1. Sarrera orokorra
1.1. EDUKI KONBENTZIONALAK
Ikus-entzunezko informazioaren teknologiei (IEIT) buruzko ikuspegi orokorra eta
gaurkotua eman nahi du liburu honek, teknologia horiek errealitate zabalagoaren
--informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT)-- parte handi modura
hartuta hain zuzen, non irtenbide eta sistema teknologiko bat baino gehiago batera
bizi diren. Oraintsu arte, oro har, ikus-entzunezko informazioaren teknologiari
buruzko liburuek bi alor hauek landu dituzte, eta ia bi hauek bakarrik:
· Irratiaren eta telebistaren funtzionamenduaren deskripzioa: sorkuntza,
transmisioa eta harrera.
· Erabiltzen diren aparatuen sailkapen gaurkotua: kamerak, magnetosko-
pioak, mikrofonoak, etab.
Aurrekoa burutzeko, jakina, normala da testuek teknologiaren promesekin eta
aukerekin zerikusia duten gai batzuk aipatzea --askotan, oinarri erreal eta sendorik
gabeko aukerak, egia esan, zeren promesa horiek industriarekin lotutako teknolo-
gialariek eta aholkularitzek asmatuak izan ohi baitira--. Aipatutako aukera/pro-
mesa horien artean, eduki eta zerbitzu elkarreragileen ugaritasuna nabarmentzen
da, arkadiara hurbilduko gaituena nonbait. Informazioaren eta komunikazioaren
medioen ikertzaile unibertsitarioak garen aldetik, uste dugu, industriaren aldizka-
rietan argitaratzen diren mirarizko teknologiak izango omen direnei buruzko
albisteak kontuz eta tentuz hartu behar direla; eszeptizismo eta zalantza handiz,
hain justu. Jarrera hori lagungarri izan dakiguke teknologiaren kalitateaz hausnar-
tzeko, kantitateaz baino gehiago.
1.2. IKUSPEGI BERRITZAILEA
Beraz, gure iritziz, ikus-entzunezko informazioaren teknologiarekiko ohiko
hurbilpena beharrezkoa izan arren, ez da nahikoa, zeren hardware-a eta softwarea-a
eta horien funtzionamendu logikoa aztertzera mugatzen baita, parte hartzen duten
aktoreak eta irtenbide teknologiko ezberdinen garapena zein ezarpena alde batera
utziz, edo kontuan hartu gabe. Horregatik, teknologiaren kontzeptu zabalagoa
erabiliko dugu lan honetan, hainbat autorek berretsia (Grant 1993, Rogers 1986)2.
Kontzeptu horrek bi alor orokor hartzen ditu:
· Sistema eta ekipo teknologikoak: hardwarearen, softwarearen eta beren
funtzionamenduaren ikuspegia ematen dute. Teknologiarekiko hurbilpen
ohikoa da.
· Ikus-entzunezko informazioaren teknologien industria, garapena eta arau-
tzea: atal honek teknologiaren adiera zabaltzen du eta, aldi berean, lehen
alorra --ekipoen eta sistemen alorra-- mugatu eta kontestualizatzen du.
Industriaren, aktoreen eta ekipo teknologikoen errealitatea, haien arautze
legala eta gizartean duten garapena eta ezarpen-gradua aztertzen dira alor
honetan.
Bigarren alor hori kontuan hartzea ekarpen interesgarria da ikus-entzunezko
informazioaren teknologia modu modernoan ikusteko, zeren sistema eta ekipo tek-
nologikoen garapen erreala graduatu, neurtu eta mugatu egiten baitu, informazio
interesatuen gainetik. Halaber, bi alor orokor eta nagusi horiek hainbat ataletan
banatu ditugu liburuan, edukiaren sailkapena errazte aldera:
· I. atala: Oinarri tekniko eta kontzeptualak. Ikus-entzunezko informa-
zioaren teknologiari dagozkion kontzeptu nagusiak nabarmentzen dira
hemen; erradioespektroari eta digitalizazioari buruzko oinarri teknikoetatik
hasi eta konbergentzia eta elkarreragintasun kontzeptuetaraino, besteak
beste.
· II. atala: Sareak eta sistemak. Bigarren atalean alderdi teknologiko peto-
-petoak aztertuko dira. Alde batetik, ikus-entzunezko informazioaren trans-
misioan erabilitako sareak eta, bestetik, irratiaren eta telebistaren funtzio-
namendu sistemikoa --sorkuntza, transmisioa eta harrera--, analogikoa
zein digitala.3
24 Ikus-entzunezko informazioaren teknologia
2. Grant-ek "aterkiaren ikuspegia" --umbrella perspective-- izeneko eredua proposatu du
informazioaren/komunikazioaren teknologiari dagokionez. Bi maila dauzka: 1) hardware-a eta
software-a, non "software" hitzak aplikazio logikoak ez ezik, ekipoek igorritako mezuak/zerbitzuak
ere hartzen dituen; 2) organizazioen azpiegiturak, hau da, informazioaren ekoizpenarekin eta
banaketarekin lotutako industria eta bitartekoak; 3) teknologiari dagokion gizarte-sistema (aktore
politikoak arauemaile diren heinean, aktore ekonomikoak eta aktore sozialak IKTekin harremanak
dituzten heinean); eta 4) maila guztien erdi-erdian erabiltzailea dago; hau da, telebista ikusten duena,
irratia entzuten duena eta ikus-entzunezko zerbitzuak darabiltzana. Grant-en iritziz, informazioaren
teknologiaren errepresentazio grafikoari jarraituz, erabiltzailea aterkiaren aztia da.
3. Irratiaren eta telebistaren funtzionamendu sistemikoa ikus-entzunezko informazioaren tekno-
logiari buruzko ia testu guztietan ageri da.
· III. atala: Kable eta satelite bidezko telebistaren eta lurreko telebista
digitalaren industria, garapena eta arautzea.4 Teknologiari buruzko liburu
batean holako gai bat sartzea biziki interesgarria da eta oso egokia tekno-
logia terminoaren kontzeptualizazio zuzenerako. Gai horri esker, teknolo-
giak gizartean duen errealitate "erreala" aiseago harrapatuko dugu, zenbait
aktorek esku hartzen baitute: zerbitzuak eskaintzen dituzten operadoreen
eta produktoreen industriak, arlo hori legeen bitartez arautzen duten legegi-
leek, irtenbide teknologikoen azken garapenaren gradua erabakitzen duten
erabiltzaileek.5 Jakina, atal hau tokian tokiko gizartean kontestualizatu eta
kokatu behar denez, Europar Batasuneko eta Ameriketako Estatu Batue-
tako errealitatea aztertu dugu, lurralde egokienak baitira lan hau burutzeko.
· IV. atala: Ekipoak eta instalazioak. Atal honetan ikus-entzunezko infor-
mazioaren teknologietan erabilitako ekipo, osagarri eta instalazio garrantzi-
tsuenak aztertuko ditugu. Atal estandar, agerikoa eta ezinbestekoa da.
Ondoko eskeman modu grafikoan ikus daitezke liburuaren edukiak, elkarren
menpekotasuna daukaten osagaien sistema baten barnean erlazionatuta.
Sarrera orokorra 25
4. Atal honetako edukia, oro har, UPV-EHUk finantzatu eta autoreak berak zuzendutako bi
ikerketa-proiektuetako lantalde baten parte modura ikertu zuen autoreak (Zabaleta, et al. 2000,
Zabaleta, et al. 1998a). Ikerketa-proiektu horien emaitza partzialak estatuko eta nazioarteko aldizkari
zientifiko batzuetan argitaratu dira.
5. Adibidez, kanal anitzeko telebistari buruzko --satelite bidezko, kable bidezko eta lurreko
telebista digitalari buruzko-- teknologien eta plataformen garapen-gradua neurtzeko hiru baliabide
ditugu: sarbidea, harpidetza eta hedapena.
1. irudia. Ikus-entzunezko informazioaren teknologiaren edukiak
Iturria: autorea
Gaindituta dagoen arren, behin eta berriro agertzen den arazo bat agertzen da
hemen ere; hau da, unibertsitatean erabiltzen diren informazioaren eta komunika-
zioaren teknologiari buruzko liburuen espezializazio-graduari dagokion gaia,
alegia. Jakina da gure jakintza-arlo espezifikoa ez dela ingeniaritza, kazetaritza/ko-
munikazioa baizik. Beraz, atal teknologiko peto-petoetan sistema eta ekipo tekno-
logikoen --hardware-aren eta software-aren-- funtzionamenduaren eta ezauga-
rrien ezagutza argia, osoa, orokorra eta eguneratua eskatu behar da, alor tekniko
xehean sartu gabe, hori ingeniaritzari baitagokio. Alabaina, industriari, arautzeari
eta garapenari dagokien atalaren sakontasuna --kazetaritzaren jakintza-arloari
estu-estu lotua-- autorearen eta bere obraren jarrera, ahalmen eta egokitasunaren
araberakoa izango da.
Beste edozein testu unibertsitario mamitzeko egiten den bezalaxe, hemen ere
informazioen kopuru izugarria arakatu behar izan dugu --liburuak, artikuluak,
dokumentuak, internet-zerbitzuak, aurrez aurreko elkarrizketak-- ahalik eta
zehatzen aipatuz, autoretza aitortzea funtsezko irizpide zientifikoa baita. Edozein
modutan, gai batera iristeko hainbat eta hainbat iturritan edan beharra izan dugu-
OINARRIAK
SAREAK
SISTEMAK
PROZESUAK
KANAL ANITZEKO
TBaren INDUSTRIA
BIDEOA
Teknologia
Kontzeptualak
Arkitektura
Aktoreak
Arauak
Funtzionamendua
Zerbitzuak
Produkzioa
Analogikoa Zinta
Digitala Disko gogorra
Kablea
Satelitea
Lurrekoa
Arauak
Tresneria
Instalazioak
Bideoa
Erabiltzailea Erabiltzailea
Erabiltzailea Erabiltzailea
Operadorea
Osagaiak
Legegilea
Audioa
Sorkuntza Transmisioa Harrera
Grabazioa Transmisioa
Biltegia
Industria Garapena Erregulazioa
26 Ikus-entzunezko informazioaren teknologia
nean, nabarmenena eta zaharrena --kasuan kasukoa-- aipatzea erabaki dugu, ira-
kurketaren oztopagarri den "zarata" sor lezakeen alferrikako erredundantzia ekidi-
nez. Bibliografiari dagokionez, akatsen bat edo hutsen bat balego, nahi gabe gertatu
dela adierazi behar da, eta barkamena eskatzen dugu aldez aurretik. Edozelan ere,
liburu honetan aipatutako iturri guztiak propio kontsultatuak izan dira, aztertuak
eta landuak; beraz, ez dago hemen iturri teorikorik, hau da, eskuragarria izan arren
eskuratu gabea izan denik. Halaber, kanpoko iturriez gain, autoreak irratian, tele-
bistan eta teknologia berrietan duen esperientzia islatu da. Azkenik, aitortu beharra
daukat, ikus-entzunezko informazioaren teknologiari buruzko beste liburu batzuk
ere badirela, eder askoak gainera, hainbat unibertsitate-irakaskidek idatziak; beraz,
bihoakie nire ezagutza.6
1.3. MERKATUAREN LEGEA ETA INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK
Industriak diseinatu eta garatzen dituen informazioaren teknologiek ez dute beti
merkatuaren helburua erdiesten, eta are gutxiago arrakasta soziala --hedapena--
edo enpresariala --etekin ekonomikoak, alegia--.
Sortutako itxaropenak bete ordez, porrot egin duten sukar teknologikoz beteta
dago historia hurbila. Ikus ditzagun kasu batzuk:
1980-85 inguruan
· Bideotexa: Konputagailuaren edo dispositibo egoki baten bidezko infor-
mazio- eta datu-zerbitzu hori interneten aitzindaria izan zen. Merkatuaren
aldetik porrot ikaragarria izan zen. Ameriketako Estatu Batuen kasua aipa-
garria da alde horretatik; Europako zenbait herrialdetan --Frantzian, adi-
bidez--, berriz, halako eragin xumea izan zuen, gobernuaren inbertsioei
esker.
1990-95 inguruan
· Goi-definizioko telebista analogikoa: thriller mediatiko eta industriala izan
zen Europan, baina ez zuen burua jaso eta 1995ean desagertu zen, Japonian
izan ezik.
Sarrera orokorra 27
6. Denak ezean, batzuk aipatu nahi nituzke: ikasketa-garaian informazioaren teknologiaz erosi
eta ikasi nuen lehen liburua --oraindik daukat, eta autorea (dotore eta serioa), Luka Brajnovic, ira-
kasle izan nuen-- (Brajnovic 1974); Eugene S. Foster-en obra klasikoa --New York-eko Uniber-
tsitatean (CUNYn), non Foster irakasle zen, Irrati-Telebistaren Zuzendaritza-Masterra egiten ari
nintzela erosi eta ikasi nuena (gorderik daukat hau ere)-- (Foster 1982); Mariano Cebrián Herre-
ros-en obra zabala --Estatu Espainiarreko ikus-entzunezko kazetaritzaren irakasleen erreferentzia
dena-- (Cebrián Herreros 1978, Cebrián Herreros 1994, Cebrián Herreros 1998a, Cebrián Herreros
1998b, Cebrián Herreros 2001); José Martínez Abadía-ren testu didaktikoa (Martínez Abadía 1988);
gure unibertsitateko Carmen Peñafiel-en eta Nereida López-en liburu baliagarriak (Peñafiel Saiz eta
López Vidales 2000a, Peñafiel Saiz eta López Vidales 2000b); eta erreferente tekniko orokorrerako,
zenbait liburu klasiko (White 1989), (Zetl 1984).
1995-2000 aldera
· RDSI/ISDN: beste promesa bero bat izan zen, banda zabalari zegokionean
batik bat, baina hura ere porrotean ito zen. Banda estuan franko erabiltzen
da, bai erabiltzaile arruntak internetera oinarrizko telefono-linearen bidez
sartzeko (Parsons and Frieden 1998) eta baita alor profesionalean ere,
irrati-telebistako enpresetan audiozko komunikazio-sare modura (Loroño
2002).
· Pal+: hau ere porrota izan zen, zeren Europar Batasuneko gobernu guztien
onartu arren, jadanik baztertuta baitago.
2000-2005 aldera (arriskuak)
· Telebista ordainduaren banaketa-sistema batzuk: telebista ordaindua ba-
natzeko zenbait sistemak porrotaren bidea hartu dutelakoan gaude, lan ho-
netan zehar ikusiko dugunez. Batez ere, lurreko telebista digital ordaindua,
zeinak eskasia gorria izan dezakeen hurrengo bost bat urtean.
· Internet publikoa eskaripeko TB/Bideoa banatzeko sistema modura:
eszeptizismoak ere bizirik dirau, hainbat teknologialariek7 diotenaren
aurrean, hots, internet publikoak beste telebista-sistemek (kable bidezkoak,
satelite bidezkoak eta lurrekoak) eskaintzen dituzten telebista-zerbitzu berak
eskainiko dituela; zerbitzu horiek, batez ere, eskaripeko bideoa eta kalitate
estandarreko telebista dira.
28 Ikus-entzunezko informazioaren teknologia
7. Antonio Castillo Telefónica-ko I+D-ren zuzendari nagusiaren arabera, internetek eta telebistak
zerbitzu berberak eskaniko dituzte. Ikus "Hari-pareko teknologia" delakoari buruzko kapitulua (El
País 2000).

Ikus-entzunezko informazioaren teknologia