1. Ikus-entzunezko lengoaia
1.1. IKUS-ENTZUNEZKO ULERMENA ETA TEKNIKAREN
BITARTEKOTASUNA
Hain ezberdina izanik belarrirako idaztea edo egunkarirako egitea, informazioaren
pausoa ulermenean ematea komeni zaigu, entzulearen belarriak nola jasotzen duen
jakiteko.
Telebistako ahots-irudiak eta irratiko ahotsak bitartekotasun teknikoa jasaten
dute igorleak esaten dituenetik entzuleak bereganatzen dituen arte. Aurrez aurre
hitz egiteak ez du zerikusirik etxeko egongelako besaulkian eserita ikustearekin eta
entzutearekin, igorlearekin aurrez aurre egon gabe. Aditzera ematen ditugun ondo-
rengo lau irudi-grafikoetan azaltzen da garbi komunikazio zuzena eta naturala
dela lehendabizikoan datorrena, naturala baina zerbait tenknifikatua bigarrenean
eta teknifikatua erabat hirugarren eta laugarren grafikoetan. Hirugarrena igorlearen
aldetik, eta ikus-entzulearen aldetik laugarrena, hartzailearen aldetik.
Berebiziko ondorioak ditu laugarren grafikoak. Izan ere, hor ikusten da
inguruaren eragina hartzailearengan. Baliteke etxeko sukaldean jaten ari garenean
entzutea irratia edo ikustea telebista. Ondoan jendea izanda hizketan aritzea ere
normala da. Sukaldean edo egongelan edota autoan gidatzen goazela, ez gaude
belarriak adi-adi jarrita albisteak entzuten. Beraz, arretarik gabe dagoen entzuleari,
ondoan soinua, zarata eta entretenimendua duela kontuan izanda, idazle esatariak
orduan eta testu ulerterrazagoa esan behar dio. Balsebre-k (1996:218) zarata-giroa
aipatzen du, eta Annie Moch-en hitzak dakartza entzutearen pedagogia aldarrikatuz.
Entzutea eta aditzea ez dira ekintza berdinak. Bigarrena aktiboagoa da, entzutea
pasiboagoa, berriz.
"... una pedagogía en la escucha intenta desarrollar las facultades de concentración,
atención, aprender a hacer la diferencia entre oír, que consiste en percibir por el
sentido del oído, y escuchar, que es prestar la oreja de manera activa para oír mejor
(...) parece necesario desarrollar estas capacidades, ya que en el mundo moderno
donde vivimos se asiste a una gran pobreza de la escucha. Según el parecer de todos,
escuchamos cada vez menos, mientras que disponemos de más elementos sonoros".
Pertzepzioaren prozesuarekin amaitzeko, konzeptua aipatuko dugu labur-labur.
"Entzunaren nekea". Bi aldetik hartu dezakegu nekea. Entzumen-sensibilitatea:
3.000Hz-ekoa da gizakumearentzat, 500Hz eta 5.000Hz bitarteko esparruan. Muga
horietatik gora eta beherako doinuak nekea sortzen du --kontuan izan 20Hz
azpitik eta 20Hz gainetik botatako soinurik entzuteko ez garela gai--. Bigarren
nekea azkarregi irakurritako testuak entzuteagatik sortzen da. Balsebre-ri jarraituz,
minutuko 190 hitzen goitiko jarioak nekea dakar. Irakurketaren hitz-abiada nor-
mala 125 eta 190 hitzen bitartekoa da.
Toki askotan ezin da adi egon --arreta jarri-- inguruko zaratarengatik. Ikustea
ere zaila egiten zaigu behin baino gehiagotan etxeko egongelan edo tabernan
telebista piztuta ondokoarekin hitzegiten ari garenean, edota egongelan dagoen
liburutegiko koadroari begiratzen diogunean. Inguruak mugak jartzen dizkigu
ondo entzuteko. Ez du inongo antzik zinera joateak eta ilunpean filma ikusteak
(hortaraxe jarrita) etxeko egongelan ikustearekin. Ez eta zuzenean futbol-partida
ikusten egoteak etxean edo tabernako telebistatik jasotzen denarekin. Teknikak
bitartekotza egiten du gertatzen denaren eta ikusten ari garen tokien artean.
Bertan egonda, geure begiekin, belarriekin eta gorputz osoarekin ikusi, en-
tzun eta sentitu egiten dugu ikusten duguna (hotza, beroa, haizea, giroa, argitasuna,
ondokoen zaratak, jendearen aurpegi tristeak edo alaiak...). Etxean, aldiz, guztiz
aldatzen da ingurumena, eta, teknikaren bidez, audio-seinalea eta irudiaren seinalea
bat eginda jasotzen dugu telebistako pantaila kristaldunetik, gertatzen ari den toki-
tik urrun. Mariano Cebrian Herreros-i kasu eginez (1995:56-60), ondoko grafikoak
osatu dira esaten ari garena ulertzeko.
18 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
IKUS-ENTZUNEZKO INFORMAZIOAREN BITARTEKOTZA_____________
1. grafikoa. Ikus-entzunezko inguru Naturala
Lehendabiziko honek
ikus-entzunezko naturalaren
ezaugarriak adierazten ditu.
Herriko Plazan bertatik bertara
Teatroa ikusten dagoenaren
azalean jarriko gara. Hartzaileak
zuzenean ikusten du,
entzuten ditu bertatik bertara
aktoreen hitzak eta zentzumen
guztiak bera dagoen inguru
naturalean daude.
2. grafikoa. Ikus-entzunezko inguru Naturala zerbait Teknifikatua
Teatroko aktoreek
bozgorailuak
ipintzen dituzte
(entzute teknikoaren bitartekotza)
jende-multzo handiak
urrutitik ere entzun dezan, eta
pantaila erraldoia
jartzen dute albo batean
urrutiko jendeak hobeto ikusteko,
(ikuste teknikoaren bitartekotza).
Horrela, inguru naturalari
teknika ezartzen zaio.
Ingurua zerbait
aldatzen da
hartzailearentzat.
________________________
Ikus-entzunezko lengoaia 19
INGURU NATURALA
hartzailea
entzumena
dastamena
usaimena
ukimena
INGURU ZERBAIT TEKNIFIKATUA _____
usaimena
dastamena
ukimena
hartzailea
Entzute
teknikoa
Ikuste
teknikoa
IKUS-ENTZUNEZKO INFORMAZIOAREN BITARTEKOTZA_____________
3. grafikoa. Urrutiko Ikus-entzunezko Teknikoa
Ni etxean nago eta, herritik 30 km-ra hiriko aretoan
antzezten ari diren lana grabatzen dute. Kamerak audioaren eta bideoaren
aukeraketak eginez gain, bat egiten ditu, eta audio-seinalea eta bideoa nahastuz,
Bitartekotza Teknikoa dela medio, nire egongelako telebista-pantailaraino iristen da.
