semiotika eta
masa-
-komunikazioa
panorama europarra
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
BILBO, 1997
IRAKASGAI-ZERRENDA
© Jose Inazio Basterretxea, Marian Gonzalez
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-86967-84-8
Lege-gordailua: BI- -97
Inprimategia: RGM Servicio de Impresión. Larramendi 4. BILBO
Azaleko diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Banatzaileak: UEU. General Concha 25, 4. BILBO telf. 4217145
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA
IRAKASGAI-ZERRENDA
autoreek bihotzez eskertzen diete
Manu Arrasateri eta
Jose Ramon Etxebarriari
testuen moldaketa definitiboa gauzatzeko eskaini diguten laguntza paregabea,
eta Roberto Pellerev-i
Umberto Ecoren semiotika,
kazeta-elkarrizketaren analisirako ereduak eta
italierazko bibliografia osatzeko eskainitakoa
IRAKASGAI-ZERRENDA
Azken hamarkadetan Semiotikak bere lekua egin du Unibertsitate-disziplinen artean eta
toki hori berezia izan du Komunikazioaren Teoriaz arduratzen diren fakultateetan. Badirudi
legezkoa dela, hurbilpen testuinguru-emailez baino ez bada ere, gure gizartean gero eta
esparru bereziagoa eskuratzen diharduen zientzia moderno honetaz ardura dozentea
plazaratzea.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko euskal
adarreko irakasle bik eta Italiako Boloniako semiotika-aditu batek beren irakastaldi eta
izkribu semiotikoetan azaldutako zenbait gai biltzen ditu lan honek.
Ideia eta kontzeptu semiotiko ugariren azalpen honek helburu zehatza behar du eduki eta
autoreen gogo nagusia ikaslea Masa-Komunikazioaren mundu semiotikora hurbiltzea izan
da; lan hau komunikazio-prozesuak ulertzeko testu- -liburua izatea gura lukete
autoreek.
Ez, ez da euskaraz asko teorizatu Komunikazioaren Semiotikaz. Oraingo hau hutsune hori
betetzen hastera dator. Hasiera apalez, baina hasiz.
Autoreek Komunikazioa eta Semiotika uztartu dituzte eskuartean duzun lan honetan.
Lanaren epaiketa zure esku dago, jakina.
Autoreek, bestalde, aldez aurretik eskatzen dizute barkamena, testuan zehar adibide
praktiko batzuk gaztelaniaz daude eta.
Kontua zera da, adibideek praktiko izan gura dutela eta, zuk ondotxo dakizunez,
komunikazio publikoan, batez ere iragarkigintza idatzian, euskararen presentzia, gaur,
anekdotikoa da.
IRAKASGAI-ZERRENDA
IRAKASGAI-ZERRENDA
Lehen atala: irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ......................................... 11
1.- Komunikazioaz aitzinsolasa ..................................................................... 13
1.1. Komunikazioaz .................................................................................... 13
1.2. Komunikazioa eta Semiologia ............................................................ 13
1.2.1. zeinua ........................................................................................ 14
1.2.2. zentzua ez da garraiatzen ......................................................... 15
1.2.3. kodea ........................................................................................ 16
1.2.4. semiologia eta bere zereginak ................................................. 16
1.2.5. lengoaia ..................................................................................... 17
2.- Masa-Komunikazioaren Semiotika ......................................................... 19
2.1. Zer dugu masa-kontzeptua? ............................................................... 19
2.2. Komunikazioa, zer dugu? .................................................................... 19
2.3. Masa komunikazioa, termino konposatu eta berria. ............................ 19
2.4. Zer dugu semiotika? ............................................................................ 20
2.5. Zer da, beraz, masa-komunikazioaren semiotika? ............................... 21
3.- Semiotika edo Semiologia ......................................................................... 23
3.1. Semiologia greziar filosofian ........................................................... 23
3.2. Erdi Aroa, eskolastika ......................................................................... 25
3.3. XVII.-XVIII. mendeak ......................................................................... 27
3.4. Semiotika-semiologia gaur egun ........................................................ 27
3.5. Masa-komunikazioaren semiotika, ikastaldirako definizioa .............. 29
Bigarren atala: teoria semiotikoaren oinarriak .......................................... 31
1.- Ferdinand de Saussure, semiologiaren hastapenak ................................ 33
1.1. Komunikazioa eta linguistika ............................................................. 33
1.2. Mintzaira, hizkuntza eta hizketa .......................................................... 34
1.3. Zeinu linguistikoa ................................................................................ 37
1.4. Zeinuaren balioa .................................................................................. 42
1.5. Hizkuntzaren artikulazio bikoitza ....................................................... 43
1.6. Sintagma eta paradigma harremanak .................................................. 45
1.7. Diakronia/Sinkronia ............................................................................. 47
1.8. Saussuren teoria eta hedabideak .......................................................... 49
1.8.1. linealtasuna hedabideetan .......................................................... 49
1.8.2. hautazkotasuna hedabideetan ................................................... 49
1.8.3. hizketa hedabideetan ................................................................ 50
1.8.4. sintagma/paradigma hedabideetan ........................................... 50
Irakasgai-zerrenda ___________________________________________________________ 5
2.- Peirce eta Morris, itsasoaz bestaldeko ahaide nagusiak ....................... 53
2.1. Semiotikaren definizioa ...................................................................... 53
2.2. Zeinua ................................................................................................. 54
2.3. Trikotomiak ........................................................................................ 54
2.4. Hiru zeinu-mota .................................................................................. 55
2.4.1. ikonoa ...................................................................................... 56
2.4.2. indizea ...................................................................................... 56
2.4.3. ikurra ........................................................................................ 57
2.5. C. Morris, maisuaren ildotik ............................................................... 57
2.5.1. zeinua ....................................................................................... 57
2.5.2. semiosiaren maila eta dimentsioak .......................................... 58
2.5.3. zeinu-sailkapena ...................................................................... 59
3.- R. Barthes, semiologia aplikatuaren lehen urratsak ............................. 63
3.1. Barthes eta semiologia kontzeptua ..................................................... 63
3.2. Mintzaira, hizkuntza eta hizketa .......................................................... 64
3.3. Aurreadierazlearen beharra ................................................................ 67
3.4. Zeinu semiologikoa ............................................................................ 68
3.5. Sistema lotuak ..................................................................................... 69
3.6. Objektuaren semantika ........................................................................ 70
4.- R. Jakobson, ekialdeko haizea semiologia europarrean ........................ 73
4.1. Pragako eskola linguistikoa ................................................................ 73
4.2. R. Jakobson eta funtzionalismoa ........................................................ 74
4.2.1. Hizkuntzaren funtzioak ............................................................. 75
4.2.1.1. funtzio aipatzailea ...................................................... 75
4.2.1.2. funtzio hunkitzailea .................................................... 76
4.2.1.3. agindu funtzioa ........................................................... 76
4.2.1.4. funtzio euslea ............................................................. 76
4.2.1.5. funtzio metalinguistikoa ............................................. 76
4.2.1.6. funtzio poetikoa ......................................................... 76
5.- A. J. Greimas, testuaren analisia .............................................................. 77
5.1. Testuaren analisi semiotikoaren helburua ........................................... 77
5.2. Testuaren azaleko egitura ................................................................... 78
5.2.1. osagai narratiboaren analisia .................................................... 78
5.2.1.1. egoera vs. aldaketa ..................................................... 78
5.2.1.2. egitarau narratiboa ...................................................... 79
5.2.2. osagai deskriptiboaren analisia ................................................. 80
5.2.2.1. irudiak ......................................................................... 81
5.2.2.2. irudi-multzoak ............................................................ 81
5.2.2.3. gai deskriptiboak ......................................................... 81
5.2.2.4. subjektu-rolak ............................................................. 82
5.3. Sakoneko egiturak ............................................................................... 82
5.3.1. semak eta sememak ................................................................... 83
6 ____________________________________________________________________________
5.3.2. isotopiak .................................................................................... 84
5.3.3. harreman-jokoak eta errealizazio-jokoak .................................. 85
5.3.4. signifikazioaren ibilbide sortzailea .......................................... 87
6.- U. Eco, mugen gainetik ............................................................................ 89
6.1. Kodea eta zeinu-produkzioa ................................................................ 90
6.2. Testuaren semiotikatik zeinuaren historiara ........................................ 91
6.3. Interpretazioaren mugak eta semiosi itxia ........................................... 92
Hirugarren atala: semiotika eta komunikazioa .......................................... 95
1.- Kazeta-diskurtsoaren azterketa ............................................................... 97
1.1. Kazeta-diskurtsoaren analisia .............................................................. 97
1.1.1. gainegitura ................................................................................ 97
1.1.2. makroegitura ............................................................................. 98
1.1.3. mikroegitura .............................................................................. 101
1.2. Titulargintzaren estrategia .................................................................. 102
1.2.1. zeinu linguistikoaren teoria ...................................................... 103
1.2.2. titularrak eta enuntziatua ........................................................... 104
1.2.3. titularren estrategia .................................................................... 104
1.2.4. titularren funtzio bikoitza ......................................................... 104
1.2.5. erretorika eta hitz-jokoen estrategia .......................................... 106
1.3. Hizkuntzaren funtzioak komunikazioan .............................................. 112
1.4. Argazki periodistikoa egitatearen lorratza .......................................... 115
2.- Telebistaren diskurtso erraldoia .............................................................. 121
2.1. Telebista, espazio semiotikoa .............................................................. 121
2.2. Telebista-diskurtsoaren ezaugarriak ..................................................... 122
2.3. Hizkuntzaren funtzioak telebistaren makrodiskurtsoan ...................... 125
2.4. Telebista espektakulua da .................................................................... 126
2.5. Telebistaren diskurtso-osagaien ezaugarriak ....................................... 128
3.- Elkarrizketaren analisia ........................................................................... 129
3.1. Benetako ahozkotasuna ...................................................................... 129
3.2. Ahozkotasunaren markak .................................................................... 130
3.3. Elkarrizketaren generoa eta pertsonaiaren eraketa ............................. 133
Laugarren atala: publizitatearen semiotika ................................................ 135
1.- Sarrera ....................................................................................................... 137
2.- Kontsumo-balioen sistema ...................................................................... 139
2.1. Signifikazioaren ibilbide sortzailea .................................................... 139
2.2. Gune teoriko nagusia: Jean Marie Floch, lau balorazio-modu ............ 140
2.2.1. Balorazio praktikoa .................................................................. 141
2.2.2. Balorazio utopikoa ................................................................... 141
Irakasgai-zerrenda ___________________________________________________________ 7
2.2.3. Balorazio kritikoa ..................................................................... 142
2.2.4. Balorazio ludikoa ..................................................................... 142
2.2.5. Ariketa-proposamena ............................................................... 145
2.3. Teoria osagarriak ................................................................................ 147
2.3.1. Roland Barthes ......................................................................... 147
2.3.2. E. Levinas .................................................................................. 147
2.3.3. Jean Baudrillard ........................................................................ 147
2.3.4. Hipermerkatuaren adibidea ...................................................... 148
2.4. Ariketa-proposamena .......................................................................... 149
3.- Publizitatearen filosofiak ......................................................................... 151
3.1. Publizitate aipatzailea ......................................................................... 151
3.2. Zeharkako publizitatea ....................................................................... 152
3.3. Mito-publizitatea ................................................................................ 152
3.4. Oinarri-publizitatea ............................................................................. 153
3.5. Lauki semiotiko greimasianoa publizitatearen filosofian ................... 153
3.5.1. hiru ariketa-proposamen ........................................................... 156
4.- Mezu publizitarioaren konplexutasuna .................................................. 159
4.1. Mezu-moten uztarketa ........................................................................ 160
4.1.1. zentzuaren ainguraketa ............................................................. 160
4.1.2. zentzuaren ordezkaketa ............................................................ 163
4.2. Irudi literala vs. irudi sinbolikoa ......................................................... 164
4.3. Mezu literarioaren iruzurra: R. Barthes .............................................. 166
5.- Publizitatearen funtzioak ......................................................................... 169
5.1. Egitura eta funtzioak: G. Peninou ...................................................... 169
5.1.1. Mezu idatzia eta mezu ikonikoa: egiturak ................................ 169
5.1.2. Izendapena, predikapena eta goraipamena .............................. 170
5.2. Joera denotatiboak eta konnotatiboak ................................................. 170
5.3. Mezuak eta funtzioak hedabideetan .................................................. 172
6.- Iragarki-diskurtsoaren eredua ................................................................. 177
6.1. Diskurtsoaren eredu nagusia: A. Miotto ............................................. 177
6.2. Adibide-ariketak ................................................................................. 178
7.- Testuaren alderdi formala, zeinuen antolakuntza ................................. 183
7.1. Iragarkiaren kodeak: Perez-Tornero ................................................... 183
7.2. Kode-aniztasunaren ondorioak ............................................................ 184
Oinarrizko bibliografia ................................................................................. 185
Indize alfabetikoa .......................................................................................... 189
8 ____________________________________________________________________________
Irakasgai honek hiru hitz gako dauzka: MASA, KOMUNIKAZIOA eta SEMIOTIKA.
Testu honek Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ikusi du argia eta,
hartara, semiotikaz egingo diren erreferentziak oro komunikazioaren teoria
orokorraren ikuspuntutik aztertuko dira.
Semiotika aplikatua da esku arteko hau, semiotika posibleetariko bat besterik
ez: komunikazioa aztertzen duena, eta komunikazioaren mundu anitz eta zabalean,
masa-hedabideek bultzatzen duten komunikazioa duena aztergai.
Liburu hau ulertzen, psikologia kognitiboak eta pertzeptzioaren teoriak
lagunduko digute batez ere, baina ez bakarrik, jakina. Semiotika ez da disziplina
arraro bat, ez da erabat berria komunikazioaren ikertzaileentzat, baina euskal
testurik ez dugu ezagutu orain arte. Has gaitezen mundu honetara jauzi egiten.
Masa-komunikazioaren mezuen zentzu eta signifikazioa bilatzen lagundu
gura du liburu honek. Ez da semiotika komunikazioaren emaria, urratsak eta
nondik-norakoak aztertzeko bide, modu eta erreminta bakarra, jakina. Semiotikak
bere iker-modeloak dauzka, beste disziplinetakoekaz alderatuta desberdinak
direnak, noski.
Liburu honetan komunikazioa ulertzeko modu batzuk aurkezten zaizkizu,
komunikazioa ulertzeko modu semiotiko batzuk; batzuk hitza errepikatu gura
genuke.
Komunikazioaren teoria ez da liburu honegaz biribiltzen, semiotikaren teoria
ez da liburu honegaz ahitzen. Liburu hau urrats bat besterik ez duzu.
Diogun legez, bada, giltzarriak hiru dira, liburu honek planteiatzen duen
testuinguru zabala ulertzeko: MASA, KOMUNIKAZIOA eta SEMIOTIKA.
Autoreak.
Aurkezpena _________________________________________________________________ 9
IRAKASGAI-ZERRENDA
Lehen atala:
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak
1.- Komunikazioaz aitzinsolasa
1.1. Komunikazioaz
1.2. Komunikazioa eta Semiologia
1.2.1. Zeinua
1.2.2. Zentzua ez da garraiatzen
1.2.3. Kodea
1.2.4. Semiologia eta bere zereginak
1.2.5. Lengoaia
2.- Masa-komunikazioaren Semiotika
2.1. Zer dugu masa kontzeptua?
2..2. Zer dugu komunikazioa?
2.3. Masa-komunikazioa, termino konposatu eta berria.
2.4. Zer dugu semiotika?
2.5. Zer da, beraz, masa-komunikazioaren semiotika?
3.- Semiotika edo Semiologia
3.1. Semiologia greziar filosofian
3.2. Erdi Aroa, eskolastika
3.3. XVII.-XVIII. mendeak
3.4. Semiotika-semiologia gaur egun
3.5. Masa-komunikazioaren semiotika, ikastaldirako definizioa
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 11
IRAKASGAI-ZERRENDA
1.- Komunikazioaz aitzinsolasa
1.1. Komunikazioaz
Mundu polisemiko garrantzitsu bategaz egin berri dugu topo. Zer da guretzat
komunikazioa? Zer dugu geure buruetan, komunikatu aditza erabiltzen dugunean?
Demagun esaten dugula: Telefono bidezko komunikazio-sistema oso da
garestia. Demagun esaten dugula: Lurralde honetan komunikazioa erraza da.
Demagun esaten dugula: Gela bion arteko komunikazioa begibistakoa da.
Goiko hiru adibideotan komunikatu-komunikazio kontzeptuak erabili ditugu,
baina, honez gero ikusiko zenuen, adiera desberdinetan erabili ditugu. Lehen
adibidean seinale telefonikoen igortze-sistemaz arduratu gara eta sistema horretaz
adierazi duguna, hauxe da: garestia iruditzen zaigula. Bigarren adibidean
errepideak eduki ditugu kontuan, eta gure komentarioa hauxe zen: lurralde
horretatik bidaiatzea erraza zela. Hirugarren adibidean atea eduki dugu gogoan,
alegia, norbaitek gela batetik bestera igarotzea posible izan duela edo baduela.
Hiru adibideotan, hala ere, badugu zerbait amankomun: batetik bestera
igarotzearen sentsazioa. Komunikatzearen gune semantikoan, esangura
orokorrean, beraz, nahiz eta adiera desberdinak dituen termino honek, horixe
aurkitzen dugu amankomunean: pertsonak, gauzak, seinaleak leku batetik bestera
joatea, eramatea, igortzea.
Fakultate honetan, ikastaldi honetan, hala ere, komunikazioaz hitz egiten
dugunean, komunikazioa definitzen dugunean, nahiz eta goian aipatutako gune
semantiko horri eusten diogun, alegia, nahiz eta batetik bestera igarotzearen
sentsazio hori buruan daukagun, guretzat komunikazioa giza burmuinen arteko
harremana da, giza adimenen arteko harremana.
1.2. Komunikazioa eta semiologia
Lehen hurbilketa batean, komunikatzea buruan, adimenean, dugunari buruzko
informazioak igortzea da. Komunikatzaile batek, igorleak, zerbait ezagutza,
gogorapenak, irudiak, epaiak, nahikeriak, sentipenak, eta abar komunikatzen die
besteei, hartzaileei.
Baina komunikazioa ez da ezagutza, gogorapena, epaia, nahikeria edo senti-
pena; komunikazioa horren ordezko informazioa helaraztea da. Komunikazioak
objektuen ordez direla materialak edo ezmaterialak zeinuak igortzen ditu eta
zeinu horien bidez ulertzen dugu komunikatu gura zaiguna.
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 13
IRAKASGAI-ZERRENDA
Komunikazioan, beraz, errealitatea bera egitate eta eginkizunak eurak igorri
beharrean, horien ordezko zerbait igortzen da: indizeak, seinaleak eta mezua.
Indizea zera dugu: berez presente ez dagoen zerbait argitara ekartzen duen
zantzuren bat. Poliziak, esate baterako, norbaiten hiltzailea aurkitu gura duenean
ezezagunaren nortasuna argi dezaketen arrastoak bilatzen ditu: arrasto horiek
ditugu indizeak. Eta, komunikazioan, zer dugu indize? Zera, berez ezkutaturik
gorde gura zen zerbait agirian uzten duena; esate baterako: igorleak ezkutuan
gorde gura zuen egoera psikologiko bat (adibidez, irakasleren batek bere
urduritasuna jendearen aurrean hitz egitean) azalerarazten duena. Indizeak
komunikazio-prozesuaren ulermen osoan lagun dezake, zeren igorlearen asmoa
edo komunikatuaren edukiari buruzko ezagutzaren konprentsioa erraz baitezake.
Indizeak, beraz, azaleratu egiten du komunikazio-prozesu batean gerizpetan gorde
gura zen zentzuren bat.
Eta seinalea, zer dugu? Informazioa daraman marka oro dugu seinale, baldin
eta informazio moduan ulertua izan dadin sortua bada. Borondatez sortua izan
den indizea dugu seinalea. Seinale barik ez dago komunikaziorik. Berbak
seinaleak dira, berbak informazioa daramaten seinaleak dira, berbak apropos sortu
dira informazioa garraiatzeko, komunikatzeko helburu zuzena duten seinaleak dira
berbak. Seinaleek forma desberdina dute: hitzek azal fonikoa hartzen dute ahozko
komunikazioan, hitzek azal tipografikoa har dezakete hedabide idatzien
komunikazioan. Zirkulazio-kodeko seinaleak burdinazko panelak dira, kolore
argiak dituztenak abiadura handian errekonozituak izan daitezen.
Mezuaren bidez komunikatzen dela esan ohi da. Mezua seinale bat edo seinale-
-multzo bat da, komunikazio-egintza batean igorria izan dena. Mezua esakune bat
izan daiteke, alegia, ahozko komunikazioan erabilia izan den mezu linguistiko bat;
mezua testu bat izan daiteke, esakuneak tankera idatzia hartzen duenean. Mezua
eraginkorra da bera osatzen duten seinaleei zentzuren bat elkartu baldin bazaie eta
zentzu hori berdin bada ulergarri igorle eta hartzailearentzat.
Liburua osatzen duten hurrengo ataletan zehaztasun gehiago aurkituko duzu
kontzeptu horietaz.
1.2.1. Zeinua
Zeinua unitate konplexua da, berez entitate bik osatua dena; entitate horiek
seinalea eta zentzua dira. Seinalearen ordez, inoiz, "adierazle" berba erabili da eta,
zentzuaren ordez, "adierazia". Seinalearen ordez, inoiz, "adierazpena" erabili da
eta, adieraziaren ordez, "edukia".
Zeinuak nahierara hautatuak dira, hautazkoak, arbitrarioak dira; esan gura da,
ez dagoela arrazoirik adierazle batek adierazi bat edukitzeko, seinale batek zentzu
bat eramateko, adierazpen batek bere edukia izateko. Zergatik deitzen diote
frantsesek zaldiari cheval, ingelesek horse, errusiarrek eta gaztelaniadunek
caballo? Semaforo baten aurrean gaudenean zergatik gelditzen gara gorri ikusten
dugunean eta ez berde dagoenean? Semaforoa gorri dagoenean zergatik ez dugu
14 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
aurrera egiten? Kolore batek ez du esangurarik, guk eman gura diogunaz aparte.
Zeinu horiek esangura bat eta berau oso jakina dute, gizarteak halaxe erabakita.
Arbitrariotasun horretan, hala ere, sarritan aurki dezakegu motibo-izpiren bat
edo beste; kasu horretan zeinu erakargarriez egin dezakegu berba. Onomatopeien
kasuan, esate baterako, zeinu erakargarrien munduan gaude; gogoratu onoma-
topeiak hots naturalen bat imitatu gura duten giza sekuentzia fonikoak direla
oilarraren kantua kukurruku, edo txakurraren zaunka hau. Hizkuntza bakoitzak,
hala ere, bere modura entzuten ditu soinuok.
Arbitrariotasunaz segituta, trafiko-seinaleetan, batzuetan behintzat, motibo-
-izpiren bat edo beste aurki dezakegu; esate baterako, bihurguneak adierazteko
kurba bat marrazten denean, antzekotasuna nabaria da gure begietarako. Marrazki
hau itzuliaren antzekotasunagatik hautatu da, horixe da bere izateko arrazoia,
motiboa. Irudiak antzekotasunez funtzionatzen du, errazago komunikatzen du
baina, hala ere, abstrakziorako arazo nabarmenak dauzka, eduki.
Berbak, zeinuak, esaldiak eratzeko, makrozeinuak eratzeko erabiltzen ditugu.
Makrozeinua zeinuz osatutako goragoko egitura komunikatzailea dugu. Lengoaia
mintzatuan komunikazio-unitatea esaldia da, esakunea edo testua. Lengoaia
mintzatuan hain argi dirudiena, baina, lengoaia ez-mintzatuetan ez da hain argi
azaltzen; makrozeinuen funtzionamendua lengoaia mintzatuetatik at gaitzago
zaigun zerbait dugu.
Komunikazio-egintzan, besteen artean, badugu ikurra dei genezakeen zeinu-
mota bat. Seinale enblematikoak adierazteko erabili izan da ikurra: nazioaren
bandera, kristauen gurutzea, sozialisten larrosa edo komunisten igitai eta mailua
ikurrak ditugu. Seinale enblematikoak talde sozial bereziekaz, doktrinekaz edo
ideiekaz identifikatzen ditugu. Sinbolizazio-prozesuaren bitartez ematen diogu
berba, objektu edo marrazki bati baliopartikular eta berezia. Zeinuaren esangura
primitiboa galdu egiten da sinbolizazioaren bitartez, zeinua birsemantizatu egiten
da, izaera berria egozten zaio. Har dezagun kristauen gurutzea. Gurutzearen
hasierako erabilpena, zigorra edo tortura izan zen: gurutzean iltzatzen zituzten
heriotza-zigorrera kondenatutakoak. Gaur egun, ostera, sinbolizazioaren prozesua
dela-eta, birsemantizazioa dela-eta, gurutzeak, kristauen eskuetan, salbazioa
irudikatzen du, heriotzaren osteko salbazioa.
1.2.2. Zentzua ez da garraiatzen
Mezu orok seinaleak daramatza eta seinale oro zentzu bati lotuta dagoenez,
mezu batek zentzu bat baino gehiago zentzu bakunak edo anitzak komunika
dezake.
Zentzuaren ordez, edukia esan genezakeen. Edukiaz hitz egiterakoan, berba-
-irudi bat erabiltzen dugu (modu teknikoan hitz eginda, metafora). Ez dira gauzak
nahastu behar, mezu bat igortzen dugunean, edukia eta edukitzailea, alegia,
seinalea eta zentzua biak batera igortzen direla pentsa dezake baten batek, baina
ez da horrela.
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 15
IRAKASGAI-ZERRENDA
Izan ere, seinaleak dira igor daitezkeen bakarrak eta, izatez, eurak baino ez dira
igortzen komunikazio-egintzetan. Zentzua ezin da materialki igorri, zentzua
igortzeko modurik balego, ez legoke txarto-ulerturik, baina gaizki-ulertuak,
inkonprensio-uneak egon badaude komunikazio-prozesu orotan.
Komunikazio-egintzetan igorleak zentzua komunikatu gura du eta, horretarako,
seinaleak igortzen dizkio hartzaileari. Hartzaile horrek seinaleak hartzen ditu eta
ez zentzuak. Hartzaile horrek seinale horien bidez, seinale horiek direla bide,
ulertu beharko du igorleak bidali gura dion zentzua. Baina seinaleen aurrean ez
dugu guztiok berdin funtzionatzen, seinaleak seinale direlako eta ez zentzu.
