1. Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena
1.1. SEXOLOGIAREN IBILBIDE HISTORIKOAREN LABURPENA
XVIII. mendearen amaieran, burges-iraultzaren garaipenarekin batera, aro berria za-
baldu zen*. Burgesia boterearen goi-mailara heldu zen. Orduz gero, bizitzako egin-
beharrak lanera bideratu ziren, ekoizpenera. Lana, nekea eta sakrifizioa pertsona
guztien balio bihurtu ziren. Ekonomia burgesaren sistema gorpuztu ahal izateko
eskulana errazago lortzea ahalbidetu zuen horrek. Esparru sexualean ere gauza bera
gertatu zen, sexu-harremanak emankorrak izatera zuzendu baitziren. Hori lortzeko
balio ez zuten sexu-jolasak baztertu egin ziren (masturbazioa, laztanak, harreman ez
genitalak...), eta horretarako Elizaz baliatu zen burgesia, bide-lagun garrantzitsu eta
boteretsutzat hartuta. Gizartean erabateko eragina izan zuen, beldurraren diskur-
tsoa erabili baitzuen Elizak. Gizakien arteko jolas bakarra bihurtu zuten koitoa.
Masturbazioa, harreman homosexualak eta sexu-atseginaren kontrako politi-
kari hasiera eman zioten autoreen artean Bekker eta Richar von Krafft-Ebing
(1840-1902) nabarmendu ziren besteak beste; hezkuntza-zientzien munduan, aipa-
garria da Jean-Jaques Rousseauk (1712-1778) Emilio edo Heziketaz liburuaren
bidez sexu-hezkuntzaren inguruan plazaratutako eredua. Lan horretan, Sofiari eta
Emiliori eskaintzen zaizkien heziketen arteko aldeak eta heziketa bakoitzaren
balioak ageri dira, besteak beste.
XX. mendearen hasieran, gizakiaren lehen urteetako sexu-garapenak gizaki
horren ondorengo bizitzan zein eragin izango zuen aztertu zuen Freudek. Sigmund
Freud (1856-1939) eta Richard Havelock Ellis (1859-1939) aitzindari izan ziren
gizakiaren sexualitatea aztertzen. Kontuan hartu beharra dago orduan garai vikto-
riarreko (1819-1901) sexu-errepresioa gainditzen hasia zela, eta Freud eta Ellis izan
zirela sexualitatearen inguruko informazioa eskuratzeko bidea eskaini zuten iker-
tzaile bakanak.
Freudek agerian utzi zituen garaiko hainbat mito sexual: haurren sexualitate
eza, esaterako. Gainera, gizakiaren sexualitatea bere dimentsiora ekarri zuen, eta
sexu-atseginaz mintzatu zen. Hala ere, zakila bihurtu zuen sexu-atseginaren itur-
buru bakarra: hartzailea eta emailea.
* ZIRRILDA taldeak 1988ko uztailaren 24an UEUko udako ikastaldian emandako azalpenak
lagungarri izan ditut laburpen hau osatzeko.
Wilhelm Reich (1897-1957) Freuden ikasle izan zen. Reichek (Reich, 1985),
ordea, dimentsio soziala eskaini zion izaera sexualari, kulturak bizitza sexuala bi-
deratu eta kontrolatzen baitu bere iritziz. Horren ondorioz, beharturik gaude erre-
presioa, frustrazioa, oinazea, gaixotasuna eta beste hainbat gaitz pairatzera.
Reich honako ondorio honetara heldu zen (Reich, 1981): «interes ekonomi-
koak eta interes politikoak, helburuak lortzeko, sexu-errepresioaz baliatzen dira,
pertsonaren bizitza osoan zehar; hots, haurtzaroan, gaztaroan eta zahartzaroan zehar.
Sexu-errepresioak segurtasun eza eta beldurra eragiten ditu pertsonen artean. Sexu-
-errepresioaren helburua gizaki beldurtiak, mendekoak eta alienatuak lortzea da».
Wilhelm Reichen iritziz, gizartea aldatzeko funtsezkoa da iraultza sexuala. Reichek
lan handia egin zuen sexu-heziketaren alde, Gazteen borroka sexuala liburuan
(1932) adierazi zuenez: «Gazteek ez dute soilik informazio sexuala izateko esku-
bidea, bizitza sexual aberasgarria izateko eskubidea ere badute».
Freuden eta Reichen behaketei esker, XX. mendearen hasieran zenbait puntu
argitu ziren, eta geroztik horiexek izan dira gizakiaren sexualitatea aztertzeko abia-
puntu nagusiak:
­ Bizitza sexuala jaiotzatik gutxira hasten da (Freuden hasierako akatsa izan
zen hori, haurra sexutu gabe jaiotzen zela uste baitzuen; baina gero iritzia
aldatu zuen).
­ "Sexual" eta "genital" kontzeptuak bereizi behar dira. Gainera, jarduera se-
xuala soilik ugalketara mugatzeak porrot egin izan du maiz.
­ Ondorioz, gizakiaren sexualitateak bi funtzio betetzen ditu pertsonaren bi-
zitzan zehar: ugalketa eta plazerra.
Henry Havelock Ellis (1859-1939) lehendabiziko sexu-ikertzaile gisa agertuko
zaigu. Bere lanaren ondorioak honako esaldi honetan bil daitezke: «mundu guztia
ez da zu bezalakoa, ezta zure familia, lagunak edota maitatzen dituzun pertsonak
bezalakoa ere». Britainiako gizarte viktoriarrean jaio eta hazi zen Ellis. "Lotsaren
ikuspuntutik" aztertu zituen munduan zehar ezagutu zituen kultura guztiak. Ellis-
en lana, oso ezaguna ez bada ere, anitza da. Kinsey-k, Masters-ek eta Johnson-ek
egindako ikerketei aurrea hartu ziela dirudi.
Zentzu horretan, garrantzitsuak dira, esaterako, ondoren aipatuko diren ideiak:
Jarduera sexuala, bai mutilengan eta bai neskengan, oso goiz azaleratzen da,
pubertaroa baino askoz ere lehenago. Beraz, nerabezaroak sortzen dituen aldaketa
fisiologikoak baino lehenago izango dute neskek eta mutilek garapen sexuala: jaio-
tzen diren unetik, hain zuzen ere.
14 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Masturbazio-jolasa fenomeno arrunta da neska-mutilen bizitza osoan zehar.
Era berean, homosexualitatea eta heterosexualitatea ez dira absolutuak (zuria eta
beltza bezalakoak), bien artean maila ugari baitaude.
Azkenik, emakumeengan azaltzen den desio sexual eza gizarte viktoriarrak
sortutako mito hutsa besterik ez da. Are gehiago, gizonezkoen eta emakumezkoen
orgasmoek elkarren antz handia dute.
XX. mendean zehar egin diren ikerketa askok osatu egin dute Ellisen lana.
Horien artean aipatzekoak dira Alfred Charles Kinsey-k (1894-1956) eta bere
taldeak egindako txostenak. Hiru ardatz nagusi dituzte:
1. "Emakumearen hoztasuna" pairatzen duten emakumeen kopurua oso txikia
da: emakumeen %2ak baino ez omen du pairatzen. Txosten horretan, orgas-
mora heltzeko balizko bide gisa azaltzen da masturbazioa.
2. "Gizonezkoen homosexualitatea" (1948. urtean argitaratua); gizonezkoen
%37ak orgasmorainoko bizipen homosexualen bat izan du, noizbait bere
bizitzan.
3. "Jaiotzatik pubertarorako jarduera sexuala" non, besteak beste, Ellis-en
ekarpenak baieztatu ziren. Argi geratu zen behingoz gizakiaren sexualitatea
ez dela pubertaroan hasten.
1976. urtean, Hite txostena argitaratu zen. Bertan, gizakiaren sexualitatera
hurbiltzeko beste esparru bat zabaltzen da. Emakumeen sexualitatearen inguruan,
esate baterako, hauxe esaten du: ez dagoela sarketa baginalerako desio handirik,
ezta koitoa egiteko gogo handirik ere, edo plazer fisiko hutsik. Horiek baino gehia-
go, laztanen aldeko jarduerak azpimarratzen dira. Gorputz osoa hartzen da sexu-
-atseginaren iturburu gisa. Hori aurrerapauso nabarmena da.
Testuinguru horretan, XX. mendearen amaieran, ikerketa eta lan zientifiko
franko egin eta argitaratu ziren; batzuk, terapiara eta giza-harremananetara bidera-
tu izan dira; beste batzuk, berriz, heziketarantz zuzendu dira. Edonola ere, guztiak
baliatu dira Ellis, Freud eta Reich-en lanen ekarpenez.
Bestalde, botere hegemonikoak ere gogor eutsi dio bereari. Arestian aipatu
dugun bezala, botereak gizaki alienatuak behar ditu, askatasuna zer den ezagutzeko
beharra sentitzen ez dutenak, plazerra baino lehenago beldurra aukeratuko dute-
nak, sorkuntza baino lehenago "ohituren inmobilismoa" aldarrikatuko dutenak,
edozein aldaketari ateak itxi nahi izango dizkiotenak; beren mundu mugatuan
eroso sentituko direnak; azken finean, gizaki pasiboak, ilusiorik gabekoak.
Horren guztiaren aurrean, pertsona kritikoak izaten ahalegindu behar dugu,
geure burua eta geure gorputzak ezagutzen, aintzat hartzen eta maitatzen. Norbera-
ren gustuak ezagutu eta eskaini behar ditugu, eta gustatzen ez zaiguna, berriz, baz-
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 15
tertu. Gozamena bermatu, eta gustuko ditugun jolasak banatu behar ditugu. Orduan
izango gara sistemari aurre egiteko gai, beldurrik gabe, geure buruaren jabe. Hori da
gizartea eraldatzeko dugun bidea, askatasun sexualaren bidea, edo beharbada,
Reichen hitzetan, "iraultza sexuala"-ren bidea:
Gauza bakarra da garrantzitsua: norberaren bizitzan ongi eta zoriontsu bizitzea. Egin
kasu zure bihotzaren ahotsari, nahiz eta arima kikilak zu baztertzen saiatu. Bizitzak
etengabe torturatu arren, ez zaitez samindu eta gogortu (Reich, 1978).
1.2. SEXOLOGIAREN EZAGUTZA. REICH, FOUCAULT ETA AMEZÚA
1.2.1. Wilhelm Reich
W. Reichen lana ezagutu ahal izateko ezinbestekoa da bere garaiko gorabe-
herak ezagutzea. Horregatik, bere lana aztertzen hasi baino lehen, bere bizitza
ezagutzeko hurbilpen-saiakera egitea proposatzen dut, W. Reich gaztearen bizitza
aztertzea alegia. Horretarako, hiru alditan banatuko dugu autorearen bizitza (Reich,
1990):
1. Haurtzaroa eta nerabezaroa (1893-1914).
2. Gerrate handia (1914-1918).
3. Viena (1918-1922).
Aldi bakoitza Reichen gazte-bizitzako garai jakin bati dagokio, hots, auto-
rearen gazte-garaia aipatutako hiru aldietan bana daiteke; garai bakoitzak gertaki-
zun desberdinak ditu, kokaleku jakin bat du, eta azken finean nerabeak, aldi guz-
tietan pertsona bera bada ere, ezaugarri jakin batzuk ditu garai bakoitzean. Denbo-
raren joan-etorria da hiru atal horiek lotzen dituen haria.
Haurtzaroa zein nerabezaroa loturik daude lehenengo aldian. Reichek aldi
horretako bere haurtzaro zoriontsuaren berri ematen digu:
Lapsus horrek iraun zuen bitartean (nire bost urteetatik nire hamabost urteak arte)
benetan egokia izan zen nire familiako bizitza, familia guztietan izaten diren
gorabeherak salbu (Reich, 1990: 21).
Garai hartako haurraren gorabeherek, senideen arteko iskanbilek, familiako
kide bakoitzaren ezaugarriak eta beste zenbait faktorek osatuko dute aldi horren
hasiera.
Hala ere, Reichen nerabezaroa bestelako ustekabeekin bete zen. Garrantzi-
tsuena bere amaren heriotza eta horren zergatia izan ziren. Denboraren poderioz,
gurasoen arteko harremana usteltzen hasi zen, elkarri oinarririk gabeko salaketak
leporatzen zizkiotelako; eta horietako bat baieztatu egin zen. Ondorioz, Reichen
16 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
amak bere buruaz beste egitea hautatu zuen. Horrek senitartekoen erraiak astindu
zituen, eta pentsa daitekeenez, ordutik aurrera Wilhelmek haur izateari utzi zion,
eta gazte izatea zer den ezagutu zuen, bizimodu berria bilatu nahian.
Gudan parte hartzeak jende eta leku berriak ezagutzeko aukera eman zion,
baita guda handien arrazoi ezaz jabetzekoa ere. Gaur egun dirauen errealitate
gorria, tamalez.
Reich gaztearen azken aldia Vienan kokatzen da, guda garaiaren ondoren.
Denboraldi horretan (1918-1922), W. Reichek ikasteari ekin zion berriro. Batetik,
psikoanalisiaren teoriak barneratzen hasi zen, eta bestetik, bere sentimendu sozia-
lista azaleratzen hasi zen. Horrekin batera, garai horietako maitaleen berri ematen
digu, prostitutekin izandako harremanak azaltzen ditu, edota bere inguruko mutilen
deskribapena egiten du.
Reichek proposatu zuen lehendabiziko aldiz psikoanalisiaren eta marxismoa-
ren arteko uztarketa-saioa. Abiapuntua sozialismoaren aldeko borroka izan zen,
baina laster, orgon-aren asmakizunarekin batera, biofisikara bideratu zen. Reichen
ustez, izaera --gizabanakoaren ohiko jokaera gisa-- mozorro artifiziala da, senak
aldarrikatzen duenaren kontrako koraza blindatua, azkenean bizitzeko gozamena
deuseztatzen duena. Vienako garaian, nortasuna aztertzeko teknika garatu zuen.
Lan terapeutikoan esku-hartze zuzenaren aldekoa zenez, terapeutaren eta gaixoaren
arteko harremana kritikatu zuen. Hortaz, izaera bera ere gaixotasun-iturri izan zite-
keenez, terapeutak izaera hura erasotzea zen bere ustez egokiena, terapeuta zain
egon beharrean. Rousseauren eragina ere antzematen da: gizakia berez ona da,
baina sexu-errepresioaren ondorioz okertu egiten da, eta arriskutsuak diren bulkada
eta fantasiak azaleratzen ditu.
Horrela, sexu-errepresioa botere mendetzailearen zerbitzura dagoela ondo-
rioztatu zuen, eta botere horren mekanismoak arakatzeari ekin zion. Ekarpen
horiek ez ziren soilik teorikoak izan: hasieran, Sexu-Higienerako Zerbitzuak sortu
zituen Austrian. Horien bidez, kapitalismoaren lanaren bidezko alienazioa baiez-
tatu ahal izan zuen Reichek. Autoritarismoa familia patriarkaletan zegoen sus-
traitua, gizabanakoaren pasibotasuna gorpuzten hasten baitzen. Hortaz, sexu-erre-
presioaren aurkako borrokak izaera politikoa zuen (Reich, 1985).
Reichen pentsamenduaren azken aldia 1934tik aurrerakoa da, alderdi komu-
nistatik eta Nazioarteko Psikoanalisi Elkartetik baztertu zen unetik aurrerakoa,
alegia. Orgon deitutako energia asmatu zuelakoan zegoen. Garai horretako liburu-
rik ospetsuena Orgasmoaren funtzioa dugu, Reichen lanik osatuenetakoa. Urte
askotako ikerketa sexologikoaren emaitza interesgarrienetakoa denez, aurreko
lanen azken osagaia dela pentsa daiteke.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 17
Ez dago liburu hori ulertzerik baldin eta ez bada bere garaiko kokagunea eza-
gutzen: irakurtzen goazen heinean, gero eta argiago azaltzen zaigu autoreak plaza-
ratzen dituen zenbait tesirekiko haustura. Izan ere, Reichen abiapuntua, arestian ar-
gitu dugun bezalaxe, psikoanalisia da. Freuden hasierako jarraitzaile sutsuenetako
bat da Reich; are gehiago, Freuden inguru hurbilean kokatu beharra dago. Hala
ere, hemen dugun liburua ez da garai horretakoa, autoreak psikoanalisiaren prak-
tikarekin bat egiten zuenekoa, alegia. Aitzitik, Reichen hitzetan, «organoen biofisi-
ka ezagutzeko hastapenak azaltzen dira liburu horretan», eta beraz, garaiko psikoa-
nalisiaren aurkako manifestu argia dela adieraziko genuke, era berean ez baitu
aukera galtzen Freuden zenbait postulaturi aurre egiteko:
...pertsona gutxi batzuek baino ez dakite heltze bidean zegoen nire lanak ustez
sortuko zuen arriskua gezurtatzeko izan genituen kulturari buruzko eztabaida haie-
tatik sortu zela Freuden Kulturaren ondoeza lana. Gure eztabaidan nire irizpideei
aurka egiteko Freudek berak erabili zituen esaldiak jasotzen zituen liburuak (Reich,
1981).
Beste adibide bat:
...teologia biologistetan babestu izana da Freuden zorigaitz handia; isilik egoten ahal
zen edo jendeari nahi zuena egiten utzi. Eta modu horretan kontraesanean erori zen
(Reich, 1981).
Reichek liburu hori Freuden postulatuei aurre egiteko jausi-ohol gisa erabili
bazuen ere, Psikoanalisiaren Elkarteko kideei ondoeza adierazteko ere balio izan
zuen.
Baina liburua hori baino askoz ere gehiago da, behaketa metodologikoaren
eta urte askotako ikerketa isilaren emaitza ere bai baita. Arestian esan dudan
bezala, autoreak, lan hori babesteko, bere inguruko lankide guztiengandik baztertu
zuen bere burua, bakarrik geratu arren. Bere ikerketaren zuzentasuna adierazi nahi
digu liburu horrekin, pausokako prozesu baten emaitza gisa. Psikoanalisiaren te-
sietatik abiatuz, sexualitatearen teoria zientifiko berria plazaratzen du, asmakizun
esperimentaletan oinarrituz, metodo berriak erabiliz.
Horri esker, teoria berria sortu zuen Wilhelm Reichek, ondoren "Ekonomia
sexuala" izenez bataiatu zuena. Teoria horren arabera, osasun sexuala gizaba-
nakoaren potentzia orgasmikoaren araberakoa da. Gaixotasun mentalak, hain zuzen
ere, maitatzeko ahalmen naturalak gorabeherak dituenean sortzen dira. Are gehiago,
mendebaleko gizarteko gizaki gehienek gaixotasun mentalak dituztela baieztatu
zuen.
...inpotentzia orgastikoaren kasuan --eta gizaki kopuru izugarri batek jasaten du
hori-- blokeatuta dago energia biologikoa...
18 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Gehiengoaren errealitateak asko kezkatzen duenez autorea, bere terapia
--orgonterapia-- guztiei zuzenduta zegoen. Horrela, bere azterketa-esparrua
zabaltzen joan zen, harik eta gaitzaren jatorria gizabanakoaren barnean guztiz sus-
traitua zegoela ikusi arte. Era berean, gaitzaren ondorioak itzelak ziren, bai buruko
gaitza pairatzen zuen pertsonarentzat --ondorio psikosomatikoak baitzituen--, bai
giza-komunitatearentzat, horrek eragin zuzena baitzuen gizaki askoren izaeran:
«...el individuo orgásticamente insatisfecho desarrolla un carácter falso y miedo a
cualquier conducta que no haya meditado de antemano; en otras palabras, miedo a
cualquier conducta espontánea y verdaderamente viva...» (Reich, 1981: 122);
«...Hitler no era más que la expresión de un conflicto trágico en las masas, el
conflicto entre el anhelo de libertad y el miedo real a la misma» (Reich, 1981:
186).
Horixe da nire ustez Reichen ekarpen garrantzitsuena. Autoreak azpimarra-
tzen du gizakiak bere barnean nozitzen duen sexualitatearen bizipen negatiboak
ekar ditzakeen ondorioek garrantzia eta eragina dutela gizartean. Era berean,
adierazten du sexualitatea, gizakiari askatzen lagundu behar liokeen arren, gaixo-
tzeko bide bihurtu dela, eta gaixotasun horren ondorioak larriak dira tamalez.
Reichen azken liburua berezia da: etengabeko salaketa da, eta egungo men-
debaleko bizimoduaren zutabeak agerian uzteaz gain, horiek zalantzan jartzen ditu
eta kontraesanak bilatzen dizkie.
Gainera, salaketa hori ez da oinarririk gabekoa. Gure bizimoduak dituen ba-
lioak banan-banan salatzen ditu, eta salaketa garratz horretan gure buruak ikusten
ditugu lehenago edo geroago, gu baikara balio horien guztien sostengua. Hori adie-
razteko, autoreak behar duen denbora hartuko du, eta hamaika adibide jarriko ditu,
eta, horietako batean behintzat, geure burua ikusi ahal izango dugu.
Liburuaren izena honako hau da: Listen, Little Man! --¡Escucha, pequeño
hombrecito! (Reich, 1978) gaztelaniazko itzulpenean--, gaur egungo gizabanako
bakoitza "hombrecito"-tzat jotzen baitu Reichek. Gizona aske izatera heldu ez den
gizabanakoa izan liteke. Askatasunari uko egitearen arrazoiak honako hauek izan
daitezke: ezezagunarekiko beldurra, konfiantza falta norberaren buruarengan...
Horren ondorioak latzak dira, autorearen iritziz: batetik, gaixotasun psikosomati-
koak omen dira ezaugarri horien isla, gaur egun gure gizartean eta kulturan kide
gehienek pairatzen dituzten gaitzak. Bestetik, gizabanako gehienek pairatzen dituz-
ten gaitz horiek orokorrak izanik, gatazka areagotu egiten da. Hemen kokatzen
omen da ideia totalitaristen iturburua: nazismoa, mota guztietako diktadurak...
Gizakiak sentitzen duen hutsunearen ondorioa omen da horren arrazoia. Hori guz-
tia hobeto adierazten du Reichek liburuan.
Liburu hori 1948an idatzi zuen, kartzelan hil baino bederatzi urte lehenago.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 19
Horrela izateak eta horrela jokatzeak ez du batere esperantzarik ematen. Hale-
re, nire ustez, errealitatearen azterketa serioa egitea ezinbestekoa da gure abiapun-
tua zein den jakin ahal izateko (errealitate gorria izan arren, kasu honetan bezala).
1.2.2. Michel Foucault
Kronologia
1926 Michel Foucault Poitiers-en jaio zen.
1950 Pariseko École Normale Supérieur delakoan ikasketak burutzen ari zela ha-
rremanetan jarri zen musika dodekafonikoarekin; musika horren konpo-
saketa-ereduak eragin handia izan zuen beregan.
1951 École Normale Supérieur-eko ikasketak bukatu zituen. Filosofia irakasteari
ekin zion.
1960 Pariseko Sorbona unibertsitatean Filosofiako doktoretza eskuratu zuen. Te-
siaren izena: Erotasunaren historia aro klasikoan. Hurrengo urtean argita-
ratu zuen.
1963 Klinikaren jaiotza. Mediku-begiradaren arkeologia.
1966 Honako leku hauetatik igaro zen bere ibilbide akademikoa: Lille, Varsovia,
Hamburg, Sao Paulo eta Clermont-Ferrand. Ondoren, Tunisiara abiatu zen
frantses literatura eta filosofia irakasle lanetan aritzeko.
Hitzak eta gauzak liburuaren argitalpenak eztabaida sutsua lehertarazi zuen
intelektual franstsesen artean. Horien artean, Jean-Paul Sartre filosofoaren
erantzunak nabarmendu ziren.
1967 Guilles Deleuze-ren laguntzarekin, Nietzsche filosofoaren lanen bilduma
osoaren hitzaurrea idatzi zuen.
1968 Frantziako Maiatzeko erreboltak Tunisian harrapatu zuen Foucault. La
Quinzaine Litteraire-n argitaratutako idatzi batean erantzun zion Sartreri.
Tel Quel aldizkariko erredakzioko taldekideekin batera Multzo-teoria
irakurgaiaren osaketan parte hartu zuen.
1969 Jakintzaren arkeologia.
1970 Collège de France-k duen Ideien Historiaren Katedra eskuratu zuen, Jean
Hippoliteren ondorengo bilakatuz. Aurkezpenari Diskurtsoaren ordena
izenarekin eman zion hasiera. Handik urte betera Theatrum Philosophicum
liburuan bildu zuen hitzaldi hori.
20 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
1971 Jean Hippoliteren omenez egindako liburukian parte hartu zuen "Nietzsche:
genealogia historia" irakurgaiarekin.
Beste intelektual batzuekin batera Group Information Prisons sortu zuen;
lekukotasun eran bada ere, muturreko zenbait erakunderekin kolaborazio-
-lanak egin zituen; esaterako, Gauche prolétarienne-rekin.
1972 Erotasunaren historia aro klasikoan lanaren argitalpen berria eta osatuagoa
azaldu zen.
1973 Nik, Pierre Rivière-k, ama, arreba, anaia... gilotinaz hil ondoren...
Hau ez da pipa bat.
1975 Madrilgo aireportuan egindako protestaldi baten ondoren, Yves Montand,
Jean Lacouture eta Régis Debrayrekin batera, Espainiako estatutik bota
zuten, frankismoaren kontrako militante batzuen heriotz-zigorra salatzea-
gatik (egun batzuk geroago hil zituzten militante horiek).
Zelatatu eta zigortu.
1976 La voluntad de saber argitaratu zuen, Sexualitatearen historia bildumaren
hiru liburukietako lehena. Honako hauek dira hiru lanen gaztelaniazko
izenak: La voluntad de saber, El uso de los placeres eta La inquietud de sí.
1978 Khomeiniren iraultza islamikoarekiko interesa adieraziz, Teheranera abiatu
zen han gertatutakoa hurbiletik ezagutu ahal izateko. Ondoren, egonaldi
horren ondorioz argitaraturiko erreportaiek polemika bizia sorrarazi zuten.
1981 Lire aldizkariak egindako inkesta baten iritziz, Foucault zen garaiko fran-
tses pentsalaririk eragileenetako bat. Bere ondoan Raymond Aron eta
Claude Lévi-Strauss-en izenak azaldu ziren.
1984 Parisen hil zen Foucault, gaixotasun azkar baten ondoren.
Ikusi dugun bezala, Michel Foucaulten lana anitza da; hala ere, sexuali-
tatearen historiari eskainitako trataera aztertzera mugatuko gara atal honetan.
Lehenengo liburua (Foucault, 1998), Sexualitatearen historia trilogia-bildu-
man kokatzen da. Nagusiki, bost arlo bereizten dira horren barruan:
­ Viktoriarren pentsamoldea.
­ Errepresio-garaia.
­ Scientia Sexualis.
­ Sexualitatearen dispositiboa.
­ Gu geu, viktoriarrak.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 21
Viktoriarren pentsamoldeari dagokion atalean, autoreak sexuaren inguruko
diskurtsoaren bilakaera historikoari jartzen dio arreta berezia:
Funtsezkoa iruditzen zait sexua, egiaren ezagutaraztea, munduaren legearen lur
jotzea, egun berri baten iragarpena eta halako zorion baten promesa elkarrekiko
inplikaturik edukiko dituen diskurtsoa izatea gure garaian.
Segidan, galdera hau egiten digu:
Nik egin nahi nuen galdera ez da: zergatik gara erreprimituak?, baizik eta: zergatik
esaten dugu hainbesteko grinaz, hainbesteko gorrotoz gure iragan hurbilaren aurka,
gure orainaren aurka eta geure aurka erreprimituak garela?
Ondoren, galdera horren aurrean hiru zalantza plazaratzen dizkigu. Lehena:
Sexuaren errepresioa ebidentzia historikoa da benetan?
Bigarrena:
Boterearen mekanika, eta bereziki gurea bezalako gizarte batean jokoan dagoena,
errepresioaren ordenari dagokio funtsean? Debekua, zentsura, ukapena... forma
horien arabera erabiltzen ote da boterea gehienetan, beharbada, gizarte guztietan eta
seguru asko baita gurean ere?
Azkenik, hirugarren eta azken zalantza:
Errepresioari zuzendutako diskurtso kritikoak bidea ixten ote dio ordura arte inolako
eztabaidarik gabe funtzionatu zuen boterearen menakismoari? Ala salatzen duenaren,
--eta zalantzarik gabe, "errepresioa" deituz mozorrotzen duenaren-- sare historiko
berekoa ote da? Haustura historikorik ba al dago errepresioaren garaiaren eta errepre-
sioaren azterketa kritikoaren artean?
Nire iritziz, autoreak hori guztia azaltzerakoan, ez du adierazi nahi errepre-
siorik egon ez denik, sexuaren inguruan botereak diskurtso jakin bat osatu duela
baizik.
Errepresio-garaiari dagokion atalean, XIX. eta XX. mendeetan hain zuzen ere,
sexuaren inguruko politika berri bat hedatu zela ikusi zuen Foucaultek:
...aztergaitzat hartzen da herritarren jokabide sexuala, eta interbentzio-helburu da aldi
berean; merkataritza garaiko tesi poblazionistetatik erregulazio-ahalegin finago eta
hobeto kalkulatuetara pasatzen da, eta horiek, norabide natalista edo antinatalista
batera joko dute, helburu eta urgentzien arabera betiere (Foucault, 1998a).
Horrela, XVIII. eta batik bat XIX. mendetik aurrera, zenbait ezagutzetatik mota
berrietara zabaltzen hasi zen sexuaren inguruko diskurtsoa. Sexuaren diskurtso
hori arriskuarekin eta gaixotasunekin lotzen joan zen:
...sexuari buruzko diskurtsoak sortzeko jardunean jarri ziren hainbat gune aipatuko
genituzke. Medikuntza lehenengo, nerbioetako gaixotasunen bidez, psikiatria gero...
(Foucault, 1998a).
22 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Horrek guztiak, ondoko ondoriora garamatza:
Sexua ezkutatzeko kezka uniformea baino gehiago, hizkuntzaren neurriz kanpoko
lotsa orokorra baino gehiago, gure azken mendeak markatzen dituena aniztasuna da,
sexuari buruz hitz egiteko eta hitz eginarazteko asmatutako tresnen barreiatze handia
(Foucault, 1998a).
Eta zertarako hainbeste diskurtso? Autoreak airera botatzen du galdera hau:
...orain dela bi edo hiru mendez geroztik sexualitatearen inguruan zarata egiteko
darabilgun arreta berritsu hau ez al dago funtsezko kezka bati zuzendua, hots, popu-
lazioa ziurtatu, lan-indarra sortu, gizarte harremanen formari eutsi, edo, laburbilduz,
ekonomikoki erabilgarria eta politikoki kontserbadorea den sexualitatea antolatzeko
kezka bati? (Foucault, 1998a).
"Scientia Sexualis" atalean dioenez, sexuaren inguruan hainbeste hitz egitea-
ren benetako helburua elkarrizketa bera ezkutatzea izan daiteke:
Sexuari buruz hainbeste hitz egitean, desbiderkatua, zatitua eta justu txertatu den
tokian espezifikatua erakustean, mozorrotzea baino ez da lortu nahi azken batean...
(Foucault, 1998a).
Foucaultek bi bide bereizten ditu sexuaren inguruko jakintza garatzeko:
...ars erotica batez hornitu ziren gizarteak ugari izan ziren: Txina, Japonia, India,
Erroma, gizarte arabiarrak, musulmanak... Plazerretik beretik ateratzen da egia arte
erotikoan. [...] Gure zibilizazioak, lehen begiratu batean bederen, ez du inolako ars
erotica-rik. Bakarra da, zalantzarik gabe, ordain gisa scientia sexualis praktikatzen.
(Foucault, 1998a).
Praktika horren ondorioz, aitortzak erabateko garrantzia hartu du gure gizar-
tean. Hilketak, bekatuak, pentsamenduak, desioak eta iraganeko nahiz haurtzaroko
ametsak aitortzen dira. Mendebaleko kultura honetan, gizakia aitortza-izakia izatera
iritsi dela dirudi.
Foucaultek, aipaturiko bidea egin eta gero, botere-terminoetan aztertu zuen
sexuaren inguruko jakintza. Boterea ez zuen ulertzen instituzio- eta aparatu-multzo
gisa (aparatu horiek gizabanakoaren eta estatuaren arteko lotura bermatzen dutela
pentsatuz), baizik eta nonahiko boterea duen erakunde gisa (boterea leku guztietara
zabaltzen dela, eta leku guztietatik datorrela onartuz). Hori baieztatzeko, honako
hau dio:
Ez dago boterearen diskurtsoa alde batetik, eta aurrean, haren aurkako beste bat
(Foucault, 1998a).
Idazleak bi dispositibo desberdin irudikatu zituen: batak ez du bestea ordez-
katzen; izan ere, bata bestearengandik jaioa da. Honako hauek dira: aliantza-dis-
positiboa eta sexualitate-dispositiboa, atalez atal bata bestearen aurrean jar ditzake-
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 23
gunak. Sexualitate-dispositiboa, hain zuzen, mendebaleko kulturak hautatu duena
da, gorputzaren bidez ekonomiarekin bat egiten duena (gorputzak ekoitzi eta
kontsumitu egiten du).
Dispositibo horrek sexualitatearen patologizazioa ahalbidetu du, horri esker
irudi berriak sortu direlako: besteak beste, emakume urduria, hotza, ama axolaga-
bea, obsesioz beteriko ama, gizon okerra, inpotentea, nekatuta dagoen haurra, haur
heldugabea... guztiak psikiatriaren eskutik.
Foucaulten lan horrek liluratu egiten gaitu, gizakiaren sexualitatearen gaur
egungo errealitatea ulertu ahal izateko oinarrizko zutabeak finkatzen baititu. Auto-
reak, sexualitatearen historia idaztean, dimentsio berri batera garamatza.
Sexualitatearen historiaren bigarren liburukian (Foucault, 1998b), autorearen
lana Grezia zaharrean kokatzen da. Lan horretan hiru plazer sexualen inguruko
idatziak jasotzen ditu, eta bere ideiak ondoko arazoen inguruan laburtzen ditu:
gorputzaren eta osasunaren arteko harremana (dietetika), emakumearekiko eta
ezkontzarekiko harremana (ekonomika), eta azkenik, mutikoarekiko harremana,
bere askatasuna eta gizontasuna (erotika) landuz.
Greziarrek horien inguruan garatu zituzten bizitzeko arteak, garaiko "plaze-
rrak" erabiltzeko zenbait printzipio eta jokabide ezarriz.
Jokabideek ez dute pentsamendu greziarrak garatutako teknika handien (Diete-
tika, Ekonomika eta Erotika) moral sexuala proposatuko, jokatzeko modua baizik.
Dietetikan, neurtzeko era bat aurkituko dugu, aphodisiaren erabilera egoki eta
moderatua (greziarrek normaltasun osoz erabiltzen zuten "ta aphodisia" izenondoa;
latindarrek, berriz, venerear esanahiarekin itzuli zuten. "Gauzak", "maitasun pla-
zerrak", "sexu-harremanak", "haragiarekin zerikusia duten ekintzak", "atseginzale-
tasuna", antzeko terminoak izango dira); neurri-oreka hori une zehatz batean ko-
katu behar da; gorputzarekiko harremana eta bere fase aldakorrak. Azkenik, ur-
taroen berariazko ezaugarriak daude, azken finean, horren atzean dagoena, besteak
beste, ahultzearen beldurra baita:
..."momentuaren" kontuan oinarritutako arreta eskatzen zuen bereziki neurritasun
horren jardunak, haren erlazioa gorputzaren egoera aldakorren eta urtaroen bera-
riazko propietateen artean. Akitzeko beldurra, espeziearen biziraupen, hilezkortasun
eta mantenu espiritua daude, azken finean, kezka horren barrenean.
Ekonomikan, berriz, aurkituko dugun neurri-oreka honako pribilegioaren bidez
definitzen da: senarrak, bere emazte legitimoa mantentzeaz gain, boterea ezartzen
du bere gain. Hemen garrantzitsuena ez da jakitea unerik egokiena zein den
--Dietetikan izan daitekeen bezala--, familia barruko egitura hierarkikoek zerga-
24 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
tik irauten duten hain luzaro baizik. Ordena ziurtatzeko, gizon askeak gehiegike-
rien beldur izan behar du, eta bere buruaren jabe izateaz gain, besteen jabe ere izan
behar du.
Azkenik, Erotikan aldarrikatzen den neurri-oreka bestelakoa da. Abstinentzia
argi aldarrikatzen ez bada ere, bere aldeko joera atzematen da nolabait. Ondorioz,
mutikoekiko harreman fisiko guztiak baztertzeko ideala hasiko da gorpuzten, eta
bere kezkaren jatorria nerabezaroan gizontasunari zor zaion errespetua izango da:
benetako maitasunaren bilatze-prozesuan adierazi beharreko norberaren buruja-
betza. Hala ere, benetako maitasuna dela-eta, honako galdera egiten da:
después de la relación con el cuerpo y la salud, después de la relación con la mujer y
la institución del matrimonio, después de la relación con el muchacho, su libertad y
su virilidad, contemplados como motivos de problematización de la actividad sexual,
se abre un interrogante acerca de lo que debe ser el amor verdadero.
Foucaulten ustez, irizpide zorrotzenak mutikoekiko maitasunean kokatu
zituzten:
...hemen, hain zuzen ere, neska-mutilen maitasunari dagokionez, maitasunaren,
plazerren ukapenaren eta egiara iristearen arteko erlazio konplexuen kontua planteatu
zuen erotika platonikoak. Zorroztasunik latzenen eskakizunak egin zituzten horren
inguruan. Ez zuten zigortu, ez eta debekatu ere, baina neska-mutilen maitasun-go-
goetan ikusten dugu gorpuzten "abstinentzia mugagabearen" printzipioa, ukapen
baten ideala; Sokratesek ematen du horren eredua tentaldiari uko egitean, eta ukapen
horrek, berez, balio espiritual handia du.
Hala ere, gogoan izan behar dugu aszetismo horrek ez zuela mutikoekiko
maitasuna gutxietsi nahi; aitzitik, estilizatzeko modu bat izan zen, itxurari eta iru-
diari garrantzia eman nahi ziona; azken finean, gizakia balioesteko era berria zen.
Ildo horretatik, sexualitatearen historiaren azken liburukiari ekingo diogu
(Foucault, 1998c); lan hori kultura greko-erromatarrean eta, zehatzago esanda,
Greziako aro helenistikoan sustraitzen da.
Lan horietan guztietan zehar, badirudi autoreak landutako garaiak erregulatu
zituzten oinarri moralak bilatu nahi dituela, kristautasunarenak ez zirenak ahal
zela. Izan ere, morala kristautasunarekin lotu ohi da. Hala ere, dirudienez eztabaida
horretan hiru kode-mota onartu dira:
Lehenengoaren arabera, uler ditzakeen kode-elementuetan bilatu behar da moralaren
funtsa; bigarrenaren arabera, dituen agindu zorrotzengatik hurbiltzen da kristautasu-
nera Antzinaro berantiarreko moral filosofikoa, aurreko tradizioarekin haustura gutxi
gorabehera osoa sortuaz; azkenik, hirugarrenaren arabera, gorapen eta garbitasun
terminoetan alderatu behar da kristauen morala.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 25
Ikerketa-lan horretan aurkezten den bezala, kontuan izan behar dugu ez dela
lehen aldia sexu-printzipioak definitzen direla garai inperialeko filosofian:
Ia aurreko garaietan bezain zorrotzak ziren formulazioak aurkitu ditugu IV. mendeko
pentsamendu grekoan. Azken batean, arriskutsu, menderatzeko zail eta garestitzat
hartu da sexu-ekintza aspaldiko garaietatik; sexuaren praktikan neurri zehatza
bilatzea eta erregimen adeitsu batean sartzea kezka eta aztergai izan ziren aspalditik.
Bai Platonek, bai Aristotelesek, bakoitzak bere erara eta hainbat arrazoi zirela
medio, behintzat nolabaiteko ezkontza-fideltasuna aholkatzen zuten. Mutikoekiko
maitasunari baliorik handiena eskain zekiokeen, baina, era berean, abstinentzia
praktikatzea ere eskatzen zen, maitasun horrekiko espero zitekeen balore espiri-
tualak iraun zezan:
Horrenbestez, aspaldidanik moral zorrotz bat gauzatzeko arrazoi izan ziren gor-
putzaren eta osasunaren egonezintasuna, emakumearekiko eta ezkontzarekiko ha-
rremana, mutilekiko harremana... Eta nolabait ere, tradizio zahar horretan du oinarri
gure garaiko lehen mendeetako filosofoengan aurkitzen dugun sexu-zorroztasunak,
etorkizuneko morala iragartzen duen heinean bai bederen.
Hala ere, ez da bidezkoa plazer sexual horien hausnarketaren helburu bakarra
filosofiaren eta medikuntzaren ohiturak mantentzea izatea. Izan ere, dietetikaren eta
osasunaren problematizazioaren ildotik aldaketa etorri zen, gorputzaren eta ekintza
sexualaren arteko harremanak gero eta zehatzagoak eta kezkagarriagoak baitziren:
«Del lado de la dietética y de la problematización de la salud, el cambio se señaló
por una inquietud, cada vez más intensa y más detallada, de las relaciones entre el
acto sexual y el cuerpo, una atención más viva a sus efectos y a sus consecuencias
perturbadoras». Hori ez da gertatuko gorputzarekiko kezka gero eta handiagoa
zelako bakarrik; jarduera sexuala orientatzeko era berri bat eraikitzen ari zelako
baizik, jarduera sexuala gaiztakeriekin eta gaixotasunekin elkartzen hasiko baitzen.
Emakumearen eta ezkontzaren problematizazioa, ezkontza-loturaren balioes-
penean, eta ezkontzak berak osatzen duen bikotean atzemango da batik bat:
Senarraren jokabide zuzena eta ezarri beharreko moderazioa ez ditu soilik estatutu
kontsiderazioak justifikatzen, loturaren izaerak, bere forma unibertsalak eta handik
datozen elkarrekiko betebeharrek baizik.
Azkenik, mutikoari dagokionez, abstinentziaren aldarrikapena gero eta ga-
rrantzitsuagoa izango da, baina ez balio espiritual gisa, harreman horrek sor deza-
keen akatsaren seinale gisa baizik.
Gai horien eraldaketak direla medio, arte bat garatzen hasten da: «a través de
estas modificaciones de temas ya existentes, se desarrolla un arte ya dominado por
la inquietud de uno mismo». Norberak garatu beharreko arte horrek ez die hainbes-
teko garrantzia eskaintzen egin daitezkeen gehiegikeriei --arestian azaldu dudan
bezala, gehiegikeria horiek besteenganako burujabetza mantentzeko menderatu
26 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
egin behar ziren--, eta horren ordez, jarduera sexualaren ondorioz sor daitekeen
gaitzak gero eta gehiago azpimarratzen du gizabanakoaren ahultasuna, horren
guztiaren aurrean.
Horregatik, jarduera sexualarekiko arreta aktiboagoa aldarrikatzen du. Kon-
tuan hartu beharrekoak dira, esaterako, jarduera sexualak gorputzean duen eragina,
ezkontzan duen lekua, betetzen duen zeregina eta garrantzia, eta mutikoen arteko
harremanen zailtasunak:
Horrela begiratzen zaio arreta handiagoz norbere buruarekiko ezarri nahi den
harremanari, horrela agertzen da arriskutsuago eta ulergarriago harreman hori hartan
konfiantza edukitzea, kontrolatzea eta aurkitzea beharrezkoagoa dela dirudienean.
Era horretan, jokaera sexualaren inguruko proposamena gauzatzen hasten da
filosofiako eta medikuntzako hausnarketen eskutik. Ez du IV. mendean eta kristau-
tasunean proposatu zirenen antzik. Proposamen horretan, jarduera sexualak zeriku-
sia du gaitzarekin bere forma eta ondorioengatik. Hartan, ordea,
gaizkiarekin lotzen da sexu-ekintza bere forma eta ondorioengatik, baina berez ez da
gaizkia. Ezkontzan aurkitzen du bere betetze natural eta arrazionala, baina hori ez da
gaizkia izateari uzteko ezinbesteko baldintza. Nekez aurkitzen du bere tokia neska-
-mutilen maitasunean, baina ez da naturaren aurkako kontzeptuaren mende gelditzen.
1.2.3. Efigenio Amezúa
Autore honek sexuen teoriaren inguruko alor kontzeptuala eskaini du. Ziklo
luzeko ezagutza gisa azaltzen du, nahiz eta barnean ziklo motzeko salbuespenak
ere egon --sexologiaren ezagutza gaizki ulertzearen ondorioak, alegia--. Honela:
La sexología de la segunda mitad del siglo XX se ha encontrado con un cúmulo de
acontecimientos cuyo análisis no ha sido fácil, mientras éstos se han ido sucediendo
en rápidos ciclos cortos. Se luchó ardientemente por quitarse de encima el yugo de la
reproducción impuesta durante siglos, y se celebró la fiesta del orgasmo.
Amezúak orgasmoaren festa hori Reichen (Reich, 1985) ekarpenen testuin-
guruan kokatzen du, iraultza sexual deituriko mugimenduan, alegia. Hori guztia
letra handitan ezagutarazi izan da, eta sexologiaren ekarpenak, aldiz, letra txikitan
--eta hitz txikitan-- jaso izan dira. Horregatik, Amezúak "letra pequeña de la
sexología" kontzeptuarekin definitzen du gertatutako guztia. Gainera, epopeia ho-
netara gay eta lesbianen mugimenduak elkartu ziren berdefinizio eta ekintzen bila;
batetik, heterosexualitatearen kontrako erasoak areagotu zituzten, eta bestetik,
maskulinatatearen mitoa gaitzetsi zuten, gaitz guztien iturburua zela uste baitzuten.
Beraz, "plazer" eta "ugaltze" kontzeptuetatik hasi zen, eta jokaerak eta desioak
herrestan eraman zituen, gizabanakoen identitatera heltzeraino, euren oinarrietara.
Hamarkada gutxi batzuetan, subjektuen eta horien arteko harremanen mapa oroko-
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 27
rra, erreferentzia tradizional garbia izatetik, erabateko eraldaketa nozitzera pasatu
zen. Gauza gehiegi mugitu ziren denbora gutxian.
Hala ere, hori guztia hobeto azaldu ahal izateko, sexuen teoriaren kokapena
interpretatzeaz gain (eta ez sexu-teoria edo teoria sexuala), sexologiako ezagutza-
ren hastapenak zehazten hasi zen Amezúa. Ildo horretatik, honako hau adierazi
zuen:
XVIII. mendeko Ilustrazio europarraren ondoren, sexuari buruz izandako eztabaidaren
ondorio berritzaileenetako bat tesiaren aurrerapena izan zen; haren arabera, sexuak ez
dira soilik ugalketaren helburutik begiratuta azaldu behar, subjektuen konfiguraziotik
eta konfiguraziorako baizik.
Horrela, Locus Genitalis-ek izan duen gizakiaren sexualitatea adierazteko ga-
koak hegemonia galdu du, horren ordez planteamendu modernoagoak, hots, sexua-
lizazioaren kontzeptuak hartu duelako indarra.
Sexutzea
"Sexutze biografikoak" biografiaren eraikitze-prozesua adierazten du. Kon-
tzeptu horrek eskaintzen duen ideia orokorra hauxe da: sexu bakoitzaren artikula-
zioa eta kontzientzia-hartzea ezin dira gertakizun puntual gisa ulertu edota adiera-
zi, ezta behin betiko sortutako ekintza moduan ere. Kontzeptu konplexua da, eta
konplexutasun horri esker, hain zuzen, uler eta azal daiteke sexuen azken produktua,
sexuen produktu horrek izan ditzakeen aldagai guztiak barne.
Falopioren tronpetako batean obulua eta espermatozoidea elkartzen diren
unetik aurrera, hasiera emango zaio sexutze-prozesuari; sexutze-prozesu luze bati,
bizitza osoan zehar iraungo duen prozesuari, alegia. Sexutze-prozesu luze horretan,
hainbat elementuk hartuko dute parte; horrela, sexutze kromosomikoaz, gonadalaz,
hormonalaz, hipotalamikoaz... hitz egiten dugu. Biologiarekin harreman zuzena
duten sexutze-prozesuak dira gehienbat, eta prozesu bakoitzaren gorabeherak sa-
konago aztertuz, sexologiaren elkarkide diren beste ezagutza batzuk iker daitezke.
Dena dela, sexutze-prozesua ez da soilik eremu biologikora mugatzen. Izan
ere, egia da jaio aurretik prozesu biologikoek sexutze-prozesu sozialak baino ga-
rrantzi handiagoa dutela; baina esan dudan bezala, sexutze-prozesua bizitza osoan
zehar luzatzen den gertaera denez, bide horretan bi sexutze-prozesuek batera har-
tzen dute parte (biologikoak eta sozialak) eta bien arteko nahasketaren ondorioz,
emaitza bakar, kopiatuezin, original eta errepikaezina sortuko da. Hau da, gizaki
sexutua, sexutze-prozesuko elementuen nahasketa korapilatsu eta konplexuaren
ondorioz sortu den gizakia, alegia.
28 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Sexutze-prozesu sozialean bertako kultura, gizartea, norberaren sozializazio
prozesua, sinesmenak, sentipenak, harremanak, gertakizunak, ingurunea eta an-
tzeko elementuak biltzen dira. Bizipen pertsonalak dira: norberak bere irakurketa
pertsonala egiten du eta ondorioa berezkoa da, nork bere bidea egiten baitu, nork
bere biografia eraikitzen baitu, azken finean nork bere Izate Sexuala garatu eta
gozatzen baitu. Ondorioa pertsona sexutua da, bakarra, ederra, norberak egina.
Horixe da, hain zuzen ere, pertsona sexutuaren kontzeptua, bizitza osoan zehar eta
une bakoitzean eraikitzen dugun bidea, biografia pertsonala, biografia sexuala,
biografia sexutua; bestela esanda, gutako bakoitzaren emaitza, gutako pertsona
bakoitza, subjektu sexutua; ni neu eta zu zeu, esaterako.
Sexutze-prozesuaren ondorioa bi ereduetako bat izan daiteke soilik: emaku-
mezkoa ala gizonezkoa. Horietako bat beharko du izan, baina emaitza hori ez du
soilik sexutze-prozesu biologikoak baldintzatutako, sexutze-prozesu osoak baizik.
Hortaz, gerta daiteke (eta berez maiz gertatzen da) sexu bateko ezaugarri
fisikoekin jaio den pertsonak, bizitzan zehar garatzen doan sexutze-prozesuaren
ondorioz, beste sexuko gizaki sentitzea eta horrela bizitzea. Horregatik, garrantzi-
tsua da azpimarratzea sexutze-prozesua bizitza osoan zehar luzatzen den prozesua
dela, eta beraz, ez dela jaiotzean amaitzen.
Tamalez, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar, sexologiak egin
dituen ekarpenak nahastu egin izan dira maiz Psychopathia Sexualis-ek jorratutako
bidearekin; hots, arestian aipatutako biografia sexutuaren kontzeptuaren inguruan,
irakurketa desegokia eta partziala egin izan da: gizakiaren sexualitatea gaitz asko-
ren iturburu gisa ikusi, aztertu eta ikertu izan da historian zehar. Gizakiaren sexua-
litatearen inguruan gaixotasun berri ugari sortu dira, ondoren izen ponpoxoez ba-
taiatu direnak. Sexualitatea, azken mende hauetan, gaixotasunen harrobi aberasga-
rria bihurtu da; ondorioz, hain ezagunak egin zaizkigun "filia" guztiak (perbertsio
sexualak) Psychopathia Sexualis-aren bide berean kokatu behar dira. Halaber,
garrantzitsua da Psychopathia Sexualis-aren eta sexologiaren bideak desberdinak
direla ikustea. Bi korronte horietako bideak Edward M. Brecher-en lanean aurki
ditzakegu (Brecher, 1973).
Amezúak, sexologiaren, Psychopathia Sexualis-aren eta psikoanalisiaren ar-
teko ezberdintasunak behean azalduko dugun eskeman sailkatu ditu (Amezúa, 1999),
eta hirugarren paradigma bat ere gehitu du: psikoanalisiarena, alegia, psikoanali-
siaren garapena sexologiaren garapenaren eta Psychopathia Sexualis-aren garape-
naren bazterrean hedatu izan dela adieraziz:
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 29
Goiko eskeman ikus daitekeen bezala, Psychopathia sexualis-aren eta sexolo-
giaren arteko nahastea ekarri duen arazoa argitu ahal izateko, honako hau da irizpi-
derik egokiena: lehendabizikoaren aldeko autoreak --Kaan, Kraaft-Ebing... besteak
beste-- endekatze-teoriaren (degeneratze-teoriaren) babesle sutsuak dira; ideia hori
ordea, ez da inoiz aintzakotzat hartu izan sexologiaren ezagutzan. Foucaulten lanari
esker galdera hau egiten diogu geure buruari:
Zer dela eta, alor honetan gauza guztiak azaltzeko errepresiora jotzeko grina hori?
Hainbeste erreprimitu gaituzte! (Foucault, 1988a).
Freuden arrakastak zerikusi zuzena du Foucaultek egiten duen galderarekin,
eta hain eraginkorra eta baliagarria den hipotesi errepresiboaren formulazioarekin.
Zergatik, bestela, hainbesteko garrantzia eskaini errepresioaren aferari? Ez al da
akaso hori baino garrantzitsuagoa etorkizun askeago bat eraikitzen ahalegintzea?
Zergatik hainbesteko interesa gizakiaren sexualitatearen eta endekatzearen ideien
arteko loturak bilatu nahian? Nork baiezta dezake sexualitatearen eta endekatzea-
ren arteko harreman hori? Errepresioa ote da bidea, hemen ere?
Orain arteko diskurtso hegemonikoa iragandako errepresio-garaietara mugatu
da batik bat; egungo gaitz guztien iturria errepresio-garai horietan bilatu behar
omen dugu. Igarotako iraganak, berriro ere, etorkizun askea baldintzatzeaz gain,
gatibu hartu du betiko etorkizun askearen itxaropena.
Amezúak, kontu hori dela-eta, ondoko kuadroa aurkezten digu, dagokion
testuingurua barne (Amezúa, 1999):
Koska sexuala
Sexuen Izatearen paradigma
Kontrako erreakzioa Jarraipena eta (bazterrean)
sakonketa
Psychopathia Sexualis Sexologia Psikoanalisia
Kaan... Ellis Freud
...Kraaft-Ebing Bloch/Hirschfeld
30 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Historian zehar "TG"-k "A" azaldu digu, baina ez "B", ezta "C" ere. "TH"
"A"-z "B" azaltzen saiatu da, baina ez zuen lortu "C" azaltzea. Azkenean, "TS"-k
"C" azaldu du, eta, bide batez, "B" eta "A".
Sexutzea, subjektua, sinergia eta sexuartekotasuna
Bi faktoreren elkarrekintzatik abiaturik lortzen den emaitza da sinergia. Hala
ere, faktore horietako bakoitzak ezingo luke emaitza bera lortu bere kabuz, ezta bi
faktoreen batuketa eginez ere. Kasu honetan, sexuartekotasunak bi sexuen arteko
etengabeko elkarrekintzaz hitz egiten digu.
Bi sexuak potentzialki batean aurkitzen dira, eta sexu bakoitzak bi sexuen
elementuak hartzen ditu. Elementu horien jatorria zehaztea zaila bada ere, garran-
tzitsua da behintzat sexuartekotasunaren nozioa ez galtzea. Hala ere, arestian
aipatu dudan bezala, sexutze-prozesua ez da jaiotzarekin amaitzen; izan ere, bizitza
osoan zehar irauten du. Sexuartekotasuna sinergia prozesuaren emaitza gisa
hartzen dugu; pertsona sexutuaren eraikuntzan sexutze-prozesu konplexuak eragin
zuzena duela adierazi dugu. Baina sinergiaren eraginez lortzen den emaitza ez da
prozesu bakartua; hots, sexu batekoa ala bestekoa izateak ez du adierazi nahi prozesu
ezberdinak garatu direnik. Aitzitik, sexu batekoa ala bestekoa izateko garatzen
diren prozesuek antz handia dute bi kasuetan; are gehiago, elementu berdinen
nahasketaz osatuta daude gehienbat. Horixe dugu sexuartekotasunaren nozioa;
sexuartekotasunak bermatzen du pertsona sexutuaren eraikuntza-prozesua, eta, se-
xuartekotasunaren ondorioz, pertsona sexutuak bakarrak gara, ezberdinak, berez-
koak eta originalak.
Sexualitatea
Sexualitate hitza XIX. mendean sortu zen, neologismo gisa. Sexualitatea beti-
danik ezagutzen den hitza dela pentsatzen dutenak oker daude; beste arrazoi ba-
tzuen artean, kontzeptua bera ez zelako beharrezkoa. Horixe gertatu da locus geni-
talis-aren paradigman: sexuaren eta sexualitatearen kontzeptuak nahastearen ondo-
rioz, gizakiaren sexualitatea genitaletara mugatu da, eta jarduera sexuala koitoan
soilik kokatu izan da.
Sexologia-arloan, ordea, sexua eta sexualitatea bi gauza ezberdin dira; horre-
gatik, sexualitatearen kontzeptu horrekin gizabanakoak duen balio edo dimentsioaz
A B C
Tesi genitala Tesi hedonikoa Tesi sexuantea
edo ugalketarena edo plazerrarena edo sexutzearena
(TG) (TH) (TS)
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 31
arituko gara. Subjektuak dituen potentzialtasunak garatzean edota lantzean datza
sexualitatea; hori guztia norberaren biografiaren barnean kokatzen da, subjektuak
eraikitzen duen biografian, alegia.
Amezúaren ustez, sexualitatea sexutze-prozesuaren emaitza da. Emaitza ho-
rrek bizipen-egoera bat beharko luke. Hortxe dugu koska, pertsona sexutu gisa
bizitzeko eta sentitzeko ahalmena edo dimentsioa baita sexualitatea. Bere ezaugarri
nagusia subjektibotasuna da; hau da, subjektu sexutuak duen errealitate sexualaren
gaineko kontzientzia barneratzea.
Subjektuen sexualitatea ulertzeko eremu kontzeptualak ez dira aski (sexutzea,
sexualitatea, erotika eta amatoria). Subjektuen kalitate sexualaren adierazleak
zehazteko, indibidualizazio-planoak seinalatu beharko ditugu (ikusi aurreragoko
mapa sexuala); hala nola, moduak, ñabardurak eta berezitasunak.
Moduak
Subjektuek bi modu dituzte sexutzeko (sexudun sexutu, sexudun bizi eta se-
xudun sentitzeko): maskulinoa eta femeninoa. Soilik bi modu horiek daude, nahiz
eta bi modu horiekin hamaika azpi-modu osatu ahal izan. Modu horien aberastasu-
naren inguruan, Amezúak honako hau gogorarazten digu:
Hirschfeldek sortutako "intersexualitate" kontzeptua teorikoa da batik bat, hau da,
azalpen izaera du, ez izaera kliniko edo diagnostikoa; aldaera-aukera handia azal-
tzen du, neutroaren edo anbiguoaren patologiara jo gabe. Horri esker, esan dezakegu
neutrorik ez dagoela sexologian. Sarritan eta gehiegitan jo dugu patologiara, dauden
moduen aukeran eta bere sarearen aberastasunean ez sakontzeko (Amezúa, 1999).
Era berean, gogora ekarri nahi dut desberdindu egin behar direla bi modu ho-
riek eta gure gizarteak ezartzen dituen egungo estereotipoak, bien artean ez baitago
zerikusirik. Bi modu horiek, estereotipoak ez bezala, prozesu historiko eta indibi-
dual baten emaitza dira, poliki egindako bidea; bide aberatsa, forma askotakoa.
Sexologiaren ikuspegi horretatik, ordea, transexualitatearen gaiak moduen
erregistroen gaineko nolabaiteko zailtasuna adieraziko luke. Hala ere, Amezúak
gogorarazten digun bezala:
Ildo horretatik, konplikazio kasu larritzat har liteke fenomeno transexuala. Baina hori
behin-behineko eta iragaitzazko (trans) fenomenoa da, eta ez xede-fenomenoa,
subjektu hori gaizki bizi izateagatik hain zuzen ere.
Ñabardurak
Modu bakoitzak ñabardura bi ditu: homosexuala eta heterosexuala. Homo-
sexualitatea, beraz, ez da hirugarren sexua, maiz deitu zaion bezala. Kinseyk, afera
hori dela-eta, honako hau ekarri zigun gogora:
32 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Arduragabekeria eta inkoherentzia handia da "homo" terminoa substantibo gisa
erabiltzea, termino hori adjektiboa denean (Kinsey, 1948).
Edota beste hau:
Tamalgarria da gizakien sexu-jokaeraren ikertzaileek homosexual terminoa erabiltzea
beheko espezieetan gertatzen denaren erabat desberdina den fenomeno bat identifi-
katzeko (Kinsey, 1948).
Kinseyk "homosexualitatearen" kontzeptualizazio okerraren jatorria salatu
zuen, «oinarri zientifikoaz egiaztatu beharrean, doaneko iritziak eta iruzkinak era-
bili baitira».
Berezitasunak
Subjektu bakoitzak bere biografia eraikitzen du bizitzan zehar, bere moduan
eta bere ñabardurekin. Horrela, berezitasunak subjektu bakoitzaren berezkotasuna
osatzeko modua dira, baita ñabardurei gehitzen zaizkien formak ere.
Beste era batean esanda, aipa genezake kontzeptu honen barnean Psychopa-
thia Sexualis-ari esker "perbertsio sexuala" izenez ezagutu dugun zerrenda luzea:
sadismoa, masokismoa, erakuskeria, nekrofilia, etab. Locus genitalis-ek "perber-
tsio" izenez bildu eta bataiatu zituen, eta Psychopathia Sexualis-ek aurrekoaren
lana osatu zuen, honek zerrendatu baitzituen eta baita aditzera eman ere; gaur egun
"aberrazio sexual" izenarekin ezagutzen ditugu.
Patologiaren munduan erori gabe errealitate horiek guztiek azalpen argia dute,
sexuen teoriatik. Sexutze-prozesuko biografiaren emaitza dira Bloch-en esanetan,
"bakarkako artisautza", alegia.
Berezitasunen erregistro hori gutxiengo erotiko desberdinek osatzen dute, eta
garbi dagoena da, gutxiengo erotikoen errealitatea onartu ala ez, debekatu ala ez,
hor dugun errealitate bat dela. Gainera, zorionez, gutxiengo erotiko horien multzoek
urteetan egindako lanari esker, aberrazio sexualen zerrenda gero eta txikiago bihur-
tzen hasi da; horren ondorioz, aldaketa sozial kualitatiboak bultzatu dira gure kul-
tura zaharretan.
Erotika
Sexutzea pertsona sexutuak garatzen dituen egituren inguruan osatzen bada,
eta sexualitateak berdin egiten badu pertsona sexutu gisa sentitzearen kontzep-
tuaren inguruan, Erotikaren kontzeptua desioaren inguruan osatzen da.
XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar, psikoanalisiari hainbesteko
arreta jarri izan ez balitzaio, eta sexologiaren teoriari kasu gehiago egin izan ba-
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 33
litzaio, gaur egun Erotikaren kontzeptua garatuago izango genuke, libidoaren
kalterako. Libidoak energiarantz bideratzen du desioa, eta hemen aurkezten ari
garen proposamenak, sexuen teoriak egiten duenak, alegia, sinergiarantz bideratzen
du desioa (bestearenganako desioarantz, bilkurarantz...). Lerro energetiko horrek
libidoan desorekak, errepresioa, etab. ekarriko ditu (patologizazioa, azken finean).
Erotikaren ezaugarri nagusia, hain zuzen, sinergia da. Horrela, desioaren objektua
ez da bestearen sexua, beste sexukoa baizik; hau da, beste pertsona sexutua.
Hortaz, ez dago desioa, gogoa edota sexu beharra. Sentitzen dena desio sexutua da;
hots, beste pertsonarenganako desioa. Azkenik, jokoan dagoena ez da sexua,
desioa baizik, eta desioa sexutua izan daiteke soilik.
Sexuen teoriatik abiatzean, argi adieraz dezakegu Eros sexuen arteko desioa-
ren kontzeptua zela, eta ez haragikeriarena edo lizunkeriarena. Sexuen arteko
erakarpena zen Eros, eta ez endekatzea edo gaiztakeria. Ez zuen loturarik, beraz,
bizioekin. Eros, bere formato modernoan, desioaren kontzeptua da.
Psychopathia sexualis-ari esker, parafilien zerrenda ezagutu dugu. Sendaga-
rriak diren nahasteak eta ezin landu daitezkeen kualitateak dira parafiliak. Sexologia,
hain zuzen, landu behar diren kualitate horietaz arduratzen da eta ez parafiliez, esa-
terako. Hori da bi ikuspegi horiek desberdintzen dituen beste ezaugarrietako bat.
Era berean, Eros kontzeptuari esker, Locus genitalis-aren tesia zaharkitua geratzen
da.
Desioa, bere gaitasun osoz, Erotikaren hirugarren erregistro horretan aurkeztu
zaigu; desioa bere zabaltasunean, desioaren mundua, mundu aberatsa, mundu sor-
tzaile bezain erakargarria... baina, hain zuzen ere, aberastasun horrengatik da de-
sioaren erregistroa hain eremu garrantzitsu eta interesgarria politika kontsumista-
rentzat. Egun, gure bizitzaren alderdi nagusietako batek kontsumoari erantzuten dio,
eta neurri handi batean, kontsumitzera behartzen gaituzten interes ekonomikoek,
hain justu, desioaren mozorroa jantzi dute. Ezkutuan dirauten zenbait interes eko-
nomiko aspaldian ari dira desioaren mundua bideratu nahian.
Argi dago desioa merkatu handia dela; merkatu erraldoi horren alde bat fanta-
sien mundua da. Horregatik, fantasiak ere ez daude gatazka horietatik at, fantasiak
ere merkatu erakargarria sor baitezake. Mundu pertsonalaren aberasgarritasunaren
ezaugarri garrantzitsuenetako bat osatzen dute gure fantasiek, mundu pertsonalaren
zutabe izatera hel baitaitezke; hori horrela izanik, zer geratuko da fantasiak interes
ekonomiko batzuen mende jarriz gero? Nolako pertsonak izatera hel gaitezke? Zer
motatako bizitza itxaron dezakegu? Zein fantasia prefabrikatu erosiko genuke?
Oporraldiak? Luxuzko autoak? Plastikozko gorputz kirurgikoak?
Erotika, arestian argitu bezala, gizaki sexutuarengan landu daitezkeen kuali-
tateez arduratzen da. Kualitate horiek maiz ez dute zerikusirik desioaren inguruan
eraikitzen den merkatuarekin. Desioa gatibu hartu nahi izan da. Galdera, beraz,
hau da: zertara dator desioa gatibu hartzeko interes hori?
34 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Amatoria
"Amatoria" kontzeptua Erotikaren dimentsio, praxi, edota adierazpen gisa
ulertu beharra dago. Erotika esklusiboki gizakiaren kontzeptua da, kontzientzia eta
historia dituen gizakiarena, berezko biografia duen gizakiarena. Horregatik, ars
amandi-a da Amatoria, lantzen den kultura, gizakiak bizirauteko duen era; eta ez,
inolaz ere, naturaren beste produktu soil bat.
Erotikaren irudikapena da Amatoria; nolabait esateko, bere praxia. Horren
garrantzi handia izan dezakete kulturak, balioek, protokoloak eta abarrek, baina,
era berean, baita espontanitateak, keinuek, sentipenek eta abarrek ere.
Beraz, sexuen teoriaren eskutik proposatu den aldaketak ez du debekua bai-
mentzea aldarrikatu, ezta gehiago eskatzea ere, jada gutxiturik edo oso baldintza-
turik zegoen arlotik. Are gehiago, subjektu modernoaren ikuspuntutik beharrezkoa
da Amatoria azaltzea, bereiztea eta baita Amatoria Erotikatik berkontzeptualiza-
tzea ere.
Azkenik, Amatoriak ez du ia zerikusirik "maitasun" hitzarekin; ez da maitasun
kontua, subjektua maitasunaren tokian jartzea baizik. Maitasuna, Locus Genitalis-
-arekin gertatu den bezalaxe, historiaurrean geratu da.
Maparen izenburuari dagokionez, Amezúa "Izateaz" mintzo da, horren azal-
pena "Izatea" dela ulertzen baitu, Izate Sexuala edo Sexuen Izate egiaztagarria,
iraunkorra eta unibertsala den gertakizun bezala, batik bat historikoa, garai jakin
batetik azaleratu eta saihestezin bihurtu baita.
Izate hori "sexualtzat" hartzen du, sexuez arduratzen baita, bi sexuez alegia.
Azkenik, "giza" osagaia ere behar du, gizakiaren espezieaz ari garelako, bere egoera
sexuduna eta sexutua aipatuz, bi sexuetan oraingoan ere. Hortaz, hori da Giza Izate
Sexuala izenaren jatorria.
Elementu sexuanteen zutabeak (maparen ezkerreko aldean) subjektuen sexu-
tze-prozesuan parte hartzen duten elementuen zerrenda eskaintzen du. Diziplina
bat arduratzen da horietako bakoitzaz.
Lau eremu kontzeptualek ezagutzera ematen dituzte euren aniztasun errefe-
rentzial esanguratsuenak: Sexutzea, estrukturen sortzeaz eta beren prozesuaz ardu-
ratzen dena; Sexualitatea, bizipenaz arduratzen dena; Erotika, desioaz; eta azkenik,
Amatoria, pragmatika eta jokaerez arduratzen dena.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 35
SEXUEN TEORIAREN MAPA
Giza Izate Sexualaren mapa orokorra, paradigma berriaren eskutik
36 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
SEXUTZEASEXUALITATEAEROTIKAAMATORIA
Eremu horiekin harremanetan, hiru indibidualizazio plano eskaintzen dira:
moduena (maskulinoa eta femeninoa), ñabardurena (heterosexuala eta homosexua-
la) eta berezitasunena ("gutxiengo erotiko" izenez ere ezaguna dena). Plano horiei
ohartxo bat gehitzen zaie, zailtasunei eta nahasteei eskainitakoa. Horrela, garbi
geratzen da ez dagoela laugarren planorik, eta gainontzeko elementuak hiru enun-
tziatu horiekin zerikusia duten ezaugarriak baino ez direla.
Mapan ikus daitekeenez, planoetan zeharkaturik dauden eremu horiek sare estu
eta konplexua osatzen dute. Sare estu horrek etengabeko harremana bermatzen eta
adierazten du.
1.3. SEXOLOGIAREN PRAXITIK, SEXU-HEZKUNTZAREN BIDEAN
Atal honetan Euskadiko Ezagutza Sexologikoaren Lehen Astean ateratako ondorio
nagusiak bildu nahi izan ditut. Orain arte landutako guztiaren eranskin gisa txer-
tatu nahi izan dut atal hau, osagarri gisa. Hona hemen, beraz, jardunaldi horietan
ateratako emaitzak.
Sexu-hezkuntza jorratzen hasteko argi eduki behar da zer den sexologia, eta
zein puntu diren garrantzitsu heziketa horretarako. Sexologiaz hitz egiten ari
garenean, argi adierazi nahi dugu zertaz ari garen. Planteamendu garrantzitsuena
hau izango litzateke: «gizabanako sexutu eta erotikoen hurbilpen eta ulermena du
helburu, denok baikara sexutuak; subjektu sexutu eta sexudun bezala bizi gara, eta
subjektu sexutu bezala adierazten gara».
Sexologiaren praxia hiru mailatan banatzen da:
· Sexu-hezkuntza.
· Aholkularitza.
· Terapia.
Gaur egungo egoera kontuan harturik, funtsezkoa da sexu-hezkuntza eskoletan
eskaintzea. Beraz, heziketa sexualaren jatorria eskolan izango da. Hala ere, hez-
kuntza horrek haur, guraso eta irakasleengana iritsi behar du, heziketa sexuala
haurra bizi den ingurunean baita beharrezkoa. Era berean, puntu hauek hartu behar
dira kontuan:
1. Heziketa sexuala ahal den egokiena izateko, kontuan hartu behar diren puntuak:
­ Heziketa sexualak ez du soilik sexuaren eta sexualitatearen prozesuaren
informazioa transmititu behar; Giza Izate Sexualak jarrera eta jokabideen
aldaketetan eragin behar du, sexua bere adierazpen guztietan ulertuz. Se-
xualitatearen balioa erlazio-elementu garrantzitsu gisa bereganatu behar da.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 37
­ Heziketa sexualak bizikidetza atsegina lortzeko heziketa izan behar du.
­ Honako hau proposatu behar du:
a. Gorputza ezagutzea.
b. Gorputza sentitzea.
c. Gorputza erlaziobide bezala bizitzea.
2. Heziketa sexuala eskaintzeko pertsona aproposenak hautatuko dira. Edozeinek
egin balezake ere, egokia da ikastegiko bertako irakasleak arduratzea sexu-hez-
kuntza lantzeaz. Dena dela, ahal izanez gero, pertsona jakin hori honako ezauga-
rriak betetzen ahaleginduko da:
­ Informazioa eduki behar du, eta informazio horrek zientifikoa izan behar
du.
­ Sexuarekiko jarrera positiboa izan behar du.
­ Bere sexualitatearen bizipen atsegina izan behar du, hori agerian geratzen
baita, ahozkoa ez den jarreraren bidez.
­ Ingurunean integratu behar du.
38 Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
3. Sexu-hezkuntza eskaintzeko hiru estamentu hauek dira garrantzitsuak:
­ Familia.
­ Eskola.
­ Gizartea (elkarteak, auzoak...). Horretaz gain, beste zenbait sektore ere hartu
behar ditugu kontuan: adimen urrikoak, hirugarren adineko jendea, etab.
4. Sexu-hezkuntzaz hitz egiten ari garenean ezin dugu errezeta batez hitz egin.
Etenik gabe aurrera eginez planifikatu eta ezarri behar da heziketa.
5. Sexu-hezkuntza ezin da soilik alde teknikoetara mugatu, gizakia afektibitatearen
hartzailea eta igorlea baita.
6. Adibide gisa, hona hemen kontuan hartzea eta jorratzea komeni den punturik
garrantzitsuenetakoak:
­ Gizaki sexutuaren kontzeptua ulertzea (haurra jaiotzez sexutua da).
­ Sexualitatearen garapena eta etapak ezagutzea.
­ Ezagupen batzuk argi gera daitezen, biologiaren eta fisiologiaren prozesuen
gaineko informazioa zabaltzea.
­ Ahozkoa ez den jarrera aurkitzea eta ulertzea.
­ Horretarako erabil daitezkeen komunikazio bideak ondoko hauek dira,
besteak beste:
· Gaien eskema zirkularrak.
· Ikus-entzunezkoak.
· Hizkuntz-adierazpen aproposak, lan egiten den taldearentzat egokituak.
1.3.1. Sexu-hezkuntza zehar-lerro gisa
Jarraian, estatu espainolean, sexologian eta batik bat sexu-hezkuntza mailan,
lanean ari diren zenbait sexologoren iritzia aurkeztuko dut; besteak beste, Carlos J.
De la Cruz, Silverio Sáez, Félix López eta J.L. García aipatuko ditut.
Carlos J. De la Cruz eta J. Silverio Sáez
Autore hauen iritziz, heziketa sexualaren oinarri aipagarrienak honako hauek
dira (De la Cruz; Sáez, 1994):
­ Heziketa sexualak ezberdina izan beharko luke heziketako etapa bakoitzaren
arabera.
Sexologia eta sexu-hezkuntzaren garapena 39
­ Irakaslea da heziketa sexuala eskaintzeko ardura duena. Heziketa sexuala-
ren ardura irakasle guztiek izango dute, maila guztietan eskaini behar baita
heziketa sexuala.
­ Heziketa sexuala ez da bereziki irakasten den zerbait, alor guztietan za-
baltzen baita (zehar-lerroa). Sexualitatea pertsonaren bizitzaren alde guztie-
tan sartuta dago; beraz, heziketa sexuala eskolako eguneroko bizitzan
eskaini behar da.
Bi sexologo hauek egiten duten proposamena egokia bada ere, kontuan hartu
behar da ikastetxe askotako errealitatea zein den. Izan ere, eskola askok ez dute
proposamen hori aurrera eramateko baldintzarik, eta, ondorioz, hutsaren hurrengoan
geratzen da sexu-hezkuntzako plangintza. Askoren "ideala" irreal bilakatzen da.
Eredu hori berez baztertu behar ez bada ere, beste proposamen batzuk (osagarriak
ere izan daitezkeenak) landu behar dira errealitate guztietako eskoletara moldatze-
ko asmoz.
Irakasleen trebakuntzari dagokionez, De la Cruzek eta Silverio Sáezek argi
dute guztiz beharrezkoa dela, baina horrek zenbait zailtasun sortarazten ditu: esa-
terako, irakasle bat trebatzea ez da soilik informatzea, jarrera batzuk landu behar
baititu. Trebakuntza hasten denean, batzuek ez dute trebakuntza horren beharrik
nabarituko; beste batzuek, ordea, bai. Azkenik, trebakuntzaren amaieran batzuek
euren helburuak lortuko dituzte (jarreren aldetik batik bat), baina beste askok ez
dituzte beren jarrerak landu nahi izango, are gutxiago aldatzen saiatu. Beraz, hemen
ere, trebakuntzaren planteamendua bikaina bada ere, proposamena irreal bilakatzen
da errealitatean.
Bestetik, kanpotik profesional bat ekartzea ez da heziketarako eredurik ego-
kiena, baina eskola batzuen ezaugarriak ikusirik, zenbait ikastegitan ez dago beste
irtenbiderik. Kritika asko jasotzen du azken planteamendu horrek, eredu idealetik
oso urrun geratzen delako batez ere. Horregatik, profesionalak estrategia pedago-
giko egokiak eduki behar ditu, egiten zaizkion kritikak gainditu daitezen.
Zenbait profesionalek, zehar-lerroen planteamenduak dituen zailtasunak
ikusirik, beste proposamen batzuk egiten dituzte:
Félix López: Heziketa sexuala "osasunaren" edo "trebakuntza pertsonal eta
sozialaren" arloan sartzea proposatzen du. Beraz, trebakuntza sexologikoa duen
irakasle bakar batek irakatsi behar du gai hori.
J. L. García: Tarteko modelo bat proposatzen du, hots, ikastegiko irakasle
pare bat sexolo

Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan