Bilaketak
Bilduma
Jakintza Arloak
Gaiak
Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
- Egilea(k): Inaki Karrera Juarros
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
- ISBN: 84-8438-042-4
- SHU: 37
- Argitalpen-urtea: 2003
- Gaiak:
Sexologia
- Jakintza-Arloak:
Hezkuntza,
Pedagogia
- Argitaletxea: UEU
- Orrialde kopurua: 144
- Laburpena: Sexu-hezkuntzaren inguruko saio metodologiko irekia proposatzea da lan honen
xedea. XIX. eta XX. mendeetan Sexologiaren arloan izandako hainbat autoreren lanak
daude bilduta hasierako atalean, historian zehar jakintza horrek izan duen garrantzia eta
garapena azpimarratuz. Bigarren atalean, berriz, sexu-hezkuntzarekin zerikusia duten
interesguneak eta alderdi psikoebolutiboak aztertu ahal izateko baliagarri izan
daitezkeen lanen bilduma osatu dut (Harimaguadako karpetak...). Bestetik, hirugarren
atalean, eskola-sistemak sexu-hezkuntzari zer trataera eskaintzen dion galdetu diot
neure buruari, gaur egun hezkuntza horrek dituen zailtasunak agerian uzteko asmoz.
Gauzak horrela, laugarren atalean, Pedagogiak, hezkuntza-zientzia den heinean, sexu-
heziketaren beharraren aldarrikapena planteatu behar duelako ustea azaldu dut;
horrenbestez, ohitura, erabilera eta tradizio sexualaren eztabaida bezalako elementuak
sartzeko aukera emango duen hezkuntza gisa ulertu eta aurkeztu nahi izan dut. Azkenik,
bosgarren altalean, sexu-hezkuntzaren praktika aurrera eramateko, ezagutza kritikoaren
eta ikerkuntza-ekintzaren alde jarduteaz gain, beren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak
bildu ditut. Sexu-hezkuntza lantzeko, bide sinpleenetatik hastea proposatu dut. Egunez
egun egiten den lana hobetzea da nire asmoa; horretarako, biderik eraginkorrena zein
ote den irudikatzen eta azaltzen ahalegindu naiz.
- Salgai: 16 €
-
Erosi Liburua
Babesleak:
2006 ©
Udako Euskal Unibertsitatea -
Ohar
Legala -
Bisitari kopurua: 123.350