Honakoak dira sistema honen karakteristikak:
1.- Komunitateko pertsona-kopuru nagusi batek darabiltza.
2.- Baloreak eta judizioak isladatzen dituzte.
Generoaren eredu-sistema honen baitan, maskulinoa handinahia dela
definitzen da, indartsua, konpetitiboa, autosufizientea, segurua, boteretsua,
independientea, eta abar. Aldiz, identitate sozial femeninoa menperakorra da,
indargabea, hunkikorra, besteei laguntzeko prest dagoena, ulerkorra eta abar
(Lorenzi-Cioldi, 1988; Etxeberria, 1991; Deaux eta Kite, 1987).
4
«Ez ezazue antigualekoak zaretenik senti, zeuen malko sekretuak
kanpokoengandik gordetzeagatik. Ez zaitezte lotsa izan. Askatasuna eta
independentziaren sena zeuongan baituzue»
A. Gala
Identitatea definitzerakoan kontu egin behar genuke, arreta handiz, zeren
maitasuna definitzea bezalakoa baita. Maitasuna, zorionez, hitzez eta kategoriaz
adieraztezina da. Eta identitatea ere bai, neurri handi batetan bederen. Zeren ni
naizena bainaiz, naizen hori aldatzeko, eta bestela, ez bainaiz; hau da, bestela,
munduan ez bainago bizirik. Eta misteriorik ez badago --badakizue--, bizitza
abandonatzen da. Horregatik identitatea definitzen saiatzen garenean, errealitatetik
aldentzen hasten gara: nahitanahiez sinboloetara eta mozorroetara jotzen dugu,
identitatea laburbiltzen dugun bakoitzean.
Tradizioz generoa dikotomikoki kontsideratu den arren, pertsona guztiok
ez dugu bikoiztasun horretan geure burua kokatu nahi. Izan ere, gure kulturan
plazerra hain gaizki ikusita dagoenez --Luis Elberdin-en hitzetan esateko, "homo-
sexualitatea eta masturbazioa dira historikoki gehien gaitzetsi izan diren harreman-
motak[*]--, plazerrerako harreman-mota bat besterik ez baita zilegiztatzen, bikote
heterosexualena alegia, eta, horregatik, "laranja-erdiaz" mintzatzen gara maiz.
Baina Carlos Yuste sexologoak dioen bezala, hobe genuke "mazedoniaz"
mintzatzea, erdibituriko laranjaz baino, zeren pertsonen arteko harremanak guztiak
ez mota bakarrera ez eta bikote bakarraren eredura makurtzen ez baitira.
Gauzak horrela, ondoko galderak kezkatzen gaitu: harremanak nola
gauzatu, dagoen eredu bakarra, masa-komunikabideek eta hezkuntza-sistemak
azaltzen dutena baldin bada? Agian, kristauen erru-sentimendu anitz leihotik
boteaz eta bizitzaren malgutasun zabala sentitzen utziz. Agian.
Tximua eta papagaioa imitatu behar ez direla ikasten dugun egunean,
orduan geure burua pitin bat gehiago maitatzen dugula ohartuko gara. Eredurik
behar ez dugula.
Genero-identitatearen osaketan sexuaz ditugun estereotipo sozialak
geureganatzen ditugu, NI-an txertatuz. Genero-identitatearen osaketan pertsonak
bere autoirudira barneratzen ditu estereotipo sexualak, kategorizazio eta
desberdinketa sozialen prozesuei esker. Eta, modu honetara lantzen da, bakoitzak
bere buruaz duen informazioa bildu eta antolatzen duen kognizio-egitura. Baina
ezin da ahantzi, Ni-aren informazioa eratzen duten egitura-eskemak, pertsona
ororentzat berdinak ez direla. Linville-k 1982an seinalatu duenez, genero-
-identitatearen egituren konplexutasunean banakoaren desberdintasunak daude.
Ingurune teorikoa 5
[*] Estatu Batuetako psikiatri elkarteak, 1972an erabaki zuen homosexualitatea gaixotasun-
indizetik kendu eta nahasmen arintzat kontsideratzea.
Tradiziozko estereotipo sexualen ebaluaketarekin bat ez datozela aitortzen
dute zenbait subjektuk, beren burua deskribatzen hasten direnean. Genero-
-identitatearen arabera tradizionalki desberdindu diren lau taldeak, honako hauek
dira:
a.- "Maskulino" modura eskematizatutako subjektuak: beren burua deskri-
batzerakoan, gizonezkoei tradizioz eman zaizkien berezitasunez baliatzen dira.
b.- "Femenino" modura tipifikatutako subjektuak: beren burua deskriba-
tzerakoan, emakumezkoei tradizioz eman zaizkien berezitasunaz baliatzen dira.
c.- "Androginoak": beren autoirudia deskribatzerakoan, emakumei nahiz
gizonei ezarritako elementu klasikoez baliatzen diren pertsonak dira.
d.- "Ez-eskematizatuak": estereotipo sexualei erantzun gabe
autodeskribatzen dira (Lorenzi-Cioldi, 1988)
Enpar Pineda-k, Madrilgo asanblada feministaren eta lesbiana feministen
taldeko partaide denak, "Feminismoaren proposamen askatzaileak. Ezkerrarentzat
desafioa" izenburuko hitzaldian esan zuenez (Getxon 1994.eko neguan), ezkerrak
gaur egun, inoiz ez bezala, arazoaren konplexutasun handiaz jabetu beharko luke:
Mintza al daiteke gaur emakumeen interes orokorraz, eta genero
femeninoko partaide direnez, talde diferentziatutzat kontsideratu?
Emakumeok talde sozial homogeneoa osatzen al dugu? Generoa beste
hainbat faktore baino garrantsitsuagoa al da, esate baterako, klasea, etnia, nazioa,
erlijioa, preferentzia sexuala, adina eta abar baino garrantzitsuagoa?
Aitzitik, bestelakoak ote dira emakumearen kontzientzia soziala
baldintzatzen duten faktoreak, eta orduan ez luke horrenbeste axolarik genero
femeninokoa izateak?
Edo bestela, faktore guztiak kontutan hartzea onena ote litzateke (sexoa,
etnia, ideia erlijiosoak, politikoak, preferentzia sexuala, bizilekua eta abar)?
"Diferentziaren" diskurtsoak eta praktikak berezi egiten ditu batetik
maskulinoa eta femeninoa bestetik, elkarri kontrajarrita baleude bezala. Emakume
izatea unformizatzen du diferentziaren femenismoak, zeren genero femeninoaren
pertenentzia soilik hartzen baitu kontutan.
Planteamentu honek, ordea, ahantzi egiten du, dauden praktikak eta
identitate sozialak zeharo konplexuak direla, zerikusirik duten faktoreak hainbat
direlako. Honela, klase- edo arraza-faktoreak generoa baino indartsuagoak suerta
daitezke zenbait ingurunetan.
Beste hitz batzutan azaltzeko, pertenentzia honetan eragiten duten
faktoreak, anitzak dira: nazionalitatea, adina, sinismen erlijiosoak eta preferentzia
sexualak, besteak beste.
6
Diferentzia historikoei kasurik egin gabe burutzen diren apriorizko
definizioak, baztertu egin behar dira, zeren emakume taldearen baitan dauden
desberdintasunak eta aniztasunak estali egiten baitituzte.
Beraz, gaur "genero kontzeptua" erabili ordez, bestelako kategoria
zabalagoak behar dira, errealitatea ikertu ahal izateko. Desberdintasunek egoera
desberdinen aurrean nolan jokatzen duten azaltzerakoan (gizonezkoekin eta
emakumeen artean), besterik gabe "genero" kategoriak ez digu askorik balio.
Kategoria zabalagoak behar ditugu sozietate bakoitzean, emakumearen
zapalketaren berri ematen dituzten egitura sozialak, kulturalak eta psikologikoak
argitara ekartzeko.
Ingurune teorikoa 7
Sexu biologikoa
(karakteristika
anatofisiologikoak)
Kromosomak
Gonadak
Barne eta kanpo ernaltze-organoak
Hormonak
Ezaugarri sexualak. 2 urte.
(finkoa 3 urte inguruan)
Generoa edo identitate generikoa
(edo sexu kulturala)
Indarrak
Biologikoak
Biopsikikoak
Intrapsikikoak
Eskakizunak
Ingurunean
Familian
(sentimendua, generoarekiko
uste sendoa)
Esentzia genetikoa (Gender identity)
Genero rola (Rol gender)
Jokabidezko portaerazko genero rola
Sexu-portaera
Esplizitua
+
Fantasiazkoa
(irudikatua)
Objektuaren aukera
Sexu-jokabidearen izaera
Birsorkuntza edo ugalketa
Azken urteotan "sexu" eta "genero" terminoak eskema honen arabera antolatu dira
(J. MONEY, J.G. eta J.L. HAMPSON, E.S. PERSONS eta lankideen arabera).
Grafiko hau dinamikoa denez, ez da hierarkikoki irakurri behar, ziklo osoa aldi
berean ematen baita pertsonarengan. Ziklo biologikoa eta soziala batera doaz.
SEXUA
ESKOLA MIXTOA?
HIZKUNTZA, EDUKIAK ETA ESPAZIO BANAKETA
Eskola segregatuak, bi hezkuntza-eredu sortu zituen eta horiek arras
desberdinak ziren. Honela bazekiten, pertsonak nolakoak ziren, eta, horrenbestez,
pertsonen jokabideek nolakoak izan behar zuten. Zeren orduko munduak
gizonezkoak eta emakumezkoak oso funtzio desberdina betearaztera behartzen
baitzituen, aldi berean oso desberdin ziren bi hezkuntza-eredu eskaintzen
zitzaizkien, beti ere, genero-zatiketaren araberako erizpidea jarraituz.
Geroago, eskola segregatuaren porrota etorri zen, eta honen ostean daukagu
egun "eskola mixtoaz" ezagutzen duguna. Baina deitura aldatu den arren, nola
defini daiteke eskola-mota hau? Sexu argudioan oinarrituriko bi hezkuntza-eredu
oso desberdinen zatiketari amaiera eman zaiola egia bada ere, ez horregatik uste
izan, sakonagoak liratekeen hainbat eduki baztertzaileekin amaitu denik. Indarrean
den hezkuntza-eredu bakar honen abiapuntuak begirada sexistarekin darrai, zeren
aldarrikatzen diren erizpideak eta goraipatzen diren baloreak, funtsean, erabat
maskulinoak diren heinean, kultura femenino oro menekotasunera nahiz bigarren
maila batera zokoratzen baitu. Mundua bitan zatikatze honek areagotu egiten ditu,
halabeharrez, praktikan jada dakuskigun desberdintasunak. Hezkuntza-eredu bakar
bat laudatzen da, non batez ere mundu maskulinoaren egite baikorra eta progresista
azpimarratzen den, sutsuki gainera sarritan.
Egia da gaurko neska-mutilak, lehen ez bezala, ate beretik barneratzen direla
eskolara, bertan, ikasgelan elkarrekin ari direla, ikasgai berdintsuak lantzen
dituztela ... Alde hauek guztiak genero-desberdinketa leundu dutela dudarik ez
badago ere, badira oraindik eraginkor suertatzen diren makina bat faktore, sexu
bakoitzari dagokion papera eta rola nolakoak behar duten definitzen eta sailkatzen
dutenak. Mari Jose Urruzolo-ren azterketarekin bat dator Emakunde, teoriari
dagokionez bederen, izan ere Elkarteak l992. irailean antolatutako "Hezkidetzari
buruzko jardunaldien ondorio"-etako bat honela azaldu baitzen:
«Neskak eta mutilak gela desberdinetan banatzen zituen eskolatik
eskola mistora igaro izanak ez du lortu gizonen eta emakumeen arteko
berdintasuna egia izatea. Hezkuntzak oraindik ere sexista jarraitzen du.»
Esaterako, mintzatzen den hizkuntza beti maskulinoa da. Hala, "Gizon
guztiak hilkorrak dira" bezalako esaldia aditzen duen bakoitzean, neska ikasleak
berataz ere mintzatzen ari direla ikasi beharko du berehala.
«Eguneroko hizkuntza tranpaz beterik dagoela badakit. Unibertsala
izan nahi du, baina eratu duten gizonezkoen marka darama: hauen baloreak,
desioak eta prejuizioak isladatzen ditu.»
Simone de Beauvoir
8
Zentzu honetan, Carmen Larrañaga ikerlariak azaldu duenez, bertsolaritzan
ere ageri den dikotomia da, pertsonak izendatzeko bi era desberdin erabiltzen
baitira. Honela laburbiltzen du Carmen-ek bere azalpena:
«Gauza da, bertsolaritzara hurbiltzen garenok, tradizioa maite
dugulako, beste arrazoirik ez zait bururatzen, bikoiztasun deigarri batekin
zigortzen gaituztela».
Azaltzen duenez, nola deitu bestela, sexu bien arteko berdintasun-eza
azpimarkatzeko ageri den obsesioa, plazetara bertsotan aritzera baino beste aritze
ilun batera joango bagina bezala? Nola azaldu bestela, batzuei Maialen, Estitxu,
Iratxe, Arantzazu deitzea eta besteei, berriz, Egaña, Lizaso, Sarasua, Peñagarikano
esatea?
Kontua da, ordea, bi multzoak sexuen arabera osatzen direla. Eta hizkuntza
guztiek asmatzen dituzte bereizketa hori bideratzeko tresnak.
Bestalde, ez da ahantzi behar, gauzek beren indarrak eta dimentsioak
dituztela, eta haurrak gauza izendatzen duenean, aldi berean gauza horretaz nola
jabetu behar den eta nola maneia daitekeen ikasten ari dela.
Kontzeptuak, norbanako bakoitzarenak izan arren, neurri berean "emaitza
sozialak" dira. Hizkuntza batek mundu-ikuskera esan nahi du, hizkuntza hori
darabiltenen ikusmoldea; hipotesi hau XIX. mendean azaldu zuen Von Humboldt
alemaniar hizkuntzalari ezagunak. Bestalde, lengoaiaren sinboloek, kontzeptuek
eta edukiek partepartze zuzena dute pertsonaren garapen osoan. Zentzu honetan,
Sapir Whorfen-en hipotesiak azaldu zuenez, sinbolismoa, pentsamendua eta
komunikazioa hertsiki lotuta daude beren artean, elkarri eragiten eta baldintzatzen
diotelarik.
Mintzaira ez da komunikabide neutroa; baloreak, jarrerak eta portaera-
-ereduak isladatzen dizkigu hiztunoi. Egun egitura sozial baten baitan gizonen
boterea erakusteko baliabidea hizkuntza da. Gizonen ahotsak eta mezu
maskulinoak dira, bi sexuek aditzen dituztenak. Dakusagun adibide hau: mezuak
gogorarazten du zelibatoa "gabezia" dela. Dispositibo manipulatzaileak ikustezina
dela dio. Honela, mintzaira bitarteko dela, mito genitalak emakumeen sexualitatea
maneiatzen du, harreman sexualek nolakoak izan behar duten seinalatuz. Ingurune
honetan irakasten da "zelibatoa", hau da, harreman sexualen gabezia esan nahi
duela. Eta zergatik azpimarratzen da interpretazio hori? Gizonak emakumeari
zelibe izateko bi aukera besterik zilegiztatzen ez dizkiolako:
Frakaso sexuala gertatzen deneko kasua, emakumeak gizona "lortzeko"
behar adineko erakargarritasunik ez badu.
Ingurune teorikoa 9
Datorren lehen gizonarekin ohantzera joateko prestatzen den
emakumearen kasua.
Benetan ugariak dira zelibato hitzarekin lotzen diren hitz ezezkorren
kopurua, esate baterako, "hoztasuna" eta "sorginkeria". Erabilera hau sarritan
entzun edo irakurri ohi da telebista, irrati, bihotzeko aldizkari, textuliburu,
erreferentzi liburu nahiz hiztegitan. Zeren zelibato hitza zentzu txarreko
interpretazio maskulinoaren aginduz ulertu izan baita historian zehar. Dispositibo
manipulatzaileari eta mito genitalari loturiko hizkuntzaren kontrolek, zelibatoa
"gabezia" dela markatzen dute: zerbaiten falta izatea. Emakume batek kontatu
zigunez, zelibe izatea bi arrazoi hauengatik aukeratu zuen: batetik, sarketa atsegin
ez zitzaiolako, eta bestetik, independentzi egarriak bultzatuta. Azter dezagun,
oraingoan, mutil ikasle batek zer esan zuen bere irakasleaz (irakaslea bakarrik bizi
zen eta, zurrumurruek ziotenez, zelibea zen). "Bera ikustea besterik ez dago,
gizonek erakargarri aurkitzen ez dutela ulertzeko. Begirada ere hotza du eta, nere
irudiko, irakasten dien mutil nagusiek dagoenekoz ohartu dira bera hotz-hotza
dela".
Gatozen, orain, txisteen adibideak arakatzera. Walter Zenner-ek seinalatu
duenez, humorearen eta etnizitatearen kontzepzio arruntena ondokoa da:
estereotipo ezezkorrak iraunarazten ditu eta kanpoko taldea erasotzeko modua da.
Humore etnikoaren kontzepzio hau bat dator humorearen "konpetitibitatearen
teoria"-rekin, zeinak erakusten duen barrea, hain zuzen ere, gutxiagotzat
kontsideratuengana zuzentzen dela, eta horregatik, teoria honek dioskunez, barrea
garaipenaren eta superioritatearen seinalea da. Azterketa hau baliogarria gerta
dakiguke, talde etniko kontzeptuaren ordez, emakumeei zuzendutako txiste eta
algarak aztertzeko.
Israel-go txisteez Zenner-ek egin zuen azterketaren emaitzarekin bat datoz
hainbat ikerlari ospetsu: Barron 1950, Berlyne 1968, Bruma 1946. Dudarik gabe
--diosku Staniey Brandess-ek-- hainbat txiste etnikoen azpian "batzuetan ona"
den pentsamoldea dago; aurkakoak irrigarri jarri nahi direnean, aurkakoaz trufa
egiteko estereotipoaz baliatzen dira, norbere irudia handiagotzen da, eta bide batez,
norberaren status soziala ere bai. Andaluzia-ko Monteres herrian aurkitzen diren
txiste zehatz askok helburu inkonziente horri erantzutera datozela erakutsi berri du,
aipatu pentsalariak.
Ikasgaien edukiari dagokionez, har dezagun adibide hau: U.B.I.n erabiltzen
diren artearen historiazko ikastextuetan, ez dira emakume artisten lanak ez beraien
biografiak jasotzen. Izan al da emakume artistarik? Non dira beraien lanak? Zein
da artearen historiarako emakumeek egindako ekarpena? Neurri handi batean,
emakumeak iraganean ahantziak izan diren atxakiapean justifikatu nahi izan da,
orain arte eta etorkizunean ere jasango duten menekotasuna. 1960.ean hasi eta
azken urteotan erabilitako metodologiak, ikuspegi berria zabaltzeko, berea egin du,
10
artearen historia nahiz historiografia lantzerakoan hartu beharko liratekeen
erizpideak aztertzeko deliberazioa. Androzentrikoa izan nahi ez duen ikuspegi
honek, kontutan hartzen du, sorkuntza artistikoa ez dela egite isolatu eta singular
baten emaitza gorena, gizartearen ekoizpena baizik, garaiko ingurune eta tokian
tokiko egoera propioak baldintzatua. Mundua begiratzeko metodologia honi esker,
hainbeste galdera egin daiteke. Zerk eta nork ordezkatzen du artea? Zein dira
baldintza sozialak, obra artistikoa gauzatua izan dadin? Nolakoak dira artearen
historiak jaso dituen emakumezkoen eta gizonezkoen irudiak? Eta zergatik?
Bartzelonan l990.eko martxoaren 8a ospatuz Valledemossa-ko eskolan
Beatriu Porqueres-ek, irakaslea den partetik, berak ondoko puntuak garatzeko
hartutako erabakiaren berri eman zuen:
Historia irakasterakoan azaltzen diren adierazpen sexistak kritikatu
eta gainditu ahal izateko hiztegi alternatiboa sortzea.
Produktu indibidual gisa aurkezten den obraren analisi eredua
kritikatzea.
Errepresentazio artistikoak behatzerakoan, analisi ikonografikoa eta
ikonologikoa erabiltzea, hain zuzen ere, gizonei eta emakumei egotzi zaizkien
baloreak argitara ekartzeko.
"Arte Handiak" eta "Arte Ttipiak" izeneko nozioak kritikoki
aztertzea, zeren azken hauek (arte ttipiak deituak), artearen historiatik alboratuak
izan direnez, ahantzi egin baitira, hain zuzen ere emakumeak ekoizpen artistikoan
jorratu izan duen alorrik emankorrena izanik: zeramika, bordadoa, dekorazioa eta
diseinua, besteak beste.
Mendebaldeko emakume artisten obrak ezagutzera ematea, alegia,
artearen historian kokatzen diren emakumeen obrak.
Artearen historian ikuspegi androzentrikoa duten textuak azaltzea,
aztertzea eta alternatiba posibleak bilatzea.
Valledemossa-ko arte-irakaslea ohartu egin zen, U.B.I.ko arteari buruzko
liburuak lau emakumeren aipamena besterik ez zuela jasotzen, eta gainera hauxe
zela, U.B.I.ko liburuetatik emakumezko gehien azaltzen zituen liburua. Beraz,
oraindik hezkuntza-sistema "dibulgazio-fasearen" hastapenetan baino ez dagoela
aitortu behar da, hau da, bilatu, azaldu eta gogorarazi egin behar da, emakume
artistak ere izan direla historian zehar. Guztion mesedetan errepikatzekoak dira
Adrienne Rich-en ele hauek:
«Ikasle zaretenoi esan nahi dizuet, hona heziketa bat jasotzera zatoztela
pentsatzeko luxua ezin onar diezaiokezuela zeuon buruoi; alegia, zuek hona etorri
bazarete, mota batetako hezkuntza exijitzeko izan da.»
Kultura menperatzaileak gero eta gutxiago onartzen ditu desberdintasunak,
pertsonon arteko ugaritasunak alegia, zeren egungo Jainkoa homogeneitatea baita.
Ingurune teorikoa 11
Eta paradojikoa dirudien arren, masa-komunikabideen hedapenak harremanik eta
komunikaziorik gabeko mundua eraiki du.
Bestalde, kultura menperatzaileak errealitatea ezezik arima ere itotzen du,
erlijio bakarra onartzen erakutsi baitigu, gainerakoak supertizioak direla esanez.
Eta hizkuntza bakarra balioztatzen du, besteak dialektotzat hartuz. Arte bakarra
dastatzen du, gainerakoei folklore deituz eta mespreziatuz.
Azkenik, eginda dagoena kontsumitzera behartzen gaitu kultura eta erlijio
honek, eta ez sormena lantzera. Aipatutako fenomeno hau merkantzietan ezezik,
hitz, irudi, emozio eta ideien elkartrukean ere gertatzen da, zoritxarrez.
Ohartzekoa da, bi mintzaira dauden arren --pentsatzeko mintzaira eta
sentitzeko mintzaira--, mendebaldeko kulturan arrazoiaren eta emozioen arteko
bereizkuntza izugarria ematen dela, adimenaren eta sentimenaren arteko zubia gero
eta banatuago egonik.
Ikasgaien edukiari dagokionez, gizonentzako egindako historia irakasten da
U.B.I.rarte eta baita aurrerantzean ere, begirada sexistatik alegia, eta honela,
emakumeek historian izan duten papera arbuiatu egiten da, paper hori isilaraziz.
Antzeko kezkei erantzun nahian, talde femRol sexualak eta eredu sozialak