Urrutiko ikus-entzunezko teknikoa deritzon grafiko honetan bi toki daude, aurreko
bi grafikoetan ez bezala. Teatroa antzezten den tokia, batetik, etxeko egongelatik
ikusten dena bestetik. Hartzailea ez dago teatroan, etxean baizik. Ikusten duena,
teknikak bideratzen diolako ikusten du, irudiaren seinalea eta audioarena bat eginda
etxeratzen baitizkio teknikak.
20 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
Bitartekotza
hartzailea
Teknikoa
EDO - ETA
IN
GU
RU
A
Ukimena
Usaimena
Dasta
mena
Ikuste-
aukeraketa
Entzute-
aukeraketa
4. grafikoa. Ikus-entzunezko Teknikoaren Hartzea
Beste batek aukeratutako irudiak
ikusteaz gain, arreta eragingo dion
isiltasuna komeni zaio hartzaileari mezua
ongi jasotzeko. Komeni arren, ez da horrela
gertatzen gehienetan. Zarataz inguratuta ikusten dugu eta entzuten dugu sarri irratia
eta telebista. Ingurumen Zarata edo Informazio Zarata, era bietara deitu ohi zaio,
ongi entzuteko moduan ez dagoen hartzaileak jasotzen duen egoera horri. Zarataren
kutsadura sufritzen du hartzaileak eta, horregatik, entzule edo ikus-entzulearen
egoera horretaz jabetzeak garrantzi handia dauka kazetariarentzat. Idazketa-lana
beste era batera egingo baitu. Hizkuntza irudikatzailea erabiltzen ahaleginguko da.
Armand Balsebre-k hala dio: "El ruido ambiental impide o dificulta el proceso de
reconocimiento de formas y asociación de ideas, bloqueando el mecanismo
imaginativo o de producción de imágenes auditivas" (1996:218).
1.2. IDATZI AHOZTUNAREN ULERMEN- ETA JASOTZE-PROZESUA
Nola ulertzen ditugu irrati-telebistako testuak? Zelan jasotzen dugu informazioa?
Cassany ahotan hartuz, A. Huertas eta J. J. Perona-k (1999:16-18) sei aldiko
prozesua deskribatuko digute. Hona hemen pausoak:
1. Antzematea, ezagutza, onarpena
2. Aukeraketa
3. Interpretazioa
4. Aurrerapena
5. Inferentzia
6. Erretentzioa
Ikus-entzunezko lengoaia 21
HARTZAILEAREN
INGURUA
IKUS-ENTZUNEZKO
TEKNIKOAREN
HARTZEA
hartzailea
ukimena
usaimena
ikusmena
dastamena
entzumena
Kazetariaren ahotsezko testuak berehalako ulermena eta harremana izango du
entzulearengan; hori da komeni dena, behintzat. Bertso-arloan sartuta, Andoni
Egañak zera dio (2004:16), bertsolariaren eta entzulearen prozedurak batez
bestekoak direla eta " ...entzulearen jasotze-prozedura hasten baita betsolariaren
osatze-prozedura amaitzen den lakuan: hots, kantuaren lehen silabekin." Batez
besteko harremana izateko, hona hemen aipatutako sei pausoak:
1. Antzematea. Lehendabizi, antzematea da. Ahotsarekin mezua ulertarazi
behar du esatariak. Garbi hitz egitea du helburu, eta entzuleak argiago edo ilunago
jasoko du informazioa harik eta esatariak ondo ahoskatzeko eta ondo irakurtzeko
ahalegina egiten duen heinean. Horrela, identifikazio-esparruan gaude.
Identifikazio-arloan asko esan nahi du ahotsaren tinbreak. Esatariaren tinbrea
nolakoa den, hala irudikatzen du entzuleak ikusten ez duen pertsonaren aurpegia.
Kolore oneko ahotsa eta gozoa izanik ere, harremana berehalakoa da, gustagarria
egiten denean. Beste gauza da, esataria aurrez aurre ezagutzen denean. Buruan
egin dugun irudiaren aurkakoa izan daitekeelako eta momentu horretan ahotsaren
magia ahuldu egin daitekeelako.
2. Aukeraketa. Entzuleak jasotzen duen informaziotik aukerak egiten ditu.
Berarentzat inportanteak ez diren informazioak bazterrean uzten ditu, ulertzen ez
dituenak ere bai, beste batzuk hartzen dituen bitartean, aukeratzen dituen bitartean.
Hori beti gertatzen da neurri batean, komunikazioaren teorian hondarrak eta zaratak
parte hartzen dutelako informazioan. Ikusi berria dugu ikus-entzunezko informa-
zioaren bitartekotza. Informazio-aukeraketaren esparruan laugarren grafikoa da
gertukoena, hartzailearen inguruari dagozkion baldintzak zein ezkor eta zaratatsu
diren jabetzeko.
Gauzak horrela izanik, kontua zera da: entzuleari hanka egiten diona (ez uler-
tzeagatik edota zaratagatik) gehiegi ez dadila izan, horixe da helburua, eta, horixe
lortzeko, ondo dago behin baino gehiagotan azpimarratu nahi dena esatea. Bestela,
denbora luzeagoa eskaini behar zaio entzuleari informazioa ondo helarazteko.
Esandakoagatik, ez dago dudarik erredundantzia erabiltzea egokitzen zaiola
kazetariari entzuleak mezua ahalik eta informazio osoa jaso dezan.
3. Interpretazioa. Zentzu bat edo bestea ematen dio entzuleak informazioari,
hots interpretatu egiten du. Norberak duen ezagutza eta esperientzia gehitzen diogu
entzuten dugunari. Batzuetan filmaz, telebistaz ikusitakoa edo irakurritakoak ba-
lioa ezartzen dio entzuten den informazioari. Edozein gai hartzen dugula hizpide,
bat non jaiotakoa den edota entzuten ari den gai horretaz gertuko/urrutiko ezagu-
pidea duen, interpretazioa ere neurri berean egingo du. Aipatu orduko hasten da
entzulearen burmuina gai bakoitzaren inguruko burutazioak abiadan jartzen. Adi-
bide batzuetan pentsatu: Athletic, frankismo-garaiko egoera, UPV-EHUko hautes-
kundeak, Katmandu-Himalaya, Israel-Palestina...
22 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
Manuel Pereira-k (1992:120-125) garrantzi handia ematen dio interpreta-
zioari. Bankuetxeko langileak eta unibertsitateko ikasleak izan ziren behin batean
azterketa-iturri eta ondorio-parea interesatzen zaigu, beren interpretatzeko eragatik
bitxiak bezain adierazgarriak direlako kasu bietan:
Talde bakoitzarekin zerikusi zuzena zuten albiste baten jarraipena interesa-
rekin egin zen eta erraz, gainera, baina era berean, azalekotzak jo zen norberaren
inguruko informazioa.
Aldiz, bankarioei zail egin zitzaien unibertsitateko informazioa, baina, era be-
rean, sakona. Ikasleen interpretazioa berdin-berdina izan zen bankuko albistea-
rekiko: zaila baina/eta sakona.
O. Finndahl eta B. Höijer autore suediarrek (1985: 379-396) eransketa bat
egiten dute, ulermen-prozesuaren eta norberaren ezagutzarekin lotzen duena.
Ulermen eta memoria konzeptuak bereizten dituzte. Ulermen-prozesua entzuten ari
garen bitartekoa baldin bada, memoriarena, berriz, entzun edo ikus-entzun ondo-
rengoa da autoreontzat.
Ikerketa baten ondorioz, zera diote: zenbat eta gertuagoko gauzak entzun eta
ikusi albistegietan, orduan eta memoriaren barneko lehen apalean gordeko ditugu,
berehala akordatzeko. Gertuko gauzak eta norberaren aurreko esperientziarekin
lotuta dauden gaiek ere antzera jokatzen dute gure burmuinean. Ulertu hobeto egi-
ten ditugu eta, gorde eta gero ere, errazago akordatzen gara beraiekin. Ideia hauek
interesgarri zaizkigu, benetan ulermen-prozesuaren interpretazio-arloa garbiago
ikusteko.
Findahl eta Höijer-en ikerketaren emaitzekin jarraituz, albistegien informazioa
ikusi eta entzun zutenek hobekien gogoratzen zituzten albiste-elementuak bi
hauexek ziren: lehendabizi, albistea gertatu zeneko tokia eta, ondoren, albistearen
subjektuak. Gutxien gogoratzen zituzten elementuak, ostera, bi eratakoak ziren:
albistearen arrazoiak eta ondorioak. Beraz, ondorioa dator berahala ikerketaren
emaitzekin: arrazoiak eta ondorioak esplikatzeko esfortzu handiagoa egitea komeni
dela, entzuleek eta ikus-entzuleek informazioa jaso dezaten, hobeto jaso dezaten.
Beste hitzetan esanda, interpretazio-lana errazagoa egin dakien.
Paula Mizraji eta Silvana Caro-ren "competencia" (konpetentzia) hitzaren
definizioa dakargu hona, interpretazio-lan honi dagozkion lerroei amaiera emate-
ko. Hartzaileak kodigo-multzoa erabiltzen du jendetza baten ezagupide komunak
direnak eta mezuak deskodifikatzeko edo, beste hitzetan esateko, "ulertzeko"
erabiltzen dituenak. Kodigo-multzoak eta ezagupide komunek osatzen dute
autoreok "konpetentzia" edo ahalbide deitzen dutena. Hartzaile aktiboaren proze-
suan txertatzen den pausoa, dudarik gabe.
Ikus-entzunezko lengoaia 23
Balsebre-k (1996:225) "imaginario colectivo" (imaginario kolektiboa) erabil-
tzen du erkidegoko biztanleriak dituen balio konpartituak definitzeko: "conjunto
de valores, opiniones, mitos y fabulaciones compartidos y que dan coherencia al
tejido social y otorgan conciencia de comunidad cultural". Pertzepzioaren faktore
sozialak aztertzerakoan aipatzen du delako "imajinarioa".
Munduarekiko ikusmira aipatzen du Gabriel Perez-ek (2003:47) eta,
"cosmovisión" (kosmobisio) hitzaren bidez, telebistako irudien konnotazio-diskur-
tsora joaten da
" ...En la mente del espectador, el discurso de las connotaciones aporta algo que
tiene mucho que ver con las sensaciones finales, con los sentimientos de aprobación
o rechazo de lo que la pantalla está ofreciendo en cada momento. Y aquí la casuística
es enorme porque depende del espectador, está en función del mundo interior de cada
cual, sus "posiciones previsas"... , en definitiva, de su cosmovisión".
Javier de Santiago Guervós-ek (2001) hizkuntzaren eta kulturaren artekoak
nabarmentzen dituen eran, kulturarena interesatzen zaigu lerro hauetan ari garen
interpretazio-lanaren ingurukoak aztertzeko:
" ...Si queremos que nuestras comunicaciones tengan éxito, si queremos que la
comunicación sea eficaz, tenemos que tener muy en cuenta la información que
compartimos con nuestro interlocutor, su sociología, en definitiva su cultura...
porque el código que interpreta no es sólo un código oral, sino toda la información
que perciben sus sentidos en el contexto cultural en el que se desarrollan."
4. Aurrerapena. Aurrerapenaren figura ere garrantzizkoa da ulermen-proze-
suan, zeren eta bat-batean ezin baitugu informazioa azkenetik hasi, eta atzekoz
aurrera tolestu. Ideak xehetuta eta handitik txikira ordenan jarrita ulertzen dira (da)
hoberen. Handitik eta orokorretik abiatu, eta zehatzagoak deskribatzera pasatu gero.
Ahozkotasunean, horrelaxe kontatzen dizkiogu gauzak elkarri, garbiago adierazten
direlako. Irratian erabiltzen dira honelakoak albiste-hasieretan: Euskal Herrira
gatoz... Mundura begira jarriko gara orain... Kiroletara egingo dugu salto...
Hori esan ondoren, zehazten hasten da esataria: Euskal Herrira gatoz. Osakidetza
zerbitzuaz arituko gara... Mundura begira jarriko gara orain. Txetxenian gaur
ere hildakoak izan dira... Kiroletara egingo dugu salto. UEFA futbol-txapelke-
tako partida jokatuko da gaur gauean San Mamesen...
Pistak apurka ematea omen da bertsolariaren armetako bat. Hala dio A.
Egañak (2004:43):
" ...Pistak apurka emanaz adieraziko diogu entzuleari zeri buruz ari garen. Berdin
dio entzuleak aldez aurretik jakitea. Guk, ez baleki bezala jokatu behar dugu. Horrek
emango digu ikuspegia, distantzia, zer esana, eta jolasean ari gareneko gozamena".
Ezinbestekoa zaio entzuleari testuen ordena jarraitzea arretari eusteko. Be-
rriro ere, erredundantzia azaltzen zaigu testuko erreminta egokitzat. Aurrerapena
24 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
ongi egiteko baliagarria da testuaren barruko ordena, ideiak tolestuta esatea,
horrela, errazago sar dadin entzulearen belarrira. Gorka Palaziok (2000:99) dio:
"... entzulearen arrazoibidea horrelakoa baita: ordenatua, metodikoa eta logikoa".
Autorearentzat, testuaren ordenamendua hari honetatik letorke "ezagunetik
ezezagunera, orokorretik partikularrera, handitik txikira, horixe da araua,
idazteko orduan ERRAZTASUNA eta ERREPIKAPENA ere kontuan hartzekoak
direlarik".
5. Inferentzia. Inferentziari dagokionez, esan ezen testuaren irakurketarekin
batera kazetariak giro-soinua erabiltzen duela. Inguratzen duen giroarekin ez da
ahanzten, bildu egiten du informazioa baliagarri zaiolakoan entzuleari. Irakurtzen
duen testuari informazioa gehitzen dio, inferentziak, eta entzuleari gehigarri abe-
rats hori eskaintzen dio bere ahotsarekin batera. Pentsa, manifestazioko giro-
soinurik ematen ez badu kazetariak, entzulearentzat sinesgarritasuna galduko luke
informazioak eta pobrea irudituko litzaioke albistea.
Bideo-hasiera telebistako albistean edo irratiko kronika-hasieran askotan
erabili ohi den teknika da: giro-soinuarekin hasi bospasei segundotan. Kazetariaren
ahotsa gehitzen zaio ondoren. Inferentziaren teknikak informazio ugari eta indartsua
eskaintzen dio ikus-entzuleari. Duen garrantzia nabarmentzeko, zera dio Carolyn
Lewis irakasleak (1994:62), Watergate kasuan telebistako erreportajeak egin zituen
kazetari ezagunak
"...Apurtu zure kontaketan dituzun inertziak, soinua erabiliz. Utzi egin behar zaio
soinuari istorioa kontatzen. Ez daitezela, idatzi duzunaren laguntzaile hutsak izan".
6. Erretentzioa. Erretentzioaz edo Epe Laburreko Oroimenaz arituko gara
orain labur labur. Ezaguna da gure burmuinek entzuten dutenaren azkeneko hitzak
edo soinuak gordetzen dituztela, eta denbora luzerako ez, gainera, lehen esan
bezala. Bizitzan zehar izan ditugun barne-barneko sentimenduak eta esperientzia
markatuak gelditzen dira, grabatuta oroimenean, eta garbi gogoratzen ditu pertso-
nak 10, 20 edo 50 urte aurretik izandako bizimoduak eta gertaera zehatzak. Aiton-
amonei belarria jarri besteik ez dago horrela dela jakiteko.
Aldi berean, azkeneko gauzak gordetzeko gai ez gara askotan, eta Irratiaren
kasuan horixe gertatzen da, hain justu. Burmuinak bota egiten ditu jasotako hain-
bat sentsazio, soinu eta estimulu, eta gutxi batzuk gordetzen ditu. Erretenitzeko gai
bada gizakumea, baina erraztu egin behar dio oraingo honetan ere esatariak entzu-
leari. Duen oroimen arina kontuan hartuta zer figura erabiliko duen pentsatzen
jarrita, hainbat alditan esan duguna dakargu berriro: erredundantzia.
Beraz, entzuleak hartze-prozesuan duen deskodifikatzeko azkeneko atala da
erretentzioarena. Huertas eta Perona-k (1999:17) MCP (Memoria a Corto Plazo)
deitzen diote, hots, Epe Laburreko Oroimena (ELO).
Ikus-entzunezko lengoaia 25
Sharon Begley-ren hitzak aipatzen ditu Balsebre autoreak(1996:202) eta
antzeko gauza esateko honako terminoak erabiltzen ditu "memoria inmediata" eta
"memoria a largo plazo", iparramerikako ikerketan oinarrituta. Hirurogeitahama-
rreko hamarkadan sortu zen ezagupide-psikologia izeneko eskolaren eskutik, hain
zuzen. Begley ikerlariak dioenez, gehienok zazpi digito (telefono zenbakiaren
luzera) gordetzeko gai gara hortxe-hortxe "berahalako oroimenean", baina horie-
tako batzuk sartu litezke oroimen iraunkorrean, sakonean gordetzen duen kutxan.
Hau da, "epe luzeko oroimena" delakoan. Denok dakigu --dio Beglek-- zein indar
duten emozio haundiekin gordetako oroimenak, eta gaztetako adibidea jartzen du:
norberak entzun zuen kantua lehenengo musua eman zuenean.
Autore guztiak datoz bat oroimenaren gaia eta albistearen egitura lotzean.
Prentsan ez bezala, irratian hasierak eta amaierak garrantzia du, eta ezin da pentsatu
piramide irauliaren egitura erabiltzea, azkenengo informazioak bazterrean uzten
dituelako idazteko formula horrek. Irratian ezin da hori egin, behin eta berriz gogo-
ratu egiten zaiolako entzuleari esandakoa, azaleko burmuinean gordetzeko arazoak
daudela kontuan hartuta.
Hari honetan, azkenik, Karvasova-ren hitzak dakartzagu, zeren eta berak uste
baitu narrazioaren hasierako hitzak eta amaierakoak direla ondoen gogoratzen
dituenak entzuleak. Balsebre-k egoki aipatzen du ideia hori (1996:206):
"...la psicología general ha mostrado que de una serie de objetos, de nociones, de
elementos, se retienen mejor los que están colocados al principio y al final. En lo que
concierne al principio, la razón es la frescura de la memoria y la novedad de los
materiales; en lo que respecta al final, la explicación se basa en el hecho de que la
percepción es reciente, y que la última impresión no ha sido cubierta por ninguna
otra".
Balsebre-k berak dio komenigarria dela irratiko albistearen amaieran datu
berria ematea, originala, interesgarria, prentsan gertatzen denaren kontrakoa,
azkenekoak kenduta ere ez baita ezer pasatzen, garrantzi gutxien dutenak direlako,
piramide irauliaren eskeman oinarrituta.
Jasotze-prozesuak bietarako balio du, irratirako zein telebistarako. Informa-
zio-hartzearen pausoak, telebistaren kasuan, baditu Sanabria-ren ustetan (1994:75)
hiru apaleko jasotze-modu, irakurketaren hiru maila ikusten baititu autoreak:
instintiboa edo instintoduna, deskribatzailea eta sinbolikoa.
Instintodunak irudia ikusi orduko, sentsazioak jasotzen ditu (kolorea, formak,
berehalako ebokazioak). Emozioek jasotzen dute lehendabiziko inpresioa, hotza
zein beroa. Bigarren jastoze-pausoak deskribapena egiten du irudi barnean ikusten
dituen elementuekin (planoak, argiak, gerizpeak, ikuste-eremuak). Hartara, ob-
jektuak hartzen dira, subjektuak bezalaxe, eta giroa ere begietatik burmuinera doa.
26 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
Hirugarren koxka sinbolikoa dela esan dugu Sanabria-ren eskemari jarraituz.
Abstrakzioaren unea iritsi da. Jakituriaren harien barnean arlo sinbokikoak eta
arrazionaltasun-esparruak aktibatzen ditu. Gorago esan den bezala, deskodifika-
zioaren eta interpretazioaren jokoan murgiltzen da hirugarren maila hau, aurreko
bien ondorio gisa.
1.3. AHOZKOA, IRUDIKATZAILEA ETA ERREDUNDANTZIAREKIN
1.3.1. Testu irudikatzailea
Bi baldintza dira erreferentzia nagusi irrati-telebistako albisteetan idazketa
bizia eta ulergarria egiteko: hizkuntza orala edo ahozkoa kontuan hartzea alde
batetik, eta erredundantzia erabiltzea, bestetik. Bata zein bestea ulergarritasunaren
sustrai eta ezinbesteko laguntzaileak izango dira testua entzuleari begira idaztera-
koan.
Soinudun lengoaia. Irratiaren irudimena. Hona hemen irratiaren soinua eta
irudia adierazteko C. A. Tuggle-k jartzen digun adibidea (2001:90). Ume batek
irratiari jarritako abantailak aiderazten dira:
" ...You can hear the person speaking, her the inflection in his or her voice, the tone,
the emotion. You get to use your mind' s eye.
A child was once asked whether he preferred radio or television. He said radio.
When the father aske why, the child answered that he preferred radio because the
pictures are better.
It' s up to the radio writer to create those word pictures. The best ones become
"word-smiths". They know what words mean, and they choose the appropriate
words, the most descriptive words for the story they' re telling to the listening
audience. Some television writers and reporters have started their careers in radio and
will tell you "if you want to get into television, start in radio." There, the pictures
don't get in the way".
Armand Balsebre-k (1996:37) dio soinudun testua dela irratikoa:
"El texto escrito para la radio es un texto sonoro, pues sólo así será "leído" por el
radioyente. Por consiguiente, es necesario integrar en la redacción de este texto
aquellos recursos expresivos que connoten la referida impresión de realidad acústica,
la misma sensación de naturalidad y espontaneidad del discurso improvisado".
Ezin uka irratiak ahalbide indartsuak dituela komunikatzeko. Telebistak ere
bai, baina zenbait topikok ez dute laguntzen hedabide bakoitzaren mugak eta
abantailak bere tokian jartzen.
Ikus-entzunezko lengoaia 27
Maria Teresa Santos irakasleak (2004:23) irratiari jartzen dizkion berezi-
tasunen artean pare bat aukeratu ditut. Hamabi aipatzen dituen arren, hirugarrenari
eta bostgarrenari erreparatuko diegu. Honela diote:
"... 3. Posee gran capacidad de penetración y sugestión en el oyente. (...) 5. La
ausencia de imagen hace de ella (la radio) el medio de información que menor
esfuerzo requiere para su comprensión".
Hirugarren puntuak imaginazioarekin lotura zuzena dauka, entzulea lotuta
gelditzen baita belarrira joaten zaizkion hitzekin, lotuta eta sugestionatuta. Irudirik
gabeko informazioa izanik, errazago ailegatzeko motiborik badauka irratiak, testu
irudikatzailea egitekotan, noski. Dena dela, telebistako irudiaren eta testuaren
arteko txertaketa egokia eta indartsua egiten jakinez gero, ez dago horren zuzen eta
erraz ulertzeko beste ezer.
Jesús Quintero esatari ospetsuak esandakoak adierazgarri zaizkigu: "En la
tele, la gente dice que una imagen vale mil palabras y en la radio una palabra evo-
ca más de mil imágenes".3 Esan dezagun: testu deskribatzailea eta irudikatzailea,
entzutekoa da. Aldiz, ideien, konzeptuen abstrakzioa, irakurtzekoa den testua da.
Aurrez aurreko hizkuntzan errepikatu egiten ditugu hitzak eta esaldiak,
makulu-hitzak edo betegarriak (nolabait...) erabiltzen ditugu, baita interjekzioak
ere. Albistegietan, aldiz, ezin dugu horrelakorik sartu, nahiz eta lengoaia publizi-
tarioan edo dramatikoan, esaterako, inprobisazioa beharrezkoa izan sentimenduak
adierazteko. Irrati informatiboan naturala eta bat-bateko eran jarduteak ordu
askotako gertaketa-lana eskatzen du aurretik. Horretarako, esaldi txikiak eta
garbiak, hitz zehatzak erabiliko dira.
Lengoaia zuzena, beroa, gertukoa, adierazlea eta komunikatzailea; beraz,
irratikoa. Hortxe du indarra irratiaren eta telebistaren lengoaiak. Cecile Wright
autore ingelesak dioen modura (2002:114-115), giza ahotsa da muina, eta entzule-
ikusleak sentitu egiten du jendearen hitza eta emozioa:
" ...The strength of broadcast media is the human voice, hearing, and seeing, for
ourselves how people are feeling. We can judge their state of mind; wheter they are
angry, upset, elated, jubilant. We can hear the emotion in their voice, ve can see it on
their face, we can watch their body language and we can share in the moment as it is
happening a boast newspapers can never match. While inmediacy of the Internet
may rival broadcast news, it cannot yet challenge the impact, the emotion and the
intimacy of radio and television".
28 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
3. Jesús Quintero-ren hitzok "La noche abierta" TVE2 programan esandakoak dira. Pedro Ruiz
zuzendari eta elkarrizketazailearen programan 2001-01-11n.
Bien arteko aldeak ere nabarmen jartzen ditu Wright Cecile andereak, (2002:
114-115) irratia irudiaren sortzaile dela esaterakoan:
"...in radio, pictures are created in our imagination. We can be stimulated through
sound and voices... Radio is a very personal medium and allows the listener to take
part in a way television , which is a very passive medium, cannot... While radio can
create mental pictures, television must show them to us".
Gertukoa diogu zeren eta masa-hedabidea izanagatik ere, bakarkakoa da
("kaixo entzule", diosku esatariak; "oraintxe gatoz, ikus-entzule"; "desocupado
querido lector" Cervantes-ek zioena, "On Kixote" liburuaren aurkezpenean).
Lewis Carroll-ek neska bat zuen buruan "Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian"
idatzi zuenean. Neska horri hitz egiten ziolako irakurri dute milioika jendek liburu
hori mundu osoan zehar. Xabier Amuriza bertsolaria aipatzen digu Andoni
Egañak. Bertsolari Txapelketan 1980an "aita" gaia jarri zioten bertsoak botatzeko,
eta bai bota ere. Aita guztiei ez zien kantatu, bereari kantatu zion. Semea Zamoran
preso zegoela Etxanon hil zenari. Egañaren esanetan (2004:142) "... ez dago aita
guztiei kantatzerik. Bereari kantatuz lortu zuen gu denok hunkitzea".
Irratiko eta telebistako informazioaren mugak aipatzearren, honako hauek:
azkartasuna
errepikapenik eza
norabide bakarrekoa izatea, joan-etorririk gabea, bueltarik eza
inguru teknikoa dela eta, hartzailearen arretarik ezak sortutako arazoak
Eta baliabideak eta abantailak, aldiz, orain arte esandakoak. Zuzena, beroa,
intonazioaren erabilera egokiak eta erritmoak ere komunikazioari indar handia
ezartzen diote. Hizkuntzaz gaindiko linguistikoak ez diren hainbat faktore daude
irratian. Kontuan hartuz eta erabiliz, esatariaren informazioa aberastuko dutenak,
hain justu.
Baliabide linguistiko eta sintaktikoak:
sintaxi sinplea
termino garbiak eta zehatzak
subjektuaren erabilera izenordeak alboratuz
aditz egokia eta aktiboa erabili eta aditzondoak saihestu
siglarik eta zenbakirik ez esan, esanahia nahastu eta zaildu egiten badute
Ikus-entzunezko lengoaia 29
Bi adibide kontrajarri ipiniko ditugu. Biak irratian esandakoak dira. Testu
komunikatiboa zein den eta testu traketsa zein berehala konturatuko da iralurlea.
Batak esaldi garbiak ditu, aditz aktiboa eta eraginkorra, orainaldian idatzitakoa.
Testu arina, menderagailurik erabili beharrik gabe ongi adierazten duena. Infor-
mazio ugari eman eta berehala jasotzen dena, esfortzurik gabe barruratzen dena.
Bestea, aldiz, kontrakoa da. Menderagailuak erabiltzen ditu, luzea da eta ulergaitza
egiten da bat-batean. Irratian esandakoak biak.
Irratiaren lengoaiaren osagarriak zeintzuk diren orain arte esan ez badugu ere,
bi dira: soinua (hitza, musika, soinu-efektuak eta giro-soinuak) eta, horrekin batera,
isiltasuna.
Testu traketsa
"...Bestalde, bahiketa honen aurretik izan zen beste bahiketa ahaleginean hil
ziren hiru bahitzaileen inguruan lekuko batek esan du hiruek beren buruaz
beste egin zutela".
___________________
"...Landetako Departamendu osoan oraindik argindarrik gabe diren bost
mila etxeetan ere Eberteko langileak egoera datozen orduetan konpontzeko
ahaleginetan ari direlarik".
Testu komunikatiboa
"... Berebiziko astindua eragin du Andolin Eguskitza euskaltzale, idazle eta
irakaslearen heriotzak euskal kulturaren munduan. Bihotzekoak jota hil da
goizalden 50 urte zituela. Kontaezinak dira bere artikulu, liburu eta
bestelako argitalpenak eta hizkuntzalari gisa emandako lanak. Hileta eta
elizkizuna etzi egingo diote Santurtziko San Jorge elizan arratsaldeko
seietan".
___________________
"... Duela ordu bete eskas jakin dugu, bestalde, Frantzian lehergailu bat
atzeman dutela trenbide baten alboan. Paris eta Suitzako baseen artean
kokatuta zegoen lehergailua. Frantziako Barne Ministerioan momentu
honetan, Krisi Gabinetea elkartuta dago".
30 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
1.3.2. Erredundantzia, errepikapen eraginkorra
Lehenago aipatu den ulermen-prozesuarekin lotzen da zuzen-zuzen Erre-
dundantzia figuraren erabilpena. Esandakoaren berradierazpena dela dio Manuel
Pereira-k Erredundantzia (1998). Baina, defini dezagun zer den Erredundantzia.
Errepikapena da erredundantzia, berradierazpena. Zentzu negatiboan ikusita,
errepikapen aspergarria.
Aspertu egiten du entzulea
a. Hitz berdinak eta elkarren gertu erabiliak direlako. Sinonimorik erabiltzen
ez delako testuan.
b. Egitura berdineko esaldiak idazten direlako bata bestearen ondoan.
c. Ordena berberarekin esaten direlako hitzak eta esaldiak.
Hitz hutsarekin ez ezik, telebistan ere eror daiteke azpergarritasunean, irudien
eta hitzen arteko lotura egitean, adibidez, baldin eta irudian ikusten duguna espli-
katzera mugatzen bada kazetaria, ikusten duguna adieraztera bakarrik. Azaltzen ari
garen Errepikapenaren alde ezkorraz Mayeux Peter autoreak (1996:270) dioena
eskaintzen dugu ondoren:
" ...Picture and sound should coincide, but if the words heard always exactly match
the pictures seen, the viewer could become bored with the tedious and redundant
matching of audio and video".
Autoreak dio tentagarria egiten dela ikusten den guztiaren esplikazioa ematea
eta testua jartzea irudi guztien aurrean, baina, ahal dela, tankera honetako esaldirik
ez aipatzea dela egokiena, hots, "hemen ikusten duzuen bezala...", "ikusi deza-
kezuen bezala..." etab.
Erredundantziaren alde baikorra erabiltzera garamatza ondo idatzitako irrati-
ko eta telebistako testua lortzeak. Alde onean erabilita, erredundantziak beste aur-
pegia erakusten digu. Aspergarria izatetik, testuari bizitasuna ematera bihurtze-
raino. Arina eta ulerterrazagoa egiteraino. Horretarako, hiru bide proposatzen dira:
a. Sinonimoak erabiltzea.
b. Esaldien sinonimia edo parafrasia kontuan hartzea eta hirugarrenik.
c. Joskera sintaktiko ezberdinak dituzten esaldiekin jokatzea testuan.
Ikus-entzunezko lengoaia 31
Manu Arrasateren esanetan (1998:38)
Sinonimo-erabilerak aberastasuna eta bizitasuna ematen dizkio testuari. Hizkun-
tzaren aberastasunaz jokatu behar dugu eta neurri beretsuan erabiliko ditugu gauza
bera esateko dauden modu guztiak, bat ere baztertu gabe. Jakina da sinonimoen
artean hitz batzuk besteak baino ezagunagoak direna eta hitzik hedatuena erabiliz
kazetariak errazago lortzen duena komunikazioa.
Erredundantziaren funtzioez edo helburuaz hitzegiterakoan, egileak bat datoz
hiru funtzio nagusi dituela aitortzean:
Ulermen-prozesua erraztu egiten du Epe Laburreko Oroimenean eusten
laguntzen duelako. Informazioa finkatu egiten du.
Entzuten egoteko esfortzu gutxiago egingo du entzuleak eta arreta han-
diago jarri.
Erredundantziak gida-lana egiten du informazioaren interpretazio-garaian,
garrantzi handienekoa markatzen laguntzen duelako.
Baina, zein neurritan erabili Erredundantzia? Zenbateraino aritu Erredun-
dantziarekin, albistearen eraginkortasuna lortzeko? Non dago Erredundantzia-
maila? Ez dago erraz jakiterik idazterakoan neurri hori non dagoen. Ez gutxiegi, ez
gehiegi. Esperientziak jartzen du muga. Bada esaten duenik minutu t´erdiko
albistean bost aldiko errepikapena goitik ibiltzea dela. [Huertas eta Perona-k
(1999:42) Balsebre-ren hitzak jasoz].
Azken batean, hartzaile aktiboa dela jakinik --lehenago esan bezala, testuari
bueltarik emateko eta errepasatzeko aukerarik ez daukanez entzuleak-- eta berehala
deskodifikatu beharra duela kontuan hartuta, igorleak lantzeko eta kodifikatzeko
premia dauka. Pereira-k dioen bezala, berehaka deskodifikatzeko derrigortasuna
dauka hartzaileak ahozko lengoaian eta hortxe datza gakoa: emaitza ona lortzeko,
ezinbestekoa da Erredundantzia erabiltzea.
32 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
1.4. ALBISTEAREN EGITURA
Emili Prado-k egindako koadroa duzue ondoren jarritako albistearen egiturarena.
(1985:49) Telebistarako ere, dena dela, balio du, zeren eta irratikoak bezala,
telebistako albisteak ere hasiera, erdiko jarraipena eta amaiera dauka kontatzen den
historia bakoitzean.
Ikus-entzunezko Albistearen Egitura. Emili Prado.
SARRERA
Bi datu adierazkorrenak
Arreta piztu entzulearengan
A PARAGRAFOA
Datu berriak
Datu erredundantea
B PARAGRAFOA
Datu berria
Datu erredundantea
Beste datu berria
C, D,... PARRAGRAFOA
Egitura berdina datuak agortu arte
AMAIERA
Albistea finkatzeko datuak
Arretari eutsi
Ikus-entzunezko lengoaia 33
"All stories must have a beginning, a middle, and an end. Television news
stories are no exception", dio Mayeux Peter autoreak (1996:260). Ez du ikus-
entzunezko albisteak, beraz, piramide irauliaren egiturarik, errosarioarena baino.
Armairu barruko kajoien antza ere badu, elkarrekin lotura duten heinean.
Erredundantziarekin eta memoriarekin lotura zuzena du egiturak. Horrela,
Armand Balsebre-k zera dio (1996:206):
"...siempre es aconsejable finalizar una noticia radiofónica con algún dato nuevo,
original e interesante, al contrario de lo que sucede en la redacción informativa en
prensa, que relega para el final de las noticias los datos menos importantes; la
memoria inmediata actúa también con mejor resultado en los principioos y finales de
cualquier secuencia narrativa".
____________________________________________________
Ikus-entzunezko Albistearen Egitura. Tuggle, C.A.
Tuggle autoreak (2001:128) diamantearen irudia dakar egitura osatzeko. Ha-
sierak eta amaierak ertzak dituzte eta erdiko zatiaren aldean estuagoak dira. Emili
Prado-ren egiturak badauka antzik Tuggle-k aipatzen duen diamante irudiarekin.
Erabili ditzakegu irratirako bata eta telebistako albisteen bideoak egiteko biga-
rrena. Biek sarrera eta amaiera laburrak dituzte eta erdiko gorputzean zabaltzen
dute irudia, datuak, erreferentzia eta iritziak sartzeko. Hasierakoak eta amaie-
rakoak gaia azaldu, adibidea jarri eta berriro gogoratzeko balio dute. Laburdura
horretantxe dute indarra ertz biek.
Gaian sartzen da
adibidearekin
Adituen iritziak
sartzen dira, datuak
ematen dira eta
aurreko informazioa
l
Berriro atzera egiten da,
albistean erabili den adibidea
aipatuz
34 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
1.4.1. Sarrerak
Koadroan azaltzen den modura, argi dago albistearen sarrerak betetzen duen
funtzioa: ikus-entzulearen arreta piztu, albistea jarrai dezan lagundu eta informa-
zioa bizitzea. Mayeux-ek dioen bezala (1996:70), kazetariak bere onena eman
behar du sarrera egiterakoan. Esaldirik borobilena eta landuena idatziko du ("Make
the lead sentence your best").
Kontuan izanik, gainera, aurreko orrialdeetan ikusi dugun erara, audientzia ez
dagoela gu ikusteko edo entzuteko modurik egokienean (autoan gidatzen, tabernan
edo ikasten leku itxi batean, lagunekin hitz egiten...), ez dira momentu eta toki
aproposenak arreta jartzeko, beste gauzaren bat egiten gaudelako era berean. Egoera
horrek bultzatzen du kazetaria idatziko duen testua argitasunez eta bizitasunez
egitera.
Adibide gisa, esan daiteke Sarrera egiteko hainbat era daudela ikus-entzu-
nezko arloan. Hala nola:
Sarrera gogorra edo puntu nagusikoa. Zuzenean joaten da harira, inongo
bueltarik eman gabe. Sarrera hau da erabiliena eta egokiena.
Sarrera biguna edo ingurumenekoa. Ez da zuzenean albistearen muina
ematera sartzen. Testuingurua azaltzen du eta albistearen eraginak aipatzen
ditu orokorrean.
Esaldiko sarrera. Esaldi labur batekin hasten dena, alegia. Laburbiltzen
duen idea argiro azaltzen da. Eraginkorra izan daiteke zenbait esaldi
erabiliz.
