1. atala.
Telebistagintzaren panorama
Telebistagintzaren oinarri teknologikoa, legala, soziologikoa, ekono-
mikoa eta publizitarioa asko aldatu dira azken urteotan.
Duela gutxi arte, lurreko seinalearen transmisio-sistema analogikoa
zen nagusi. Europan, gainera, nagusiki, zentralista, monopolikoa eta
publikoa bere kudeaketan.
Garapen teknologikoa eskaintzaren ugaritzearen eta birrarauketa lega-
laren eskutik etorri zen. Marko aldatu-berriaren lehen adierazgarriak
izan ziren satelite eta kable bidezko transmisio-sistemak. Baina, baita
ere, telebista-kanal pribatuen etorrera. Hala ere, zalantzarik gabe, digi-
talizazioa da telebistagintzaren panorama errotik aldatu duen faktore
nagusia.
1. ATALA: TELEBISTAGINTZAREN PANORAMA
1. Estatu frantziarreko telebistagintzaren ibilbidea
Gerra arteko garapen-etena
Koskortzen hasitako hedabidea
1973an, France Régions 3 izeneko hirugarren kanal publikoa jaio zen
80a, aldaketen hamarkada.
Digitalizazioak eragindako birrantolaketa
2. Estatu frantziarreko telebistagintzaren gaur egungo egoera
3. Estatu espainiarreko telebistagintzaren ibilbidea
1956: TVEren sorrera
60ko hamarkadak medioaren zabalpena ekarri zuen
70eko hamarkadaren geldialdia
82an, Estatuaren monopolioa hautsi: ETB jaio zen
90ekoan, telebistagintza pribatuaren etorrera
Digitalizazioaren abiada
4. Estatu espainiarreko telebistagintzaren gaur egungo egoera
5. Euskal Herriko telebistagintzaren ibilbidea
1982: EITBren sorrera
1986, maiatzaren 31n ETB 2k emanaldiei ekin zion
1992 "Euskal Telebista. Informe"
2000ko Plan Estrategikoa, digitalizazioaren atarian
6. Euskal Herriko telebistagintzaren gaur egungo egoera
7. Bibliografia
8. Gehigarriak
Intereseko webguneak
Ikuspegi teknologikotik begiratuta, XX. mendearen lehen bi hamarkadek
telebistagintzaren sorrera-data jarri zuten. Bata bestearen segidan, Zworykin-ek,
Baird-ek eta Farsnsworth-ek irudiak eta soinuak igortzeko eta gero jaso ahal
izateko asmakizunak gauzatu zituzten. Baina, orduan mass medien artean nagusi
zen irratiaren lehentasunari itzala egingo zion hedabide sortu berria koskortzeko,
urteak pasa beharko ziren.
Teknikoki eta baita egituratzeari eta erakundetzeari dagokienez ere, 30eko
hamarkada arte etzen BBC sortu, eta, lehen telebista-kate horren ondotik, Ameri-
kako Estatu Batuetako eta Mexikoko hainbat. Gero, jakina denez, herrialde
guztietara zabaldu zen ikus-entzunezko paradisuan jainkotu den hedabidea.
Telebistagintza eta berari egokituriko hobekuntza teknologikoei zein hedapenari
eta garrantzi sozialari, ekonomikoari, kulturalari eta komunikatiboari dagokienez,
hazi besterik ez da egin jaio zenetik.
1. ESTATU FRANTZIARREKO TELEBISTAGINTZAREN IBILBIDEA1
1.1. Gerra arteko garapen-etena
1935ean lehen telebista-emanaldiak aireratzen hasi ziren arren, 1949 arte ez
zen RTF (Radiodiffusion-Télévision Française) erakunde publikoa sortu, Informa-
zio-ministeritzaren esanetara, hain zuzen ere.
Munduko bigarren gerra-osteko giroan telebistagintzak ez zuen berebiziko
garrantzia lortu, ez politikorik, ezta sozialik ere. Garai hartan, oso txikia zen
telebista-aparatua zuten etxebizitzen kopurua.
1958an, De Gaulle generala agintean zegoela, monopolioa indartu egin zen
eta Estatuak produkzioaren, programazioaren eta emisioaren ardurak bere gain
hartu zituen. Medioaren eragin sozialaz eta politikoaz jabetzen hasiak ziren
agintariak. Hargailuen kopuruak gora egin zuen nabarmen: 1960an, %13 eta
1970an, %70.
1.2. Koskortzen hasitako hedabidea
1964an, RTFk ORTF izena hartu zuen, eta bere bigarren kanalaren (Antenne
2) emanaldiak aireratzen hasi zen. Monopolio publiko gisako telebista, Estatu fran-
tziarreko erregio desberdinetara zabaldu zen 1963-1965 bitartean, estazio deszen-
tralizatu xumeak sortuz; eta haietariko sei albistegi propioak emititzen hasi ziren.
Telebistagintzaren panorama 25
1. Ardatz kronologikoa duen azpikapitulu honetarako, oso baliagarria suertatu zaigu Bardou-
Boinier-en eta Pailliart-en (1999) lana.
Hamarkada berean, lehen kanalean (Télévision Française 1) --eta gero biga-
rrenean ere bai-- publizitatea sartzen hasi zen, finantzazio mistoaren bidea irekiz.
1.3. 1973an, France Régions 3 izeneko hirugarren kanal publikoa
martxan hasi zen
Kanal berria, izenak esaten duenaz bestela, ez da deszentralizazioaren ondo-
rio, ezta ere horretarako tresna gisa funtzionatu nahi zuen kanala.
Gainera, orduko testuinguruan, TF 1, Antenne 2 eta France Régions 3 (gaur
egungo France 3) elkarren lehian aritu ziren.
1.4. 80a, aldaketen hamarkada
1982an, ikus-entzunezko komunikazioaren lege berria kaleratu zen, eta, beste
batzuen artean, irrati lokalak baimendu zituen; programazioaren monopolioa hautsi
zen; eta Haute Autorité de la Communication Audiovisuelle (HACA) izeneko
erakundea sortu zen.
Telebistagintzak zentralizatuta segitu zuen "Plan Câble" izeneko egitas-
moaren gainetik. Kablea baliatuz eta etxebizitzen erdia konektatzeko helburuaz
eginiko plangintza hark kale egin zuen, deskoneksio lokalak eta kanal-eskaintza
biderkatzeko pentsatua izan arren.
1987an, telebista pribatuak jaio ziren, eta, Europako beste inon gertatuko ez
zen arren, telebistagintza publikoaren lehen kanala --TF 1-- pribatizatu zuten.
Jabetzan eta kudeaketan eragina izan zuen birrarauketaren ondorioz, Canal
Plus --Havas taldekoa eta ordaintrukean ikus zitekeena-- sortu zen lehenengo.
Gero etorri ziren, bizitza laburra izan zuen La Cinq (Berlusconi eta Chargeurs
Réunis-en eskutik) eta TV 6, gazteentzako musika eskainiz bereizia.
1.5. Digitalizazioak eragindako birrantolaketa
90. eko hamarkadan aldaketa asko bizi izan zituen Estatu frantziarreko tele-
bistagintzak. Horietatik garrantzitsuenen artean dago --lehen aipatu dugun HACA
erakundearen oinorde gisa-- CSA (Conseil Supérieur de l'Audiovisuel) sortu izana.
Irrati-telebistaren panorama arautzeaz arduratzen den Ikus-entzunezko Kontseilu
Gorenak (http://www.csa.fr) bi kanal publikoentzako zuzendari bakarra izendatu
zuen 1989an, eta horrek France Télévision entearen sorrera ekarri zuen 1992an.
Jaiotza horren ondoren birbataiatu zituzten France 2 eta France 3 izenaz lehen A2
eta FR3 zirenak.
26 Programaziogintza irrati-telebistan
1992an, La Cinq desagertu zen, eta berak okupatzen zuen frekuentzian Arte
eta La Cinquième izenekoak kokatu ziren, eguneko emisioa erdibanatuz.
TV 6 berak ere izen- eta jabetza-aldaketak eduki zituen 90. hamarkadan:
Métropole 6 (M 6) izena hartu zuen, eta, orduz geroztik, Compagnie Luxem-
bourgeoise de Télévison (CLT) da bere jabea.
1996an, plataforma digitalak sortu ziren: Canal Satellite Numérique (Canal
Plus), TPS (TF 1, M 6, France Télévisions, France Télécom eta Lyonnaise
Communications) eta ABSat (AB Productions-en filiala). Azken horrek ez du gaur
egun eskaintza propiorik, eta beste bi plataformen multzoan kokatzen ditu bere
kanalak.
2001ean, telebistagintza digitalaren ezarpenerako azterketak, egutegia eta
arautegia egiten hasi zen CSA. 2010-1015 bitartean telebistagintza analogikoa
desagertuko dela espero da.
2. ESTATU FRANTZIARREKO TELEBISTAGINTZAREN
GAUR EGUNGO EGOERA2
Mende berriaren lehen hamarkadak telebistagintza osoaren digitalizazioa ekarri du.
Aro analogikotik etorritako kanalen metamorfosiari bete-betean teknologia
digitalean jaiotakoak gehitu behar zaizkio, eta horrek telebistagintzaren panorama
berri baten aurrean kokatu ditu Estatu frantziarra eta espainiarra bezala gainontzeko
europar batasunkideak.
Uhinak erabiltzen dituen transmisio-sistema da zabalduena gaur egungo
telebistagintzan, baina ezin albo batera utzi kablez edota satelitez beren seinaleak
zabaltzen dituztenak. Horiez guztiez arituko gara ondoko lerroetan, telebista-kanal
desberdinen emisio-eremua aipatuz eta, gainera, irekian edo ordainpekoak diren
azalduz.
Hasteko, digitalizaziorako migrazioa gertatu izan den bitartean egon diren
sistema bien deskribapena egingo dugu. Bikoiztasun teknologiko hori 2005ean
amaitu eta gero, telebistagintza digitalaren aro berria irekiko da (Lagardere Active
Publicité, 2002).
Lurreko telebista analogikoak bi eredu izan ditu martxan, aldi berean: irekian
emititzen duten kanalak (France Télévisions-eko hirurak, TF 1 eta M 6, Estatu
osoan, gehi emisio-eremu txikiagoa dutenak) eta ordainpekoak (Canal +F).
Telebistagintzaren panorama 27
2. Oinarrian, CMTek (2002) argitaraturiko "El mercado de la televisión en la Unión Europea" da
erabili dugun testua. Sarean eskuragarri dago (www.cmt.es).
Uhinez eta irekian, aitzindaritzan, France Télévisions izeneko holding
publikoak3 France 2, France 3 eta France 5 (lehengo La Cinquième) ditu bere
baitan, eta bakoitzak definitua du nolabait bere zereginen zerrenda. Hala nola,
France 2k lurralde kontinentalerako programazioa ekoiztea eta emititzea ditu
betebeharrekoen artean. Beti ere, xede-talde zabalera begira pentsatua eta barneko
zein nazioarteko informazioari lehentasuna emango dion orotariko programazioa
eskainiz. France 3k ere, orotariko programazioaren ereduari jarraiki, informazio
lokala, estatukoa zein nazioartekoa azpimarratuko duen kanal gisa definitua izan
da. Azkenik, hezkuntzan zentraturiko programazioa eskaintzen du France 5ek,
lurralde kontinentala erreferentzia gisa hartuta. Gainera, frekuentzia berean aritzen
den Arte izenekoarekin batera, eguna bi zatitan du antolatua: lehenean, (03:00-
19:00) France 5 aritzen da, eta gainontzeko orduetan Arteren emanaldia da
aireratzen dena.
Estatu frantziarreko telebistagintza publikoa, neurri handi batean --bi
hereneko proportzioan-- telebista-hargailuak dituzten guztien zergen bidez finan-
tzatzen da. Kanon horri publizitatearen bidezkoa gehitzen zaio, aurrekontuen beste
herena betez.
1975ean kanal publiko gisa sortua, TF 1 pribatizatu zuten 1987an, gaur
egungo nortasuna eskuratuz. Bouygues akziodun nagusi duen TF 1 kanala Estatu
frantziarreko audientzia- eta publizitate-maila altueneko kanala da. CSArekin sina-
turiko konbenioaren arabera, film luze frantziarrak eta europarrak lehenetsiko dira
TF 1en emanaldietan.
Pasa den mendeko laurogeigarren hamarkadan jaiotako kanal pribatuen
artean dago M 6 izenekoa (lehen TV 6 zena). RTL eta Suez Lyonnaise des Eaux
ditu akziodun nagusi, eta, orotariko programazioa zabaltzen duen arren, gazteentza-
ko programak eskaintzen espezializatuta dago. Horrez gain, musikari buruzko
saio-kopuru minimo bat emititu beharra du. Lurralde-deskonexioak egiten ditu.
Uhinez emititzen duen ordainpeko telebista bakarra dago Estatu frantziarrean,
Canal + F delakoa4. Estatu osorako aireratzen duen kanal horren jabeak Vivendi-
Universal-ek baimena eskuratu zuenean, publizitateari dagozkion hainbat baldintza
eta film europarren eta frantziarren presentzia garranzitsua bermatuko zituztela
sinatu zuten. Gaur egun, filmak eta kirolak dira bere emisio-dietaren osagarririk
preziatuenak. Canal +Fko harpidedunen kopuruak behera egin du azken urteotan
(4 milioi inguru 1996an eta 3,4 inguru 2000n), enpresa berekoa den Canal Satellite
Numériquen onerako. Telebista-plataformaren bezero-kopuruak gora egin du, noski,
eta bere eskaintzaren barruan dauka Canal + F izenekoa, beste askoren artean.
28 Programaziogintza irrati-telebistan
3. France Télévisions ez da Estatu frantziarreko telebista-enpresa publiko bakarra, izan ere hor
dira, besteak beste, kolonietarako RFO (Réseau France Outre-Mer), La chaîne Parlementaire eta
Arte-France (Arte kanal franko-alemanaren atzetik dagoen enpresa publikoa).
4. Egunean 4 eta 6 ordu bitartean irekian emititzen dute Canal +Fk eta Canal +Ek.
Estatu Frantziar osorako telebistagintza
Iturria: CMT, 2002 eta Dixit 2003
Lurreko telebistagintza digitalaren garairako, Estatu frantziarrean hainbat
egokitze tekniko eta lege aldetiko burutu behar izan dira. Esaterako, Estatu frantziar
osora emititzeko hogeitik gora baimen eman zituen CSAk 2002an zerbitzu digita-
lerako. Horietatik erdia (Dixit, 2003) doanekoa zen (TF 1, M 6, Direct 8, I-MCM,
M 6 Music, NRJ TV, NT 1, TMC eta France Télévisions-eko 6 gehi Arte eta La
chaîne Parlementaire), eta gainontzekoa ordainpekoa (Canal +, AB 1, Canal J,
Eurosport, TF 6, TPS Star, Paris Première, besteak beste).
Gainera, TDTaren mapa, jabetzari dagokionez, 8 kanal publikoz eta 22
pribatuz osatuko da.
Orain artekoek beren emisio-eremua Estatu osoa badute ere, CSAk, telebista-
gintza lokala garatzeko, 110 eremu geopolitikoetarako 3na frekuentzia ditu gordeak
(Le Flohic, 2003: 493 eta 519-524).
Lurreko telebista analogikoa; irekian
Katea Kanala Kuota (%2003
Estatu osorakoan)
Jabetza Sorrera
France 2 20,5 Publikoa 1975
France 3 16,1 Publikoa 1983
France Télévisions
France 5 6,4 Publikoa 1994
TF 1 TF 1 31,5 Pribatua (1975) 1987
M 6 M 6 12,6 Pribatua 1987
Arte Arte 3,4 Publikoa 1991
Lurreko telebista analogikoa; ordainpekoa
Katea Kanala Harpidedunak
2004 (000)5
Jabetza Sorrera
Canal + France Canal + F 4.867 Pribatua 1984
Telebistagintzaren panorama 29
5. Canal +Fk berak argitaraturiko datuak dira.
Lurrekotelebistadigitala:irekian(16)Lurrekotelebistadigitala:ordainpekoa(15)
KateaKanalaJabetzaKateaKanalaJabetza
FranceTélévisionsFrance2PublikoaCanal+FCanal+FPribatua
France3PublikoaABAB1Pribatua
France5PublikoaLagardèreCanalJPribatua
ArteArtePublikoaMultiThématiquesCinéCinémaPribatua
Lachaîne
Parlementaire/
PublicSénat
Lachaîne
Parlementaire/
PublicSénat
PublikoaPathéCuisineTV/Comédie!Pribatua
ZehaztekePublikoaTF1EurosportFrancePribatua
ZehaztekePublikoaCanal+Fi-TélévisionPribatua
ZehaztekePublikoaTF1LCIPribatua
TF1TF1PribatuaLagardèreMatchTVPribatua
M6M6PribatuaSuezParisPremièrePribatua
Direct8Direct8PribatuaMultiThématiquesPlanètePribatua
i-MCMi-MCMPribatuaCanal+FSport+Pribatua
M6MusicM6MusicPribatuaTF1etaM6TF6Pribatua
NRJTVNRJTVPribatuaTPSTPSStarPribatua
NT1NT1PribatuaZehaztekeZehaztekePribatua
TMCTMCPribatua
30 Programaziogintza irrati-telebistan
Kontuan hartzeko moduko hedapena izan du kableak Estatu frantziarrean.
Hala nola, gaur egun etxebizitzen %37,8k sarbidea du, eta horietatik %14,7 harpi-
deduna da (IP, 2003).
Kable bidezko telebista-harpidedunak diren etxebizitzen kopurua (milakotan);
Estatu frantziarra; 1991-20046
Iturria: Le Flohic, 2003, Aform, 2004 eta France Télécom Câble, 2004.
Kable bidezko telebistagintza ustiatzen duten lau enpresa nagusi daude Estatu
frantziarrean8: Noos, France Télécom Câble, Numéricâble eta UPC France, eta,
beren artean, harpidedunen %90 inguru bereganatzen dute (CMT, 2002). 2001ean
kable bidezko telebista zuten etxebizitzetatik 500 mila, gainera, telebista digitala
jasotzen zuten.
Iturria: CSA, 2004 eta Aform, 2004
Esanikoaz gain, ADSL teknologia erabiliz, badira Estatu frantziarrean tele-
fono-kablea erabiliz telebista-seinalea igortzen duten enpresak. Horien artean, eta
teknologia hori etorkizun laburrean garatuko eta hedatuko den esperantzan, Free,
France Télécom, TPS eta CanalSatellite emititzen hasiak dira.
Kable bidezko telebista (2004, ekaina)
Sarbidetza Harpidetza
Taldea (000) % (000) %
Noos 2.967 11,9 1.085 4,4
France Télécom Câble 1.520 6,1 836 3,4
Numéricâble 2.314 9,3 795 3,2
UPC France 1.393 5,6 468 1,9
Bestelakoak 685 2,7 361 1,4
Guztira 8.879 35,7 3.545 14,3
1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997
776 1.040 1.286 1.607 1.857 2.136 2.347
1998 1999 2000 2001 2002 2003 20047
2.580 2.819 3.020 3.239 3.430 3.523 3.545
Telebistagintzaren panorama 31
6. 2003-2007 bosturtekoan kablearen zein satelitearen irispen-indizea zenbatekoa izango zen az-
tertzen zuen ikekerta prediktiboa egin zuen PriceWaterhouseCoopers enpresak. Ikus, atal honen
gehigarriak.
7. France Télécom Câble-k plazaraturiko datuak.
8. Enpresa handi hauen arteko akzio gurutzatuak egon dira, eta merkatuaz jabetzeko mugimen-
duak ez dira falta izan. Besteak beste, France Téleécom eta Numéricâble batzeko eginikoak.
Satelite bidezko telebistagintza 1996an abiatu zen, eta orduan hiru plataforma
bazeuden ere, gaur egun ABSat delakoa beste bien eskaintza-multzoetan kokatzea
erabaki zuen. Orduz geroztik, TPS eta Canal Satellite Numérique delakoak dira
mantentzen direnak. IPren arabera, Estatu frantziarreko etxebizitzen %18,5ek sate-
litea dauka, kolektiboa edo banakakoa.
Iturria: CSA, 2004 eta Canal Satellie Numérique, 2004
Telebistagintzari dagokion deszentralizazio-maila oso txikia du Estatu frantzia-
rrak, eta oso apala gertutasuna lantzen duen eskaintza. Gutxi horien artean daude
Paristik emititzen duten kanalen lurraldekako deskoneksioak eta, bestetik, erregio,
eskualde edo herri baterako propio sorturiko kanalak.
Estatu osorako kanalen deszentralizazio-modu xumeen artean daude France 3
(erregioetarako 24 emanaldi ditu eta 19 maila lokalekoak) eta M 6 (10 albistegi
lokal). France 3k Ipar Euskal Herrirako saio berezi batzuk aireratzen ditu; esaterako
--1992tik hona "France 3 Euskal-Herri Pays Basque" izena du--, sei minutuko
albistegia eskaintzen du, 19:45etan (Urteaga, 2004).
Aipatua baino deszentralizazio-maila handiagoa erakusten duten telebisten
panorama oso apala da. CMTk (2003) dioenez, hogei inguru besterik ez dira Estatu
osora beren seinalea zabaltzen ez duten kanalak. Horien artean dago telebistagintza
supraerregionala deitu izan dena: Paris Première (lurretik Parisera, eta kablez eta
satelitez inguruko erregioetara eta nazioartera, hurrenez hurren).
Emisio-eremu horietatik beherakoen artean daude kanal infraerregionalak:
"télévision de pays" delako eskualderakoak (Télé Lyon Métropole eta Télé Tou-
louse) eta "télévision de ville" izenekoak (Télé Savoies-8 Mont-Blanc eta Aqui
TV, adibidez). Azken horien artean kokatzen dira departamentu bat ala birako emi-
titzen dutenak, DOM-TOMetarakoak, kable bidezkoak eta aldi baterako kanalak;
Baigorritik aritzen den Kanaldude, esaterako.
Internet bidezko telebistari dagokionez --webcasting deiturikoa, alegia--, kasu
interesgarri asko daude Estatu frantziarrean. Edozelan ere, gehienak uhinez aritzen
diren telebista konbentzionalen weberako bertsioak dira, baina badira beste batzuk
propio eta modu esklusiboan internet dutenak emisio-modu bakarra. Dixit-ek (2003)
kaleratzen duen txostenaren arabera, 30etik gora dira internet transmisio-euskarri
gisa duten telebistak; gero ikusiko dugun modura, horietatik bi Ipar Euskal Herrikoak.
Satelite bidezko telebista
Katea Kanala Harpidedunak
(000) (2003)
Jabetza Sorrera
TPS Paketea 1.172 Pribatua 1996
Canal Satellite
Numérique
Paketea 2.751 Pribatua 1996
32 Programaziogintza irrati-telebistan
3. ESTATU ESPAINIARREKO TELEBISTAGINTZAREN IBILBIDEA
3.1. 1956: TVEren sorrera
Estatu-kolpeak eta ondoko gerrak erregimen frankistaren nazioarteko isola-
mendua ekarri zuten, baita maila teknologikoan ere. Hori dela eta, ordurako tele-
bista Erresuma Batuan eta AEBn ezaguna bazen ere eta baita Estatu frantziarrean
ere, berrogeita hamarreko hamarkada arte ez ziren abian jarri Televisión Española
deiturikoaren emanaldiak.
Gerrak zapuzturiko ekonomiak ez zuen erraztu telebista-hargailuen soziali-
zazioa, eta oso gutxi ziren telebista-kanal bakar hura ikusteko moduan ziren suton-
doak.
Diktadurapeko sistema politiko hartan, telebistagintzaren hedapen tekno-
logikoa eta politikoa oso antzerakoak izan ziren: monopolikoa, ideologikoki oso
lerratua eta zentralista --erretransmisio-sareari eta baita ere edukiei dagokionez--.
Aginte-postua Madrilen kokatua zuen TVEk Bartzelonako (1959) eta Kana-
rietako (1964) emisio- eta produkzio-zentruak ireki zituen, eguneroko beharrei
erantzun ahal izateko (Palacio, 2001).
3.2. 60ko hamarkadak medioaren zabalpena ekarri zuen
Medioari aitortzen zitzaion eragin sozialaz baliatu zen erregimen politikoa,
eta kate motzean mantendu zuen telebistagintza. Diru publiko eta publizitate bi-
dezko finantzazio mistoa eta ikus-entzuleentzako doaneko telebistagintza-eredua
erabili zen. Hargailuen kopuruak gora egin zuen, eta hamarkadaren amaieran
kolorezko emisioak jarri ziren martxan.
1965ean, jendeak UHF deitzen zuen TVE 2 jaio zen, eta, orduz geroztik,
Estatu osorako telebistagintzaren bigarren oinarria izan da.
1966an, Fragaren Prentsa Legea kaleratu zen.
Lehen aipatu dugun ikuspegi zentralistari uko egin gabe, eta produkzio-
arrazoiak zirela medio, delegazio territorialak abiatu zituen TVEk 1969an, eta,
1974tik aurrera, hainbat delegaziotatik eguneroko albistegi erregionalak aireratzen
hasi ziren, tartean Bilbokoa (gaur egun 17 delegazio daude, eta askoz ere korres-
pontsalia gehiago).
3.3. 70eko hamarkadaren geldialdia
Frankismoaren barneko pitzadurak eta amaitzear sumatzen zen sistemaren
defentsa-erreakzioak medioaren kontrol politikoa areagotzea ekarri zuen.
Telebistagintzaren panorama 33
Francoren heriotzak eta 1977ko hauteskundeek transizio politikoa ekarri
zuten, non monarkia eta parlamentua eta Estatuaren batasuna eta deszentralizazio
autonomikoa konbinatzeko konstituzioa kaleratu zen.
Estatu espainiarreko hainbat hiriburutan konrrespontsaliak antolatu ez ezik,
TVEk emisio deszentralizatuak jarri zituen martxan, lanegunero ordu erdiko
albistegi baten bidez.
3.4. 82an, Estatuaren monopolioa hautsi: ETB jaio zen
1980an, Irrati-telebistaren Estatutua kaleratu zuten espainiar gorteek, eta,
beste batzuen artean, telebistagintza Estatuaren esku dagoen zerbitzu publiko gisa
definitu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoan, autonomia-estatutuak ematen zuen aukera
baliatuz, ETB sortu zen, eta beste hainbat kanal autonomiko, segidan. EAEren
ondotik, komunitate autonomo asko --2004an 8, baina Asturiasekoa eta Extre-
madurakoa bidean zirelarik-- kanal propioa aireratzen hasi ziren, horietariko
batzuk bi kanal erabiliz (Bustamante eta Zallo, 1988).
Telebista autonomiko horien arteko elkarlana eta ikus-entzunezko ekoizpenen
merkatuan lehiatu ahal izateko, FORTA erakundea sortu zuten, 1989an.
3.5. 90ekoan, telebistagintza pribatuaren etorrera
Telebistaren panorama biziagotu egin zen hamarkada horretan. Batetik, Euro-
pan gertatzen ari zen birrarauketa-boladari eta talde mediatikoen presioari erantzu-
nez, telebista-kanal pribatuak sortu ziren. Eta, bestetik, aurrerapen teknologikoetan
oinarrituz, transmisio-sistemak ugaritu ziren.
Tele 5ek eta Antena 3k irekian emitituz eta ordu asko eta garrantzitsuenetan
deskodifikatzailearen beharra zuen Canal +Ek emititzeari ekin zioten, 1990an.
Eduki bertsuko eskaintza urgaritzeak audientzia-lehia ekarri zuen eta, horren
gainetik, edukien espektakularizazioa eta epe laburreko programazio-politiken
ikuspegia nagusitu zen, baita kanal publikoetan ere (Bustamante, 2002).
1997rako, lurreko uhin analogikoak alboan zituen satelite bidezkoak eta
kablea. Urte horietan sortu ziren satelitea zerabilten bi plataforma (Canal Satélite
Digital eta Via Digital), 2003an Digital + izenpean batu zirenak.
Esan bezala, kable bidezko telebistagintza telekomunikazio-enpresen eskutik
garatzen eta Estatu espainiar penintsularrean hedatzen hasi zen.
34 Programaziogintza irrati-telebistan
3.6. Digitalizazioaren abiada
XXI. mendeak digitalizazioaren abiaburua markatu zuen, eta 2012rako tele-
bistagintza analogikoa desagertuta egongo da.
Lurreko telebista digitalak telekomunikazioen esparru orokorraren birrantola-
keta ekarriko du, eta baita aldaketa handiak ere eskaintzan zein kontsumoan.
4. ESTATU ESPAINIARREKO TELEBISTAGINTZAREN
GAUR EGUNGO EGOERA9
Lurreko uhin bidezkoa izan da telebista-sistema erabiliena, eta kopuruz atzetik
doaz satelitea eta kablea oinarri modura dutenak. Telebistagintza analogikotik
digitalerako bidean, 2012a mugarri-data garrantzitsua da Estatu espainiarreko
panoraman. Izan ere, urte horretatik aurrera seinale analogikoak bidea utziko baitio
digitalari, behin betiko. Migrazio teknologikoa hamarkada bat lehenago hasi zen,
eta, urte batzutan, kanalek seinale-mota biak erabili izan dituzte, etxebizitzetako
hargailuen kopuruak gora egiteko astia izan zezan. Beraz, switch off-erako data
mugiezina zen arren, digitalizazioaren eragina sentitzen hasia zen urte batzuk
lehenagotik ere.
Lerro batzuk aurrerago, XXI. hasiera-urte hauetako panorama zirriborratuko
dugu, Estatu espainiarrean lanean ari diren lurrrazaleko telebisten kasutik hasita.
Seinale analogikoaz baliatzen zirenen artean, Estatu frantziarrean gertatu den
bezala, bi motatako kanalak izan dira nagusi: batetik, orotariko programazioa,
irekian eta, beraz, doan jaso daitezkeen telebistak (publikoak bi, Televisión Espa-
ñolarenak, eta pribatuak beste bi: Antena 3 eta Tele 5) eta, bestetik, programazioa
ikusi ahal izateko harpidetza eskatzen duena (Canal +E).
Ondoko taulan ikus daitekeenez, sorrera-datan hamar urteko aldea egon arren
Estatu osorako bi kanal publikoen artean, aitortu beharra dago TVE 2en hedapena
oso motela izan zela, eta 80. hamarkada arte ez zuela lortu gaur egun unibertsala
den emisio-eremua.
RTVEren emisioak Madrildik sortuak dira, eta programa gutxi batzuen des-
zentralizazioa (albistegiak, kirol-saioak edota magazin kulturalak) izan ezik,
eskaintza ia osoa Estatu osorako programazio-taularen bidez gauzatu izan da.
Telebistagintzaren panorama 35
9. Estatu espainiarreko telebistagintzaren errepasoan eta gaur egungo egoeraren azterketan oso
baliagarriak izan zaizkigu SGAEren urtekaria eta IPren
(2003) International Key Facts delako liburua.
Kanal pribatuei dagokienez, hiru dira Penintsula eta Balear zein Kanariar
irletarako emisioak dituztenak: Antena 3, Tele 5 eta emisio kodifikatuak eta irekian
direnak konbinatuz aritzen den Canal +E.
Lehen biak, TVE 1ekin batera, ikus-entzule gehien duten kanalak dira, bere-
ziki hainbat erkidego autonomoetan.
Antena 3en kasuan, Telefónica, Planeta-taldea, SCH eta RTL dira bere
akziodun nagusienak. Programazio konbentzionala aireratzen du, eta, albistegiak
eskaintzeko deskonexio xume batzuk salbu, gainontzeko programazioa homoge-
noa du Estatu osorako.
Tele 5en akziodunen artean, buruan dira Mediaset, Dresdner Bank eta Vo-
cento. Orotariko programazioa du eta, albistegi batzuk salbu, programazio zentra-
lizatua.
Canal +Ek, Estatu frantziarreko bere ahizparen antzera, emisio-ordu gehienak
kodifikatuak ditu, hala ere, egunean 5 bat ordu emititzen du irekian. Kirolak eta
fikzioak berebiziko garrantzia dute bere programazioan.
Estatu osorako telebistagintza
Lehen ere esan dugun modura, 2012a markatu zuten telebistagintza analo-
gikoa desagertzeko data gisa. Europako beste Estatu askotan bezala, urte horretara
heldu artekoak transizio-garaiak dira: erabat finkaturiko legedia eta kudeaketa-
arautegia, aldaketa teknologikoa, edukiak ekoitziko dituen industriaren finkatzea
eta kontsumo-modu berriak direla medio.
Lurreko telebistagintza analogikoa; emisio irekian
Katea Kanala Kuota (%-2003-
Estatu osorakoan)
Jabetza Sorrera
TVE 1 23,4 Publikoa 1956RTVE
TVE 2 7,2 Publikoa 1965
Antena 3 Antena 3 19,5 Pribatua 1990
Tele 5 Tele 5 21,4 Pribatua 1990
Lurreko telebista analogikoa; ordainpekoa
Katea Kanala Etxebizitza
harpidedunak
(000) (2004)10
Jabetza Sorrera
Canal + España Canal + 539 Pribatua 1990
36 Programaziogintza irrati-telebistan
10. 1997an Canal Satélite Digital-ek emititzeari ekion zionean, Canal +Eren harpidedunen
kopurua behera egiten hasi zen. Hemen eskaintzen diren datuak Sogecable-k berak emanikoak dira,
2004ko martxokoak.
Legeak markatzen zuenaren arabera, kanal pribatu eta publikoek, Estatu oso-
rakoek zein autonomikoek, analogikoaz gain, digitalean ere emititu behar zuten
2002an, digitalizazioaren bidean. Baldintza hori bete egin zuten, seinale digitala
jasotzeko hargailu oso-oso gutxi zeuden arren merkatuan. Gainera, digitalean huts-
hutsean arituko ziren kanalen artean, Quiero TV delakoak, arrazoi ekonomikoak
tarteko, porrot egin eta emisio-baimena itzuli behar izan zuen. Beraz, esandakoaren
hildotik, telebista digitalak ekarritako egonezinak luze joko du 2012a bitartean.
Oso aldakorra suertatu den digitalizaziorako migrazioak "Plan Técnico
Nacional de la Televisión Digital Terrestre" (PTNTDT) delakoa zuen gidari,
erritmoak eta baldintzak markatzeko. Legeak dioenez, Estatu osorako 21 kanal11
arituko dira eta horietatik 7 irekian (lehendik zetozen RTVEren biak, Tele 5 eta
Antena 3 zuzenean doaz multzo horretan. Canal +Ek ere automatikoki du kanal
horretako bat). Gainontzeko 14 kanalak ordainpekoak dira.
Esan bezala, Estatu osorako emisio-eremu honetan, lehen analogikoan aritu
izan direnei --bost dira-- dagoeneko esleituak dauden Veo TV eta Net TV izene-
koak gehitu behar zaizkie, legeak markatzen duenaren arabera. Hasierako urteetan,
digitalizazioaren oztopo handienetarikoa hargailu-kopuru baxua izan da.
Satelite bidez irekian jaso daitezkeen telebista-seinaleak asko dira, hala ere,
komertzializazio-sistema modura, plataformak sortu ziren 2003an, eta bere horretan
mantentzen dira gaur egun ere. Estatu espainiarrean, Canal Satélite Digital eta Via
Digital batu zirenetik, bakarra da kanal-eskaintza zabala merkaturatzen duen
plataforma, Digital + izenekoa.
Lurreko telebistagintza digitala (21 kanal 2012rako)
Katea Kanala Irekian/
Ordainpekoak
Jabetza Sorrera
TVE 1 Irekian Publikoa 2002RTVE
TVE 2 Irekian Publikoa 2002
Antena 3 Antena 3 Irekian Pribatua 2002
Tele 5 Tele 5 Irekian Pribatua 2002
Canal +E Canal +E Mistoa Pribatua 2002
Net TV Net TV Irekian Pribatua 2002; probatan
Veo TV Veo TV Irekian Pribatua 2002; probatan
Quiero TV Quiero TV Ordainpekoak Pribatua Desagertua 2002an
14 Zehazteke Zehazteke Ordainpekoak
Telebistagintzaren panorama 37
11. Digitalizazioaren garaian "kanal" hitza erabiltzen dutenean, frekuentzia adierazi nahi izaten
dute, eta, horren arabera, bertan lauzpabost "programa" kokatuko lirateke. Guk, ordea, nahiago dugu
"frekuentzia digitala" deitzea --esate baterako, TVEri dagokionari--, eta hark duen eskaintza
bakoitza izendatzeko, betiko "kanal" hitza erabiltzea.
Lehen aipatu ditugun lurreko telebista analogiko batzuek satelitea ere era-
biltzen dute beren emanaldiak aireratzeko. Satelite bidezko emisio horiek lurreko
berberak izaten dira kasu batzuetan, eta beste kanal batzuek, aldiz, eduki bereziak
prestatzen dituzte sateliterako.
Lurreko uhin digitalaz eta sateliteaz gain, kablea da telebista igortzeko
erabiltzen den hirugarren sistema nagusiena. 90. hamarkadaren azkenetan sortu
ziren Estatu espainiarrean lehen emakidadunak, eta kablea sartzeari ekin zioten.
Hain zuzen ere, jakina den bezala, kable-sarbidea da telekomunikazio-enpresek
aurkitzen duten trabarik handiena eta garestiena. Hortik aurrerako harpidetza-kan-
painak nahiko arin joaten dira, eta transmisio-sistema horrek irispen-maila altu
xamarra du. Gaur egun, Estatu osoan dauden 43 kable-demarkazioetan lanean ari
diren enpresen kontzentraziorako joera oso markatua da; beraz, kablearen merka-
tua konpainia handi batzuen inguruan antolatuz ari da, gero eta gehiago.
Iturria: operadoreek emaniko dautak, CMT, 2004 eta Mikel Urretabizkaia, 2004
Kable bidezko telebistagintza (2003-2004)
Sarbidetza Harpidetza
Taldea Emakidaduna (000) % (000) %
ONO ONO 2.000 14 339.378 2,4
AUNA Retevisión,
Supercable
Andalucía,
Menta,
Zaragoza,
Tenaria...
2.500 17,5 296.132 2,1
Independenteak
(lehengo AOCtik
gelditzen direnak)
Euskaltel,
R, Telecable...
358.165 2,5
Bestelakoak
300 2,1
3.011 0,01
Guztira 4.800 33,6 996.686 7%
Katea Harpidedunak
(200412
)
Jabetza Sorrera
Digital + 1,7 M Pribatua 2003
Canal Satélite
Digital
1,14 M; 2003an Pribatua 1997-2003; desagertua
Via Digital 734.000, 2003an Pribatua 1997-2003; desagertua
38 Programaziogintza irrati-telebistan
12. 2004ko datuak, Sogecable-k berak eskainitakoak dira. Bestalde, 2003-2007 bosturtekoan
kablearen zein satelitearen irispen-indizea zenbatekoa izango zen aztertzen zuen ikekerta prediktiboa
egin zuen PriceWaterhouseCoopers enpresak. Ikus, atal honen gehigarriak.
Emilio Fernandez-ek (2002) dio hiru direla talde handiak: ONO, AUNA (Re-
tevision, Supercable Andalucia, Kataluniako Menta, Zaragoza...) eta Indepen-
dente deiturikoak, lehengo AOCtik gelditzen direnak: Euskaltel, R, Telecable...
Hiru horietatik kanpo gelditzen direnak aspaldiko "kableroak" dira.
Telebistagintza autonomikoa
Telebista autonomiko horietariko batzuek satelite bidez ere aireratzen dituzte
beren emanaldiak; adibidez, Kataluniako CCRTVren TVC Sat izenekoa eta EITBren
ETB Sat eta Canal Vasco direlakoak.
TDTren iraultzaren ondorioz, autonomien eremuan arituko ziren kanal digital
pribatuak ere egon zitezkeen, legeak aipatzen zuenez. Emisio-eremu horietarako
gorde ziren frekuentzien kopurua laukoa zen, autonomikoak eta lokalak barne.
Lurreko telebistagintza analogikoa; emisioa irekian
Komunitatea Kanala Kuota (2003)13
Jabetza Sorrera
ETB 1 18 Publikoa 1982Euskal Autonomia
Erkidegoa ETB 2 6,2 Publikoa 1986
TV3 21,1 Publikoa 1984Katalunia
K3/33 6,8 Publikoa 1989
Galizia TVG 18 Publikoa 1985
Canal Sur 17,9 Publikoa 1989Andaluzia
Canal 2 Andalucía 5,2 Publikoa 1998
Telemadrid 17,1 Publikoa 1989Madril
LaOtra - Publikoa 2001
Canal 9 18,2 Publikoa 1989Valentzia
Punt2 2 Publikoa 1990
Kanariarrak TVC 12,7 Publikoa 2000
Gaztela-La Mancha CMT 11,1 Publikoa 2001
Asturias Ente Público de
Comunicación
Asturiana
- Publikoa 2005
Extremadura Corporación
Extremeña
de Medios
Audiovisuales
- Publikoa 2005
Aragoi Corporación de la
Radio y
la Televisión
Aragonesa
- Publikoa 2005
Illes Balears IB3 - Publikoa 2005
Telebistagintzaren panorama 39
13. Kanalaren audientzia-kuota definitzerakoan, bakoitzaren eremu autonomikoa hartu dugu
kontuan, nahiz eta jakin kanal horiek inguruko lurraldeetara ere zabaltzen dutela beren eragina, eta,
beraz, toki batzuetan kanal bat baino gehiago jaso daitekeela.
Digitalizaziorako bidea abian jarri aurretik ere, asko izan dira maila lokalean
aritu diren telebista-kanalak. Tipologia zabal eta zabar horren baitan daude aspaldi
bideo-elkarte edo mugimendu sozialen ekimenez sortu zirenak, baina baita etekin-
asmoa duten kanal txikiak eta kanal digitaletarako kontzesio-dataren bezperetan
Estatu osorako antolaturiko kate erraldoietara lotuak ere. "Telebista lokala"
kontzeptua lausotu da guztiz, eta, gaur egun, Localia, Vocento, UNE edo antzerako
kateen besoetan aritzen diren emisorak errepikagailu-sareak dira nagusi, kopuruari
dagokionez.
Guztira, katean 589 eta independenteak 275. (SGAEren urtekaritik aterata;
ikus AIMCren txostena, 2002).
Telebistarako transmisio-sistemen ugaritzeak ez du momentuz mugarik eza-
gutu, eta, aipatu ditugun uhinez, satelitez eta kablez seinaleak igortzen dituztenaz
gain, beste bi sistema aipatuko ditugu, labur-laburrean.
Telebistagintza lokala; Estatu espainiar osorako ikuspegi orokorra
Taldea Katea Kanal-kopurua Jabetza
Publimedia eta Atlas
(T5 taldea)
UNE 66 Pribatua
PRETESA-PRISA Localia TV 65 Pribatua
Hainbat enpresari Canal 47/ La Tele
Local
43 Pribatua
Hainbat enpresari Local Media/
Cadena Local TV
38 Pribatua
Vocento Vocento 30 Pribatua
UNE-Vocento
(erlazionatuta)
Televisión
de Castilla y León
18 Pribatua
Hainbat enpresari Canal 4 Castilla y
León
12 Pribatua
COPE eta
apezpikutzak
Popular TV-TMT 4 Pribatua
Hainbat enpresari TV Canal 39
Madrid/Telesierra
4 Pribatua
Flaix Radio (Zeta-
rekin erlazionatua)
Flaix TV 3 Pribatua
Lurreko telebistagintza digitala
Komunitatea Kanala Jabetza
Madril Onda 6 Pribatua
Madril Quiero Pribatua (desagertua)
Errioxa Radio Popular
COPE
Pribatua
Errioxa Rioja Televisión
(Grupo Vocento)
Pribatua
40 Programaziogintza irrati-telebistan
Lehena, internet bidezko telebista da. Webcasting deiturikoaren garapena oso
apala da oraindik, baina handiak dira dituen potentzialak, gehienbat banda zabale-
koak ugaritzen diren neurrian.
Bestalde, eta amaitzeko, ADSL bidezko telebista aipatuko dugu. 2002an,
Alacant-en frogak egiteari ekin zion Telefónicak, eta, bi urte beranduago, Madrilen
eta Bartzelonan programazioak igortzen hasi zen. ADSLren bidez, eta telefono-
kable arrunta erabiliz, telebistaz gain, internet lasterra, eskaerapeko bideoa eta
aipaturiko telebista eskaintzen ditu. Izen komertzial gisa Imagenio duen zerbitzu
horrek Estatu espainiar osora 22 telebista kanal, 15 irrati eta eskaerapeko bideo-
zerbitzu zabalduko ditu.
ADSLa satelitez ere erabilgarri izateko pausoak ematen hasiak dira, eta, diru-
dienez, denbora gutxian, bezeroek telefono-kablearen aukera berberak izango
dituzte antena paraboliko batez, baita telebista ikusteko ere.
Telebistagintzaren panorama 41
42 Programaziogintza irrati-telebistan
Kablebidezkotelebistagintzaraharpideturikoetxebizitzakmilakotan(000)
1998199920002001200220032004200520062007
Estatufrantziarra2.58928353.0753.3253.5753.7603.9504.1404.3304.520
Estatuespainiarra111654005507008009001.0001.1001.200
Kablebidezkotelebistagintzaraharpideturikoetxebizitzakehunekotan(%)
Estatufrantziarra11,612,613,514,615,616,317,117,818,619,3
Estatuespainiarra0,11,33,14,25,366,77,48,18,8
Satelitebidezkotelebistagintzaraharpideturikoetxebizitzakmilakotan(000)
1998199920002001200220032004200520062007
Estatufrantziarra1.7232.1892.6463.0753.3253.5403.7503.9604.1704.380
Estatuespainiarra9401.2631.7471.8502.0002.2002.4002.6002.8003.000
Satelitebidezkotelebistagintzaraharpideturikoetxebizitzakehunekotan(%)
Estatufrantziarra7,79,711,713,514,515,416,217,117,918,7
Estatuespainiarra7,39,813,414,115,216,517,919,320,621,9
Iturria:PriceWaterhouseCoopers(2003)
Iturria:PriceWaterhouseCoopers(2003)
Kablebidezkotelebistagintzarenharpidetza(1998-2002)etaharpidetzaren
proiekzioa(2003-2007);etxebizitzakmilakotan(000)etaehunekotan(%)
Satelitebidezkotelebistagintzarenharpidetza(1998-2002)etaharpidetzaren
proiekzioa(2003-2007));etxebizitzakmilakotan(000)etaehunekotan(%)
5. EUSKAL HERRIKO TELEBISTAGINTZAREN IBILBIDEA
5.1. 1982: EITBren sorrera
ETBk emititzeari ekin zion arte, Euskal herritarrak Madrilgo zein Parisko
emanaldien hartzaile hutsak izan dira. Salbuespen txiki batzuk besterik ez dira
France 3 Region-ek 1970an iparralderako deskoneksio laburrak emititzen hastea
(Urteaga, 2004; Basterretxea, 1997; eta Agirre, 2004) edota TVEk Bilbon (1971)
eta Iruñean (1981) dituen korrespontsalietatik pantailaratzen diren programak. Izan
ere, mugaren bi aldeetan antolaturiko lan-talde horiek albistegi laburrak edota
erreportajeak aireratzen zituzten, emisio zentralak utzitako denbora-tarte laburrean.
1982ko Gabon Zaharrean, ETBk Iurretatik aireratu zuen bere lehen ema-
naldia, informazio-tresna propioa eta euskara eta euskal kultura suspertzea helburu
zuen kanalaren bidez (Ibañez, 1993; Andoaingo Udala, 2004). Telebistagintza auto-
nomikoa maila bereko irratiaren jaiotzarekin batera etorri zen, eta 1982-1983koak
dira Euskadi Irratia (Donostiatik) eta Radio Euskadi (Bilbotik), geroxeago etorri
ziren Radio Vitoria eta Euskadi Gaztea.
Euskararen presentzia nagusi zen, hainbat programa gaztelaniaz edota hiz-
kuntza horretan azpidatzita emitizen baziren ere.
5.2. 1986, maiatzaren 31n ETB 2k emanaldiei ekin zien
Jose Maria Gorordo ETBko zuzendari zelarik, ETB 2 inauguratu zen, gaztela-
nia hutsez emitituko zuen kanalari atea irekiz. Urtebete beranduago, Miramongo
Produkzio-Zentrua inauguratu zen.
1989an, Estatu espainiarrean martxan ziren telebista autonomikoen arteko
elkarlana bultzatzeko asmoaz, FORTA izeneko erakundea sortu zen (Díez, 2003).
1990ean, Tele 5en, Antena 3ren eta Canal +Eren jaiotzarekin, audientzia hel-
buru zuen telebistagintza sustraitu zen.
5.3. 1992 "Euskal Telebista. Informe"
Telebistagintza eta instituzionalizazio autonomikoaren arteko uztartzea legiti-
matzea helburu zuen txostena eztabaidatu zen Legebiltzarrean. ETBren lehen ha-
markadaren balantzea eta ETB1 eta ETB2ren arteko joko-erlazioak definitu ziren.
1996an, EITBren sorrera-legea birmoldatu zen; esaterako, zuzendaria eta
administrazio-kontseiluaren aukeraketa-prozedurak aldatuz.
1996an, "Galeusca TV" jarri zen martxan Galizia, Katalunia eta EAEren tele-
bisten arteko kolaborazioaren ondorioz eta Ameriketara telebista-seinalea satelitez
bidaltzeko helburuarekin. Lehen saiakera horien ondotik, kanal bakoitzak bere
Telebistagintzaren panorama 43
seinale propioa sateliteratu du. ETBren kasuan, Europarako "ETB Sat" delakoa
(Astratik eta Estatu espainiarrerako Digital +en bidez) eta Ameriketarako "Canal
Vasco" (Hispasat-etik).
5.4. 2000ko Plan Estrategikoa, digitalizazioaren atarian
Digitalizazioaren erronka teknologikoari, politikoari, produktiboari eta komu-
nikatiboari erantzuteko asmoz, bost urterako egitasmo orokorra definitu zuen EITBk.
Transmisio-euskarri guztietan egon beharra (uhin analogikoak eta digitalak,
kablea, satelitea, internet...) eta horietan katearen nortasuna eta helburuak defini-
tzea izan zen plan estrategikoaren zeregina.
2002an, EITBren egoitzen arteko lotura digitalizatzen hasi zen, eta Euskal
Telebistaren egoitza nagusia Bilbora eramatea erabaki zen.
EITBren eta Jaurlaritzaren arteko programa-kontratua sinatu zen, ente pu-
blikoaren finantzazioa epe ertainera bermatuz programazio-helburu zehatz batzuen
truke.
6. EUSKAL HERRIKO TELEBISTAGINTZAREN GAUR EGUNGO EGOERA
Estatu espainiarraren ala frantziarraren telebista-sistemaren barruan egoteak
zeharo aldatzen du Euskal Herri kontinentalaren eta penintsularraren panorama.
Bai behintzat, gaur egun nagusi den estatu osorako emisio-eremuari dagokionez.
Izan ere, kostaldean edota muga-mugan diren hirietan eta herrietan salbu, ezin dira
beste estatuaren kanalak ikus-entzun.
Euskal Telebistaren seinalea Iparraldean jasotzeko akordioak (1998) eta
Nafarroako gobernuarekin sinatutakoak (1996) erabat eta ehuneko ehunean egoera
normaldu ez badute ere, ETBren emisio-eremua ia Euskal Herri osora zabaltzen
dela esan daiteke.
Bestalde, herrialde bakoitzaren panorama ahalik eta modurik zabalenean
eman nahiak zailtasunak ditu. Esaterako, Iparraldea bi departamentutan banatuta
dagoenez --aspaldikoa da departamentu bakarra eta erakundetze propioaren eska-
era--, zaila suertatzen da bertako populazioaren eta ikus-entzunezko azpiegitura
eta telebista-audientzia eta kontsumoei buruzko informazio azalekoena eskuratzea.
Lehen ere aipatu dugun bezala, Estatu osorako emititzen duten kanalen ema-
naldia oso zentralista izaten da, eta TVEk, Tele 5ek eta Antena 3k, Hegoaldean, eta
France 3k, Iparraldean, programazio propioa aireratzeko deskoneksio labur batzuk
besterik ez dituzte egiten.
44 Programaziogintza irrati-telebistan
Euskal Autonomia Erkidegoan ikus daitezkeen telebista-kanalen merkatu-kuota
Iturria: TNS, 2004.
Iparraldearen kasuan, telebistaren audientzia-kuota Estatu frantziar osoaren
antzerakoa dela pentsa daiteke, hori ziurtatuko duten ikerketa-lanik ez dagoen
arren. Edozelan ere, France 3k albistegi propioa emititzen duen orduetan (18:56-
19:03 eta 19:57-20:06) handia da kanal honek eskuratzen duen merkatu-zatia,
%61,2 lehen kasuan eta %38 bigarrenean. Gainontzeko kanalen kuotak ho-nakoak
dira: TF1 (%28,3), France 2 (%21,8), M6 (%8,6), Canal + F (%4,9), Arte/France5
(%0,7) eta gainontzekoak (%4,2): guzti horiek 19:57-20:06 ordu bitartean.
Bestalde, ondoko taulan ageri den bezala, ordainpeko telebistagintzak gure
artean duen irispen-maila Estatu espainiar osorakoa baino baxuagoa da.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN IKUS DAITEZKEEN
TELEBISTA KANALEN MERKATU KUOTA
Iturria: Canal + España eta, Canal + France kasuan, hurbilketa.
Telebistagintza digitalak, Estatuei dagokionez ikusi dugun modura, berehalako
eragina izango du, eta 2012a bitartean sistema biak arituko diren arren, garbi dago
ezen analogikoan aritzen diren kanalek digitalerako jauzia egingo dutela. Horri
kanal autonomiko berriak eta maila lokalekoak gehituko zaizkio, Estatu espainia-
rreko legeak aurreikusten duenez.
Dagoeneko, Nafarroako gobernuak bi kanal digital abiatzeko baimena eman
die lehendik airez ari ziren Canal 4 eta Canal 6 direlakoei (ikus kanal lokal analo-
gikoen zerrenda)
Lurreko telebistagintza analogikoa; ordainpekoa
Katea Kanala Harpidedunak
(200414
)
Jabetza Sorrera
Canal + España Canal + 38.512 Pribatua 1990
Canal + France Canal + 5.500 Pribatua 1984
Lurreko telebistagintza analogikoa
Katea Kanala Kuota (%-2003-
EAE osorakoan)
Jabetza Sorrera
TVE 1 20,2 Publikoa 1956RTVE
TVE 2 7,1 Publikoa 1965
Antena 3 Antena 3 16,5 Pribatua 1990
Tele 5 Tele 5 24,2 Pribatua 1990
Canal + E Canal + E 1,8 Pribatua 1990
ETB 1 6,2 Publikoa 1982Euskal Telebista
ETB 2 18 Publikoa 1986
Bestelakoak - 6 Denetarik -
Telebistagintzaren panorama 45
14. Sogecablek berak eskainitako datuak dira; komunitate autonomoetan: EAEn 30.110 eta
NFKn 8.402 harpidedun.
Kableari dagokionez ere, Iparraldeko eta Hegoaldeko panoramak oso desber-
dinak dira. Erregio atlantikoa deiturikoan kokatzen dira Iparraldeko herrialdeak,
eta bertako sarbidetzea oso zabalduta dago populazio-gune handienetan (Baiona-
Angelu-Biarritz), eta ez horrenbeste gainontzeko herri eta hiriburu txikiagoetan.
Iparraldeko merkatuan oso handia da France Télécom Câble enpresaren garrantzia.
Izan ere, BAB eskualdeko etxebizitzen %60 kableatuta dauka, eta bezeroen
kopurua %20tik gorakoa izan da 2004an.
Hegoaldean, berriz, Estatuak eraikitako bi demarkazio daude, EAE eta Nafa-
rroa. Lehenean Euskaltel, eta bestean Retena ari dira lanean. Azken hori, Auna
delako enpresa espainiarraren barruan integratu zen 2004an.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN IKUS DAITEZKEEN
TELEBISTA KANALEN MERKATU KUOTA
Iturria: Retena eta Euskaltel
Biarritz-Angelu-Baiona eskualdean kablearen irispena nahiko altua da, dau-
den 27.000 etxebizitzetatik 17.000k dute kable-zerbitzua, denak France Télé-
com-ekin.
Bestalde, satelite bidezko telebistagintzari dagokionez, Hego Euskal Herria
bere eragin-eremuaren baitan hartzen duen Digital + izeneko plataforma aipatu
beharra dago --gogoan izan Canal Satélite Digital eta Via Digital batzearen
ondorioa dela--. Ipar Euskal Herrian, bestalde, Canal Satellite da zalantzarik gabe
bezeria handiena duena, TPS delakoaren aurretik.
Iturria: Digital + eta, TPS eta Canal Satelliteren kasuan, hurbilketa.
Azkenik, "telebista lokala"-ren etiketapean aritzen diren kanalak aipatuko
ditugu. Bat-batean ikus daitekeenez, lokaltasunaren izenean oso panorama ugaria
Plataforma Harpidedunak
(200416
)
Jabetza Noiztik
Digital + 69.308 Pribatua 2003
TPS 9.005 Pribatua 1996
Canal Satellite 20.000 Pribatua 1996
Kable bidezko telebistagintza Hego Euskal Herrian (2004)15
Sarbidetza Harpidetza
Taldea Emakidaduna (000) % (000) %
Euskaltel Euskaltel 410.869 44 162.828 17,4
Tenaria Retena 102.400 11 22.754 2,4
Guztira 513.269 55 185.582 19,8
46 Programaziogintza irrati-telebistan
15. Komunitate autonomo bakoitzaren ikuspegitik begiratuta, Euskaltelek kableatuta dauzka
EAEko etxebizitzen %55,1, eta telebistara harpidetu direnen ehunekoa 21,9 da. Retenak, aldiz,
Nafarroako etxebizitzen %54,8 kableatu ditu, eta horietatik %19,9 dira bezero.
16. Sogecable-k berak eskainitako datuak dira; komunitate autonomoetan: EAEn 51.585 eta
NFKn 17.723
ageri zaigu, eta bertan kokatzen diren kanalek ez dute beren artean zerikusi
handirik. Hala nola, lokalak deitzen ditugun kanal batzuk herri zein eskualdetan
aritzen dira programazio propioa, gertukoa eskainiz, zeinetan euskarak pisu handia
duen, baina badira beste batzuk Madrildik igorritako programazio-taula osoak
errepikatzen dituztenak eta hurbileko erreferentzialtasun informatibo, kultural eta
linguistikoa kontuan hartzen ez dutenak. Hala ere, --digitalizazioak eta gertuko
telebistagintzaren arautze legalaren zain--, panorama oparoa ageri zaigu, bai
jabetzari, baita transmisio-sistemari zein emisio-eremuari dagokienez. Ondoren
datorren taulan, gaur egun telebistagintza lokalaren erroldan koka daitezkeen
kanalak ageri dira (Arana, Azpillaga eta Narbaiza, 2004).
Telebistagintza "lokala" Euskal Herrian
Izena Kanala Non Nola Katea
ARABA
Alava 7 Gasteiz 2002 Uhinez Vocento
Alto Nervión TV Laudio 2000 Uhinez Localia
Canal 58 Laudio 1998 Uhinez Ez
Canal Gasteiz Gasteiz 1996 Uhinez; Kablez Localia
Televitoria Gasteiz 1995 Uhinez Cadena Local
BIZKAIA
Bilbovisión Bilbo 2000 Uhinez; Kablez Vocento
Canal Bizkaia Bilbo 1997 Uhinez; Kablez Localia
Canal Euskadi Barakaldo 2004 Kablez Localia
Durango Telebista Durango 2002 Uhinez Ez
Ermuko Telebista
(desagertua)
Ermua 1995-2001 Kablez Ez
Gran Bilbao TV Bilbo 2000, 2003 Uhinez Ez
Plentzia TB Plentzia 1987 Uhinez Ez
Proyección TV Bilbo 2000 Internet Ez
Tele 7 Barakaldo 1989 Uhinez; Kablez Ez
Telebilbao Bilbo 1992 Uhinez; Kablez Cadena Local
Urdaibai Telebista Gernika 2002 Uhinez Ez
Uribe Kosta TB Sopela 2000 Uhinez Ez
GIPUZKOA
GoiTB Arrasate 2000 Uhinez; Kablez Ez
Goierri Lazkao 2003 Uhinez; Kablez Ez
Ikas TB Donostia 1994 Uhinez Ez
Izarraitz TB Azpeitia 2004 Uhinez Ez
Jaitxiki TB Zarautz 1992-1995 2001 Uhinez Ez
Kaito TB Azpeitia 1986 Uhinez Ez
Kanal On Andoain 1988 Uhinez Ez
Kateberria Eibar 1994 Uhinez Ez
Localia Gipuzkoa Donostia 2001 Uhinez; Kablez Localia
Mendaro TB Mendaro 2002 Uhinez; Kablez Localia
Oarso TB Oiartzun 1996 Uhinez Ez
Teledonosti Donostia 1994 Uhinez; Kablez Vocento
Telesko Eskoriatza 1985 Kablez Ez
Txingudi TB Irun 1997 Uhinez; Kablez Localia
Urnieta TB Urnieta 1992 Uhinez; Kablez Ez
Urola TB Urretxu 1998 Uhinez Ez
Zarauzko TB Zarautz 1991 Uhinez; Kablez Ez
Telebistagintzaren panorama 47
NAFARROA
Buñuel TV Buñuel 1996 Kablez Ez
C.L. de Funes Funes 1997 Kablez Ez
C.L. Mendavia Mendabia Kablez Ez
C.L.Arguedas Argetas 1996 Kablez Ez
Canal 4 Iruñea 1994 Uhinez; Kablez Localia
Canal 6 Iruñea 2002 Uhinez; Kablez Promecal
Canal Peralta TV Peralta 1999 Kablez Ez
Popular TV Navarra Iruñea 2003 Uhinez Cope
Ribaforada TV Ribaforada 1999 Kablez Ez
Tafalla TV Tafalla 1996 Uhinez Cadena Local
Tele Marcilla Martzilla 1996 Kablez Ez
Telecadreita Kadereita 2001 Kablez Ez
Telecaparroso Kaparroso 1996 Kablez Ez
Telecascante Kaskante 1995 Kablez Ez
Telefusti Fustiñana 1996 Kablez Ez
Telerrrebote San Adrian 1996 Kablez Ez
Ttipi-Ttapa TB Bera 1997 Uhinez Ez
TV Cirvonera Zentroniko 1997 Kablez Ez
TV de Milagro Milagro 1996 Kablez Ez
TV Villafranca Alesbes 1996 Kablez Ez
Valtierra TV Balterra 1996 Kablez Ez
Xaloa TB Elizondo 1997 Uhinez Ez
IPARRALDEA
Anglet Web TV Angelu 2000 Internetez Ez
Baiona TV Baiona 2000 Internetez Ez
Kanaldude TB Baigorri 2000-2002 Uhinez Ez
TVPI Baiona 2000 Internetez eta
kablez
Ez
PaysBasque.TV Bidarte 2003 Internetez Ez
48 Programaziogintza irrati-telebistan
7. BIBLIOGRAFIA
Agirre, J. (2003): "Telebista" , in Euskal Herri Enblematikoa. Prentsa, Irratia eta
Telebista, Ostoa, Lasarte-Oria.
AIMC (Asociaciones para la investigación de Medios de Comunicación) (2002):
Censo de Televisiones Locales, Madril, AIMC .
Andoaingo Udala (2004): Ramon Labaien. Euskal Telebista, hutsean sortua izene-
ko argitalpena, Andoaingo Udala, Andoain.
Arana, E., Azpillaga, P. eta Narbaiza, B. (2004): "Telebista lokalak Euskal
Herrian", Jakin, 141, 11-52.
Bardou-Boinier, S. eta Pailliart, I. (1999): "Francia: los actores nacionales ocupan
la escena local", in M. de Moragas, C. Garitaonandia eta B. Lopez, (arg.),
Televisión de proximidad en Europa, UAB, Bartzelona, 207-237.
Basterretxea, J. I. (1997): "Telebistak 25 urte Hego Euskal Herrian", Jakin, 98, 11-
20.
Bustamante, E. (koor.) (2002): Comunicación y cultura en la era digital, Gedisa,
Bartzelona.
Bustamante, E. eta Giu, I. (1988): "Televisión: desequilibrios en cadena", in E.
Bustamante eta R. Zallo (koor.), Las industrias culturales en España, Akal,
Madril, 109-162.
eta , (2002): "Televisión: errores y frenos en el camino
digital", in E. Bustamante, E. (koor.), Comunicación y cultura en la era
digital, Gedisa, Bartzelona, 213-264.
eta Zallo, R. (koor.) (1988): Las industrias culturales en España, Akal,
Madril.
Castilla, M. (koor.) (1997): Euskal Irrati Telebista 1982-1997, EITB, Bilbo.
CMT (2002): "El mercado de la televisión en la Unión Europea" izeneko txostena. .
, (2004): "Informe Anual, 2003" izeneko txostena. .
CSA (1998): "Les chiffres clés du câble et du satellite. Les Bruchures du CSA".
[Mimeografiatua].
, (2004): "Guide des chaînes thématiques" izeneko txostena
Díez, R. (2003): ETB. El inicio de una nueva era, EITB, Bilbo.
Dixit (2003): Télévision 2003, Editions Dixit, Paris.
Eusko Jaurlaritza (1992): "Euskal Telebista. Informe" izeneko txostena. [Mimeo-
grafiatua].
Fernández, E. (2002): Las telecomuniaciones por cable: el negocio de la conver-
gencia digital, Nobel, Oviedo.
GECA (2004): El anuario de la televisión, GECA, Madril.
Ibañez, J. L. (1993): Orígenes y desarrollo de Euskal Telebista (1982-1992), EHU,
Leioa.
IP eta RTL Group (2003): Television 2001. European Key Facts, Kolonia, IP.
Telebistagintzaren panorama 49
Lagardere Active Publicité (2002): "A.B.C de la Télévision" izeneko txostena .
Le Champion (1998): "Radio and Television in France", in European Audiovisual
Observatory, Radio and Television Systems in the EU members states and
Switzerland, Strasbourg, European Audiovisual Observatory, 50-60.
Le Flohic, G. (zuz.) (2003): Les Médias, Elenbi, Paris.
Lopez, B., RIQUETE, J. eta Castelló, E. (1999): "España: consolidación del
modelo autonómico en la era multicanal", in M. de Moragas, C. Garitaonan-
dia eta Lopez, B. (arg.), Televisión de proximidad en Europa, UAB, Bartze-
lona, 141-191.
Palacio, M. (2001): Historia de la televisión en España, Gedisa, Bartzelona.
Pricewaterhousecoopers (2003):" Entertainment and Media Outlook 2003-2007
EUROPE" izeneko txostena.
Ricaud, P. (2000): "Ipar Euskal Herriko hedabideen egoera", in Nor Ikerketa
Taldea, Hedabideak eta Euskal Herria, UEU, Bilbo.
SGAE (2003): Anuario de las artes escénicas, musicales y audiovisuales, Sgae,
Madril .
Urretabizkaia, M. (2004): "La TDT en España. Nueva televisión, nuevos conteni-
dos" izeneko txostena. [Mimeografiatua].
Urteaga, E. (2004): Les jounalistes locaux, L'Harmattan, Paris.
50 Programaziogintza irrati-telebistan
8. GEHIGARRIAK
ABSat
ACCES (Association des Chaînes du Câble et du Satellite)
AFORM (Association Française des Opératerurs de Réseaux Multiservices)
Anglet Web TV
Antena 3
AOC (Agrupación de Operadores de Cable)
Arte
Auna
Baiona TV
British Academy of Film and Television Arts (BAFTA)
Canal +E
Canal +F
Canal 4
Canal 6
Canal 9
Canal Euskadi
Canal Satélite Digital
Canal Satellite Numérique
Canal Sur
CLT (Compagnie Luxembourgeoise de Télévision) ikus RLT
CMT (Castilla-La Mancha Televisión)
CMT (Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones)
Consell de l'Audiovisual de Catalunya
Consejo Audiovisual de Navarra
COPE (Cadena de Ondas Populares de España)
CSA (Conseil Supérieur de l'Audiovisuel)
Digital +
EITB (Euskal Irrati-Telebista)
European Platfom of Regulatory Authorities
Euskaltel
Forta (Federación de Organismos de Radio y Televisión Autonómicos)
Frace Télécom Câble
France 2
France 3
France 5
France Télévisions
K3/33
Telebistagintzaren panorama 51
INTERESEKO WEBGUNEAK
La Otra
Lagardere Active Publicité
M 6
NC Numéricâble
Noos
Onda 6
ONO
PaysBasque.TV < http://www.paysbasque.tv>.
PaysBasque.TV
Popular TV
PriceWaterhouseCoopers
PRISA
Proyección TV(gaztelaniaz eta euskaraz
R
Retecal
Retena
Reterioja
RFO (Réseau France Outre-Mer)
RTL (Radio Television Luxembourgeoise)
RTVE (Radio Televisión Española)
SGAE (Sociedad General de Autores de España; Fundación Autor)
SNPTV (Syndicat National de la Publicité Télévisée)
Tele 5
Telecable
Telefónica
Telemadrid
Tenaria
TF 1 (Télévision Française 1)
TPS (Télévision Par Satellite)
TV3 (Televisió de Catalunya)
TVC (Televisión de Canarias)
TVC (Televisión de Canarias)
TVC Sat
TVG (Televisión de Galicia)
TVNT (Télévision Numérique Terrestre)
TVPI
TVPI Pays Basque
Unión deTelevisiones Comerciales Asociadas (UTECA)
UPC France
Via Digital
52 Programaziogintza irrati-telebistan