Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Morfologia konputazionala
Aurkibidea ikusi
PDFa textu formatuan ikusi
Liburu hau UEUk hizkuntza-teknologien inguruan argitaratu behar duen bildumaren lehena da. Aztergai nagusiak bi dira: lehenik, hizkuntzen morfologia deskribatzeko eredu konputazionalak, eta, bigarrenik, euskararen deskribapen morfologiko osoa formalismo baten bidez.
Lehen atal nagusiak hiru kapitulu hartzen ditu: formalismo desberdinen azterketa egiten duen bigarren kapitulua, bi mailatako morfologia deskribatzen duen hirugarrena, eta LinguistX izeneko programaren zehaztasunak azaltzen dituen laugarren kapitulua.
Euskararen deskribapen morfologikoa, berriz, bosgarren kapituluan egiten da.
Bi atal nagusi horiek osatzeko deskribapen morfologikoen estaldura handitzeko hainbat proposamen azaltzen dira seigarren kapituluan.
Ariketa batzuk proposatu ondoren, glosategiak, bibliografiak eta aurkibide
alfabetikoak osatzen dute liburua.