1. Zoologia: kontzeptua. Animalia Erreinua:
definizioa eta gogoeta orokorra
Zoologia (grekoz zoon, `animalia' eta logos, `tratatua', `jakintza') animaliak azter-
tzen dituen zientzia da. Hasteko, beraz, animalia zer den ikusi beharko genuke.
Edozein hiztegitan begiratuta, tankera honetako definizioren bat aurkituko
dugu: animalia, `sentitzeko eta berez mugitzeko gai den biziduna'. Baina, begi-
bistakoa denez, ezer gutxi da aurrekoa esatea: mikroorganismoak ere higitzen dira
eta bai landareak ere, zinematografiaren eta bideoaren tekniken bidez ikus daite-
keenez. Bestalde, animalia batzuk ez dira mugitzen, esate baterako, lanpernak,
muskuiluak, ostrak, belakiak, koralak... helduak direnean behintzat. Eta sentikor-
tasunari dagokionez, gauza bera esan behar da. Kasurako, landare batzuen hostoak,
mimosenak adibidez, itxi egiten dira ukitzen ditugunean; hau da, suposatzekoa da
zerbait sentitu egiten dutela.
Historikoki begiratuta, gizakiak mundu biziaren barruan sailkatu ditu anima-
liak eta landareak, eta mineralak, ostera, mundu bizibakoan. Gainera, aspaldidanik
bereizi du animalia eta landareen artean. Horixe da kultura klasikoan agertu zena,
eta kontzepzio aristoteliko hori ia-ia gaur arte iritsi da Mendebaldeko kulturan.
Baina, jakina, denbora luze horretan behaketa ugari egin da, gero eta bizidun
gehiago deskribatuz eta ezagutuz, betiere erreinu biren eskema edo sistemari
jarraituz sailkatu direlarik. Ikuspegi horren barruan, Linnseus-ek (1758, 10. edi-
zioa), bizidun guztien ordenamendurako erreinu bi proposatu zituen formalki
Systema Naturae liburuan: Animalia eta Plantae erreinuak. Noski, sistema xume
horrek anbiguotasuna sortzen du organismo sinpleenetarantz hurbilduz goazela.
ANIMALIEN ETA LANDAREEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK
Begi-bistakoak dira animalia eta landare morfologikoki diferentziatuen arteko
desberdintasunak. Edozelan ere, elikadura-mota da desberdintasun garrantzitsuena
maila fisiologikoan: landareak autotrofikoak dira, hau da, gai dira euren
elikadurarako molekula organiko propioak sintetizatzeko, horretarako, energia-
iturri bezala eguzkitiko energia erabiliz, ura eta karbono dioxidoa lehengai bezala
eta klorofila pigmentu bezala. Animaliak, ostera, heterotrofikoak dira, hots,
landareek sintetizatzen dituzten molekula organikoez elikatzen dira. Hortaz,
animalia gehienak landareen ekoizpen primarioaren menpe daude, eta horregatik
ez da harritzekoa landareen biomasa (fitomasa) %99 izatea, eta animaliena
(zoomasa) %1. Elikadura-motarekin erlazionatuta, landareetan materia-trukea
gorputzaren gainazalean zehar gertatzen da; animalietan barnekoa izanik, beraien
gorputz-hormen barruan.
Alde morfologikotik, landareen eta animalien arteko desberdintasun garran-
tzitsuena maila zelularrean datza: landare-zelulek zelulosazko horma dute, eta,
ostera, animalien zelulak biluziak dira. Bestalde, landareak adarkatuta daude eta
substratuari lotuta bizi dira; animaliak, aitzitik, berez mugitzeko gai dira, eta hori
kinadei erantzuteko ahalmen handiarekin erlazionatuta dago. Horrela izanik, ani-
maliek nerbio-sistema gutxi-asko konplexuak dituzte, zeintzuek informazio sen-
tsoriala sistema motoreekin eta erantzunen ekoizleekin koordinatzen baitute.
Beste desberdintasun garrantzitsu bat da animaliek lortutako dibertsitate na-
barmena: gutxi gorabehera, 1,2 milioi animalia-espezie deskribatu dira, eta soilik
0,5 milioi landare-espezie. Animaliei dagokienez, artropodoak dira ugarienak, eta
haien barruan intsektuak. Dena dela, burutu diren estimazioen arabera, animalia-
espezieen kopuru erreala 10-100 aldiz handiagoa izan daiteke. Izatez, 13.000
espezie berri deskribatzen dira urtero.
Animalien ugaritasuna. (Brusca eta Brusca, 1990etik hartua).
Animalia-talde desberdinetako espezie bizi ezagunen gutxi gorabeherako kopuruak.
Zenbait taldetako adituen iritziz, kopuru horiek benetan bizi diren espezie guztien zati
txiki bat izan litezke, soil-soilik; aieru hori bereziki egiazkoa dela dirudi nematodo,
intsektu eta akaroei dagokiela. Ohar zaitez artropodo eta kordatuen kasuan
subphylumak kontsideratu direla, eta bai protozooak denak batera zenbatu direla.
10 Zoologia orokorra
Protozoa (35.000)
Placozoa (1)
Mesozoa (100)
Porifera (9.000)
Cnidaria (9.000)
Ctenophora (100)
Platyhelminthes (20.000)
Nemertea (900)
Gnathostomulida (80)
Rotifera (1.800)
Gastrotricha (450)
Kinorhyncha (150)
Nematoda (12.000)
Nematomorpha (230)
Priapula (15)
Acanthocephala (700)
Entoprocta (150)
Loricifera (9+)
Annelida (15.000)
Echiura (135)
Sipuncula (250)
Pogonophora (135)
Vestimentifera (8)
Tardigrada (400)
Onychophora (80)
Arthropoda:
Cheliceriformes (65.000),
Crustacea (32.000),
Uniramia (860.000).
Mollusca (100.000+)
Brachiopoda (335)
Ectoprocta (4.500)
Phoronida (15)
Chaetognatha (100)
Echinodermata (7.000)
Hemichordata (85)
Chordata:
Urochordata (3.000),
Cephalochordata (23),
Vertebrata (47.000)
ERREINU BIREN PROPOSAMENAREN ARAZOAK
Ikusi dugunez, animalia eta landareen arteko banaketa dualista eta klasikoa
Linnseus-ek formalizatu zuen Systema Naturae liburuan. Aipatu gabe, baina
inplizituki, autotrofia/heterotrofia ezaugarria erabiliko zen sailkatzeko orduan.
Nolanahi ere, mikroskopioaren erabilerak hainbat eta hainbat organismo
plazaratu zituen, gehienak unizelularrak. Beroriek landare edo animalia gisara
sailkatu ziren pigmentu fotosintetikoen presentzia edo gabeziaren arabera.
Bazeuden beste zenbait irizpide horretarako, esate baterako, fotosentikortasuna,
elikadura-mota, higiduraren presentzia edo absentzia, kanpoko itxura, eta abar.
Baina, oso laster aurkitu ziren organismo mistoak, hau da, aldi berean landareen
eta animalien ezaugarriak zituzten organismoak, eta, hortaz, sailkatzeko arazoak
hasi ziren. Esate baterako, Euglena chlamydomonas mikroorganismo unizelularrak
animalien eta landareen ezaugarriak dauzka: alde batetik, fotosintesia egiteko gai
da, baina, bestetik, baita mugitzeko eta janari-kiziak irensteko ere. Orduan, non
sailkatu organismo hori? Haeckel-ek (1866) hirugarren erreinu baten eraiketa
proposatu zuen bizidun unizelularrak batzeko: Protista erreinua, hain zuzen.
Eskema horren barruan ere, laster agertu ziren arazoak, zeren, autore batzuen
arabera, Protista erreinuak eduki desberdinak onar baititzake. Hau da, azken
batean, definizio-arazo bat dago. Horrela, protisto, soilik organismo unizelularrak
(kolonialak barne) kontsidera daitezke autore batzuen ustez, edo kasu zabalenean,
organismo unizelularrak gehi diferentziazio histologikorik gabeko plurizelularrak.
Bigarren definizio hori onartuz, organismo unizelularrez gain, onddoak, algak eta
belakiak sailka daitezke Protista erreinuaren barruan.
Zelula prokariotiko eta eukariotikoen antolakuntzen arteko desberdintasun
nabarietan oinarrituta, 1956. urtean Copeland-ek lau erreinuko sistema berria
proposatu zuen: 1/ Monera erreinua: organismo prokariotikoak (bakterioak)
besarkatzeko. 2/ Protoctista edo Protista erreinua: organismo eukariotikoak, dela
unizelularrak dela diferentziazio zelular gabeko plurizelularrak (protozooak, algak,
onddoak) besarkatzeko. 3/ Metaphyta edo Plantae erreinua: alga berdeak eta goi-
landareak besarkatzeko. 4/ Metazoa edo Animalia erreinua: animaliak.
Azkenik, 1969. urtean, Whittaker-ek bosgarren erreinu bat proposatu zuen,
bertan onddoak kokatzeko: Fungi erreinua, hain zuzen. Beraz, bizidunak bost
erreinutan sailka daitezke: Monera, Protista, Fungi, Plantae eta Animalia errei-
nuetan.
Zoologia: kontzeptua. Animalia Erreinua: definizioa eta gogoeta orokorra 11
Bost erreinuko sailkapen-sistema eta bertako animalia/landare dikotomia. (Barnes et al.,
2001etik hartua).
12 Zoologia orokorra
Bost erreinuko sistema
ProkariotoaEukariotoa
UnizelularraMultizelularra
Bi erreinuko sistema:
animaliak landareak
animaliak
zein
landareak
Eubakterioa
Arkebakterioa
Bost erreinuok elkarrengandik bereizteko erabiltzen diren irizpideak ondoko
hauek dira:
1/ Antolakuntza prokariotikoa duten bizidunak..................................... Monera erreinua
(bakterioak)
Antolakuntza eukariotikoa dutenak......................................................... 2
(gainerako bizidun guztiek antolakuntza eukariotikoa dute, eta, beraz, bestelako irizpideetan
finkatu beharko dugu sailkapena)
2/ Organismo unizelularrak, edo multizelularrak baina
diferentziazio histologikorik gabeak................................................... Protista erreinua
(algak, protozooak, espora gabeko onddoak)
Organismo plurizelularrak diferentziazio histologikoa dutenak...................... 3
3/ Organismo autotrofikoak................................................................. Plantae erreinua
(goroldioak, iratzeak, goi-landareak)
Organismo heterotrofikoak......................................................................... 4
4/ (Animaliak eta onddoak bereizteko irizpidea ez da, printzipioz, hain nabaria. Talde biak
heterotrofikoak dira, eta liseriketa intra edo estrazelularra eta xurgapena edukitzen dute.
Baina, onddoek beren elikagaia den materia organikoan bertan egiten dute liseriketa, eta
ostean dator xurgapena; animaliek, ordea, gorputz barruan sartzen dute elikagaia ingestio-
prozesu baten bidez. Beraz, irenspena da talde bien artean bereizteko irizpidea)
Barrunbe baten barrurainoko ingestioa,
hau da, janaria irentsi egiten da........................................................... Animalia erreinua
Ingestiorik gabeko organismoak.......................................................... Fungi erreinua
(perretxikoak, lizunak, likenak)
Zoologia: kontzeptua. Animalia Erreinua: definizioa eta gogoeta orokorra 13
ANIMALIA ERREINUAREN DEFINIZIOA
Erreinu bakoitza definitzeko, beraz, azaldutako ezaugarri bereizgarriek balio dute,
eta beste berezitasun osagarri askok ere. Dena dela, hasierara itzuli gara berriro,
hau da, animalia zer den definitzera, edo beste modu batez, Animalia multzoa
zehaztera.
Whittaker-ek Animalia erreinua modu honetara karakterizatu du: organismo
multizelularrez osotua da, zeintzuk zelula eukariotiko biluziez (hau da, hormaba-
koak) eratuak baitira, plastidio eta pigmentu fotosintetizatzailerik gabe. Elikadura
heterotrofikoa dute, bai ingestioa eta bai digestioa egonik, nahiz eta soilik xurgape-
na egiten duten animaliak, barrunbe digestiborik gabekoak, salbuespen gisa agertu
(sekundarioki). Goi-mailako animalien diferentziazio histologikoa eta antolakuntza
gainerako erreinuetan lortutakoak baino askoz ere korapilatsuagoak izaten dira, eta
badituzte sistema neuro-sentso-motoreak eta higikortasuna zuntz uzkurkorretan
Sei erreinuak. (Brusca eta Brusca, 1990etik hartua).
Gaur egungo sailkapen bat, Lurreko bizidunen sei erreinuak
definituz. Ez dira sailkapenean sartu birusak eta beheragoko
mailetako organismoak (birioideak eta prionak).
Monera erreinua:
Prokariotoak (hau da, bakterioak, zianobakterio edo alga
berde-urdinkarak inkludituz, eta espiroketak).
Protista erreinua (= Protoctista):
Mikroorganismo eukariotiko zelulabakarrekoak: proto-
zooak, diatomeoak, eta alga diatomeo-itxurakoak,
mixomikotoak.
Fungi erreinua:
Onddoak: lizunak, perretxikoak, legamiak. Organismo
zelulanitz, saprobio, heterotrofikoak.
Plantae erreinua:
"Benetako" landareak: alga gorri, marroi eta berdeak,
briofitoak, eta landare baskularrak. Organismo zelu-
lanitz, fotosintetiko, autotrofikoak.
Animalia erreinua:
Animalia multizelularrak. Organismo zelulanitz, inges-
tibo, heterotrofikoak.
Archaebacteria erreinua:
Mikroorganismo anaerobiko, metano-ekoizleak.
14 Zoologia orokorra
oinarrituta. Ugalketa nagusiki sexuala izaten da, eta ziklo biologikoa diplontea;
egoera haploideoak gameto-aldietara murrizten dira orokorrean. Ingurune guztie-
tan bizi daitezke, primarioki akuatiko itsastarrak izanik.
Whittaker-en definizio hori eztabaidagarria da zenbait kontutan; bereziki, eta
zoologo tradizionalen ustez, protozooak Animalia erreinutik kanpo geratzen dire-
lako, eta, izan ere, protozooak Zoologiako testu-liburu gehienetan agertzen dira.
Laburbilduz, animaliak era honetara defini ditzakegu: bizidun eukariotikoak,
heterotrofikoak eta multizelularrak, ugalketa sexuala eta ziklo biologiko diplontea
dutenak.
ZOOLOGIA: ZER DA?
Gaur egun, Zoologia animalien ezagumendu zientifikoa da. Diziplina honetan,
helburua eta objektua da animalia, eta ez bektorea eta ez bitartekoa ere.
Animaliak eskuratu eta gero has daitezke deskribatzen euren kanpo-itxura,
barne-egitura, organoen egitura, aparatu eta sistemen jarduera, sexualtasuna,
ugalketa-mota, garapena, hazkundea eta ziklo biologikoa. Gainera, animalia jakin
horiek sailkapenaren barruan kokatuko ditugu, eta, era berean, zehaztu beharko
genuke zein biotopotan aurki ditzakegun, edo zein jokabide duten.
Ikus daitekeenez, Zoologiaren alorra oso zabala da, eta, beraz, atal batzuetan
banatuta dago. Hasteko, dikotomia bat daukagu, alegia, Zoologia orokorra / Zoolo-
gia berezia. Zoologia orokorraren barruan, hurrengo diziplinak aurki ditzakegu:
­ Animali morfologia: animalien itxura, egitura eta antolaketa.
­ Enbriologia: animalien garapena, lehenengo faseetatik eklosio edo jaiotza-
raino.
­ Animali ontogenia: animalien garapen morfologiko eta funtzionala.
­ Animali fisiologia: animalien funtzionamendua.
­ Paleozoologia: animalia fosilen azterketa.
­ Zoogeografia: animalien banaketa geografikoaz eta berorren zergatikoez
arduratzen da.
­ Ekologia: non bizi diren eta inguruarekiko dauzkaten harremanak.
­ Etologia: animalien jokabidea.
­ Zoologia aplikatua: animalien ikerketa praktikoa eta teknikoa.
Zoologia: kontzeptua. Animalia Erreinua: definizioa eta gogoeta orokorra 15
Haeckel-en (1874) arbola ebolutiboa. (Gould, 1977tik hartua).
16 Zoologia orokorra
Eta Zoologia bereziari dagokiola, besteak beste, hurrengo hauek:
­ Nematologia: nematodoak ditu aztergai.
­ Malakologia: moluskuak.
­ Akarologia: akaroak.
­ Entomologia: intsektuak eta artropodoak oro har.
­ Kartzinologia: krustazeoak.
­ Iktiologia: arrainak.
­ Herpetologia: narrastiak.
­ Ornitologia: hegaztiak.
­ Mastozoologia edo Mamalogia: ugaztunak.
Zoologia ikasgaia hain zabala izanik, Sistematika Zoologikora mugatuko dugu,
hau da, animali espezieen eta talde zabalagoen ikasketa deskriptibo, konparatibo
eta esplikatibora. Edo beste modu batez esanda, animali dibertsitatearen ikasketara.
Zoologia: kontzeptua. Animalia Erreinua: definizioa eta gogoeta orokorra 17

Zoologia orokorra