1. Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa:
paradigma berri baten beharrizana
Iñaki Esparta Soloeta (EHU)
1.1. SARRERA
Ekonomia soziala mugimendu kooperatiboa sortzearekin hasi eta urte luzez garatuz
eta gorpuztuz joan den esperientzia esanguratsua da. Garrantzizko indar ekonomi-
koa da munduko hainbat herrialdetan, baina batez ere, indar etiko eta eraldatzaile
handia duen errealitatea da; ekonomia sozialaren balioak, printzipioak, praktikak
eta emaitzak garrantzitsutzat eta oso baliagarritzat jo izan dituzte gizartearen hain-
bat esparruk.
Ekonomia sozialaren mugimenduak gizabanakoen artean komunitate berri bat
sortu nahi du, bertan pertsonen arteko elkartasunaz gain, belaunaldien arteko
elkartasunak ere lekua izan behar duelarik. Enpresa eta tresna ekonomiko demo-
kratikoen bidez burutu beharreko eginkizuna da hori ekonomia sozialarentzat,
enplegua, ingurua, eta eskubidea sozial eta politikoak errespetatuz (Jeantet 2000).
Hala ere, zientzia ekonomiko ofizialarentzat, ekonomia sozialak osatzen duen
errealitatea aintzakotzat hartzea merezi ez duen bitxikeria baino ez da. Eta ezin
daiteke beste modu batera izan, zientzia ekonomikoaren paradigma1 ofizial edo
ortodoxoak (hots, paradigma neoklasiko-neoliberalak) bere azterketak egiteko
erabiltzen dituen balio eta hipotesiak kontuan izanik, adibidez: pertsonen jarduera
egoismo hutsak gidatzen du, gizartearen antolakuntza merkatuak gidatu behar du,
politikak jarduera ekonomikotik at egon behar du, desberdintasunak ezinbestekoak
dira, etab. Alde horietan oinarritzen den paradigma batek ezin ditu bere baitan
bildu ekonomia sozialaren muina diren eta bere jarduna gidatzen duten ezaugarri
funtsezkoenak: demokrazia, partaidetza eta elkartasuna.
1. Paradigma zientifikoa diziplina batera dedikatzen diren ikertzaileek konpartitzen dituzten
metodo, teknika eta balioen multzoa da. Paradigma baten barruan lan egiten duten ikertzaileak bat
etorriko dira, bai aztertu beharreko gaiez, bai gai horiek aztertzeko eran. Esan daiteke, beraz,
erabiltzen duen paradigmaren arabera "ikusiko" duela zientzialariak jorratzen duen gaia. Beraz, bi
paradigma aurkakoren defendatzaileak mundu (zientifiko) ezberdinetan biziko dira. Horregatik,
"konbertsio erlijiosoarekin" alderatu du Kuhn-ek paradigma aldaketa.
Paradigma neoklasikoak jasandako kritikak ez dira oraingoak soilik, baina
azken hamarkadetan ugaldu egin dira, eta, horrekin batera, paradigma berri baten
beharrizanaz inoiz baino ozenago hitz egiten da. Paradigma berri horrek bi ardatz
nagusi, behintzat, izan beharko lituzke: alde batetik, pertsonen portaera ekono-
miko-sozialaren kontzepzio berri bat eskaini beharko luke, eta, bestetik, ordena
ekonomiko bidezkoago baterako proposamenak eskaini beharko lituzke.
Paradigma instituzionalistak ezaugarri guztiz baliagarriak aurkezten ditu
aipatutako ardatz bi horien inguruan erantzunak eskaintzeko. Pentsamendu ekono-
miko instituzionalistak tradizio historiko luzea du; demokrazian, justizian eta
elkartasunean oinarritutako antolakuntza ekonomiko-soziala sustatzea da bere
ahalegin intelektualen eta bere praktiken norabidea.
Ekonomia sozialak aintzakotzat hartuko duen paradigma bat behar du, baina,
batez ere, ekonomia soziala bitxikeriatzat joko ez duen paradigma baten beharrizana
du zientzia ekonomikoak. Lan honen helburua ekonomia sozialaren eta instituzio-
nalismoaren arteko loturak aztertzea da, eta biak uztartzeko ahaleginean zenbait
ekarpen egitea.
1.2. EKONOMIA SOZIALA
Ekonomia soziala merkatuan jarduten duten enpresa pribatuek osatzen dute; onda-
sunak eta zerbitzuak ekoiztea, aseguratzea edo finantzatzea da horien helburua.
Ekonomia soziala kontzeptuak herrialde bakoitzean ñabardura berezia hartzen duen
arren, autore guztiak bat datoz ekonomia sozialeko enpresen ezaugarri garrantziz-
koenak azpimarratzean: autonomia-gestioa, erabakiak hartzeko prozesu demokrati-
koa eta mozkinak banatzerakoan pertsonen eta lanaren lehentasuna kapitalaren
aurretik. Bazkide kapitalistak edo inbertitzaileak, egotekotan ere, ez dira kategoria
nagusia, ez eta kategoria onuraduna ere. Beraz, enpresa horietan, bazkide bakoitzak
botoa izateaz gain, mozkinaren banaketa eta erabakiak hartzeko boterea ez daude
zuzenean lotuta bazkide bakoitzak jarritako kapitalarekin (Monzón 1997, 116).
Ekonomia soziala kontzeptua iraultza industrialaren ondorio latzak leuntzeko
asmoz langileek sortutako kooperatibekin loturik agertzen da. Beraz, kooperatibak
izan dira, eta dira, ekonomia sozialaren ardatza. 1844an Ingalaterran sortutako
Rochedale-ko Kooperatibak bultzatutako printzipio ospetsuak mundu guztiko koo-
peratibetara zabaldu ziren, eta erabakigarriak izan dira ekonomia soziala kontzep-
tua garatzeko.
12 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
1.2.1. Ekonomia soziala eta hazkunde-ereduaren krisia
Ekonomia soziala edo hirugarren sektorea (sektore pribatu kapitalistatik eta
sektore publikotik kanpo dagoen errealitatea izendatzeko) deitzen den horrek sus-
trai historiko sakonak dituen arren, batez ere orain dela hamarkada bitik honantz
irabazi du ikertzaile ekonomiko eta sozialen arreta. Sektore horrek biltzen dituen
enpresa eta erakundeei eskainitako ikerkuntzak ugalduz joan dira, ekonomiako bi
sektore nagusiek (enpresa kapitalistek eta sektore publikoak) euren ezintasuna era-
kutsi dutenean gaurko gizarteek planteatutako bi erronka nagusiri erantzun egokia
emateko: enplegu beteari eta gizartearen ongizate sozialari.
Bigarren mundu gerraren ostean herrialde garatu gehienetan ezarri zen ekono-
mia mistoko eredu tradizionala, eta eredu hori 1945-1973 urteen artean gai izan zen
orduko gizarteek planteatutako interes orokorreko arazo inportanteenei irtenbidea
eskaintzeko. Hazkunde ekonomikoak inoiz izan dituen tasarik altuenak izan zituen,
eta enplegu beteko ekonomiak lortu ziren. Egoera horretan, sektore publikoa
egokitzat jotzen zen zerbitzu publikoak eta ongizate sozialeko zerbitzuak eskain-
tzeko, eta izugarrizko garapena izan zuen herrialde guztietan. Testuinguru horretan,
ekonomia sozialeko enpresen egitekoak garrantzia galdu zuen, enpresa pribatu
kapitalistak eta Estatua nahikoa baitziren enplegua segurtatzeko eta ongizate-maila
egokia bermatzeko.
Ekonomia mistoko ereduaren krisia 1945-1973 aldiko hazkunde eredua
ahitzearekin batera etorri zen. Hazkunde eredu horren zutabeak unitate produktibo
handiak, eta kapitalaren eta energiaren erabilera intentsiboa izan ziren, alde batetik,
eta, bestetik, sektore pribatu tradizionalaren osagarri moduan jarduten zuen sektore
publiko handia. Sektore publiko hori arlo berriak hartuz eta haziz zihoan neurrian,
gastu publikoa ere gehituz joan zen, eta defizit publiko handiak sortu ziren, men-
debaldeko ekonomia guztietan. Defizit publiko handien arazoaz gain, inflazio
tasek ere gorakada handia izan zuten, eta modu larrian areagotu zen langabezia;
horren aurrean, eskariaren aldetik, politika makroekonomiko keynesiarrek ez zuten
gaita-sunik agertu egoera hori kontrolpean jartzeko.
Gaur egun, ekonomia sozialeko enpresa-ereduei buruzko jakin-mina berpiztu
egin da, ekonomia mistoko eredu tradizionalak ezin baitio hainbat arazo garrantzi-
tsuri konponbide egokia eskaini: langabezia, bazterketa soziala, osasuna, hezkuntza,
nekazaritza-inguruetako ongizatea, populazio jubilatuaren bizi-kalitatea, etab.
Beharrizan horietariko askok ez du aurkitzen eskaintza nahikorik edo egokirik, ez
izaera pribatuko agente kapitalistetan, ez sektore publikoan. Interes orokorreko
helburuak lortzea (enplegu betea edo babes sozial egokia) gero eta zailagoa da eki-
men kapitalista pribatuaren eta Estatuaren jarduera hutsaren bidez. «Hau bilakatu da
arazoa: ekonomia eta enpresa desautonomizatzen ari dira berriro pertsonetatik eta
gizarteetatik» (Fernández Steinko 2001, 23).
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 13
Langabeziak edo bazterketa sozialak jarritako erronkei aurre egiteko, erantzun
berriak, baliagarriak eta eraginkorrak behar direnez, ekonomia sozialaren esparrura
(hirugarren sektore honetara) zuzendu dira begiak.
1.2.2. Lan-antolakuntza berria: malgutasuna eta partaidetza
Ekonomia sozialari buruzko jakingura, eta ez neurri txikiagoan, beste arrazoi
bategatik ere piztu da. Hazkunde ereduaren krisiarekin batera iraultza teknologikoa
gertatu da. Teknologia berriek prozesu ekonomiko eta sozialetan eragin izugarria
izan dute ekoizteko, banatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko formak aldatuz, merka-
tuak aldatuz --lan-merkatua, esate baterako--, kapital-mugimenduak lehen mailan
jarriz, tertziarizazio produktiboaren prozesua azkartuz, eta ekonomien mundializa-
zioa sakonduz. Horri guztiari sektore publikoaren funtzioen orientazio berria eta
aldaketa soziologikoak eransten badizkiogu, merkatu-ekonomiak eszenatoki berri
batean jarri direla ohartuko gara.
Pentsamendu ekonomiko ortodoxoak era hertsian aztertzen ditu aldakuntza
teknologikoaren eta ekonomiaren arteko harremanak. Ikuspegi horretatik, indar
produktiboetan gerta daitekeen edozein hobekuntza, automatikoki, kapitalismoa
indartzera dator. Pentsaera hori ez da gai enpresa eta gizarte-egituretan aurrerakun-
tza teknologikoak sor ditzakeen kontraesanak era egokian aztertzeko (Guerrero
2000). Ekonomia sozialaren ikuspegitik aztertuz gero, ordea, zenbait aukera zabal-
tzen dira demokratizazio parte-hartzailearen bidean.
Gaur egungo ekonomiek ekoizteko era malguak behar dituzte; alde batetik,
teknologiak hori posible egiten duelako, eta, bestetik, eskariak hala exijitzen due-
lako. Beraz, herrialde garatuetan lehengo produkzio-kateak albo batera utzi dira,
eta, horrekin batera, lana antolatzeko era zurrunak desagertu egin dira.
Ekoizte-eredu berriek lan-antolakuntza arina eta malgua eskatzen dute; ekoiz-
penak behar dituen baldintzetara azkar egokitzeko gaitasuna erakutsi behar da.
Lanen deszentralizazioa, lanpostuen malgutasuna, gaitasunen balio-aniztasuna,
kalitatearekiko konpromisoa, lantaldeen autonomia, erantzukizuna, etab. dira lan-
antolakuntza berriak eskatzen dituen ezaugarriak (Mendizabal 1999). Orain, langi-
learen parte-hartzea da beharrezkoa; lanean langilearen inplikazioa, motibazioa eta
sormena. Alor hori bereziki ekonomia sozialeko enpresek landu dute hasieratik,
aipatutako ezaugarri horiek euren jardunean funtsezko elementuak baitira.
1.2.3. Zientzia ekonomiko ortodoxoaren ikuspegia
Zientzia ekonomikoaren hastapenetan, egoismoaren hipotesia homo econo-
micusaren, ez beste inoren, ezaugarritzat hartzen zen. Baina teoria neoliberalak
(Aukera Publikoaren Eskola, Oliver Williamson-en Instituzionalismo Berria eta
Gary Becker-en teorizazioak, batez ere) indarra hartuz joan diren neurrian, hipotesi
hori pertsonen jarduera-esparru gehienetara pasatu da: politikara (politikaren mun-
14 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
dua gizabanako-politikari kalkulatzailez osaturik egongo litzateke), administraziora
(administrazioaren mundua gizabanako-funtzionario kalkulatzailez beteta egongo
litzateke), enpresara (langileei free rider portaera --alferkeria-- suposatzen zaie
eta transakzio kostuak minimizatzeak antolakuntza hierarkikoa eskatuko luke), eta
baita bizitza sozialera eta familiara ere (edozein erabaki --baita maitasunari loturi-
koak ere-- ekintzaren kostuak/irabaziak kalkulatu ondoren hartuko litzateke).
Gainera, teoria neoliberalek betiko portaera egoista hori erradikalizatu egin
dute. Lehengo homo economicusarekin alderatuz (egoista "normaltzat" joz hura),
gizabanako berria (neoliberala) erabat egoista, ziniko eta kalkulatzailea da eta bere
interesa lortzeak, soil-soilik, gidatzen du bere portaera (Monnier eta Thiry 1997,
16).
Homo economicus tradizionalak eredu baten kontsiderazioa zuen (hots, errea-
litate konplexu baten analisi ulergarria egin ahal izateko erabilitako errepresentazio
sinplifikatua), baina homo economicus berriaren ezaugarriak gizabanakoen izaera
antropologikoari loturik agertzen dira. Horrela, homo economicus horretan oinarri-
tutako paradigma, inplizituki, eredu posible bakartzat aurkezten da.
Beraz, teoria neoliberalaren ikuspuntutik, eta gizabanakoaren arrazionalita-
teari gagozkiolarik, portaera erabat egoista eta zinikoa izango litzateke aintzakotzat
har daitekeen bakarra, portatzeko beste edozein era ez baita anakronismo baten
aztarna, gaitasunik ezaren sintoma... edo engainua besterik (Monnier eta Thiry
1997). Politikariek Estatuko instituzioen defentsan jardutea, euren hauteskunde
interesen gainetik, ez da sartzen teoria neoliberalen markoan; ez eta funtzionarioen
lehentasuna euren lanean zerbitzu publikoa eskaintzea izatea ere; askoz gutxiago
demokrazia ekonomikoa eta elkartasuna izatea goiburutzat kooperatibistek, edo
altruismoak gidatzea bolondresen lana. Kontzepzio eta jarduera horiek ez dute
lekurik neoliberalismoak duen gizabanakoaren ikuspegi utilitarista-monetaristan.
1.2.4. Interes orokorra berrikusi beharra
Hala eta guztiz ere, kontuan hartu beharreko aspektu batzuk dituzte teoria
neoliberalek. Paradoxikoki, ikuspegi neoliberalak, gizabanakoen portaera egoistan
oinarritua egon arren, eraso handia --eta ez arrazoirik gabea-- egin dio interes
orokorrarekin erlazionaturiko guztiari.
Onartu beharra dago, teorizazio hauek agertu arte, interes orokorra aipatu
izan denetan ez dela inoiz kontuan hartu gizabanakoen portaerak berak ere kutsa
dezakeela interes orokor hori. Neoliberalek argi utzi dute, maila honetan ere, ku-
deaketa publikoan zein ekonomia sozialeko enpresa edo erakundeetan, hutsegiteak
eta akatsak guztiz posibleak direla. Arrazoiketa neoliberalaren zati honek hauxe
planteatzen du: arazo ekonomiko-sozialen soluzioa ez dela pentsatzen zen bezain
sinplea.
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 15
Dena dela, Estatuak eta ekonomia sozialeko erakundeek interes orokorraren
monopoliorik ez izateak, ez du esan nahi merkatuko indarrek hartzen dutela esklu-
siban monopolio hori. Alde bakarreko ikuspegi erosoak utzi eta konplexutasuna
aintzakotzat hartzea eskatzen du horrek.
Baina ikuspegi neoliberalaren oinarri antropologikoa, hau da, portaera arrazio-
nala egoismo hutsarekin identifikatzen duena erabat, ezin daiteke onartu, eta kritika
gogorra merezi du. Alde batetik, baieztapen horrek ez duelako oinarri enpirikorik,
eta beste alde batetik, kultura ekonomiko, publiko edo soziala suntsitzera dato-
rrelako.
Ekonomia publikoa oso presente dago munduko herrialde guztietan, erregimen
politikoa edozein izanda ere. Berak bakarrik Barne Produktu Gordinaren %25-%50
errepresentatzen du, herrialdeen arabera, eta horri, enpresa publikoak gehitu behar
zaizkio; eta pribatizatze-prozesuek azken urteotan bultzada handia ezagutu duten
arren, oraindik ere sektore publikoko enpresek errealitate ekonomiko inportantea
osatzen dute. Izan ere, nekazaritza alde batera utzita, Europako Batasuneko jardue-
ra ekonomikoaren %10a baino gehiago suposatzen dute. Horrez gain, kontuan izan
behar da ugari direla sektore publikoaren gutxiengo partizipazioa duten enpresak.
Bestalde, tradizio frantsesari jarraituz, ekonomia soziala izenaz ezagutzen den
sektoreak --kooperatibak, mutualitateak eta elkarteak biltzen dituenak-- herrialde
askotan garrantzizko pisua izatea lortu du. Europako Batasuneko hamabost herrial-
detan zazpi milioi inguru pertsonari eman bide dio; horrek esan nahi du alokairu-
peko enpleguaren %5,5 inguru errepresentatzen duela.
1.2.5. Ikuspegi konplexuago baten bila
Ikuspegi neoliberalarentzat, merkatuen zenbait hutsegite (monopolio naturala,
kanpo-ondorioak, ondasun publikoak...) alde batera utziz gero, merkatu libreetan
dagoen lehiak segurtatzen du, berak bakarrik, berez, eta alde guztietan, interes
indibidualen eta interes orokorraren arteko lotura hertsia eta berehalakoa. Botere
desberdintasunik eta instituziorik gabeko mundu honetan espazio sozioekonomikoa
eremu garden eta neutro moduan agertzen da, momentu guztietan autorregulatzeko
gaitasuna duen merkatu baten gidaritzapean.
Baina errealitate sozioekonomiko konkretuak begiratuz gero, mundu askoz
konplexuagoa agertzen zaigu. Eta mundu horretan gatazkak, botereak eta balioek
berebiziko lekua hartzen dute. Merkatuek egitura instituzional konkretua dute
atzean, batzuen mesedetan eta beste batzuen kaltetan. Eta komunitate bateko jen-
dearentzat interes orokorra kontuan izateak leku inportantea hartzen du, nahiz eta
ez oso zehaztua2.
16 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
2. Mozkin pribatuak maximizatzearen helburuak ondo zehaztutako portaera ekonomikoetara
eramaten gaitu; interes orokorra bilatzeak, ordea, zehaztu gabeko portaeretara garamatza sarri
askotan.
Pentsamendu neoliberalak errealitatearen alde bakar bat (gizabanako berekoi-
-kalkulatzaile hutsa) kontuan izanik egiten ditu bere teorizazioak, baina zientzia
kognitiboen azken aurkikuntzen arabera, pertsonengan etengabe daude presente
interesa eta morala. Gizabanakoak badaki baliabideak erabiltzen bere helburuak
lortzeko, baina bere jardueran emozioak eta balioak ere ageri dira. Politikariek,
esate baterako, hauteskunde-interesak dituzte, ezin daiteke uka, baina euren por-
taera aztertuz, beste betebehar batzuen ardura ere hartzen dutela ageri da.
Premisa ultraliberalek kontrakoa dioten arren, badirudi gizabanakoek ez
dituztela gizartearekiko harremanak "ni-haiek" erako aurkako dialektika sinplistan
oinarritzen. Gizabanakoaren arrazionaltasunean, komunitatearen --edo zenbait ko-
munitateren-- kide sentitzea ere sartzen da; komunitate horiekin balioak eta helbu-
ru kolektiboak konpartitzen ditu, eta solidario sentitzen da. Gizartean "solidaritate-
perimetroak" aurkitzen dira (Monnier eta Thiry 1997, 21). Perimetro edo eraztun
horiek familiatik hasi eta nazioarte mailaraino doaz, enpresatik, sindikatutik,
elkartetik, etab.
Gizabanakoaren jardueran motibazio posible eta konplexu ugarik parte har
dezaketela kontsideratzeak ez du esan nahi eredu utilitarista alde batera utzi eta
gizabanakoaren irudi moralizatzaileren bat onartu behar denik. Alde bakarreko
ereduek ezin dute azaldu gizabanakoaren portaeraren konplexutasuna. Egin beha-
rrekoa beste hau izango litzateke: gizabanakoaren portaerak agertzen duen diber-
tsitatea zientifikoki aztertu, eta ahalik eta ondorio gehien atera, ekonomia eta gi-
zartea era egokienean antolatu ahal izateko.
1.2.6. Egitura instituzionalaren garrantzia
Langabeziaren arazoak eta ongizate-estatutik ongizate-gizartera igarotzeak
aparteko garrantzia hartu dute merkatu-ekonomia modernoetan, ezin izan baitzaie
konponbide egokia eman merkatuaren indar autorregulatzailea erabiliz, ez eta eko-
nomia mistoko politika makroekonomiko tradizionalei jarraituz ere.
Giza beharrizanak ugariak izan arren, eta jarduera produktiboa beharrizan
horiek asetzera zuzendua egon arren, merkatu-ekonomietan lan-eskaintzaren zati
batek ez du jarduera produktiboan aritzeko aukerarik aurkitzen. Esan daiteke
nahigabeko desenplegua dela, askogatik, kostu handiena suposatzen duen merkatu-
hutsegitea.
Hutsegite horren aurrean, azalpen makroekonomikoek adierazitako kausak
(eskariaren gutxiegizko maila, alokairu errealek behera egiteko aurkezten duten
zurruntasuna, lan-merkatuaren malgutasunik eza) ez dira nahikoa gure gizarteetan
metatzen den desenplegu guztia azaltzeko. Horrek, azalpenak beste nonbait aurki-
tzera eramaten gaitu, eta, badirudi, gure ekonomietako arazo larrienen (langabezia
euren artean) azpian dauden faktore inportanteenak ez direla makroekonomikoak,
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 17
gizartearen egitura instituzionalari loturikoak baizik3. Horrek, zientzia ekonomi-
koari gizarte osoaren onerako izango diren aldaketa instituzionalak proposatzea
eskatzen dio.
1.3. PARADIGMA BERRIA
1.3.1. Inperialismo ekonomikoa
Praktika zientifiko normala izan da, beti, zientzia batek beste zientzia bateko
edo batzuetako metaforak onartzea eta erabiltzea4, baina ez diziplina bateko zien-
tzialariak beste diziplina batzuetako eremuetara sartzea euren metodoarekin, orain
ekonomialariak egiten ari diren bezala. Inperialismo ekonomiko izenez ezagutzen
den fenomeno hori dela eta, gauza bitxia gertatzen ari da ekonomiaren munduan
gaur egun. Paradigma ekonomiko neoklasikoa beste esparru batzuk hartuz doa, hots,
bere metodoa (aukera arrazionalen metodoa, funtsean) beste zientzia batzuen ere-
muetara aplikatuz doa, bere barnean izugarrizko arazoak dituenean. Oso harro
agertzen da beste diziplina sozial batzuen aurrean, bere metodoaren nagusitasuna
aldarrikatuz, bere baitan adostasunik ez dagoenean.
1.3.2. Kritikak paradigma neoklasikoari
Gaur egun zientzia ekonomikoan nagusia edo ofiziala den paradigmak ez ditu
aintzakotzat hartzen ekonomia sozialaren praktikak planteatzen dituen balioak,
portaerak eta gizarte-aldaketa nahiak. Baina, horrez gain, paradigma horrek huts
egiten du errealitate ekonomikoen hainbat eta hainbat aspektu interesgarri eta larri
azaltzerakoan.
Eredu neoklasikoetan, gizabanakoaren portaera da gizarteko analisi ekonomi-
koaren ardatza, gizabanakoen integrazio kuantitatibo soila besterik ez baita gizar-
tea eredu horientzat. Modu horretan, gizabanakoa irabazi pertsonalaren bila ari
denean, bere irizpide pertsonal hutsa kontuan izanik, gizarte osoaren ongizaterako
ekarpena egiten ari da. Paradigma horren ikuspuntutik, egoismo pertsonala ondasun
soziala bilakatzen da, eta mozkin pribatua lortzea da gizartearen benetako motorea
(Palazuelos 2000).
Horregatik, paradigma neoklasikoaren ibilbidea eta emaitzak ikusita, gero eta
ahots gehiago entzuten da, eta esparru ezberdinetatik, paradigma berri baten beha-
rrizanaz mintzatzen. Autore ugarik adierazi dute euren desadostasuna paradigma
18 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
3. Tesi hori izan da historian zehar eskola instituzionalistaren ardatza.
4. Peirce-ren ustez, beste diziplina batzuetako metaforak erabiltzea indar inportanteenetarikoa da
zientzia bat garatzeko. Darwin-ek biologia Malthus-en eta ekonomialarien metodoetara egokitu zuen,
Wundt-ek fisiologiaren metodoak egokitu zituen psikologiara, Cournot-ek desbiazioen kalkulua
egokitu zuen ekonomia politikora, etab.
ortodoxoarekin, eta, horrekin batera, ekonomia beste modu batera aztertzeko
nahia5.
Baina paradigma berri bat burutzea ez da goizetik gauera egiten den lana.
Hodgson-ek (1995, 12) dioen bezala, paradigma neoklasikoa, gaur ezagutzen
dugun forman, laurogeita hamar urtez --1860tik 1950 arte-- hamabi bat aparteko
bururen ahaleginen ondorioz sortu da. Kontuan hartu behar da, beraz, zientzia
ekonomiko berri bat eraikitzea izugarrizko lana dela, eta, urte luzez, jende askoren
parte-hartzea eta era guztietako ekarpenak direla beharrezko.
1.3.3. Paradigma instituzionalista
Paradigma heterodoxoen artean badago bat (Instituzionalismoa) ekonomia
sozialaren ildo beretik doana. Instituzionalismoaren planteamenduak bat datoz
ekonomia sozialaren balio, printzipio eta praktikekin: demokraziaren, elkartasuna-
ren eta berdintasunezko gizarte baten aldeko apustua eraldaketa sozialen (aldaketa
instituzionalen) bidez. Instituzionalismoak, ekonomia sozialak egiten duen eran,
gizabanakoak izaki arrazional, zuhur eta kritikotzat hartzen ditu; beraz, egoerak
aldatzeko gai direla kontsideratzen du.
Instituzionalismoa XX. mendearen hasieran Ipar Amerikan sortzen den
pentsamendu ekonomiko soziala da, Veblen, Commons eta Mitchell-en lanen
ondorioz. Gerorantz korronte horren ordezkari esanguratsuenak Ayres, Myrdal eta
Galbraith izan dira, eta azken hamarkadetan ikuspegi instituzionalista-eboluzionis-
tan oinarrituriko ekarpenak gero eta gehiago dira, hala Estatu Batuetan nola
Europan. Paradigma hori marxismoaren eta keynesianismoaren ikuspegi ugarirekin
bat dator, baina ez du onartzen marxismoak aldarrikatzen duen determinismoa;
bestalde, keynesianismoak baino ikuspegi integralagoa du gizartearen antolakun-
tzarako.
Waller-ek (1988, 667) honela definitzen du instituzionalismoa: «sistema eko-
nomiko baten funtzionamenduaren deskribapen zehatza egiten duen analisi kriti-
koa; sistema hori egitura eta praktika demokratikoago eta parte-hartzaileagoetara
bultzatzea da bere helburua». Ikusten denez, definizio horrek ekonomia sozialaren
kezkak erabat biltzen ditu.
Instituzionalismoaren ezaugarri funtsezkoenak hauek izango lirateke: (i) Para-
digma neoklasikoarekin mantentzen duen antagonismoa; hau da, erabateko desados-
tasuna paradigma neoklasikoak erabiltzen dituen hipotesiekin, burututako ikerketa
anitzen hutsaltasunarekin eta paradigma horretatik eratortzen diren inplikazio
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 19
5. Bide horretan dira "Kansas City-ko Proposamena" moduko aldarrikapenak. Proposamen hori
2001eko ekainean Missouri-ko Unibertsitatean bildu ziren hogeita bi herrialdetako ikertzaile, irakasle
eta ikasleek eman zuten argitara. Dokumentu horretan agertzen diren kezkak azken urteotan mun-
duko beste leku batzuetan adierazitakoen segida dira, hala nola, Erresuma Batuan ("Cambridgeko
Mugimendua"), Frantzian ("Mugimendu Ekonomiko Postautista") eta beste herrialde batzuetan.
politikoekin. (ii) Parametro neoliberalen bidez eratutako statu quoari oposizioa.
(iii) Sustrai intelektualak pragmatismoan ditu (Peirce, James eta John Dewey). Hi-
rurogeiko hamarkadatik aurrera korronte hori Estatu Batuetan berrindartzen hasi
zenean, ez zuen marxismora jo, ez eta Europan izandako bertsioetara ere; horren
ordez, euren marko intelektuala Estatu Batuetako filosofia pragmatikoan eta Ve-
blen-en ekarpenetan oinarritu zuten. (iv) Eraldaketa ekonomiko eta sozial aurrera-
koien aldeko bokazio eta konpromisoa.
Instituzionalismoak paradigma berri eta alternatibo bat sortzeko egin ditza-
keen ekarpenak hainbat esparrutara hedatzen dira. Ekonomia sozialarekin lotura
gehien agertzen duten hiru alderditara mugatuko gara lan honetan: (i) Ekonomia
zientzia moral bezala definitzea. (ii) Ekonomia arrazionalitate instituzionalaren
inguruan eraikitzea. (iii) Ekonomiaren izaera politikoa lehen mailan jartzea.
1.3.4. Ekonomia, zientzia morala
Veblen-ek balio aurrerakoi eta balio atzerakoien artean ezarritako bereizketan
datza eraikin instituzionalista osoaren abiapuntua6. Balio aurrerakoiek arazo eko-
nomikoen soluzioa gizartearen gehiengoaren mesedetan gerta dadin laguntzen
duten bitartean, balio atzerakoien helburua talde batzuen boterea, estatusa eta pri-
bilegioak mantentzea da.
Bereizketa hori Veblenek era deskriptiboan planteatu bazuen ere, denbora-
rekin, izaera normatiboa hartuz joan da7 eta instituzionalismoak aldarrikatutako
edozein balio-irizpideren oinarri bihurtu da. Horrela, instituzionalismoak, zientzia
ekonomikoari, inoiz galdu behar ez zuen izaera morala berrezarri dio. Errealitate
ekonomiko-sozialaren azterketa aurretiaz zehaztutako balioetan oinarrituta egiten
du, hau da, giza idealen markoaren barruan. Zientzia sozial desinteresaturik ezin
daiteke izan. Balioek gidatzen dute azterketa, galderak plantearaziz eta arrazo-
namendua bideratuz (Myrdal 1980).
Instituzionalismoarentzat, balio-judizioak ezinbestekoak dira ikerkuntza sozia-
lean, eta argi eta garbi zehaztuta agertu behar dute. Horrez gain, azterketa kritikoa-
ren galbahetik pasa behar dute; balio-judizioak ezin dira era arbitrarioan aukeratu;
aitzitik, euren koherentzia, esangura, iraunkortasuna, onarpen sozial maila eta bi-
deragarritasuna zehaztu eta frogatu behar dira (Myrdal 1980).
Uste oso hedatua da zientzia ekonomikoan proposizio normatiboen azterketa
arrazoiaren bidez egitea ezinezkoa dela. Neoklasikoen ustez, proposizio zientifi-
koak soilik aztertu daitezke arrazoia erabiliz, baina inoiz ez helburuak edo balioak,
20 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
6. Balioen arteko dikotomia hori, autore instituzionalistetan, era honetara ere agertzen da: balio
instrumentalak/balio ez instrumentalak edo balio teknologikoak/balio zeremonialak. Testuko erabile-
ra Paul D. Bush-ena da.
7. Batez ere Marc Tool-en lanen ondorioz.
horiei izaera arbitrarioa suposatzen baitzaie. Ezin daiteke ezer arrazionala esan ba-
lioei buruz, arrazoiaren eremutik at geratzen baitira. Baina paradigma neoklasi-
kotik kanpo adierazten dena beste hau da: balioei buruzko eztabaidak argudioetan
oinarritzen dira, eta argudioak kritikatu eta ebaluatu egin daitezke euren sendota-
sun-maila kontuan izanik. Balioei buruz gauza asko esan daiteke arrazoiaren ere-
mutik irten gabe (Ovejero 1994).
Ekonomiak gizarte osoaren zerbitzurako eraiki behar den zientzia soziala izan
behar duela uste du instituzionalismoak; ondasun eta zerbitzuen fluxuan egon
daitezkeen arazoak identifikatu behar ditu eta bide egokiak proposatu, fluxu hori
gizarte osoaren mesedetan gerta dadin.
Ekonomiak alternatibak eskaini behar ditu planteatutako arazoak konpondu
ahal izateko. Zientzia horrek jende errealaren beharrizanak aztertu behar ditu, eta
ez merkatu abstraktuenak edo kapital handiarenak. Robbins-en ustez, zientzia ekono-
mikoaren eginbeharra baliabide urriak helburu alternatiboetara egokitzea bazen,
instituzionalismoak aldatu egiten du ikerketaren ardatza: inportantea, orain, arazoak
eta gatazkak identifikatzea da, eta horiei soluzioa eskaintzeko egitura instituzio-
nalean aldaketak proposatzea.
Instituzionalismoarentzat merkatua ez da zerbait "naturala", nahi eta nahi ez
ona dena eta per se onartu behar dena. Merkatu-ekonomia merkatu ugariz osaturik
dago, eta bakoitzaren funtzionamendua aztertu behar da; merkatu horiek eraikuntza
sozial konkretuak dira, eta botere-erlazio konkretuen isla; beraz, gizarteari eskaini-
tako emaitzen arabera ebaluatu behar dira.
Ekonomialari neoklasikoen iritziz, gure garaiko instituzio garrantzitsuena
merkatua da, baina instituzionalisten ustez, benetako jokoa ez da merkatuan gerta-
tzen. Indar errealak merkatuen atzean daude, nolako elkartrukeak egin ahal izango
diren eta noren mesedetan burutuko diren erabakiz. Instituzionalismoaren ikuspun-
tutik, merkatuek aurretiaz erabakitako joko-arauak islatzen dituzte, besterik ez.
1.3.5. Arrazionalitate instituzionala
Homo economicusaren kontzepziotik eratorritako merkatuko arrazionaltasuna
albo batera utziz, instituzionalismoak arrazionalitate instituzionalaren inguruan
eraikitzen du bere diskurtsoa. Gizabanakoaren portaera ezin daiteke ulertu testuin-
guru instituzionala kontuan hartu gabe: testuinguru horrek ezartzen dizkio mugak
eta eskaintzen dizkio ahalbideak. Horrek hauxe esan nahi du: alde batetik, gizar-
teko egitura instituzionalak (legeak, arauak, populazioaren jarrerak, ohiturak, etab.)
izan behar duela analisi ekonomikoaren ardatza, eta ez sistemaren "inperfekziotzat"
hartzen den zerbait; bestetik, edozein arazoren (langabezia, desberdintasunak, lan-
kontratu bidegabeak, prezio-igoerak, ezegonkortasuna...) sustraiak gizarteko
egitura instituzionalean aurkitu behar direla; eta azkenik, errentak, boterea eta esta-
tusa ere instituzioen bidez eskuratzen direla.
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 21
Instituzionalismoaren hurbilketa metodologikoa ez da oinarritzen a priori
ezarritako ezein egiatan, ez eta ezein motatako determinismotan. Hurbilketa kausala
da, hau da, gizarteko egitura instituzionalean gertatzen diren lotura kausalak aurki-
tzea da bere helburua. Eta hurbilketa horrek ez du izaera mekanizista, eboluzionista
baizik.
1.3.6. Zientzia ekonomikoaren izaera politikoa
Instituzionalismoaren ikuspuntutik, zientzia ekonomikoak tresna izan behar
du aldaketa instituzionalen bidez aldaketa sozial aurrerakoiak bultzatzeko. Aldake-
ta sozialerako funtsezko elementua, gizakiek euren esperientziari buruz era kriti-
koan pentsatzeko duten gaitasuna dela uste dute instituzionalistek. «Hau izan da
statu quoa aldatzeko elementu oinarrizkoena historian zehar» (Tool 1986, 7).
Pentsamendu kritikoaren bidez herritarrak euren eskubideen alde saiatzen
dira. Gizarteari buruzko kritika abstraktuak baino gehiago, eskubide konkretuen
aldeko borrokak dira mugimendu instituzionalistaren oinarria (Dugger 1989).
Zientzia ekonomikoak giza egoeraren hobekuntzarako ekarpenak egin nahi baditu,
gizabanakoen eskubideak lehen mailan jarri behar ditu, eta horiei buruzko eztabai-
da irekia sustatu behar du: enplegu-eskubidea, diru-sarrera duin baterako esku-
bidea, etxebizitzarako eskubidea, kalitatezko ingurumenerako eskubidea, etab.
Ekonomiaren kontzepzio horrek aldaketa sozial aurrerakoiak eragingo dituz-
ten politikak sustatzea suposatzen du, eta ez gutxi batzuen mesedetan statu quoa
indartuko dutenak. Izan ere ezberdintasun sakonena, instituzionalisten eta neoklasi-
ko-neoliberalen artean, ez da lehenengoek instituzio kontzeptua darabiltela analisi-
unitate moduan8, baizik eta antolakuntza sozioekonomikoari dagokionez, batzuek
eta besteek duten ikuspegi ezberdina zientzia ekonomikoaren egitekoaz: gizartea-
ren gehiengoaren alde izango diren aldaketa sozialak bultzatzea batzuentzat, eta
statu quoa berrindartzea besteentzat.
Ikuspegi neoliberalak bizitza sozial osoa antolatzeko duen irizpide bakarra
merkatu-irizpidea da. Baina instituzionalisten ustez, merkatuko arrazionaltasunak
beti egon behar du arrazionalitate politiko demokratikoaren mende, hau da, gehien-
goak adierazitako borondate sozialaren mende.
Ekonomia sozialak egiten duen bezalaxe, instituzionalismoak ere lehen mailan
jartzen du demokraziaren kontzeptua. Instituzionalismoak bere kausatzat hartu du
lanean demokrazia ekonomikoa eta esparru politikoan demokrazia parte-hartzailea
sustatzea (Dugger 1989). Demokrazia ez da ulertzen botere ekonomikoaren zerbi-
tzuan dagoen elite politikoei egiten zaien botere-delegazio moduan, baizik eta per-
tsonek euren duintasuna eta boterea adierazteko duten bide bezala.
22 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
8. Ekonomia Instituzional Berriak ere (hipotesi neoklasikoetan oinarrituta) instituzioak erabiltzen
ditu unitate-analisi bezala.
Dena den, aldaketa sozialak oztopatzen dituzten indarrak ez datoz soilik botere
taldeek euren pribilegiozko posizioak mantentzeko eragindako presiotik, baizik eta
baita jendeak oso barneratuta dituen pentsatzeko eta portatzeko joeretatik ere; joera
horien bidez, jendea prest agertzen da mendekotasunean, hierarkian edo pribile-
gioetan oinarritutako harremanak onartzeko. Arrazoiz sartu dute kooperatibek
hezkuntza euren printzipioen artean, bazkideak lankidetzaren, demokraziaren eta
erantzukizunaren balioetan hezteko.
Estatuaren egitekoari buruz, instituzioanalistek onartzen dute gizarte kapita-
listetan Estatuaren funtsezko zeregina kapitalaren metaketarako baldintza egokie-
nak bermatzea dela; hala ere, aldaketa sozial aurrerakoiak bultzatzeko askatasun
nahikoa baduela uste dute. Beraz, Estatuak ez du espazio ekonomikotik at egon
behar (neoliberalek dioten bezala) eta ez da soilik desberdintasunak leuntzeko era-
bili behar (keynesianismoarekin bezala); aitzitik, rol aktiboa jokatu behar du egitu-
ra instituzionala gehiengo sozialaren interesetara egokitzeko.
1.4. AZKEN GOGOETA
Ikerketa enpirikoek (Barea eta Monzón 1992) agerian jartzen dute kooperatibek
aberastasuna sortzen dutela eta errenta eraginkortasunez banatzen dutela, enpresa
tradizionalek baino enplegu egonkor gehiago sortzen dutela, langileen birziklape-
naz arduratzen direla, eta partaidetzaren eta erantzukizunaren kultura --ezinbeste-
koak gaur egun enpresa-jardunean-- sortzen dutela.
Ekonomia sozialak mundu guztian du ezarpena; lorpen handiak izan ditu bere
ibilbidean; zentzuzko bidea eskaintzen du gizartea antolatzeko; historia du, baita
oraina ere, eta, batez ere, badu etorkizuna. Baina, hala ere, ekonomia mota hau ez
da existitzen zientzia ekonomiko ortodoxoarentzat. Ikuspegi horren jarraitzaileen
ustez, ekonomia sozialeko partaideen portaera ez da "egokia", hau da, ez da izan
beharko lukeen bezain berekoia eta kalkulatzailea. Ekonomia sozialeko enpresen
helburu nagusia ez da ahalik eta irabazi gehien lortzea, baizik eta printzipio batzuei
jarraituz jardutea, eta lana adostutako balio batzuen inguruan antolatzea. Ekonomia
ofizialak ezin du hori bere baitan integratu.
Ekonomia ortodoxoak ez du ikusten merkatua gizarteak bere helburuak lor-
tzeko erabiltzen duen bitarteko edo tresna moduan. Ikuspegi horren jarraitzaileen
ustez, merkatua da gizartearen lorpen handiena, eta antolakuntza sozioekonomiko
guztia horretara menderatu behar da. Ondorioz, zientzia ekonomikoa ez da gizarte
osoaren mesederako bide egokienak proposatzen dituen zientzia, merkatua defen-
datzen duena baino. Pertsonen portaera, ez arlo ekonomikoan soilik, baizik eta
baita bizitzako beste arloetan ere, kalkulu egoista hutsak bideratzen duela uste duen
paradigma batek ezin du gizarte bidezkoago eta solidarioago baten aldeko propo-
samenik egin.
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 23
Zientzia ekonomikoak paradigma berri baten beharrizana du, errealitate eko-
nomikoa beste parametro batzuetatik abiatuta aztertu ahal izateko. Paradigma ho-
rrek aztergai izan behar ditu, eta ez aldagai exogenotzat hartu, aspektu historiko-
instituzionalak (jarduera ekonomikoan hain garrantzi handia dutenak) eta horien
ondorioz gizartean sortutako botere-erlazioak eta gatazkak.
Horrez gain, paradigma berriak gizartearen antolaketa ekonomiko-sozial
alternatibo eta bidezkoago baterako irizpideak eskaini behar ditu. Alternatiba
horrek gizabanakoaren eta gizartearen beharrizanetan erroturik egon beharko luke.
Era demokratikoan adierazitako borondate kolektiboa izan beharko litzateke iriz-
pide nagusia; inoiz ez, merkatu librearen izenean, gizarteko sektore boteretsuenen
interes pribatua.
Interes pribatuan oinarritutako ekonomiaren funtzionamenduak arau argi eta
zehatzak dituen arren, demokrazia parte-hartzailean, autogestioan eta elkartasu-
nean oinarritutakoak, sarritan, ez du izango portaera egokiena zein den adieraziko
dion irizpide zehatzik. Kontraesanak agertu ahala, irtenbideak aurkitu beharko ditu,
eta, horrela, bidea eginez joan. Horretan datza bere zailtasuna, baina baita bere
handitasuna ere.
Gizartea antolatzeko beste bide batzuk ere posible direla esatera datoz institu-
zionalismoa eta ekonomia soziala. Egoismoak, kapitalaren nagusigoak eta desber-
dintasun sozial iraingarriak ez dutela zertan izan behar antolakuntza sozialaren ar-
datzak. Ekonomia instituzionalistaren ikuspuntutik, ekonomia sozialaren praktikak
frogatzen du jarduera ekonomikoa demokrazian, partaidetzan eta elkartasunean
oinarri daitekeela.
BIBLIOGRAFIA
Barea, J. eta Monzón, J. L. (1992): Libro blanco de la economía social en España,
Ministerio de Trabajo y Seguridad Social, Madril.
Dugger, William M. (1989): "Introduction" in W. M. Dugger (arg.): Radical
Institutionalism. Contemporary Voices, Greenwood Press, Connecticut.
Fernández Steinko, A. (2001): "Boceto para una espiral democratizadora de la
economía, la sociedad, la empresa..." in A. Fernández Steinko eta D. Lacalle,
Sobre la democracia económica. La democracia económica en la sociedad, I,
El Viejo Topo-FIM, Madril.
Guerrero, D. (2000): "Globalización, sociedad postindustrial y crecimiento econó-
mico a largo plazo" in J. Arriola eta D. Guerrero (arg.), La nueva economía
política de la globalización, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zer-
bitzua, Bilbo.
Jeantet, T. (2000): La economía social europea o la tentación de la democracia en
todas las cosas, CIRIEC, Valentzia.
24 Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
Mendizabal, A. (1999): "Organización del trabajo y economía social" in GEZKI,
Estudios sobre economía social y derecho cooperativo, Marcial Pons, Madril.
Monnier, L. eta Thiry, B. (1997): "Arquitectura y dinámica del interés general" in
L. Monnier eta B. Thiry, Cambios estructurales e interés general. ¿Hacia
nuevos paradigmas para la economía pública, social y cooperativa?,
CIRIEC, Valentzia.
Monzón Campos, J. L. (1997): "Las contribuciones de la economía social al
interés general" in L. Monnier eta B. Thiry, Cambios estructurales e interés
general. ¿Hacia nuevos paradigmas para la economía pública, social y
cooperativa?, CIRIEC, Valentzia.
Myrdal, G. (1980): Contra la corriente. Ensayos críticos sobre economía, Ariel,
Bartzelona.
Ovejero, F. (1994): Mercado, ética y economía, Icaria/Fuhem, Bartzelona.
Palazuelos, E. (2000): Contenido y método de la economía. El análisis de la eco-
nomía mundial, Akal, Madril.
Tool, M. R. (1986): Essays in Social Value Theory: A Neoinstitutionalist Contribu-
tion, M. E. Sharpe, London.
Waller, W. T. (1988): "Radical Institutionalism: Methodological Aspects of the
Radical Tradition", Journal of Economic Issues (iraila), 667-674.
Ekonomia soziala eta zientzia ekonomikoa: paradigma berri baten beharrizana 25

Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean