Ingurumenaren erronkak, globalizazioaren garaia
Juan Lopez Uralde, Greenpeaceko zuzendaria*
Globalki pentsatu eta tokian ekin? 70eko hamarkadatik hona horixe izan da pentsa-
mendu ekologistaren paradigma: endekatze globalaren kontzientzia ekintza lokale-
tan zehaztu behar zen. Ekintza txiki asko mundua aldatzeko emankorrak izan be-
harko ziren; baina, XXI. mendean sarturik, paradigma horren mugak ikusgarriak
dira: Gero eta tokian tokiko jarduera gehiago milaka kilometrora hartzen diren
erabakien menpe daude.
Adibidez, zarama birziklatzeko komunitate batek egiten duen ahalegina,
zuzenean kalteturik izaten da, ontziei buruzko Europar Batasunean hartzen diren
erabakiengatik edota Mundu Merkataritza Erakundeagatik (MME).
Horregatik, globalizazio ekonomikoaren garaian, ekintza lokala beharrez-
kotzat jo behar dugu, baina ezinbestean elkarloturik joan behar du une honetan
munduaren ibilbidea markatzen duten nazioarteko instituzioak aldatzeko lanarekin.
Pentsa dezagun gaur egungo garaian, Iraken aurkako gerraren arriskua
nabarmen dugunean, --giza eta ingurumen-hondamendiaz gain-- petrolioaren
prezioetan eta Kiotoko Protokoloaren gainean zalantzarik gabeko ondorio sendoak
izango dituena eta abar. Nahikoa alda ekintza lokalekin edo tokian tokiko jarduera-
rekin eragina izatea maila globalean? Baina nola da posible eraginkorrak izatea
esparru globalean ? Bi galdera horiei erantzuten saiatuko naiz.
INGURUMENEKO ARAZO NAGUSIAK XXI. MENDEAREN HASIERAN
1968. urtean, Rachel Carson iparramerikar biologoak Silent Spring (Udaberri isila)
idazlana argitaratu zuen, non pestiziden kalteak biziaren baitan salatzen zituen.
Hori ekologismo modernoaren jaiotzatzat hartu zen. Bi urte geroago, 1970ean,
Lurraren lehengo eguna antolatu zen Ameriketako Estatu Batuetan, eta hortxe
koka daiteke erakunde ekologista nagusien jaiotza.
* Hauxe da, Juantxu Lopez Uraldek "Hermes eta Gaia III: Komunikazioa eta ingurumen-
-politikak globalizazioaren garaian" ikastaroan emandako hasierako hitzaldiaren transkripzioa.
Hogeita hamar urteko ingurumen-borrokaldiak ezagutuz gero, hainbat arazo ez
direla konpondu, eta, gainera, larritzen ari direla ikusten da. Hona hemen adibide
batzuk: Aldaketa klimatikoen lehenengo zantzuak ari gara ikusten eta Kiotoko
Protokoloa da tresna bakarra arazoari eusteko. Dena den, alderdi guztiek onartzen
dute lehenengo aurrerapausoa baino ez dela. Hala eta guztiz ere, Ameriketako
Estatu Batuetako gobernuak ez ditu gelditzen tresna hori oztopatzeko saioak.
Biodibertsitatearen galerak kezkagarriak dira. Bakar-bakarrik geratzen ari
gara. Baso pristinoen desagerpenarekin eta itsasoen murriztapenarekin espezieen
galera handitzen doa. Gizakiok 100.000 substantzia kimiko sintetiko baino gehiago
sartu ditugu ekosistemetan. Neurri handi batean, ez dakigu osasunean sor ditza-
keten eragozpenak zein diren. Haietako asko urte askotarako egongo dira gurekin.
Mehatxu nuklearrak iraun egiten du eta zabaltzen doa. Txernobileko triskantzak ez
du zentralen eta arma atomikoen zabalkundea gelditu.
ZERTAN OKERTU GARA?
Ongi dakigu gero eta jende gehiago arduratuta dabilela ingurumen-egoerarekin.
Gero eta talde aktibo gehiago ikusten dugu. Gobernu eta enpresariek ingurumen-
-sailak sortu dituzte. Jardunaldi, bilerak, kongresu eta hitzaldi gehiago dago, bai
eta Nazioarteko goi-bilerak ere. Testuinguru horretan, zergatik ez doaz aurrera ara-
zoen irtenbideak? Zergatik goaz txarrera? Gertatzen ari dena ongi ulertzeko fokua
urrundu behar dugu. Panorama globalari begiratu eta ohartzen gara estatuak gero
eta ahulagoak direla, beren ingurumenerako aginpideak, hau da ongi komun batena,
aldeztea alde batera utzi dute, baina korporazio multinazionalak batu eta gero eta
indartsuagoak dira. Aldi berean, politika multilateralak boikoteatzen dira eta alde
bateko aginpideaz ordezkatzen dira.
Azkenean, joko-arauak kontrol demokratikotik urrun dauden instituzioek
ezartzen dituzte eta horiek merkataritza librea eta hazkunde ekonomikoa balio
gorenez aurrejartzen dituzte. Erakundeak hauek dira:
MUNDU-MERKATARITZA ERAKUNDEA (MME). Instituzio honek zer
datorren bat merkataritza askearekin eta zer ez ezartzen du. Bere botere
koaktiboa oso handia da eta zigorrak jartzeko ahalmena dauka.
NAZIOARTEKO DIRU-FUNTSA (NDF). Munduko herrialdeei diru-
laguntzak ematen dizkie, haien politika ekonomikoen arabera, ez badituzte
neurri neoliberalak jartzen.
MUNDUKO BANKUA (MB). Ingurumenerako oso kaltegarriak diren
inbertsioak eta proiektuak kudeatzen ditu. Testuinguru horretan, ingurumen-
-politikak beste lehentasunezko interesen atzetik geratzen dira.
12 Globalizazioa eta ingurumena. Euskal begirada bat
Pentsa tokian eta globalki, eta ekin tokian eta globalki ere bai. Nire ikuspun-
tutik, fronte bietan egin behar da lan.
a. Foro globaletan. Hor, naturaren suntsipena eta pobreziaren aurkako neu-
rriak lehentasunezko gaiak dira. Gure proposamenak hauexek dira: Haste-
ko, ingurumenaren gobernua hobetu. Nazioarteko ingurumeneko akordioen
kudeaketak batua izan behar du, herrialdeen aurkako zigor-ahalmena edu-
kiz. Ingurumen-politikek merkataritza librearenak baino garrantzitsuagoak
izan behar dute. Nazioarteko instituzio finantzieroen erreforma, benetako
garapen jasangarria babestu arte. Hirugarrenez, multilateralismoaren de-
fentsa, Ameriketako Estatu Batuen aldebatekotasunaren aurka.
b. Foro lokal, erregional eta nazionaletan ingurumen-politika aktiboak mar-
txan jarri. Horretarako abiapuntuak hauexek lirateke: Rioko Akordioak
praktikan jarri, ekintza politikoak indartu ekonomizismoaren aurrean eta
ingurumen politikak lehenengo mailan jarri. Nire ikuspuntutik, bi arlo
horietako lan-konbinazioak soilik ekar lezake norabidearen aldaketa, eta
maldan beherako joera suntsitzailea gelditu.
PRESTIGE-REN INGURUKO OHAR BATZUK
Prestige petroliontziaren istripuak erakusten digu, gaurko petrolioaren garraioa
globalizazioaren emaitza dela. Petrolio-enpresa transnazionalek, garraioaren kos-
tuak gutxitzeko, neurri arriskutsu hauek hartu zituzten: itsas flota berezkoak desa-
gertu zituzten; konbenentziazko ikur-ontziak erabiltzen dituzte normalean; ontzi
bakoitzaren atzean, nahaste-borraste legal edo mafioso bat dago; horrela, erantzu-
kizuna oso eskasa da.
Kutsatzen duenak ordain dezala dio Europako leloak; baina azkenean, Pres-
tigeren kasuan ikusten ari garen bezala, jendeak garbitzen du eta jendeak ordaintzen
du, eta ez da izan behar dena. Zer egin behar dugu hau aldatzeko? Esan dugun
moduan, foru internazionaletan eta nazionaletan lan egin behar da. Gaur egun, Na-
zioarteko Itsas Erakundea (Organización Maritima Internacional delakoa) pe-
trolio-enpresen eskuetan dago. Horregatik estatu batzuek, gure ustez Europakoak,
noski, hortik irten beharko zuten benetako aldaketak lortzeko. Hortik aurrera,
Europan, neurri politikoak hartu behar dira: Erantzukizun mugagabe erregimen be-
rria adostu; kras-ko bakarreko petroliontziak guztiz kanporatu; konbenentziazko
ikurra deritzona ere aldatu.
Neurri horiek hartuz gero, erregimen global berria eraikitzeko, instituzio poli-
tikoek dute eginkizuna. Nazioarteko Itsas Erakundearen barruan edo kanpoan hori
guztia ez baldin bada aldatzen, are gutxiago tokian eta globalki eta ekin tokian eta
globalki, horixe baita benetako aldaketak lortzeko bide bakarra.
Ingurumenaren erronkak, globalizazioaren garaia 13
Gaur egun, Nazioarteko Itsas Erakundean (NIE) erantzukizun-erregimen bat
dago, eta, horren arabera, erantzukizun nagusia armadorearena da; bestalde, funts
bat dago, petrolio-enpresen funtsa. Arazoa da armadoreen erantzunkizunean muga
maximoa dagoela eta hori oso txikia dela. Prestigeren kasuan, 13 milioi eurokoa
da, eta gero, enpresen funtsak ere badu muga bat: 180 milioi euro. Gure ustez,
egoera hori aldatu beharra dago, erantzukizun mugagabea ezarriz, horrela, gauzak
asko hobetuko lirateke. Esate baterako, Erikaren kasuan, kostu guztiak mila milioi
eurokoak izan ziren eta kostu horiek barne ez da kontuan hartzen boluntarioen
lana.
Modu horretan, istripuen parte handiena, hau da, kostu gehienak, estatuek
ordaindu behar dituzte eta enpresa batzuek, petrolioaren arlokoak, dirua egiten dute
garraio-modu hauekin; baina, kalteak egiten badituzte, estatuek edo jendeak or-
daindu egin behar du, eta horri guztiz aldatu beharra dago. Zein da arazoa? Egitea
posiblea da. Posiblea da, adibidez AEBetan, han legislazioak erregimen mugagabe
bat ezartzen du, baina Europan gauzak ez dira hain errazak. Estatu batzuk, Grezia-
koa kasu, oso lotuta dago armadoreekin; Ingalaterran, Nazioarteko Itsas Erakundeak
du egoitza eta Holandak ez du arriskuan jarri nahi Rotterdameko portuaren indarra,
Europako indartsuena da eta. Ikusten dugunez, alde batetik badaude interes kon-
kretu batzuk gauzak ez aldatzeko, eta beste alde batetik, NIE guztiz kontrolatuta
dago petroliontzien enpresen aldetik, eta oso zaila da erakunde barruan gauzak al-
datzea. Horregatik gure proposamena da estatu batzuek NIEtik irtetea eta erregi-
men berria ezartzea; horrela zerbait egin liteke, bestela erakundeen barruan ez da
ezer aldatuko.
Horrelako gauzak iraganetik datoz. Argi dago AEBetan gauzak aldatu egin
direla, Exxon Valdezeko esperientzia txarragatik. Kasu horretan, enpresa oso indar-
tsua zen, eta Erikako kasuan ere bai, Total-Finarekin. Horiek dirua jarriko zutela
esan zuten; baina, Exxonen kasuan, 4000 milioi dolar ordaindu behar izan zuten
Estatu Batuetako Tribunal Gorenaren aginduz eta oraindik ez dute ordaindu, erre-
kurtsoekin jarraitzen baitute. Prestigeren kasuan, zer gertatzen da? Itsasontziaren
jabeak ontzi bakarreko enpresa bat ziren, eta beren erantzukizuna asegurua bera eta
kito.
Erantzukizun-erregimena oso garrantzitsua da. Zergatik? Aseguru-enpresek
erantzunkizun mugagabearen kontra joan behar baldin badute, segurtasunaren kon-
tua serioski hartuko dutelako, bestela orain arte izan den moduan oso merke atera-
tzen zaizkie istripuak, eta horregatik jarraitzen dute ontzi hauek itsasoetan zehar.
14 Globalizazioa eta ingurumena. Euskal begirada batGlobalizazioa eta ingurumena: Euskal begirada bat