Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Latinezko literaturara hurbiltzeko bidea eskaini nahi du liburu honek. Unibertsitateko lehenengo mailetako ikasleentzat pentsatua da, eskolako material gisa, baina literatura maite duen ororentzat izango da interesgarria.
Latinez idatzi duten idazle garrantzitsuenen berri eman da, labur-labur: bizitzako zertzeladak, idazlan guztien izenak, lan nagusien iruzkina eta idaztankerari buruzko aipamena. Gero irakurgai-bilduma hautatua egin da: autore guztien lanetako zatiak bildu dira, tankera desberdinetako atalak aukeratuta.
Euskarazko itzulpenen antologia ere bada nolabait, latin-idazleen euskal itzulpen zaharrak eta berriak batu baitira; itzulpenik ez zegoenean, Gidor Bilbaok berak hautatu eta euskaratu ditu irakurgaiak.