2. Bankugintza
2.1. DIRUAREN DESMATERIALIZAZIO-PROZESUAN ZENBAIT URRATS
Hasieran, diru materiala ondasun preziatu eta urriren bat izaten zen: gatza, tabakoa
eta abar. Baina materia-mota horren arazoa desintegrazioa zen.
Bigarren diru materiala metal preziaturen bat (zilarra, urrea...) izan zen. Jauna
--erregea normalean-- zen moneta horiek zirkulazioan jartzeko jaurgo-eskubidea
(seigneuriage) zuen pertsona bakarra. Hori adierazteko, txanponaren alde batean
jaun horren irudia jartzen zen. Gure egunotan ere ikus daiteke praktika hori.
Jaunaren kontrolpean egiten ziren txanponak eta berak jartzen zituen
zirkulazioan; beste jende guztiak benetako ondasun errealen truke eskuratzen
zituen txanponak.
Errege Bankua
aktiboa pasiboa
TXANPONAK
Ez zegoen inolako aktiborik Errege Bankuko pasibo hori orekatzeko. Eta bi
arazo zeuden: kontabilitate-arazo bat --desoreka zegoelako-- eta jaurgo-eskubi-
dearen kontua.
Egoera horretan, arazo nagusia hauxe da: Zeinek kontrolatzen du zirkulatzen
duten moneten kopuruaren sorrera? Zer dela-eta da jauna --erregea-- ahalmen
berezi hori daukan pertsona bakarra?
Txanponetan balio nominal bat azaltzen da: alde batean agertzen den zen-
bakia, txanponaren materialaren (zilarraren edo urrearen) balioa baino handiagoa
dena. Zer dela-eta? Zeinek erabakitzen du balio nominala txanponaren beraren
balio erreala baino handiagoa dela?
Monetek (txanponek) badaukate berezko balio erreala, hots, materialari dago-
kiona; baita erregeak, jaunak, ezarririko legezko balioa (erreala baino handiagoa
dena) ere. Bi balio horiek, erreala eta nominala, ezberdinak dira.
Lehenengo paperezko dirua sortzeko, botere absolutua zeukan jaun batengan-
dik Banku Zentral batera igaro zen jaurgo-eskubidea, eta erakunde horrek hartu
zuen paperezko dirua martxan, zirkulazioan, jartzeko botere absolutua. Paperezko
moneta edo diru-mota berri hori txanponak baino askoz merkeagoa zen, berez.
Zirkulazioan zegoen paperezko diruaren azken bermea Banku Zentrala (BZ)
zela suposatzen zen. Zirkulazioan ezarritako balio nominal guztia bermatuko zuen
urrezko erreserba bat zegoela BZn onartu ohi zen.
Banku Zentrala
aktiboa pasiboa
URRE FISIKOA PAPEREZKO MONETAK
Bilakaera horretan, desmaterializazio-prozesua gauzatuz zihoan: paperean
idatzitako balio nominala paperaren beraren balio erreala baino askoz handiagoa
zen. Oraindik, askotan inprimatzen da paperean jaunaren edo erregearen irudia.
Jaurgo-eskubide berria --BZrena-- eta antzinakoa --jaunarena edo erregearena--
lotzen dituen sinbologia begi-bistakoa da.
Nola kontrolatzen dira zirkulazioan dauden balio nominal guztiak, BZn
erreserban dagoen urrezko balio-kopurua berdintzeko?
Horixe izan zen 1929an, Depresio Handian, azaldu zen arazoa. Inbertsiogileen
eskuetan paperezko moneta asko zegoen, baina inbertsioak egiteko, inbertsiogileak
ez ziren fidatu paper horien balio errealaz. Orduan, jendeak bankuetara jo zuen
bere urrezko erreserbak eskatzera. Ondorioa ezaguna dugu: depresioa, langabezia...
Hurrengo urratsa diru fiduziarioaren kontzeptuaren sorrera izan zen. Ez zen
behartu BZ zirkulazioan zegoen diru nominal guztiaren urrezko bermea izatera.
Aurrerantzean, legez urre "fiduziarioa" izan zen zirkulatzen zuen paperezko
diruaren bermea. Hau da, aurreko etapan baino urre fisiko gutxiago zegoen erre-
serban, zeren legez onartzen baitzen urre fiduziaroaren balioa urre fisikoaren
balioa baino handiagoa zela.
Banku Zentrala
aktiboa pasiboa
LEGEZKO URREA PAPEREZKO MONETAK
EDO URRE FIDUZIARIOA
14 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
1929ko Depresio Handiaren ondoren sorturiko langabeziari aurre egiteko,
errezeta keynesiarra aplikatu zen. Estatua bera enpresa handi bilakatu zen, eko-
nomia martxan jartzeko. (Gogoratu behar da Hitler keynesiar hutsa izan zela, hots,
keynesianismo militarra azken punturaino bultzatu zuela.)
Orain arte ez da agertu inflazioaren arazoa, 1960ko hamarkadan azaldu baitzen.
BZk bermatzen zuen ezen merkataritza-banku guztiek diru "errealaren" erreserba
nahikoa zutela; hau da, BZ zen berme nagusia, beraren urre fiduziarioa zela medio.
1971n, arazo inflaziogileak zirela kausa, munduan zehar dolar gehiegi ze-
goelako, urre fiduziario edo legezkoaren eta paperezko monetaren arteko erlazioa
desegin zuen Nixon presidenteak. Aurrerantzean, ez zen egon legezko agindurik
erreserba fiduziario edo legezko batek zirkulatzen zuten paperezko monetak
bermatzera behartzen zuenik.
Beste alde batetik, teoriari zegokionez, Milton Friedman monetarista nagusia
azaldu zen. Horren ustez, diruaren kopurua Barne-Produktu Gordinari (BPGri)
lotuta dago.
Banku Zentrala
aktiboa pasiboa
BPG PAPEREZKO
MONETA
Jadanik, XVIII. mendean bereizi zuen Adam Smith-ek aberastasuna (produk-
tuak eta zerbitzuak) zirkulazio-gurpiletik (dirutik). Hau da, BPGa eta berori zirku-
larazten duen gurpila (dirua) bereizi behar direla esan zuen Adam Smithek.
Alta, diruaren teorian indarrean dagoen dogma kuantitatibistaren arabera,
dirua aktibo huts bat da. Horrenbestez, aberastasun osoa, Smithen kontra, BPGa
gehi zirkulatzen duten "aktiboak" izanen litzateke. Esan bezala, aberrazio teoriko
hori jadanik salatu zen XVIII. mendean. Monetarismoa kuantitatibismoaren bertsio
friedmandarra besterik ez da.
Baina diru elektronikoa agertzearekin batera, erabat utzi dio materia izateari
diruak, pultsu elektrikoak materiarik gabeko diruarekin lotzen baitira: orain ukiezi-
na da dirua, ikusezina da. Soilik bankuetako pasiboetan agertzen diren idazpenetan
ikus daiteke dirua: diru eskriturala.
1980ko hamarkadan, merkataritza-bankuek etxera bidalitako banku-ohar baten
bidez esaten ziguten ezen egon bazegoela beren pasiboetan diru-kopuru bat gure
izenean. Harrezkero, txartel elektroniko baten bidez edozein gauza (produktua edo
zerbitzua) eros zitekeen. Bankuko pasibo horretatik zegozkigun kopuruak deskon-
tatuko zizkiguten erosketen arabera; ez zen ikusten dirua, ezta ukitu ere ez zen
Bankugintza 15
egiten. Orain, badirudi dirua zenbaki bat dela, murriztuz doan zenbaki bat erosketak
gauzatzen ditugun heinean. Non dago lehengo diru materiala, aspaldiko paperezko
dirua?
2.2. EKONOMIAN AGERTU DIREN HIRU MUNSTRO: STAGFLAZIOA,
KANPO-ZORRA ETA NAZIOARTEKO KAPITAL FINANTZARIO
ESPEKULATZAILEA
Eragin kuantitatibista oso sustraituta dago eta indar handiz iritsi da gure egunetara.
Oraingoz, inflazioari aurre egiteko, Irving Fisher-en ekuazio pragmatikoa erabil-
tzen da.
Fisherren ekuazioa: MV = PT
M: zirkulazioan dagoen diruaren masa
V: zirkulazioaren abiadura
P: prezioa
T: transakzioen kopurua
Epe zehatz baterako, V eta T konstanteak dira; beraz, M eta P konstante baten
bidez daude erlazionaturik.
M = PT / V = k P
M = k P
Hona hemen ekuazio horrek ematen dituen inflazioaren eta langabeziaren
kontrako errezetak. Inflazioa baldin badago (prezioen gehikuntza), prezioak jaitsa-
razi egin behar dira, hots, M jaitsi. Horretarako, BZk garestitu egiten du diruaren
prezioa (= interes-tasa).
Alderantziz, langabezia baldin badago, diru gehiago jarri behar da zirkula-
zioan, jendeak gehiago kontsumi dezan eta inbertsioak egin daitezen. Horrenbes-
tez, diruaren prezioa jaitsi egin behar da.
1970eko hamarkadan, fenomeno berri bat azaldu zen: batera agertu ziren
inflazioa eta langabezia. Munstro esplikaezin horri izena jarri zitzaion: stagflazioa.
Kontua da ez dakigula fenomeno hori adierazten, izen bat jarri baino ez dugu egin.
Ez dakigu zer egin ortodoxia monetaristan arazo larria den stagflazioaren aurrean.
Beraz, gaur egun, Fisherren ekuazioak ez du ezertarako balio.
Are okerrago: diru elektronikorako zirkulazioaren abiadura, V, izugarri han-
dia da, eta baliorik gabe uzten du teoria kuantitatibista. Ezin zaio ezarri Fisherren
ekuazioa gaur egungo diru elektronikoari.
16 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
Okerrago oraindik: 1980ko hamarkadan, kanpo-zorraren arazoa azaldu zen.
Hirugarren munduko zorpeko herrialdeak kapitalaren esportatzaile (!) bilakatu zi-
ren. Izan ere, gauzak gehiago okertzeko, moneta batzuk --kuantitatibisten arabera,
aktibo netoak direnak, dolarra kasu-- beste guztiak baino sendoagoak dira.
Herrialdeen nazioarteko transakzioak biziodunak direnez, hau da, moneta
"sendoetan" gauzatzen direnez, herrialde ahulak lehendabizi dolarrak (paper berdea)
erosi behar ditu produktu eta zerbitzu errealen trukean, geroago beren nazioarteko
transakzioak gauzatu ahal izateko. Beren transakzio errealetan, behin erosten dute
eta birritan ordaintzen dute, aldietako batean paper berdeak soilik erosten baitituzte.
Egoera gehiago oker daiteke: monetak dibisen merkatuan egiten dira erosi eta
saldu. Espekulatzaileek, moneten "egoerari" buruzko informazio ona dutenez,
George Soros-ek besteak beste, monetak erosi eta saldu egiten dituzte, eta horrela
espekulazioa bultzatzen dute. Eragiketa horiek aparteko ekaitz monetarioak sortzen
dituzte, eta, zenbait kasutan, herrialde baten moneta suntsitzeraino iritsi dira
--horrekin batera herrialdearen ekonomia bera ere bai--. Transakzio espekulatzai-
le horiek, zeintzuek ekonomia erreala ez baitute ukitzen, 1,5 bilioi dolar mu-
giarazten dituzte egunero.
Tobin tasa izenekoa (kapital espekulatzailearen gaineko zerga) adabaki bat
besterik ez da. Hala ere, adierazgarria da kapital espekulatzailearen zirkulazio
libreko aro honetan Tobinek proposatutakoa. Izan ere, defizit teorikoaren aurrean,
erremedio gisa, isun bat, zerga moduko bat, proposatzera ausartu izan da Tobin.
Dolarra mundu-mailako moneta erreferentziala izanik, eta de facto Estatu
Batuetako Federal Reserve delakoa Munduko Banku Zentrala izanik, dolarraren
eraginagatik truke "libreko" guneak sortu nahi izan dira. Horrelako bat Europar
Batasuna da. Bide horretatik, barnera begira behintzat, monetak ez daude espeku-
lazioen menpe, lehen estatu bakoitzeko moneta dolarraren aurrean zegoen moduan.
Arazoa ez da soilik euroa martxan jarri dela teoria ortodoxorik okerrenen bidean,
baizik eta, kanpora begira, yenaren eta dolarraren eraginaren menpe segitzen duela
(Schmitt, 1988a).
2.3. DIRUAREN TEORIA BERRIAREN BEHARRA (BERNARD SCHMITT)
Bankuen diru nominalaren jaulkipena aktibo-pasibo gisa gauzatzen dela dio
Schmittek. Ikus dezagun diru errealaren sorrera, langileek enpresetan gauzatzen
dutena.
Bankua
Enpresak Langileak
Bankugintza 17
Kontabilitate berria:
Bankua Enpresa Langileak
aktiboa pasiboa aktiboa pasiboa Stock errealaren gaineko
Enpresa Langileak Stocka Bankua banku-tituluak
Enpresak bankuari dirua eskatzen dio, langileei ordaintzeko. Enpresak diru
hori bankuari zor dio --bankuko aktiboan agertzen da-- eta langileek aldiune
berean, bat-batean, diru hori berori bankuko pasiboan ezartzen dute. Dirua, horren-
bestez, aktibo-pasibo bat da.
Enpresak, kontsigna bat balitz moduan, stocka gordetzen du --aktiboa-- eta
bankuari zor dio --pasiboa--. Stock hori eskuratzeko, langileek edo beren fami-
liek bereganaturiko banku-tituluak erabiliko dituzte.
Langileek stock errealaren gaineko banku-tituluak eskuratzen dituzte. Langi-
leek irabazitako diru erreala, banku-tituluak, mailegu gisa eman daitezke. Beraz,
kontabilitate berrian, bi departamentu bereizi behar dira banku guztietan: jaulki-
pen-departamentua eta finantza-departamentua.
2.4. ERREFORMA MONETARIO BATERANTZ
Aipaturiko banku-diruaren "M-ikuspuntua", zientifikoki, akatsez beteta dago. Ka-
pitulu honetan, gaingiroki bada ere, beste metodo baten zirriborroa aipatuko dugu,
aspalditik maisua dugun Schmitt ekonomialariaren ildotik.
Zer da dirua, stocka ala fluxu bat? Beharbada, erantzun zuzena dirua biak
direla esatea da, stocka eta fluxua. Hori onartzen bada, beste galdera bat geratzen
da argitzeko: dirua "fluxuko stocka" ote da? Edozein unetan, diruaren kantitate
konkretu bat, M, komunitate nazional bateko pertsona guztiak "hornitzeko" da,
edozein delarik M horren banaketa. Demagun M konstantea dela denbora-tarte
jakin baterako, p eperako. Hortik ez da ondorioztatzen M multzoko diru-unitate
bakoitzak p epe osoan irauten duenik; alderantziz gertatzen da, p epean M osatzen
duten diru-unitateak eskuz alda daitezke, baita behin baino gehiagotan ere.
Jasotako teoriaren (edo dotrinaren) arabera, diruaren "zirkulazioa" erosleen
eta saltzaileen arteko moneta-unitateen1 "mugimenduak" definitzen du. Demagun,
batez beste, M-ri dagokion diru-unitate bakoitza p epean birritan gastatu dela;
M-ren "transakzio-abiadura" p epean 2 da. Beraz, M "mugitzen den stocka" da.
Bestela esanda, M-ikuspuntuaren logikan, fluxu monetarioak diru-stocken mugi-
menduak baino ez dira. Horrenbestez, badirudi fluxu monetarioak jadanik existi-
tzen diren diru-unitateen mugimenduak direla.
18 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
1. Diru-unitate zein moneta-unitate erabiltzen dugu gauza berbera izendatzeko.
Baina, zer da mundu errealean gertatzen dena? Zientzialariek ereduak eraiki-
tzen dituzte, zeintzuek benetako egitateak adierazten dituzten. Erantzuna ematen
gaizki hasten bagara, eskola monetaristen pentsamendua errepikatzera beharturik
egonen gara. Izan ere, M-ikuspuntuaren oinarria ondoko hipotesi okerra da: hala
nazioarteko transakzioetan nola barnekoetan, jadanik existitzen diren diru-unita-
teak saltzaileen eta erosleen artean --merkatu guztietan-- jar daitezke martxan.
Behin fluxu monetarioak horrela ulertuz gero, egitate ekonomikoen irudikapen
okerra ematera beharturik dago zientzia ekonomikoa.
Beraz, hona hemen frogatu nahi duguna, Schmitten ildotik:
(i) Benetako egoeretan, edozein transakzio konkretutan presente dagoen
diru-unitate bakoitzak ez dauka inongo existentziarik, ez trukea egin baino
lehenago, ezta trukearen ondoren ere. Fluxu monetarioak "bat-bateko
mugimenduak" dira; beste hitz batzuetan esanda, edozein baldintzatan
eta merkatu guztietan --merkatu monetarioetan zein finantza-merkatue-
tan-- diruaren abiadura infinitua da.
(ii) Oraingoz zentzuduna da denbora-tarte batean existitzen den diru-stock
bati erreferentzia egitea; egoera horri dagokion kontzeptua ez da dirua,
zentzu propioan, errenta monetarioaren edo kapitalaren kontzeptua
baizik.
(iii) Diruaren eta aktibo monetarioaren arteko bereizketa egin bezain laster
ohartzen gara ezen bankuek bi funtzio erabat desberdin gauzatzen dituz-
tela: bitartekaritza monetarioa alde batetik eta bitartekaritza finantzarioa
bestetik.
(iv) Herrialde bakoitzeko bankugintza-sisteman sakoneko erreforma bat egin
behar da, beronen jarduera bi lerro erabat ezberdinetan banatuz: bitarte-
karitza monetarioa eta finantza-bitartekaritza.
2.4.1. Banku-monetak abiadura infinituan "zirkulatzen" du
Zenbait hiztegitan irakur daitekeenaren arabera, norberak zerbait erosten due-
nean, edo zerbitzu bat ordaintzen duenean erabiltzen dituen txanponak edo banku-
billeteak dira dirua. Pertsona batek duen diruan pertsona horrek bankuan dauzkan
aurrezkiak ere sartzen dira, baina ez beraren jabetza fisikoa. Ontzat hartu behar ote
dira ontzat horrelako definizioak? Kontua da hizkera arruntera baino harantzago
joan behar dela.
Baina zehazki non hasten da diruaz pentsatzeko jarduera? Demagun txanpon
edo banku-billete bat dugula; hori aktibo bat da, jabetza bat. Hiztegiek arrazoia dau-
kate: edozein txanpon edo banku-billete pertsona konkretu baten edo pertsona-multzo
baten "eduki monetario" bat da. Are gehiago, txanpon bat edo banku-billete bat
"zerbait erosteko" edo "zerbitzu bat ordaintzeko" erabil daiteke benetan. Puntu ho-
rretaraino oraindik ez da hasi "pentsatzeko prozesua", deskribatzeak ez baitu ezer
adierazi.
Bankugintza 19
Baina, "zirkulatzen" ote dute txaponek eta banku-billeteek? Berriz, egiazko
egitatea da zirkulatzen dutela esatea. A pertsonak B pertsonari txanponetan edo
banku-billetetan ordaintzen dionean, A-k gastatzen duen "diruaren" kopurua B-ri
gehitzen zaio. Horrelako tautologiak ezin dira ukatu.
Zein "abiaduratan" zirkulatzen dute txanponek eta banku-billeteek erosleen-
gandik saltzaileengana? Galdera hori oso garrantzitsua da. Hartzen ote du txanpon
batek edo banku-billete batek denbora-tarte positibo bat jabe berri batengana iris-
teko? Ez, zeren ez baitago inongo tarterik txanpon edo billete batek erosle bat
"uzten" duenetik dagokion eroslearengana iritsi arte. Zentzu horretan, diruaren
abiadura infinitua da; gizabanako edo nazio baten jabetzen artean gordailuturik
dagoen edozein txanpon edo banku-billete "atsedenean" dago; eta eskuz aldatzeko
prozesuan dagoen edozein txanpon edo banku-billete A-k askatzen duen aldiunean
bertan B-rengana iristen da. Baina, oraindik, zerbait gehiago esan behar da
"diruaren abiaduraz". Gizabanakoen jabetzen artean, existi daiteke txanpon edo
banku-billete bat soilik aurreko ekintza edo transakzio baten bidez. Zein da tran-
sakzio horren definizio zehatza? Txanpon eta banku-billeteen sorrera azaltzeko
erantzuna zientziak bakarrik eman dezake eta ez inongo hiztegik. Egin behar den
galdera honako hau da: zein da txanponak eta banku-billeteak sortzen dituzten
transakzioen abiadura? Zientzialariek dute hitza.
Prima facie banku-billeteak eta txanponak "manufakturatutako ondasunak"
dira; denbora-tarte bat behar da billeteak inprimatzeko edo metalezko txaponak
egiteko, ondasun bat produzitzeko denbora-tarte bat behar den modura. Baina
txanponak eta banku-billeteak bankuen bitartez iristen dira jendearengana. Eta
bankuek maileguz ematen dute dirua.
Zenbat denbora behar du banku batek txanponak edo banku-billeteak maile-
guz emateko? Bistan denez, denbora-tarte bat ere ez. Horrenbestez, bankuen eta
jendearen artean definituriko dirua sortzeko ekintza guztiak "bat-bateko transak-
zioak" dira.
Txanponak eta banku-billeteak egokiro lotzen direnean beren "kausekin",
(bankuek maileguak ematearekin) aberastu egiten da diruaren definizioa --"banku
komertzialek" jaulkitako dirua, edo, "kontabilitate-dirua" (book-entry money
alegia)--. Ez dago inolako bereizketarik "banku-diru arrunten" eta banku-billeteen,
edo, kasurako, txanponen artean. Denboraren edozein tartetan, jendea (edozein era-
takoa) diru-kopuru konkretu baten jabea da banku-sistemari egindako eskabideak
dauzkan heinean; eskaera horiek paperean erregistraturik egon daitezke --banku-
billeteak--, metalean --txanponak-- edo soilik banku-kontuetan --kontabilita-
teko diruaren kasuan--.
Horrenbestez, orain erantzun dakioke honako galdera honi: ea diruaren abia-
dura finitua ala infinitua den. Edozein diru-kopuru, edozein eratan, ekonomia na-
zional batean "injektatzen" denean, abiadura infinituan gauzatzen da, zeren ez
20 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
baitago inongo denbora-tarterik, txikia izanik ere, banku batek kreditua ematen
duen "aldiunetik" jendeak banku-sistemari egindako eskabidea jasotzen duen
"aldiunera". Egia esan, injektaturiko diru-kopurua azkenean eskuz aldatzen da;
baina bankuek dirua kontu batetik bestera transferitzen dute eta jiro edo igorpen
horiek guztiak bat-bateko transakzioak dira. Beraz, pentsa daitekeen edozein
baldintzatan, diruaren abiadura infinitua da.
Hortik ondorioztatzen da ezin dela gehiago onartu diruaren "M-ikuspuntua".
Diru-"masa" positibo batek abiadura infinitua ukanen balu, mundu ekonomikoak,
edozein denboratan, diru-masa infinitu bat edukiko luke bere eskumenean; argi da-
goenez, zentzugabeko baieztapena da hori. Baina non sequitur da hortik ondorioz-
tatzea ezen inoiz ezin dela existitu inongo diru-stockik gizabanakoen edo nazioen
jabetzen artean.
2.4.2. Diru-stockak positiboak dira, eta errentari edo kapitalari dagozkie
Demagun A pertsona enpresaria edo ugazaba dela, eta B pertsona enplegatua.
B "produkzio-faktore" bat da, zeinaren output korrontea b den. Denbora kronolo-
gikoan, B-k A-ri bere output korrontea saltzen dio t aldiunean.
b stocka
A B
diru-kopurua
Geroago, t+ aldiunean, A enpresariak B-ri outputa saltzen dio.
b outputa
A B
diru-kopurua
Lehen begiradan, deskribaturiko prozesuak absurdua dela dirudi. Zer dela-eta
saltzen du B-k bere output korrontea, A-gandik berrerostearren? Baina horixe da,
hain zuzen ere, mundu errealean "produkzio-faktoreek" eta enpresariek egiten
dutena: "alokairu-sisteman", lehendabizi B langileari dirutan ordaintzen zaio
(t aldiunean) eta geroago (t+ aldiunean) jenerotan. Mozkinak nuluak direnean,
produkzio-faktoreek, multzo gisa, beraiek lehenago enpresariei saldutako output
berbera berrerosten dute. Gure helburua, lantxo honetan, ez da mozkin positiboez
aritzea; horretarako, ikus Schmitt eta Cencini (1982), eta Schmitt (1984).
Zehazkiago adierazteko: produkzio-faktoreek beren "zerbitzu produktiboak"
saltzen dituzte eta enpresariek "faktore" horien outputa saltzen dute.
Bankugintza 21
faktore-zerbitzuak
A B
faktore horien outputa
Aipaturiko transakzioa ez da "truke" baten eredua; dirua sartzen da prozesu
horretan, ondoko eran:
diru-kopurua
A B
diru-kopuru berbera
Demagun C banku bat dela. Orain litekeena da C-tik eratortzea A-k gastatu-
riko diru-kopurua eta B-k gastaturiko diru-kopuru berbera.
C bankua
aktiboa pasiboa
A x M A x MU
B x MU B x MU
Edozein pertsonak eta edozein elkartek x moneta-unitate "sortzeko" ahalme-
na du, baldin eta aldi berean x moneta-unitate "deuseztatzen" baditu.
"M-ikuspuntua" mistikoa da, zeren sorrera positiboen kontzeptu zabalagoan
diru-sorrerak daudela onartu baitu, bankuak gorputz teologikoak edo supranatu-
ralak balira bezala. Konkretuki, banku zentralak diru-iturri bilakatu dira.
Baina egitateek era arruntagoan irudikatzea eskatzen dute. C bankuak x mo-
neta-unitate "sortzen" ditu, soilik aldi berean diru-kopuru berbera (edo diru bera)
"deuseztatuz" gero. Beste hitz batzuetan esanda, C bankuak +x eta x moneta-uni-
tate sortzen ditu transakzio berean. Ondorio berbera balekoa da birritan: C bankuak
x diru-moneta sortzen eta deuseztatzen ditu, aldi bereko A-rekiko eta B-rekiko
erlazioan.
C bankuak, t aldiunean, x moneta-unitate sortzen eta deuseztatzen ditu A
enpresariarekiko eta beronen B enplegatuarekiko erlazioan. Delako (+x - x) batura
zero denez, transakzio bikoitz horretatik ez litzateke inolako ondoriorik aterako, ez
balitz produkzio errealeko neurri bat bertan batuko. C bankuak A enpresariari eman-
dako produkzio-zerbitzuen bueltan, B-k irabazitako diru-kopurua (x MU) sortzen
du. Logikoki segitzen da ezen C bankuak B kreditatzen duela eta A zorduntzen
duela x moneta-unitateko kantitatean. Gertaera konplexu baina bakar batean, t aldi-
unean gauzatzen den transakzioa "produkzio erreal" baten eta "sorrera monetario"
22 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
baten integrazioa da. Produkzio erreala kontuan hartzen ez bada, diru-sorrerak soi-
lik A-ren eta B-ren aldi bereko kreditua edo zorra inplikatuko luke, eta, orduan,
prozesua zentzugabea izango litzateke. Diru-sormenak produkzio errealetik jaso-
tzen du bere esanahi positiboa. B enplegatua, t aldiunean, birritan da kreditatua eta
behin soilik zorduna. Denbora berean, eta, simetrikoki, B enplegatua 2x MU-ko
kopuruan da zorduna eta soilik x MU-ko kopuruan kreditatua.
Ondoko T-kontuan, parentesi arteko sarrerak deuseztatu egiten dira produkzio
errealaren ondorioz.
t aldiuneko transakzioa
C bankua
aktiboa pasiboa
A x MU (A x MU)
(B x MU) B x MU
B "produkzio-faktoreak", t aldiunean, diru-kopuru positibo bat (x MU), ira-
bazten du. Okerra litzateke ondoko ondoriora iristea, alegia, A enpresariak aldi
berean diru-kopuru negatibo bat (-x MU), "irabazten" duela esatea. Izan ere, A
enpresariak zero irabazten du, zeren, nahiz eta bera zorduna izan (bankuarekiko),
erabateko konpentsazioa lortzen baitu prozesuan berak eskuratzen duen output
errealarekin. Gogora dezagun "eskuratze" hori kontsignan gertatzen den modukoa
dela. Enpresariak output erreala kontsignan, enpresan alegia, gordailutzen du.
Demagun orain, t+ aldiunean, B-k bere output erreala "berrerosten" duela.
Ikus ditzagun T-kontuak.
t+ aldiuneko transakzioak
C bankua
aktiboa pasiboa
B x MU (B x MU)
(A x MU) A x MU
t+ aldiunean azken konpentsazioa gertatzen da.
Horrenbestez, diru-unitate bat ere ez da irteten bankuetatik. Banku guztiak
daude beharturik beraiek sortzen duten edozein diru-kopuru bat-batean deusezta-
tzera. Gure etsenpluan, C bankuak, t aldiunean, x diru-unitate sortzen eta deusez-
tatzen ditu; era berean, C bankuak, t+ aldiunean, x moneta-unitate sortzen eta
deuseztatzen ditu.
Bankugintza 23
Beraz, nola da posible diru-kopuru positibo bat, x MU, t aldiunetik t+ aldiu-
nera doan tartean existitzea? Gainera, t aldiunetik t+ aldiunera doan tartea ez da
halabeharrez denbora-tarte labur bat. Erantzun zuzena honako hau da: B-k daukan
errenta eskuragarria da x MU.
M-ikuspuntuaren logikan, C bankuak, t aldiunean, A-ri kreditu bat luzatzen
dio. Kreditu-hartzailea (A enpresaria) beharturik dago geroko aldiune batean (t+
aldiunean) C bankuari berrordaintzera. Horrenbestez, C bankutik diru-kopuru neto
bat irteten da t aldiunean, eta t+ aldiunean C-ra sartzen da. Bitartean, injektaturiko
diru-kopuru osoak ekonomia nazionalean segitzen du; are gehiago, t+ aldiunean, C
bankuari berrordaintzen zaionean, berak mailegu bat luzatzen du; ondorioz, M
diru-masak konstante segitzen du edo handitu egiten da.
Egiazko errealitatean, alta, edozein aldiunetan bankuek diru-kopuru bat sor-
tzen badute, bat-batean berreskuratzen dute. B "produkzio-faktoreak", t aldiunean,
bere ordainsari korrontea jasotzen du; helburu horretarako, A enpresariak x mone-
ta-unitate gastatzen ditu. Ordainketak banku-dirutan gauzatzen direnez, C bankuak
x diru-monetako kopuruan B kreditatzeko eta A zorduntzeko erantzukizuna har-
tzen du. Bankuak zordunak direla esateak diru-kopuru baliokidea sortzen dutela
esan nahi du; bankuak kreditatuak direnean, aldiz, diru-kopuru baliokidea deusez-
tatzen dute. C bankuak x diru-unitate berreskuratzen ditu C bankuak diru-unitate
berberak sortzen dituen aldiune berean (eta ez geroagoko aldiune batean).
Beraz, jadanik ikusi dugu ezen dirua isurtzen denean, "zirkulu" batean edo
"zirkuitu" batean zirkulatzen duela.
Berezko diruari ezin zaio inoiz eutsi. B "produkzio-faktoreak" errenta-kopuru
bat irabazten du, ez diru-kopuru bat. Erosteko ahalmena da errenta, eta inongo
banku-diruk ez dauka inolako erosteko ahalmenik. Output errealari dagokio errenta.
B-k irabazitako eta eskuraturiko aktibo monetarioek berari bere produktu propioa
berriz eskuratzeko titularitatea ematen diote. Hitz batean, errenta monetarioak
ondasun errealak dira. Bankuak kontsigna-bulegoak dira, eta hortxe gordailutzen
dira output korronte errealak.
2.4.3. Bankuak bitartekari monetarioak eta finantzarioak dira
Bitartekaritza monetarioek errenta berriak sortzen dituzte.
x diru-monetako kopururako
errenta berri baten eratzea
C bankuak
aktiboa pasiboa
A x MU B x MU
24 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
Orain, erosteko ahalmenari dagokionez, B-k kopuru positiboa dauka: x diru-
unitate. Literatura ekonomikoan oso onartuta dago banku-dirua jendeak bankuari
egindako eskaera dela. Baina eskaera horien izaera zehatza ez dago hain garbi.
Jendeak daukan dirua billeteak, txanponak edo "kontabilitatekoa" izanik, errenta-
jabeek banku-sistemaren bidez output erreal koerlatiboa eskuratzeko eskubidea
daukate, tiketaren jabeek kontsignan ezarritako maletak hartzeko eskubidea dau-
katen antzera.
Bitartekaritza monetarioek denbora-tarte bakoitzean (hilabetean, astean...)
korronteki ekoitzitako ondasun errealek eta errenta-korronteak osatzen dituzten
diru-kopuruen arteko baliokidetza eragiten dute.
Bankuek, oinarrian, ondasun eta zerbitzu errealen multzo heterogeneoei
"uniformetasuna" (zenbaki konkretu trukagarrietan) ematen diete. "Alokairu-siste-
mako" lan-banaketan produzituriko objektuei homogeneotasuna emateko prozesuan,
bankuek ez dute inolako krediturik luzatzen; B-k bere errenta korrontea (x MU) C
bankuari maileguz ematen dio, eta bankuak A-ri kreditua luzatzen dio. Azken eros-
ketek dagokien outputa "hartzen" dutenean heltzen dira "heldutasunera" bitarteka-
ritza monetarioak. Orduan, errenta-tituludunek mailegu-emaileak izateari uzten
diote eta enpresak ez dira gehiago mailegu-hartzaileak; hau da, errenta-tituludunek
beren "itzultzeko fondoak" betetzen dituzte.
Baina bankuek beste transakzio-multzo bat ere gauzatzen dute. Demagun B-k
bere errenta-korrontearen zati bat aurreztea erabakitzen duela. Aurrezturiko kopu-
rua (x MU-tik y MU) beste pertsona batzuei maileguz eman diezaieke, eta horrela
ahalbidetu beraien etorkizuneko errenten frakzio bat aldez aurretik gastatzea. Ho-
rrelako kreditu-transakzioak ongi gauza daitezke bankuen parte-hartze barik. Beste
alde batetik, beste finantza-erakunde batzuk bezala, bankuak erabat gai dira aurrez-
ki-kontuak kudeatzeko.
Bankugintza 25
C bankua
aktiboa pasiboa
A x MU B x MU
D y MU D y MU
D y MU
A y MU
A (x-y) MU B (x-y) MU
Goian irudikaturiko adibidean, D pertsonak C bankutik y moneta-unitate
hartzen ditu maileguz, eta, horrela, bankuak bitartekaritza finantzarioa gauzatzen
du. B-k eta D-k egindako azken erosketek x moneta-unitate berdintzen dituzte,
output korrontearen balio osoa alegia.
Ordena monetarioa erabatekoa da, bankuek beren bitartekaritza monetarioa
eta finantza-bitartekaritza nahasten ez dituzten edozein naziotan.
2.4.4. Banku-sistemaren erreforma: bankuek beren bitartekaritza monetarioak
finantza-bitartekaritzetatik erabat aparte eduki behar dituzte
Atal labur honetan, soilik sistemaren erreformaren edo aldaketaren ildo nagu-
siak zirriborratuko dira. Arazoaren funtsa banku-jarduera bi departamentutan
(departamentu monetarioa eta departamentu finantzarioa) bereiztean datza.
Departamentu monetarioak errenta nazionala eratzeari eta gastatzeari dagoz-
kien transakzio guztiak eramaten ditu.
Departamentu finantzarioa, aldiz, bankuetan ezarritako aurrezki guztiekin
aritzen da.
Ikus dezagun lehengo etsenplua.
C bankua
I II
departamentu monetarioa departamentu finantzarioa
aktiboa pasiboa aktiboa pasiboa
A x MU II x MU I x MU B x MU
B "produkzio-faktoreek", t aldiunean, beren ordainsari korrontea jasotzen dute:
x moneta-unitate; preseski, aldiune berean, B "faktoreek" errenta berria aurrezten
dute.
26 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerak
Aurrezki berri horiek laster ateratzen dira B-k y moneta-unitate gastatuz. Ge-
ratzen diren gordailuek "maileguz emateko fondoak" hornitzen dizkiote C bankuari.
Familiek edo enpresek (D-k) maileguz hartzen dituzte fondo horiek C bankutik.
Orain, ondoko sarrerak dauzka II. departamentuko liburuak.
II. departamentua
aktiboa pasiboa
D y MU B y MU
Orain I. departamentuak bere kontuak konpentsatzen ditu.
I. departamentua
aktiboa pasiboa
A y MU I y MU
I y MU A y MU
0 MU 0 MU
Output korronte guztiak familiek eta enpresek "eskuratzen" dituzte.
A ez baldin bada gai bere output korronte osoa saltzeko, automatikoki, A "be-
hartuta" dago II. departamentutik maileguz hartzera, bere defizita (y') oreka-
tzeko.
II. departamentua
aktiboa pasiboa
A y' MU B y' MU
Banku-sistema ondoko bankuek osatzen dute: banku bakoitzak eta edozein
unetan merkatu finantzarioetan gordailuturiko aurrezkien kopuru zehatza eskain-
tzeko gai diren bankuek; banku bakoitzean, I. departamentuak II. departamentuari
egindako eskaerek (geratzen direnek) determinatzen dute kopuru hori.
"M-ikuspuntuak" ez du ongi determinatzen zein den, herrialde bakoitzean,
bankuek ekonomia nazionalean injektatu beharko luketen diru-kopuru zehatza.
Metodo berria askoz zehatzagoa da. Gaur egun, bankuak ez dira gai beren bitarte-
karitza monetarioa eta finantzarioa bereizteko. Ez dakite inoiz ea merkatu finantza-
rioetan fondo nahikoak ala ez-nahikoak hornitzen dituzten. Hemen proposaturiko
aldaketa martxan jartzen denean, banku bakoitzeko bigarren departamentua gai
izanen da, beste edozein erakunde finantzario bezalaxe, bere kontuetan ezarritako
fondo mailegagarrien kopuru zehatza zehazteko. Azkenean, neutraltasunaren arau
Bankugintza 27
estuan segituko dute bankuek, eta ekonomia nazionalak desordena monetarioen
kontra inmunizaturik egonen dira.
Hemendik aurrera, kreditua --II. departamentua-- eta dirua --I. departamen-
tua-- erabat bereizirik egonez gero, banku-sistemak beti emanen du maileguz
fondo mailegagarrien kopuru zehatza, ez gehiago ez gutxiago.
2.5. BANKUAREN BI DEPARTAMENTUEZ GAIN, BADAGO
STAGFLAZIOARI DAGOKION BESTE DEPARTAMENTU BAT
Inflazioari eta langabeziari aurre egiteko --kapital tinkoaren amortizazioari lotuta
daude biak-- Schmittek (1984, 1996a) hirugarren departamentu bat erabiltzea pro-
posatu du: amortizazio hori erregulatzen duen hirugarren departamentua. Hiruga-
rren departamentu honetaz arituko gara lan honetan.
28 Inflazioaren aurka: bankugintza berriaren jarduerakInflazioaren aurka: Bankugintza berriaren jarduerak