Aterki-sarrera. Bi edo hiru ideia bilduz sarrera batean ematen den infor-
mazioa. Sarrera-modu honek ideiak sinpleki agertzeko aukera ematen du,
bat baino gehiago sartzen direlako. Bata bestearekin lotzeko modua egiten
du. Ondo eginez gero, sarrera efektiboa da.
Umorezko sarrera. Umorea erabiltzen da informazioaren arreta pizteko.
Aurpegi onarekin egitea komeni da, inor ez dadin erasotua sentitu. Natu-
raltasun handia eskatzen du.
Galdera-sarrera. Lehendabiziko esaldia galdera eginez botatzen zaio ikus-
entzuleari. Tentu handiz eginez gero, arreta pizteko tresna ezin hobea da
eta garbi jartzen duena albistearen hasieratik zertaz arituko den sarrera-
emalea.
Adierazpen-sarrera. Politika-arloko albisteetan gehienetan erabiltzen den
sarrera-mota da. Adierazpenak egiten dituenaren kargua eta ideia azaldu
lehendabizi, eta, ondoren, esandakoaren zain jarri ikus-entzulea. Sarrera
sinplea eta eraginkorra izaten da normalean, ongi aukeratutako adieraz-
penak direnean behintzat.
Ikus-entzunezko lengoaia 35
1.4.2. Amaierak
Sarrerak garrantzia duela albistearen arreta pizteko, ez da dudarik. Baina,
baita amaierak ere. Zehatza, argia eta indartsua izango da amaiera. Ikus-entzuleek
ezin dute nahastuta ibili albistea noiz amaituko den jakin gabe. Mayeux (1996:97):
"The audience should have no doubt that the story is finished".
Sarrerak aipatu ditugunean, hainbat eratakoak ikusi ditugu eta amaierekin ere
antzerakoa gertatzen da. Istorioa Sarreran hasi eta Amaieran bukatzen denean
"zirkulua"ren forma hartzen du. Bada erresumen-tankera ematen dionik ere, ha-
sieratik emandako informazioa bi edo hiru esaldi edo lerrotan laburbiltzen denean.
Azaldu ditzakegu zenbait kasu amaiera nola egiten den argitzeko:
pisuzko informazioa gehituz, albisteari indarra emango diona
albisteak izan dezakeen ondorena aipatzea
laburbilketa egin, puntu nagusia azpimarratuz
kontrako iritzia edo kontrastedun informazioa azalduz
kontsumitzaileari lagunduko dion informazio erabilgarria emanez
1.4.3. Stand up, statemant edo stayman
Irratian ez bezala, telebistako albistean kazetariak aurpegia ematen du hainbat
segundotan informazio laburra eskainiz. Lekua non kokatu? Bada, edozein tokitan,
ikusiko dugunez. Hasieran erabiltzen da Sarrerari garrantzia emanez bezala.
Amaieran erabiltzen da, baita, zentzu bat baino gehiagorekin: izan daiteke albistean
esandakoa laburbildu nahi dela, edota esandako informazioak duen eragina azpi-
marratu nahi dela etorkizuneko egoera markatuz edota halako tokitan kazetariaren
presentzia azaltzeagatik, albistea gertatu den tokian halako telebista egon dela
esateagatik.
Badira, baita, hirugarren tokia hartzen duten stayman-ak; erdi aldean egiten
direnak, hain zuzen. Helburu nagusia, kasu honetan, zubi-lana egitea da. Albisteak
bi edo hiru motatako informazio baldin baditu, interesa du kazetariak, informazio
batetik bestera pasatzeko, norberaren komentarioa sartzea (aurpegia emanez).
Hartara bi gauza lortzen dira: bata, informazioari ordena eta garbitasuna ipintzea,
eta bestea, nahi dugun informazioa markatzea eta indartzea, aukeratutako esaldiari
intonazio berezia emanez. Azken batean, informazioa ikusleari ahalik eta egokien
eta errazen ailegarazteko. Hiru agerraldi aipatu dira, beraz: zabaltzekoak, zubi-
lanekoak eta itxierakoak.
36 Nola idatzi eta irakurri albisteak ikus-entzuleari
Telebista-kateak nahi izaten du, gainera, aurkezleak eta kazetariak albistegiko
protagonista izatea, beren aurpegia albistegiarekin lotzea, hartara ikusleek ezagut
ditzaten. Aurkezleen kasuan nahita nahiezkoa baldin bada ere, orain urte gutxi arte
Estatu Batuetan eta Europako saxoi kulturako telebistetan ohikoa izan da kazetariak
aldi bakoitzean azaltzea. Gurean, normaltzat ematen den formatoa da gaur stayman
edo stand-up delakoa. Ikuslearekiko berebiziko garrantzia duen tresna da albiste
barruan. Kazetariak informazioa emateaz gain, jendea inplikatzeko moduan egite-
ko lana da, ez baita askotan naturaltasunez eta behar den indarrarekin transmititzen
kazetariak egindako lana. Errekurtso bisualak ez aprobetxatzeak alferrikako lana
ekar dezake zenbaitetan. Telebistak eta kazetariak zaintzeko duten egitekoa, duda-
rik gabe.
Kamerari begiratzea eta aldi berean hitz egitea ez da ohitura erraza. Naturalta-
sunez jardutea ez da egunoroko gauza arrunta. Horregatik, saiakerak egitea ezin-
bestekoa da, ispiluaren aurrean jarrita, C. Lewis-ek (1994:70) esaten duenari kasu
eginda:
"Zuretzat erreminta hutsa baldin bada grabaketa-kamera, zure begirada hotza izango
da eta ikus-entzulearekiko tarte handia jartzen ari zaren seinale izan daiteke. Baina,
gai baldin bazara ikus-entzuleari hitz egiten ari zarela kontuan hartzea, tonu egokia
aurkituko duzu eta beharrezko tartea jarriko duzu ikus-entzulearekiko, komunikazioa
lortuko duzu. Ez buelta gehiegirik eman kameraren aurrean. Denbora hartu, eta froga
egin aurretik. Joan txoko isil batera eta altuan irakurri testua. Aproposa da ispiluaren
aurrean egitea...".
Aurkezlearen kasua aipatzen du autore iparramerikarrak, baina statement edo
stayman delakoa egiterakoan kontuan hartzekoa da, kamerari begira arituko baita
kazetaria, zein bidearen hasieran, erdian edo amaieran, eta baita zuzeneko elkarriz-
keta egin behar duenean ere.
Ikus-entzunezko lengoaia 37Nola esan albisteak ikus-entzuleari