1. Ikerketari buruzko hausnarketa orokorra
"Zientziak gure ezjakintasuna zenbaterainokoa den ohartzeko balio digu"
Robert de Lamennais (1782-1854)
Kapitulu honen amaieran irakurleak:
­ Ikerketari buruzko ikuspuntu orokorra eta ikerketak eguneroko bizimoduan
duen garrantziaren berri izango du.
­ Gara daitezkeen ikerketa-motak identifikatuko ditu.
­ Ikertzaileak dituen zereginak ezagutuko ditu.
­ Ikerketa-proiektu baten faseak identifikatuko ditu.
EDUKIA:
1.1. IKERKETAREN JATORRIA
1.2. IKERKETA-MOTAK
1.3. IKERTZAILEAREN JARRERA INFORMAZIOAREN AURREAN
1.4. IKERKETA-PROIEKTU BATEN FASEAK
1.1. IKERKETAREN JATORRIA
Ikerketa: Ikertzearen ekintza eta ondorioa.
Ikertu:
1. Zerbait arakatu, miatu, zer-nolakoa den jakiteko.
2. Zerbait berria lortzeko azterketa sakonak egin.
Jende askok hala pentsatzen badu ere, ikerketa ez da laborategietara bakarrik
mugatzen. Seguru asko, guk guztiok egin dugu noiz edo noiz ikerketaren bat. Aldi
berean, gutariko gehienok ikerketaren batean parte hartu dugu. Izan ere, honelako
istorioak titular moduan ikusi edo entzuten ditugu egunero:
· Elikagai freskoen % 67 inflazioa baino gehiago hazi zen.
· Emakumezkoen bihotza gizonezkoena baino indartsuagoa da.
· Lurrean oxigenoa orain dela 2.300 milioi urtetik dagoela azaldu dute.
· Etxebizitzak % 15,8 hazi ziren 2003an, azken 14 urteetako igoerarik han-
diena.
· Haurren % 40k ETB1 aukeratu du Gabonetan.
Ikerketa eta bertan lorturiko emaitzak ezagunak egiten zaizkigu. Horiek,
ikerketaren emaitzak, egunero ikusten ditugu irrati, telebista edo egunkarietan,
teoria, artikulu edo txosten baten formatupean. Ikasle askok idatziko zuen inoiz
lanik besteen ikerketa edo teoriak "konparatuz eta kontrastatuz" edota "kritikoki
aztertuz".
Guk guztiok ezagutzen dugu ikerketa egunero egiten dugulako. Ikerketa,
sinpleki esanda, galdera bati erantzun eta horrela arazo bat konpontzeko behar den
informazioa jasotzean datza. Hona hemen egunero egiten ditugun ikerketa batzuk:
Iturria: Blaxter, Huhghes eta Tight (2000) kontuan hartuta eginiko lana.
1. taula. Eguneroko ikerketak.
Arazoa: Eguna erosketak egiten eman ondoren, diru-zorroa falta duzula ohartzen zara.
Ikerketa: Non egon zaren oroitzen saiatu eta galdutako gauzen departamentura deitzen hasi.
Arazoa: Zure 18 urteko autoak pieza berri bat behar du.
Ikerketa: Autoentzako ordezko piezak saltzen dituzten dendetara deitzen duzu oraindik salgai ote
den jakiteko.
Arazoa: Napoleon Bonaparte non jaio zen jakin behar duzu.
Ikerketa: Internetera jotzen duzu informazioa aurkitu nahian.
Ikerketari buruzko hausnarketa orokorra 13
Hala ere, gutariko gehienok ikerketak egunero egiten ditugun arren, gutxik
idazten dugu aurkitzen dugunari buruz; izan ere, ikerketak gehienetan gure helburu
propio batzuk lortzeko erabiltzen baititugu. Hala ere, besteek eginiko ikerketetan
oinarritu behar dugu, non egileek bai idatzi zuten beren ikerketei buruz.
Besteek eginiko ikerketek guk guztiok sinesten dugunaren zati garrantzitsu
bat osatzen dute. Gutako gutxi izango ziren inoiz Australian. Baina guk guztiok
dugu haren izatearen berri, sinesten dugu hor dagoela; izan ere, gure bizitzan zehar
askotan irakurri baitugu herri horri buruzko informazioa, mapa askotan ikusi
baitugu marrazturik eta Australiari buruz hitz egiten entzun izan baitugu. Artiza-
rrean ere ez da inor egon, baina iturri fidagarriek diote beroa, lehorra eta menditsua
dela. "Zerbait bilatzen" dugun bakoitzean, ikerketa bat egiten dugu, besteen
ikerketak kontuan hartuz, baina aurkitzen dugunarekin fida gaitezke, baldin eta
egin zutenek kontuz egin bazuten beren ikerketa eta lortutako aurkikuntzei buruz
zintzoki informatu bazuten.
Ikerketa fidagarririk gabe, guk ikusi eta entzuten duguna bakarrik jakingo
genuke, mementoko iritziak bakarrik izango genituzke. Dudarik gabe, gure egune-
roko iritzi gehienak garrantzitsuak dira (izan ere, gehienak geure ikerketa eta espe-
rientzietatik baitatoz). Pertsona askok beraiek entzundakoa sinesten dute edo sinistu
nahi dute eta ondorioz ideia erratuak onartzera irits daitezke. Baina ideia erratuak
gailen daitezke zeren askok eta askok entzundakoa onartu edo sinetsi nahi baitute
ezelako frogarik gabe, eta horrela jokatzen dutenean, hondamendira joan daitezke
eta, bide batez, gainerakoak eraman. Besteen ikerketetan fida gaitezkeela dakigu-
nean bakarrik aska gaitezke gure pentsaerak kontrolatuz gure bizitza kontrolatu
nahi digutenetatik.
1.2. IKERKETA-MOTAK
Ikerketa bat modu askotara gauza daiteke;
· Ikerketa hutsa, aplikatua eta estrategikoa.
· Ebaluaziozko ikerketa, esplikatiboa eta deskribatzailea.
· Merkatu-ikerketa eta ikerketa akademikoa.
· Miaketazko ikerketa, frogagarria eta arazoen ebazpenean oinarritua.
· Isilpean eginiko ikerketa, aurkako ikerketa eta ikerketa laguntzailea.
· Oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua, instrumentala eta akzio-ikerketa.
Ikerketa-mota edo ikuspegi horiek ezaugarri berberak dituzte: den-denak dira,
edo izan nahi dute, ezagutza ediren edo sakontzeko era planifikatu, zuhur, sistema-
tiko eta fidagarriak.
14 Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak
Hainbat aukera egonda ere, giza zientzietan eginiko ikerketaren sailka-
pen ohikoenek miaketazko ikerketa, ikerketa deskriptiboa eta ikerketa esplikatiboa
bereizten dituzte:
1.2.1. Miaketazko ikerketa
Ikertzaileak kasu honetan, ikertzaile edo detektibe baten moduan jokatzen du,
non aztarnak bilatzen dituen, problemari erantzun bat emateko. Ikerketa honi buruz
esan ohi da noraezean ibiltzen dela zer aurkitu behar duen zehazki jakin gabe.
Miaketazko ikerketa ondoko edozein helbururekin erabil daiteke:
­ Arazo bat ebatzi edo modu zehatzago batean definitzeko.
­ Egoera jakin batean har daitezkeen erabaki posibleak identifikatzeko.
­ Hipotesiak garatzeko.
­ Ondorengo ikerketa batean aztertuko diren aldagaiak eta beraien arteko
erlazioak isolatzeko.
­ Geroago egingo den azterketa baterako lehentasunak ezartzeko.
1.2.2. Ikerketa deskriptiboa
Deskribatzea, delineatzea, marraztea, gauza bat irudikatzea... modu esangu-
ratsu batean errepresentatzea da; banako bati, gauza bati edo errealitateko zati edo
gertakari bati buruz eskuragarri daukagun informazioa kodifikatu, bateratu eta bi-
deratzea da. Giza zientzietan, ikerketa deskriptiboa, batez ere, populazio jakin baten
edo bertako lagin batean eginiko aldagai edo aldagai-multzo baten neurketa zehatza
da.
Miaketazko ikerketaren eta ikerketa deskriptiboaren arteko ezberdintasun
nagusia, azken horretan, aurreko pauso batean hipotesi baten formulazioan datza.
Era horretara, beharrezko informazioa argi eta garbi defini dezakegu. Aurrekoaren
ondorio gisa, ikerketa deskriptiboa aurrez ongi planeatu eta estrukturatuta dago.
Ikerketaren diseinu deskriptibo batek, honako galdetzaile hauen definizio zehatza
behar du: zein, zer, noiz, non, zergatik eta nola (hots, ingeleseko sei w-ak: who,
what, when, where, why, way).
1.2.3. Ikerketa esplikatiboa edo kausala
Ikerketa baten helburua, gauzen, egoeren, gertakarien edo jazoeren zergatia
aurkitzea denean, ikerketa esplikatiboa deituko diogu. Ikerketa esplikatibo batean,
aldagaien arteko kausaren eta ondorioen arteko erlazioa aztertzen da, beraz,
ikerketa kausala ere dei geniezaioke.
Miaketazko ikerketaren askatasuna, azkartasuna, arriskua eta atrebentzia
garrantzitsuak diren moduan eta hipotesi interesgarri eta berriak definitzeko denak
Ikerketari buruzko hausnarketa orokorra 15
balio duen moduan, ikerketa esplikatiboan, orobat, koherentzia, zorroztasuna, arra-
zionaltasun zorrotzena, metodologia, gardentasuna eta esperientziarekin konparazio
zuzena beharrezkoak dira. Ikerketa esplikatiboaren adibideak honakoak lirateke:
· Enpresa txiki eta ertainak porrotera joatearen arrazoi garrantzitsuenen
ikerketa.
· Herrialde edo sektore jakin bateko enpresen lehiakortasunaren faktoreak
aztertzera bideratuta dagoen ikerketa.
· Herrialde edo sektore jakin bateko enpresak, arrakasta edo porrotera bide-
ratuko dituzten estrategia edo faktoreak aztertuko dituen ikerketa.
Azaldutako ikerketa-mota bakoitzak zeregin bat dauka eta bateragarriak dira
aurkakoak izan beharrean, beraz, ikerketa bakarrean hiru motatakoak aurki ditzake-
gu: miaketazko ikerketa, ikerketa deskriptiboa eta ikerketa esplikatiboa edo kausala.
Adituek honako pauso hauei jarraitzea gomendatzen dute ikerketa baten
diseinua aukeratzerakoan:
1. Miaketazko ikerketa batekin hastea gomendatzen da arazoaren egoerari
buruz gutxi dakigunean. Arazoa zehatzago definitu behar denean, har dai-
tezkeen erabaki posibleak identifikatu behar direnean, ikerketaren galdeke-
ta eta hipotesiak garatu behar direnean eta aldagai garrantzitsuak bakarrik
jarri eta menpeko eta aske moduan sailkatu behar direnean.
2. Kasu gehienetan, miaketazko ikerketa, edozein ikerketaren lehenengo
pausoa izaten da eta, ondoren, ikerketa deskriptiboa edo esplikatiboa dator.
Adibidez, miaketazko ikerketa baten ondorioz definitutako hipotesi bat,
estatistikoki froga daiteke ikerketa deskriptibo edo kausal/esplikatibo baten
bitartez.
3. Ez da beharrezkoa diseinua miaketazko ikerketa batekin hastea. Hau arazoa
nolako zehaztasunarekin definitu den eta ikertzaileak gaiari buruz duen
jakituriaren menpe dago. Ikerketa baten diseinua ikerketa deskriptibo edo
kausal batekin ere ongi has daiteke. Adibidez, kontsumitzailearen go-
gobetetzea neurtzen duen eta urtero egiten den ikerketa batek ez du esplo-
razio-fase beharrik.
4. Miaketazko ikerketa normalean lehen urratsa bada ere, ez da derrigo-
rrezkoa sekuentzia horri jarraitzea. Miaketazko ikerketa bat, ikerketa des-
kriptibo edo kausal baten ondoren etor daiteke. Azken biek erabakiak hartu
behar direnentzat interpretatzeko zaila izan daitezkeen emaitzak lor ditza-
kete. Beraz, miaketazko ikerketak emaitzak ulergarri bihurtuko dituzten
beste ideia edo emaitza batzuk bilatuko ditu.
16 Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak
1.3. IKERTZAILEAREN JARRERA INFORMAZIOAREN AURREAN
Ikerketa baten oinarrizko elementua informazioa da. Ikerketa, beste gauza batzuen
artean, datuak lortu eta datuok erabiliz informazio berri bat lortzea litzateke. Hori
dela eta, ikertzailea ez litzateke, informazioa puzzle baten moduan erabiltzen duen
pertsona balitz bezala ikusi behar, baizik eta, informazioa, nola lortu, berarekin zer
egin behar den, nola erabili eta gorde behar den eta, azkenik, nori eta zergaitik eman
behar zaion erabaki behar duen pertsona da. Informazioaren ikerketa-prozesuan
ikertzaileak pauso eta zeregin asko izango ditu eta, horien artean, honako zortzi
galdera edo puntu hauek dira oinarrizkoak.
