Sarrera gisa: idazketa eta zabalkundea
Antzinateko Erroman
NOLA IDAZTEN ZEN?
Euskarri anitzetan idatz daiteke literatura. Guregana iritsi direnen artean, adibidez,
badira harrian bertsotan idatzitako inskripzioak. Bada bat gure hurbilekoa ere,
Hazparneko inskripzioa (CIL XIII 412), lau hexametroz osatua (hexametro
bakoitzak hiru lerro hartzen ditu):
Flamen item
du(u)mvir, quaestor
pagi q(ue) magister,
Verus, ad Augus-
tum legato mu-
nere functus,
pro novem opti-
nuit populis se-
iungere Gallos.
Urbe redux ge-
nio pagi hanc
dedicat aram.
Flamen item du(u)mvir, quaestor pagiq(ue) magister,
Verus, ad Augustum legato munere functus,
pro novem optinuit populis seiungere Gallos.
Urbe redux genio pagi hanc dedicat aram.
Vero-k, flamen eta duumvir, kuestore eta lurralde honetako buruzagi denak,
aginduriko mandatua enperadorearen aurrean beterik,
galiarrengandik bereiztea lortu du Bederatzi Herrientzat.
Hiritik itzultzean aldare-harri hau eskaini dio lurraldeko jenioari.
Multzo berezi bat da poesiazko epigrafiarena: carmina epigraphica. Euskal
Herrian hau eta beste bat (Arellanokoa, IRMN 18) baino ez dira ezagutzen. Baina
eguneroko idatzietarako euskarriak funtsean beste batzuk ziren: oholtxoak eta
argizaridun oholtxoak.
Ohol-zati txikitxoak dira oholtxoak (tabellae). Idaz-kanabera (calamus) edo
kanaberatxo mutur-zorrotz bat tintatan (atramentum) bustita idazten zen.
Argizaridun oholtxoetan (tabellae), oholtxo batek ertzak jasoagoak zituen eta
erdiko hutsunea gorriz (minium) tindaturiko argizariz (cera) betea. Ezten batez
(stilus, graphium) idazten zen, argizaria zulatuz. Eztenaren mutur bat zulatzeko
(hots, idazteko) erabiltzen zen eta bestea, biribildua, zuloak berdindu eta
idatzirikoa ezabatzeko. Oholtxo hauetariko bat baino gehiago elkarri lotuta erabil
zitezkeen, gehienetan binaka, kaiertxoak (codices) osatuz.
Poetek sarri aipatzen dituzte oholtxoak.
Ergo tam doctae nobis periere tabellae,
scripta quibus pariter tot periere bona?
Has quondam nostris manibus detriverat usus,
qui non signatas iussit habere fidem.
Illae iam sine me norant placare puellas,
et quaedam sine me verba diserta loqui.
Non illas fixum caras effecerat aurum:
vulgari buxo sordida cera fuit.
Qualescumque mihi semper mansere fideles,
semper et effectus promeruere bonos (Propertzio. III, 23, 1-10).
Beraz galdu egin ditut oholtxo hain kultu haiek,
eta haiekin hainbeste idazlan baliotsu!
Erabiliaren erabiliaz behiala gastatuak zituzten nire eskuek,
eta erabilera zen haien bermea, sinatu gabe egon arren.
Oholtxoek eurek zekiten ni gabe neskatilak baretzen
eta ni gabe hitz argienak esaten.
Ez zen txertaturiko urrea haiek baliotsu egiten zituena:
argizari ez lar ona zen, ezpel-egur arruntean.
Baina egoera guztietan izan zaizkit leial
eta beti egin didate lan ona.
Baina euskarri hauek ez ziren iraunkorrak. Jada greziarrek erabiltzen zituzten
papiro-erroiloak, K.a. VII-VI. mendetik; Erroman K.a. III. mendetik-edo erabili
bide ziren. Literatura grekoaren transmisioan garrantzi handia izan du, lan asko eta
asko soilik Egipton aurkituriko papiroei esker ezagutzen baititugu. Latin-literatura-
ren kasuan beste bide batzuetatik ere ezagutzen diren lanen aldaerak dira gehienbat
papiroetan iritsi zaizkigunak.
Papiroa leku paduratsuetan, bereziki Nilo ibaiaren itsasadarrean, hazi ohi den
landarea da (cyperus papyrus). Plinio Zaharrak kontatzen du Naturalis Historia
liburuan (13, 68-82) papiroaren historia eta nola egiten ziren papiro-xaflak:
16 Latin-literaturarako sarbidea
68. Nondum palustria attingimus nec frutices amnium; prius tamen quam
digrediamur ab Aegypto, et papyri natura dicetur, cum chartae usu maxime
humanitas vitae constet, certe memoria.
69. Et hanc Alexandri Magni victoria repertam auctor est M. Varro, condita in
Aegypto Alexandria. Antea non fuisse chartarum usum: in palmarum foliis primo
scriptitatum, dein quarundam arborum libris. Postea publica monumenta plumbeis
voluminibus, mox et privata linteis confici coepta aut ceris. [...]
71. Papyrum ergo nascitur in palustribus Aegypti aut quiescentibus Nili aquis, ubi
evagatae stagnant duo cubita non excedente altitudine gurgitum. [...]
73. Nascitur et in Syria circa quem odoratus ille calamus lacum [...]. Nuper et in
Euphrate nascens circa Babylonem papyrum intellectum est eundem usum habere
chartae; et tamen adhuc malunt Parthi vestibus litteras intexere.
74. Preparatur ex eo charta diviso acu in praetenues sed quam latissimas philyras.
Principatus medio, atque inde scissurae ordine.[...]
77. Texitur omnis madente tabula Nili aqua: turbidus liquor vim glutinis praebet. In
rectum primo supina tabulae schida adlinitur longitudine papyri quae potuit esse,
resegminibus utrimque amputatis, traversa postea crates peragit. Premitur ergo
prelis, et siccantur sole plagulae atque inter se iunguntur, proximarum semper
bonitatis deminutione ad deterrimas. Numquam plures scapo quam vicenae. [...]
78. Magna in latitudine earum differentia. [...] Praeterea spectatur in chartis tenuitas,
densitas, candor, levor. [...]
81. Scabritia levigatur dente conchave, sed caducae litterae fiunt. Minus sorbet
politura charta, magis splendet. [...]
82. [...] Omne autem glutinum nec vetustius esse debet uno die nec recentius.
Oraindik ez ditugu aipatu paduretako landareak eta ibaietan sortzen direnak,
baina Egiptotik alde egin baino lehen papiroaren izaerari buruz hitz egingo dugu,
papiro-orriaren erabileran oinarritzen baita neurri handi batean zibilizazioa, eta
zalantzarik gabe horren oroimena.
Marko Varronek dioenez, Alexandro Handiaren garaipenarekin aurkitu omen
zen material hori, Egipton Alexandria sortzean. Lehenago ez zen papiro-orririk
erabiltzen: lehenengo palmondo-hostoetan idazten zen, gero arbola batzuen
oskolean. Hurrengo, oroigarri publikoak berunezko zilindroetan egin ziren eta
azkenik idatzi pribatuak ere oihalean edo argizaridun oholtxoetan egiten hasi
zen. [...]
Beraz papiroa Egiptoko paduretan sortzen da edo, Nilo ibaiak gainez egiten
duenean, horren ur geldoetan, bi ukondo baino gutxiagoko hondoa dagoen
lekuan. [...] Sirian ere sortzen da, kanabera usaintsuaren laku berean. [...] Duela
gutxi jakin dugu Eufratesen, Babilonia aldean sortzen den papiroa ere erabiltzen
dela papiro-orri gisa; baina oraindik partoek nahiago dute letrak oihaletan idatzi.
Papiro-orria ateratzeko orratzak bezala zatitzen dira landarearen zuntzak, ahal
den xafla mehe eta handienak atereaz. Hoberenak erdi-erdian izaten dira, eta
gero mozketaren hurrenkeran gero eta txarragoak. [...]
Sarrera gisa: idazketa eta zabalkundea Antzinateko Erroman 17
Niloko urez bustiriko ohol baten gainean ehuntzen da dena eta horren ur-lupetza
itsasgarri suertatzen da.
Lehenengo luzetara jartzen dira oholaren gainean papiroak, ahal bezain luze, eta
alde bietako mutur-soberakinak moztu ondoren, trebesetara egiten da sarea.
Orduan prentsa batez zapaltzen da eta eguzkitan lehortzen dira xaflak. Lotu
egiten dira gero, beti hoberenetik hasi eta txarrenera. Anezka bakoitzean ez da
sekula hogei xafla baino gehiago izaten. [...]
Oso tamainu desberdinetakoak izaten dira. [...] Gainera nahi izaten da papiro-
-orria fina, sendoa, zuria eta leuna izatea. [...]
Hortz batez edo maskor batez berdintzen dira koskak, baina letrek ez dute
irauten. Papiro-orria leunduz gero nekezago hartzen du tinta, distiratsuago agertu
arren. [...]
Kolak, mota batekoa nahiz bestekoa izan, egun bat izan behar du, ez gehiago ez
gutxiago.
Zurtoinaren muina zerrenda mehe eta estutan mozten zen eta horiek elkarren
ondoan jartzen ziren, 25-30 zentimetroko zabalera hartu arte. Gero beste zerrenda
batzuk jartzen ziren horien gainean, trebesetara, eta egurrezko mailu batez jotzen
zen dena landarearen izerdi itsaskorra atera arte. Izerdi horrek gorputza ematen
zion denari, xafla edo orri-modukoak osatuaz. Halako xaflak elkarri itsatsita
jartzen ziren, luzetara, 6-10 metroko zerrendak eginez.
Oholtxoetan bezala, idaz-kanabera (calamus) edo kanaberatxo mutur-zorrotz
bat tintatan (atramentum) bustita idazten zen. Gero idaz-kanabera horiek brontzez-
-eta ere egin ziren, egungo estilografikoen antzera. Jakina, papiro-zuntza jarrera
horizontalean zegoen aldetik idazten zen, zutabetan; baina batzuetan, materiala urri
zegoenean, bi aldeetatik ere idazten zen. Eta are idatzitakoa karraskatuz ezabatu
eta gainean idatzi ere. Azpian ezabatuta baina nolabait markatuta geratzen zenari
palinpsestoa deitzen zitzaion.
Papiroan idatzi ondoren, ezpel, zedro, marfil, hezur edo beste material batez
eginiko makilatxo baten inguruan (umbilicus) biribilkatzen zen papiro-zerrenda,
erroilo edo volumen (< volvere `biribilkatu') bat osatuz. Makilatxoen bi muturrak
beltzez pintatuta edota apaindurik izan ohi ziren (horiek ere umbilicus izena zuten).
Mutur horietako bati pergamino-zati bat lotzen zitzaion (titulus edo index)
idazlanaren izenburuarekin. Zedro-olioa ematen zitzaion denari, hezetasunak
kalterik egin ez ziezaion eta larruzko liburu-kutxetan (capsa edo scrinium)
gordetzen zen, kutxak gorriz edo urre-kolorez margotuta. Hara nola hitz egiten
dion Martzialek (III, 2, 7-11) berak idatziriko liburuari:
18 Latin-literaturarako sarbidea
Cedro nunc licet ambules perunctus
et frontis gemino decens honore
pictis luxurieris umbilicis,
et te purpura delicata velet
et cocco rubeat superbus index.
Orain zedro-olioz igurtzi-igurtzi eginda ibiliko zara
eta oparo agertuko dituzu zure makila-mutur pintatuak
zure aurpegiaren ohore bikoitza ondo irabazia duzulakoan,
eta purpura dotoreak estaliko zaitu,
eta eskarlataz gorrituko zaizu aurkibide harroa.
Zehaztasun gehiago eskaintzen du Katulok (22, 1-11):
Suffenus iste, Vare, quem probe nosti,
homo est venustus et dicax et urbanus,
idemque longe plurimos facit versus.
Puto esse ego illi milia aut decem aut plura
perscripta, nec sic ut fit in palimpseston
relata: cartae regiae, novei libri,
novei umbilici, lora rubra membranae,
derecta plumbo et pumice omnia aequata.
Haec cum legas tu, bellus ille et urbanus
Suffenus unus caprimulgus aut fossor
rursus videtur: tantum abhorret ac mutat.
Zuk, Varo, ondo ezagutzen duzun Sufeno hori,
gizon xarmangarri, bizkor eta dotorea da,
eta gainera bertsolerro asko eta asko idazten ditu.
Uste dut hamar mila edo gehiago dituela
zuzenean idatziak, ez palinpsestoan
kopiatuak; errege papiro-orria, liburuki berriak,
unbiliko berriak, pergaminozko azalaren lokarri gorriak,
dena berunez arraiatu eta pomiz-harriz berdindua.
Irakurtzen duzunerako, Sufeno eder eta dotore hura
ahuntzain edo aitzurlari bat irudituko zaizu
ordea, hain da zakarra eta aldakorra.
Papiro urri eta garestia ere erabiliaren erabiliaz arin alferrik galtzen zenez,
K.a. II. mendean pergaminoa (membrana) erabiltzen hasi ziren Erroman.
Pergamoko hiriaren izenetik dator material horrena, han hedatu baitzen K.a. II.
mendean papiroaren ordez abere-larruak, bildots, ahuntz, txahal nahiz behienak
erabiltzeko ohitura. Plinio Zaharrak (Naturalis Historia, 13, 70) ematen du horri
buruzko azalpena:
Mox aemulatione circa bibliothecas regum Ptolemaei et Eumenis, supprimente
chartas Ptolemaeo, idem Varro membranas Pergami tradit repertas. Postea
promiscue repatuit usus rei qua constat immortalitas hominum.
Sarrera gisa: idazketa eta zabalkundea Antzinateko Erroman 19
Gero, Ptolomeo eta Eumenes erregeek elkarren arteko lehian jardun zuten
biblioteken inguruan eta Ptolomeok papiro-orriak esportatzea debekatu zuenez,
lehen aipatu dugun Varronen arabera, larrutxa erabiltzen hasi ziren Pergamon.
Gero asko zabaldu zuen gizakiaren hilezkortasunaren oinarria den material
horren erabilera.
Hasieran larrua soilik ilea kentzeko karraskatu eta garbitu egiten zen. Gero
larrua ondu, tiratu eta zabaltzeko prozesu luzeago bat eratu zen, karea eta tresna
bereziak erabiliz.
Pergaminoa tolesgarria zenez, hasieran kaiertxoak osatzen ziren orriak tolestu
eta elkarri josita. Horri azala jarrita kodizeak (codex) osatzen ziren. Papiroan
bezala idaz-kanaberaz idazten zen, baina oraingoan bi aldeetatik.
K.o. II-III. mendeetan hedatu zen Erroman pergaminoaren erabilera. Berriro
ere Martzial da horien aipamen polit bat biltzen duena, ziurrenik lehena (K.o. 84),
erosotasuna azpimarratuz (I, 2):
Qui tecum cupis esse meos ubicumque libellos
et comites longae quaeris habere viae,
hos eme, quos artat brevibus membrana tabellis:
scrinia da magnis, me manus una capit.
Ne tamen ignores ubi sim venalis et erres
urbe vagus tota, me duce certus eris:
libertum docti Lucensis quaere Secundum
limina post Pacis Palladiumque forum.
Nire liburutxoak nonahi zurekin egon daitezen nahi duzun horrek,
eta bide luzean zure lagun izan daitezen gura duzunak,
eros itzazu pergaminoak orri txikitan estutzen dituen hauek:
utzi liburu-kutxa handientzat, ni eskuak berak hartzen nau eta.
Baina non nagoen salgai jakin gabe ez geratzeko, hara eta hona
hiri guztitik alderrai ibili ez zaitezen, kasu egiten badidazu ez dago zalantzarik:
bila ezazu Sekundo, Luzentse jakintsuaren libertoa,
Bakearen tenpluaren eta Palasen foroaren atzean.
NOLA ZABALTZEN ZEN IDATZITAKOA?
Martzialen aipatu poemak aurreratzen zuen zerbait liburuak zabaltzeko moduaz,
eta are argiagoa da hurrengo hauetan (I, 3, 1-2):
Argitelanas mavis habitare tabernas,
cum tibi, parve liber, scrinia nostra vacent.
Nahiago duzu Argiletoko dendetan bizi,
gure liburu-kutxak, ene liburutxoa, hutsik diren arren zure zain.
20 Latin-literaturarako sarbidea
Martzial I, 117, 9-18:
Argi nempe soles subire Letum:
contra Caesaris est forum taberna
scriptis postibus hinc et inde totis,
omnis ut cito perlegas poetas:
illinc me pete. Nec roges Atrectum
--hoc nomen dominus gerit tabernae--;
de primo dabit alteroue nido
rasum pumice purpuraque cultum
denaris tibi quinque Martialem.
«Tanti non es» ais? Sapis, Luperce.
Ziurrenik Argiletora hurbildu ohi zara.
Zesarren foroaren aurrean bada liburudenda bat
atea bi aldeetatik izenburuz beterik duena,
arin-arin poeta guztien izenak irakurtzeko moduan.
Bila nazazu han. Eta Atrektori --hori baita liburu-saltzailearen
izena-- eskatu beharrik ere ez duzu izango:
berak emango dizu lehen edo bigarren apaletik hartuta,
bost denarioren trukean, Martzial bat
pomiz-harriz leundua eta purpuraz apaindua.
Ez duela hainbeste balio diozu? Arrazoi duzu, Luperko.
Eskuizkribaturiko kopia pribatuak ziren zabaltzeko modu bat. Kopia horre-
tatik beste bat atera zitekeen, eta hortik beste bat... Berriro ere Martzial (II, 1, 3-8)
aipatuko dugu:
At nunc succinti quae sint bona disce libelli.
Hoc primum est, brevior quod mihi charta perit;
deinde, quod haec una peragit librarius hora,
nec tantum nugis serviet ille meis;
tertia res haec est, quod si cui forte legeris,
sic licet usque malus, non odiosus eris.
Orain ikasi, ordea, zein diren liburutxo laburraren abantailak.
Lehena da papiro gutxiago erabiltzen dudala.
Bigarren, hau dena ordu betean egiten duela kopiagileak,
eta ez dela hain luzaroan nire huskerien morroi.
Hirugarren abantaila da, baten batek apika irakurtzen bazaitu
txarra izan arren ez zarela gorrotagarri izango.
Baina Zizeronen garaitik aurrera baziren nolabait editore-lana hartzen
zutenak ere. Honek kopiagile-talde bat antolatzen zuen eta batek diktatzen zuena
kopiatzen zuten gainerakoek. Zizeron bera arduratu zen hasieran bere idazlanekin
lan hori egiten, baina gero Atiko adiskideari utzi zion egiteko hori, hala grekozko
Sarrera gisa: idazketa eta zabalkundea Antzinateko Erroman 21
nola latinezko literatura-lanen ardura hartzen baitzuen, nonbait kalitate handiko
kopiak egin eta salduz.
Alexandriako Museum ospetsua eta Pergamoko biblioteken eredua jarraituz,
K.a. I. mendean egin ziren Erroman bilduma garrantzitsuak osatzeko lehen
ahaleginak. Zizeron, Varron edo Atikoren bildumak dira ezagunenetakoak.
Zesarrek egin zuen biblioteka publiko bat sortzeko lehen ahalegina baina Asinio
Polion izan zen ahalegin hori bete zuena.
Baina literatura-lanak ez ziren soilik irakurriz ezagutzen. Lan horiek
ezagutararazteko ohiko modua irakurraldiak ziren. Idazleek elkarri irakurtzen
zizkioten lehenbizi euren lanak, baina bestelako entzuleen aurrean ere egiten ziren
mota guztietako testuen irakurketak: etxeetan lagunen nahiz gonbidatuen aurrean,
biblioteketako aretoetan, antzeztokietan... Ohitura horrek K.o. II. mendera arte
iraun zuen bizirik.
Plinio Gazteak irakurraldi horien arazo bat salatzen du (I, 13):
C. Plinius Sosio Senecioni suo s.
Magnum proventum poetarum annus hic attulit; toto mense Aprili nullus fere dies, quo
non recitaret aliquis. Iuvat me quod vigent studia, proferunt se ingenia hominum et
ostentant, tametsi ad audiendum pigre coitur. Plerique in stationibus sedent
tempusque audiendi fabulis conterunt ac subinde sibi nuntiari iubent an iam recitator
intraverit, an dixerit praefationem, an ex magna parte evolverit librum; tunc demum
ac tunc quoque lencte cunctanterque veniunt; nec tamen permanent, sed ante finem
recedunt, alii dissimulanter et furtim, alii simpliciter et libere.
At hercule memoria parentum Claudium Caesarem ferunt, cum in Palatio spatiaretur
audissetque clamorem, causam requisisse, cumque dictum esset recitare Nonianum,
subitum recitanti inopinatumque venisse. Nunc otiosissimus quisque multo ante
rogatus et identidem admonitus aut non venit aut, si venit, queritur se diem (quia non
perdidit) perdidisse. Sed tanto magis laudandi probandique sunt, quos a scribendi
recitandique studio haec auditorum vel desidia vel superbia non retardat.
Equidem prope nemini defui. Erant sane plerique amici; neque enim est fere quisquam,
qui studia, ut non simul et nos amet. His ex causis longius quam destinaveram tempus
in urbe consumpsi. Possum iam repetere secessum et scribere aliquid, quod non
recitem, ne videar quorum recitationibus adfui, non auditor fuisse sed creditor. Nam ut
in ceteris rebus ita in audiendi officio perit gratia si reposcatur. Vale.
Gaio Pliniok Sosio Senezion lagunari, agur.
Aurtengo urteak poeta ugari ekarri du; apiril osoan ia egun bat ere ez da izan
irakurraldia egin duen inor gabe. Poztu egiten naiz ikasketen loraldi honekin eta
giza adimenak agertu eta erakusten direlako, entzutera jende gutxi joan arren.
Asko egongeletan egoten dira eta hizketan ematen dute entzunaldiaren denbora eta
22 Latin-literaturarako sarbidea
sarri-sarri eskatzen dute abisatzeko ea irakurlaria sartu den, ea hitzaurrea esan
duen, ea liburuaren zatirik handiena pasatua duen; eta orduan azkenik sartzen dira,
baina are orduan ere astiro eta poliki; eta ez dira geratzen, ez; amaitu baino lehen
irteten dira, batzuk disimuloz eta erdi-ezkutuan, beste batzuk lasai eta zabal.
Eta, ala Herkules, esaten da gure gurasoen garaian Klaudio zesarrak, jauregitik
pasieran zebilela jende-hotsa entzutean, zer ote zen galdetu zuela; Nonianoren
irakurraldi bat zela esan ziotenean berehalaxe joan omen zen, irakurlaria
ustekabean harrapatuz. Gaur egun astia sobera duena ere, oso aurretiaz gonbidatu
arren eta behin eta berriro gogorarazi arren, ez da etortzen; edo etorriez gero, kexatu
egiten da eguna (ez galtzean) galdu duelako. Are laudorio eta onespen handiagoa
merezi dute beraz, entzuleen axolagabekeria eta erdeinu horrekin idatzi eta
irakurraldiak eskaintzeko gogoa galtzen ez dutenek.
Nik ia inori ere ez diot huts egin. Egia esan gehienak lagunak ziren, izan ere ez
baita ia inor literatura maite eta ni maite ez nauenik. Horregatik eman dut hirian
pentsatua nuena baino denbora gehiago. Orain itzul naiteke bakarlekura eta
jendaurrean irakurriko ez dudan zerbait idatzi, pentsa ez dadin irakurraldietan
entzulea barik hartzekoduna nintzela. Gainerako kontuetan bezala, entzule-lanean
ere ez baita eskerrik merezi gero ordaina hartzeko bada.
Agur.
Tazitok ere azaltzen ditu irakurraldien antolaketari buruzko jakingarri batzuk,
bai eta horien iraunkortasunik gabeko arrakastari buruzkoak ere (Dialogus de
oratoribus, IX, 3-4):
... hi [versus] enim Basso domi nascuntur, pulchri quidem et iucundi, quorum tamen hic
exitus est, ut cum toto anno, per omnes dies, magna noctium parte unum librum excudit
et elucubravit, rogare ultro et ambire cogatur, ut sint qui dignentur audire, et ne id
quidem gratis; nam et domum mutuatur et auditorium exstruit et subsellia conducit
et libellos dispergit. Et ut beatissimus recitationem eius eventus prosequatur, omnis illa
laus intra unum aut alterum diem, velut in herba vel flore praecerpta, ad nullam certam
et solidam pervenit frugem, nec aut amicitiam inde refert aut clientelam aut mansurum
in animo cuiusquam beneficium, sed clamorem vagum et voces inanis et gaudium
volucre.
... [bertsolerro] hauek Basoren etxean sortzen dira, eder eta lerden, baina esango
dizuet zer arrakastarekin. Urte osoan, egunez egun eta gauetako zati handi batean
liburu bakar bat landu eta biribildu ondoren, oraindik berak bilatu eta ia behartu
behar du norbait entzutera joateko mesedea egin diezaion. Eta hori ere ez dohainik,
etxe bat eskatu behar baitu, entzungela paratu, eserlekuak hartu eta txartelak
banatu. Irakurraldia oso arrakastatsua bada, laudorio guztiak lehenengo edo
bigarren egunean geratuko dira, fruitu ziur eta iraunkorra eman baino lehenago
bilduriko landarea edo lorea bezala. Eta hortik ez du lortuko ez adiskidetasunik, ez
klientelarik, ez inoren gogoan iraungo duen esker onik, ez bada harrabots
zehaztugabe bat, alferreko hitz goxoak eta poz iheskorra.
Sarrera gisa: idazketa eta zabalkundea Antzinateko Erroman 23
ETA GERO?
Momentu batean, IV. mendean batik bat, erroiloetan zegoen guztia pasatu behar
izan zen kodizeetara, gero irauteko. Zoritxarrez urrats horretan lan asko galdu
ziren, ez zirelako orduan oso estimatuak, luzeegiak zirelako... Guztira 780 latin-
idazleren berri dugu, baina soilik 140ren lanak ezagutzen ditugu. Gainera
kopiagileak eurak izan dira askotan testuetako irakurketa jakin batzuen arduradun,
interpretazio-lana ez baitzen beti erraza. Kopiagileek eurek aitortzen dute testua
"hobetu" dutela.
Pergaminozko kodize horiei esker ezagutzen ditugu, dena den, antzinateko
idazleak. Baina gutxi dira VIII-IX. mendeak baino zaharragoak. Gehienak XI.
mendean eginiko kopiei esker ezagutzen dira, baina badira soilik beranduagoko
lekukotasuna utzi dutenak (Katulorena XV. mendekoa da). Transmisio-lan horretan
monasterioen lana izan da garrantzitsuena, VI. mendean hasita San Benito, San
Mauro, Kasiodoro eta San Kolunbanorekin. Beneditarren monastegietan garrantzi
handikoa zen scriptorium delakoa, fraileen arautegian sartua baitzen eginkizun
gisa eskulana, eta horren barruan eskuizkribu zaharren kopiaketa. IX. mendean
Karlomagnok derrigorrezko lan gisa ezarri zuen monastegietan kopiaketa eta garai
honetakoa da idazkera karolinjioa ere, hitzak banatzen lehena.
XIV-XV. mendeetan humanismoarekin kodize zaharrak bilatzeari ekin zioten
Petrarka (1304-1374) edota Boccaccio (1313-1375) bezalako gizonek eta 1465-
1575 bitartean egin ziren klasikoen lehen edizio (editio princeps) guztiak. Horiek
ere oso garrantzitsuak dira zenbaitetan, hartarako erabili ziren eskuizkribu batzuk
galdu egin direlako geroztik.
24 Latin-literaturarako sarbideaLatin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak