BIOLENTZIA
estatu-arrazoiaren
diskurtsoan
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
BILBO, 1997
© Filosofia Saila
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-83-X
Lege-gordailua: BI-1237-97
Inprimategia: RGM Servicio de Impresión. Larramendi 4. BILBO
Azaleko irudia: Viñet Bikuña
Azaleko diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Banatzaileak: UEU. General Concha 25, 4. BILBO telf. 4217145
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA
AURKIBIDEA
SARRERA .......................................................................................................... 7
Arantxa Carbonell, UEUko Filosofia Saileko Sailburua
ARRAZOIAZ EDO ARRAZOIRIK GABE, ESTATUA BORTXA DA ................... 9
Joxe Iriarte "Bikila", Zutik-eko Kidea
BIOLENTZIA ETA BIKTIMISMOA: EUSKAL NAZIOAREN
ERAIKUNTZAREN BI AURPEGI ...................................................................... 25
Maite Pagazaurtundua Ruiz, Eusko Alderdi Sozialistako Hezkuntza eta
Kultura Arduraduna
ESTATUKO BIOLENTZIA, JUSTIZIA ETA ZIGORGABETASUNA ................. 35
Allande Etxart, Herrien Eskubide eta Askatasunerako Nazioarteko
Ligako kidea eta kazetaria
ZUZENBIDE-ESTATUA: SEGURTASUNA, ASKATASUNAREN BERMEA .... 47
Carlos Iturgaitz, P.P.eko Lehendakaria Euskal Autonomi Elkartean
BIOLENTZIA ETA EUSKAL NAZIO-ASKAPENAREN PROZESUA .............. 55
Inaxio Oliberi, Eusko Alkartasuneko Idazkari nagusia eta
Hezkuntzako Sailburua
MEZUBIDEAK ETA KAZETARIAK EUSKAL GATAZKAREN AURREAN ..... 79
Txema Ramirez de la Piscina, Kazetaria eta EHUko irakaslea
BAKEAREN DISKURTSOA ETA ESTATU VS. NAZIO IDENTIFIKAZIOAK .. 103
Jose Francisco Valencia eta Luixa Reizabal, Psikologia sozialeko
irakasleak EHUn
Aurkibidea __________________________________________________________________ 5
FORUEN ABOLIZIOA, ESTATU-NAZIOAREN ERAIKUNTZA
ETA IDEOLOGIA LIBERALA ........................................................................... 119
Esteban Antxustegi, Filosofiako irakaslea EHUn
ERREPRESIO POLITIKOA EMAKUMEARENGAN ......................................... 129
Itsaso Idoiaga, Medikua eta Torturaren Kontrako taldeko partaidea
GERRA ZIKINA: ESTATUAREN BEHARRA ..................................................... 139
Iñaki Egaña, Historialaria eta Ikerlaria
BORTXA ETA ARRAZOIA ESTATU KONTZEPTUAN ...................................... 153
Rikardo Izaga, Filosofoa
TOLERANTZIA, ERREALITATE BIRTUALA ETA BIOLENTZIA ..................... 159
Fito Rodriguez, Filosofiako irakaslea EHUn
6 ____________________________________________________________________________
SARRERA
Esku artean duzun liburu hau 1995.eko uztailean Udako Euskal Unibertsitatean
Filosofia Sailean emandako hitzaldien bilduma da. Horrenbestez, aste oso batean
zehar landu genuen gai monografikoak liburuaren mamia biltzen du: "Biolentzia,
estatu-arrazoiaren diskurtsoan".
Ohartuko zarenez bertan disziplina desberdinetatik etorritako pentsalariak
gerturatu dira, beren alor propiotik beren ekarpenak erakutsiz. Era berean, iritziak
aurkezten ahalegindu ginen, Udako Euskal Unibertsitatearen foro irekiaren izaera
profitatuz..
Bestalde, Udako Euskal Unibertsitatean, egunean eguneko lanari erantzunez,
liburu honen osaketa posible egin duzuenoi eskerrik asko; (M. Karmen Menika,
Izaro Gurrutxaga, Nekane Intxaurtza).
Hausnarketarako zabalik dagoen bilduma honetaz goza dezazula, horixe da
Filosofia Sailaren gogoa eta nahia.
Arantxa Carbonell
Filosofia Saileko Burua
Sarrera _____________________________________________________________________ 7
ARRAZOIAZ EDO ARRAZOIRIK GABE, ESTATUA
BORTXA DA
Joxe Iriarte "Bikila",
Zutik-eko Kidea
«Hitz bat erabiltzen dudanean
--esan zuen Humpty Dumpty-k mesprezu handiko doinuz--
hitz horrek nik aukeratzen dudana esan nahi du...
ez gehiago ez gutxiagorik ere.
Kontua zera da
--esan zuen Aliziak--:
ea hitzek hain gauza desberdinak adieraztea eragin dezakezun.
Kontua zera da
--esan zuen Humpty Dumptyk--:
arauemailea nor den, horixe da dena».
«Alizia Ispiluan Barrenetik» hartua.
SARRERA GISA
Izenburu honek gehiegikeria dela eman dezake, eta horrela izango litzakete
bere zentzu hertsian hitzez hitz hartuko bagenu. Hots, Estatua, oro har, ez da
kohertzio-aparatu bat soil-soilik, boterea bermatzeko behar den konplexutasun
handiko sare bat baizik.1 Izan ere, Estatuak bake soziala eta giza integrazioa
sortzeko behar duen esparru ongizalea ere garatzen ikasia du: osasun publikoa,
gizarte-segurantza, eta abar. Gaur egun, neoliberalismoak ekarri duen oldartze
pribatizatzaileari esker, ikusteko dago aipatutako esparru ongizale eta babesle hori
nola geratzen den. Bien bitartean bistan da, bai judizialki bai polizialki, politika
errepresiboa gogortzen ari dela, joera horrek lekarkeen egonezin sozialari aurre
egin ahal diezaion.
Dena den, izenburu honek birtuterik badu, eta horregatik aukeratu dut,
jorratzeko eman diguten gaia "Estatuaren arrazoia eta biolentzia" denez,
zuhaitzaren adarretan galdu gabe, gaiaren erroetara doala zuzen-zuzen, biolentzi
arloan Estatuaren benetako izaera salatuz eta beren zainak agerian utziz. Hortik
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 9
1. "Hoy en día, se da por supuesto que el consenso social no se basa tanto en la coacción como en un amplio
conglomerado de sistemas de integración social en que la noción de la fuerza se muestra cada vez más insuficiente
para dar razones de la estabilidad y el mantenimiento del orden social. Cada vez más, se hace necesario hablar en
términos de poder y no de fuerza, si se quiere dar cuenta del funcionamiento de los mecanismos de dominación
que aseguran la estabilidad del orden social" (Manuel Calvo García. Página Abierta).
aurrera, dena da eztabaidagai, Estatu bakoitza, Espainiarra gure kasuan, une
konkretu batean zenbaiteraino den "egur-emaile" eta zenbaiteraino "azenario-
-banatzaile".
Eztabaida honi arriskua ikusten diot, eta horregatik hasi naiz hain era
probokatzailean. Adibidez, aurten hainbeste hauts harrotu duen GAL auziarekin
(edo CESIDen kasuan) gertatu den bezala, ezin da Estatuaren gehiegikeria batera
mugatu. Estatuak bere burua arriskuan ikusten duen bakoitzean, edo larritzen
denean, edozein bitarteko erabiltzeko gai da, historian zehar aski frogatu duen
bezala. Bi hitzetan, Estatu kapitalistaren etika, botereari eustean datza, gainontzeko
guztia zirkustantziala delarik.
Adibideak era eta neurri anitzekoak dira, bai Espainiako Estatuan bai
besteetan; bai arlo nazionalean, bai internazionalean. Hor dugu, Ipar Amerikako
erraldoiak Ertamerikan agertzen duen joera kriminala. EEBBen ikuspuntuaren
arabera, Ertamerika ez da herri subiranoez osaturiko eskualde bat, bere etxeko
atzeko sotoa baizik. Eta bere interesak arriskuan ikusten dituen bakoitzean, inongo
atxakiarik gabe edozein tokitan sartzen du muturra: Nikaragua, El Salvador,
Panama, Dominikar Errepublika...
Batzuk esaten digute EEBBek, kanpo-arazoetan gaizki jokatu arren, etxe
barruan zuzen eta demokratikoki jokatzen dutela. Baina hori ez da horrela. Duela
ehun urte Chicagon izandako langile-erahilketatik hasita, aldian aldiro bortxaz
ezartzen dituen lege gogorrekin jarraituz; Saco eta Vanceti eta Rosenberg sendiari
egin zizkieten muntaia judizialak tarte; indioekiko gehiegizko joerak; beltzekiko
joera arrazistak eta abarrek, aski frogatzen dute errealitate errepresibo hori.
Britaina Handian Thatcher andereak aberatsen jabegoa sakratutzat zeukan, eta
sindikatuek banketxetan zeuzkaten erresistentzi boltsak interbenitu zituen,
meatzarien borrokaldiak diru-beharraz itotzeko asmoz. Britaina Handiak Ipar
Irlandan egiten dituenak ere hor daude. De Gaulle jeneralak, Alemanian
akantonaturiko tanke-dibisioak bisitatu zituen, haien beharra izanez gero Parisko
ikasleak txikitzeko gai ote ziren jakiteko. "Rainbow Warrior" itsasontzia urperatu
zuten frantziar inteligentsiako militarrek, sabotaia zela medio. Oroi gaitezen
Frantziak antolatutako leherketa nuklearrez, bai Aljeriako basamortuan, edo duela
gutxi Mururoan. Txilen eta Argentinan boterean zeuden militarrek edo naziek
gerra aurretik egindakoek, "oilo-larruak" sortarazten dizkigute.
Gure artean, zer esanik ez. Espainiako Estatua nola eraiki zen oso garbi dago.
Garbiketa etnikoaz hasi zen Granadan, ondoren ijito eta judutarrekin jarraitzeko;
eta Estatuaren batasunaren izenean, Gaztelak beste herri guztiak asimilatu nahi
izan ditu era onez edo txarrez. Langileriaz ere, beste honenbeste. Estatuaren
eskuak langileen odolez zikinduta daude. Gerra zibilean hildakoez gain, gogora
dezagun Fraga Iribarnek Gazteizen egindakoa, barne-ministroa zenean.
10 ____________________________________________________________________________
Diktaduratik demokraziarako trantsizioa egitean, boterearen obsesio
nagusietariko bat frankismotik zetorren aparatu errepresiboa oso-osorik (polizia eta
armada) eta ahalik eta hobekien salbatzea izan zen.
Eta horrela izan zen, horrek ondorioak ekarriko zituela jakin arren, militarrek
"aberriarekiko" zituzten asmoak goitik behera onartu behar izatea, besteak beste.
Politikari askok aitortu egin dute, Konstituzioa erredaktatzean militarrek "nazio-
-arazoa" delakoaren inguruan egin zuten txantaia. Haien ustetan, aberriaren
batasuna kuestionaezina zenez, Konstituzioan argi geratu behar zen. Horren
ondorioa da PSOEk ETArekiko duen joera. ETArekin negoziatu beharrean "gerra
zikina" asmatzea, ez da kasualitatea izan.
Batzuren ustez GAL auziak Zuzenbidezko Estatua zikindu du; ez du, baina,
bere izaera demokratikoa aldatu. Noski, hemen bi eztabaida daude, honelako
gertakizun batek Estatuaren izaera aldarazten duen ala ez jakitea, eta bestea,
Espainiako estatua Zuzenbidezkoa den ala ez erabakitzea.2
Nire aldetik, hitzak zer esan nahi duen eta zer ez, "arau-emaileak", botereak,
erabakitzen duela jakinik, benetako garrantzia duena hauxe da: Espainiako
Estatuak, biolentzia zergatik erabiltzen duen argitzea (munduan zehar Zuzenbide-
Estatu hiltzaile gehiegi ezagutzen baititut).
Espainiaren kasuan, biolentziaren erabilera legala "konstituzionalki onartuta
eta araututa dago", "aberriaren batasuna eta bere barneko ordena, Espainiako
armadari dagokiola" dionean.3 Eta afan horietan neurriz ateratzen direnean,
egoeraren gehiegikerian egiten dute huts, ez Estatu-arrazoiaren alorrean. Alegia,
gaur egunean Estatuak mekanismo asko ditu (eta erabiltzen ditu) ETAren kontra
borrokatzeko, eta normalean legalitateari eusten dio (legalitatea eta zuzenbidea ez
dira gauza bera), baina ez beti. Hala ere, aberriaren batasuna zaintzeko legalitate
barruan jokatzen dutenek eta legalitatea bortxatzen dutenek, helburuak antzekoak
dituzte Estatu-arrazoiari dagokionean. Honekin hauxe esan nahi dut: batzuentzat,
GAL aferak Zuzenbidezko Estatua arriskuan edo kolokan jarriko luke;
autodeterminaziorako eskubidea ukatzeak, berriz, ez.
Gogoan dut, Aljeriako gerran frantziar armada kolonizatzailearen burua zen
Massu jeneralak prisioneroak torturatzeagatik kritikak jaso zituenean erantzun
zuena: "Jaunak, zuek eta guk, Aljeria frantziarra nahi dugu, eta horrela segi dadin,
edozein bitarteko erabiltzeko gai izan behar dugu, bestela jai dugu! Aljeria
independentea izango da!".
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 11
2. Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak agertu zirenetik egun gutxira, Anjel Rekaldek Foucaulten hitzak gogoratu
zituen: "Momento inquietante en que la criminalidad se convierte en uno de los engranajes del poder". Berak atera
zuen iritzia oso borobila zen: "En efecto, no estamos en el Estado liberal, o el de Derecho como les gusta jactarse.
Es el Estado-Delincuente".
3. "Los ejércitos, los militares, las armas, tienen por función matar el máximo de enemigos. Todos ellos son
instrumentos de muerte y destrucción y la profesionalización supone buscar la máxima efectividad en esa tarea."
Alberto Piris, general de artillería. Artículo publicado en El Mundo.
Militar honen zinismoak, frantziarren kanpo-politika inperalistari zegokion
politika militarra bere gordintasunean agertu zuen, berari baitzegokion indarrean
jartzea. Haren kritikariek, berriz, kolonialismo bigun bat nahi zuten, halako gerra
zapaltzailean gauzatu ezin zutena, noski. Haiei gehiegikeriak, ez helburuak,
(kolonialismoa), gehiegikeriak urratzen zien kontzientzia. Azkenik, De Gaullek
Aljeriaren independentzia onartu zuenean, ez zuen nazio bati dagokion garbitasun
etikoaren izenean hitz egin. Frantzia Handiari gerrak sortzen zizkion kostu
ekonomiko eta politikoetan oinarritu zen independentzia onartzeko. Chirac-ek
"force de frappe" delakoari dagokion armada kriminala justifikatu egiten du; eta
aldi berean, fundamentalista islamikoekin ezin dela hitz egin, eta errepresioari ekin
dio: politika bat, bi aurpegi.
Gaur egunean, kontrakultura bultzatzen zuten indarrak lur jota daudenez,
botereak erabakitzen du, Zuzenbidezko Estatu-arrazoia zertan mamitzen den, eta
erabaki horren inguru-minguruetara mugatzen ditu eztabaida guztiak. Non geratu
dira, 68ko garai haietan Estatuari buruz egiten ziren eztabaida zorrotz eta sakonak?
ESTATUAREN ARRAZOIA BOTEREA DA
Beraz, zertaz ari garen argi gera dadin, kontzeptuak argitzea izango da bide
zuzena, geroago arazo konkretuetan sar gaitezen.
Ilustraziotik datorren iritzia dugu (gaur egun, sozialdemokraziak eta antze-
koek bete-betean hartu dutena), Estatua arrazoiaren erresuma dela sinistea. Berari
dagokioke justizia ezartzea, zuzentasuna zabaltzea, askatasuna bermatzea eta giza
harremanetan harmonia zaintzea. Horien ustetan, bada, Estatu-arrazoia, arrazoiaren
inperioan oinarritu beharko litzateke. Beraz, iritzi horren arabera, zergak, legeria,
polizia eta armada, arrazoiaren inperioaren jarduera aurrera eraman ahal izateko
lirateke, nahiz eta onartu, noizean behin, aldian aldiro hain zuzen, Estatuak bere
gaitz propioak izaten dituela, gripe txarrak bailiran. Hala nola "gerra zikina",
polizien neurriz kanpoko joerak, zerbitzu sekretuen gehiegikeriak, injustizia
judizialak, era askotako ustelkeriak, eta abar.
Hitz batean, gizakien obra guztiak bezala, Estatuak bere akatsak ditu, baina
Estatu hori demokratikoa edo zuzenbidezkoa bada, bere joera arrazoian oinarrituko
da eta gehiegikeriak kamusten saiatuko da. Iritzi honen arabera, Estatu-arrazoiaren
izenean egiten diren gehiegikeriak, kontraesan batean erortzen dira, desarrazoian
hain zuzen. Ez dira bere izaerari itsatsita dauden joerak.
Nire ustez, planteamendu hori oso interesatua da. Egia da, arestian esan
dudan bezala, Estatuak badituela bere alde bigunak, lagungarriak izan
dakizkigukeenak, gizartearen ongizatea gauzatzeko erabiltzen direnak. Izan ere,
Estatu absolutuenak edo zapaltzaileenak, nola edo hala, bere alde babesleak zaindu
izan ditu: naziek, faxistek, estalinistek eta Erdi Aroko Erret instituzioek ere beren
12 ____________________________________________________________________________
politika soziala izan zuten (ez dira gutxi gaur egun, Franco edo Stalinekin ondo
bizi zirela aldarrikatzen dutenak).
Horren arrazoia erraza da ulertzen: instituziorik odoltsuenak ere bakea behar
du, ahalik eta merkeen eta errazen funtzionatu dezan; boterea duenak, lortutako
etekinak bakean disfrutatu nahi ditu, eta armada indartsu bat mantendu.
Horretarako, bere proiektuarekiko nolabaiteko atxikimendu soziala lortu beharko
du. Aparatu guztiek, makineriak diren heinean, koipea behar dute, bestela erre edo
trabatu egiten baitira. Koipe hori gizarteak ematen dion legezkotasunetik hartzen
dute.
Honez gero, nabariko zenuten, nire ustez, Estatua ez dela erakunde neutrala,
boteretsuen zerbitzuan dagoen aparatu edo sarea baizik. Eta botereak, besteekiko
zapalkuntza adierazten du. Zapalkuntza gogorra, zapalkuntza biguna, edo bietatik
erabiltzen dakiena, agian.4
Kapitalismoa bere baitara utziz (merkatu librea) eta bere esanetan dagoen
Estatua muturreko joeretara eramanez, jokamolde horrek hondamendira eraman
zuen sistema guztia. Bi mundu-gerrak eta izugarrizko krisi ekonomikoa ekarri
zuten joera horiek kontrolatu egin behar zirenaren iritzira heldu ziren boteredunak.
Horretarako, Estatuak bere eskuetan hartu behar izan zuen zenbait alor ekonomiko
eta sozial, ondoren arautzeko. Ongizatearen Estatua izenaz ezagutu dugun (eta
gaur egun erdi desmantelatuta dugun) Estatu kapitalistaren filosofia, bere alde
bigunak eta babeskorrak garatuz eta zabalduz indartu zen. Izan ere, aipatu Bigarren
Mundu-Gerraren aurrean izugarrizko krisi soziala jasan ondoren, kapitalismoaren
buru argienek oso garbi ikusi zuten, guztiz beharrezkoa zela klase desberdinen
arteko hitzarmen argia, hots, kontsentsua bilatu behar zutela, etekinaren zati handi
bat herriaren artean banatuz.
Horrela izan den bitartean, askori berdin izan zaio, Estatu hori Hirugarren
Mundua ustiatzen saiatu izan den, edo kapitalisten dirutzarren zatia herriarena
baino gehiago handitu den. Horientzat, ez zegoen etika-arazorik. "Banatzen duen
zatia" nahikoa ederra bada, Estatua denen zerbitzurako den tresna balitz bezala
ikusiko da. Batez ere, aldi berean, askatasun demokratiko minimo batzuk
bermatzen baditu eta aldian aldiro hauteskundeen bitartez boterea guk erabakitzen
dugula sinestarazten badigu.
Garai horretan, Estatuak bere erpin zorrotz eta gogorrenak ezkutuan gordeko
ditu. Hala ere, polizia eta armada hor daude. Badago esaera zahar bat ondokoa
dioena: polizi kopurua gora, demokrazia behera. Danimarkarrak harro daude
Europa osoan berak direlako polizi kopuru txikiena duten herria. Euskal Herriak
berriz, goiko markak apurtzen ditu. Honek zer pentsaturik eman beharko liguke.
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 13
4. "Un poder fuerte puede ser tolerante, por ejemplo con los objetores de conciencia. Más aún, puede llegar a
estar interesado en regular opciones positivas de objeción de conciencia con el fin de controlar mejor estos
fenomenos de disidencia". (Manuel Calvo García: El control de la disidencia política)".
ESTATU "INDARTSUA", BERE APARATUAK ETA BIOLENTZIA
Biolentzia botereari itsatsita dago, gaua egunari bezala. Boterea mantentzeko
erabiltzen da biolentzia; eta biolentzia eratzeko behar den tresneriaren jabe izateak
boterea ematen du, ia-ia alor guztietan. Ez da kasualitatea, Estatuak biolentzia-
-erabileraren monopolioa berarentzat bakarrik aldarrikatzea. Bere esparru
propioan, Estatuak bakarrik, edo berak emandako baimena dutenek, erabili
dezakete biolentzia, erabiltzeko arau batzuk errespetatu behar diren arren. Hala
ere, "beharrezkotzat" jotzen badu, bere legalitatea atzeko latinetik pasatuko du
"gerra edo joku zikina" erabiliz.
Biolentzia gauza anitza dugu5 bizitzaren alde asko ikutzen dituena. Estatua
geroz eta alor gehiagotan sartzen denez, biolentziaren "alde horiek" bere aldera
erabiltzeko arautzen eta taxutzen saiatzen da: psikiatrikoetan sartzeko arauak,
kartzeleratzeko legeak; armak noren eskuetan eta zertarako; militargintzarako lana
egiten duen ekonomi sektoreak jaso behar dituen languntzak (dirua, azpiegitura,
harreman diplomatikoak, etab.) nolakoak izan behar diren, etab.
Guk ezagutzen dugun mundua, elkarren kontra ari diren interes desberdinez
josita dago. Estatuen arteko bakea, beti, bake armatua da6. Estatuak (Estatu-
-sistemaz osatuta dagoen mundua), barruan bezala, kanpo-harremanetan ere
biolentzia antolatuaren sostengatzaileak dira. Horregatik Estatu guztiak axiomatzat
hartzen dute biolentziarekiko monopolioa eta etsaitzat hartzen edozein armada
paralelo (eta Nikaraguako "kontra" bezalako armadak justifikatzeko, edozein
atxakia erabili behar izaten dute). Berek osaturiko sisteman, Estatuek dute soil-
-soilik biolentzia organizatzeko baimena eta legitimitatea.
Ez dago munduan Estaturik ez sistema ekonomikorik, biolentziari uko egin
dionik. Are gehiago, Estatu guztiak eta sistema guztiak, demokratikoenak ere,
biolentziaren bitartez sortu dira eta horrela iraun ahal izan dute, bai Ipar
Amerikako Estatu Batuek, baita Frantziako Estatu nazionala, eta bai gaur egun
desagertuta dauden ESSBk ere. Kontua da, beraz, zer nolako biolentzia erabiltzen
den eta zein alorretara mugatzen den.
Arestian aipatu dugun bake armatuaren ideia eta erromatarren esaera,
"bakerik nahi baduzu, zaude prest gerrarako", ildo beretik doaz. Estatuaren alde
edo zati handi bat beti prest egon behar da, kanpoko zein barruko balizko edo
14 ____________________________________________________________________________
5. "Etimológicamente, "violencia" significa "ejercer fuerza sobre algo". Robert Audi por ejemplo,... propone
que la violencia es un ataque vigoroso contra, o el abuso de, una persona por medios físicos o psicológicos.
Defiende su argumento enumerando toda una serie de maneras, tanto físicas como psicológicas, en la que es
posible ejercer la violencia contra la gente" (Violencia y poder. Robert F. Litke. Viento Sur. Nº 18).
6. La aplicación de la teoría de la disuasión desde la óptica de un Estado o un bloque militar hegemonizado
por una potencia (es decir, la persecución de una mayor seguridad para crear inseguridad en el adversario) obliga
a participar en la carrera de armamentos y a plantearse la preparación efectiva de una guerra nuclear que pudiera
ser limitada y en la cual poder obtener la victoria". (Guerra, paz y sistemas de Estados. Jaime Pastor. Editorial
Libertarias).
ezusteko gerrari erantzuteko7, baldin eta Estatutaren egoera arrunta bakearena
gerrarena baino handiago bada. Nola ulertu bestela, ekonomikoki hain garestia eta
politikoki hain jasanezina den arlo militarrak duen garrantzia eta kasta militarraren
etengabeko presioa onartzea?
Eta horrek bere eragina du, gerra garaietan ez ezik egoera arruntetan ere.
Estatuaren baitan arlo militarrak eta polizi zereginak duten pisuak, sekretukeriak
eta autoritarismoak indartzen ditu, ia-ia bigarren izaera edo larrua bihurtuz. Eta
horrek demokraziaren murrizketa dakar. Gaur egunean gainera, Estatu indartsuaren
izenaz ezagutzen dugun Estatu-mota, ia toki guztietan indarrean dago; hots,
botere-guneak, aginte-guneak, geroz eta autonomoagoak dira parlamentuarekiko.
Aparatu estatalak, herritarrengandik ahalik eta ezkutuen behar du egon, eta
haren kontroletatik salbu. Norbaitek, azertu handiz, erradiologo batekin konparatu
du Estatua. Estatua gure barrenak ikusteko gai da; guk, berriz, Estatuarenak ezin.
Gure bizitza zenbaiteraino dagoen kontrolatuta jakingo bagenu, izutu egingo
ginateke: gure kontu korronteak, gure ideiak, gure helbidea, lana, jabegoa, atza-
marren aztarnak, eta laster gure kode genetikoa ere bai, Estatuaren ordenagailuetan
erregistraturik egongo dira.
Estatuak dena kontrolatu nahi du. Guk ezin dugu Estatua kontrolatu. Horrek
ez du esan nahi, noski, zenbait alorretan ezin zaizkiola kontrol demokratikoak
ezarri, ezta zigorgabetasun osoa duenik (noizean behin lortzen dugu Estatuaren
garapen hori geraraztea). Baina joera txarrera doa, geroz eta botere handiagoa
lortzen ari baita, ez baita mugatzen, ustez bere-berezkoak dituen eremuetara.
Estatu-sekretuak geroz eta sakratuagoak dira sistemarako. CESID auzian
ikusi dugu, kartzelara doana ez dela gaizkilea, salatzailea baizik. Grabaketak legez
kanpokoak egiteari baino grabeagoa deritzo Estatuak ilegaltasun hori salatzeari.
Alderantzizko kasua balitz, ez noski, besteen sekretuak Estatuari pasatzea,"hondo
erreserbatuen" bidez sarituta baitago.
GAL auzian, inork ez du auzipean jarri hondo erreserbatuen zilegitasuna,
hauen erabilpen txarrak sortu duen ustelkeria baizik. Euskadin ere, gauza berbera
gertatzen da erdi Estatu bihurtu zaigun Estatutuarekin ere, goiko nagusiaren
ohitura berberak hartu baititu alor horretan.
Azken finean, Estatu-arrazoiaren malgutasuna edo gogortasuna, bere
egoeraren arabera erabiltzen da. Indartsu badabil, eskuzabala izan daitezke, ahul
badabil, ukabila agertuko du8. Txile dut buruan. Allende gobernura heldu bezain
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 15
7. "Militarrak, pentsamendu militarra, gerraren logikak bakarrik justifikatzen ditu, gerrarako bakarrik balio
du, gerra bakarrik dute helburu, gerrarako heziketa dira, gerra ezinbestekoa dela sinistarazten digute, ez dagoela
beste modurik desadostasunak konpontzeko". Lourdes Oñederra. Egunkariako orrialdeetan.
8. "Las reacciones frente a la disidencia política suelen estar en consonancia con el grado de legitimación de
las estructuras de poder del sistema social. Esto es, con su capacidad para garantizar la sumisión de los sujetos al
pronto, "sozialismorantz omen zihoan bide baketsu eta instituzionala" martxan jarri
nahi izan zuen. Ez zioten utzi. Espainiar errepublikak ere, sistema sakonki aldatu
nahi izan zuen. Denok dakigu zer gertatu zen. Demokrazia honek, badaezpada ere,
"militarren eskuetan uzten du aberriarren batasuna eta, beharrezkoa izanez gero,
baita barneko ordenaren mantenua ere". Beraz, independentzia aldarrikatzea edo
sozialismo iraultzailearen alde jardutea ez dago legalki penatuta edo zigortuta.
Aldarrikapen horiek egiaztatzeko garaian bageunde... beste kupeleko sagardoa
izango litzateke hori!
Atal honi bukaera emanez ­eta ziur nagoenez, filosofi ikastaro honetan ez
direla faltako Espainiako Konstituzioari, Zuzenbidezko Estatua omen denez,
laudoriak botako dizkiotenak­, nik zera esan nahi dizuet: Estatu honek, bere
subirotasuna eta "aberriaren batasuna" kolokan jar ditzakeen errebindikazioaz ez
ohartzeaz gain, onartzen eta aldarrikatzen omen duen zenbait eskubide ere ezin du
bermatu. Estatuarekin edo jabego pribatuaren goi-interesekin topo egiten duen
guztiak, zakurraren putzak baino gutxiago balio du; hala nola lanerako eskubidea,
gure intimitatea eta gure barne-sinismenak errespeta ditzaketenak, besteen artean.
Esango didazue, ugazaba batek bere lantegia itxi nahi duenean edo haren lantokiko
langile-kopurua murriztu, langilegoari konstituzioak ematen dion babes legalak
zertarako balio duen. Langile horri bere lanpostua ziurta diezaiokeen legerik ez
dago. Edo bere indarraz baliatu beharko du, edo lanaren merkatuan jokatu beharko
du lanpostu berria eskuratzeko. Beste horrenbeste esan dezakegu, gizakiok omen
ditugun eskubide indibidual horiei buruz. Bost axola horiek, lege antiterroristapean
jartzen bagaituzte, edo Estatuak gerra-garaian gaudela erabakitzen badu, edo epaile
batek gu kontrolatzeko baimena ematen badu.
BAKEA ETA BORTIZKERIA
Nire ustez, indarra erabiltzearen legezkotasun morala, edozein pertsonak,
herrik zein talde sozialek, edozein eraso, zapalkuntza eta indarrez edo txantaiaren
ondorioz ezarritako egoeraren aurrean defendatzeko duen eskubidean datza9.
Beraz, gatazka bortitz bateko partehartzaileak indarrean eta arrazoietan maila
berean ez badaude, borroka zapaltzaileen eta zanpatuen artean egiten bada, zapal-
duen alde agertu beharko ginateke, edo beraren zilegitasuna onartu bederen. Bi
indar zapaltzaileren arteko gatazkaren aurrean baldin bagaude, ordea, neultraltzat
hartu beharko dugu geure burua edo bien kontra azaldu. Horregatik hartzen du
16 ____________________________________________________________________________
todo social. Cuanto más "fuerte" sea el poder, mayor disposición tendrá el sistema social para aceptar, o mejor
dicho, para integrar la disidencia. Así un poder "débil" no podrá aceptar ninguna manifestación de disidencia
política y se verá en la necesidad de recurrir continuamente a la fuerza para neutralizar la disidencia. (Manuel
Calvo García. El Control de la disidencia política. Página Abierta).
9. Bat nator Gotzon Garatek Egunkarian idatzitako artikulu batean dioenarekin: "Borroka armatuaren zuzena
edo okerra, beste giza egitate moraletan bezala, ez dago taldearen handi-txikitasunean. Egile asko eta gutxi izan,
egitate txarra bada, ez da zilegi. Ona bada, gutxik egiten badute ere, ona izango da". Hots, borroka guztien
zilegitasuna parametro zehatz batzuen arabera aztertu beharko litzateke.
hainbeste garrantzia, esate baterako, ETAren eta Estatuaren arteko gatazka
horretan hori gertatzen den ala ez argitzeak.
Mota guztietako biolentziaren kontra bere burua agertzen duten askok eta
askok, zoritxarrez, ez dute mantendu iritzi horri zegokion neutraltasuna, eta
azkenean, demokrazia baten barruan gaudelako atxakia dela medio, Estatuak
beretzat gordetzen duen biolentziarako monopolioa, nola edo hala, onartu egin
dute. Badirudi, hiltzea edo armada bat eraikitzea, segun zein kasutan pekatu gorria
dela; baina bestetan ez.
Bere burua moral osoaren ispilutzat dutenek esaten digute, ez dela bidezkoa,
zilegizkoak diren idealengatik borroka armatuari eustea edo edozein motatako
biolentzia erabiltzea; alabaina, sarri askotan guztiz justifikagarriak ikusten dituzte,
armada erraldoi baten jarduerak eta hilketak, mendebaldeko gizarte kontsumistak
behar duen petrolioaren hornidura bermatuko badu. Militante politiko baten
eskutan hain lardagarri egiten zaien pistola berbera ordenuaren zaindariaren
eskutan ikustea, ez dute biolentziaren adierazpentzat jotzen. Horientzat, biolentoak
sistemaren kontra altxatzen direnak dira edo jabego pribatuari eraso egiten dio-
tenak; ez, ordea, jabegoa edo ordenua mantentzeko antolatzen den biolentzian ari
direnak. Koldarrak dira kaputxadun militanteak; ez, ordea, goitik behera
mozorrotuta eta estalita dagoen ertzaina edo geo-a.
Gauza bat da, egoerari begira estrategikoki edo politikoki armak erabiltzea
komenigarria den ala ez eztabaidatzea, eta bestea, moraltasunari dagokiona mahai
gainean jartzea. Ene ustez, eta askotan esaten den bezala, "arazoa ez da, bada,
eskubide-kontua, egokitasun-kontua baizik". ETAk eskubide osoa du Estatuari
biolentziaren monopolioa ez uzteko; egiten duen eran eta neurrian egokia ote den...,
hori beste kupeleko sagardoa dugu.
Ene ustez, ez baitut uste borrokatu gabe askatasunera hel gaitezkeenik, gure
herriak jasaten duen zapalkuntzatik askatu ahal gaitezen, bide guztiez baliatu behar
dugu, eta borroka-mota guztiak dira beharrezkoak, baldin eta etika humanista
askatzaile batean oinarritzen badira (aurrerago ikusiko dugu nolako garrantzia
duen alde honek), atzetik mugimendu bat badute, eta batez ere, mugimendu horren
defentsarako erabiltzen badute (iritzi honekin ez dut epaitzen bide batez
moraltasuna, estrategia eta politika baizik). Kasu batean Euskaldunako langileek
erabilitakoa, Arangurenekoek ere, duela urte asko Oreretako asanbladak eratzen
zuena, matxinadek edo intsurrekzio herrikoiek erabiltzen dutena eta abar sartuko
nituzke; eta bestean, antimilitarismoak edo iparramerikako beltzen eskubide
zibilen aldeko mugimenduak erabilitako jarrera ez biolentoak. Horregatik, askotan,
metodo baketsu edo biolentoen arteko printzipiozko kontraesanak bilatu nahian
sortzen diren eztabaidak, antzu xamarrak edo bizantinoak iruditzen zaizkit. Halaz
ere, bi gauza azpimarratu nahi nituzke:
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 17
a) bere intentsitate eta jarduera-egoerak markatu behar ditu (kontsiderazio
horietan oinarritu ginen bere garaian borroka armatua uzteko, eta egungo egoerari
begira sortzen dira, ene ustez, borroka armatuekiko diferentzia handienak). Aurrera
begira ikusiko dugu, gatazkaren intentsitatearen arabera nola erabili behar diren
herri-autodefentsarako edo oldartzeko bitartekoak,
b) antimilitarismoaren baloreak geroz eta gehiago goraipatu behar dira, eta
biolentziaren beharra berriz, ezinbesteko gatazkari edo bazterrezinezko alorretara
mugatu, apologiaren zelai pozointsuetatik ihes eginez. Honen arrazoia ulerterraza
da. Alde batetik, gizakia eta bere ondasunak suntsitzeko tresneria eta indar
bortitzaileak geroz eta handiagoak eta kontrolatzeko zailagoak direnez, bakea eta
bide baketsuak garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Bestetik, bereiztu egin behar
dugu, norberaren burua arrisku lazgarrian ikusirik armak erabiltzera beharturik iza-
teak (hots, garai batean errepresio frankistaren aurrean edo gaur egunean Bosnian
gertatzen denarekin nork uka diezaioke zapalduei armak erabiltzeko eskubidea eta
kasu batzutan ezinbesteko beharra?) eta etsai politikoarekiko heriotza-zigorraren
traza hartzen duen atentatu-sistema erabiltzeak (alegia, kameilo bati edo txakur
desarmatu bati tiroa ematea atzetik aurrera) duten aldea.
ARAZOAK SUSTRAI SAKONAK DITU
Gure herri honetan, badago Estatuaren biolentzia instituzionalaren kontrako
borroka armatua, ETArena hain zuzen ere. ETAren helburu edo estrategiarekin
ados egon ala ez, ukaezina da erakunde politiko-militarra dela, eta beraren helburuak
gure herriak jasaten duen egoeran oinarritzen direla. Eta zertan eta zertarako ari
den jakin nahi bada, bi alde horiek kontutan izan behar dira, bestela erro-errotik
huts egingo da. Horregatik huts egiten dute ETA esplikatzerakoan, beste motako
faktoretan oinarrituriko bertsio xelebretara jotzen dutenek (nahiz eta beste
faktoreak, animikoak barne, presente izan gauza guztietan bezala).
Argi eta garbi utzi nahi dut neure aldetik, ETA ez dela, inondik inora, jasaten
dugun biolentziaren sortzailea, ezta ere haren iraupenaren arduradun nagusia.
Aitzitik, Estatua eta hark defendatzen duen sistema zapaltzailea dugu biolentziaren
eragilerik nagusiena (errepikatu behar bada errepikatuko dugu,
autodeterminaziorako eskubidea onartzen ez diguten bitartean, konponezinezko
arazo baten aurrean gaude), eta berari dagokio batez ere, gatazkari bide bat
aurkitzea. Hots, Espainiar Estatuak nahi izango balu, berehala desagertuko
litzateke gaur eguneko biolentzia politikoa. Berak jakingo du zergatik estutzen
dituen neurriak eta zer nolako etekinak ateratzen dituen.
Ezin dugu ahantzi, biolentzia horri esker izugarrizko bortizkeria jasan duela
herri honek (hildakoak, torturatuak, preso izandako andana, era guztietako traumak)
eta hori dena ezin dugula bi sosen truke ezabatu. Horregatik, gatazka horretan ez
dut neutraltzat ikusten neure burua, barrikadaren alde batean baizik. Honek ez du
18 ____________________________________________________________________________
esan nahi, alde horretan egiten den joko guztiekin ados nagoenik eta justifika-
garritzat hartzen ditudanik. Ez horixe!
Gauza bat da helburu eta bide batzuen partaideak izatea eta behar den
elkarganako solidaritatea bultzatzea (amnistiaren alde borrokatuz, ETAk Estatua-
rekin negoziatzeko duen eskubidea aldarrikatuz, etab.) eta bestea, estrategia baten
partaide izatea. Beraz, ez dugu hemen zuri ala beltz gisako arazoa, zailtasun eta
gune grisaskak dituen fenomeno baten aurrean baikaude; beste erara esanaz,
askotan nabarra izaten da ondorioa, zuri huts edo beltz huts baino gehiago. Horre-
gatik, borroka armatuaren gaia aztertzean, ahaleginak egiten ditugu, apologista edo
etsai, aldeko edo kontrako geure burua ez agertzeko, bestelako jarrerarik uzten ez
duen dikotomia faltsu horretan ez erortzeko.
Ene ustez, ukaezina da ENAMaren inguruan pilatzen diren indarrek eta, oro
har, erresistentziaren mundu horretan mugitzen diren indarrek oso zor handia
diotela ETAri. Diktadura garaian eta ondorengo trantsizioan, ETAk borondate asko
katalizatu zuen. Baina hasiera-hasieratik praktika horren inguruan beti egon da
arazorik (guretzat aski garrantzitsuak izan zirenak eta direnak, bestelako bideak
irekitzera bultzatu gintuztenak)10, hala nola, bertikalismoa, arlo militarrak
inposatzen duen dinamika irentzailea, biolentziaren nolabaiteko apologia, zeinean
etsaiak ezin asimilatuko zuelakoan iraultzailetasunaren kintaesentziatzat jo duen,
eta abar (sandinismoaren baitan eztabaidatzen ari diren gauza askorekin zerikusirik
dutenak). Gaur egunean, estrategia konkretu bat dela medio, arazo horiek gordindu
egin dira.
APURTU EDO ZEHARKATU EZIN DIREN MUGAK
"Ez erakutsi bakarrik helburuak;
erakutsi bideak ere;
helburuak eta bideak lotuta daudenez gero,
elkarrekin aldarazten dira;
norabide berriak
helmuga berriak erakusten baititu."
Ferdinand Lassalle
Bonba-auto eta bonba-kartak edo bonbak kotxeetan sistematikoki erabiltzeak
giza kalteak ez ezik, arazo estrategiko, politiko eta etikoak ere jartzen ditu mahai
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 19
10. Harrigarriak dira borroka horretaz agertzen diren zenbait iritzi. Horietako batek dioenez, "marxistek
benetako abertzaleak desplazatu" omen dituztelako, egiten omen ditu holako astakeriak ETAk. Beraz,
batzurentzat abertzaletasunari dagokio ETAren alde ona, eta marxismoari bere alde txarra. Baina joku horretan
erori nahi ez duenak bestelako bidea hartu beharko du. Horrez gainera, ETAren historian oso garbi ikusten da bere
burua marxistatzat jotzen zutenak izaten zirela usu, "masa-mugimenduari kalte egiten" ziolakoan borroka armatua
kolokan jartzen zuten lehenak. Aldiz, abertzaletasuna eta borroka armatua axiomatzat uztartzen zituztenak
gobernatu dutela ETA esan dezakegu, eta orain arte haren iraupena ziurtatu. Badakigu, borroka ideologikoa
egitean, batzurentzat edozein gauzak balio duela, baina utz diezaiogun plazer hori joku horretatik bizi denari;
bestelako jokua izan behar du gureak.
gainean. Nola aztertu behar da fenomeno hau? Borroka armatuari dagokion kausa/
/efektu mekanikaren arazoa dugu, ala bestelako bideetan gertatzen den bezala,
egoera konkretuan hartzen den aukera kuestionagarria dugu hau? Edo beste
batzuek dioten bezala, estrategia baten usteltze hutsaren ondorioa, besterik ez?
Ikus dezagun bada.
1. Independentzia eta sozialismoa azken helburutzat izan arren, ETA
Estatuarekiko negoziaketaren bila dabil, oztopo guztiak gainditzeko bere ahalmen
militar guztia erabiliz. Negoziazio hori eduki konkretuz osaturik aurkezten dela,
begi bistan da.
Baina ETAk duen arazorik nagusiena hauxe da, Estatuak ez duela negoziatu
nahi, eta berarekin bat datozela partidu gehienak, HB ezik, noski (zenbait inkestak
erakusten dute gehiengo batek ondo ikusiko lukeela negoziazioren bat, baina
horrek ez du eragin politiko konkreturik, gaur egun). Beraz, kontrarioen arteko
izugarrizko pultsua edo lehia dugu hemen.
Agian, egoerak edo denborak agintzen duten urgentziak direla medio, edo
espetxeetan zein bestelako tokietan gauzak gorri jartzen ari direlako, badirudi nola
edo hala, kosta ala kosta, lehia horri epe bat jarri behar zaionaren iritzia nagusitzen
ari dela ETA barruan. Eta hemen dugu koxka, negoziaketa epe batera mugaturik
badago (eta hola izan behar du gainera, bestela galdu egiten du bere funtzio
taktikoa) nola makurtarazi Estatua? Edo, behintzat, harremanetan jartzeko, nola
behartu? Hemen sartzen gara indar-korrelazioa nola dagoen aztertzera. Puntu
horretara helduta, Estatuak abantailaz jokatzen du, zeren bere eskuetatik ihes
egiten dien ekintzetara sartzera bultzatzen baitu Estatuak ETA. Maltzurra eta zitala
da Estatuaren jokua, ateak ixten ditu eta horrek sortzen duen etsipenetik etekinak
atera nahi ditu (tamalgarria da ETA sare horretan harrapaturik ikustea).
Horrek ez du esan nahi, joku horrekin Estatuak arazorik ez duenik. Argi dago
Estatuarentzat ETA arazo bat dela, beharbada, arazo garrantzitsuenetariko bat, eta
beraren desagerketa nahi duela; alabaina, beste arazo batzurekin lotzen ez den
bitartean, jasan edo kontrola dezakeena da (bere onetik ateratzen ez den heinean
bederen). ETAk hori badakienez, eta erabil ditzakeen indar sozial eta
mobilizatzaileak, gauden egoeran, nahikoa mugatuta daudenez, ekintza militarrari
eusten dio, horri lehentasuna emanaz (ene ustez, eta besteren artean, egoera
internazionala kontutan harturik kalkuluak gaizki eginda daude). Eta zoritxarrez,
garai batean ezohikoa zena, bonba-autoaren erabilpena, gero eta ohikoago
bihurtzen ari zaigu.
Gainera, ETAren estrategian, arlo politikoak eta militarrak duten pisua gero
eta desorekatuagoa agertzen zaigu, arlo militarraren alde. Horren atzetik egon
daiteke agian ­iritzi bat da­, gaur egun beste alorretan indar asko ateratzerik ez
dagoela eta arlo militarrean bakarrik lor dezaketela behar duten indarra. Hala eta
20 ____________________________________________________________________________
guztiz, horrek arazo handiak sortzen dizkio abiapuntu iraultzaile bati, batez ere,
Europan kokaturik badago.
2. Ba al dago hemen burdinazko logika aldaezinik? Borroka armatuak lege
itsuak ote ditu? Ez dut uste; borroka armatuarekin bat egin ala ez, behintzat,
borroka horren erabilera neurtua eta mugatua posible dela ziurta daiteke. ETAk
berak, ekintza/errepresioa/ekintza taktika desenkadenantea zela medio frogatu zuen
urte askotan hori horrela zela (ez naiz sartuko taktika hura aztertzen, baina, begi
bistakoa da hori). Garaian garaiko, halako enfrentamenduaren alorrean herriak oso
garbi ikusten zuen, ETAkoak biolentziaren erabilera neurtzen saiatzen ziren
bitartean, Estatuak itsu-itsu jotzen zuela, herri xehea kolpatuz. Etikaren aldetik ere,
bazegoen diferentzia aski ondo nabaritzen zena. ETAko militante askok, bere
bizitza arriskuan jarri izan zuten, jendea kaltetua izan ez zedin. Eibarko El Correo
Españolen egoitzan, bonba jarri zuten militante berberek istripu larria jasan zuten,
bonba desaktibatzera joan zirenean, leherketak enplegatu bat mindu ez zezan. La
Navaleko atrakoan, langile bat ez zauritzearren preso erori zen militante haren
kasuan ere, gauza bera.
Azken urteotan, berriz, ETA negoziazioaren bidean leporaino sartuta
dagoenez, geroz eta epe laburragoko efektibotasun militarraren gatibuago
aurkitzen dugu. Estatuari min eman nahi horrek bultzatzen du bonba-auto eta
bonba-kartaren erabilera neurrigabekora. Baina, metodo zakar, trakets eta hain
bortitzak erabiltzeak, justu Estatua bere esku zikinak gordetzen inoiz baino
gehiago saiatzen den momentuetan, izugarrizko kalte politikoak dakartza, bai
ETAri bai eta indar iraultzaile guztiei. Garai bateko ekintza/errepresio/ekintzaren
dialektika goranzkorraren eragina alderantzizkoa suertatzen da gaur egun; Estatua
ateratzen da kasu horietan garaile politikoki, eta batzutan moralki ere. Horrela
segituz gero, Ekialdeko porrotak sozialismoari ekarri dion desprestigio eta
hondamendiaren antzeko arazoa gerta ez ote dakigukeen, bildur naiz; eta beraz,
borroka armatuaren estrategia bera, eta zapalduek beren burua defendatzeko duten
esbubidea urte askotarako desprestigiatua suertatuko ez ote den.
Agian, presa ez ezik, izan daitezke bestelako arazoak ere ekinbide
indiskriminatu horien atzetik; selektibitate ezaren atzean, infraestrukturaketa
militarraren ahultze bat eta, baita edozein eratan eta edozein egoeratan ekintzak
egiteko axolagabekeria kezkagarria ere egon litezke. Badakit hau esatean gauza
ikarragarria esaten ari naizela, nik behintzat sinestu egin baititut, ustekabekotzat
har genezakeen heriotza baten aurrean ETAk agertzen duen damuketa eta sentikor-
tasuna.
Baina, behin eta berriro zulo berean tronpatzen denaren aurrean, gutxienez
esan beharko da, edo bost axola zaiola zuloan erortzea, edo, bestela, itsu-itsu
dagoela. Nik sinetsi nahi dut ETAk sufritzen duena bigarren arazoa dela, eta ez
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 21
lehena; honek behintzat, arlo politikoan konponbiderik badu. Hala ere, bide
horretatik jarraituz, bihotz-gogortasunean erortzeko arriskua badago11.
3. Erakunde iraultzaile batek irabazi edo gal dezake. Aurrera jo dezake edo
desager daiteke (bere kontraesanen eraginez, etsaia bera baino indartsuago izan
delako, edota, bere helburua bete ondoren desagertzea erabaki duelako), baina
bidean galdu ezin duena, dagokion etikotasun iraultzailea da. Bestela akabo,
garaipenera heldu baino lehen, galdua dugu iraultzarako. Honekin ez dut aipatzen
bakarrik arrisku posible bat, askotan gertatu den arazoa baizik. Mugimendu iraul-
tzaile askoren degeneratzearen azpian arazo materialen eragina handia izan bada
ere, bere garrantzia izan du helburuen eta bitartekoen loturak bertan behera uzteak.
Argi daukat, etika orokor eta abstrakturik ez dagoela, aspirina bailitzan
gaixotasun guztietarako balio duenik, eta askotan gure etikotasuna ahultzeko
etsaiak erabiltzen duen trikimailu pozointsua besterik ez dena. Izan ere, zapalduok
zapalkuntzaren aurka aritzean, oinarrizkotzat edo printzipiotzat hartu behar dugu,
beste zapalduen sufrimendua arintzea eta neurriz kanpo ez probokatzea. Joera
honek, onurak eta indarra besterik ez dizkio ekartzen mugimendu iraultzaileari;
bestelako joerak, berriz, ahultzea eta herriarekiko urrutiratzea.
Bonba-autoak eta bonba-kartak politikoki eta efektibotasunaren aldetik
kuestionagarriak badira ere (ez nator bat, metodo horiek "jauzi edo urrats
koalitatiboak direla" diotenekin, ene ustez, indarra baino bestelako bideak
jorratzeko gaitasun-eza adierazten baitute), etikaren aldetik guztiz gaitzesgarriak
dira. Talde iraultzaile gehienak pixkanaka edo bat-batean, azkenean, metodo
horiek baztertuz joan dira; zergatik ez ETA? (aparte uzten ditut talde fundamen-
talistek eta Libanoko armada partikularrek erabiltzen dituzten metodoak, horiek ez
baitira iraultzaileak).
22 ____________________________________________________________________________
11. ETAko militanteen duintasun etikoaz anitz bezain arinki hitz egin da, batzuek goraipatuz, besteek
gaitzetsiz; alabaina, hemen ere kontua ez da guztiz zuri ala beltz. ETAkoak terroristak direla eta kitto diotenek, ez
dituzte ezagutzen gizon eta emakume horien buru eta bihotzetan gal-gal dauden asmo eta egitasmoak,
herriarekiko duten amodioa eta beren buruarekiko desprendimendua. Idealtasun eta jarduera horretan etika bat
dagoela, dudarik ez, eta horregatik, hainbat preso eta militantek erraietan izugarrizko urradura sentitu dute bonba-
kotxen eragina eta kalteak ikusi ondoren. Badago, beraz, arazoa hausnartzeko eta beranduegi izan gabe taktikaz
aldatzeko balizko gaitasuna.
Alabaina, horrekin ezin dira ezkutatu, estali edo baztertu, etika horri egiten zaizkion kalteak eta okerrak,
areago elkarren kontra, muturka dabiltzanean. Ekintza-bide bat hartzen denean, batez ere, haren eragin
tamalgarriak ikusi eta neurtu ondoren ez aldatzeak dakarren grabedadea, salatu egin behar da hori.
Jarduera horren arduradunek jakin bezate, izugarrizko erabakia hartzen ari direla, eta, aldatzen ez badute,
degenerazio-prozesuan sartzen direla, non beren etika usteltzeko arriskuan aurkituko baitira. Eta ustelketa
gertatzen ez bada ere, iraultzaileen etikari muzin eginez, talde itxiaren etikarekin ordezkatuko dela hura deritzot.
Eta horrelako etikarentzat ez dago balore unibertsalik edo giza-aldezkorik, taldeari soilik dagozkionak baizik
(taldea erakundea, mugimendu soziala, edo nazioa izan daiteke, baina, azken finean, horretara mugatuko da bere
asmo askatzailea). Maila horretara heltzen garenean, Beltzak aipatzen duen fenomenoa gertatzen da "Indarra da
balore nagusia, etsaia hil ala hark gu hiltzea... hori dugu aukera bakarra" (Uztaro 4, "Trantsizioari buruz").
Indarra, askatasunerako tresna izatetik taldearen bizikera izatera heltzen da.
Nola justifika daitezke bonba-autoak sortzen dituen biktima indiskriminatuak,
eta era berean, balore humanistak goraipatu? Edo elkartasun internazionalista
eskatu Kataluniako iraultzaileei, eta ekintza horiek sortzen dizkieten arazo larriak
behar bezala kontuan ez edukitzea?
Besteak beste, askatasunaren borrokari bide eman nahi badiogu, ezin ditugu
erabili etsaiek erabili ohi dituzten metodo berberak. Ene ustez, bonba-auto eta
bonba-kartaren erabilerak, izugarrizko kalteak sortu dizkio ETAri, batez ere
helburu eta bitartekoen uztartzeari begira. Metodo horiek baztertzeak borroka
armatuaren ahultze bat dakarrela uste dutenak, oker daude; aitzitik, metodo horien
erabilerak borroka armatua ahul eta gaizki dabilela adierazten du, bai helburu
taktikoei begira, baita helburu estrategikoen alorrean ere.
Dena den, gaur egunean dugun arazo nagusia irtenbide politikoari eta borroka
armatuaren iraupenari lotuta dagoela uste dut. ETA negoziazioaren bila dabil,
baina noiz arte iraun dezake estrategiaz aldatu gabe? Hor datza kakoa.
Ekainaren 12ko hauteskundeen emaitzak aztertuz, Ortzik bi irtenbide plaza-
ratu ditu: "Egoera hau dela eta, bi erreakzio izan daitezke. Bata numantinoa, aurre-
ko ildoari eustearen aldekoa, nukleoa murrizteari garrantzirik emango ez liokeena
eta horrela bere bideak puruak eta gogorrak izatea lortuko lukeena, etorkizunean
indarrak berreskuratuko diren esperantzan ­irreala, nire iritziz­. Bestea, norabidea
erabat aldatzea litzatekeena, ENAMek urteetan zehar metatutako indar subertsibo
eta sortzailea energia zibil bihurtzea litzateke, eta hasteko ezinbestekoa luke ETAk
indar politiko, independentista, sozialista eta erradikal bihurtzeko erabakia hartzea
­dituen preso eta exilatuentzako askatasun-garantia guztiekin­, arlo zibilean jakina,
eta, armarik gabe". Beraz "bietan jarrai" hala beste erara jarrai.
Ba al dago beste irtenbiderik? Eta ez balego, nola gauzatu politika subertsibo-
-zibila instituzionalkerian erori gabe? Oinarri estrategikoak zeintzuk diren argituz
eta ez etsiz.
Arrazoiaz edo arrazoirik gabe, estatua bortxa da ____________________________________ 23
BIOLENTZIA ETA BIKTIMISMOA: EUSKAL
NAZIOAREN ERAIKUNTZAREN BI AURPEGI
Maite Pagazaurtundua Ruiz,
Eusko Alderdi Sozialistako Hezkuntza eta Kultura Arduraduna
Jardunaldi hauetan, era batera edo bestera parte hartzeko gonbidapena eskertu
behar dut, lehenik eta behin. Are gehiago ere, guztiz eskuzabala agertzen zait niri,
antolatzaileek nire hitz sinpleak, erudizio gabekoak, hitz-aspertu batean onartu
izana. Ez baituzue aurkituko bertan, ez zita jantzirik, ez eta ikerketa zientifikorik.
Bertan politikari gazte baten hausnarketak eta intuizioak jarriko dira mahai
gainean. Nire azterketa, beraz, politika eta azterketa ideologikoaz markaturik
trabatuko da. Besterako dituzue filosofo eta soziologoak.
Eusko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrako kide naiz eta bertatik
Gasteizeko Parlamentuan legebiltzarkide hautatu ninduten gipuzkoarrek. Euskal
Erkidegoan jaio nintzen eta bizi naiz, eta herri zail eta korapilotsu honetan
gertatzen diren portaera soziologiko eta politikoak betidanik izan dira niregan
preokupazio eta arreta-sortzaile. Eta, bereziki, euskal herritarren artean dauden
tentsio politikoen eraginez, herritar guztiok barnean daramatzagun piztiak kolpe
batean ateratzeko mehatxua, gero eta gehiago egituratzen ari zaigulako. Deabru
guztientzat, bertso zaharretan bezala, sasoi ederra bailegoen...
Gaia aztertu baino lehen, aurkezpen bat egitea komeni da. Irakurleak, hartuko
ditudan abiapuntuak ezagutzeko eskubide osoa dauka, dudarik eta engainurik sor
ez dezadan. Euskadi estatu-nazio politiko juridiko berezi bihurtzeko helburua
duten taldeez mintzatuko naiz. Kanpotik noski. Beste ikuspuntu ideologiko batetik.
Estatu-arrazoi sortzaile horretan biolentziak eta biktimismoak ­nahiz alderdi
bakarrak ez diren­ duten eraginez mintzatzen saiatuz.
Hitzen definizioak apur bat erraztuko digu geure lana.
1. Euskal nazioaren eraikuntzaz mintzatzen naizenean, honetaz ari naiz:
historian zehar estatu-nazio bezala ulertu den horretaz, hain zuzen ere. Subiranota-
sun nazional osoarekin, Arautegi Juridiko oso batez, babespen nazionalerako
beharrezko tresnez: polizia, ejerzitoa, e.a., burokrazioa oso eta bakarra duen estatu-
-nazioa. Ia orain arteraino Frantzia, Alemania, Espainia e.a. ziren horietakoak.
Pentsa dezagun Europako Egitasmo bateratuak jada subiranotasun nazional
apurrak kentzen dizkiola estatu-nazioari, eta, gerora begira, batasun politikoarekin
subiranotasun kontzeptua erabat alda daitekeela.
Biolentzia eta biktimismoa: euskal nazioaren eraikuntzaren bi aurpegi __________________ 25
Pentsa dezagun nahiz sistema kapitalista, nahiz sistema sozialista, nahiz
demokrazia batean, nahiz sistema integrista batean amestu, aurreko elementuak
beti agertuko zaizkigula estatu-nazio batez ari garenean: polizia, ejerzitoa,
burokrazia, gartzelak...
Biolentzia eta biktimismoa aipatu ditut, iruditzen zaidalako ez direla, inondik
ere, aipatutako euskal nazioaren eraikuntzan aurki daitezkeen alderdi bakarrak,
baina bai esanguratsuak direla, helburu hau jarraitzen duten taldeen ekintza
politikoetan.
Zentzu honetan euskal herritarren motibazio ideologikoak ezagutzeak,
badauka garrantzia gure hausnarketan azken aldi honetan. Datu-koordenatu batzuk
eskeintzen dizkizuet, euskal nazioaren eraikuntzaren erakar sinbolikoa ikusi ahal
izateko eta bere kontestutik ez irteteko.
Euskal Autonomi Elkartearen biztanlegoari buruz azken euskobarometroak
hauxe dio (1996ko martxoa):
­ E.A.E.ko 10 hiritarretatik 6k aitortzen dute beren nortasun espainola eta
euskalduna bat etor daitezkeela kontradikziorik gabe.
­ Galdetutako hiritarren %51k bere burua ez abertzale bezala kontsideratzen
du. %39k abertzale bezala kontsideratzen du bere burua (orain urtebete,
%41 ez abertzale, %49 abertzale)
­ "Vasco" bezala definitzen direnek %24 osatzen dute (orain urtebete %31)
­ Independentziazaleak %21 (orain urtebete %32a)
Nafarroako eta Iparraldeko zonaldeetako datuak ez dauzkagu, baina nahiko
erraz erants daitezke, hauteskunde ezberdinetako emaitzak kontutan harturik.
Beraz, hona hemen ahaztu behar ez ditugun datuak. Euskal Autonomi Elkarteko,
Nafarroako eta Iparraldeko herritarren gehiengoak ez du bere burua abertzale
gisara kokatzen eta ez da independentziazale. Euskal nazioaren eraikuntza hori
egiteko ez dago, beraz, atxekituen gehiengoaren oniritzia. Baina bestera, bizi dugun
autonomia-sisteman parte garrantzitsu baten oniritzia ez da existitzen, Konstituzio
eta Estatutuaren kontra agertzen direlako edota berau aldatu nahi dutelako. Honek
guztiak paktubidean jarri beharko gintuzke.
2. Definizioekin jarraituz: biolentziarekin buru-belarri topatu gara. Eta
aitortu behar dizuet, zenbaitetan parekatu egiten direla estatuaren biolentzia eta
abertzale biolentoena... Nonbait parekide bihurtu nahian. Eta ez dira ­nire uste
apalean­ parekide. Ikusiko dugu, baina aitortu behar dut halaber, zuen gonbidape-
na jaso nuen bezain pronto pentsatu nuela estatuaren biolentziaz mintza nintekeela
hiritarraren askatasunen berme bezala, teoria klasikoetan agertzen den legez. Eta
26 ____________________________________________________________________________
honelaxe dira gauzak, batetik ukatu egin nuen, iruditzen zitzaidalako sinpleegia
zela gure problemen asegarri izateko. Are gutxiago, etorkizunerako bide berriak
irekitzeko.
Baina ez da kasualitate osoa beste kide politiko batek gai hori aukeratu izana,
ez da kasualitatea abertzale ez den partidu politiko baten ordezkariak gai hori
aukeratu izana.
Oso labur baino ez, ipin ditzagun biolentziak aurrez aurre. Zein da esanahia,
zeintzuk erregelak, helburuak?
Edozein sistema politikoren oinarrian, boterea eta biolentzia agertzen dira.
Nahiz sistema demokratikoa izan, nahiz ez naiz. Argi dago arrazoia: ordenamendu
juridikoak arauak markatzen ditu eta zigorrak, agindu horiek kunplitzen ez dire-
nean. Hala ere, biolentzia hori: espetxeraketak, zigorrak, e.a., horiek ere taxutuak
izan behar dute legeen arabera, eta legearen arabera kunplituak. Helburua argi dago:
biolentzia legalaren bidez, sistema batek markatzen duen elkarbizitza babesten da.
Eta biolentziaren bitartez egiten da, ez baitago Rousseauk maitatutako Emiliorik.
Gizakiaren baitan elkartasunezko baloreak eta inbidiak, maitasunak eta zitalkeriak
existitzen dira elkarrekin, eta gizarteak estatuaren bidez kontrolpean jartzen ditu
sozialki arriskutsuak ikusten diren bakoitzean, Kode Penal eta Zibilaren bitartez.
Gizakien artean BETI existitzen den gatazka, legeria bide dela ebazten da gizarte
baten barnean.
Sistema honek erruak dituela ere ezin ukatu, baina hau, oro har, gauza hobea
dela irizten da gure mundu-sisteman, zeren, guztiz liberalki jokatuz gero,
indartsuenaren legea besterik ez bailitzaiguke geldituko, hau da, gerra-egoera
etengabea, teoria politiko klasikoetan "natura-egoera" deitzen den hori.
Estatuak arrazoi gabeko ­hau da, legez kanpoko­ biolentzia erabiltzen badu,
orduan justiziaren bitartekoak erregela hautsi dutenak bilatu eta gaizkileak
justiziapean sartu behar ditu. Argi geratu behar du, estatuaren biolentziaren
legitimazioa arautegian dagoela eta, noski, arautegitik ez irtetean. Inoiz ez dago
legitimaziorik bertatik kanpora. Baina haria jarraitzeko asmotan, sinpleegia
iruditzen zitzaidan ponentzia honetan hau bakarrik adieraztea. Nahiz legala, nahiz
demokratikoa izan. Euskal Gizartearen parte batentzat hau guztia engainu bat
besterik ez delako.
Nire familiako kide maite batek adierazi zidan bezala : "Polizia izatea ez da
ofizio bat, errepresioa da. Ertzaintza osatzen duten kideei zipaio deritze". Nahiko
formula sinple baten bidez, euskal herritar honek egungo sistemari buruzko
desadostasun osoa adierazi zidan, eta baita adierazi ere, goitik beherako ezezagun-
tasuna eta utopismoa gizarte baten egituraketa sozialari buruz. Nire familiakide
honentzat Euskadi nazioa lortzean gatazka sozialak majiaz desagertuko omen
lirateke. Sistema berria poliziarik gabe omen, e.a.
Biolentzia eta biktimismoa: euskal nazioaren eraikuntzaren bi aurpegi __________________ 27
Biolentziaz ari garenean, Euskal Autonomi Elkartean abertzale biolentoena
ere aipatu beharrekoa dugu, ETAren biolentzia: erahilketak, bahiketak, extortsioak.
ETAren talde atxekituen biolentzia ere, autobus publikoen erreketak, zenbait
hiritarrekiko mehatxu eta jipoiak, ertzain eta familiartekoen mehatxu eta berebilen
erreketak.
Eman dezagun, errealitatean gertatzen den bezala, zenbait hiritarrek ez duela
sistema politiko juridikoa onartzen. Eman dezagun ezarrita dauden erregelak ez
dituztela onartzen. Eman dezagun Konstituzioa eta Autonomi Estatutua ez
dituztela onartzen, ezta bertatik isurian datozen erregelak ere... Honek guztiak
zuritzen al ditu ekintza biolentoak, euskal nazioaren eraikuntza egiten deneko
arrazoiarekin?
Talde batek pentsa lezake biolentzia dagoela boterearen oinarrian, eta sistema
bat beste batez aldatzeko, posible dela hori erabiltzea. Baina, orduan gehiengoaren
erregela bertan behera uzten da. Hau da, Demokraziaren oinarria baztertzen da.
Demokratikoki beraz, ekintza biolentoak ez dira zuritzen, euskal nazioaren erai-
kuntza lortzeko helburuarekin. Eta ez da kasualitatea, hau ere jardunaldi hauetan
tratatu izana, beste politikari batzuen eskutik. Eta ez da kasualitatea, jardunaldi
hauetan abertzaleak izatea indarkeriaren aurka agertzen ziren politikariak. Eta ez
da kasualitatea, ponentzia-egile haiek adierazi izana, indarkeriaren fruituak
abertzaletasunaren kontra doazela.
Baina biolentziaz mintzatzen garenean, hirugarren ikuspegi bat ere eman
daiteke. Agertu dugu demokrazian oinarriturik, hau da, gatazkak konpontzeko
gehiengoaren teknika erabiliz, euskal nazioaren eraikuntzak ez duela ekintza bio-
lentorik zuritzen. Agertu dugu, bestalde, biolentziaren justifikazio zinikoa existi
daitekeela boterea lortzeko; baina hirugarren ikuspegi bat ere badago. Inbasioa ema-
ten denean, ez al da existitzen babes zibila, legitimazio osoz, biolentziaren bidez?
Argi daukat, biolentzia aplikatzen duten askok, hirugarren hau aplikatzen ari
direnaz konbentziturik daudela. Eta orduan ez da portaera ziniko bat, nazio-
-errekuperaziorako beharrezko irizten duten biolentzia baizik. Laugarren ikuspegia,
beraz. Baina berek hori pentsatzeak, ez du errealitate bihurtzen herritarren gehien-
gorako. Horregatik aipatu ditut aurretik euskobarometroaren datuak. Hiritarren
%21 (iaz %32) baino ez da independentziazale, eta kopuru honetatik guztiek ez
dute beharrezko irizten biolentziaren erabilerarik eraikuntza nazionalerako.
Eta horrela bada, nola da ez direla honetaz konturatzen? Ez daukat soluzio
argirik. Arrazoiak anitzak izango dira, halako autismo sozial hedatu bat,
komunikabide propioak izatea eta egia sakratuak bezala hauek irakurtzea, gure
gizartea egitura informaletan gero eta itxiagoa izatea ­koadrila bateratuagoak
ideologia mailan, eta erregela demokratikoetan sinesten dutenek eta sinesten ez
dutenek kontakturik ez edukitzea; gizarte-mailan, abertzale eta abertzale ez direnak
gero eta bananduago funtzionatzea, e.a.­.
28 ____________________________________________________________________________
Beste gauza argi bat ere badaukat: euskal nazioaren eraikuntzarako biolentzia
erabiltzen dutenek, inbasio bati erantzuten ari diren pentsakerarekin, errealitatea,
berek amesten/ikusten duten bezala ez denaz jabetzen ez diren artean eta asumitzen
ez duten artean, jai daukate elkarbizitzarako sistema berri edo berritu bat
eraikitzeko. Digresio bat egiten utz nazazue bertan. Behin Hernaniko sozialisten
aldizkaritxo batean gazte biolentoei karta antzeko bat bidali nien. Bertan adieraziz,
beren estrategiak nire ideologiara baino ez zuela laguntzen, hots, indarke-
riak/biolentziak hiritarrak abertzaletasunaren kontra zeramatzala eta abertzale ez
naizen partetik ez nituela nahi halako erraztasunak. Gutxi gora-behera eta umore
beltz batez horrela nioen.
Gizartearen beste parteak ikusten/bizi duen errealitatea iristen ez zaien
bitartean, jai daukate beraiek, eta jai daukagu besteok ere. Hitz batean esanda,
beharrezko komunikazioa ez da iristen. Baina badaude beste elementu eragileak.
Abertzaletasun ez biolentoan biktimismoaren diskurtsoa ere erabiltzen da nazio-
-eraikuntzaz mintzatzen direnean ­beste elementu batzuk, positiboan, borondate
politikoa batez ere, erabili ordez­, eta honek ere, biolentziaren diskurtsoari
laguntzen dio, nire uste apalean. Erromantizismo itsutu eta zaharkitu bat jartzen
zaielako betaurrean. Horregatixe aukeratu nuen bigarren hitza, biktimismoa
euskal nazioaren eraikuntza-prozesuan. Egin dezagun aurrera hitz-aspertuaren
eraikuntza-prozesuan.
Nazio-eraikuntza honetan, lehenik eta behin, herritar guztiek al dauzkate
eskubide osoak iritzia emateko? Beste erara esanda, zeintzuk dira euskal
herritarrak? Zeintzuk dira "baskoak"? Batek esaten zuen abizen euskaldunak
behar zirela %70 batean "basko" izateko. Aranismo zaharra gogora ekar dezakegu.
Batek esaten zuen, eta esaten du, euskaraz mintzatzen dena dela "baskoa". Batek
esaten du, aho txikiarekin abertzale dena ­euskal estatu-nazioa eraikuntzaren alde,
aurrean esandako zentzuan­ dela "baskoa". Eta euskal herritarraren definizioarena
ez da asuntu makala. Eragin ideologiko eta politiko handia baitauka. "Basko"
sentitzeko, identitateaz ari gara, beharrezkoa al da abertzale "basko" izatea? Herritar
askorentzat ez da horrela, euskobarometroak egia badio. Nik neronek neure burua
guztiz euskaldun, guztiz "basko", eta guztiz espainola sentitzen dut, inongo
kontraesanik gabe.
Legeriak, baina, zer dio? Egungo Legegintzak ez ditu kontutan hartzen ez
elementu etnikoak, ez linguistikoak, ez eta ideologikoak ere. Euskal herritarra,
legez, Euskal Autonomi Elkartean bizi dena dugu. Administratiboki, hazienda
mailan, politikoki bere eskubide osoak dauzka. Nire ustetan, hauxe da definizio
demokratiko posible bakarra, beste guztiak integrismoz kutsatuta daudelako. Eta
nahiz eta askotan publikoki ez adierazi, aho handi eta publikoarekin, badira
aurreko iritziak zinez sinesten dituztenak eta aho txikiarekin esaten dituztenak.
Nire haragitan jasan ditut aurreiritzi hauek eta ezagun eta adiskide askok ere
ezagun dituzte definizio integrista horien eraginak, eta berauek sufritu ditugu,
duda-izpirik gabe. Eta elementu etniko, linguistiko edota ideologikoak markatuta,
Biolentzia eta biktimismoa: euskal nazioaren eraikuntzaren bi aurpegi __________________ 29
gure iritzi politikoak bertan behera utzi nahi ziren, demokraziaren legeak
existituko ez balira bezala.
Aurrekoa gertatzen da, aranismoaren "antiespañolismo"-tantek oraindik
dirautelako kontzientzia askoren erro-erroan. Aranismo puruena, edozein kasutan,
ETAkideetan dago adierazita, eta horretarako argitara ematen dituzten komuni-
katuak irakurri besterik ez dago. Abertzale ez diren herritarrak ez dituzte asumi-
tzen euskal hiritar bezala; traidore edo akulturatuak dira. Argi dago, euskal herritar
ez abertzaleak eskubide osoko herritar bezala asumitzen ez dituzten bitartean ez
dela komunikazio demokratiko posiblerik emango.
Biktimismoan buru-belarri sartzeko, ideia nagusia agertu behar dugu hemen.
Kanpoko jendea euskal jendearen borondatearen jaun eta jabe egin zen, eta nazio--
liberazioa eman behar da, euskal Nazioa eraikiz. Gaur autonomiaren gobernuan
dagoen indar abertzale baten 1996ko Pazko eguneko hitz batzuk erabiliko ditut
biktimismo horren bertsio bat agertzeko asmoz. Bertsio desberdinek tesi baterako
emango lukete, baina ideia agertu baino ez dugu behar ponentzia honetan:
Gazteleraz jarriko ditut hitzak, gazteleraz adierazi zirelako:
"Hace tiempo que sabemos que somos el pueblo más antiguo de Europa, el
más autóctono, con características craneales, hematológicas y biológicas
singulares. Un pueblo con una lengua aparte."
"Somos un pueblo pequeño, penetrado y rodeado por gentes ajenas a nuestras
preocupaciones, empeñadas en tenernos en sus esquemas conceptuales y
culturales".
Sabino Aranak berak esan bailituan, hezurrak, egurrak eta odolak ekartzen
dizkigu plazara, eta badirudi, lehen dibisioko eta bigarren dibisioko herritarrak
izango ditugula: hezur, odol, kontzeptzio eta hizkuntzak muga bezala jarririk
hiritar batzuren eta besteen artean. Astakeria galanta nire uste apalean.
Norgehiagoka etnikoak batetik eta biktimismo kulturalaren diskurtsoak
bestetik, euskal hiritarren definizio demokratikoa alderatzen dute eta errealismoa
kentzen diote egitura sozial modernoari. Eta biolentzian dihardutenei arrazoi
teorikoak eskaintzen dizkiete. Su biolentoari egur berriak, jaiegunetan, eskaintzen
dizkiolako. Eta azkenik, inkoherentziak agertzen ditu boterean dauden abertzaleen
baitan. Zeren eta, aurreko zitak egiazkoak badira, nola daiteke ­eta argumentazio
hau ETAren komunikatuetan behin eta berriro errepikatzen da­ abertzale petoak
etsaiekin gobernuan egotea? Nola daiteke sistema juridiko-politiko-kultural arrotz
batean egotea eta agintzea?
30 ____________________________________________________________________________
Norgehiagoka etniko eta biktimismo historiko-kulturalak min handia egiten
dio, nire ustetan, gizarte ho

Biolentzia estatu-arrazoiaren diskurtsoan