2. taula. Ikertzailearen zereginak.
Gertakariaren jatorria finkatu. Adibidez, pertsonen jarrerak neurtuko
balira, informazio kuantitatiboa izango litzateke garrantzitsuena; aldiz,
pertsonen motibazioak neurtuko balira, informazio kualitatiboa beharko
genuke. Hori, erraza dirudien arren, ez da horrela, zeren eta kualitatiboaren
eta kuantitatiboaren arteko muga ez baita oso argia.
Informazio nabarmena nola lortu definitu. Lehendik informazioa bada-
goenean (edo sortu behar denean) garrantzitsua da informazio hori zein
formatutan lor dezakegun jakitea, lanaren beharrei, lanerako dugun denbo-
rari eta gastatzeko dugun diru-kopuruari ongien moldatzen zaiena aukera
edo erabil dezagun (papel-formatua, formatu informatikoaren aurrean, adi-
bidez).
Esku artean dugun informazioa egokia den edo egokitu behar dugun
erabaki. Puntu honetan dugun informazioa nahikoa den ala ez erabaki
behar dugu. Adibidez, erabili behar dugun estatistika bat interesgarria bada
ere, beharbada ez digu ematen guk behar dugun datu konkretua. Datu
estatistikoa gure helburuentzat orokorregia bada, banandu egin beharko
dugu. Aldiz, zehatzegia bada, erantsi egin beharko dugu.
Informazioa jaso behar bada, formaturik egokiena aukeratu. Zeregin
hau bereziki garrantzitsua da informazioa galdeketa bidez jaso nahi
dugunean. Adibidez, galdeketa pertsonalarekin jasoko genukeen informa-
zioa eta posta bidezko galdeketarekin jasoko genukeena ezberdinak dira.
Datuak jasotzeko erabiliko dugun epea edo mementoa ezarri. Epe
luzeko ikerketetan, garrantzitsua da ikerketa garatuko den epea eta datuak
zelako maiztasunez jasoko diren argi finkatzea. Horrek jasoko dugun infor-
mazioaren kantitatean eta kalitatean izango du eragina.
Ikerketari buruzko hausnarketa orokorra 17
1. ZEREGINA
2. ZEREGINA
3. ZEREGINA
4. ZEREGINA
5. ZEREGINA
2. taula. Ikertzailearen zereginak (II).
1.4. IKERKETA-PROIEKTU BATEN FASEAK
Lehenago esan dugun bezala, ikertzeak arakatzea, miatzea, esan nahi du, zerbait
ezagutzeko gauzatu behar den prozedura da (Luque, 1997). Beraz, ikerketa zienti-
fikoa izango da, metodo zientifikoa erabiltzen bada. Metodo zientifikoa ikerketa-
estrategia batekin konpara daiteke eta ez dauka zerikusirik ikerketaren gaiarekin.
Ikerketaren asmoa bata edo bestea izanda ere, jarraitu beharreko pausoak berdinak
edo antzekoak dira. Ikerketa batean aurki ditzakegun pauso edo faseei dagokienez,
hainbat ikuspuntu daude. Lehenengo irudian, modelo hauetako bat aurki dezakegu.
Informazioaren bilketan muga batzuk jarri. Dugun aurrekontuak, den-
borak eta datuen erabilgarritasunak muga batzuk ezartzen dizkigute. Dirua
eta denbora ditugunean, informazio asko bildu ohi da, ikerketaren helburue-
tarako beharrezkoa ez dena barne. Aurrekontu eskasa badugu, laginaren
tamaina murriztu daiteke, formatu merkeagoak aukera daitezke (adibidez,
posta bidezko ikerketa, ikerketa telefoniko edo ikerketa pertsonala baino
nahiago izaten da) edo metodo estandarrak erabil daitezke. Edozein
modutara, ikertzailea da zer egin eta horrela zergaitik egin behar den
erabakitzen duena.
Erabiliko dugun datu-base mota definitu. Kasu askotan, ordenagailu
pertsonaletan aurki ditzakegun datu-base arruntak nahikoak izan ohi dira
(adibidez: Dbase, Access, SPSS), baina beste batzuetan beharrezkoa da
estruktura definitu bat duen datu-basea erabiltzea, (adibidez: SIG, erlazio-
natuak). Datu-biltzearen aldizkakotasunak, datuak sartzeko moduak eta egin
beharreko analisis estatistikoak edo kualitatiboak ere mugatzen dituzte
erabili beharreko datu-baseak.
Informazioari emango zaion erabilgarritasuna epaitu. Hartzaile bakoi-
tzak bere beharrei egokituriko informazioa behar du. Horrek ikerketaren
amaierako txostenaren formatuari dagokion arazo sinple bat dela badirudi
ere, ez da horrela. Izan ere, garrantzitsua da, adibidez, ikerketa amaitu on-
doren beste pertsona batzuek informazio hori beste ikerketa batzuk egiteko
beharko duten, edota, guztiek, informazio-mota bera beharko duten kontuan
hartzea.
18 Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak
6. ZEREGINA
7. ZEREGINA
8. ZEREGINA
Iturria: Blaxer, Hughes eta Tight (2000).
1. irudia. Ikerketa-prozesuaren irudikapena (I).
Baina modelo hau ez da bakarra. Autore berberek, beste modelo bat ere aur-
kezten digute, non askoz ere sakonago eta proiektu guztiek izan behar dituzten etapa
guztiak zehatzago azaltzen dituzten. Prozesu hori oinarritzat harturik, ikerketa-
proiektu batek izan behar dituen bederatzi pausoak definituko ditugu. (ikus 2.
irudia).
Iturria: Blaxter, Hughes eta Tight (2000) kontuan hartuta eginiko lana.
2. irudia. Ikerketa-prozesuaren irudikapena (II).
1. pausua: Ikerketaren gutxi gorabeherako ideia
2.pausua:Ikerketarenenuntziatuaedohipotesia
3. pausua: Ikerketa-iturrien gaineko erabakiak
4. pausua: Informazio-bilketaren gaineko erabakiak
5. pausua: Laginketa-planaren diseinua
6. pausua: Informazioa biltzeko tresnen diseinua
7. pausua: Informazio-bilketa
8. pausua: Datuen analisia
9. pausua: Informearen idazkuntza
Ikerketaren
diseinua
Lagina
aukeratzea
Datuak
jasotzea
Datuen
analisia
Informea
Arazoa
zehaztu,
definitu
Aztertu
beharreko
unitateak
aukeratu
Ikerketa-metodoak
aukeratu arazo eta
unitateentzat
Datuen analisi eta
interpretaziorako
metodoak
Informea idatzi
eta kaleratu
Ikerketari buruzko hausnarketa orokorra 19
1. pausoa: Ikerketaren gutxi gorabeherako ideia
Hasiera batean, ikerketa-aukera posibleak edo proiektuan garatuko diren gaiak
identifikatu behar dira. Ikerketa baterako gaien bila ibiliz gero, 2. kapituluan, 2.1.
atalean lagungarri izan daitezkeen irizpide batzuk ematen dira.
2. pausoa: Ikerketaren enuntziatua edo hipotesia
Gaia aukeratu ostean, hurrengo urratsa, landu beharreko arazoa adieraztea da,
ikerketaren helburuak eta hipotesiak definituz. Fase hau oso garrantzitsua da,
geroko lanaren oinarria izango baita. Arazoa edo helburuak gaizki definitzen
baditugu, nahiz eta metodologikoki oso ondo diseinatuta egon, ikerketak ez du
inongo interesik sortuko edo bestela ez dio erantzungo gure arazoari. Ikerketa edo
helburuak enuntziatzeko modua 2. kapituluko 2.2. atalean aurkeztuko da.
3. pausoa: Ikerketa-iturrien gaineko erabakiak
Behin beharrezkoa den informazioa, alegia, ikerketaren helburuak zehaztu
ondoren, hurrengo urratsa informazio-iturriak zehaztea da, hau da, bildu nahi den
informazioa nondik lortuko dugun. Lor dezakegun informazioa bi multzotan bereiz
dezakegu. Lehen mailako informazioa, eta bigarren mailako informazioa. Biga-
rren mailako datuak, lehendik bildu diren datuak dira eta jadanik eskura ditzakegu.
Lehen mailako datuak, ikerketarako espresuki bildu egin behar dira.
3. kapitulua bigarren mailako informazio-iturriei zuzenduta dago.
4. pausoa: Informazio-bilketaren gaineko erabakiak
Lehen mailako informazioaren bilketak, datu horiexek biltzeko diseinaturiko
teknikak behar ditu. Lehen mailako datuak, era berean, beste bi multzotan bana
daitezke: datu kuantitatiboak eta datu kualitatiboak.
Informazio kualitatiboa lortzeko teknikak, arazoaren zergatiari erantzuteko
erabiltzen dira. Egoera honetan erantzunen kalitatea kantitatea baino garrantzi-
tsuagoa izaten da.
Bestalde, metodo kuantitatiboek tamaina handiko laginekin lan egiten dute,
non, garrantzitsuena datu-kopuruaren kantitatea den. Horrela, gogobetetzea aztertzen
duen ikerketa batek, metodo kuantitatiboak (galdeketa, adibidez) 0tik 10era bitar-
teko eskala batean gogobetetzea kuantifikatzea du helburu. Bestalde, metodo
kualitatiboak (taldekako biltzarrak, adibidez) aztertuko luke zergaitik jeitsi den
gogobetetzeari buruzko galdeketaren emaitza azkenengo urtean 7,5etik 6ra.
20 Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak
Metodo kualitatiboak aztergai izango ditugu 4. kapituluan eta metodo kuanti-
tatiboak, aldiz, 5. kapituluan.
5. pausoa: Laginketa-planaren diseinua
Gehienetan, ikerketetan ez da posible izaten populazio osoa aztertzea. Arazo
ekonomikoengatik, denbora-arazoengatik edota arazo metodologikoengatik, lagin
baten ikerketak populazio osoaren ikerketa ordezkatzen du. Laginketa-plan baten
diseinuak eskatzen du zehaztea ikerketan zeinek parte hartu behar duen, aipaturiko
lagina nola aukeratu behar den eta parte hartu behar duten pertsonen kopurua zein
izango den. Ikerketa kuantitatiboetan laginketa-planaren diseinua ezinbestekoa
bada ere, kualitatiboetan ez da horren garrantzitsua.
Laginketa-planaren diseinua 6. kapituluan aztertuko dugu sakonago.
6. pausoa: Informazioa biltzeko tresnen diseinua
Informazioa jasotzen hasi aurretik egin beharreko azken urratsa, informazioa
jasotzeko erabiliko diren tresnen definizioa egitea da: galdeketa metodo kuantita-
tiboan, eta lan-gidoia metodo kualitatiboan.
Laginketa-planean bezala, galdeketak garrantzi handiagoa du metodo kuanti-
tatiboan, oso betebehar garrantzitsua baitu. Metodo kualitatiboetan, ikerketaren
teknikaren jatorriak berak taldekako biltzar batera edo elkarrizketa batera eraman
beharreko gidoiaren garrantzia txikiagoa izatea dakar. Teknika malguak izatean,
betiere lan-gidoiaren gaia edo estruktura aldatzen joan daiteke, taldekako biltzarra
edo elkarrizketa aurrera doan heinean.
Galdeketaren diseinua 7. kapituluan ikusiko dugu.
7. pausoa: Informazio-bilketa
Informazio-bilketari dagokion atal honek metodo kuantitatiboen kasuan
kanpo- edo landa-lana du izena.
8. kapituluan kanpo-lanaren betebeharrak aurkeztuko ditugu.
8. pausoa: Datuen analisia
Informazioa bildu ondoren, analizatu eta interpretatu egin behar da. Horre-
tarako datuak iragazi, tabulatu, grabatu eta analizatu egin behar dira, normalean,
software informatiko baten bidez.
8. kapituluan datuen analisiari dagozkion etapak azalduko ditugu.
Ikerketari buruzko hausnarketa orokorra 21
9. pausoa: Informearen idazkuntza
Lana ez da informazioaren analisiarekin amaitzen. Jasotako informazioa eta
ondorio garrantzitsuenak dokumentu batean jaso behar dira. Gaizki idatziriko
informe edo txosten batek hilabetetan eginiko lana pikutara bidal dezake.
Informe bat idazteko modua 8. kapituluan aztertzen da.
Erantzun iezaiezu segidan agertzen zaizkizun galderei:
1. Zein da ikerketaren garrantzia gaurko bizitzan?
2. Giza zientzietan zeintzuk dira ikerketa-mota ohikoenak?
3. Zeintzuk dira ikerketa batean jarraitu beharreko pausoak?
1. Gogora ekarri azkenaldian izan duzun arazo bat. Arazo horri aurre egiteko, era-
bili al duzu ikerketarik? Zein motatakoa? Baliagarria izan zaizu arazoa konpon-
tzeko?
2. Har ezazu gaurko prentsa. Identifika itzazu 3 ikerketa eta definitu:
i. Zer ikerketa-mota diren.
ii. Informazioa jasotzeko erabilitako formatua.
iii. Lortutako informazioari emango zaion erabilera.
ARIKETAK
BERRIKUSKETA
22 Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak

Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak