1. Sarrera orokorra
Irrati eta telebistako [kazetaritza-] informazioaren teoria eta teknika oso gai korapilatsua
da, bertan kazetaritzari dagozkion ia alderdi guztiak sar baitaitezke. Hori dela eta,
beharrezkoa da hasiera-hasieratik finkatzea kontzeptuen mapa eta nabigazio-mapa.
1.1. KONTZEPTUEN MAPA
Kontzeptuen mapa honi esker, lehenik titulua osatzen duten substantiboen esanahi
kokatuak definituko ditugu eta, jarraian, era laburrean, azpian dauden oinarri zientifikoak
gogoratuko ditugu; alegia, komunikazio-ekintzak kokatzeko dauden mailak, kazetaritzaren
eta komunikazioaren teoriak aztertzeko ikuspegiak, eta horien ikerkuntzan erabiltzen diren
teoriak. Beraz, lehenik, ikus dezagun liburu honen izenburuko hitzen adiera:
· Teoria: kazetaritza-informazioaren oinarri teoriko orokorrak barne hartzen ditu eta,
batik bat, irratiari eta telebistari dagozkien alderdi teoriko berariazkoak.
· Teknika: irrati eta telebistako kazetaritza-ekoizpenean erabilitako prozedura, trebe-
tasun eta baliabideen teoria eta praktika aztertzen ditu. Teknikaren teknikak edo
teknika ekoizleak dira hemen hizpide ("egiten jakitea" eta "jakinda egitea"), eta ez
teknika teknologiko hutsak ("erabiltzen jakitea").
· [Kazetaritza-] informazioa: irratiak eta telebistak ematen duten gaurkotasuneko
informazioa barne hartzen du. Kako artean sartu ditugun hitzak adierazten duenez,
hemen landuko ditugun irrati eta telebistako teoria eta teknika kazetaritzazko
informazioari dagozkio soilik, egon badagoelako ikus-entzunezko beste
informazio-mota bat, kazetaritzari ez dagokiona.
· Irratia eta telebista: hauexek dira hemen kontuan hartuko ditugun ikus-entzunezko
komunikabideak, ikus-entzunezko komunikabide bestelakoak ere badiren arren.
1.1.1. Komunikazioaren mailak
Komunikazio kontzeptua hainbat diziplinaren edukiontzi metonimikoa denez, eta ho-
rietako batzuek elkarren artean zerikusi gutxi dutenez, "komunikazioaren mailen eskalara"
jotzen da sarri; izan ere, komunikazioaren mailek komunikazioa gertatzen den gizarte-
egiturekin erlazioa dute. Mailakatuta, hauexek dira komunikazioaren mailak:
· Pertsonaren barrukoa, pertsonari berari dagokiona.
· Pertsonen artekoa, bikoteen kasuan, adibidez.
· Taldearen barrukoa, familiari buruzkoa, adibidez.
· Taldeen artekoa, tokiko komunitatean gertatzen dena, esate baterako.
· Instituzioei/erakundeei dagokiena, sistema politiko edo enpresarialari dagokiena,
hain zuzen.
· Soziala, gizarte osoari dagokiona; kazetaritza eta komunikabideak, adibidez.
Komunikazioaren azken mailan kokatuta gaude. Alabaina, "kazetaritza"1, "komuni-
kabideak" eta "gizarte" kontzeptuak oso lotuta daude elkarren artean gainera, oso zabalak
dira. Horregatik, aztertzerakoan erabilitako ikuspegiak eta teoriak bereizi beharra dago.
1.1.2. Komunikabideei buruzko teorien ikuspegiak
Komunikabideei edo "medioei"2 buruzko teoriak lau ikuspegi nagusitik datoz, bi
ardatz berezituen inguruan ezarriak direnak: alde batetik, medioak-gizarte ardatza eta,
bestetik, kultura-materialismo ardatza. Denis McQuail-ek (1999, 30. or., 2000/1983, 7. or.,
2002, 7. or.) dioenez, lehen ardatzetik ikuspegi mediozentrikoa eta soziozentrikoa datoz,
eta bigarrenetik, ikuspegi kulturazalea eta materialista3:
· Ikuspegi "mediozentrikoa": komunikabideak hartzen ditu erreferentzia nagusitzat,
eta eragin dezente aitortzen die. Kazetaritzak eta medioek eremu zientifiko
autonomoa dutela dio, nahiz eta, aldi berean, aitortzen duen haien artean kon-
tzeptuzko sakabanaketa handia dagoela, gorputz teoriko koherente eta egituratua
finkatzeko zailtasunak ezartzen duena.
· Ikuspegi soziozentrikoa: medioak gizartearen parte bat bezala, teoria sozial
zabalaren barruan, aztertu behar direla jotzen du. Horrelako hurbilpenaren
ondorioa da ez zaiola komunikabideen teoriari autonomia zientifiko propioa
esleitzen; kazetaritzari ere ez, beraz.
· Ikuspegi kulturazalea: kulturaren eta ideien ikuspegitik aztertu nahi ditu medioak.
· Ikuspegi materialista: medioetan eta kazetaritzan eragina duten prozesu ekono-
mikoak eta indar eta faktore materialak aztertzen ditu batik bat.
1. irudian ikus daitekeenez, bi ardatzen alboetan ezarritako espazioetan, launa alor
daude, eta horietako bakoitzak ikuspegi batzuk konbinatzen ditu.
· Lehen alorra, mediozentrikoa eta kulturazalea: medioen edukiari, audientziaren
hartzeari eta audientziarengan duen eraginari ematen die garrantzirik handiena; hau
da, edukietan eta audientziarengan dituen efektuetan jartzen du atentzioa.
· Bigarren alorra, mediozentrikoa eta materialista: komunikabideen alderdi
politikoak, ekonomikoak eta teknologikoak aztertzen ditu. Medioetan dauka
interesik handiena.
24 Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan
1. Ez daukagu ahantzita akademiko batzuek proposatutako Periodistika kontzeptua, baina hori aurrerago
deskribatuko dugu.
2. Ingelesetik gaztelaniara itzulitako obra batzuetan, McQuail-enean adibidez (1999), media hitza ageri da
(medium hitzaren plurala). Guk, betiko "komunikabide" hobesten dugu, baina "medio" eta "medioak" berbak ere
erabiliko ditugu liburuan.
3. Aipatutako autoreak dio badirela bestelako ikuspuntu batzuk ere --humanistikoa eta zientifikoa,
kualitatiboa eta kuantitatiboa, subjektiboa eta objektiboa--, eta zatiketa horiek ikerketari aurre egiteko moduak
isla ditzaketela.
· Hirugarren alorra, soziozentrikoa eta kulturazalea: faktore sozialek medioak
ekoitzi zein hartzeko eta medioek bizitza sozialean dituzten funtzioak aztertzen
ditu. Binomio nagusia medioak-bizitza soziala da.
· Laugarren alorra, soziozentrikoa eta materialista: komunikabideak batik bat
ezaugarri ekonomiko eta soziopolitikoen isla direla uste du, eta ez haien kausa
nagusietako bat.
1. irudia: kazetaritzaren eta komunikabideen ikerketarako teoriak eta ikuspegiak
Iturria: McQuail (1999, 31. or., 2002, 7. or) eta autoreen egokitzapena.
1.1.3. Kazetaritzari eta medioei buruzko teoriak
Diziplina zientifiko bati buruzko teoria fenomeno bat ulertu, haren efektu edo
ondorioak aldez aurretik gutxieneko ziurtasunez esateko eta hura sortzera edo birsortzera
zuzendutako lege, printzipio, nozio edo ideia multzo modura har daiteke. Behatu,
definizioan ezarritako mailakatzea eta ordena, giza eta gizarte-zientzien teoria ere barne
hartzeko xedez. Izan ere, zientzia fisikoetan eduki propio guztiak azalduko dituen teoria
bateratzailea bilatzen den arren, ezin aplika daiteke printzipio hori zurruntasun berberaz
giza eta gizarte-zientzietan. Aplikatzekotan, teoria sistematzaile modura aplika daiteke,
aztertutako fenomenoak beren arteko erlazioa kontuan hartuz azalduko dituena, eta ez
zuzeneko kausalitatez (Horgan 1998).
McQuail-ek (1999, 32-34. or., 2000/1983, 8. or.) dio lau teoria nagusi daudela
kazetaritza eta komunikabideak aztertzeko: gizarte-zientziena, arauemailea, operatiboa eta
"egunez egunekoarena"4.
· Gizarte-zientzien teoria: medioen izaera, funtzionamendua eta efektuei buruzko
postulatu batzuk barne hartzen ditu, eta ikuspegi mediozentrikoarekin du erlazioa.
Ikuspegi mediozentrikoa
Ikuspegi kulturazalea
Ikuspegi soziozentrikoa
Ikuspegi materialista
1. Esparrua: ikuspegi
mediozentriko eta
kulturazalea
2. Esparrua: ikuspegi
mediozentriko eta
materialista
3. Esparrua: ikuspegi
soziozentriko eta
kulturazalea
4. Esparrua: ikuspegi
mediazentriko eta
materialista
Sarrera orokorra 25
4. Beste ikuspegi batetik begiratuta --ideologikoagoa eta "boterea eta ezberdintasuna", "integrazioa, iden-
titatea eta gizarte-aldaketa" moduko kontzeptuetan zentratuagoa-- sailkapen desberdin bat egiten da: medioen
teoria marxista, teoria funtzionalista eta teoria kritikoa. Garapenaren teoria, medioak garapen-faktore modura
hartzen dituena, gainbehera etorri da, arrakasta txikia izan baitu garapen ekonomiko urria duten herrialdeetan.
1. esparrua: ikuspegi
mediozentriko eta
kulturazalea
2. esparrua: ikuspegi
mediozentriko eta
materialista
3. esparrua: ikuspegi
soziozentriko eta
kulturazalea
4. esparrua: ikuspegi
mediozentriko eta
materialista
· Teoria arauemailea: medioek nola jokatu beharko luketen seinalatzen du, eta
teoria honen corpusa lege, arau, komunikazio-politika, kode etiko eta eztabaida
publikoetan aurki daiteke. Nagusiki aztertzen dituen gaiak medioen funtzioa, haien
objektibotasuna, interes publikoa, etab. dira.
· Teoria operatiboa edo teknikoa: medioetako profesionalek beren lanean garatzen
eta aplikatzen dituzten ideia praktikoak hartzen ditu kontuan. Esperientzia
praktikoaren eta gogoetaren ezagutza da. Hauexek dira eduki nagusiak: medioen
antolaketa, edukien produkzio-prozesua eta eraginkortasun komunikatibora eta
informatibora eraman dezakeen guztia. Esan beharra dago, teoria tekniko honek
bere eragina daukala teoria arauemailean, eta alderantziz.
· Egunez egunekoaren teoria edo "zentzu arruntarena": teoria hau arduratzen da
audientziak eta pertsonak duten gaitasunaz eguneroko bizitzan medioak erabiltze-
ko, edukiak hartu eta interpretatzeko, esanahiak esleitzeko eta formatuak bereizteko.
Alabaina, gogoratu beharra dago ez dela "audientziari buruzko teoria" --ia konta
ezinezko audientzia-motak onartzen baititu (McQuail 1999, 490. or.)--, eta beste
teoria zientifiko batzuekin erlazionatuta dagoela, adibidez, pragmatika,
fenomenologia eta etnometodologiarekin5.
Obra honetan, lehen hiru hurbilpen teorikoek dute tokia (gizarte-zientziarenak, araue-
maileak, operatiboak/teknikoak), aproposak baitira kazetaritzaren eta irrati eta telebistaren
teoria eta teknika ikertzeko.
1.2. NABIGAZIO-MAPA
Kontzeptuei buruzko argibide horiek eman ondoren, ikus dezagun jarraian obrari koheren-
tzia ematearren diseinatu dugun edukien egitura. Gure "nabigazio-mapa" da, hain zuzen
ere (modan dagoen esamoldea erabiliz), eta argi asko ikusten da hurrengo ilustrazioan, non
bloke bakoitza atal bati dagokion eta, aldi berean, abstrakzio-maila bati, aukeratu dugun
egitura piramidalak adierazten duenez.
· Beheko aldean, generalizazio handiaz, kazetaritza-informazioaren eta ikus-
entzunezko lengoaiaren oinarri teorikoak daude. Eta kazetaritzari eta informazioari
dagozkien kontzeptu nagusiak aztertuko ditugu, hala nola informazioaren kalitatea
eta dentsitatea, generoak, erreferentziazko esparrua diren aldetik; albistea, arketipo
modura hartuta; objektibotasuna, jarrera modura ulertuta; eta egoki diren beste
hainbat kontzeptu (agenda-setting delakoa, hirugarren pertsonaren efektuaren
hipotesia, etab.). Era berean, atal oso bat eman zaie ikus-entzunezko narratibaren
inguruko ezagutza teoriko-teknikoei.
· Hurrengo mailan, abstrakzio-gradu bat gutxiagoz, Estatu espainiarrean eta auto-
nomia-erkidegoetan operatzen duten telebista- eta irrati-sistemak eta programa-
zioak aztertuko ditugu. Hau da, nabarmendu egin nahi dugu medioak eta edukiak
txertaturik dauden testuinguru sozio-kulturalaren menpekoak direla.
· Hirugarren mailan gehiago mugatzen dugu azterketa-alorra, eta telebistako eta
irratiko informazio-programen tipologia eta egitura arakatzen ditugu.
26 Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan
5. Etnometodologia, zentzumen arruntaren eta gizartearen eguneroko bizitzaren ezagutza aztertzen duen
korronte soziologikoa den aldetik.
· Azkenik, piramidearen erpinean, "ikus-entzunezko obra informatiboa" kokatzen
dugu (albistea, erreportajea, elkarrizketa, etab.), hots, kazetariak eta bere taldeak
ekoizten duten telebistako zein irratiko unitate informatiboa. Dena den, kontuan
hartu behar dugu obra informatiboaren ekoizpena komunikabide bakoitzak ezarri-
tako ildo edo politika informatiboaren menpe egoten dela esplizituki zein inpli-
zituki, eta hor, komunikabidean, Josep M. Martí-ren hitzetan esateko (2003),
"informazioaren hierarkia" dago. Beraz, gure iritzian, ikus-entzunezko kazetaritza-
obraren kalitate integrala hainbat elementuren artean partekatu behar da, hau da,
autore materialaren, programaren editorearen eta informazio zerbitzuetako eta
enpresako arduradun-hierarkiaren artean.
2. irudia: obraren egituraren nabigazio-mapa
Iturria: autoreek egina.
Beraz, kazetaritzaren diziplina zientifikoan pilatutako ezagutzen arabera, kazetaritza-
informazioaren ekoizpenean hainbat jarduera eta jarrera intelektual eta praktiko sartzen
dira, informazioa gauzatzen duen kazetariak6 ez ezik, informazio-programaren7 editoreak
eta komunikazio-enpresak berak elkarrekin gauzatzen dituztenak. Honela deskribatuko
ditugu:
Oinarri kontzeptual orokorrak
- Komunikazio ereduak
- Kazeta-informazioaren funtzioak eta disfuntzioak
"Albistea"
arketipo modura
"Objektibitatea"
jarrera modura
Ikus-entzunezko informazio periodistikoaren oinarri teorikoak
"Generoak"
esparru ireki modura
Ecosistema de la radio española y autonómica
Programazioa telebistan Programazioa irratian
Informazio-programak TBn: motak eta egitura Informazio-programak irratian: motak eta egitura
Gidoia telebistan Gidoia irratian
Hurrengoen tipologia eta egitura:
Albisteak ete erreportajeak TBn -
Elkarrizketak eta genero dialogikoak TBn -
"Ikus-entzunezko
lengoaia"
arte/teknika modura
- Kazeta-informazioaren kalitatea eta dentsitatea
- Audientziaren eta medioen agendei buruzko teoriak
Ecosistema de la televisión española y autonómica
Informazioaren prozesua TBn -
Informazio-prozesuaren osagaiak TBn -
Hurrengoen tipologia eta egitura:
- Albisteak ete erreportajeak irratian
- Elkarrizke. eta genero dialogikoak irratian
- Informazioaren prozesua irratian
- Informazio-prozesuaren osagaiak irratian
Telebista eta irrati sistemak
Informazio-programak telebistan eta irratian
Informazio-unitateak telebistan eta irratian
Sarrera orokorra 27
6. "Kazetari" terminoak, hemen erabiltzen dugun zentzuan, esanahi generikoa dauka, eta albisteaz modu
nominalean arduratzen den lizentziadun profesionala ez ezik, irudia eta soinua harrapatzen dituen taldea adierazi
nahi dugu.
7. Editoreak eragin erreala eta esanguratsua dauka kazetarien lanean eta informazioaren kalitatean.
- Informazioarfen prozesua irratian
- Informazio-prozesuaren osagaiak irratian
Hurrengoen tipologia eta egitura:
- Albisteak eta erreportajeak irratian
- Elkarrizketak eta genero dialogikoak irratian
Informazio-programak irratian: motak eta egitura
Telebista espainiar eta autonomikoaren ekosistema Irrati espainiar eta autonomikoaren ekosistema
- Komunikazio-ereduak
- Kazeta-informazioaren funtzioak eta disfuntzioak
· Jarrera erabakitzailea, interpretatzailea eta sortzailea informazioaren sortze-
prozesu osoan zehar. Adibide soil modura, prozesuaren puntu batzuk hartzen
baditugu, hauxe ikusten dugu: a) kazetaritza-enpresak bere informazio-ildoa du,
denek errespetatzen dutena (kazetariek eta editoreek); b) kazetariak landuko duen
gaia medioaren informazio-politikaren arabera erabakiko du editoreak; c) kazeta-
riak, berriz, informazioan sartuko dituen gertakariak eta testigantza interpretatu eta
erabakiko ditu ondoren, kazetaritza-informazioa sortuko du, dela albiste, dela
erreportaje, elkarrizketa, edo beste modu batean; d) informazio-unitatea informa-
zio-programa baten barruan emitituko da; eta e) editoreak edo/eta informazio-
zerbitzuen hierarkia kontuan hartuta, kazetaritza-obra hori ebalua dezakete eta,
ondo baderitze, erabakiren bat hartu.
· Jarrera egiatia eta argitzailea informazio-prozesu osoan zehar. Bi jarrerak dira
garrantzizkoak, eta produkzioan hartutako jarrera erabakitzaile, interpretatzaile eta
sortzailea baldintzatu eta mugatzen dituzte.
Korronte intelektual eta akademiko jakin batek bereziki nabarmentzen du kazeta-
ritzaren jarduera interpretatzailea8, gainerako adjektiboen kalterako-edo, baina, gure ustez,
egokiagoa da hemen azaldutako jarduera eta jarreren esparrua, horrela, giza jarduera
guztietan azaltzen den "interpretatzaile" adjektiboak kazetaritza-jarduerari dagozkion
egiatasuna eta argitasuna gutxitzea ekiditen baitugu.
1.3. ONDASUNA, OBRA EDO PRODUKTUA
Teorian ez ezik, praktikan ere eztabaidatzen den beste arazo bat da ea kazetaritza-
informazioa obra9 periodistikoa, produktu komertziala ala alor publikoko ondasuna10 den.
Ondorioz, eztabaida beraren jarraipena da ea harreran dagoen audientzia erabiltzailez,
kontsumitzailez edo herritarrez osatuta dagoen, adjektibo bakoitzak ezaugarri definitzaile
batzuk baitauzka. Ordena aldatu eta atzekoz aurrera hasiz, gure aburuz kazetaritza-infor-
mazioa hauxe da:
· Esfera publikoko ondasuna, gizarteari zerbitzatzen diona, eta ez soilik medioaren
audientziari.
· Kazetaritza-obra modura gauzatzen dena, teoria, teknika eta etika egoki bati esker,
zeinean "kazetaritza" hitzak ondasun publikoari dagozkion ezaugarriak betetzera
behartzen duen (egiatasuna, gizarte-ondasuna, justizia).
· Produktu baten tratamendua hartzen duena, gauzatzeko eta hedatzeko ekoizpen-
prozesu enpresariala behar duelako.
Gainera, kazetaritza-informazio bat komunikabidearen informazio-obra orokor baten
zati bat da, hau da, informazio-programazioaren edukian unitate modura txertatzen dena.
Azkenik, hartzeari dagokionez, erabiltzaile hitza egokiagoa eta herritarrekiko hurbi-
lagokoa dela jotzen dugu; ez, ordea, kontsumitzaile hitza, alderdi komertzial argiegia
baitauka.
28 Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan
8. Ikus Lorenzo Gomis (1974), besteak beste.
9. Zinemako edo literaturako obra bat izan daitekeen legez.
10. Nahita esaten dugu "alor publikoko ondasuna", "ondasun publiko" kontzeptutik bereizteko.
1.4. TRANTSIZIO ANALOGIKO-DIGITALA
Gertatzen ari den trantsizio analogiko-digitalak irrati eta telebistako kazetaritza-infor-
mazioari eragin diezaioke, bereziki produkzio-prozesuetan eta organigrametan, baita parte
hartzen duten kazetari eta talde profesionalen eginkizunetan ere. Lan honetan kontuan
hartu dugu errealitate hori, eta digitalizazioak eragindako aldaketak aintzat hartu ditugu.
Horretarako, iker-bisitak egin ditugu Estatu espainiarrean eta Ameriketako Estatu
Batuetan. Dena dela, gure azterketen arabera, irrati eta telebistako teoria eta teknikaren
mami-mamia ez da aldatuko, eraldaketa teknologiko digitalaren eraginez. Azkenean, xedea
beti baita berbera: kalitatezko informazioa ematea, ahalik eta objektiboena eta askotarikoa.
Are gehiago, multimedia-kazetaritza gaiaren inguruan dagoen arinkeria neurri batean
behintzat gutxitu egin beharko genuke, "Kazetaritzaren erronkak: multimedia-konbergen-
tzia eta merkantilizazioa" epigrafean diogun legez.
Sarrera orokorra 29

Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan