1. atala
Udako Euskal Unibertsitatearen
sorrera-garaia, 1973-1976
1.1. UNIBERTSITATEAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN
1.1.1. Unibertsitateen sorrera
Euskal Herriko unibertsitateen historia porrot eta frustrazio ugariren lekuko
izan da mendeetan, eta ez dira orri hauek tokirik aproposenak beraien berri zehatza
emateko. Hemen, ezinbestean, aipamen laburra baino ez dugu egingo1. Lehen uni-
bertsitate-proiektua XIII. mendean eratutako Tuterako Unibertsitatearen egitasmoa
izan zen; baina, Alexandro IV.a Aita Santuaren bula lortu arren (1259) ez zen gau-
zatu. Garai berean, Nafarroako Joana I.a erreginaren testamentuari esker, Parisko
Nafar Kolegioa sortu zen, eta bertan izan zuten aterpea 1332ra arte Parisko Uni-
bertsitatean ikasten zuten Iruñeko kalonjeek.
Errenazimentuko espirituak bultzatuta, 1540an ireki zen lehen unibertsitatea,
Oñatin. Hezkuntza-erakunde horrek XVII. mendean filosofiaren, teologiaren, kano-
naren eta legeen katedrak zeuzkan. Hurrengo mendean gainbehera hasi zen eta
1807. urtean ateak itxi zituen lehen aldiz. Hemeretzigarren mendean zehar zenbait
aldiz berrezarri zen, besteak beste 1842an bigarren hezkuntzako institutu bihurtu
zenean, baina 1901ean betiko desagertu zen. Hemeretzigarren mendeko makina
bat buruzagi bertan ikasitakoak dira. Oñatitik oso gertu, Bergaran, XVIII. mendean
sortutako adibide interesgarri bat dugu: Erret Mintegia; Unibertsitatea izan ez arren,
ikasketa teknikoek maila bikaina erakutsi zuten eta izen handiko ikertzaileak bildu
ziren bertan.
Bestalde, Nafarroan 1539. urtearen inguruan beneditarrek ikastetxea sortu
zuten Iratxen. XVI. mendearen erdialdean Teologia eta Arteak (Dialektika, Logika
eta Filosofia) irakasten ziren eta 1598an ikastetxearentzako unibertsitate-maila
1. Gai honen inguruko berri zehatzagoa eta bibliografia zabala ikusi nahi duenak jo beza lan
honetara, Aizpuru, M. eta Jimeno, R. (2002): "Euskal Unibertsitatearen historia", in Askoren Artean,
(arg.), Euskal unibertsitatea 2021*. Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea, Udako Euskal
Unibertsitatea, Bilbo, 21-55.
16 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
eskatu zen. Dena den, Erromako Aita Santuaren bula 1615era arte ez zen ailegatu.
Oñatiko unibertsitatearen kasuan bezala, XVII. mendean lorealdia izan zuen, baina
XVIII. mendearen bigarren erdialdean hondamendia heldu zitzaion eta 1807an guztiz
desagertu zen. Nafarroako hiriburuak, Iruñak, bere unibertsitate propioa izan zuen
1630 eta 1771. urteen artean.
Hemeretzigarren mendearen lehen hamarkadetan goi-mailako irakaskuntzaren
garapena aldez aurretik jorratu gabeko esparruetan gauzatu zen. 1818an Bilboko
Merkataritza Eskolaren sorrerari Nafarroako Medikuntza, Kirurgia eta Farmazia Erret
Kolegioarenak jarraitu zion (1829-1839). Hemeretzigarren mendeko Espainiako eta
Frantziako legedi liberalek, ordea, hezkuntza-eredu berria ekarri zuten, eta uniber-
tsitateen sorrera eta garapena estatuaren menpe geratu ziren. 1857ko Moyano Le-
gearen ondorioz, Hego Euskal Herriko lurraldeak inguruetako unibertsitateei atxi-
kirik gelditu ziren: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Valladolidekoari, eta Nafarroa Za-
ragozakoari. Horren ondorioz, unibertsitate publikorik ez zegoenez Euskal Herrian,
goi-mailako irakaskuntza aldarrikapen sutsu bihurtu zen. Gasteizko Unibertsitate
Librearen porrotaren ondoren (1869-1872), Deustuko Unibertsitatea gauzatu zen
1886an, Jesusen Lagundiaren eskutik. Bizkaiko industrializazio-giro hartan Zuzen-
bide fakultatea, Filosofia eta Letretakoa eta Ingeniarien eta Arkitektoen prestakun-
tzarako fakultateak ireki ziren. 1916an Merkataritza Saila ezarri zen. Hemeretzi-
garren mendearen bukaeran Bizkaiako Diputazioaren eta Bilboko Udalaren
laguntzarekin Bilboko Industria Ingeniarien Goi-Eskola sortu zen (1897).
Dena den, unibertsitatea sortzeko zenbait ahalegin egon ziren, 1866an,
adibidez, Nafarroako Diputazioak barruti bakar batean bildutako Universidad Vas-
co-Navarra izeneko proiektua Baskongadetako beste hiru diputazioei luzatu zien,
inolako arrakastarik gabe. Goi-hezkuntzaren garrantzia berriro ere 1914an jarri zen
agerian Universidad Vasca delakoaren eskaerarekin, baina 1918ra arte ez zen
proiektu bateratu bat gauzatu; Eusko Ikaskuntzen Oñatiko I. Kongresuan, Euskal
Herriko unibertsitatearen beharra azpimarratu zuen Angel Apraizek. Kongresu har-
tatik Eusko Ikaskuntza sortu zen eta hurrengo urtean Euskaltzaindia. Eusko Ikas-
kuntza Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioek sortua, euskal kultura
maite zutenen bilgune iraunkorra izateko jaio zen. Sortu eta 1936.era arte, goi-mai-
lako hezkuntza garatzeko ahalegina Eusko Ikaskuntzaren inguruan egituratu zen,
batik bat Euskal Unibertsitatea sortzeko proiektua bere baitan eztabaidatu baitzen
lau urtetan zehar. Gernikan bildutako III. Kongresuan, Eusko Ikaskuntzako lehen-
dakariak, Julian Elorzak, erregeari euskaraz eskatu zion Unibertsitatea. Bien bitar-
tean, zenbait jeltzale, Jesus Maria Leizaola tartean, atxilotu zituzten aldarrikapen
berbera herriko kaleetan egiteagatik. 1923an, Eusko Ikaskuntzak formalki luzatu
zion eskaera Gobernuari, eta hurrengo urtean ezetza hartu zuen. Errepublikako ur-
teetan gauza bera eskatzen jarraitu zuten, baina ez zen ezer gauzatu 1936ra arte.
Urte horretan, Euzko Jaurlaritza eratu berriak, Leizaolak hain zuzen, Euskal Ira-
kastola Nagusia sortu zuen Medikuntza Fakultatearekin. Gerra galtzeak erakunde
berriaren desagerpena ekarri zuen, ordea.
Gerra Zibilaren ondoren, Euskal Herrian zegoen Unibertsitate bakarra Deustu-
koa zen, nahiz eta 1953. urtera arte Deustuko titulu batek ere balio ofizialik ez izan.
1963an Elizaren Unibertsitatea titulua lortu zuen, eta hamarkada horren bukaeran
Gasteizeko eta Donostiako campusak ireki ziren. Donostiakoak baino ez zuen
aurrera egin, eta 1979an bertako ikasketen ofizialtasuna Bilbokoen parekoa izatea
lortu zen. Nafarroako Unibertsitatea José María Escrivá de Balaguerrek sortu zuen
1952. urtean, Estudio General de Navarra izenarekin; 1960an gaur egungo izena
eta egitura hartu zuen. Opus Dei-ko Prelaturaren lan korporatiboa da eta estatutu
propioak ditu. Gutxika-gutxika fakultate ugari sortu zituen Iruñean eta Donostian.
Unibertsitate publikoak garapen motela izan zuen. Horren arrazoiak hiru izan
daitezke: Espainiako gobernuaren ezezko sistematikoa aukera horri; unibertsitate
pribatuen presioa; eta euskal gizarteko sektore handi baten kezka-falta gai honen
inguruan, baita lurraldeen arteko ezinikusia eta bekaizkeria ere. 1955ean Bilboko
agintari frankisten eskariari erantzunez, Estatuaren menpe eta Valladolideko ba-
rrutiaren barruan egongo zen Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakul-
tatea ireki zen Bizkaiko hiriburuan. 1968-1969 ikasturtean, eremu geografikotzat
Bizkaia hartzen zuelarik, Bilboko Unibertsitate Barrutia eratu zen. Garai berean
sortu edota garatu ziren beste lurraldeetan irakaskuntza teknikoari lotuta zeuden
Goi-Mailako zenbait eskola, nahiz eta batzuk pribatuak izan. Azken horien adibide
dugu Arrasateko Eskola Politeknikoa eta Oñatiko ETEO. Araban, Valladolideko
Unibertsitatearen menpe, Colegio Universitario Alavés sortu zen, geroago, zenbait
arazorekin, EHUn integratu zena.
Baionako campusak eskaintzen zuen aukera, aldiz, ez zen hain aberatsa.
1970eko hamarkadara arte ez zen unibertsitate-mailako ikasketarik Ipar Euskal
Herrian. 1974an sortu zen Zuzenbide eta Ekonomia Institutua eta urtebete geroago
Teknologiaren Unibertsitate Institutua. Biak kanpoko unibertsitateen menpe, Paue
eta Bordele IIIren menpe hain zuzen. Bordeleko unibertsitateak, bazuen 1940ko
hamarkadaren bukaeratik euskarazko katedra bat, René Lafon-en esku. Aurrerago
ikusiko dugunez, katedra hori garrantzi handikoa izan zen UEUren sorrerarako.
1.1.2. Euskal ikasketak unibertsitatean
Euskal ikasketei zegokienez, frankismoaren gurarien artean, hasiera-hasieratik,
euskal nortasuna desegiteko borondate irmoa zegoen. Euskara desagerrarazteko
asmoa dugu horren lekuko; eta euskararen kontrako neurriak, eguneroko bizitzan
eragin handia edukitzeaz gain, are nabarmenagoak ziren administrazioan, kultura
idatzian eta irakaskuntzaren munduan. Dena den, hasierako urterik beltzenak pasa-
tu ondoren, bide desberdinak erabiliz, beti ere maila apalean, eta agintarien umorea-
ren menpe, euskararen aldeko mezuak zabaldu ziren. Unibertsitatean, Nafarroako
Unibertsitatea eta Deustukoa izan ziren frankismoan euskara eta euskal kultura
ikergai izan zuten bakarrak, euren ikasketa-motengatik, besteak beste. Nafarroako
Unibertsitatean 1963. urtetik 1980. urtera bitartean, Jose Migel Barandiaranek Eus-
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 17
kal Herriko Historiaurrea eta Etnologia irakatsi zituen. Hor hasi ziren lanean Etni-
ker taldeak, eta erein zuten Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren hazia. Nafarroako
testuinguru horretan, Bianako Printzea Erakundeak euskal kulturari emandako
laguntzei esker sortutako giroan, abertzaletasunaren berrosatze-garaian, kokatu
behar da 1966ko udan Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak eta Eskualzaleen
Biltzarrak Ultzaman antolatu nahi izan zuten Euskal Ikasketen Udako Uniber-
tsitatea. Baina, agintari frankisten ezezkoa jaso zenez, ez zen gauzatu asmoa.
1967. urtean sortu zen Euskal Kultur Mintegia Deustuko Unibertsitatearen
egituren baitan. Nahiz eta hasieran helburu zabalagoak izan, euskararen irakaskun-
tza izan zen bere zereginik nagusiena. 1974an, Euskal Linguistika Katedra eratu
zen, eta, bi urte geroago, karrera ofizial bihurtu zen Euskal Filologia. Ikasketa ho-
riek Bilboko eta Donostiako campusetan irakasten ziren. 1978an Euskal Irakasle-
goa deritzan institutua sortu zen; ordura arte Euskal Kultur Mintegiaren bitartez
antolatzen ziren euskara-ikastaroen ardura bereganatu zuen, borondate zehatz
batekin: «ikaslegoak erakusten zuen euskalduntzeko eta alfabetatzeko gogoari eta
beharrari unibertsitateko esparruan modu akademiko eta emankorrean erantzutea».
Era berean, urte horietan hainbat ikerketa-gai euskaraz landu ziren. 1976an Deus-
tuko ikasleek itxialdi bat egin zuten ikasketa-planean Euskal Herriko Historia ikas-
gaia ezartzeko eskatuz. Hurrengo urtean ezarri zen eskatutako ikasgaia Historiako
ikasketetan eta 1979an Euskal Filologian.
1.2. EUSKARA, POLITIKA, KULTURA ETA UNIBERTSITATEA FRANKIS-
MOAREN AZKEN URTEETAN
1.2.1. "Satorren garaia"2
Unibertsite-mailako ikastetxe berrien sorrerarekin eta birmoldaketarekin
batera, beste lau fenomeno garrantzitsu gertatu ziren hirurogeiko hamarkadan. Bat,
Hegoaldeko lau lurraldeen garapen ekonomiko nabarmena. Bi, indar politiko eta
sozial berrien agerpena. Hiru, euskarazko iraskaskuntzaren hedapena ikastolen
bidez. Eta, lau, euskal kultura eradaltu eta zabaldu egin zen.
Garapen ekonomiko izugarriak profesional gehiago eskatzen zuen. Horrekin
batera, gertatutako hazkunde demografikoak eta bizitza-mailaren hobekuntzak
nabarmen igoarazi zuten hezkuntza-eskaera. Deustuko kasuan adibidez, 1962ko
500 ikasleak 1973an 5.000 izatera pasatu ziren. Bide horretan, mende-hasieratik
zetozen unibertsitatearen eskakizunaren aldeko aldarrikapenak areagotu egin ziren.
Nahi horren mugarri eta baldintzen adierazgarri esanguratsuena Gipuzkoako Uni-
bertsitatearen aldeko lanen bilakaera dugu.
18 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
2. Frankismoaren azken urteetako euskal kulturaren giroa definitzeko erabili zuen satorren
adibidea Pedro Alberdik: Alberdi, P. (2000): Satorrak baino lurperago, Erein, Donostia.
ETAren sorrerak eta zabalkundeak belaunaldi berrien agerpena erakutsi zuen,
nahiz eta une horretan bizitza politikoan sartu ziren gazte askok erakunde berria-
rekin zerikusi gutxi izan. ETAk ekarritako berrikuntzen artean, gure harirako, oso
garrantzitsua dugun puntu bat zegoen: euskarak zein toki bete behar ote zuen euskal
nazioaren definizioan. Batez ere, XIX. mendetik aurrera, euskal kulturaren munduan
ezaguna izan da euskararen aldeko pentsalarien presentzia, baina Sabino Aranak
euskal aberriaren definizioa egin zuenean eta, nabarmen, bere praktika politikoan,
euskara bigarren mailan geratu zen. Gutxi batzuek azpimarratu zuten euskararen
garrantzia 1936ko gerraren aurretik: Arturo Campion, Resurrección Maria Azkue,
Luis Eleizalde, Gregorio Mujika, Jose Mari Agirre "Lizardi" eta Justo Mokoroak
besteak beste. Gerraondoan Andima Ibiñagabeitia eta Jokin Zaitegi, Euzko Gogoa
aldizkariaren bultzatzaileak, izan ziren iritzi horren lekuko ezagunenak. Belaunaldi
berriek, ordea, euskara euskal nazioaren erdigunean kokatu zuten eta hizkuntzan
finkatu zuten naziotasuna. Ideia horrek oihartzun zabala izan zuen 1964tik aurrera
bezpizten edota sortzen ari ziren elkarte euskaltzaleetan.
Horren ondorioz, euskarazko irakaskuntzak bultzada berria jaso zuen, II. Erre-
publikan bizitakoa igaro eta gero, Gerra Zibilak ekarritako etenaren ondoren. Gerra-
osteko lehen ikastolak Donostiako Elbira Zipitria andereñoak antolatu zituen gura-
so jeltzaleen umeekin3. Frankismoaren hezkuntza-sistemaren lege-arloko hutsuneez
baliatuz, hirurogeiko hamarkadan ikastolek hazkunde bizia izan zuten: 1964an 12
sortu ziren Gipuzkoan eta 4 Bizkaian. Garai hartan euskararen batasun-prozesuak
bultzada berriak jaso zituen, Baionako (1964) eta Arantzazuko (1968) Kongresue-
kin. Berritze horren beste adibide bat alfabetzatzearen eta euskalduntzearen espa-
rruan ikus daiteke. Bakarka eta era isolatuan hasitako mugimendu horrek 1966tik
aurrera Euskaltzaindiaren babesa jaso zuen.
Urte horietan nabarmendu zen euskal kulturaren loraldi berria, eta arte-arloan,
literaturan eta musika-munduan izan zuen isla. Berrikuntza hori mendebaldeko
beste lurraldeetako kulturaren egoerarekin eta bizikizunekin lotura zuten pertsonek
bultzatu zuten: Krutwig, Mirande, Aresti edota Txillardegi idazleek, eta Oteizak,
besteak beste. Horrela, gure artean ere, gizaldiz gizaldi iraundako sinesmena eta
bizilegea, mende erdiko atzerapenaz, kolokan jarri zen. Aldaketa horren ondorioz,
kultura-mugimendu berriak hiru aldeko borroka-gune bilakatu ziren. Alde batetik,
agintarien aurka, euskaldunen edozein kultura-ekintza arriskutsua zelako haien
begietan. Abertzaleeen artean, bigarrenik, ideia berrietatik abertzaletasun jeltza-
leari kritika latz eta gogorrak jaurti zitzaizkiolako. Ezker berriaren barnean, azkenik,
kideen arteko ezberdintasunak --ez oso handiak egia esan-- elkarri aurpegiratzen
zizkiotelako era gogorrean. Ordura arteko kristautasuna alde batera utzirik, mar-
xismoaren irakurketa desberdinak bilakatu ziren euskaldun askoren erreferentzia
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 19
3. Fernandez, I. (1994): Oroimenaren hitza. Ikastolen historia 1960-1975, Udako Euskal
Unibertsitatea, Bilbo.
ideologiko nagusi4. Zatiketa hori are gehiago nabarmendu zen 1960-65etik aurrera
elizaren seminarioak eta komentuak hustu zirenean, eta bertan izanikoek kultura-
eta politika-bizitzan parte hartu zutenean. 1969tik aurrera biziki bizkortu ziren kul-
turako eta politikako mugimenduak eta kultura-talde berri ugari sortu zen. Horrekin
batera, mugimendu politikoen arteko tirabirak indartu egin ziren, hiperideologiza-
tutako giroan, izan ere «kulturgintza neurri handi batetan politikazko tentsio
honetan umotu da»5. Honela azaldu zuen, 1973an, Joxe Azurmendik egoera berria,
era esanguratsuan "Euskal gizarte hautsia" izeneko artikulu-andanan: «Euskal
gizartea, zahar eta berritan hautsita dagoela, egia bada, kritiko batek aipatzen zidan
hau, egiagoa da; hautsidurarik larrienak gazteen artekoak ditugula». Bere lagun
batek esan zioenez, bi ziren gazteen arteko taldeak: «zuzen-zuzen politikan sartuta
dabiltzan gazteak aurrenik, eta horiekin batera eta politikatik abiatuta beti ere,
besteok, ideologi eta kultur mailan, politika, kultura eta ideologia eta dena zaku
berean sartuz». Euskal Herriak bizi zuen egoera larriak eztabaida oro garrazten
zuen6. Bi urte geroago, antzeko iritzia azaldu zuen Koldo Mitxelenak:
Uste dut, eta oker nabil agian, badela franko gure artean, hain luzaroko hodei ofizia-
len ilunbeei ederretsi dielako edo, nahiago duena inoren iritziaren berri jakin, harrika
nondik emango, berea jendaurrean argi eta garbi azaldu baino. Ez gara, dirudienez,
elkarren fio. Gaitzak eta etsaitasunak, ordea larritu eta gaizkoatu besterik ez dira
egiten isilpean. Elkar hobeki ezagutu behar genuke eta noraezekoa da horretarako
bata bestearekin mintzatzea. Badakit ez dagoela biderik aski elkar hizketarako, baina
balia gaitezen bederen eskuan ditugun eta eskura ditzakegun bidexkez. Azkenean
mutur-joka ibili behar badugu, jakinaren gainean ibil gaitezen behintzat7.
1.2.2. Unibertsitatea, euskara eta talde politikoen jarrera
Euskarazko hezkuntzaren garapenak eta hizkuntzaren beraren etorkizunaren
inguruko kezkek ordura arte gutxitan planteatutako gai bat azaleratu zuten: zein
toki izan behar zuen euskarak unibertsitatean. Gerra aurrean, Euskal Unibertsita-
tearen aldeko gehienen ustez, unibertsitatearen zereginen artean, lehenengo mailako
tokia izan behar zuten euskarak eta euskal kulturaren azterketak eta babesak.
Lehenengo mailako irakaskuntza euskaraz azaldu behar zelakoan ere bazeuden.
Baina, gutxik defendatu zuten unibertsitateko lan-hizkuntzetako bat euskara bera
izan zitekeela. Euskal Esnalea elkarteak, Donostian, euskarazko zenbait hitzaldi
antolatu zuen, 1920ko hamarkadaren hasierako urteetan, eta horrela frogatu zuen
20 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
4. Garai hau hobeto ezagutzeko, badira, beste askoren artean, Emilio Lopez Adan-en bi lan
interesgarri, Lopez Adan, E. (1996): "Rikardo Arregiren garaiko mogimendu politiko-sozialak", in
Askoren artean, (arg.), Rikardo Arregi gizona eta garaia, Manuel Larramendi kultur bazkuna,
Andoain, 199-255 eta Lopez Adan, E. (1997): "Duela 25 urte: subertsiorako unibertsitatea", Uztaro
23, 45-63.
5. Zabal 1, 1973, maiatza-ekaina. "Euskal kulturaren hildotik".
6. Zeruko Argia, 550, 552 eta 553, 1973ko iraila. "Euskal gizarte hautsia".
7. Zeruko Argia 622, 1975-2-2. "Koldo Mitxelena".
euskara goi-kulturaren hizkuntza izan zitekeela. Gauza bera egin zuten Azkuek eta
garai horretan sortutako Euskaltzaindiako zenbait kidek. 1922an Jean Etxepare
medikuak, Oñatiko Unibertsitatea gogoratuz, zera proposatu zuen: «Onhartzen ere
dugu, ederresten, holako ikastetche batean erakaspenak eskuaraz litezkela behar
eman, eskualerri guziak buruzagi berak ukanez geroz bai eta mintzai bera»8. 1932.
urtean Madrileko euskal ikasleek Euskal Unibertsitatearen alde argitaratutako libu-
ruan, Pedro Laskibar eta Telesforo Uribe-Etxebarria izan ziren ideia horren defen-
datzaile sutsuenak eta ia bakarrak. 1936an, Eusko Jaurlaritzak Medikuntza Fakul-
tatea sortu zuenean, ikasgaietako bat euskara teknikoa izan zen. Frankismoko
urterik gogorrenetan, Federico Krutwig Bilboko Nuevo Ateneo elkartean euskara
hutsez arituko zen jakintza-sail bat sortzen saiatu zen, emaitza praktikorik gabe9.
Garai berean, eta arestian aipatutako berrikuntza-giro horretan, Txillardegik Una-
munori buruzko hitzaldia eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundian; euskararen
heriotza iragarri zuen idazlea euskarazko hitzaldi bateko gaia izan zitekeela erakutsi
zen iragarpenetik ia berrogeita hamar urtera.
Lehen aipatu dugun Jokin Zaitegi izan zen, uste dugunez, garai horretako
lehena unibertsitatea eta euskara espresuki lotzen. Zaitegiren eta bere ingurukoen
asmoa euskara goi-mailako hizkuntza jantzia bilakatzea zen eta horretarako Gre-
ziako eta Erromako klasikoen testuen itzulpenari ekin zioten, nahiz eta ez ahaztu
Einsteinen edo Theilard de Chardinen lanak ere euskaratu behar zirela. Bide horrek
nahiz eta ez jarraitu erabat beste idazle batzuen purismoa, kritika gogorrak jaso zi-
tuen 1959an Joseba Intxaustiren eskutik. Horren ustez, zenbait euskal idazle eus-
kara hilobira bultzatzen ari zen, hain jauregi ederra egin nahian, euskaldun arruntak
uxatzen zituztelako. Euskara erraz-erraza eta garaiko gaiak proposatzen zituen or-
duko frantziskotar gazteak10. Kritika horren zuzentasuna gorabehera, ezin da ahaz-
tu eta aitortu gabe utzi Zaitegiren lanaren oinarria: euskaldunok (eta fededunak,
jesulaguna baitzen Zaitegi), iraun dezagun ezinbestekoa dugu Euskal-Ikastetxe
Nagusia, unibertsitatea:
Euskal-ikastetxe Nagusia sortuko da noizbait. Nork lekusken zorioneko eder au.
Nork esan, norainokoa izango liteken, Euskal Ikastetxe Nagusiaren aldera erakuts
genezakeen esker ona, sinestea ta iakitea, uztartzera ta edertzera etor ba'gintez.
Euskal-Ikastetxe Nagusia etor liteke, baldin, Iaungokua lagun, egingo ba'genu
euskaldunok egin genezakeena. Ezin etor daite, ordea, ekinaren ekinez baizik. Zer
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 21
8. Gure Herria 8, 1922, 444. or. Kepa Altonaga lagun eta UEUko zuzendari ohiari zor diot
idazlan honen berri izatea.
9. Krutwig, F. (1991): Bilbao de los años cuarenta en torno a Blas de Otero y Resurrección
María de Azkue, Argitaletxe gabe, Bilbo. 64. or. Jurgi Kintana adiskideari zor diot erreferentzia.
10. Jakin 9, 1959, "Illobira bultzaka". Txema Larrea lankidearen artikulu bati zor diot
Intxaustiren aipamenaren berri izatea: Larrea Muxika, J. M. (1989): "1956-eko belaunaldia" in
Askoren artean (arg.) Gerraosteko literatura, Labayru Ikastegia, Bilbo, 13. or.
Jakin-en bertan, urtebete lehenago, 1958an, Umandi-k hiztegi berezituen premia nabarmendu
zuen, irakaskuntzaren gai guzietarako.
egingo dugu euskera ikastetxeetan sar dedin? Ikastetxe-nagusiko gaia erabili nai
nuke, gure euskera sendo ta zindo, azkar eta bizkor egin ledin11.
1966an, Patxi Altuna jesulagunak euskara irakaskuntzaren maila guztietara
zabaldu beharra defendatu zuen, baita unibertsitatean ere. Horretarako bi baldintza
behar ziren: «euskararen jabe bikain eta trebe diren irakasleak» eta «euskaraz
dakiten ikasleak»12.
Beraz, ez da kasualitatea, ETA erakundeak bere programa azaltzean, uniber-
tsitateari buruzko aipamenak egitea. 1962ko Pequeño programa izeneko agirian
Euskal Unibertsitatea (Universidad Vasca jatorrizko testuan) sortzea exijitzen zen;
alde batetik, norbanakoaren garapenerako, eta, bestetik, kontzientzia nazionala
sendotzeko elementu erabakiorra zelako. Urte berean argitaratutako 9. Formazio-
-koadernoa-n gaiaren azterketa sakonagoa egin zuen ETAk. Azterketa horren
arabera, unibertsitatea berrikuntza-gunea eta abertzaletasun-gunea izan ohi da, eta
horrexegatik ez zuen unibertsitaterik gure herriak. Euskal Unibertsitatea eta euskal
lurraldeko unibertsitatea bereizten ziren txostenean; Francoren diktadurak iraun
bitartean ezinezkoa zen lehena abian jartzea, baina bai bigarrena, eta horren aldeko
apostua egin behar zen, unibertsitate-faltaren hutsuneak betetzeko. Erakunde
ofizialetatik kanpo eman behar ziren euskarazko klaseak eta euskara egokitu egin
behar zen garaiko kulturak eta teknikak eskatzen zuten mailara. Heziketa-prozesu-
ko garaiaren arabera, euskalkien alde edo euskara batuaren erabileraren alde ager-
tzen zen orduko ETA; eta lurraldea, aldi baterako, eremu euskaldun eta erdaldunean
banatzen zuen. Ez zen zuzenean aipatzen euskara irakaskuntzako hizkuntza izan
zitekeenik unibertsitatean.
Bi urte geroago, 1964an, El Español astekari frankistak ETAri buruzko erre-
portaje bat argitaratu zuen ETAren izena eta izaera Espainia osoan zabalduz; horri
erantzunez EAJk kaleratutako txostenean, euskararen alde egindako lanari garrantzi
berezia eman zion. Jeltzaleen ustez, errepublika-garaian beren eraginez berpiztu
zen euskara, eta Estatutuari esker eskolan, institutuetan eta Euskal Unibertsitatean
euskarak tokia izan zuen.
1969. urtean ETAren Frente Kulturalak "kontrabotere herrikoiaren" lerro nagu-
siak garatu zituen. Horietako bat unibertsitatea izan zen. Orduko fakultateetan arazo
nazionalak ez zuen beste gai batzuen (antiinperialismoa, langileen arazoa eta abar)
eragina, eta desoreka hori konpontzeko etorkizuneko Euskal Unibertsitate Herri-
koiaren aldeko kanpaina bat bultzatzea proposatzen zen, baina ez ziren zehazten
unibertsitate horrek izan behar zituen ezaugarriak. Dena den, ez ziren falta kritika
gogorrak euskara Euskal Herriaren osagai folkloriko gisa hartzen zutenentzat, ho-
rien artean sartu zituzten ikastola batzuk, sistema politiko espainolari mesede egiten
ziotelakoan. Aurreko txostena idatzi zutenak --gero LCR osatuko zuten kideak--
22 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
11. Zaitegi, J. (1962) Platon'eneko atarian, Gráficas Lizarra, Donostia, 2. or.
12. Argia 923, 1982-2-14 . "Euskararen normalkuntzarako Euskal Unibertsitatea".
ETAtik aldendu ondoren, 1973ko abuztuan Hazparnen bildu zen erakundea, UEU
antolatu baino egun batzuk lehenago, bere VI. Asanbladaren lehen zatia egiteko.
Bertan onartutako txostenaren arabera, ETAk erabateko berreuskalduntzearen
aldeko apustua egin zuen eta zenbait neurri proposatu zuen horretarako: ikastola
iraultzailea bultzatzea, langileria euskararantz bideratzea, herri-ikastoletan metodo
iraultzaileak ezartzea, Euskal Unibertsitate Herrikoia eraikitzea eta abar. Baina,
horiek guztiak gauzatu ahal izateko modu bakarra Euskal Estatu Sozialista bat
eraikitzea zen.
Garaiko zatiketen ondorio logikotzat hartu behar ditugu une horretan zabaldu-
tako eztabaida-gune beroak, dogmatismo, liskar, hitz potolo, ezinikusi eta abarrez
ondo hornituak. Aurreko hamarkadan enfrentamendu nagusia "zaharrekin", hots,
jeltzaleekin izan zen. Urte horietan, ordea, alde batean ETA VI (LCR) eta MCE di-
tugu, "españolistak" garaiko hiztegian; bestean ETA V eta orokorrean abertzaleta-
suna eta euskaltzaletasuna gizarte-arazoaren parean jartzen zituztenak, gorago ez
zenean. Bi jarrera horien arteko borrokak esparru guztietara zabaldu ziren: lantoki,
lagunarte, ikastola, prentsa, jaialdi eta abarretara. Horren lekuko ditugu Jon Urru-
julegiren hitz hauek: «Kultura arloan alkar irentsiko gabiltzala, zozoak berak ere
badakike»13.
1.2.3. Euskal kultura-talde eta mintegien lana unibertsitateetan
Giro horrekin harremanetan, nahiz eta ez batzuek azpimarratzen duten beste,
euskaltzaletasunak bultzada berria bizi izan zuen hirugeita hamarreko hamarkadan.
Bittor Kapanagaren esanetan: «Euskalerria eta euskera ezer izango baldin badira
oraintxe loratzen doan gizaldiaren esku dago»14. Lau dira fenomeno horren adie-
razleak: euskarazko liburu-produkzioaren hazkundea, euskal prentsaren garapena,
euskalduntzeko eta alfabetzatzeko prozesuek hartutako indarra eta ikastoletan matri-
kulatutako haur-kopuruaren igoera. Frankismoak eskaintzen zituen zirrikitu gero
eta handiagoek ahalbidetu zuten aldaketa hori, baina ezin dugu ahaztu, besteak
beste, utzitako oinordetza. Estatuaren ustez, kultura-arloko edozein eskakizunen
atzean politika ezkutatzen zen, eta, ondorioz, ahal zen neurrian, baztertu egin behar
zen. Egoera horretan, jende konprometituak bazekien estatua eta menpeko erakun-
deak etsaiak zirela, eta, beraz, euskara eta, orokorrean, kultura garatu eta aurrera-
koia erakunde ofizialetatik kanpo, erakunde "herrikoietan" landu behar zirela.
Jarrera horrek luze iraun du gure artean, Franco aspaldi desagertu arren.
Unibertsitatearen esparruan, aurrerago ikusiko dugunez, Euskal Unibertsita-
tearen aldarrikapenak bat egiten zuen, kasu gehienetan, euskarari eman beharreko
bultzadarekin. Horren adibide ditugu euskaraz irakurritako lehen tesina eta tesiak:
Angel Goenaga jesulagunak Madrilen irakurri zuen tesia euskaraz 1966an, nahiz
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 23
13. Zeruko Argia 583, 1974-5-5. "Euskal herrigintza «galandatu»".
14. Zeruko Argia 594-5, 1974-7-21/28. "Mintzo ta oihartzuna".
eta gero gaztelaniaz argitaratu15; Sabin Barruetabeña pasiotarrak euskarazko tesina
irakurri zuen Gasteizko Teologia Fakultatean (1973an); Jazinto Iturbe kimikariak te-
sina (1974an) Bilboko Unibertsitatean eta Rikardo Arrue sendagileak tesia, uniber-
tsitate horretako Medikuntza Fakultatean (1976ko urtarrilaren 12an16). Une berean,
unibertsitate desberdinetako zenbait ikasle, Euskal Herrian eta hemendik kanpo17,
Euskal Kultura Talde eta Mintegiak (EKT eta EKM) sortzen hasi ziren. Elkarte ho-
riek hainbat funtzio bete zituzten: euskara irakastea, euskal kultura zabaltzea eta
unibertsitate-arloan kokatzea eta euskara egokitzea hizkuntza zientifiko moduan
erabili ahal izateko18. Ikastetxearen arabera, ikasleen edo ikasle eta irakasleen bil-
gune ziren. Kasu gehienetan, 1976tik aurrera, legezkoak izan ziren unibertsitate-
-arloan eta zenbait laguntza jasotzen zituzten bertatik, euskarazko klaseak emateko,
besteak beste. Horixe zen, kasu gehienetan, beraien jarduera praktiko nagusia. Bes-
te ekintza garrantzitsu bat euskal kultura-asteen antolaketa izan zen, nahiz eta
jardunaldi horietan gehienetan bi hizkuntza erabili, euskara eta gaztelania. Zenbait
institututan ere prestatu ziren kultura-aste horiek.
Hiru izan ziren berebiziko garrantzia izan zuten taldeak. Lehena, Deustuko
Unibertsitateko Euskal Kultur Mintegia, 1967an sortua, berak bultzatu baitzuen
Euskal Barrutiaren aldeko kanpaina. 1977tik aurrera Deustuko Unibertsitateak be-
rak antolatu zituen euskarazko klaseak. 1969-70 ikasturtean sortu zen Donostiako
Goi-Mailako Ingeniari Eskolako Euskal Kultura Taldea19. 1972an bertako ikasle
eta tituludun talde batek Elhuyar izenaz bataiatu zuen bere mintegia20. Horien
lanak zerikusi txikia zuen beste EKTekin; larunbateroko mintegiez gain, Elhuyar
aldizkaria kaleratu zuten (1974ko irailetik aurrera), teknika-arloko testu-liburuak
prestatu eta irakasleak gai teknikoetan euskaraz trebatzeko ikastaroak antolatu
zituzten. Leioako Zientzia Fakultateko Euskal Kultur Taldea (Z-EKT) dugu hiru-
garren taldea, 1974-75 ikasturtean sortua, nahiz eta urtebete lehenago Medikuntza
Fakultatean dagoeneko alfabetzatze ikastaroa emana izan21. Z-EKTren lehen lana
euskara irakastea izan zen, eta 1976tik aurrera euskara ikasgai bilakatu zen fakulta-
teko zuzendaritzapean (400 ikaslek aukeratu zuten ikasgai hori)22. Baina ez ziren
24 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
15. Altuna, P. (1974): "Gotzon Goenaga, S. J. (1915-1974 i.e. 1973)", Euskera 19, 439-440.
16. Tesi honen irakurketaren xehetasunak Zeruko Argia 673, 1976. "Rikardo Arrue: Euskal
biotzaren sendagile".
17. Ikusi adibide moduan, Cordobako Unibertsitatean ikasle-talde batek Martin Arrizubieta
apaizaren inguruan egindako lana, zientzia-gaiak euskaraz lantzeko, Matematika eta Biologia
bereziki. Anaitasuna 290, 1975-1-31. "unibertsitari talde berria".
18. Hainbat egile, (1977): "Unibertsitateetako Euskal Kultur mugimenduak, Bizkaian", Jakin 1,
130-135.
19. Zeruko Argia 531, 1974-5-6. "Ingeniari Eskolako Euskal Kultura Taldea".
20. Elhuyarri buruz ikusi, Askoren artean, (1997): Elhuyar. Iragana, oraina, geroa, Elhuyar,
Donostia.
21. Anaitasuna 279, 1974-07-15. "Lejoa".
22. Valentziako unibertsitatean, adibidez, bertako hizkuntzaren klaseak 1973-74 ikasturtean hasi
ziren, lehenengo klasea errektoreak berak emanez. Zeruko Argia 577, 1974-3-24. "Unibertsitatean
Valenziano mintzaira sartu".
mugatu soilik euskararen irakaskuntzara, 1975/76 ikasturtean Zientzia Mintegia
sortu zuten, euskara teknikoak zientzia-gaietan erabiltzeko zituen eragozpenak eta
bideak aztertzeko23. Bestalde, Z-EKT izan zen UEUren bultzatzaileetako bat24.
Beraz, ez da harritzekoa, 1976ko abuztuan Adolfo Suárezek Paris-Match-eko
kazetariari esan omen zionean esaldi xelebre hura "Aurkitu lehenik fisika nuklea-
rra euskaraz edo katalanez irakasteko gai den irakasleren bat" iraintzat jotzea euskal
kulturako jendeak, eta erantzun ugari jasotzea; hala ere, ez Katalunian beste. Eran-
tzunen artean ezagunena Jose Ramon Etxebarria Leioako Zientzia Fakultateko ira-
kasleak eta UEUko kideak emandakoa dugu, berak fisika euskaraz irakasten zuela.
Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Jakin taldearen eskutik argitaratutako Natur
Zientziak Hiztegia ere nolabaiteko erantzuna izan zen. Beraz, talde horiek garrantzi
handia izan zuten euskara hizkuntza unibertsitariora egokitzeko bidean25.
1.2.4. Beste ikastaro batzuk: Derio eta Loiola/Oñati/Azkoitikoak
1970eko udan ireki zituen bere ateak lehen aldiz Derioko Udako Euskal
Ikastaroak. Ikastaro horien filosofia "dakigunetik ez dakigunera" joatea izan zen
eta, horren haritik, bizkaieratik abiatu ziren, euskaldunak alfabetzatzeko, eta,
orokorrean, ikaslea euskal munduan murgiltzeko26. Hiru urte geroago, Bilboko
Apezpikutegiaren Irakasle Eskolak 1973/74 ikasturtean bertako ikasleentzako eus-
karazko klaseak antolatu zituen eta 200 ikasletik 40ren bat joan ziren27.
Derioko ikastaroek jarraipena izan dute, baina ez zen gauza bera gertatu
Oñatin eta Loiolan antolatutakoekin. 1972an, Deustuko Euskal Kultur Mintegiaren
inguruko ikasle batzuek bultzaturik, Loiolan, Udako Unibertsitari Ikastaroa anto-
latu zen. Hurrengo urtean Oñatin errepikatu zen, Euskal Herriko Adiskideen Elkar-
tearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren babespean, Gonzalo Duo
zelarik antolatzaile nagusia28. Ikastaroaren «xedea unibertsitariei euskararen bidez
kultur formazioa eskaintzea da dugun euskal unibertsitaterik eza, nolabait, oso oso
nolabait, arintzeko»29. Bi saio egin ziren, bata uztailaren 9tik 25era, «kazetaritza,
zuzentasuna, kondaira, legeak, politika, pentsamoldea, ekonomia» lantzeko. Biga-
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 25
23. 1973/1974 ikastaroan Medikuntza Fakultatean alfabetzatze-ikastaroa eman zen. Anaitasuna
279, 1974-7-15. "Lejoa".
24. Taldearen dinamika ikusteko, Deia, 1977-7-27. "Lejoako fakultatean lan-talde batek dihardu".
25. Egokitzapen horren, unibertsitateko ohiturak eta hizkuntzaren mugen inguruan, Aizpurua, M.
(1977): "Zientzi euskara", Jakin 3, 88-97.
26. Astigarraga, A., arg. (1996): Derioko Udako euskal ikastaroa. 25 urtean (1970-1994),
Labayru Ikastegia, Bilbo.
27. Anaitasuna 276, 1974-06-01. "Bilboko Apezpikutegiaren Euskal Irakaslego Eskola".
28. Zeruko Argia 543, 1973-7-29. "Zenbat gara. Uda ikastaroak".
29. Anaitasuna 254, 1973-4-30. "Gure munduko albisteak. Udako unibertsital ikastaroa".
Irakasleetariko asko UEUn ere aritu zen. Dena den, bazen irakasle erdaldun bat baino gehiago.
Zeruko Argia 543, 1973-7-29. "Oinatiko Unibertsitatea".
rren saioa abuztuaren 1etik 15era, arteaz, filosofiaz eta literaturaz aritzeko nagusiki.
Jende gutxi hurbildu zen unibertsitate zaharraren herrira (berrogeira heldu gabe),
zenbait ikastaro bertan behera geratu ziren eta fundamentu eskasa ikusi zen irakasle
batzuen aldetik, nahiz eta antolaketa, berez, ona izan30; baina, UEUra bidalitako
eskutitzean, bertan egondako baten arabera, doan izatea eta ikasleen opor-garaian,
UEUk kontuan izan beharko zituen faktoreak ziren, idazlearen ustez. 1974an Az-
koitian bildu ziren, baina urte horretako porrot ekonomikoaren ondoren, eta nahiz
eta ahaleginak egin jarduera hau sendotzeko, bai erakunde ofizialen aldetik31 baita
UEUren aldetik ere, bide hori itxita gelditu zen. Bitartean, talde bitxi bat hurbildu
zen Oñatira, Boise unibertsitateko 70 ikaslerena, nahiz eta ikastaro luze bat egitera
etorri, irailetik ekainera bitartean.
1.2.5. Irakasleak, tituluak eta euskalduntze-alfabetatzea
Beste hiru eratako formakuntza-ikastaroak ere egin ziren. Ez zuten garrantzi
bera, UEUren historiaren ikuspuntutik, baina aipagarriak dira, partaideak maiz
UEUn arituko ziren berberak zirelako. Euskaltzaindiaren D eta B tituluak lortzeko,
zenbait herritan prestatutako ikastaroak ditugu horietako batzuk. Euskaltzaindiaren
titulua lortzeko hizkuntza menderatzeaz gain, beharrezkoa zen euskal literatura,
geografia, historia eta artea ezagutzea. Arrasaten antolatutako mahai-inguru batean,
irakasleen prestakuntza-lanei buruz aritu zen Xabier Kintana. Berak emandako da-
tuen arabera, 113 baino ez ziren ordura arte (1973ko uztaila) Euskaltzaindiaren
titulua lortu zutenak eta horietatik 15 baino ez ziren emakumezkoak. Luis Alberto
Aranberrik bere kezkak azaldu zituen, Zeruko Argia astekarian, Kintanaren hitzen
berri eman zuenean: «non daude hainbat ikastoletako andereñoak? Zeren zain
daude?, zeren beldur dira? Lotsa? Axola eza? Ondo, dago, bai, primeran egon ere,
pedagogia berria, pedagogia askatzailea eta abar, baina bestelakorik ikasi beharrik
ez ote dago... ba ahal dakite». Artikulu berean, tituluei zegokienez, eman zitekeen
tituluen sakabanatzeari aurre egin beharra defendatu zuen, eta Euskaltzaindiak
emandakoak hobetsi zituen Aranberrik32.
Bigarren ikastaro-mota ikastoletako irakasleen prestakuntza osatzeko antola-
tutakoak dira. Horren adibide dugu 1973ko irailaren 3tik 5era, UEU egiten zen bi-
tartean, hain zuzen, Loiolan antolatutako "lan ekinaldia". 120 andereño eta maisu
bildu ziren Xabier Mendigurenen eta Anjel Lertxundiren eskutik irakaskuntzaren
26 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
30. Anaitasuna 262, 1973-10-15. "Oinatiko uda ikastaroa".
31. Barriola, I. M. (1985): Gestiones guipuzcoanas por una universidad oficial en el País Vasco.
1963-1979, Universidad del País Vasco, Leioa. 193. or.
32. Aranberrik Derioko ikastaroetan emandakoa eta Nafarroako diputazioak eskainitakoak zituen
gogoan. Zeruko Argia 543, 1973-7-29. "Irakasle titulua eta beste".
Bi urte geroago Paulo Agirrebaltzategik Bizkaiako Hezkuntza Ordezkaritza eta Euskerazaleak
elkartearen arteko harremanak salatu zituen, Euskaltzaindiaren monopolioa defendatuz. Anaitasuna
306, 1975-11-15. "Tituluen gudu zelaitik".
zenbait premiari erantzuteko asmoz, bereziki euskararen arazoari eta testugintzari33.
1973-74 ikasturtean gutxi gorabehera 1.200 irakasle ari zirela lanean ikastoletan
kontuan izanik34, garbi dago bazela inguru horretan balizko bezeria. UEU, ordea,
hasierako urteetan, bederen, ez zen hutsune hori betetzera bideratu. Zenbait lagun
aritu ziren lan horietan, besteak beste Xabier Kintana, Xabier Mendiguren, Anjel
Lertxundi, Mikel Lasa eta abar. Horietako batek, Mendigurenek, 1976ko otsailean
dei bat egin zuen garai berri bat irekitzeko, «Izen sakratuen eta zernahitarako tal-
deska orokonpontzaile horren aroak amore behar du kulturgintza zabal eta profe-
sionalago baten onetan, aztien eta enplasteroenak medikuenari amore eman zio-
nean bezala»35.
Ezin utzi aipatu gabe, azkenik, euskarazko alfabetzatzea eta euskalduntzea
bultzatuz, herri eta ikastetxe ugaritan antolatutako ikastaroak. Are gehiago, 1972ra
arte alfabetatzea eta euskalduntzea norbanakoen ekimenak izan ziren; garai ho-
rretatik aurrera, aldiz, erakundetzearen garaia ireki zen, metodo berrien agerpena-
rekin eta talde-lanean oinarrituta. Rikardo Arregik markatutako bidetik, ikastaro
horietako irakasleek eragile ere izan behar zuten, bilkura, hitzaldi eta irakastaldiak
eratuz. Bide horretan betiere, alfabetatzea ez zen bukatzen irakurtzen ikastearekin,
euskal kultura ere bereganatu behar zuen ikastaroetako partaideak. Alfabetatze Ba-
tzordeak lurraldeka antolatuta zeuden, eta zenbait saio egin zituzten beraien arteko
loturak sendotzeko. Arregiren heriotzaren ostean, 1969an, Euskaltzaindiaren baitan
ari zen Alfabetzatze Batzordeak garai tirabiratsuak bizi izan zituen, politika- eta
erlijio-kontuak zirela medio, 1971ko Arrasateko batzarraren ostean bereziki. Ba-
tzordean aritu ziren, besteak beste, Kepa Enbeita, Jose Luis Lizundia, Ricardo
Badiola eta Juanjo Zearreta. Gipuzkoan, 1974ra arte ez ziren gauzak bideratu;
Donibane Lohizunen, UEUn, egindako bilera baten ostean, hain zuzen, Jose Ma-
nuel Odriozolak hartu zuen lan horren ardura. Berarekin batera aritu ziren Xabier
Zubizarreta, Xabier Aizpurua, Joxean Elosegi eta Dionisio Amundarain, geroago
sartu ziren Juan Joxe Gonzalez Txabarri, Kike Amunarriz eta Jose Angel Diaz de
Tuesta36. Garai horretatik aurrera euskalduntzeak hartu zuen lehentasuna: 1977-78
ikasturtean 972 lagun aritu ziren alfabetzatzen Bizkaian eta 11.104 euskara ikasten,
796 irakasleren eskutik. Gipuzkoan 1975-76 ikasturtean 4.163 ikasle aritu ziren eta
10.036 ikasle 1977-78 ikasturtean, Araban 500 ikasle izan ziren 1976an. Garai ho-
rretan ireki zen Nafarroan Arturo Kanpion euskaltegia. 1979ko abuztuan, Alfabe-
tatze batzordeak bere baitatik erauztea erabaki zuen Euskaltzaindiak eta AEKren
bide autonomoari ireki zizkion ateak. Dena den, baziren Euskal Herrian barreiatu-
rik lan bera egiten zuten beste zenbait erakunde.
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 27
33. Anaitasuna 263, 1973-10-31. "Ikastola irakasleen Loiolako lan ekinaldia".
34. Anaitasuna 264, 1973-11-15. "Neure lantokitik".
35. Anaitasuna 310, 1976-2-1. "Euskal Herrian".
36. Alfabetatzearen historiaren inguruan: Anaitasuna 311, 1976-2-15; Askoren artean (1990):
Alfabetatzea Euskal Herrian (1960-1990), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz; eta Larrea, Pedro (2002): 30
urte euskal kulturan: 1956-1986, Doktoretza-tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea.
1.3. BAIONAKO EUSKAL ASTEAK
1.3.1. Ipar Euskal Herria 1970eko hamarkadaren hasieran
Udako Euskal Unibertsitateak aurrekari zuzena du: Baionan Piarres Xarritton
eta Jean Haritschelharrek, besteak beste, antolatu zituzten Kultur Asteak. Ez da ha-
rritzekoa horrela gertatzea. Alde batetik, Ipar Euskal Herria askatasun-esparrua
zen, Hego Euskal Herriko giro itxi eta itolarriaren aurrean; eta, nahiz eta zailtasun
dexente izan muga igarotzeko, zenbait kasutan harreman estua zegoen Bidasoako
bi aldeetako euskaldunen artean. Bestetik, Ipar Euskal Herriak une berezia bizi
zuen 1960ko hamarkadaren bukaeran. Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik aurrera,
aldaketa sakonak gertatu ziren bertako gizartean, demografian, politikan eta kultu-
ran. Ekonomiari dagokionez, Frantziak bizitako garapenak isla izan zuen Lapurdiko
kostaldean: industrializazio-prozesua indartu zuen, baina ez zen erabat industriali-
zatu. Barnealdean, aldiz, laborarien bizimoduak eta, bereziki, beren produktuen
salmentarako sareak eraldatu egin zirenez merkatu-harremanak nagusitu ziren.
Gainera, inguru horretan emigrazioak jarraitu zuen, eta komunikabideen berranto-
laketaren ondorioz, Nafarroa Beherea eta Zuberoa baztertuta gelditu ziren. Botere-
-harremanetan ere aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren: mende-hasierako "nota-
ble"en ordez, kristau-demokratak eta gaullismoaren inguruko alderdiak nagusitu
ziren --klabe estatalean antolatutako taldeak--. Administrazioaren garapena,
hezkuntza-sarearen sendotzea, komunikabide berriak agertzea (irratia eta telebista)
eta derrigorrezko soldadutzaren eragina ditugu aldaketaren beste elementu batzuk.
Elizaren eta erlijio katolikoaren nagusitasuna ere kolokan jarri zen garai horretan.
Honen guztiaren ondorioa euskararen eta euskal tradizioen aurkako giroa zabaltzea
dugu; izan ere, euskaldun batek moderno izan nahi baldin bazuen, bere hizkuntza
eta ohiturak alde batera utzi eta, frantses bilakatu behar zuen.
Egoera berri horrek beste erreakzio-mota batzuk ere sorrarazi zituen, eta eus-
kara eta euskal kultura mundu modernora egokitu beharra azpimarratu zen. Hez-
kuntzaren arloan, 1969an sortu zen Seaska-ren lehen ikastola; eta arlo politikoan,
1960. urtean Enbata taldea sortu zen, turismoak eta zerbitzu publikoen eskasiak
sortutako eredu neokolonialaren aurka protestatzeko eta euskal abertzaletasuna
aldarrikatzeko37. Ipar Euskal Herriko biztanle askok beren kultura alboratu eta
frantseztearen alde egin bazuten ere, ez ziren gutxi izan bigarren aukeraren alde
egin zutenak. Baina, ez zegoen batasun gehiegirik horien artean. Enbata bera legez
kanpo geratu zen 1974ko urtarrilean, baina 1967tik krisian zegoen, hauteskun-
deetan lortutako emaitza txarrak zirela medio eta barne-aniztasun handiegiaren
ondorioz. Giro horretan, 1969tik aurrera, zenbait taldek Enbata utzi zuten eta bide
propioak abiatu zituzten. Horien artean dugu Amaia taldea, kulturan lan egiteko
bideratua. Hortik sortu zen Mende Berri elkartea: lizeoetako ikasle gazteak bildu
28 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
37. Giro horren berri labur eta zehatza: Pagola, M. (2000): "1960-1970 hamarkadan Lapurdi,
Baxenabarre, Xiberuko Euskal Kultur aroa", Euskonews & Media 76.
zituen, euskal kultura-ondarearen alde aritzeko; baina, baita euskal errefuxiatuen
aldeko kanpainetan parte hartzeko ere. 1972an Mende Berri-ren baitatik Euskal
Gogoa sortu zen: ezkerreko ideologia zuen, eta errefuxiatuen aldeko zenbait kan-
paina bultzatzean nabarmendu zen. Euskal Gogoa-ko kideak aurki daitezke Zabal
eta Hitz aldizkarien sorreran eta Herriaren Alde talde politikoaren osaketan. Zabal
aldizkarian, Ipar Euskal Herriko idazleak eta Hego Euskal Herriko errefuxiatuak
lankidetzan aritzen ziren; aldizkari horrek arreta berezia eskaini zion Udako Euskal
Unibertsitateari38. Edozein kasutan, Zabal berak aitortzen zuenez, egoera kaska-
rrean bizi ziren Iparraldeko abertzaleak: «Nor bere aldetik, ahal izan duen bezala,
jarraiki da, eta zeuden indar urriak barreiaturik gelditu dira. Borrokaren kalte-
tan»39.
1.3.2. Baionako Lehen Euskal Astea, 1970
Giro horretan, 1970eko uztailaren hasieran egin zen Baionako Lehen Euskal
Astea, Jean Haritschelharrek eta Piarres Xarrittonek bultzatuta eta Eskualzaleen
Biltzarra, Fededunak eta Ikas elkarteen eskutik. Eskualzaleen Biltzarra mende-ha-
sieran sortutakoa zen eta bere indarrak akiturik zituen, izena mantendu arren. Ipar
Euskal Herriko erlijio-krisiak 1969an sorraraziko erakundea genuen Fededunak.
Ikas-ek, azkenik, euskararen irakaskuntza zuen ardatz 1959az geroztik40. Bere
1974ko Activites Ikas buletinean azaltzen zuenez, honako hauek ziren bere jardu-
nak:
1. Euskal Pedagogiaren dokumentazio zentroa.
2. Oinarrizko irakaskuntzan Akademikoak, 1972an, euskara ordu betez astean era-
kustea baimendu ondoren, Ikas-ek horren berri ematen du zentro desberdinetan.
Horrez gain, irakasleen formakuntzarako jardunaldiak, hilean behin.
3. Bigarren hezkuntzan, euskara klaseak, astean hiru aldiz eman daiteke, baina inon-
go lizeorik ez du aplikatzen. Sistematikoki, nahiz eta toki gehienetan klase batzuk
eman. Administrazioaren aurrean ari da eskuhartzen Ikas.
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 29
38. Zabal-i buruz Iztueta, P. (2001): Erbesteko euskal pentsamendua. Bi belaunaldikoen
lekukoak: Euzko-Gogoa eta Zabal, Utriusque Vasconia, Donostia.
Garai honetako Iparraldeko bilakaera politikoari buruz Soto, M. (2001): Euskal Herriko Alderdi
Sozialista, argitaratu gabeko lana.
39. Zabal 5, 1974ko urtarrila-otsaila. "Aintzin solas".
40. Ikas-en helburua «Eskolan euskararen eta euskarazko irakaskuntza helburu duen iniziatiba
oro bultzatu sostengatu eta materialki eta moralki (laguntzea)» zen, irakasleei «euskaraz irakasteko
ahalen ematekoa». 1972. urtean Ikas berregitaratu egin zen eta kide berri eta gazteak sartu ziren,
1968ko maiatzeko giroan, hezi eta iratzartzen ari zen euskal kultura berriaren partaideak, hain zuzen.
1995eko abenduan sinatutako hitzarmenari esker, Akitaniako Centre Régional de Documentation
Pédagogique erakundearen partaidea da. Bere funtzioa «euskararen eta euskarazko erakaskuntza
hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutuz bultzatzea eskoletan». Ikas-i
buruz, ikusi, Gure herria 31-3, 1959, Euskaldunon Egunkaria, 2000-12-24. "Irakasleek eraiki eta
gorpuztu tresna" eta www.ikas.org.
4. UEUren antolatzea
5. Hizkuntza gutxituen aldeko elkarteen lankidetza
Ikas-en burua Jean Haritschelhar zen, garrantzi handiko pertsona Ipar Euskal
Herriko kultura-bizitzan; izan ere, ardura hori izateaz gain, Baionako Euskal Era-
kustokiaren zuzendaria zen, Euskaltzaindiako buruordea eta Bordeleko Unibertsi-
tateko irakaslea. Haren ospeak mila kudeaketa erraztu zituen jarduera ugari antola-
tzeko, baita UEUren sorreran ere.
Baionako Euskal Asteen ardatzak hiru ziren: euskal kultura eta irakaskuntza;
egoera eta ideologia politikoak; eta erlijioa. Horrez gain, euskaldunek elkar ezagu-
tzea, elkarren berri izatea, egun batzuetan elkarrekin bizitzea eta lan-taldeak sortzea
zuten xede. Hiru ziren Hegoaldeko Euskal Kultur Asteen eta Iparraldekoen arteko
diferentzia nagusiak. Lehena, Iparraldean, esan bezala, gauzak azaltzeko askatasun
handiagoa zegoen. Bigarrena, hitzaldiak euskara hutsez ziren Iparraldean; Bidasoa-
ren beste aldean, ordea, gaztelaniak toki garrantzitsua zuen. Hirugarrena, Iparral-
dean jardunaldiak egun osokoak ziren, mugaren beheko aldean, aldiz, arratsaldeko
hitzaldien inguruan antolatzen ziren Asteak. Hegoaldeko Euskal Asteak urte pare
bat geroago hasi ziren ugaritzen, eta ez zen falta izan fenomeno honen eta balizko
arrakasta-faltaren inguruko iritzi kritikorik, Xabier Leterena adibidez:
Martxa hontan, eta probidentziaren laguntzaz, agian laister kultur hilabetera pasatuko
gera, eta geroxeago, suerte pixka batekin, euskal kulturaren Ure Jubilarretara. Ospakizu-
na nun, hara pelegrinazioak ere antolatuko ditugu, autobusetan pankarta eta guzti41.
Baionako lehen Euskal Asteak bi aldi izan zituen. Lehena, uztailaren 2tik 5era,
hiru egunez osatuta. Egun bakoitza, ustez, irakaskuntzako irakasle-maila berezi bati
zuzenduta zegoen. Uztailaren 2an, lehenengo mailako irakasleentzat aritu ziren
Errandonea eta Itzaina andereñoak "eskoletaz", Jose Lasa eta Aingeru Irigaray
"ikastoletaz", aita Laffitte "teatroaz" eta Martzelino Aizpurua "Prehistoriaz". Uz-
tailaren 3an, J. Etcheberri eta P. Dokhelar "Baxoari buruz", J. Haritschelhar "kanto-
re zaharren" inguruan eta J. L. Lizundia "Euskal Herrialdez" aritu ziren. Hirugarren
egunean, Txillardegiren gaia "Besten irakaspena" izan zen, Patxi Altunarena "En-
tzun ikusiak" eta Gurutz Ansola "Ekonomiaz" aritu zen eta Pierre Narbaitz "Histo-
riaz". Goizeko hitzaldiak hamarretan hasi ziren eta arratsaldekoak, lehena, hiruretan
eta, bigarrena, bostetan.
Bigarren astea, uztailaren 6tik aurrera, Karlos Santamaria donostiarrak ireki
zuen "Fedea eta kultura" hitzaldiarekin, ondoren Jean Haritschelharrek jardun zuen
(Koldo Mitxelenaren ordez). Hurrengo egunean, Piarres Xarritton hizkuntzaren es-
kubideei buruz aritu zen. Ondoren, euskararen erabilera elizaren bizitzan eta ira-
kaskuntzan aztertu zen, Action Catolique-ko kideen artean egindako inkesta baten
berri emanez.
30 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
41. Zeruko Argia 606, 1974-11-10. "Mintzaldi, kultur aste, hamabostaldi".
Gero UEUk izango zituen zenbait ezaugarri erakutsi zituzten jardunaldi haiek:
Hegoaldeko eta Iparraldeko hizlariei egindako gonbitea, irakasle zaharrak eta gaz-
teak tartekatzea, gaien aniztasuna eta entzuleen parte-hartze bizia eztabaidetan.
Entzule gehienak Ipar Euskal Herrikoak ziren, baina baziren Hegoaldekoak ere,
batzuk beste aldean errefuxiatuak. Nahi zuenak aukera zuen bertan jan eta lo egite-
ko. Horretarako Herria edo Zeruko Argia aldizkarietako bulegoetan eman behar
zuten izena. Azken egunean irakasleen bilera egin zen eta auzapezaren agurra jaso
zuten.
1.3.3. Trantsizio-garaia, 1971ko Euskal Astea
Baionako Bigarren Euskal Astea hurrengo urtean egin zen. Astelehenean, Jean
Haritschelharren ongietorriaren ondoren, Xarritton aritu zen euskal kulturaren egi-
turen berritzeari buruz eta berari sortutako zalantzen inguruan. Haren atzetik Juan
San Martinek hitz egin zuen, "Gaur eguneko euskal literatura" izan zuen gaia, eta,
eguna amaitzeko, mahai-ingurua antolatu zen. Gaia marxismoa Europan izan zen,
hizlariak Joxe Azurmendi eta Emilio Lopez Adan izan ziren eta moderatzailea Joan
Mari Torrealdai; arrakasta handia izan zuen. Asteartean, Piarres Narbaitzek histo-
ria landu zuen; Beñat Laxaguek eta Iñaki Larrañagak Baigorriko, Goierriko eta
Arrasateko ezaugarri sozioekonomikoak erakutsi zituzten, eta horien atzetik euskal
aldizkarien ordezkariek parte hartu zuten beste mahai-inguru bat egin zen. Hiruga-
rren egunean, Lur-Berri kooperatiba bisitatu zuten, eta arratsaldean Iñaki Beobide
mintzatu zen euskal antzerkiaz. Ikastolen inguruan antolatu zen azken eguna, Ma-
rikita Tambourin-en eskutik. Astea amaituta egindako hausnarketan bi kezka azpi-
marratu ziren: lehenengoa urteko sasoia hobeto aukeratu beharra izan zen, eta hu-
rrengo Euskal Astea irailera aldatu zen; bigarrena esaldi honetan bilduta dago «gai
gutiago eta hobeki prestatuak, paper batean emanez bakotxari».
1.3.4. UEUren atarian, 1972ko Baionako Euskal Astea
Baionako Hirugarren Euskal Astea 1972ko irailaren 4, 5, 6, eta 7an egin zen.
Hasteko, asteleheneko gai nagusia izan zena: 40 lagunen aurrean, Ramuntxo Cam-
blong-ek hitz egin zuen Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko harremanei buruz.
Egitarauan azaltzen ziren hegoaldeko hizlariek ez zutenez muga zeharkatzerik
izan, tartea betetzeko beraien ordez, Etxamendik eta Harluxet-ek hitz egin zuten,
aitzina egiteko Ipar aldeko ekonomiak bertan inbertitu beharraz. Bigarren hitzal-
dian, Baigorriko hirigintza-prozesua aztertu zuen Pierre "Gexan" Bidartek. Azken
gaiak aretoa bete zuen, Iparraldeko industrializazioaren eta turismoaren inguruan
aritu ziren Donibane Lohizuneko alkateari eta beste herri batzuetako zinegotziei
entzuteko lagun asko hurbildu baitziren.
Asteartea euskal musikaren inguruko hitzaldi batekin hasi zen, Belloportu eta
Labeguerieren eskutik, pianoa lagun --ez omen zen jende asko egon--. Bigarren
saioan J. M. Larramendik Debako Artista Eskolari buruz eta haurrekin egindako
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 31
lanaren inguruan hitz egin zuen. Gauean, Gabriel Aresti eta Oskorri aritu ziren Bil-
boko poetaren poemak abesten. Gaubela istilutsua izan zen. Lehenik eta behin, hasi
aurretik pertsona batek minutu bateko isiltasuna eskatu zuen Lekeition hil berriak
ziren ETAko militanteen omenez. Saioa bukatu ondoren, entzule batzuk Arestik
azaldutako zenbait iritziren aurka agertu ziren eta berarekin eztabaidatu nahi zutela
adierazi zuten. Hitza hartu zutenen ustez, ezin zen ulertu poemen bitartez arazo po-
litikoak eta sozialak aireratzen zituen poetak eztabaidari uko egitea. Are gehiago,
Arestiren poemek gizarte-berdintasuna azpimarratzen zuten, baina isilpean uzten
zituzten euskaldunek Francoren aurka zeramaten borroka, bai eta nazio edota esta-
tuaren konzeptuak ere. Antolatzaileek, ordea, eztabaidaren aukera baztertu egin
zuten. Gertatukoaren berri ematean, Gexan Lantzirik, Basque-Eclair-eko kazetaria
zenak, Euskal Astearen zenbait ezaugarri argitu zituen. Haren ustez, Euskal Astea-
ren elementu positiboen artean jarrera politiko eta sozial desberdinak edota kontra-
jarriak zituzten pertsonak biltzeko gaitasuna nabarmendu behar zen. Ez bakarrik
hori, Euskal Herriaren eraikuntzan pertsona horiek elkarrekin lan egiteko gai zirela
ere bai42.
Asteazkenean, komunikazioa izan zen ardatza. 40 lagunen aurrean, Jean Hi-
riart-Urruty kazetariari buruz mintzatu zen Pierre Laffitte eta Ricardo Arregiri bu-
ruz Joan Mari Torrealdai. Horien ondotik Ibon Sarasola "Egungo euskal literatu-
raz" aritu zen. Gauean, Sistiagaren Pax filma eskaini zuten. Emanaldiaren ondoko
eztabaidan zera galdetu zioten egileari: ea filmak (65 minutuko zine mutua) zer
zuen euskalduna eta zer-nolako ekarpena egiten zion Euskal Herriaren borrokari.
Sistiagaren erantzuna laburra bezain biribila izan zen "neu".
Azken saioa irailaren 7koa dugu, UEUren aurrekarien ikuspuntutik, egunik
aberatsena. Goizeko hamarretan Karlos Santamariak unibertsitatearen krisiaren
inguruan hitz egin zuen. Haren ondotik, Frantziako eta Espainiako unibertsitateetan
ikasle ziren hainbat lagunek beren arazoak eta desioak azaldu zituzten. Eta, azkenik,
arratsaldeko lauretan mahai-inguru bat antolatu zen. Bertan izan ziren Haritschelhar,
Xarritton, Harluxet eta Santamaria. Eztabaidaren guneak honako hauek izan ziren:
ea okzitanoek Montpellierren edo katalanek Pradan sortutako Udako Unibertsita-
teen eredua (Universitat Catalana d'Estiu) jarraitu behar zen Euskal Herrian; ea po-
sible zen Euskal Herriko Unibertsitatea sortzea eta ea Loiolan uda horretan bertan
antolatutakoak emaitza baikorrak eman ote zituen, eta zer egin beharko zen horre-
lako erakunde bat sortzeko. Hirurogei bat lagun (ikasle eta irakasle) bildu zen ber-
tara. Han esandakoak erabakigarriak izan ziren hurrengo urteko antolaketarako.
Santamariak Kataluniako kasua azaldu zuen eta Euskal Unibertsitatea egingarria
zela defendatu zuen; unibertsitate-mailako irakaskuntzan Euskal Herrian izandako
bilakaera izan zuen kontuan eta horren adierazgarri moduan Nafarroako Unibertsi-
tatea, Deustukoa eta Bilbokoa aipatu zituen. Erakunde horietan, ordea, euskal ira-
32 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
42. Basque-Eclair, 1972-9-7. "La semaine basque a Bayonne".
kaskuntzak ez zuen tokirik43. Beraz, Udako Unibertsitatea izan zitekeen hutsune
hori bete zezakeen erakundea. Haren lana kultura zabaltzea, diplomak ematea eta
ikerketa bateratzea izan beharko litzateke, euskaraz betiere. Harluxetek, bere alde-
tik, Ipar Amerikako unibertsitate-sarearen funtzionamendua azaldu ondoren, bi atal
azpimarratu zituen. Bat, gaueko eskolen garrantzia, ohiko ikasleaz gain, beste en-
tzuleria bat erakartzeko tresna gisa. Eta bigarrena, Haifako unibertsitate hebrearra-
ren kasua, 1912an egitura soil batekin sortu zena, eta 1970eko hamarkadarako
kalitate handia lortu zuena.
Hitzaldien amaieran sortutako solasaldian erabateko adostasuna azaldu zen
Udako Euskal Unibertsitatea antolatu beharraren inguruan, eta bertan zeuden zenbait
irakaslek prestatzeko ardura hartu zuten, Ikas elkartearen babesean. Hortxe bukatu
ziren Baionako Euskal Asteak, nahiz eta hurrengo urteetan deiak egin horiek berri-
ro indarrean jartzeko eta zenbait herritan, Uztaritzen adibidez, tenore horretako
ekitaldiak antolatu44. Zabal elkarteak, bere aldetik, 1975eko martxoan hitzaldi-ziklo
bat prestatu zuen Baionan, baina arrakasta txikia izan zuen, jende aldetik behinik
behin, hogeita hamar lagun, «Beti pertsona berak» bildu baitziren45. Hurrengo
urteetan antolatutako hitzaldietan euskara, gaztelania eta frantsesa erabili zuten46.
1.4. UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEAREN LEHENENGO SAIOAK
1.4.1. 1973, lehenengo ahalegina
1.4.1.1. Prestaketa-lanak eta Donibaneko saioa
Manex Goihenetxek (Ikas-eko idazkaria) hartu zuen antolaketa-lanen gidaritza.
Perpignanen izan zen kataluniarren ereduaren berri zuzena izateko, eta han lortuta-
ko informazioarekin Xarrittonekin hitz egin zuen, eta horren babes eta bultzadarekin,
Jean Haristchelharrekin (Ikas-eko presidentea) adostu zuen Udako Unibertsitatea-
ren egitasmoa aurrera eramatea. Piarres Xarritton, Jean Haristchelhar, Joseba
Intxausti eta Jose Luis Lizundiaren laguntzarekin, saioa antolatzeko eta irakasleak
bilatzeko ardura zuzena Manexek hartu zuen.
Saio berriaren inguruko notiziak 1973ko udaberrian hasi ziren plazaratzen;
ildo horretan Zeruko Argia-ren esanetan "Iparraldeko Uda Unibertsitatea" abuztua-
ren 28tik irailaren 8ra arte egingo zen Donibane Lohizuneko Maurice Ravel ikaste-
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 33
43. 1976. urtean Nafarroako Unibertsitateko ikasle-talde batek, Barandiaranen babesarekin,
Euskal Kultur Taldea osatzea eskatu zutenean ezezkoa jaso zuten. Euskaldunak 27, 1976ko ekaina.
"Nafarroako Unibertsitatea".
44. Baionako Euskal Astea berbiztearen alde, ikusi G. L. (Gexan Lantziri), Zabal 10, 1974,
azaroa-abendua. Ustaritzeko Euskal Asteari buruz, Zeruko Argia 615, 1974-12-15. "Zenbat gara".
45. Anaitasuna 296, 1975-4-31. "Hementxe denok. Ipar aldea".
46. Ikusi, adibidez, Zeruko Argia 691, 1976-6-6. "Euskal Kultura eta Historia Baionan".
txean. Lehen ekitaldi horretan UEUk Frantziako Hezkuntza ministerioaren bai-
mena izan zuen eta zenbait babes jaso zituen, besteak beste, Bordeleko Unibertsi-
tatearena, Kontseilu Generalarena eta Hautetsien Batzarrarena. Donibaneko auza-
pezak udalean hartu zituen parte-hartzaileak. Ikas-ek bertan egin zuen urteko bil-
tzarra, abuztuaren 29an. Bertan izandako jendearen artean egon zen Jean Stromboli,
Korsikako hizkuntzaren aldeko mugimenduaren burua. Jardunaldiak iragartzen
zituen kartela Lan Kide Aurrezkiaren diru-laguntzaz argitaratu zen, UEUko ondo-
ko saio gehienetan bezala.
Euskaltzaindiak, Euskararen akademiak, oniritzia eman zion UEUri, eta bere
ohiko bilkura UEUko ikastaroen barruan egin zuen, nahiz eta horrek egitarau-alda-
keta batzuk egitera behartu. Egun berean, irailaren 8an, egin ziren euskarazko ira-
kasleen diplomak lortzeko azterketak Ravel ikastetxean. Dena den, bada argitu edo
zehaztu beharreko puntua, UEUren antolaketa Ikas-en eskutik etorri zela eta ez
Euskaltzaindiaren eskutik. Nondik dator nahasketa? Pertsona bera, Haritschelhar,
zelako Ikas-eko presidentea eta Euskaltzaindiako buruordea. Euskaltzaindiako
zenbait langilek, Lizundiak berak hasieran eta Juanjo Zearretak gero, garrantzi
handia izan zuten UEUren lehen ibilbidean, izan ere, Zearretak diru-kontuak
eraman zituen 1980ko hamarkadaren hasierara arte. Lehenengo urteko saioaren
ondoren, Hegoaldeko dirua (Euskaltzaindiako kideek ekarritakoa) ezinbestekoa
izan zen UEUren lanak egiteko. Baina Euskaltzaindiaren papera hor bukatzen zen.
Horren lekuko dugu 1973ko irailean Zeruko Argia-k kaleratutako berria, Euskal-
tzaindiaren zeregin nagusien artean ez genuela UEUren berririk ikusiko zioena47.
Euskaltzaindia ez zen UEUren eguneroko lanetan sartzen48, nahiz eta bere aterpea
garrantzitsua izan zenbait laguntza eta babes lortzeko. 1977an, aldiz, Euskaltzain-
diaren babesa ezinbestekoa izan zen UEU Hegoaldean antolatu ahal izateko, eta
Iruñeko aurreneko urteetan, sarrera-ekitaldiko mahaian aritzen ziren Euskaltzain-
diaren ordezkariak, ikusiko dugunez.
Donibane Lohizuneko egitarauan 39 hitzaldi eskaini ziren, 8 sailetan banatu-
ta: literatura, linguistika, ixtoria-edergintza, ekonomia, matematika, antropologia,
pedagogia eta gogoeta, goiz bakoitzean hiru. «Ikasle gaztentzat, baina baita lehen
eta bigarren mailetako erakasleentzat» antolatu ziren hitzaldiak, 20 franko izan zen
ordaindu beharreko matrikula eta beste hainbeste ordaindu behar zen eguneko,
bertan jaten eta lo egiten geldituz gero. Bertaratuek euskara aberasteko aukera izan
zuten: «batetik goi-maileko gaieri bere mintzaira plegatuz, bestetik nun-nahiko
euskaldun eta euskalkiekin trebatuz». UEUk gehiago zuen kultura-aste intentsibo
baten tankera (hitzaldi bat bestearen atzetik, inongo espezializaziorik gabe), uni-
bertsitate-jarduerarena baino. Alde ona ere bazuen, ikasle guztiak hitzaldi guz-
34 Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak
47. Zeruko Argia 549, 1973-9-9. "Zenbat gara".
48. Adibide bat ematearren, 1974ko martxoaren 29an Euskaltzaindiak egindako batzarrean
II. UEU noiz egingo zen jakinarazi zen, baina erabakia hiru hilabete lehenago hartu zen Donostian
ueukideek egindako bileran.
tietara joaten baitziren, jakinduriaren mugak zabalduz eta beraien arteko harrema-
nak estutuz. Guztira 90 lagun inguru bildu ziren Ravel lizeoan, 20 iparraldekoak
eta 70 hegoaldekoak, baita japoniar bat ere. Beste 50 bisitari inguru hurbildu ziren
hitzaldi bat edo beste entzuteko. Beraz, Baionako Asteekin alderatuz gero, alde
nabarmena egon zen, Euskal Erakustokiko entzule gehienak Ipar Euskal Herrikoak
izan ziren eta. UEUko entzuleen artean izan zen Telesforo Monzon, Euzko Jaurla-
ritzaren Barne Sailburu ohia eta zenbait errefuxiatu. Monzonek ez zuen hutsik
egingo hurrengo urteetan, UEU euskaldun guztien topagune izan behar zuela de-
fendatuz.
Hizlariak Salamanka, Bilbo, Iruñea, Donostia, Bordele, Paris, Münster eta
Friburgotik etorri ziren, «Erakasle haundienak baditugula euskaldunak» frogatu
nahian. Han izan ziren garaiko euskalgintzako izen ugari: Mitxelena, Villasante,
Barandiaran, Haritschelhar, Narbaitz, Santamaria, Xarritton, Altuna, Satrustegi,
Txillardegi eta San Martin; baina, baita hasi berriak zirenak ere, eta dagoeneko
ezagunak ziren erdiko belaunaldikoak: Joxe Azurmendi, Gurutz Ansola, J. L. Li-
zundia, A. Lertxundi, G. Bidart, J. R. Etxebarria eta abar49. Irakasle askok ez zuen
unibertsitatearekin harreman zuzenik. Guztira 31 hitzaldi eman ziren; beraz, ez zen
programa osoa bete, eta, egitarauan egon ez arren, Madalen Jauregiberrik beste bi
hitzaldi eskaini zituen.
Arratsaldeetan, aldiz, zenbait mintegi antolatu ziren. Lehenengo astean: Lin-
guistika (Haritschelhar), Antropologia (Barandiaran) eta Ekonomia (Camblong,
Iparraldeko laborarientzako). Bigarren astean: Pedagogia (Haritschelhar), Historia
(Intxausti) eta Gogoeta-erlijioa (Manex Erdozain). Beste bi, gutxienez, egon ziren,
Filosofiakoa eta Matematikakoa: fede-krisiaren inguruan aritu ziren filosofiakoan
eta hiztegi-kontuak landu ziren Matematikakoan (Txillardegik prestatua50). Min-
tegi horiek guztiak eta Donibanen bildutako ikasleen artean sortutako harremanak
funtsezkoak izan ziren UEUren arrakasta eta jarraipena ulertzeko. Lanean bakarka
ari zen jendea biltzeko aukera eman zutelako, baita urtean zehar garatuko ziren
plangintzak osatzeko aukera ere. Dena den, hurrengo urteetan antolatutako minte-
gien artean aldeak zeuden. Batzuk, asmoak asmo, ikastaroaren egunetara mugatzen
ziren eta inprobisaziorako bidea eman zuten maiz. Beste gutxi batzuk urte osoko
lanaren emaitza izan ziren. Alde horretatik, zientzia-gaiekin lotutakoek azaldu
zuten heldutasun handiena. Lehen ere esan dugu, Elhuyar elkarteak eta Leioako
Zientzia Fakultateako EKTk erakutsi zuten elkarlanerako gaitasunik handiena.
Azken eguneko arratsaldean autokritika-saioa egin zen: Xarrittonek zuzendu
zuen, 60 lagunen aurrean. UEUren eginbeharren artean, Ikas-ek arlo desberdinetan
lanean ari ziren taldeak koordinatu behar zituela azpimarratu zen: Deustuko EKT,
Donostiakoa, EUTGko Enpresa eskolakoa, alfabetatze-taldeak, baita Paue eta Bor-
Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera-garaia, 1973-1976 35
49. Irakasleen zerrenda osoak ikusteko jo lan honen bigarren liburuaren eranskinera.
50. Mintegiaren dinamika ikusteko, Anaitasuna 261, 1973-9-30. "Matematika hiztegia".
deleko ikasle-taldeak ere. Elkarte horiek urtean hiruzpalau bider bilduko ziren
hurrengo urteko UEU antolatzeko51. Bestetik, mintegiUdako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984