Mezuak ez du zentzurik, igorleak zentzu bat aitortzen dio berea, eta hartzaileak
bere zentzua agian berbera, agian antzekoa, agian desberdina eransten dio
heldutako seinaleari.
Komunikazioa, bada, paradoxikoa da, ordezkapenaren bitartez funtzionatzen
du. Igorpenean, prozesuan, seinaleak dabiltza batetik bestera; baina, komunikazioa
komunikatzaileek biek igorritako eta hartutako seinaleei aitortutako esangura
berberen arabera gauzatuko da. Egia esan, mezu beraren aurrean zentzu
desberdinak hauteman ditzakete entzuleek, hartzaileek; eta halaxe gertatzen da
(eleberri bera irakurrita, ez dute irakurle guztiek gauza bera sentitzen).
1.2.3. Kodea
Seinaleei esangura bat aitortzea, signifikazioen bitartez mezu bat eraikitzea,
kodifikazio-egintzagaz elkartuta dago. Komunikazio-egintza bidezkoa izan dadin,
kode amankomun baten arabera aitortu eta erakarri behar zaio esangura seinale
bakoitzari.
Kodifikazio linguistikoaz hitz egiten dugu, soinuei berbei esangurak aitor-
tzen dizkiegunean, edota soinuetatik berbetatik esangurak ulertzen ditugunean.
Kodea beraz, sistema bat da. Kode linguistikoa zeinu linguistikoen sistema bat
da, zirkulazio-kodea zirkulaziorako seinale eta arauen sistema bat da. Kodea,
beraz, osotasun bat da, zeinaren barruan dena bat datorren. Beraz, zeinuek eta
zentzuek harreman egituratuak dauzkaten multzoa osatzen dute, sistema.
Mezu bat bidali gura dugunean, multzo horretako partaide diren zeinuen
hautaketa eta konbinaketa bat egiten dugu.
1.2.4. Semiologia eta bere zereginak
Saussurek, trebetasun handiz jokatuta, zeinu-sistema moduan definitu zituen
lengoaiak; hartara, atea zabalik utzi zuen, lengoaietatik at zeinuak ere bazirela
pentsa genezan. Honenbestez, jakin beharko genuke, bada, lengoaia zeinu-sistema
bat besterik ez dela, hots, zeinu-sistemen arteko beste bat baino ez dela lengoaia.
Beraz, linguistika, hizkuntzalaritza, zeinu-sistemak aztertzeko zientzia orokorrago
baten atal espezialdua baino ez da.
16 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
Zein da Semiologiaren zeregina? Bada, zeinu-sistemak aztertzea; esan gura
baita, zelan linguistikak lengoaia aztertzen duen zeinu-sistema moduan, hala
semiologiak aztertu beharko lituzke gainerako sistemak, lengoaiena barne. Zeinu-
sistemen artean, lengoaia bera dugu, zirkulazio-kodea, Braille alfabetoa,
elkarrizketa bitarteko mimika kinesia eta abar. Abiapuntua lengoaia da,
semiologiaren atal garrantzitsu batek lengoaia du helburu, lengoaia aztertzerakoan
hizkuntza naturalak (euskara, errusiera, kiñarwanda...) eta artifizialak (esperantoa)
dauzkagu gogoan.
Linguistika deitutako semiologiaren atalean, zenbait azpizientziak dihardu:
fonologia: seinale fonikoen osagarriak aztertzen ditu;
morfologia: berben forma aztertzen duena;
joskera: sintaxia, esaldia deitzen diogun makrozeinuaren osagai diren
gainerako zeinuen funtzionamendua aztertzen duena esaldiaren
testuinguruan;
semantika: zeinuen zentzua aztertzen duena;
pragmatika: zeinu eta erabiltzailearen arteko harremana aztertzen duena;
testuaren semiotika: diskurtsoaren analisia egiten duena;
soziolinguistika: lengoaia eta gizartearen arteko harremana aztertzen
duena;
psikolinguistika: lengoaiaren psikologia aztertzen duena.
Lengoaiatik at, semiologiaren ardura zeinu-multzo bakoitza eta zeinu bakan
bakoitza aztertzea da. Ildo horretatik semiologia, orain arte esandakoez gain,
irudiaz irmoaz eta higikorraz, musikaz, zinemaz... arduratuko da
Orain arte ez da semiologia orokorra dei genezakeen zientzia eratu, mamitu eta
gorpuztu; orain arte ez da sortu zeinu guztiak aztertzeko eta zeinu-sistema guztiak
analizatzeko baliagarria izan daitekeen zientzia: semiologia edo semiotika
orokorra. Semiologia, azken finean, munduko diskurtsoak sailkatzeko eta
hierarkizatzeko balio digun zientzia da.
1.2.5. Lengoaia
Berbaz edo idazkuntzaz baliatuta, gizaki guztiek komunikatzeko duten ahalmen
amankomuna da lengoaia. Gizakia da animalia guztien artean lengoaiaren jabe den
bakarra; tximinoak, gizakiaren ondo-ondoko ugaztunak, gizakiarengandik
genetikoki oso hurbilekoak izan arren, ez dira lengoaiaren jabe, ez dute hitz egiten,
nahiz eta, beste animalia asko legez, komunikatzeko era eta modu desberdinen
jabe izan daitezkeen eta badiren. Gizakia animalia hiztun bakar legez defini
daiteke.
Lengoaia, beraz, gizaki guztiek duten ahalmen komunikatibo komun legez
definitzen dugu. Gizakiak milaka hizkuntza sortu ditu historiaren joanean.
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 17
IRAKASGAI-ZERRENDA
Gizateria, egia esan, bat da, baltzu bat da, batasun bat lengoaiari dagokionez.
Hizkuntzen arteko desberdintasunak, printzipioz, gizakien arteko desberdintasun
genetikoei barik, gizarte-desberdintasunei dagozkie. Esan gura baita, gizakiak bizi
den gizartearen arabera ikasten du hizkuntza bat edo bestea, edo batzuk; baina
lengoaia deitzen diogun ahalmena, garapen genetiko bati esker lortu du eta hori
komunean dauka bere espezieko gainerako kideekaz. Ahalmen komunaren arabera,
beraz, gizakia hizkuntza desberdinen jabe da.
Komunikazio linguistikoaren ardatza, lengoaiaren bidezko komunikazio hiztu-
naren ardatza berba da, hitza, elea. Saussureren teorian, hizkuntza naturalaren
bidez burutzen den komunikazioaren ardatza da berba (parole). Berba horrek bere
baitan hartzen ditu hitz esana eta hitz idatzia.
Hizkuntza-sistema komunikatiboa da. Hizkuntza zeinu-sistema da. Sistema
horretako osagaiek, berbek, era bitako harremanak eratzen dituzte beren artean:
sintagmatikoak eta paradigmatikoak deitutakoak. Harreman sintagmatikoak kon-
binazio- eta selekzio-harremanak dira, eta harreman sintagmatikook zeinu-
-konbinazio posibleak sortzen dituzte. Harreman paradigmatikoak, ostera,
elkarkorrak edo asoziatiboak dira.
Gizakiak beharrezkoa du lengoaia bere pentsamendua arautzeko, antolatzeko
eta komunikatzeko. Hizkuntzaren funtziorik nabarmenena komunikatzea da.
Hizkuntzaren ikasketak pentsamenduaren estrukturazioa dakar beragaz.
Hizkuntzak pentsamenduan du bere eragina baina hau norainokoa den ez dago argi
gaur egun.
18 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
2.- Masa-Komunikazioaren Semiotika
kontzeptuak argitzen
2.1. Zer dugu masa kontzeptua?
Terminoaren azalpenerako soziologia dugu lagungarri. Soziologoek masa
delakoa gizarte bateko jendearen gehiengoa dela diote; zelanbait esatearren, elite
agintariaren kontraposizioan ulertzen dute masa kontzeptu zabala.
Ildo horretatik, masak oso barne-lotura eskasa eta txikia duela esan daiteke.
Masa konpaktatzen duen lotura hori zerbait irreala da, zerbait emozionala.
Ekintza bera betetzera animatzen den kolektiboa dugu masa; esate baterako:
hauteslegoa, irakurlegoa, entzulegoa... eta abar. Masa-egintza bat, beraz, zerbaiten
alde edo kontra pertsona-tropel batek, kolektibo batek egiten duen huraxe dugu.
Marxistak ere arduratu izan dira kontzeptuaz. Marxistentzat, masa gizarte-
kategoria oso zehatz bat da: herri xehea, langilegoa.
2.2. Zer dugu komunikazioa ?
Elkarri informazioa, albisteak, mezuak ematea edo igortzea da, baita trukatzea
ere. Organismo biren edo gehiagoren arteko harreman informatiboa dugu
komunikazioa.
Komunikazio hau pertsonen artean gertatzen denean, giza komunikazioa izen-
datzen dugu. Komunikazio-mota hau, gizakiarena, prozesu soziala da eta infor-
mazioa da prozesu honetako oinarri materiala.
Komunikazioak beharrezko du, gainera, igorleak eta hartzaileak, animatu zein
inanimatu izan, kode edo zeinuteria komuna erabiltzea, elkar ulertzea posible
izateko; kodea komuna ez den heinean, komunikazio-saiakerak oro, saiakera
baino ez dira izango, informazio-trukaketa gauzatuko ez delako.
2.3. Masa-Komunikazioa, termino konposatua eta berria
Diogun legez, terminoa erabat berria da, bere lepoan lau hamarkada ez ditu-eta.
Terminoaren lehen erabilpen publikoa Eliza Katolikoari zor diogu: 1963. urtean,
Vatikanoko II. Kontzilioak luze hitz egin zuen masa-komunikazioa deitutakoari
buruz. Elizak masa-komunikazioaren azpian mezuak zabaltzeko eta hedatzeko
fenomenoak bildu zituen.
Masa-komunikazioak bere berezitasun propioak dauzka, hala nola:
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 19
IRAKASGAI-ZERRENDA
Masa-komunikazioaren iturria, informazio-igorlea, komunikazioan aginte
papera betetzen duena eta gehienetan iniziatiba bera hartzen duena, erakunde
formal bat da, erakunde formal handi bat. Egunkaria, irratia edo telebista bera
erakunde konplexuak dira antolamenduari berari gagozkiolarik eta euren eraginak
kontutan hartzen ditugularik.
Masa-komunikazioaren publikoa, informazio-hartzailea, masa bat da:
kolektibitate handia. Erakunde konplexuak igorritako mezuen balizko hartzaileak
jende-multzo handiak dira.
Publiko hori, kolektibo hori, heterogenoa da; esan gura baita, pertsona horiek
desberdinak direla generoari gagozkiolarik, edoadina kontutan hartzen dugularik;
bizibidez eta erlijioz ere desberdinak dira publikoa osatzen dutenak.
Publikoarenganaino igortzen diren mezuak, informazioak, komunikazioaren
oinarri materialak, batera, momentu berean edo oso bertsuan heltzen dira
denengana, nahiz eta publikoa osatzen duten gizabanakoak beren artean aparte
egon daitezkeen, hots, nahiz eta leku berean egon ez.
Entzulegoa, edo hartzailegoa, audientzia anonimoa da. Iturriak eta hartzaileek
ez dute elkar ezagutzen; informazioa deitu dugun oinarri komunikatibo material
hori da beren arteko lotura bakarra.
Masa-komunikazioa garai modernoaren produktua da. "Atzeratuak" kontsi-
deratzen diren gizarteek ez dute kontzeptu hori beren kulturen adierazgarri
moduan. Gizarte "atzeratuetan", esate baterako, masa-komunikazioaren atributo
ezaguna den filmegintza ez da gure artean bezala ulertzen. Gizarteotan filmeak
zerbait irreal dira, ulertzeko zailak. Gure artean ere, telebista-emanaldiak zaha-
rrengana lehenbizikoz heldu zirenean, gutxik ulertu zuten hedabide modernoen
eskaintza; gutxik sinestu zuten, esate baterako, gizakiak ilargira heldu zirela,
filmeetako pertsonaiak batean hil eta hurrengoan bizirik egon daitezkeela, edo
informatiboetako aurkezle eta esatariek jendea agurtzen zutenean diosalari zertan
erantzunik ez zegoela. Masa-komunikazioa, hartara, gizarte "aurreratuetako"
fenomeno berezia da eta giza harremanak determinatu ditu. Gero eta hedatuago
dagoen arren, masa-komunikazioa ez da mundu osoan ezagutzen den
komunikazio-mota.
Masa-komunikazioak bere kultura propioa sortzen du: masa-kultura, kultura
elitistagaz aurkakotasun zehatzean ulertu behar duguna, alegia. Masa-kultura
kontsumo handirako pentsatu da, masa-hedabideek berek zabaltzen duten kultura
da, goitik behera hedatzen dena, elite zuzendari batek masa handi bati igortzen
diona. Masa-kultura erabat estandarizatua da. Jendeak kultura kontsumitzen du,
behiek pentsua legez.
2.4. Zer dugu semiotika?
Semiotika edo semiologia deitutako zientziaren helburua zeinuen ikerketa
burutzea da. Eta zeinua, zer da?
20 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
Zeinua zeozeren ideia errepresentatzen duen edozer da. Idazkuntzan erabiltzen
diren karaktereak, esate baterako, zeinuak dira: karaktereak zerbaiten ordez idaz-
ten ditugu soinuen ordez, hain zuzen ere. Konbentzionalki, zerbait errepresenta-
tzen duen marrazki bat zeinutzat har dezakegu. Naturalki lotuta dauden
fenomenoak, zerbait erakartzen duten fenomeno meteorologikoak, adibidez, zeinu
dira: hodeiak euria dakar esan ohi dugu, ez da? Hodeia euriaren zeinu da, beraren
indizea, beste era batera esanda.
2.5. Zer da, beraz, masa-komunikazioaren semiotika?
Masa-komunikazioan erabiltzen diren zeinuen analisia helburu duen zientzia,
hots, gai zehatz horren ezagutza da masa-komunikazioaren semiotikari eman
dakizkiokeen definizioetariko bat.
Masa-komunikazioaren semiotikak gizakiek elkarri informazioa ematean eta
igortzean erabiltzen dituzten zeinuak aztertzen ditu. Masa-komunikazioaren
semiotikak komunikazio sozialaren oinarri diren zeinuak aztertzen ditu.
Hedabideen lengoaiak, komunikazioaren egiturak, komunikazioaren infor-
mazioa eta informazioaren ezkutuko alderdi eta esangurak aztertzen ditu masa-
-komunikazioaren semiotika deitu diogun zientzia horrek.
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 21
IRAKASGAI-ZERRENDA
3.- Semiotika edo Semiologia
soka luzeko historia komunikazioaren teorian
Semiologia "zeinuen tratatu" gisa definitu ohi da. Etimologikoki, terminoa
greziera klasikotik dator, beste hizkuntza zientifiko askotan gertatu ohi den bezala.
SEME > zeinua,
LOGOS > tratatua, zientzia.
Autore askok medikuntzaren teoria eta praktika jo dute semiotikaren
sorburutzat. Izan ere edozein hiztegitan honako definio hau ematen da semiotika
hitzari buruz: "gaixotasunen zeinuak tratatzen dituen medikuntzaren atala".
Egia da, Hipokratesek eta Galenok sortutako sistematologiak erreferentzi puntu
bi direla zeinu ez-mintzatuaren historian.
Hipokrates antzinateko mediku greko nabarmena izan zen (Larisa K.a. 460,
Tesalia K.a. 377). Bere ustez, osasuna lau humoreen arteko orekan datza. Beraren
etika, medikuen zinegitearen oinarria da. Hipokratesek "Pronostico"n ikertu zituen
gaixotasunen seinaleak eta horrexegatik hartu dute batzuek Semiotikaren
aitzindaritzat.
Galeno mediku greko handia izan zen (Pergamo K.o. 131, Pergamo K.o. 201).
Aurkikuntza nabarmenak egin zituen anatomiaren arloan. Hipokratesen lau
humoreen teorian oinarritu zen eta eragin handia eduki zuen Errenazimenduaren
bigarren erdirarte. Galenok semiotika medikuntzaren sei adarretako bat dela dio
bere obran. Semiotika sintomen zientzia edo zeinuen bitartezko inferentziaren
zientzia legez definitu zuen.
Medikuntzako iturriak albora utzita, antzinaroan bertan aurkitzen ditugu
interesatzen zaigun disziplinaren lehen arrastoak, nahiz eta izendapen bera ez
eduki. Zeinuaren ikasketak hasiera-hasieratik erakarri izan du pentsamendu
filosofikoaren interesa. Gogoratu beharra dago, zeinuei buruzko lehenengo
gogoeta sistematikoak estoikoenak izan zirela eta aintzinaroko epistemologiagaz
aldi berean gertatu zirela.
3.1. Semiologia greziar filosofian
Estoikoak.
Filosofo estoikoek ezagutza edo konozimenduaren oinarrian zeinuek eragiten
dituzten sentsazioen deskodeketa jarri zuten. Filosofia-korrente horren bultzatzailea
Zenon (Elea K.a. 490, Elea K.a. 430), Parmenidesen ikaslea, izan zen. Estoikoek
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 23
IRAKASGAI-ZERRENDA
berebiziko eragina eduki zuten geroago Erromatar Inperioaren Filosofian, Seneka
eta Epiceto berak ere estoikoen jarraitzaile izan baitziren.
Zeinuak alderdi bi zituen estoikoen filosofian:
SEMAINON > signifikantea, adierazlea,
SEMAINOMENON > signifikatua, adierazia.
Arrazonamendua, beraz, zeinuen erreflexioan dago oinarrituta.
Teoria estoikoa ezagutzaren teorian oinarritzen da. Estoikoek sentsazioetan
jartzen dute ezagutzaren jatorria. Gizakiaren arima "tabula rasa" da non
sentsazioek zeinuak inprimatzen baitituzte, zeinuak objektuen errepresentazio
hutsa baino ez direlarik. Errepresentazioa, gauzak ariman inprimatze hutsa da.
Memoriaren bitartez imajinak errepikatzean, objektuen ezaugarri bateratuak
finkatu eta partikularrak ezabatu egiten dira. Horrelaxe sortzen dira nozio
orokorrak. Erreflexioan edo gogoetan oinarritzen da zientzia, arrazonamendu-
-sistema den aldetik. Lehenik, pertzepzioaren ondorengo arrazonamenduak
ezagupen zientifikoaren aurretik izaten diren konbikzio bateratuak emango
dizkigu. Bigarrenik, kontzeptuen (konbikzio bateratuen) demostrazio edo
egiaztatze zorrotzak zientzia sortzen du, zalantzarik gabeko konbikzioen sistema
moduan.
Heraklito (Efeso K.a. 550, Efeso K.a. 480) filosofo grekoa ere aurkitzen dugu
Semiotikaren gurasoen artean. Beraren doktrina filosofikoaren ardatz nagusia
aldaketa da, "ezer ez" da, ezer iraunkorrik ez da, guztia ixuria da, jario iraunkorra,
aldatuz doan prozesu hutsa. Adimenak soilik batu dezake aldakortasun ikaragarri
hori. Heraklitok hauxe dio: zeinua, errealtasunaren ispilua da eta, orduan, funtzio
kognoszitiboa du. Hau da, hitzak ez du bakarrik objektua seinalatzen, hitzak
objektuaren ezaugarriei buruz ere ematen du argibidea.
Parmenides (Elea K.a. 515, Elea K.a. 440) filosofo grekoak dio, lengoaia
hitzen ziria edo engainua dela. Parmenides eta Heraklitoren artean ondoko
bereizketa hau aurkitzen dugu: lehenarentzat (Parmenides) lengoaia zerbait
komentzionala da, pertsonen akordiotik datorrena eta ez du balio kognoszitiborik,
objektua izendatu egiten du baina ez du objektuari buruz bestelako informaziorik
eskaintzen; bigarrenarentzat (Heraklito) lengoaia zerbait berezkoa da, naturala.
Platon eta Aristotele
Aristotele (Kaltzis K.a. 384, Eubea K.a. 322). Filosofo grekoa, Alexandro
Handiaren ikasle eta Atenasko Lizeoaren fundatzailea. Hasieran Eliza Kristauak
filosofo horren ideiak irakastea debekatu bazuen ere (1277), San Tomas
Aquinokoak Aristoteleren naturalismoa eta Elizaren dogmak bat egin ondoren,
filosofia kristauaren oinarri bilakatu ziren.
24 ____________________________________________________________________________
a. berezkotasuna vs. b. konbentzioa
Heraklito vs. Parmenides
IRAKASGAI-ZERRENDA
Sailkapenak egitean datza Aristoteleren filosofiaren oinarrietariko bat.
Zeinuekiko ardura presente dago beraren obran. Hiru zeinu-klase desberdinen
berri dugu beraren izkribuetan:
A.-) ONOMA > konbentzionalki zeozer esan gura duen zeinua. Demagun
mahaia, alegia, hanka baten edo gehiagoren gainean jarritako taula edo pieza batez
osaturiko altzaria, jateko, idazteko, lan egiteko eta abarretarako erabiltzen dena.
Onomaren ikerketatik ONOMASIOLOGIA izeneko zientzia ere ezaguna da
gure artean. Kontzeptutik edo zentzutik abiatuta, adieraziak zeinu barruan
jokatzen duen rolaren azterketa helburu duen zientzia da onomasiologia
deitutakoa.
SEMANTIKA izeneko zientziak, zeinuaren esangura helburu duela, kontzeptu
eta nozio-eremuak aztertzen ditu.
B.-) REMA > erreferentzia denborala bereganatzen duen zeinua. Demagun
loteria tokatu zitzaidan, osasuntsu dago...
C.-) LOGOS > gaur egun diskurtsotzat jotzen duguna; zeinu konplexua, bere
baitan diskurtso esanguratsu osoa duena.
Platon (Atenas K.a. 427, Atenas K.a. 347), Sokratesen diszipulu eta
Aristoteleren maisu izan zenak honela definitu zuen zeinua: "beste gauza bat,
naturalki edo konbentzionalki, berrigortzen duena".
Aristotelek dioenez, kontzeptuak munduko gauzen ispilu dira, bien artean
antzekotasun-erlazioa dago. Kontzeptuen eta sinboloen arteko erlazioa, ordea,
konbentzionala da, giza taldeen barruko akordioaren emaitza dira; horrexegatik
dago hizkuntza bat baino gehiago: greziera, hebraiera, euskara, etab.
Azpimarragarria da,
a) alde batetik, gaur egungo ikasketek, maixu greziarrak antzekotasuntzat
jotzen zuen erlazioa egiaz konbentzionala dela frogatzen dutela; eta, bestetik,
b) hizkuntza idatzia bigarren mailakotzat hartzeak eragin handia izan duela
egungo zenbait ikuspegiren abiapuntuetan.
3.2. Erdi Aroa, eskolastika
Erdi Aroan Eliza izan zen zientzia, filosofia eta kulturaren jagole bakarra,
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 25
sinboloak
konbentzioa
kontzeptuak
antzekotasuna
gauzak
IRAKASGAI-ZERRENDA
ezagunak ziren zientzia guzti-guztiak bere helburuetara makurtu zituelarik.
Eskolastikaren urrezko aroa XIII. mendean ezagutu zuen Europak.
San Tomas Aquinokoa (Aquino 1225, Latina 1274), teologi irakaslea,
eskolastikan autorerik aipagarrienetarikoa; beraren doktrina arrazoiaren eta
fedearen arteko harmonia da.
Eskolastikak, hasieran, hizkuntzaren analisi logikoari ekin zion. Gero, espezie
eta generoen ikerketaz arduratu zen. Eta, azkenean, Jainkoaren balizko existentzia
izan zen eskolastikoen buruhaustea. Eskolastikaren dekadentziak XVI. mendean
jo zuen hondoa.
Eskolastika santomasianoan, zeinua beste zerbaitetara garamatzana da, zerbait
hori iraganekoa, gaurkoa nahiz etorkizunekoa izan daitekeelarik. Gauza
orainaldikoa bada, zeinua erakusgarria (demostratiboa) da; lehenaldikoa
gogorazlea edo errememoratiboa; eta, geroaldikoa bada, pronostikoa.
Eskolastikak zeinu-sailkapen klasikoa aurkeztu zuen:
Zeinu naturala > gauzen naturalezatik datozen zeinuak. Esate baterako, kea eta
sua; lehena bigarrenaren zeinu da. Zeinua eta signifikaturiko gauza (zeinua eta
objektua), gauzen izaeragatik bizi dira elkarregaz.
Hautazko zeinua > arbitrarioa, nahierarakoa. Pertsonak hala erabakita zerbait
esan gura duena da hautazko zeinua. Esate baterako, zenbakiak: V edo 5, bost.
Gizakien borondatea dela medio, adierazteko gaitasuna dute.
Pertsonen arteko komunikazio-prozesuak aztertzean, eskolastikak hiru zeinu-
-motaz egin zuen berba:
Ahotsa > ideiak azaltzeko balio duen soinu-artikulazioa.
Idazkuntza > soinu eta ideien errepresentazioaz baliatzen den komunikazio-
-mota. Hieroglifikoak: irudiren batek gauza bat errepresentatzen duenean
(hieroglifikoetan marrazkiak eta karaktere fonikoak agertzen dira). Idazkuntza
arrunta: alegia, irudi batek arbitrarioki soinu bat errepresentatzen du ( /yo/ soinua
euskarak -jo- moduan errepresenta dezake, errusierak -ë- moduan egin ohi du).
Keinua > gorputzaren eta horren atalen mugimenduak espresiobide dira:
negarra minaren zeinu izan daiteke, ukabila erakustea amorru eta haserrearen
zeinu.
Gilermo Occamgoa filosofo eta erlijioso frantziskotar ingelesak (Occam
1285, Münchem 1349) errealitate singularraren ezagutza bultzatu zuen, Erdi
Aroko logikan eta Lutheren doktrinan eragin handia eduki zuena. Gilermo
Occamgoak Aristoteleren kontzeptuak jasotzen ditu, eta kontzeptu eta sinboloa
bereizten ditu.
Arimaren efektuak naturalki signifikatzen du eta betiko da.
Sinboloak konbentzioa dela medio signifikatzen du. Aldakorra da.
26 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
3.3. XVII.-XVIII. mendeak
John Locke filosofo ingelesa dugu, jurista-familia puritano batean 1632an
jaioa Wrington hirian eta 1704an hila Essexen. Jarrera enpirista erabatekoa
erakutsi zuen bere lanetan uneoro. Filosofo horren ustez, gizakiak esperientziaren
bidez eta sentimenduei esker eskuratzen du ezagutza.
"Egiazko ezagutza bakarra norberaren existentziatik datorrena da"1 zioen
ingeles horrek. Esperientziaren datuen konparaketa eta asoziaketaren produktua da
ezagutza. Esperientzia era bitakoa izan daiteke: kanpokoa eta barrukoa. Kanpokoa
sentsazioetatik jasotzen duguna da; barrukoa hausnarketaren produktua da.
John Lockek zeinuen eta esanguren teoria prestatu eta burutu zuen hizkuntza-
ren logikatik abiatuta, filosofiatik abiatuta. Pertsonaren ezagutzaren espresioen
erabilpena, oinarria eta egitura aztertzen dituen disziplina da logika. Hizkuntzaren
logika gramatikaren filosofia da. Lengoaiaren iturria, izaera, funtzioa eta horiek
pentsamenduagaz dituzten loturak aztertzen dituen disziplina da hizkuntzaren
filosofia deitutakoa.
Komunikazioaren oinarrizko tresna den hizkuntzaren iturria, egitura, filosofia
eta logika dira John Lockek zeinu komunikatzaileen teoriara hurbildu zituen
hastapeneko kontzeptu enpirikoak.
XVII-XVIII. mendeen bukaera-hasieran bizi izan zen filosofo horrek "Hitzak,
ideien distira edo erreflexu arbitrario" zirela zioen.
Lengoaiaren izaera soziala azpimarratzen du Lockek. Komunikazio ona egon
dadin, derrigorrezkoa da hitz egiterakoan denok kontzeptuak modu berean
ulertzea. "Giza ezagutzari buruzko saiakera" liburuaren azken orrialdeetan
zientziei buruz ari da. Hiru zientzia-mota daudela dio; eta, horietatik hirugarrenak,
semiotika (semiotiké) du izena. Zientzia horrek zeinuak aztertzen ditu. Lockeren
arabera, teoria guztiak hipotesiak dira, ez egia osoak eta, horrenbestez, beti izango
da horiek aldatzeko aukera.
Johann Henrich Lambert (Alsazia 1728, Berlin 1777), matematikaria,
fisikaria, astronomoa eta logika sinbolikoaren aitzindaria.
"News organon" liburuan, semiotika hitza sarritan aipatzen du eta kapitulu oso
bat dedikatzen dio. Semiotikaz hitz egitean, ez ditu zeinu berbalak bakarrik
kontutan hartzen; zeinu musikalak, matematikoak eta kimikoak ere aipatzen ditu.
Lambert-en obra etengabeko erreferentzia izan da Peircerentzat2.
3.4. Semiotika-Semiologia gaur egun
Termino biek esangura bera dutela dirudien arren eta duela gutxi ikerketa
guztiak Semiotika terminoaren barruan kokatzea erabaki zen arren, izendapen biek
jatorri ezberdina dute; hasierako kontzeptualizazio eta garapen desberdina, autore
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 27
1 "Giza ezagutzari buruzko saiakera" (1690).
2 C.S. Peirce, semiotikari estatubatuarra. Testu honetan, autore horri buruzko atal osoa aurkituko duzu
hurrengo orrialdeetan.
IRAKASGAI-ZERRENDA
bat edo teoria bat ulertzeko, oinarrizkoa da izendapen biek egin duten bidea
azaltzea.
Semiologia terminoa Ferdinand de Saussure-ri zor diogu; hizkuntzalari
suitzarrak, hizkuntzak osatzen duen zeinu-sistema bakarra ez dela jakin arren,
beste guztiak aztertzeko eredu moduan hartu zuen.
1969an Nazioarteko Semiotika-Erakundeak, signifikazio-sistemak ikasten
dituen disziplina izendatzeko Semiotika izena hartzea erabaki zuen, baina
semiologia izena ere erabat baztertu gabe.
"Semiotika" terminoa Locke-ri, (XVII. mendeko filosofoari) zor diogu, baina
gure mendera Peirce-k ekarri zuen. Peirce hizkuntzalaria barik logikaria izan zen
eta beraren orientazioa Saussure-rena baino orokorragoa izan zen. Saussureren
klaseko apunteak (1916-1931) argitaratu eta urte gutxitara, independentzia osoz
garatu zituen Peircek zientzien zientzia edo zientzien teoria kontsideratzen
zuenaren oinarriak.
Disziplina bera izendatzen duten eta bat datozen termino bi dira, baina baita
orientabide bi ere. "Semiotika" hitza tradizio anglosaxoniarrak begiko duena da
eta "Semiologia" hitzak, berriz, Europako tradizioa biltzen du. Beraz, objektu
bakarrekoa ez den disziplina baten aurrean gaude, edo zabaltasun handiko, ia
unibertsaleko objektua duen diziplinaren aurrean bai, gutxienez.
Eric Landowski-k dioenez, "letren errepublika txiki honetan, askoren ustez,
Semiotika oso urruti dagoen irudia da; aparte dagoena, gauza guztiez hitz egiteko
dohaina: sukaldaritzaz nahiz politikaz, folkloreaz nahiz arte ederrez, semiotikariek
erreibindikaziorako eremu propioa dute arlo guztiotan".
Gaur egungo semiotika hirurogeiko hamarkadatik aurrera hasi zen garatzen,
estrukturalimoa pil-pilean zegoenean; semiotika horren erreferente dira, jakina,
literatura Barthesengan, psikoanalisia Lacanengan, antropologia Lévi-Straussengan,
mitologia konparatua Dumezilengan; baita teoria formalak ere: Gestalt, fonologia,
kode genetikoa. Lankidetasun horrek partzialki azaltzen du hainbat akademikok
semiologiaz izandako uzkurtasuna; baita komunikazio sozialeko
departamentuetan izan duen ezarpen garrantzitsua ere.
Teoria orokor moduan, semiotika signifikazioaz arduratzen den disziplina dela
esan genezake. Disziplina horren objektua, hiru arlo hauetako signifikazioa
aztertzea da:
Hitzen diskurtsoa (irratian, prentsan, ...)
Hitzik gabeko diskurtsoa (irudiak, argazkiak,...)
Munduko diskurtsoak (giza ekintzak, animaliak,...)
Laburbil dagigun orain arte esandakoa:
· Semiotika zeinuen teoria legez defini daiteke, zeinuak gauza baten
28 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
ordezkotza betetzen duenean. Semiotikak lengoaiari buruzko ikasketa
guztietan hartu ohi du parte; baita lengoaiak edota zeinuek pentsaera eta
munduagaz duten harremanen azterketan ere.
· Semiotika, hizkuntza formalizatzeko helburua duen filosofiaren atala
da. Logika formala da semiotika, sinbolo-bilketa den hizkuntzaren
azterketa logikoa.
· Semiotika, hizkuntzaren terminoen erlazioa aztertzea helburu duen
zientzia da. Lengoaiaren aspektu zehatzak arakatzen dituen semantika da
semiotika.
· Zeinuen azterketa, analisia; zeinu-komunikatzaileen sistema osoa eta
sistema-sareen osagai bakoitzaren analisia helburu duen zientzia da
semiotika.
3.5. Masa-komunikazioaren Semiotika
ikastaldirako definizioa:
Giza taldeen barruko mezuen hedaketa, transmisio eta komunikaziorako balio
duten zeinu-mota desberdinen berbakera edo mintzairen deskripzioa eta analisia
hartzen ditu bere gain disziplina honek.
Irakasgaiaren kontzeptu nagusiak ________________________________________________ 29
IRAKASGAI-ZERRENDA
Bigarren atala:
Teoria semiotikoaren oinarriak
1.- Ferdinand de Saussure, semiologiaren hastapenak
1.1. Komunikazioa eta linguistika
1.2. Mintzaira, hizkuntza eta hizketa
1.3. Zeinu linguistikoa
1.4. Zeinuaren balioa
1.5. Hizkuntzaren artikulazio bikoitza
1.6. Sintagma eta paradigma harremanak
1.7. Diakronia/Sinkronia
1.8. Saussureren teoria eta hedabideak
1.8.1. linealtasuna hedabideetan
1.8.2. hautazkotasuna hedabideetan
1.8.3. hizketa hedabideetan
1.8.4. sintagma/paradigma hedabideetan
2.- Peirce eta Morris, itsasoaz bestaldeko ahaide nagusiak
2.1. Semiotikaren definizioa
2.2. Zeinua
2.3. Trikotomiak
2.4. Hiru zeinu-mota
2.4.1. ikonoa
2.4.2. indizea
2.4.3. ikurra
2.5. C. Morris, maisuaren ildotik
2.5.1. zeinua
2.5.2. semiosiaren maila eta dimentsioak
2.5.3. zeinuen sailkapena
3.- R. Barthes, semiologia aplikatuaren lehen urratsak
3.1. Barthes eta semiologia kontzeptua
3.2. Mintzaira, hizkuntza eta hizketa
3.3. Aurreadierazlearen beharra
3.4. Zeinu semiologikoa
3.5. Sistema lotuak
3.6. Objektuaren semantika
Teoria semiotikoaren oinarriak __________________________________________________ 31
IRAKASGAI-ZERRENDA
4.- Jakobson, ekialdeko haizea semiologian
4.1. Pragako eskola linguistikoa
4.2. R. Jakobson eta funtzionalismoa
4.2.1. Hizkuntzaren funtzioak
4.2.1.1. funtzio aipatzailea
4.2.1.2. funtzio hunkitzailea
4.2.1.3. agindu-funtzioa
4.2.1.4. funtzio euslea
4.2.1.5. funtzio metalinguistikoa
4.2.1.6. funtzio poetikoa
5.- A. J. Greimas, testuaren analisia
5.1. Testuaren analisi semiotikoaren helburua
5.2. Testuaren azaleko egitura
5.2.1. osagai narratiboaren analisia
5.2.2. osagai deskriptiboaren analisia
5.3. Sakoneko egiturak
6.- U. Eco, mugen gainetik
6.1. Kodea eta zeinu-produkzioa
6.2. Testuaren semiotikatik zeinuaren historiara
6.3. Interpretazioaren mugak eta semiosi itxia
32 ____________________________________________________________________________
IRAKASGAI-ZERRENDA
1. F. de Saussure,
semiologia europarraren hastapenak
Suitzako Genevan jaio zen 1857. urtean eta 1913an hil. Saussure gramatika-
-irakaslea izan zen Parisen (1881era arte) eta ondoren Genevara aldatu zen bertan
irakasle moduan jarraitzeko.
Ferdinand de Saussureren tesi doktorala: "Genitibo absolutuaren erabilpena
sanskritoan". Indiar erlijioaren testuen hizkuntza da sanskritoa.
Hizkuntzalaritza modernoaren aitzindaritzat jo da Saussure eta bere libururik
famatuena eta ezagunena 1916. urtekoa da, bera hil eta hiru urte beranduago
argitaratu baitzituzten bere ikaslerik aurreratuenek bere eskola-apunte eta
ikastaldiak:"Hizkuntzalaritza orokorraren kurtsoa" famatua.
Saussurek objektu eta metodo bat ezarri zuen. Esaten denaren kontra,
Saussureren semiologiaren objektua ez da zeinua, zeinu-sistema baizik. Berak
zehaztu zuen moduan, semiologiak "giza bizitzaren altzoan zeinuen bizitza
ikasten duen zientzia izan behar du". Eta oso kontutan hartzekoa da lehenengo
zatia; zeren Peircek zeinuaren funtzio logikoa azpimarratzen duen bitartean,
Saussurek bere funtzio soziala nabarmentzen baitu.
Saussurek badaki zeinu-mota asko daudela, baina lengoaia mintzatuaren
sistema zehatzaz arduratzen da. Bere asmoa sistema hau eredutzat erabiltzea da.
Lengoaia, sistema moduan, antolaturiko arau homogeneoen multzoa da hizkeren
existentzia ahalbidetzen duena.
1.1. komunikazioa eta linguistika
Komunikazioaren prozesua hiru fasetan garatzen da eta epe bakoitza disziplina
ezagun baten aztergai da. Komunikazio linguistikoa, bestalde, ziklikoa da eta hiru
faseok elkarren atzetik errepikatzen dira gizakien komunikazioa ahalbidetuz. Hona
hemen hiru fase klasikoak:
1.- Fase fisiologikoa: Fonazio-prozesuari dagokiona da. Organo fonatzaileek
soinuak ekoizten dituzte, hotsak produzitzen dituzte.
2.- Fase fisikoa: Organo igorle eta hartzaileen arteko transmisioa da. Soinu-uhinek
betetzen dute fase hau. Akustika eta fisikaren aztergai da fase hau.
3.- Fase psikikoa: Irudi akustikoa eta kontzeptu zehatza igorle eta hartzailearen
burmuinetan bildu eta deskodetzen da fase honetan. Kontzeptu bakoitzak bere
soinu propioa du hartzaile eta igorlearentzat.
Teoria semiotikoaren oinarriak __________________________________________________ 33
IRAKASGAI-ZERRENDA
ZEINUA epe psikiko honetan agertzen da. Zeinuak kontzeptuak adierazi eta
ulertzeko balio digu.
Komunikazio linguistikoaren eskema:
1.2. mintzaira, hizkuntza eta hizketa
Hizkuntza/hizketa kontzeptu dikotomikoa oinarrizkoa suertatzen da
Saussurerengan. Sistema dikotomiko honek berrikuntza ekarri zuen, ahoskatze-
-aldaketak historian zehar aztertzen zituen teorietara.
Dikotomia hau adierazteko, Saussure forma askotako eta heterogeneo den
lengoaiatik abiatzen da. Dikotomia honen oinarrian objektu soziala dago,
komunikazioa gerta dadin beharrezkoa den sistema-multzoa, hain zuzen.
Lengoaia edo mintzaira pertsonaren gaitasuna da, pertsonak komunikatzeko
duen ahalmena, hain zuzen ere. Hizkuntza, ostera, instituzio sozial espezifikoa
da, zeinaren bitartez pertsonak mintzaira edo lengoaia erabil baitezake. Hizkuntza
hau "kontratua" da, elkar ulertu eta komunikatu ahal izateko gizatalde bateko
partaideen artean egiten dena. Hizketa, ostera, zerbait indibiduala da, pertsona
batek hizkuntza kontratu horretatik sortzen duen erabilpen konkretua.
34 ____________________________________________________________________________
fase fisiologikoa
kontzeptua,
irudi
akustikoa
---------------->
ahoskatze-
-prozesua
fase psikikoa
entzute-
-prozesua
---------------->
irudi
akustikoa
ulertu,
kontzeptua
ulertu
fase fisikoa
soinu-uhinak
entzulearengana
IRAKASGAI-ZERRENDA
Hizkuntza komunikazio linguistikoaren alderdi psikikoan kokatzen da, zerbait
homogeneo eta zehatza da. Hizkuntza pertsonen arteko komunikazioa
ahalbidetzen duen konbentzio-multzoa da.
Hizkuntza instituzio eta balio-sistema zehatza da. Hizkuntza naturala ez du
pertsona batek sortzen, ezta aldatzen ere. Hizkuntza kolektibitateari dagokio,
horretara hizkuntza "araua" da eta ikasi beharra dago.
Era berean, hizkuntza balio-sistema dela diogu, zeren hizkuntzak elementuak
dauzka eta elementuok konparazioaren bidez lortzen baitute beren esanahi
propioa, besteekaz alderatuta. Txanponek merkataritzan jokatzen duten rolaren
antzekoa daukate komunikazioan elementu linguistikoek: 1) txanponaz merkantzia
lor daiteke merkatu batean, 2) txanponak bere balioa beste txanponekiko
harremanean hartzen du; lehen kasua esanahi linguistikoaren adibidea dugu,
bigarrena balioarena.
Hizkuntza adierazpide-multzoa da, komunitate bereko indibiduo guztientzat
erkide den KODEA da (seinale-sistema, zeinuak interpretatzeko aldez aurretik
hitzartutako sistema komuna). Hizkuntza ideiak adierazten dituen zeinu-sistema
da (zeinu-sistemak dira, adibidez: idazkuntza, gormutuen alfabetoa, seinale
militarrak...).
Hizketa, berriz, honetara defini genezake: hizkuntzaren erabilpen pertsonala,
hizkuntza osatzen duten elementu guztien edo bakar batzuen konbinazioa, kodea
erabiltzeko modu pertsonala, edo hizkuntzaren zati indibiduala.
· Hizkuntza gramatika da, hiztegia...
· Hizketa gramatika-hiztegi horien erabilpena.
adibidea
hona hemen balizko elkarrizketa:
Aizu, zer ordu da?
Hamabiak.
Elkarrizketa hau hizketa da, zeren hizkuntzak dauzkan baliabide batzuen
konbinaketaz osatutako perpausak baino ez baitira goiko horiek.
Hizkuntzak aukera ugari ematen du perpausa egiteko, baina erabiltzaileak
bakar batzuk hautatzen ditu:
* aizu, zer ordu da?
* zu, nor da hori?
* mesedez, zein liburu dakarzu?
Teoria semiotikoaren oinarriak __________________________________________________ 35
IRAKASGAI-ZERRENDA
Bestalde, konbinaketan parte hartzen duten berbak ordena jakinean eman behar
dira, bestela ez dago ulertzerik.
Hizketak, kodearen konbinaketa bakoitzak erreferente edo testuinguruaz gain,
interlokutoreez ere ematen du informazioa:
Zer ordu da? galdera dugu buruan. Erantzun posible batzuk:
Orduan, hizkuntza komunitateak erabilitako espresio konbentzionalen
sistema da eta hizketa sistemaren banakako erabilera.
Baina zer da sistema bat Saussure linguistarentzat? Sistema bat antolaturiko
elementuen multzoa da. Antolakuntza horren arabera elementu bakoitzaren
balioa besteek uzten diotena da; gauza bakoitza besteak ez direna da. Euren
artean "oposaketa-balioa" dago. Hizkuntzan diferentziak baizik ez daude, zeinu
bakoitza ez baita inguratzen duten beste zeinuak ez direna baino.
Ez ditugu sistema eta estruktura (egitura) nahastSemiotika eta masa-komunikazioa: Panorama europarra