Laburpena: Hau da Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratzen den lehen liburua. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilpen anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria. Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testu-liburua izan nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die; eta, azkenik, profesionalentzako kontsulta-liburua ere izateko helburua du.