1. Sarrera
Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan eta
goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testu-liburu izan
nahi du, bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix mundu honetan hasteko
edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die eta, azkenik, profesionalentzako
kontsulta-liburua ere izateko helburua du.
1.1. LINUX
Azken urteetan Linux sistema eragileak izan duen aurrerakada izugarria izan da.
1991n Linus Torvalds ikasle finlandiarrak Internet bidez aurrenekoz banatu
zuenetik, sistema honek bide luzea egin du. Hasieran proiektu honetara bildu
zirenak informatikazaleak (hackerak, hitzaren adiera zuzenean) eta garai
zaharretako sistema libreetan hezitako administratzaileak ziren; informatika-
-enpresa handien bilakaerak eraman baitzuen kodea pribatizatzera eta lankidetza
baztertzera, iturburu-kodean aldaketak egiteko aukera baztertuz eta antzeko
beharrak zituztenei programak banatzea debekatuz. Lankidetzan eta askatasunean
oinarrituta, Unixen oinordekoa den sistema honen garapenak beste lankide asko
ekarri zituen, Internetek elkarlanerako eskaintzen dituen aukerak baliatuta.
Linuxek enpresetako sistema pertsonaletan arrakasta lortu ez badu ere,
oraingoz behintzat, informatikaren zaleen artean eta enpresetako PC zerbitzarietan
arrakasta izugarria lortzen ari da, esparru hauetan Microsoften nagusitasuna auzian
jarriz.
Arrakastaren arrazoiak bilatzen jarrita, puntu hauetan bil daitezke:
· Sistema libre eta irekia da. Honek, sistema osoa dohainik eskaintzeaz gain,
iturburu-kodea eskuratzeko eta sistema lankideei eta lagunei oparitzeko
aukera ere badakar.
· Oso sistema ahaltsu eta sendoa da. Garapena komunitate zabal batek egin
du; beraz, programak eta dagozkien aldaketak jende askok probatzen ditu
oso epe laburrean, eta, ondorioz, akatsak berehala detektatzen dira. Horrela,
sistemaren osagaiak oso sendoak dira, eta nahiz eta oso denbora luzean
aritu konputagailua itzali gabe, sistema egonkorra izango da. Gainera,
eraginkortasuna izan da garapen horretan kontuan hartu den ezaugarrietako
bat.
· Ordenagailu pertsonaletan dabil. Tradizionalki halako sistema sendoak nahi
zirenean, ordaintzeaz gain, arkitektura aurreratu eta garestiak eskatzen
zituzten Unix sistemetara jo behar zen. Linuxekin sistema garestien
ezaugarriak dituen sistema dugu dohainik, eta, gainera, PC motako makina
merke batean instala daiteke. Azken urteetan Linux Intel prozesadoreetan
oinarrituta ez dauden beste arkitektura batzuetarako ere badago eskuragarri:
Mac, Sparc... Horrez gain, dispositiboen driver-etan asko aurreratu da, eta
bideo- zein sare-txartel edo bestelako dispositibo batzuekin garai batean
zeuden arazoak gaindituta daudela esan daiteke.
· Sistema osoa. Sistema batzuk ordaindu eta gero, erabiltzailea konturatzen
da erosi duena oinarri-oinarrizko sistema baino ez dela, eta aplikazioak
behar ahala, berriro ordaindu beharko dituela. Horrela gertatzen da,
adibidez, Microsoft-eko Windows sistemetan Interneterako IISrekin, edo
Unix sistema batzuetan konpiladoreekin. Linuxekin hori ez da gertatzen,
oinarri-oinarrizko sistemaren gainean (kernel edo muina esaten zaio), behar
guztietarako doaneko aplikazio asko ditugu eskuragarri, horien artean In-
terneterako behar den guztia (Apache web-zerbitzaria da aipagarrienetakoa,
zeregin horretan munduko programa erabiliena baita).
· Oso komunitate aktiboa eta lagunkoia du atzean. Arazo bat baldin baduzu,
ez arduratu, on-line duen dokumentazio aberatsaz gain, laguntzen ohituta
dagoen komunitate zabal eta atsegin bat duzu inguruan. Horretarako,
webgune, berri-talde zein banaketa-zerrenda asko dituzu eskura (ikus
bibliografia). Gainera, Unixen esperientzia duenarentzat Linux beste usain
bat besterik ez da.
Ezaugarri hauekin, argi dago sistema merke, sendo, malgu eta erakargarri bat
osatu dela, Interneteko zerbitzarien arloan edozeinekin lehiatzeko modukoa, dudarik
gabe. Arlo horretan programa zerbitzari asko behar dira (eta ordaindu behar direnean
sistema garestiak dira), sendotasuna ezaugarri garrantzitsuena da eta, batzuetan
behintzat, behar bereziak daudenez, beste inork ezin du eskaini iturburu-kodearen
eskuragarritasuna eta komunitatearen hain laguntza zabala. Horrexegatik zerbitza-
riek eskaintzen dituzten zerbitzuen administrazioa da liburuaren funtsa, sistemen
administratzaileei eta administrazioaz ikasi/irakatsi nahi dutenei tresna erabilgarria
gertatuko zaielakoan.
Gainera, Linux Unixeko aldakuntza edo moldaketa denez, beste Unix siste-
maren batekin (FreeBSD, Solaris, SCO, Ultrix, Irix, AIX, ...) aritu nahi/behar
dutenentzako ere interesgarri izan daiteke liburu hau.
8 Ikerkuntza psikologian. Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna
1.1.1. Linuxeko banaketak
Linux izenarekin ezagutzen dugun sistema eragilea ekoizle edo banatzaile
desberdinetatik eskura daiteke, zuzenean edo artekariren batez (askotan aldizka-
rietan agertzen diren CDetan). Funtsean Linux bakar bat badago ere, banaketa
horien artean desberdintasunak daude, batez ere programa lagungarrietan eta zenbait
konfigurazio-fitxategik duten kokapenean. Hona hemen banaketa entzutetsuenen
URLak eta ezaugarri aipagarriren bat:
· RedHat: enpresetan arrakasta handia lortu du bere sendotasuna dela eta.
Liburu honetan azaltzen diren ezaugarriak eta adibideak banaketa honetako
sistema batean probatu dira.
http://www.redhat.com ftp://ftp.redhat.com
· Mandrake: RedHat delakoan dago oinarrituta eta azken boladan indarra
hartzen ari da, instalatzeko oso erraza delako. Euskarazko eta katalanezko
bertsioak ere sortu dituzte.
http://www.mandrake.com ftp://ftp.mandrake.com
· Debian: oso hedatuta dago Linux-zaleen artean, software librearen aldeko
apustu sendoena da eta.
http://www.debian.org ftp://ftp.debian.org
· Slackware: indar handiarekin hasi zen baina instalazio-arazoak direla eta,
beherakada nabarmena izan du.
http://www.slackware.com ftp://ftp. slackware.com
· Caldera: enpresa-ingurunetarako promozionatzen dute.
http://www.caldera.com ftp://ftp.caldera.com
· Corel: enpresa indartsu baten babesean sortu arren, ez du arrakasta lortu.
http://www.corel.com ftp://ftp.corel.com
· SuSe:
http://www.suse.com ftp://ftp.suse.com
· Knoppix: CD batetik Linux erabiltzeko aukera ematen duen banaketa. Ez
du diskoan eragiten; beraz, egokia da erabilpen puntualetarako, ohiko siste-
ma arriskuan jarri gabe.
http://www.knoppix.org ftp://ftp.suse.com
Sarrera 9
Banaketa bakoitzean zenbakitze-sistema propioa duten bertsio desberdinak
daude, eta zenbaki horiek ez dute loturarik banaketa desberdinekoak badira.
Banaketen bertsioez gain, osagaiek ere bertsioak dituzte eta horiek dira alderatu
behar direnak. Nukleo edo muinaren bertsioa da ezaugarri garrantzitsuena, kon-
putagailuaren funtsezko kudeaketa bere esku baitago. Bi zenbakiz osatzen da, eta
lehenengoa aldatzen da, aldaketa handiak daudenean. Bigarren zenbakia bikoitia
denean, bertsioa egonkorra eta fidagarria da; bakoitia denean, berriz, aldaketak
probatzeko eta esperimentuak egiteko bertsioa da. Edozein momentutan azken
bertsioa bikoitza da, bikoitia enpresa-zereginetarako egina eta bakoitia sistemaren
garaitzaileentzat egokia.
1.1.2. Interfaze grafikoak: GNOME eta KDE
Duela gutxi arte Linuxi leporatzen zitzaion hutsune handiena interfaze
grafikoena zen. Horren faltan, adituek, hackerrek edo Unix-zaleek, bakarrik erabil
zezaketen. Gaur egun, berriz, Windows moduko interfaze anitz eskaintzen ditu
Linuxek, eta guztien artean GNOME eta KDE gailentzen dira. KDEk garrantzi
handiagoa ematen dio bateragarritasunari eta erosotasunari; GNOMEk, aldiz, irekia
izateari eta ahalmenei. Bide berean instalazioa ere izugarri erraztu da interfaze
grafiko egoki batez. Programa hauei idazmahaia edo mahaigaina ere deitzen zaie.
Linux instalatzean edo erabiltzaileak definitzean, beti banaketaren arabera,
gustukoa dugun interfazea hauta dezakegu. Dena den, liburuaren helburua admi-
nistrazioa izanda, ingurune horien azalpena (oso intuitiboak dira eta on-line doku-
mentazio askorekin horniturik datoz edozein kasutan) liburuaren esparrutik at
geratzen da. Edonola ere, gnome euskaratuta dagoela aprobetxatuz, sarrera bat
eskaintzen zaio eranskin batean.
1.1.3. Aplikazio komertzialak
Internet eta garapen-programak izan dira Linuxeko alde ahaltsuena aplikazioen
aldetik, baina datu-baseak, bulego-aplikazioak, aplikazio grafikoak eta abar ziren
beraren ahulezia. Azken urteotan hori zuzentzen ari da, eta pakete ahaltsu batzuk
ari dira agertzen erabilpen komertzialetarako. Hona hemen horietako batzuk:
· msql, mysql eta postgres datu-baseak: oso ahaltsuak, sendoak eta musu-truk
eskainiak. Banaketa gehienetan datoz. Datu-base ezagun eta ahaltsu batzuk,
Oracle esaterako, Linuxerako bertsioak ateratzen hasiak dira.
· StarOffice (www.sun.com), Microsofteko Officeren baliokidea eta batera-
garria. Dohainik da, nahiz eta Sun enpresaren eskuetan egon. OpenOffice
izena ere hartu du tresna honen bertsio irekiak (www.openoffice.org), eta
gaur egun euskaraz ere eskaintzen da.
10 Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa
1.1.4. Software librea
Linux sistema eragileak eragin handia izan du software librearen aldeko
mugimendua bultzatzeko. Mugimendu honek elkarlana eta truke librea bultzatzen
ditu informatikaren arloan, eta doaneko programak bultzatzen baditu ere, iturburu-
kodea banatzea zein programak birbanatzeko eskubideak dira gakoak eragin sozial
handia edukitzen ari den mugimendu honetan.
Mugimendu honen programa entzutetsuenetako bat Linux izan arren, badaude
aurreko ezaugarriak betetzen dituzten beste programa asko; horien artean Apache
web-zerbitzaria da hedatuenetako bat.
www.gnu.org helbidean informazio asko aurki daiteke software librearen
inguruan, eta www.euskalgnu.org helbidean euskarazko proiektuen inguruan.
Bestalde, http://softkat.ueu.org helbidean euskarazko softwarearen berri ematen
da, tartean software librearena.
1.1.5. Windowseko emulazioak
Linux daukagunean, Windowserako sortutako programa exekutagarriak ezin
dira egikaritu. Pertsona edo enpresa batzuetan aukera hori ezinbestekoa da, eta
irtenbidea ondoko hiru bideetatik joan daiteke:
· Aukera arruntena, konputagailuaren disko gogorreko partizio desberdinetan
bi sistemak edukitzea da, instalazioari buruzko eranskinean azaltzen den
legez. Irtenbide honetan sistema batetik beste batera igaro ahal izateko,
konputagailua itzali eta piztu egin behar da.
· Emuladore bat erabiltzea, hau da, Windows sistema emulatzen duen progra-
ma bat eskuratzea, eta programa horren bitartez, Windowseko aplikazioak
instalatu eta erabiltzea. Programa anitz daude helburu honetarako: VMWare
eta Win4Lin dira ezagunenak, baina ez dira software librea. Software li-
brearen munduko emuladore ezagunena wine da.
· Sare lokalean bi sistemak elkarrekin bizitzea konputagailu desberdinetan,
TCP/IP eta Samba protokoloei esker.
1.1.6. Linux euskaraz
Mandrake banaketa (8.2 bertsioa) euskaratu da 2002an1. Banaketa horren
instalazioa da lehen eranskinean azaltzen dena. Edozein kasutan, beste banaketa
batzuetan ere izango dugu euskaraz aritzeko aukera, testuinguru-aldagaiak modu
egokian ezartzen baditugu (ikus 4.1 sekzioa) eta banaketan euskarazko dokumen-
tuak baldin badaude.
Sarrera 11
1. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuak 3 -tan eskaintzen du.
B e s t a l d e ,
1.2. LIBURUARI BURUZ
Linux eta Unix termino baliokide gisa erabiliko dira batzuetan, baina Unix aipatzen
denean, azaldutakoak ia Unix guztietarako balio duela azaldu nahi da. Aldiz
interfaze grafikoetan, instalazioan, hardware zein softwarearen administrazioan,
Linuxeko mekanismoak ezin dira zabaldu Unix guztietara.
1.2.1. Erabilitako konbentzioak
Ondoren datozen lerroetan zehazten dira liburuko testuan zehar erabilitako
konbentzio tipografikoak:
· Etzana: alde batetik, marka komertzialak eta beste hizkuntzetako hitzak
adierazteko erabiltzen da, eta bestetik, hainbat informazio zehatz bereizteko,
testuan zehar agertzen direnean: fitxategien eta katalogoen izenak,
programak, komandoak, etab.
· Idazmakinakoa: fitxategien edo programen edukia, komandoak,
programen irteera eta kodean agertzen diren balioak.
· Idazmakinako etzana: kodearen barruan dagokien balioaz ordezkatu
behar diren aukerak, kodeak edo testuak.
1.2.2. Liburuaren egitura
Liburua hiru atal nagusitan dago banatuta: sistemaren administrazioa lehenean,
sare lokaleko zerbitzuak eta Interneteko zerbitzuak bigarrenean eta eranskinak.
Sistemaren administrazioari buruzko atalean, bigarren kapitulutik bederatzi-
garren kapitulura garatuta, konputagailu isolatua hartzen da administratzeko
helburutzat. Ondoko atalean, berriz, konputagailua sare lokal batera (LAN sareak
deitu ohi dira) eta Internetera konektatuta dagoenean egin beharreko administrazioa
azaltzen da. Eranskinean aurretik ezagutu beharreko edo ezinbesteko ez diren
hainbat kontzeptu azaltzen dira: Linuxeko instalazioa, komando-fitxategien
idazketa, espresio erregularren idazketa, etab. Gai horiek ez daude sekuentzian
irakurtzeko, beharren arabera hasieran irakurtzea gomendatzen baita.
Kapituluetan zehar hainbat adibide eta ariketa proposatzen dira. Teorian
ikasitakoa zuzenean praktikan jartzea da adibideen helburua. Ahal dela, liburu
irakurri ahala Linux sistema batean aritzeko pentsatuta daude, eta kode-zatiak dira
gehienbat. Ariketak egiteko dira, ikasitakoa praktikan jartzeko proposamenak,
zailtasun txikikoak, oro har.
12 Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa
Galderak, proposamenak eta zuzenketak ongi etorriak izango dira, eta horre-
tarako e-postako helbide hau erabil daiteke: i.alegria@euskalerria.org
1.3. BIBLIOGRAFIA
Oso bibliografia zabala dago gai honetaz, eta, gainera, egunez egun zabalduz doa.
Duela gutxi arte, euskaraz ia ez zegoen ezer, baina Mandrake lokalizatzean hainbat
dokumentazio sortu dira. Interesgarrienak, erreferentziaren zein erabiltzailearen
eskuliburuak dira.
Oinarrizko ezagumenduetarako liburuak egokiagoak badira ere, aldaketa
iraunkorrean dagoen mundu honetan, Interneteko materiala --eta bere atzipena
lortzeko bilatzaileak-- ezinbesteko tresnak dira gaiaren inguruko azken berriak
jasotzeko.
1.3.1. Liburuak
A. Frisch: Essential System Administration, O´Reilly. 2. argitalpena.
O. Kirch eta T. Dawson: Linux Network Administrator's Guide, O´Reilly. 2.
argitalpena.
M. Welsh; M.K. Dalheimer; L. Kaufman; Anaya eta O´Reilly: Guía de referencia
y aprendizaje Linux.
J. Tackett eta D. Gunter: Utilizando Linux, Prentice Hall. 2. argitalpena.
B. Hatch; J. Lee eta G. Kurtz: Hacking Linux Exposed, Mc Graw-Hill.
G. Mourani: Securing and Optimizing Linux, Open Network Architecture Inc.
A. S. Tanenbaum: Konputagailu-Sareak, EHU.
1.3.2. Fitxategiak
Barne-dokumentazioa informazio-iturri garrantzitsua da. Liburuan zehar erre-
ferentzia zuzena egiten ez bazaie ere, fitxategi horiek miatzea ezinbesteko urratsa
da arazo baten aurrean gaudenean. Hona hemen katalogo nagusiak:
HTML katalogoko fitxategietan barrena nabiga daiteke, Mozilla, Netscape
edo beste nabigatzaile baten bitartez. Mandrake bezalako banaketa batzuetan,
/usr/doc katalogoan egon beharrean, /usr/share/doc katalogoan daude.
/usr/doc/HTML
/usr/doc/HOWTO
/usr/doc/FAQ
Sarrera 13
Beste alde batetik, Mandrake euskaratua izan denez, bere dokumentazioa
euskaraz dago. CDa eskuratuz gero, /doc/user.pdf eta /doc/ref.pdf fitxategietan
daude erabiltzailearen eta erreferentziako eskuliburuak.
1.3.3. Komandoak
Ondoko komandoen bitartez, komandoen eta funtzioen inguruko informazio
zehatza lortzen da:
On-line dagoen eskuliburua kontsultatzeko balio dute biek, baina bigarrenean
ez da jakin behar komandoaren izena.
1.3.4. Webguneak
Asko daude baina oinarrizkoena honako hau da:
http://www.linuxdoc.org
Berri-talde eta zerrenda asko daude gai honen inguruan, baina zerrenda
orokorrak baino espezializatuagoak dira gomendagarrienak.
man komandoa
apropos funtzioa
14 Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioaLinux sistemaren eta sarearen administrazioa