Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Fisika orokorra (2. argitalpena)
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Nolanahi den, zenbait berritasun dakartza bigarren argitalpen honek. Batetik, bidezkoa denez, lehenengo argitalpeneko akatsen zuzenketa egin dugu. Bestetik, euskara bera eguneratu dugu; izan ere, azken urteotan Euskaltzaindiak hainbat erabaki hartu ditu euskararen estandarizaziorako bidean, hala nola araugintza berriko erabakiak eta Hiztegi Batuko zerrendak, besteak beste. Horiek guztiak hartu ditugu kontuan testuaren orrazketa eta zuzenketa egitean. Azkenik, liburuaren formatuari eta aurkezpenari dagozkien zuzenketaz eta berregituraketaz arduratu gara; horretaz, kontuan izan dugu UEUren argitalpen-zerbitzuaren eboluzioa, eta oraingo bildumen araberako aurkezpen eta egokitzapena egin ditugu. Zernahi gisaz, errespetatu egin ditugu aurreko argitarapeneko irudiak, eta zuzen-zuzenean ekarri ditugu argitalpen honetara. UEUko Fisika Saileko kideek pozez aurkezten dugu liburu zaharberritu hau, aurreko hamaika urteotan bere emaitzak eman dituenak beste hamaikatan ere emango dituelakoan.
Erosi Liburua