1. Irratiaren lehenengo urratsak:
Bilboko eta Donostiako aitzindariak
Guglielmo Marconi-k haririk gabeko telegrafia 1897an patentatu zuenean ez zuen
pentsatu asmakizun berri hark etorkizunean halako zabalkuntza eta ospea izango
zuenik. Fisikarien saiakuntza izatetik komunikabide izaterako igarobidea ez zen
agian berak amestutakoa izan, baina, zalantzarik gabe, gaur egun hedabide garran-
tzitsua da irratia, gure eguneroko bizitzan presente dagoena. Beraz, gure historia-
ren lerro batzuk idatzi ditu, batez ere azkenengo laurogei urteetakoak, orain amaitu
berri dugun mendearen hasieran Euskal Herriratu baitzen. Sortu bezain pronto,
jarratzaile asko izan zituen asmakizunak, eta berehala heldu zen gure hirietara.
Hasieran lanpara- eta galena-hargailuetan munduko beste herrietan egiten ziren
emanaldiak entzuten zituzten zaleak irratiaren propaganda-eragile bihurtu ziren,
eta laister hasi ziren bertako saiakuntzak.
Euskal Herriko irrati-hedapenaren hasierapuntua, beraz, 1920ko hamarkadan
kokatu behar da. Estatuko hainbat hiriburutan bezala, irrati-entzuleen elkarteak1
sortu ziren Bilbon eta Donostian. Haien helburu nagusietakoa Marconi-ren asma-
kizuna ezagutzera eman eta erabilpena bultzatzea zen. Horrez gain, irratien aldeko
mugimendua bultzatu zuten egunkariek, eta T.S.H.2 izeneko atalak ageri ziren
garai hartako prentsan.
Zaleek berek zuzentzen zituzten haririk gabeko telefoniari buruzko atalak
eta, asmakizunaren inguruan sortzen ziren albisteak eskaintzeaz gain, galena-
-hargailuak nola egin azaltzen zuten, entzuleek berek egin zitzaten, lanpara-irratiak
1. Irrati-entzuleen elkarteen funtzioak honako hauek ziren, Carmelo Garitaonaindiak azaltzen
duen moduan:
­ irratientzako dirua lortzea, bazkideek ordaintzen zuten kuotaren bidez.
­ publizitatearen kudeaketa.
­ irrati-lizentziak tramitatzeko gobernuarekiko elkarkidetza.
­ programazioen nondik norakoak ezartzea.
2. T.S.H.: Telefonía Sin Hilos delakoari dagozkion siglak dira --Haririk gabeko Telefonia--.
Zentzu berean, asmakizun horren zaleak "haririk gabekoak" izendatuak izan ziren. Frantsesez, berriz,
Telegraphie Sans Fils izenetik hartuta, tezef hitza erabili izan da irratia izendatzeko, Gorka Jakobe
Palaziok azaltzen duen moduan, Irratibidearen barrunbean zehar: harigabeko telegrafiatik ziber-
-irratietara izenburuko liburuan (UEU, 2000).
oso garestiak baitziren. Hain zuzen ere, galenatarren eta lanparatarren arteko bana-
keta nabaria zen; lehenengoek arazo gehiago baitzituzten emanaldiak entzuteko
orduan, eta batzuetan kexati agertzen ziren igorleek kontuan hartzen ez zituztelako.
Dena dela, bai batzuek bai besteek zaletasun bera zuten --irratia-- eta egunka-
rietan beren kezkak, asmoak eta egitasmoak ezagutzera ematen zituzten. Horiez
gain, Europako hiriburuetatik eskaintzen ziren emanaldien ordutegia eta programa
argitaratzen zuten kazetek, eta Espainiar Estatuan zein Euskal Herrian bertan
--lehenengo garai hartan Donostian eta Bilbon-- sortzen ari ziren proiektuak ere
ezagutarazten zituzten. Beraz, atal haiei esker, irrati-aparatua nola egin edo non
erosi --ekoizleek publizitate-euskarri egokia topatu baitzuten-- jakin ahal zuen
"haririk gabekoak", baita legedia eta emankizunen edukiak3 ere.
Lehenengo zaleek egindako galena-irratiak.
Irratiak sortzearen aldeko ekimenarekin batera, estatu espainiarreko gober-
nuak komunikabide berri haren funtzionamendua arautu beharra aurreikusi zuen,
eta, beraz, hainbat pauso eman eta gero --gobernuak irratia arautzeko dekretu bat
argitaratu zuen 1923ko otsailean--, indarrean jarri zen irrati-hedapenerako lehe-
nengo arautegia 1924ko maiatzean4, Primo de Rivera-ren gobernupean. 1924ko
arautegiaren arabera, irrati-hedapenaren zerbitzuaren jabegoa estatuarena izan
arren, irratien kudeaketa eta ustiapena esku pribatuetan geratzen zen, horretarako
gobernuak emandako kontzesioen bitartez.
14 Euskal irratigintzaren historia
3. Garai horretan ezin da programazioaz hitz egin. Egunez egun, egitarauaren berri ematen zen,
aurreko egunekoaren jarraitutasunik ez zegoen eta.
4. 1924an "Reglamento para el establecimiento y régimen de estaciones radioeléctricas particula-
res" izeneko arautegia eratu zuen gobernuak. Horren arabera, irratiaren garapena esku pribatuetan
uzten zen, nahiz eta jabegoa estatuarena izan. Horrez gain, ez zen monopoliorik onartzen eta, horre-
gatik, irratiek ezin zuten beste emisoren lizentziak edo kontzesioak erosi edo beren artean batu.
Publizitatea onartzen bazen ere, gehienez orduko bost minutuz emititzen zen. Estatuak emititzeko
baimena kendu ahal zien irratiei, ordena publikoaren aurkako ekintzen, nazio-defentsaren edo
Arautegi horren babesean, lehenengo irrati-emanaldiak gertatu ziren Bilbon
eta Donostian, EAJ5 adierazlea zutela. Lehenengo irratiak Radio San Sebastián
(EAJ-8), Radio Club de Vizcaya (EAJ-9) eta Radio Vizcaya S.A. (EAJ-11) izan
ziren.
Dena dela, irratia horiek sortu aurretik emanaldi batzuk eskaini zituzten hari-
rik gabekoek, asmakizun berri haren onurak ezagutarazteko asmoz. 1924ko maia-
tzaren 28an Portugaleteko bandaren kontzertuaren emanaldia iragarri zen Gaceta
del Norte kazeta bilbotarrean6. Baina ez zen Ezkerraldeko herri horretatik aireratu
zen emanaldi bakarra. Bertako bandaren kontzertuak agertzen ziren egunkarian,
Estatuko eta Europako zaleek entzun ahal zituzten beste emanaldi batzuen ondoan.
Garai horretan, beste emanaldien berri eskaintzen zuen Gaceta egunkariak
Bilbotik, K-A2 izeneko emisorarenak, alegia7.
1924ko maiatzaren 18an, igandean, Radio Club de Vizcaya izeneko elkartea
osatu zen Bilbon8, bi egun geroago La Gaceta del Norte egunkariak ezagutzera
eman zuenez. Emiliano Amann, Luis de Barandiaran eta Alberto Delclaux jaunek
osatu zuten irrati-elkarte horren lehenengo lehendakaritza, eta elkartearen araute-
gia egitea erabaki zuten sorrera-bileran, baita ekainaren hasieran lehenengo batza-
rra burutzea ere. Batzar hartan erabakitakoaren arabera, klubeko bazkide guztiek 5
pezeta ordaindu behar zuten sartzeko; horrez gain, bazkideek 1 eta 5 pezeta
Irratiaren lehenengo urratsak: Bilboko eta Donostiako aitzindariak 15
premiaren ondorioz, baita komunikabidea bahitu ere: «(...) en los casos de alteración de orden pú-
blico o por razones de defensa nacional (...) cuando lo crea conveniente o necesario para su ser-
vicio». Irratiek kontzesioen baldintzak errespetatzen zituztela baieztatzeko, Cuerpo de Telégrafos
izeneko erakundeko ikuskatzaileak zeuden; horrez gain, edukien gaineko aurretiko zentsura ezarri
zuen gobernuak, eta baimena behar zen hainbat emanaldi eskaintzeko. Arautegi horretan elektrizitate
eta irrati-elektrizitate arloko enpresek partzuergo bat eratu ahal izango zutela aurreikusten zen, baldin
eta irratigintza komertzial askeak programazio desberdin edo berme teknikoak eskaintzen ez
bazituen. Entzuleek ere bazituzten beren betebeharrak. Irrati-hargailua izateko lizentzia eta zerga bat
ordaindu behar zuten. Zerga 5 pezetakoa zen toki pribatuetan eta 50 pezetakoa publikoetan (Gari-
taonaindia, 1988: 19-20 ).
5. EAJ adierazlearen esanahia estatuari (EA = Espainia) eta irrati-motari (J = 4. mailako irrati-
-emandegia) dagokie.
6. La Gaceta del Norte (1924): "T.S.H.: Haciendo galenismo Hoy se hará un ensayo de emisión
desde Portugalete", 1924ko maiatzaren 28.
7. 1924ko ekainaren 11ko La Gaceta del Norte egunkarian emisora aipatzen da lehenengo aldiz:
«K-2. K-2... Mañana? La estación radiodifusora bilbaína continúa sus preparativos y no será difícil
que mañana jueves nos dé alguna sorpresa». Hurrengo egunean, ekainaren 12an, honako informazio
hau aurkitu dugu: «La estación K-2 hoy a las 8 1/2 transmitirá un concierto. Que no falte un
sinhilista en su puesto. Hay que regularizar las transmisiones». Kontzertua egin zelako froga eskaini
zuen egunkari berak ekainaren 13an, horri buruzko kronika eskainiz, beti bezala T.S.H. izeneko
atalean. Hortik aurrera beste emanaldiei buruzko iragarpenak argitaratu ziren. Zaleek entzunaldien
berri ematen zuten, eta, haiei esker, emankizunak Bilbon ez ezik, beste herrietan ere ondo entzuten
zirela jakin ahal dugu.
8. 1924ko maiatzaren 20an horren berri eman zuen La Gaceta del Norte egunkariak.
bitarteko kuota ordaindu behar zuten, elkartearekin hartutako konpromisoaren
arabera9.
La Gaceta del Norte egunkariak Bizkaiko irrati-kluba bultzatu eta lagundu
zuen T.S.H. izeneko ataletik. Bien arteko lankidetzak urrutirago jo zuen, eta egun-
kariak bere egoitza eskaini zion elkarteari; horren truke, klubak antolatzen zituen
ekitaldien berri ematen zion kazetari, eta, horrekin batera, publizitatea beregana-
tzen zuen egunkariak. Irrati-klubaren helburuak asko ziren arren, sortu berria zen
komunikabideak irratizaleen artean piztutako grinari erantzutea zen xede nagusia,
horretarako ekitaldi desberdinak antolatuz. Baina, zalantzarik gabe, klubaren
egitasmorik garrantzitsuena irratia bat sortzea zen10.
1924ko uztailaren 24an amaitzen zen emititzeko baimena eskatzeko epea, eta
Emiliano Amann lehendakariak eskatu zuen irrati-klubaren izenean. Erantzunaren
itxaronaldian, Bilboko lehenengo emisora urte horretako udan bertan emititzen
hasi zen, baimen legalik ez zeukan arren.
Kontzesioa 1925eko urtarrilaren 24an lortu zuen irrati-klubak. Aurreko
abenduan laugarren mailako transmisorea eskatu eta gero, Radio Club de Vizcaya
izeneko irratiak Euskal Herriko lehenengo emanaldiak eskaini zituen, EAJ-9
adierazleaz. Hala ere, 1925eko martxoaren 4an hasi ziren emanaldi erregularrak,
aurretik froga moduan seinalea aireratu eta gero. Emanaldiak Carlton Hoteletik
aireratzen ziren arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Emisoraren datu teknikoak
honakoak ziren: 415 metroko uhin-luzera eta 1 kW-eko indarra11.
Arrakastatsuak suertatu ziren lehenengo emankizunak, eta berehala ordutegia
luzatu zuten irratiko arduradunek, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara
bitartean; era berean, programazioa finkatuz joan zen. Besteak beste, Bizkaiko
irrati-unibertsitatea osatu zuten klubekoek. Horren ondorioz, emanaldiaren lehe-
nengo ordu eta erdian --18:00etatik 19:30etara-- frantsesaren eta ingelesaren
ikasketek, literaturak, arteak eta zientziek osatzen zuten programazioa, ondoren
musika eskaintzen zuela. Igandeetan, berriz, esperantoari eta euskarari buruzko
eskolak eskaintzen zituen irratiak, eta baserritar, abeltzain eta arrantzaleei zu-
16 Euskal irratigintzaren historia
9. La Gaceta del Norte, 1924ko ekainaren 3.
10. La Gaceta del Norte egunkariko T.S.H.ko epigrafean Radio Club de Vizcaya elkartearen
betebeharra azaltzen da 1924ko maiatzaren 20an: «¿Qué debe ser el Radio Club de Vizcaya?
Galenismo; estación emisora; local para reuniones y conferencias; laboratorio radiotelefónico para
comprobación de aparatos; estación de carga para acumuladores; reglamentación del manejo de
aparatos receptores...». Eta 1924ko maiatzaren 25ean honako hau irakurri ahal izan zen: «Situado
Bilbao entre Santander, Vitoria y San Sebastián, tiene una posición estratégica para establecer una
estación radioemisora que pronto contaría con miles de oyentes galenistas».
11. 1925eko martxoaren 25eko La Gaceta del Norte egunkarian azaltzen denaren arabera: «El
aparato emisor es de 1 kilowatio de potencia, trabaja con 415 metros de longitud de onda y su
alcance comprobado es superior a 2500 kilómetros, permitiendo escuchar los conciertos en un radio
de 50 a 60 kilómetros, con aparatos de ínfimo coste».
zendutako hitzaldiak ere bai, hezkuntza gizarte-maila ezberdinetara hedatzeko
asmoz12.
Urte berean Armando Otero-k Radio Vizcaya S.A. izeneko emisora sortu zuen
Bilbon13, EAJ-11 adierazlea zuelarik. Bigarren estazio horren sostengurako Unión
Radio Asociación de Vizcaya14 izeneko elkartea sortu zuten hainbat irratizale
bilbotarrek 1925eko otsailean, eta lehendakaria Langa jauna izan zen. Carmelo
Garitaonaindiaren ustetan, dirua jarri zuen enpresa, berriz, Compañía Ibérica de
Telecomunicaciones izenekoa izan zen (Garitaonaindia, 1988: 34). Entzuleen
elkarte horren eta irrati-klubaren arteko harremana eztabaidatsua izan zen. Lehe-
nengoek programazioan parte hartuko lukeen entzuleen elkarte bat osatzeko beha-
rra azpimarratzen zuten, eta klubekoek, berriz, beren elkarteak funtzio hori betetzen
zuela argudiatzen zuten. Era berean, azken horien esanetan, berek martxan ziren
Bizkaiko emisora biak bultzatzen zituzten bitartean, Radio Vizcaya irratiarekiko
atxikimendua soilik bilatzen zuela leporatzen zioten entzuleen elkarteari15.
Radio Vizcaya izeneko emisora Bilboko La Terraza-tik emititzen hasi zen
1925eko maiatzean. Lehenengo emanaldiak proba moduan eskaini zituen hilean
zehar --31n azkenengo proba-emanaldia iragarri zuen egunkarian--, eta emiti-
tzeko baimena ekainaren 19an lortu zuen. Radio Vizcaya izeneko irratiaren ezau-
garri teknikoak honako hauek ziren: De Forest izeneko eta D-MR motako transmi-
sorea zerabilen, eta hasierako 1 kW-eko emisio-potentzia bikoizktu zuen 35 metroko
antenari esker. Emisora 418 metroko uhin-luzeran kokatzen zen, eta Bilbotik oso
hedadura-eremu zabalera heltzeko gaitasuna zuen16.
Aipaturiko bi irrati-estazioek emititzen zuten legalki Bilbon, eta, garaiko
kronika-egileen arabera, noizbehinkako emanaldiak eskaintzen zituzten beste zale
batzuek hainbat lekutatik, Palomo Hoteletik eta Santutxu17 auzotik, hain zuzen ere;
Irratiaren lehenengo urratsak: Bilboko eta Donostiako aitzindariak 17
12. La Gaceta del Norte, 1929ko apirilaren 25.
13. Emisora horren eraiketaren iragarpena La Gaceta del Norte egunkarian aurkitu dugu. Bertan,
irrati-estazioaren teknologia espainiarra zela azpimarratu zuen kronika-egileak. Era berean, Estatuko
indarrik gehien izan zuen emandegia zela esaten zuen, 3 kW-eko potentzia izango zuela aurreikusten
zuten eta. Emisoraren egoitza Hurtado de Amezaga kalean kokatuta zegoen.
14. 1925eko urtarrilaren 25ean, Radio Vizcaya S.A. izeneko elkarteak Unión Radio Asociación de
Vizcaya zelakoarekin lankidetza bultzatzeko asmoa iragarri zuen La Gaceta del Norte egunkarian:
«(...) acepta igualmente en principio la intervención y ayuda de delegados de la Unión Radio
Asociación en la dirección artística de nuestra empresa (...); celebraremos que la Unión Radio
Asociación cuente pronto en fraternal unión con la adhesión de los aficionados de Vizcaya, vistos los
planes dignos de aplauso de dicha Asociación, los alicientes que presenta para sus asociados y las
reducidas cuotas que se señalan». Elkartearen osaketari buruzko informazioa egunkari bilbotarrean
aurkitu dugu, 1925eko otsailaren 19ko alean.
15. La Gaceta del Norte egunkarian eztabaida horren inguruko gutun asko jasotzen dira 1925eko
udan zehar.
16. La Gaceta del Norte, 1925eko urtarrilaren 22.
17. La Gaceta del Norte, 1925eko ekainaren 11.
horiez gain, Olabeagatik egindako emanaldiak ere entzun zituzten irratizaleek18.
Halaber, entzunaldiak nondik jasotzen zituzten eta nondik zetozen kokatu ezinik
ibiltzen ziren behin baino gehiagotan irratizaleak19. Hori zela eta, arazoak sortzen
ziren Europako beste hirietatik heltzen ziren emanaldiak jasotzeko, batez ere
galena-aparatuak zituztenentzat, eta ezinezkoa bihurtzen zen hartzea. Hori dela eta,
irrati-aparatuak eta osagaiak saltzen zituzten merkatariak bildu ziren Radio Bilbao
izeneko elkartean. Haien eskaeren artean bertako irratien emanaldien murrizketa
zegoen, horrela Europatik heltzen zirenak arazorik gabe entzun ahal izateko.
1925eko maiatzean sorturiko elkarte horren helburuak, berriz, zabalagoak ziren
eta, besteak beste, irratientzako dirua biltzeko asmoa zuten20. Beste aldetik, haien
xedeen artean entretenimendu zientifikotzat jotzen zuten asmakizun berri hura giza
sektore guztien eskura jartzea zegoen, maila umilekoenera ere bai21. Elkarte
horretan, irrati-aparatuen saltzaileez gain, pertsonaia bilbotar ezagunek parte
hartzen zuten22.
Irrati-emanaldiek zeukaten arrakastaren isla izan ziren Bizkaian sortutako
entzuleen elkarteak23. 1925eko udan beste talde berri bat sortu zuten zaleek, Aso-
ciación Vasca de Aficionados Radio Escuchas izenekoa, alegia. Helburu nagusia
programazioetan parte hartu eta emanaldi batzuk antolatzea izan zen. Hain zuzen
ere, Radio Vizcaya emisoratik eskaini ziren kontzertu batzuk bultzatu zituen
elkarteak24.
Radio Club de Vizcaya delakoaren irratia 1927an Unión Radio enpresaren
eskuetara joan eta gero, beste elkarte berri bat sortu zuten entzuleek, Unión de
Radioyentes izenekoa. Helburua Unión Radio Bilbao izeneko emisoraren sosten-
gua izatea zen. Emiliano Amann izan zen presidentea, irrati-klubeko zuzendaria
izan zen berbera25.
18 Euskal irratigintzaren historia
18. La Gaceta del Norte, 1925eko ekainaren 16.
19. Kokatu ezin zituzten emanaldi horien existentziaren lekukotasuna dago La Gaceta del Norte
egunkarian 1925eko urtarrilaren 16an argitaratutako entzule baten gutunean. Entzule hark zioenez,
gauean honakoa entzun zuen: «Ume eder bat tal y como se canta en Donostia (sic) y el Guernicaco
Arbola (sic.)». Urtarrilaren 18an beste entzule batek erantzun zion, emanaldia Madrilgo Radio
España zelakotik zetorrela argituz.
20. La Gaceta del Norte egunkariak 1925eko maiatzaren 2an elkarte horren berri eman zuen:
«No pueden ser más simpáticos. Recaudar fondos para cooperar al mejor éxito de las emisoras loca-
les. En los Estatutos se consignan los medios de contribuir al desarrollo de este nuevo entrete-
nimiento científico al alcance de todas las clases sociales, por humildes que sean».
21. La Gaceta del Norte, 1925eko maiatzaren 16.
22. La Gaceta del Norte zelakoan pertsona horien partaidetzaren berri eman zuten, 1925eko
maiatzaren 6an: «(...) varias significadas personalidades bilbaínas de indiscutible autoridad en la
ciencia, en la literatura y en la música».
23. La Gaceta del Norte egunkariak 1924ko ekainaren 10ean eman zituen datuen arabera,
Bizkaian 300 irrati-entzule edo "haririk gabeko" zale ziren, Estatuan, berriz, 25.000.
24. Elkarte horren arautegia irailean osatu zuten, eta kontzertu baten lehenengo emanaldia
urriaren 3an antolatu zuen.
25. La Gaceta del Norte, 1927ko apirilaren 17.
T.S.H. izeneko atalean irratizaleek bazuten emankizunen berri.
Donostiako Radio San Sebastián
Donostian Radio San Sebastián izeneko irratia emititzen hasi zen 1925ean,
Sabino Ucelayetak bultzatuta. Irrati horren emititzeko baimena 1924ko azaroaren
24an26 eman zion gobernu espainiarrak, eta EAJ-8 adierazlea egokitu zitzaion.
Beraz, Donostiakoa izan zen gobernuaren lizentzia lortu zuen lehenengo euskal
emisora. Hala ere, donostiarrek ia urtebetez itxaron behar izan zuten haren seinalea
sintonizatu ahal izateko.
Donostiarrek aurreko urteetan sortu berria zen komunikabidearekiko zuten
interesa nabaria zen, La Voz de Guipuzcoa izeneko egunkariak agerian utzi zuenez.
Bilboko Gaceta del Norte zelako27 egunkariak egin zuen legez, kazeta donos-
tiarrak T.S.H. izenburupeko atala eskaintzen zuen, Radiomano izengoitiaz sinatuta.
Europako hainbat irratiren programazioa argitaratzeaz gain, irratiari buruzko azal-
pen tekniko batzuk eskaintzen zituen.
Sabino Ucelayeta izan zen haririk gabeko telefoniaren zaleetako bat. Berak
eskatu zion udal-batzarrari Donostian irrati bat sortzeko laguntza, bertako alka-
teorde zelarik. Udalak, berriz, ez zuen horren beharrik ikusten, eta hasiera batean
Irratiaren lehenengo urratsak: Bilboko eta Donostiako aitzindariak 19
26. Ezcurrak 1924ko abenduaren 15ean kokatzen du kontzesioaren data (Ezcurra, 1974).
27. Irrati edo egunkari baten atzean "zelakoa" agertzen denean, komunikabide hori desagertu
dela esan nahi du; oraindik badagoela adierazteko "delakoa" darabilgu.
ez zuen ekimena bultzatu nahi izan28. 1924ko urriaren 30ean, berriz, Donostiako
udal-bilkurak irratia muntatzea erabaki zuen, hiriak jasotzen zuen turismoa erakar-
tzeko tresna egokia izan zitekeelakoan29. Era berean, Gipuzkoako Diputazioari
dirua eskatu behar ziola aurreikusi zuen udalak, proiektua aurrera eramateko.
Donostiako irratiak proba-emanaldiak hasi zituen 1925eko uztailean. Urte
bereko urriaren 5ean, igandean, inauguratu zen ofizialki, arratsaldeko bostetan hasi
zen ekitaldi batean, eta bertako agintariek parte hartu zuten. Irrati horren egoitza
bikoitza zen: transmisorea Igeldon kokatuta zegoen, eta, entzunaldien gela,
anplifikagailua eta bulegoak Donostiako Askatasunaren Etorbidean. Hiriko eraikin
horretan bertan irrati-hargailuak saltzeko gela zegoen; jakina denez, lehenengo
irratiak aparatu irrati-elektrikoen ekoizleek eta saltzaileek bultzatuta sortu ziren,
eta saltzaileek beren produktuak saltzea zuten helburu nagusia.
Emisoraren ezaugarri teknikoei zegokienez, "kaiola" motakoa zen antena, eta
T itxura zuen --24 m-ko luzera eta 38 m-ko altuera-- eta bi dorreren artean
kokatuta zegoen. Western Electric markakoa zen transmisorea, eta 500 watioko
antena zuen; horri esker, hedadura-eremua oso zabala zen. Zabalkunde-ahalmen
horren adibidea Donostiako irratizaleen elkartera Eire, Bretainia Handia, Casablan-
ca eta Danimarkatik heldutako gutunak ziren, zeinetan bertako irratizaleek zioten
herri haietan Donostiako emanaldiak entzuten zirela. Emisoraren arduradun
teknikoa Enrique Elizalde zen.
Bizkaian bezala, Donostiako irratizaleak ere Unión de Radioyentes izeneko
elkartean batu ziren. Bazkide izateagatik honako sari hauek eskaintzen zituen
besteak beste: galdutako gauzen berri eta aurkikuntza bakoitzari buruzko iragarkia,
eskela bat, eskainitako disko bat eta Ondas izeneko aldizkariaren ale bat dohainik
jasotzeko aukera30.
Esan bezala, Radio San Sebastián izeneko emisoraren hedadura-eremua zaba-
la zen eta, Hego Euskal Herrian ez ezik, Ipar Euskal Herrian ere entzun ahal zuten.
Beraz, programazioa euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eskaintzen zuen. Ema-
naldiak arratsaldean gertatzen ziren, eta bi tarteetan eskaintzen ziren edukiak: arra-
tsaldeko 15:00etatik 17:00etara, lehenengoa, eta 21:00etatik 23:00etara, bigarrena.
20 Euskal irratigintzaren historia
28. La Voz de España, "Bodas de Oro de Radio San Sebastián", 1975ko azaroaren 24a.
29. La Voz de Guipúzcoa egunkariak jasotzen du udal-bilkuran erabakitakoaren berri, 1924ko
azaroaren 1eko edizioan: «(...) Por medio de la radiotelefonía podía realizarse esa propaganda de
manera intensísima transmitiendo los conciertos de la Banda municipal y de las orquestas del
Casino, pues debe tenerse en cuenta que sólo en la parte occidental de Europa existen unos mil
periódicos que publican los programas de T.S.H., con lo cual leerían el nombre de San Sebastián
casi a diario unos tres millones de sinhilistas extranjeros».
30. La Voz de España (1975): "Bodas de Oro de Radio San Sebastián", azaroaren 24.
Unión Radio, euskal irratien jabe
1926ko apirilean irratiari buruzko arautegiaren erreforma egin zuen gobernu
espainiarrak. Hain zuzen ere, 29. artikuluaren aldaketak lizentzien salerosketa
ahalbidetu zuen, horretarako nahikoa baitzen Komunikaziorako Zuzendaritza
Orokorraren baimena lortzea. Unión Radio izeneko enpresa irrati asko eskuratzen
eta batzen hasi zen estatu espainiarrean zehar, horien artean Donostiakoa eta
Bilboko biak. Hain zuzen ere, 1927ko apirilean31 Radio Club de Vizcaya izeneko
emisoraren kontzesioren transferentzia onartu zuten gobernu-agintariek. Ondoren,
Radio Vizcaya estazioa bereganatu zuen enpresa espainiarrak. Pixkat aurrerago,
urte bereko ekainaren 26an, Donostiako Radio San Sebastián delakoa Unión Radio
enpresara pasatu zen (Garitaonaindia, 1988: 38). Beraz, Primo de Rivera-ren
diktadura amaitzean Hego Euskal Herrian martxan ziren irrati guztiak Unión Radio
enpresarenak ziren.
Irrati indartsu bat egiteko asmoz, Bilboko Radio Club de Vizcaya (EAJ-9) eta
Radio Vizcaya (EAJ-11) batu zituen Unión Radio enpresak. 1928ko otsailean,
berriz, Radio Vizcaya zelakoak soilik emititzen zuen, Carlton Hoteletik emititzen
zuen emisoran berriztatze-lanak egiten ari zirelako. Dena dela, irrati horren ara-
zoak aurretik sortu ziren, Unión Radio delakoak erosi ondoren ez baitzen berriz
ondo ibili. Entzuleek sostengua ukatu zioten, hirian zegoen beste emisoraren alde
jarriz32. Baina emanaldiak Carlton-era itzuli behar izan zituzten, arazo teknikoak
zituela-eta beste estazioa itxi zenean. Unión Radio izeneko emisorak arratsaldeko
19:00etatik 21:30etara33 bitartean emititzen zuen 415 m-ko uhin-luzeran. Dena
dela, ez bata ez bestea, emisora horiek ez ziren berriro ondo ibili, eta urte bereko
udaberrian biak itxita zeuden. Ondorioz, Bizkaiko irrati-kontzesioa bertan behera
geratu zen, eta Bilbok ez zuen irratirik izan 1932ra arte (Garitaonaindia, 1988: 38).
Beraz, irratizale bilbotarren asmoak bertan behera utzi zituen Unión Radio enpre-
saren batze-estrategiak.
Martxoan oraindik baikorrak ziren irratizale bilbotarrak, enpresa espainia-
rrak hobekuntza handiak sartuko zituela esan zuen eta34, baina ez zuen potentzia
Irratiaren lehenengo urratsak: Bilboko eta Donostiako aitzindariak 21
31. La Gaceta del Norte egunkarian 1927ko apirilaren 23ko alean azaldutakoaren arabera,
Carlton Hoteletik emititzen zuen emisora apirilean erosi zuen Unión Radio enpresak.
32. La Gaceta del Norte egunkarian 1927ko urtarrilaren 27an honela azaltzen dira emisora
bilbotarren arazoak: «En la actualidad existe, de hecho, una estación emisora, Radio Vizcaya, pues
la otra supongo se halla en su agonía, a juzgar por lo poco que emite, aparte de la calidad de los
programas que van quedando reducidos a discos de gramófono (...) ¿Qué ha sucedido? ¿No
pertenece ya esta estación a Unión Radio? (...) De seguir así, sea quien fuere el nuevo propietario,
debe cerrar cuanto antes... por negocio ruinoso».
33. Egun batzuetan baziren emanaldiak arratsaldeko lehenengo orduan. Era berean, emisora
21:30etan ixten zuten arren, ordutegia luzatu egiten zen emanaldi batzuen arabera.
34. La Gaceta del Norte egunkariak baikor azaltzen zituen emisoran izango ziren hobekuntzak,
1928ko martxoaren 3an: «(...) la Empresa denominada «Unión Radio», explotadora, si no de todas,
de casi la totalidad de las emisoras españolas (...) pretendía introducir grandes mejoras en sus
handitzeko baimenik lortu, eta Carlton-etik emititzen zuen irratiaren seinalea en-
tzuteko arazoak zituzten entzuleek, batez ere, galena-irratia zutenek35. Azkenean,
itxi egin behar izan zuen, Donostiakoa geratu zen Hego Euskal Herriko emisora
bakar gisa, eta Penintsularako iparraldeko zonalderako buru bihurtu zuen Unión
Radio enpresak.
Aurretik, Unión Radio delakoak kateko emanaldi batzuk eskaini zituen Bilbo-
ko eta Donostiako irratien seinaleen bidez. Hala nola, EAJ-7 Unión Radio Madrid
izeneko irratiaren lehenengo urteurrenean --1926ko ekainaren 17an-- Radio
Barcelona emisorarekin batera emititu zuen Radio San Sebastián estazioak (Gari-
taonaindia, 1988: 39). 1927ko martxoaren 31n, berriz, Unión Radio Bilbao irratia
Union Radio Madrid estazioarekin batera katean emititzen hasi zen. Bilboko
Udaletxetik agurra eta euskal musikaren programa bat eskaini zituen emisorak
(Ezcurra, 1974: 208). Madrilgo irratiaren bigarren urteurrenean sei izan ziren ka-
tean emititu zuten irratiak, emandegi donostiarrarekin eta bizkaitarrarekin batera,
Madril, Bartzelona, Sevilla eta Salamanca-koek ospatu zuten urtebetetzea (Gari-
taonaindia,1988: 40). Urte berean Donostiako emandegia katearen barruan sartu
zen osorik, eta oso irrati garrantzitsua izan zen Unión Radio taldean, bere hedadu-
ra-eremua oso zabala baitzen, tokikotasuna gainditzen zuena. Estatu osoko entzu-
leriak emankizun asko jaso ahal izan zituen; besteak beste, zezen-plazatik Uzku-
dunen eta Haymann-en arteko boxeo-burrukaldia eskaini zien zuzenean Radio San
Sebastián irratiak Madril, Bartzelona eta Sevillako emandegiei (Ibidem: 41). Era
berean, 1927ko maiatzean Unión Radio San Sebastián delakoak Zaragozan burutu
zen Real Madrid futbol-taldearen partida zuzenean eskaini zuen (Ezcurra, 1974:
208).
Beraz, Unión Radio enpresak aurrera eraman zuen erosketa- eta batze-proze-
suaren ondorioz, gutxi ziren lehenengo dekretuaren arabera estatuan martxan
gelditzen ziren emandegiak; Euskal Herrian Donostiakoa besterik ez zegoen.
22 Euskal irratigintzaren historia
estaciones emisoras de Madrid y Bilbao, elevando en la primera su potencia, y en cuanto a la
segunda, no sólo pretendía elevar su actual potencia, sino que nos iba a proporcionar la gran
satisfacción de cambiar su actual instalación y emplazamiento, suprimiendo con ello el grave y
molesto defecto de la actual estación...».
35. La Gaceta del Norte egunkariak arazo horien berri eman zuen, 1928ko martxoaren 28an:
«(...) Según nuestros informes, Unión Radio no sólo no ha logrado obtener el permiso solicitado
para llevar su estación a Archanda, sino que tampoco le han concedido autorización para aumentar
la potencia (...) los lampistas continuarán oyendo el molesto zumbido que caracteriza al aparato
emisor de la estación del Carlton. Los galenistas (...) pueden perder la esperanza de un próximo
aumento de potencia en la recepción».

Euskal irratigintzaren historia