1. Euskara zientzia eta teknikaren
irakaskuntzarako bidean
Beste ezertan abiatu aurretik, liburu honen lehen partean landuko dugun gaia
zehaztu behar dugu, analisia zentratzeko eta kontzeptuen sakabanaketa ekiditeko
asmoz. Izan ere, definizio-eremu hori ondo mugatu ezean, gaia ia mugarik gabe
zabal daiteke, eta konturatu gabe gauza gehiegi ukitu eta gutxiegi sakontzeko
arriskua dugu.
Labur esanda, adierazpide matematiko mintzatuez arituko gara. Zehatzago
esateko, lehenengo partean formulazio edo sinbologia matematikoaz idatziriko
adierazpenak irakurtzean erabili beharreko esaera eta esamoldeei buruzko azter-
keta sistematikoa egin nahi dugu, ondorio modura eta logika baten barruan irakur-
biderako proposamen argi eta erabilgarriak egiteko. Aipaturiko esamolde horiek,
adierazpenak irakurtzean normalean erabiltzen direnak dira, norberak testuak ira-
kurtzen diharduenean edo mota desberdineko entzuleen aurrean --entzuleak es-
kola/ikastolako, institutuko edo unibertsitateko ikasleak izan zein guztiz espezia-
lizaturiko gai tekniko bati buruzko kongresukideak izan, berdin dio-- formula
horien azalpena arbelean egitean edo ordenagailu bidezko aurkezpenean egitean
erabiltzen direnak. Izan ere, formula horiek hizkuntza naturaletatik kanpoko sin-
taxi berezia dute, formulazioari dagokionez --idazkerari dagokionez-- ia uniber-
tsala dena, alegia, mundu osoan zehar berdin erabiltzeko araututa dagoena, arau
sistematikoen bidez --inplizituak edo esplizituak--. Era horretan, metalengoaia
moduko bat sortu da zientziak garatu ahala, eta hobeto esateko, zientzien irakas-
kuntza garatu ahala, formulen mailan esperantoaren asmoa betetzen duena; baina
gero, nazioarteko lengoaia horri beharrezkoa duen hizkuntza natural jakin baten
euskarri fonikoa ematen zaionean, hizkuntza bakoitzean soluziobide desberdinak
gauzatzen dira. Hain zuzen ere, une horretan sortzen dira arazoak, arazo praktikoak
alegia, idatzitakoa hizkuntza arrunta erabiliz adierazi nahi denean hain justu. Arazo
horien konponbidea bideratzeko asmoz saiatu gara lan honetan.
1.1. IKUSPEGI HISTORIKO LABURRA
Arazo praktikoa haurrak eskolaratzean agertzen da bere osotasunean lehen aldiz.
Izan ere, eskola oinarrizko hezkuntza eskaintzeko eraikita dago, eta, hizkera berezi
hori oinarrizko hezkuntzaren parte denez, eskola da hizkera hori gizartean
txertatzeko tokia eta unea, haurrak oraindik zerbait "natural" moduan bereganatzen
ari diren unean.
Herritar guztientzako eskola eta herritar guztiak oinarrizko hezkuntzan abiatu
beharra, ez da betidanikoa izan, ordea. Antzinako garaietan nahiko mugatuak --
gizartearen elite batenak esan dezakegu-- ziren kontzeptu horiek, eta gainera,
zientzialarien artean gai zientifikoak lantzeko erabiltzen zen hizkuntza, ez zen
normalean inguruko gizartean erabiltzen zen hizkuntza landugabea1. Zenbait
kasutan aurkikuntzei buruzko informazioa nahiko modu eta hizkera kriptikoan
gordetzen zen berariaz, talde oso itxietatik aparteko jendeak hura lortzeko
aukerarik izan ez zezan (alkimisten lengoaia kriptikoa, adibidez). Horrekin esan
nahi dugu ezen, agian, garai haietan pentsatu ere ez zela egiten inongo herritan,
orain euskarari dagokionez hemen plazaratzen ari garen arazoa. Datu zehatzik ez
badugu ere, irakaskuntza eta eskolak herritar guztientzat zabaltzeko ahalegina
bideratzean, problema hauek poliki-poliki agertu izanaren susmoa dugu, eta,
agertu bezala, irtenbideak proposatzen eta sortzen joango zirelakoan gaude. Baina
hori oinarrizko hezkuntza antolatzeko borondatea eta kudeatzeko ahalmena zuten
estatu-nazioek baino ezin egin ahal izan zuten, horiek izan baitziren hizkuntza
ofizialean irakaskuntza ofiziala derrigorrean inposatzeko gai izan ziren bakarrak.
Gure inguruan ditugun --eta barnean hartzen gaituzten-- estatu-nazioei
dagokienez, eskolaratze-prozesu orokorra Frantziar Estatuan abiatu zela esan
dezakegu, batez ere XVIII. mendearen bukaerako Frantziar Iraultzaren bultzadaz
Biltzar Legegileak eginiko legeen eraginez, eta geroago Napoleon-ekin jarraipena
izan zuen unibertsitate-ereduaren zabalkundearekin. Prozesu horren oihartzuntzat
har daiteke, geroago Espainiar Estatuan bultzatutako hezkuntza-sistema nazio-
nalaren sorrera, XIX. mendearen hasieran Cadiz-ko Gorteetako Konstituzioaren
eraginetik hasi eta mende bereko erdialdean Moyano Legea praktikan jartzean
gauzatu zena2. Horrela, bada, gu barnean hartzen gaituzten bi estatuetan XIX.
mendean zehar gauzatu bide zen orain aipatzen dugun arazoaren konponbidea
--bertako hizkuntza ofizialei zegokienez--, batez ere Irakasle-Eskola Normalen
--"normak" edo arauak bideratzen zituztenak, alegia-- sortze eta garatzearekin
batera (eskola horiek estandarizatu baitzituzten esamoldeak)3.
26 Zientzia eta teknikarako euskara
1. Ez dugu daturik horretaz, baina uste izatekoa denez, antzinako jakintsuak (edo
"zientzialariak") elkarrekin mintzatuko ziren, nonbait, eta nola edo hala ikur eta zeinuz idatzitako
adierazpenak edo "formulak" ahoz ere esango zituzten. Bestetik, jakintsu haiek hizkera landua izango
zutelakoan gaude, berariaz ari baitziren jakintza-lanak prestatzen.
2. Zabaleta, I. (2000): Hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera, UEU, Bilbo. Liburu honetan
hainbat erreferentzia bibliografiko daude prozesu horri buruz.
3. Frantzian eskolagintza berriaren oinarriak ezarri eta inposatzeko erabili ziren lege nagusiak
hauexek izan ziren: Guizot (1833), Falloux (1859) eta Ferry (1879-82) legeak. Espainian hezkuntza-
sistema inposatzeko erabili zen lege nagusia Moyano legea izan zen, 1857koa.
Esan behar da, bestalde, hezkuntza-sistema horien barnean garrantzi handia
izan zuela neurrien eta aritmetikaren batasunak, besteren artean arrazoi ekono-
mikoak tartean zirela, merkatu-batasuna bultzatu behar baitzen estatu bakoitzaren
barnean. "Hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera" izenburuko liburuan honelaxe
mintzo zaigu Zabaleta irakaslea:
Garbi asko ikus daiteke, ikasgai batzuen irakaskuntza gizartearen moderni-
zazio-prozesuarekin --edo prozesu honi aurre egin ahal izatearekin-- bat
zetorrela. Estatu espainiarreko kapitalismoaren garapenaren testuinguruan
irakurri behar den errealitatea dugu hori, kontuan hartu behar baita merkatu
nazionala eraikitzen ari zela, burgesia finkatuz zihoala, populazioaren parte
handia proletarizatzen ari zela, etab.; hori guztia erregimen kapitalistaren
ezarpenaren --bere kili-koloka eta muga guztiekin-- barruan kokatu behar
da. Alde horretatik Estatu-Nazioaren garrantziaz jabetzeko, esate baterako,
neurri-, pisu- eta diru-sistema legalari eman zitzaion lehentasuna;
merkatu nazionala eraiki nahiak ekarritako eskaerari erantzun zion arlo
horretako batasun-beharrak, eta arazoari soilik Estatu-nazioaren markoan
kokaturiko irakaskuntza uniformatuak eman ahal zion erantzun egokia.
Estatuak oso seriotzat hartu zuen gaia dugu hori; dagoeneko 1849an "siste-
ma métrico" delakoaren derrigortasuna ezarri zuen eta hiru urteko epea
eman zuen gobernuak sistema indarrean jar zedin, erabaki hori betetzen ez
zuten zentroak ixteko mehatxuak eginez. Gainera, Moyano legeaz geroz-
tik, indar handiagoa izango zuten neurriak hartu zituen gobernuak; adibide
bat aipatzearren, 1892ko legeak garbi azaldu zuen zein zen Estatuaren
helburua: sistema metriko hamartarra eta honen nomenklaturaren
erabilpen nahitaezkoa inposatzea Estatu, Probintzia edota Udaletako
dependentzia guztietan, arlo zibil, militar, judizial zein eklesiastikoan, baita
kontratu publiko eta pribatuetan ere. Nola ez, ordutik aurrera sistemaren
irakaskuntza derrigorrezkoa izango zen oinarrizko irakaskuntzako
eskola guztietan4.
Jokamolde horrek herritarren hezkuntza orokorraren barnean aritmetikako eta
matematikako beste zenbait kontzeptu sartzea bultzatu zuen.
Nolanahi den, hezkuntza orokorrera pasatu aurretik, goitik behera ere
uniformizatu behar zen terminologia eta lehen aipatutako sistema metriko bera. Ez
da harritzekoa, beraz, unibertsitateko irakasleek prozesu horretan parte hartu izana,
oinarrizko gaiei buruzko testuen prestakuntzan ere zuzenki aritzea. Adibide
modura Madrilgo Unibertsitateko matematika-katedraduna zen Juan Cortazar-en
lana aipa dezakegu, bere Tratado de Aritmética liburuan sistema metrikoaren
aurkezpen eta azalpena egitean eragina izan baitzuen ondoko urteetan. Bertan ikus
daitekeenez, artean ez zegoen gaur eguneko nazioarteko batasunik, baina berak
argi zeukan Frantziatik zetorren sistemaren abantailez baliatzearen egokitasuna.
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 27
4. Zabaleta, I. (2000), op.cit., 78-79. orr. (letra lodiak guk jarritakoak dira).
Aipamena luze samarra den arren, uste dugu interesgarria gerta dakigukeela,
normalizazio-prozesuaren hasierako pausoez jabetzeko.
Sistema métrico
El sistema de pesos y medidas adoptado en Francia desde principios de
este siglo es el siguiente.
El metro, diezmillonésima parte del cuadrante del meridiano que pasa
por París, es la unidad fundamental de este sistema, y por eso se le ha dado el
nombre de sistema métrico. Tambien se llama sistema decimal, porque las
unidades de una misma naturaleza son 10, 100, 1000 ó 10000 veces mayores
ó menores que la unidad principal, ó unidad que da el nombre á las demás.
Para expresar estas unidades mayores y menores que la principal de cada
clase, se anteponen á esta unidad principal las palabras griegas y latinas
deca, hecto, kilo, myria; deci, centi, milli,
que significan respectivamente
diez, ciento, mil, diez mil; décimo, centésimo, milésimo.
Unidades de longitud
Metro, decametro, hectometro, kilometro, myriametro, decimetro,
centimetro, millimetro.
(...)
Unidades de peso
Gramma, que es el peso en el vacío de un centimetro cúbico de agua
destilada, á la temperatura de 4° del termómetro centígrado; decagramma,
hectogramma, kilogramma; decigramma, centigramma, milligramma.5
XIX. mendearen erdialdeko testu honetan argi ikus daiteke gaztelaniaz ere
normalizazio eta batasunerako lehen pausoak ematen ari zirela. Gaurko gaztelania
arautuarekiko alde txiki batzuk antzeman daitezke, hala nola azentuazioen arteko
desberdintasunak: decametro, hectometro, kilometro... gaur egungo decámetro,
hectómetro, kilómetro... hitzen ordez; myria aurrizkia; gramma forma; etab.
28 Zientzia eta teknikarako euskara
5. Cortázar, J. (1846): Tratado de Aritmética, Imprenta y Fundición de D. E. Aguado, Madrid,
196-197. orr. Letra etzanak eta azentuei dagozkien "tiletak" edo tildeak jatorrizko testuan datozen
bezala idatzi ditugu.
Unibertsitateko irakasleak eginiko testuan arautzearen abantailak azpimarratu
ziren. Azalpen horietan oinarriturik, ondoren eskoletan eman behar ziren pauso
praktikoak; eta, horrela, eskolarako eta eskolatik bertatik sortu behar izan ziren
adierazpen matematikoen irakurbideak, gero, batasuna lortzeko asmoz, testuliburu
uniformizatuen bidez lurralde osora zabaldu zirenak, horretan eskolaren hizkuntza-
batasunak garrantzi handia izan zuela ahantzi gabe. Zer esanik ez, batasun
linguistiko hori hizkuntza ofizialaren nahitaezkotasunean oinarrituta zegoenez,
hizkuntza bakarra inposatu zen --tokian tokiko bestelako hizkuntzak baztertuz--,
garai hartako txosten ofizial batean irakur daitekeenez:
Debe ser una doctrina en nuestras escuelas, y unos los métodos de su
enseñanza, á que es consiguiente que sea tambien una la lengua en que se
enseñe, y que esta sea la lengua castellana6.
Beraz, arazoak noizbait agertu izan dira, formuletako ikur eta zeinu bidezko
adierazpen horiek gizartean --eskolan hain zuzen-- landu nahi izan dituzten hiz-
kuntzetan, munduko toki guztietan. Kontua da, inguruko estatuetan estatus ofiziala
duten hizkuntza ofizialek --gaztelaniak, frantsesak, ingelesak, alemanak...--
iraganeko denboretan gainditu zutela neurri handi batean arazo hori, eta gaur egun
ia arazorik ez dutela --teknologia-eremu berrietan salbu--, lehendik nolabaiteko
tradizioa baitute irakaskuntzaren munduan, estatuko irakaskuntza-sisteman erabat
arauturik baitute beren hizkuntza "nazionala"; horregatik, gaur egunean horrelako
hizkuntzetan gauzatzen den irakaskuntzan diharduten ikasle-irakasleek normaltzat
hartzen dute adierazpen matematikoak ahoz esateko erabiltzen den hizkera berezi
hori, betidanikoa eta naturala bailitzen, berezkoa alegia, galdua baitute oroimen
historikoa, eta ez baitira konturatzen prozesu hori berek ere gainditu behar izan
dutela, aspaldi ez dela7.
Bestelakoa da, estatus eta onarpen ofizialik ez duten hizkuntza gutxituen
kasua, batzuetan eskola-historiarik ez baitute, eta horietako batzuek orain pairatu
behar baitute prozesu hori, azken batean hizkuntzaren modernizazio-prozesua
baino ez dena. Hain zuzen ere, horixe da gure kasua, euskarari dagokiona. Gure
ustez, euskararen kasuan arazo hori planteatu ere ez zen egin, harik eta euskarazko
irakaskuntza serioski planteatzen hasi zen arte; hots, harik eta irakaskuntza-
prozesuan bai komunikaziorako hizkuntza modura eta bai irakasteko hizkuntza
modura ere euskara erabili nahi zela eta euskara erabili behar zela serioski --eta
politikoki-- planteatzen hasi zen arte. Orduan azaldu ziren problemak eta arazoak,
noski, arlo horretako aitzindariek landugabeko tresna baitzeukaten eskuetan; eta
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 29
6. Zabaleta, I. (2000), op. cit., 43. or. Izatez, liburu horretan ageri den aipamen baten parte bat da.
Jatorrizko testua ondoko txostenean dago: Informe de la Junta creada por la Regencia para proponer
los medios de proceder al arreglo de los diversos ramos de instrucción Pública. Ikus Zabaletaren
liburuko bibliografia.
7. Hala ere, edozein hizkuntza ezagutzen duen edozein hiztunek badaki hizkuntza berezi
horretako arauak gainontzeko hizkuntza-arauak ez bezalakoak direla.
orduan hasi ziren mota desberdinetako saioak eta ahaleginak gauzatzen, proposa-
menak plazaratzen eta eztabaidatzen eta irtenbideak bilatzen eta aurkitzen. Hain
zuzen ere, arazo horien konponbiderako proposamenen azterketa egin nahi dugu
liburu honetan, aldi berean gure inguruko hizkuntza normalizatuetan harturiko
bideak aztertuz, eta historian zehar gure artean euskararako egin diren saio
desberdinak arakatuz eta proposamen zehatzak eginez.
Nolanahi dela, aldez aurretik argi izan behar da hizkuntza guztietan ez dela
arazoa planteatu. Gehiago oraindik, oker handirik egiteko beldurrik gabe, arazoa
oso oraintsukoa dela esan dezakegu, eta gure inguruan gehienbat XIX. mendean
bideratu zela, irakaskuntza-sistema estatu-nazioko herritar guztiei ofizialki inpo-
satu zitzaieneko garaietan bereziki. Lehenago esan dugunez, ziurrenik ere, gure
inguruan behintzat, Frantziar Iraultzaren osteko plangintzetan zabaltzen hasi zen
lehenengo aldiz oinarriko heziketa nahitaezkoaren ideia eta asmoa, eta horrek
ekarri zuen ordura arte alde batera utzitako herritarren eskolaratze-beharra. Garai
horretakoak dira espainiar eta frantziar estatuetako irakaskuntza-sistemak eta ho-
rietan ahalegin handia egin zen estatuko lurralde guztien uniformizazioan, besteren
artean estatuko herritar guztiei hizkuntza bera irakatsiz eta inposatuz --horixe izan
zen lehenengo pausoa estatu-nazio horien kasuan, eta horixe izan ohi da lehenengo
pausoa normalizazio-prozesuan abiatu nahi izan duten hizkuntza gutxituen kasuan
ere--, baina aldi berean, hizkuntza bakarrarekin batera neurrien sistemaren batera-
keta bultzatuz eta aritmetikaren irakaspenak jende guztiari zabalduz. Kontuan izan
dezagun ordura arte zientziaren eta irakaskuntzaren mundua gizartearen elite
batena baino ez zela, eta mende horretara iritsi aurretik zientzialarien hizkuntza
nagusia latina zelarik, gaur egungo hizkuntza "nazionalak" jakintza-arlo horretatik
bazterturik egon zirela.
Gure ikuspuntuaren arabera, liburu honetan planteatzen ditugun arazoak
irakaskuntzaren hedapen orokorrarekin sortu ziren, eta berez "naturala" ez zen
hizkera edo metalengoia tekniko hori eskolaren bidez gizarteratu zen XIX. mende
horretan, gaur egun irakaskuntza-sistema erabat ofizial eta arautua duten lurral-
deetan, hala nola espainiar eta frantziar estatuetan, zenbait kasutan "natural"
sentiarazten bada ere.
Guri dagokigunez, euskararen eta eskolaren arteko harremana askoz beran-
duagokoa da. Zer esanik ez, horrek eragina izan du planteamenduaren atzera-
penean, eta hori dela eta, gaur egun oraindik zehaztu beharrean gaude zenbait
gorabehera, nahiz eta lan honetan ikusiko dugunez, abiadura oso bizkorrean ikara-
garrizko pausoak eman diren; eta gure iritziaren arabera, prozesuak antzeko para-
metroetan mantenduz gero, epe ez hain luzean gure kasuan ere nolabaiteko natural-
tasun hori lortzeko puntuan egon gaitezke. Hain justu, liburu honen helburuetako
bat da, horretarako bidean dauden zenbait kontzeptu argitu eta oztopoak kentzea,
saihestea edo gainditzea.
30 Zientzia eta teknikarako euskara
Aurrerantz joan ahala konturatuko garenez, Euskal Herrian euskarazko
irakaskuntza planteatzean agertu zen bere gordintasunean adierazpen fisiko-mate-
matikoen irakurbidearen inguruko arazoa. Prozesu erabat berria izan zen, ordura
arte ezezaguna, hitz eta esateko modu berrien premia plazaratu zuena. Izan ere,
eskola hitzaren beraren birmoldaketa ere ekarri zuen, ikastola hitza sortuz, bereziki
euskarazko irakaskuntza bultzatu eta garatuko zuen eskola adierazteko hain
zuzen8.
Horregatik, eta zenbaitetan jakintzat eman arren nahiko ezezaguna delakoan,
egoki iritzi diogu euskararen irakaskuntzaren --zehatzago esateko, euskara hiz-
kuntza modura lantzen duena, euskara ikasgai modura alegia, baina nahitaez zertan
euskaraz buruturik ez duena-- eta euskarazko irakaskuntzaren --hots, euskaraz
burutzen dena, eta, zehatzago esateko, edozertaz hitz egitean euskara tresna modu-
ra hartzen duena-- sorrerari buruzko mugimendu eta prozesu historikoaren labur-
pena egiteari, gure azterketan argiro sumatu baititugu, alde batetik, prozesu horren
eta euskarazko testugintzaren arteko erlazioa eta, bestetik, testugintzaren eta adie-
razpen sinbolikoen irakurbidearen arazoaren planteamenduaren arteko erlazioa.
Erlazio horiek ondo ulertzea, baliagarria izango zaigu adierazpideen inguruko
proposamenak egiteko orduan.
1.2.EUSKARAREN ETA EUSKARAZKO IRAKASKUNTZAREN HASIERARI
BURUZKO BI HITZ
Azaldutako planteamenduaren bidetik, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren
hasierari buruzko azterketa laburra egiten saiatuko gara, testuingurua ezagutzeko
asmoz. Abiatzeko, Idoia Estornések egindako azterketa-lana9 hartuko dugu oinarri,
bertan XIX. mendearen bigarren aldetik XX. mendeko 36ko gerrara arteko garaia
aztertzen baita, irakaskuntzari dagokionez. Historialari horrek azaldutako
argumentu-ildoari jarraituz, euskararen irakaskuntzarako lehenengo pausoak nola
eman ziren ikus dezakegu argiro.
Es ya tópico señalar, y, no por ello resulta menos cierto, que el renacer
cultural vasco, en especial, en su vertiente nacionalista, tiene lugar, al filo de
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 31
8. Ibon Sarasolaren hiztegiaren arabera, ikastola hitzaren lehenengo erreferentzia idatzia 1897koa
da, nahiz eta gero 1916an ageri den (~1916 sinboloaz), adiera zehatzaz: "euskaraz irakasten den
lehen irakaskuntzako ikastetxea, euskal eskola berezia". Sarasola, I. (1996): Euskal Hiztegia, Kutxa
Fundazioa, Donostia, 1996. 407. or. Dena den, lehenago Larramendik icasola (escola) hitza erabili
zuen 1745ean. Honelaxe zioen: «escuela de niños, viene del Bascuence escolá, como tambien el latin
schola, y escola de icasola, que significa oficio de aprender, ó de ecola, taller, de equia y ola. Lat.
Ludus litterarius. Escuelas, icasolac, escolac. Lat. Scholae, academia, ae». Larramendi, M. (1745):
Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín, Tomo I, 341. or.
9. Estornés Zubizarreta, I. (1983): La Sociedad de Estudios vascos. Aportación de Eusko
Ikaskuntza a la Cultura Vasca (1918-1936), Sociedad de Estudios Vascos Eusko Ikaskuntza, San
Sebastián.
los años setenta del pasado siglo, cuando el fin de la segunda guerra carlista
acarrea el ocaso de la larga trayectoria histórica denominada foralidad.
Este hecho específico viene a superponerse a otro más general y precedente,
el despertar de las nacionalidades en toda Europa y la valorización de las
culturas populares y el folklore, fruto del movimiento romántico10.
Esnatze horren lehenengo pauso praktikoak euskal kulturaren aldeko elkar-
teak sortzearekin gauzatu ziren, horiek izan baitziren hurrengo urteetan euskarari
buruzko eskari politikoak bultzatuko zituztenak. Autore beraren testuaren
aipamena eginez, data jakin bat jarri dio lehenengo elkartearen sorrerari:
En 1877 surge la primera de las asociaciones defensoras de la identidad
cultural vasca: la ASOCIACION EUSKARA DE NAVARRA que, desde el
1 de febrero del siguiente año hasta 1883 lanzará la Revista Euskara11.
Dirudienez, euskararen aldeko mugimendua hedatuz zihoan, baina urte
berean abiatutako ekimenen ostean, euskararen irakaskuntzaren arloko ekimen
horien gauzapen "ofiziala" benetan iritsi arte, zenbait urte pasatu ziren.
Por estas fechas (octubre de 1877) localizamos la primera reunión de
vascófilos interesados en crear un organismo que se ocupe del idioma en
exclusividad y de sus diversas variantes dialectales ya codificadas por
Bonaparte en 1869.
Artiñano retomará esta iniciativa, en 1886, bajo la forma de un proyecto de
Academia que aún ha de tardar 33 años en erigir sus cimientos (1919). Pero
una primera concreción, la Cátedra de Lengua Vasca de la Diputación de
Vizcaya, toma cuerpo en 1888 bajo el magisterio de otro hombre-puente de
las letras vascas, Resurrección Mª de Azkue12.
Benetan oso interesgarri deritzogu azken aipamen honi, erakundeen euskara-
ren arloko ekimenen lehenengo adibide ezaguna baitugu. Gaira hurbiltzeko, Jose
Antonio Arana Martija euskaltzainaren lan bat aipatuko dugu13. Lan horretan
ekimena nork eta noiz bideratu zuen azalduta dago:
1887.eko Azaroaren 8an, Aureliano Galartza, Mungiako legegizon eta
Gernika barrutiko Diputatuak, euskarazko dohako katedra bat Bizkaiko
Institutuan sortzea proposatzen dio Bizkaiko Diputazioari14.
32 Zientzia eta teknikarako euskara
10. Ibidem, 4. or.
11. Ibidem, 4. or.
12. Ibidem, 5. or.
13. Arana Martija, J. A. (1983): Resurrección Mª Azkue, Colección Temas Vizcainos. Año IX.
nos. 103-104. Caja de Ahorros Vizcaina. Bilbao. Liburua argitaratzen genbiltzala, Azkueri buruzko
lan interesgarri baten berri izan dugu. Kintana Goiriena, J. (2002): Vizcaytik Bizkaira? R.M. Azkue
Euskaltzaindia sortu aitzin (1888-1919), Euskaltzaindia-BBK, Bilbo
14. Ibidem, 5. or.
Proposamenak aurrera egin zuen eta handik gutxira deialdi irekia egin zen,
nahi zutenek lehiaketara aurkez zitezen. Merezi du lehiaketara aurkeztutakoen
izenak aipatzea, gure herriaren historian eta kulturan izan duten partaidetza
ezagunagatik baino ez balitz ere:
Eskarien onartzeko epea bukatzen denean, bi tituludun agertzen dira: Miguel
Unamuno, Filosofia eta Letretan Doktorea eta Resurrección Maria Azkue,
Batxiler tituluduna. Lehiaketarako onartuak dira baita ere, Sabino Arana eta
Goiri, Luis Iza eta Pedro Alberdi. Eustakio Madina-ren eskaria epetik kanpo
heltzen da.
Zozketara jo zuen batzordeak arazoa erabakitzeko eta azkenean hamaika
boto eman zizkioten Azkueri eta hiru Unamunori15.
Dena den, dirudienez, lehiaketa erabaki ondoren denbora bat eman zitzaion
Azkueri bere programa eta plangintza presta zitzan. Nolanahi dela, ez da ahantzi
behar, katedra hartan euskara zela ikasgaia, alegia, euskara bera hizkuntza modura
irakasteko asmoz sortu zela katedra.
1888.eko Abuztuaren 30ean mezu bat zuzentzen dio Azkueri Batzordeak
Lekeitiora Ikasketarako Egitaraua eta Ikastolaren Araudia berehala aurkez
dezan eskatuz. 1888.eko Urrian jartzen da Azkue katedraren arduretan16.
Azkuek lehenengo hamabost urteetan baino ez zuen katedraren ardura zuzena
izan, hortik aurrera buru-belarri sartuta ibili baitzen bere hiztegi handiaren pres-
takuntzan (beste hainbat lan ahantzi gabe, jakina). Hori dela eta, bere katedrako
ardura beste baten eskuetan utzi behar izan zuen, euskal literaturaren historian leku
handia bete zuen baten eskuetan hain zuzen:
1903-1904 ikastaroa hasi arte zuzendu zuen Azkuek katedra hau. Hiztegiaren
argitalpen lanak zirela-ta ikastaro bi edo egingo zituela Tours-en susmatu
zuen Azkuek eta Ebaristo Bustintza "Kirikiño" proposatu zion ordezko
Bizkaiko Diputazioari. Iragandako ikastaroan Azkueren irakaskuntza jarraitu
zuen Kirikiño, Ibaizabal aldizkariaren zuzendaria zen sasoi hartan. Hurrengo
20 urteetan zehar zuzenduko zuen Kirikiñok euskarazko katedra hau17.
Dena den, dirudienez, euskararen irakaskuntzaren arloko lanari nahikoa iri-
tzi ez, eta euskarazko irakaskuntzaren alde ere bideratu zituen Azkuek bere ahale-
ginak.
Institutu mailan soilik euskara irakastea ez zitzaion nahiko iruditu Azkueri
eta hurrengo urteetan "Ikastetxe" izena eman zion oinarrizko euskal eskola
bat sortzen saiatu zen, azkenean Jardines kaleko orduko 10. zenbakiaren
bigarren solairuan 1896.eko Urrian zabaldu zuena.
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 33
15. Ibidem, 20. or.
16. Ibidem, 20. or.
17. Ibidem, 22. or.
1899.eko ikastaroa amaitu zenean, zereginak hain ugariak zirenez gero,
Ikastetxearen ardura uztea erabaki zuen Azkuek baina euskal eskola hori
beste esku batzuetan jarriz. Bilboko Euskal Etxearen buru zen Emiliano
Arriagari idazten dio erakunde honen bitartez oinarrizko irakaskintza bide-
ratzeko, baina ez du irtebiderik ikusten. Ploermeleko Anaiekin harremanetan
hastea proposatzen du gero, bi anai lapurtar helburu hori betetzeko bidal
ditzaten. 1903 arte ez zion arazo honi irtebiderik eman; Franzisko Jose
Lapeyre Anaiak, Azkueren laguntzarekin, Balentin Berrio-Otxoa izeneko
ikastetxe bat sortu baitzuen18.
Berriro ere Estornésen lanera itzuliz, autore honek 1897. urtea oso garran-
tzitsutzat jo du, euskarak hartu zuen orientazioa kontuan hartuta batez ere; horren
adierazgarri modura, lehen aldiz ageri da euskarazko irakaskuntzaren aipamena:
En cuanto al euskara, es en 1897 el año más significativo de la nueva
orientación, que adopta su cultivo al aparecer el primer método --"Agakia"
de Arana Goiri-- de alfabetización y al comenzar Azkue el sistema de
enseñanza en euskara19.
Horren ostean, normalizaziorako ekimenak era desberdinetan bultzatzen hasi
ziren, beti ere funtsean ikusten ziren osagaiak uztartu nahian. Batetik, euskararen
beraren arautzea zegoen20, azkenean Akademia sortzearen premia ekarriz; bestetik,
euskarazko irakaskuntza abiatu nahi zen, eta horretarako lehenago Azkuek
sorturiko ikastetxearen bidetik jo nahi zen. Estornések honako iruzkin hau egin du
gai horretaz:
En 1901 se celebra el Congreso Ortográfico de Hendaya con los dos Aranas,
Campión, Iturralde y Suit, Estalisnao Aranzadi, Arrese Beitia, Azkue, Aran-
zadi, S. Múgica, Domingo Aguirre y otros. Se ponían las primeras bases para
la restauración de una lengua que huye con dificultad del marginamiento.
Muerto Sabino Arana, pilar fundamental del movimiento euskerista, vemos
que éste comienza a cristalizar, por fin, en el terreno público, al acordar, el 24
de abril de 1906, las cuatro Diputaciones, la creación de una ACADEMIA
DE LA LENGUA VASCA dependiente de estos organismos, proyecto que
tardará aún bastante en ponerse en marcha21.
Bestetik, 1914an Miguel Muñoak lehenengo euskarazko eskola --gaurko
terminologian ikastola esango genuke-- sortu zuen Gipuzkoan22, Koruko Andre
Mariaren Ikastetxea izenarekin. Ikastola horrek bere jarraipena izan zuen geroago,
bai Gipuzkoan eta bai beste euskal lurraldeetan ere.
34 Zientzia eta teknikarako euskara
18. Ibidem, 23-24. orr.
19. Estornés Zubizarreta, I. (1983), op. cit., 7. or.
20. Arautze horrek bi batasun ekarri behar zituen gutxienez: ortografia batu behar zen, hasteko;
eta ondoren, zer esanik ez, euskara bera (nahiz bigarren puntu honek eztabaida eta bide luzeak izan).
21. Ibidem, 15. or.
22. Ibidem, 13. or.
Garaiko mugimendu politiko eta intelektualaren fruitua ikastolaren jaiotza
izan zen: 1914an M. Muñoak Donostian Koruko Andre Mariaren Ikastetxea
sortu zuenean. Bertan, haurtzaindegiko zein lehen mailako irakaskuntza
euskara hutsez ematen ziren: Tolosa (1922), Errenteria (1928), Soraluze
(1932), Bergara (1932), Iruñea (1932), Lizarra (1932) etab.etan. 1932an
Bilbon Eusko Ikastola Batza sortu zen, euskal eskolen garapena sustatzea
helburu zuena23.
Era berean, eskolarako testugintza bultzatu nahi zen, baita matematikaren ar-
loan ere, eta horren adibidetzat hor dugu 1913an Ixaka Lopez Mendizabalek argi-
taraturiko Zenbakiztia (Aritmetika alegia)24. Liburu hau bereziki aztertuko dugu
geroago, ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematikoei dagokienez euskarazko
irakaskuntzarekin loturiko lehenengo testuliburua baitugu.
Horiek guztiek pauso garrantzitsuen atarian ipini zuten euskara. Dena den, ez
zen soilik hizkuntza bera arduraren zentroa; horrez gain, ikasketa guztiak euskaraz
lantzeko asmoa agertu zen gero eta indartsuago. Mugimenduaren fruitu modura,
1918an Oñatin egindako Euskal Ikasketen Lehenengo Kongresuan funtsezko era-
bakiak hartu ziren irakaskuntzaren etorkizunari begira, aldaketa kualitatiboak eka-
rriko zituztenak:
Cuando en una de las sesiones del I Congreso de Estudios Vascos celebrado
en Oñate, a fines del verano de 1918, se aprueba el reglamento por el que ha
de regir en lo sucesivo la Sociedad de Estudios Vascos Eusko Ikaskuntza,
el mundo de la cultura vasca --y, por qué no decirlo, el de la política--, es
consciente de que, entre esta consecución y los intentos culturales pretéritos,
ha habido un salto cualitativo, se ha franqueado un umbral a todas luces
apreciable25.
Kongresu horrek euskararen inguruko irakaskuntzaren ideiaren eragin zabal-
tzaile praktikoa izan zuen. Hortik aurrera Eusko Ikaskuntza bera izan zen euska-
razko katedrak bultzatzen saiatu zena, beti ere institutuetan euskara gai modura
sartzeko ahalegina eginez; eta ekimena Madrilgo Ateneora ere zabaldu zuen,
hizkuntzaren irakaskuntza prestigiatu nahiz edo. Baina oraindik euskaraz eginiko
irakaskuntzaren eskaria plazaratu gabe.
A lo largo de su historia creó la Sociedad varias cátedras de euskara y
protegió todas aquellas cátedras o cursos que surgieron respondiendo al
llamamiento del Congreso de 1918.
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 35
23. Eusenor (1995): Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, A. Sagarna zuzendaria, Klaudio Harluxet
Fundazioa, Donostia, 1649. or.
24. López Mendizabal'dar Ixaka, Ume koxkorrentzat euzkaraz egindako Zenbakiztiya edo
Aritmetika, Tolosa, E. Lopez, 1913.
25. Estornés Zubizarreta, I. (1983), op. cit., 15. or.
Madrid, Vitoria y Lecároz fueron los pioneros. A comienzos de 1921 se abre
al euskara el Ateneo de Madrid cuyas clases, impartidas por Escalera
Maidagán, se inician el 10 de enero26.
Euskararen irakaskuntzaren arloko ahalegin horretan euskaltzale handiak
saiatu ziren, horien artean gero Euskaltzaindiko buru izango zen Manuel Lekuona,
adibidez, aurreko urteetan ere Gasteizko Seminarioan euskara irakasten ibilitakoa.
En Vitoria, la cátedra de euskara proyectada por la SEV, el 3 de marzo de
1919 en el instituto de segunda enseñanza, acabará impartiéndose desde fines
de febrero de 1921, en el Ateneo de la ciudad situado en los locales del
instituto. Su responsable, Manuel Lecuona, profesor del Seminario e
introductor de tal enseñanza en el mismo en 191527.
Nafarroako Lekarozko ikastetxeari dagokionez, interesgarria da ikastetxeko
arduradunen jarrera eta Nafarroako Diputazioarena aldi berean ikustea eta bien
arteko bateragarritasuna agertzea, garai hartan normaltzat eta koherentetzat hartu
behar dena, aurreko urteetan Diputazio horrek berak hartu baitzuen parte
Euskaltzaindiaren sorreran.
En Navarra, el Colegio capuchino del Buen Consejo de Lecároz innova,
asimismo, su plan de estudios introduciendo la lengua vasca. En Lecároz la
enseñanza será en castellano, aunque se introduzca la del idioma vernáculo y
se fomente --y aquí está la segunda novedad-- el uso del mismo en el
tiempo libre, de estudio y cátedra, premiándose a los alumnos de euskara a
fin de curso.
La Diputación de Navarra había adoptado ya, en 1919, resoluciones
favorables a la instauración de clases. El 19 de enero de 1922 establece dos
cátedras de euskara, una para el Seminario diocesano y otra para el Instituto
y Escuelas Normales de maestras y maestros, corriendo a cargo de EI --
Campión, Urquijo y Elizalde-- el concurso para cubrir las dos plazas28.
Euskararen irakaskuntzaren aldeko ekimena ez zen soilik barrurako bultzatu,
eta munduan barrena prestigiatzeko ahaleginak ere egin ziren, lehen aipaturiko
Madrilgo Ateneoaren kasua adibidez. Horrez gain, Eusko Ikaskuntzak bultzatuta
izan zein Euskaltzaindiak bultzatuta izan, zabalkunde-lanari ekin zioten, bai
munduan zehar ibilirik eta bai Ipar Euskal Herria ere kontuan izanik.
Pensionado por la Academia de la Lengua Vasca, en 1922 Odón Apraiz
imparte un curso de euskara en la Universidad de Zurich. Al año siguiente
Eusko Ikaskuntza consigue que en el solar Vasco-navarro de Barcelona
funcione una clase que correrá a cargo del capuchino Miguel de Alzo.
36 Zientzia eta teknikarako euskara
26. Ibidem, 173. or.
27. Ibidem, 174. or.
28. Ibidem, 175-176. orr.
Así, pues, en vísperas del dictadura, la SEV ha echado a rodar seis cátedras o
cursos de lengua vasca, amén de las clases de lengua, literatura e historia
eúskara que promueve H. Gavel, miembro de la SEV, en el Seminario y
Liceo de Bayona29.
Nolanahi dela, euskararen beraren irakaskuntza nahikoa ez zela argi ikusten
zuten euskaltzaleak ere baziren, eta horiek bestelako ekimena bultzatu nahi zuten,
euskarazko irakaskuntza preseski, horretarako argudioak eta ereduak proposatuz
eta praktikara eramanez. Hain zuzen, Luis Eleizaldek ideia horiek plazaratu zituen
jadanik 1918ko Kongresuan30, Estornések berak gogorarazten digunez.
Para Eleizalde, el problema de la enseñanza en el Pais Vasco se plantea,
principalmente, en relación con la población vascófona monolingüe --500
000 personas-- del mismo. "Esa masa de población --dice-- no recibe
instrucción ninguna, no porque falten escuelas primarias, sino porque la
organización dada por el Estado a esos centros de instrucción elemental los
hace no sólo inútiles sino contraproducentes. En virtud de no sé qué
abstracciones dañosas y de unos convencionalismos falsos y perniciosos a
más no poder, el Estado ha decretado que en el corazón del Pais euskalduna,
en los últimos `auzos' de la montaña nabarra, guipuzkoana y bizkaina, la
enseñanza sea exclusivamente castellana o no sea".
(...)
Pesimista y pragmático, Eleizalde creyó que el Estado nunca implantaría una
enseñanza bilingüe cuya primera fase fuera, para los vascófonos, en euskara.
La solución estaba en la creación, por los propios vascos, de escuelas
idóneas, a semejanza de los `matitse skolska' checos ideados para
salvaguardar el idioma nacional frente al alemán oficial.
(...)
Otros dos hombres de la SEV, R. Mª de Azkue y Miguel Muñoa, no sólo
pensaban de la misma forma sino que habían puesto en marcha las dos
primeras escuelas en lengua vasca (ikastolas) en 1897 y 191431.
Azken bide honetatik etorri zen ikastolak era federatuan sortzeko eta bultza-
tzeko ekimena, Eusko Ikastola Batza sortu eta horrekin batera testuen prestakuntza
bultzatu beharra ere ekarri zuena. Erakunde horren sorrerari buruzko azalpen
laburra honelaxe ageri zaigu bi aipamen entziklopedikoetan:
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 37
29. Ibidem, 177. or.
30. Eleizalde Brenosa, L. (1919): "El problema de la enseñanza en el Pais Vasco", I CEV (Primer
Congreso de Estudios Vascos), 871. or. Recopilación de los trabajos de dicha asamblea celebrada en
la Universidad de Oñate del 1 al 8 de Septiembre de 1918, bajo el patrocinio de las Diputaciones
Vascas. Bilbao. Bilbaina de Artes Gráficas. 1919.
31.Estornés Zubizarreta, I. (1983), op. cit., 189-191. orr.
Euzko Ikastola Batza. Federación de Escuelas Vascas. En 1932 publicó un
folleto explicando las finalidades de la Federación, su espíritu, sus normas,
características y un llamamiento al público. En la portada podía leerse el
anhelo de la entidad: "Por la escuela cristiana y vasca". Al año siguiente su
Junta de Gobierno daba un informe sobre el primer ejercicio 1932-193332.
1932an Bilbon Euzko Ikastola Batza sortu zen, euskal eskolen garapena
sustatzea helburu zuena. Garai hartako ikastolek aldarrikatzen zuten
hezkuntza-eremuaren ezaugarriak hauek ziren: herritarra, klase sozial guztiei
irekia, euskalduna, kristaua eta pedagogi korronte berriei irekia33.
Euskal eskolaren proiektua lehenengo unetik izan zen proiektu politikoa,
ekimen hura sortu eta bultzatu zutenak kontuan izanik argi eta garbi ikus
daitekeenez. Eta hogeita hamarreko hamarkadaren lehenengo urteetan euskal
lurralde osoan zabalduz joan zen mugimendu hura, beti ere garaiko korronte
pedagogikoen berri izanik.
En 1932 se fundó en Bilbao la Federación de Escuelas Vascas, denominada
en vascuence Euzko Ikastola Batza, auspiciada por la rama femenina del
PNV y Euzko Gaztedi, "para la realización de la gran obra de la Escuela
Vasca. Esta Federación realizó su labor en Vizcaya y sus actividades se
desarrollaron hasta 1936. Las características fundamentales del modelo de
ikastola que propugnaba eran las siguientes: popular, abierta a todas las
clases sociales, integramente cristiana y abierta a las nuevas corrientes
pedagógicas. En este punto hay que resaltar el hecho de que las
personalidades más significativas de todo este movimiento estaban bien
informadas sobre las corrientes pedagógicas propugnadas por Decroly y
Montessori, por ejemplo34.
Baina mugimenduaren jatorriagatik eta ideologiagatik beragatik, prozesu hura
eten egin zen 1936ko gerrarekin batera, eta horren osteko erregimen politiko
diktatoriala euskarazko irakaskuntzaren arrasto guztiak ezabatzen saiatu zen.
Espainiako gerrak ikastolen desagerpena ekarri zuen. Gainera, irakaskuntza
horretaz arduratzen ziren pertsona gehienek ihes egin behar izan zuten erbestera:
Las personalidades más inquietas y mejor informadas en los campos de la
enseñanza vasca y de la pedagogía --Villalonga, Landeta, M. de Alzo, el
mismo Miguel de Muñoa-- y gran parte del profesorado se vieron en la
necesidad de marchar al exilio para no regresar jamás, con lo cual se produjo
una pérdida inmensa35.
38 Zientzia eta teknikarako euskara
33. Eusenor (1995), op. cit., 1649. or.
34. Auñamendi (1984): Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco. Diccionario
Enciclopédico Vasco. Cuerpo A. Volumen XIX, Editorial Auñamendi, Estornés Lasa Hnos., San
Sebastián, 338-339. orr.
35. Ibidem, 341. or.
Etena eta isilaldia erabatekoak izan ziren gerra ondorengo lehenengo
urteetan. Hala ere, erabateko isiltasunezko urte batzuen ondoren, isilpeko lanean
abiatu ziren berriro ere; zer esanik ez, klandestinitatean. Birjaiotzaren abiapuntua
bere erbeste-leku izandako Lapurdiko Saratik Donostiara itzulitako Elbira Zipitria
(1906-1982) andereñoa izan zen36,37. Muñoak zuzendutako ikastolako andereño
izan zen gerra aurrean, eta 1943-44 urteetan berriro ere hasiera eman zion
euskarazko irakaskuntzari, guraso-talde baten laguntzaz eta bultzadaz; horretarako
etxebizitza bateko gela bat egokitu zuen. Esan beharrik ez dago, lan hori isilpean
eta diskreziorik handienean egin behar izan zuen, benetako eskola klandestinoa
eraikiz. Hala ere, gaur egungo ikuspegitik begiratuta, beraren lana funtsezkoa izan
zen, bai gerraurreko tradizioarekin egin zuen lotura errealagatik eta baita bere
irakaskuntzan erabilitako pedagogia-ereduagatik ere. Gure lanaren zati honetan
ardura digun ikuspuntutik --adierazpen matematiko-fisikoen irakurbideari
dagokionez, alegia-- ez dugu, ordea, Zipitriaren inolako idazkirik eskuratu, eta
ondorioz ez dugu inolako informaziorik lortu ahal izan berak erabilitako
adierazpenak eta horien irakurbideak nolakoak ziren argitzeari dagokionez. Izan
ere, ez zuen ezer idatzirik utzi berak erabiltzen zuen metodologiari buruz, ezta
inspirazio-iturri modura erabiltzen zituen autore eta materialei buruz ere. Zernahi
gisaz, berarekin batera aritu ziren andereño, ikasle eta gurasoen bizipenetatik
abiatuz eta bere bibliotekako liburuak aztertuz, gutxi gorabeherako ideia berreraiki
ahal izan da. Lorturiko datuen artean, guretzat interesgarria da jakitea ezen
matematikaren oinarrizko irakaskuntzan ere saiatu zela.
El examen de su biblioteca personal ha permitido conocer las fuentes en que
se inspiró tanto para el sistema de aprendizaje de lecto-escritura, realizado
por medio de "txotxas", como para el sistema que seguía en la enseñanza de
las matemáticas y que eran, ambos, totalmente originales y eficaces aquí.
Los contenidos escolares se agrupaban en cuatro grandes áreas: euskara,
matemática, religión y experiencias38.
Zer esanik ez, matematikaren irakaskuntzan nahitaez erabili behar izan zituen
nolabaiteko adierazpen sinbolikoak. Lehenago esan dugunez, zoritxarrez ez dugu
datu zehatzik horretaz; baina gerraurretik zeukan esperientzia kontuan hartuta,
oker larririk egiteko arrisku handirik gabe pentsa dezakegu lehenagoko testuen
bide beretik joko zuela, alegia Lopez Mendizabalek edo Euzko Ikastola Batzak
argitaraturiko testuen bidetik, ziurrenik ere.
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 39
36. Elbira Zipitriari buruzko datu biografikoak eta berak eginiko lanen berri ugari honako liburu
honetan aurki daitezke: Fernández, I. (1994): Oroimenaren hitza. Ikastolen historia, 1960-1975,
UEU, Bilbo (ikus bereziki 2.2.1. azpiatala, 57. orrialdetik aurrera). Berez, liburu hau autore horren
doktorego-tesiaren bertsioa da. Bertan hainbat eta hainbat erreferentzia bibliografiko daude, hemen
aipatuko ez ditugunak.
37. Intxausti, J. (1990): Euskara, euskaldunon hizkuntza, Eusko Jaurlaritzaren argitalpen-zerbitzu
nagusia, Gasteiz, 160-161. orr.
38. Auñamendi (1984): op.cit, 341-342. orr.
Elbira Zipitriaren bide bertsutik, 1950eko hamarkadan beste andereño batzuek
ere mota bereko ikastolak sortu zituzten Donostian eta Bilbon39 lehenik, eta
geroago, 1960ko hamarkadan, Euskal Herri osora zabaldu ziren. Dena den, hainbat
arazo izan ziren tarte horretan, beti erdiezkutuan ibili behar baitzuten, harik eta
1970ean ikastolen legalizaziorako ordua etorri zen arte. Nolanahi dela, urteetako
klandestinitate horren ondorioz, ez da harritzekoa testurik ez egotea, eta hain zuzen
ere euskarazko irakaskuntzan erabiltzeko hain beharrezkoa zen ageriko testugin-
tzaren bultzada hirurogeita hamarreko hamarkadara iritsi arte ez gertatzea40.
Legalizazioarekin batera, garrantzi handia izan zuen Ikastolen Federazioen
sorrerak41, premia komunen azterketarekin batera, testuen premia agertu baitzen,
eta baita horien prestatzea eta argitaratzea bultzatu beharra ere. Bestetik, garai
hartan euskararen inguruko kultur mugimendua abiaturik zegoen, eta Euskara
Batuaren oinarriak ere ezartzen hasita zeuden Arantzazuko 1968ko batzarraren eta
1973ko Aditz Batuaren erabakiaren ondoren; hots, euskararen batasunerako ildo
nagusiak markatu eta lehenengo arauak ere erabaki ziren orduan. Gerraondoko
belaunaldi berriak lanari ekiteko prest zeuden eta euskaltzale gazte horiek bi arlo
nagusiri ekin zieten: alfabetatzeari eta euskal liburugintzari.
Alfabetatzea eta euskal liburugintza, lehen aipatzen genuen kultur prozesu
zabal baten osagarriak diren heinean, ikastolagintzarekin ere estu
harremanduta agertzen zaizkigu Gordailuren bitartez, eta ez bakarrik maila
ideologiko edo teoriko batean, leku fisiko bera konpartitu behar izan
baitzuten42.
Beraz, ikastolen legalizazioaren inguruko garaian hasita, legalizazio horren
ondoren bultzada handia izan zuten euskarazko irakaskuntzarekin loturiko
argitalpenek; izan ere, hainbat ekimen sortu eta bideratu ziren hurrengo urteetan,
horrekin batera gerraondoko testugintza berriari hasiera emanez, eta ordura arteko
zentsuraren oztopoak poliki-poliki gaindituz43. Ikastoletarako eta irakaskuntzarako
erabilgarriak izango ziren testuen prestakuntzan aritzeko, zenbait idazle- eta
irakasle-talde sortu ziren, batez ere ikastoletarako materiala prestatzeko asmoz,
40 Zientzia eta teknikarako euskara
39. Izen propioak aipatu ditugunez, zilegi bekigu Bizkaiko ikastolen kasuan Julia Berrojalbiz
andereñoaren izena aipatzea, bera Zipitriaren bide beretik 1957an hasi baitzen Bilbo inguruko
ikastola sortzeko lanetan. Intxausti, J. (1990), op. cit, 161. or.
40. Torrealdai, J. M. (1998): El libro negro del euskara, Ttarttalo, Donostia. Liburu honetan
garai haietako zentsura zela-eta euskarazko testuek jasandako oztopoak aipatzen dira. Labur esanda,
azalpen logikoa du testuen faltak: Ikastolak legalizatu gabe bazeuden, nola erabil zitzaketen legalki
argitaraturiko testuak? Nola azal zekieekeen zentsuraren arduradunei zein zen liburu horien helburua
edota nor izan zitezkeen liburuen erabiltzaileak?
41. Seaska (1969), Gipuzkoako Ikastolen Federazioa (1969), Arabakoa (1974), Nafarroakoa
(1974), Bizkaikoa (1977), eta guztien Konfederazioa (1988). Ikus Eusenor (1995): op. cit., 1649. or.
42. Fernández, I. (1994), op. cit. 173. or. Gordailuren sustatzaile nagusienetakoa, Jaxinto F.
Setien, alfabetatze-kanpainetan buru-belarri ibilitakoa zen.
43. Torrealdai, J. M. (1998), op. cit.
baina aldi berean baita bertako irakasleak pedagogia berrien ikuspegitik prestatze-
ko asmoz ere. Talde horietako batzuk ikastolen mugimenduarekin hertsiki loturik
abiatu ziren, bereziki Gordailu taldea Donostia aldean (1969) eta Iker taldea Bilbo
aldean (1972), baina bestelakoak ere egon ziren.
Aurreko paragrafoan espresuki aipatutako bi talde horiek mota desberdineta-
ko testuliburuak prestatzen hasi ziren, zeinek bere planteamendu pedagogikoare-
kin. Lehenengo eta behin, Gordailuk Ikastola hiztegia izeneko liburuarekin44
abiatu zuen bere lana, ikastoletarako behar-beharrezkoak ziren hitzak bildu eta
horien batasuna finkatzeko asmoz, eta hurrengo urteetan Ikastolako Liburutegia
izenburupeko saila bultzatu zuen, gai jakin batzuei buruzko hainbat eta hainbat
liburuxka monografiko prestatuz, eta hezkuntza arautuan erabili beharreko gaiak
hainbat liburutan landuz; horrela, programan sartzen ziren gaiei liburutegi osoaren
multzoarekin erantzun zien. Lan honetan guri dagokigun aldetik, guztiz aipagarria
dugu sail nagusiaren barneko Zientzia Saila, bertan fisika eta adierazpen
matematikoekin zerikusirik zuten liburuak argitaratu baitziren, nahiz horrek gero
jarraipenik ez izan45. Horrez gain, oso garrantzitsuak izan ziren Matematika
Saileko testuak46. Bere aldetik, Iker taldeak modu arautuagoan ekin zion,
Oinarrizko Heziketa Orokorreko programa ofizialei zehatzago erantzuten saiatu
zen Saioka serieko testuak eginez, ikasmailaz ikasmaila (orduko irakaskuntza-
legearen arabera, 6-14 urte bitarteko haurrei begira). Ez gara testuen balorazioa
egiten hasiko, guri ardura diguna adierazpenen erabilerari buruzko emaitza baita.
Zer esanik ez, guri dagokigunez, Natur Zientziak arlokoak (bereziki Fisikakoak)
eta Matematika arlokoak interesatzen zaizkigu hemen47. Izan ere, testuliburu
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 41
44. Gordailu (1969): Ikastola hiztegia, Gordailu, Donostia.
45. Hauexek izan ziren Gordailuren Ikastolako Liburutegiko Zientzia Sailean argitaraturiko
liburuxkak: Etxebarria, J.R., eta Donostiako EKT (1972): Haizeak, euria eta klima, Ikastolako
Liburutegia. Zientzia Saila. Gordailu. Donostia.-- Etxebarria, J. R. (1972): Uraren indarra,
Ikastolako Liburutegia. Zientzia Saila. Gordailu. Donostia.-- Zarraoa, I. (1973): Materia aztertzen 1,
Ikastolako Liburutegia. Zientzia Saila. Gordailu. Donostia.-- Etxebarria, J. R. (1973): Materia
aztertzen 2, Ikastolako Liburutegia. Zientzia Saila. Gordailu. Donostia.
46. Matematika Saileko testuliburuei dagokienez, aipamen berezia merezi dute Iñaki Beobide
banatzailearen kudeaketarekin Larresorok --Txillardegik, alegia-- itzulitako zenbait testuk, berariaz
aztertu ditugunak: Larresoro. Matematika, Bigarren maila. Iñaki Beobide banatzailea (liburuan ez
dakar adierazita argitalpenaren urtea).-- Larresoro. Matematika, Laugarren maila. Iñaki Beobide
banatzailea (ez dakar urterik).
47. Saioka bildumako liburuen aipamen bibliografikoak luze joko luke. Izan ere, 1973-80
urteetan guztira OHOko arlo desberdinetan 27 liburuki atera baitziren, Bizkaiko eta Gipuzkoako
Ikastolen Elkarteak argitaratuak eta bere garaian oso erabiliak izan zirenak Euskal Herri osoan zehar.
Gure lan honetarako Natur Zientziak eta Matematika gaietako liburuak interesatzen zaizkigu, noski,
guztira hamabi liburu. Dena den, ikur eta zeinu bidezko adierazpenen irakurbideari dagokionez,
Saioka bildumako hiru liburu aztertu ditugu bereziki: Saioka 1. Matematika (1976), Saioka 2.
Matematika (1977), Saioka 3. Matematika (1979). Talde-lanean prestatutako liburu horien egileak
honako hauek izan ziren: C. Galdos, M. J. Gil de San Vicente, I. Oñatibia, N. Arregi, J. R. Etxebarria,
I. Sarasola, I. Añon eta I. Zarraoa.
horietan jadanik era naturalean plazaratu zen adierazpenen irakurbidea, preseski
matematika edo fisikako gaiak lantzean nahitaez agertzen baitzen oztopoa.
Laburbilduz, baina zehatzago esanda, ez Gordailu taldeak ez Iker taldeak ez zuten
zuzenean landu adierazpen sinbolikoen irakurbidea; baina irakurbide hori prakti-
kan agertzen zen talde biek argitaraturiko testuen barnean, bereziki Matematika
gaietan, eta hori baliagarria suertatuko zaigu, inplizituki zer-nolako konponbideak
proposatzen zituzten ulertzeko.
Gauzak horrela, nolabaiteko hurrengo fase edo pausoan, adierazpenen irakur-
bideari buruzko kezka teoriko-praktikoa ia aldi berean sortutako beste talde ba-
tzuen inguruan azaleratu zela esan dezakegu, nahiz eta, geroago aipatuko dugunez,
zenbait kasutan, talde desberdinetako pertsonek lan bateratzaileetan bildurik jardun
zuten, antzeko premia eta arazoei erantzun bateratua emateko zeukaten beharraren
eta nahiaren eraginez.
Lehenik eta behin Elhuyar taldearen sorrera azpimarratu behar dugu. Sorrera
hori 1972. urtean gertatu zen, bertan Donostiako Ingeniari Eskolako EKT (Euskal
Kultur Taldea) zelakoaren kideek parte hartu zutelarik.
Elhuyar Kultur Elkartea, 1972an sortua Donostian; euskara zientzia eta
teknologiaren eremuan garatzea, sustatzea eta erabiltzea du helburu. Euskara
komunikazio zientifikorako erabiltzearekin zerikusia duten arlo guztietara
dago hedatuta haren iharduera: Donostiako Injinerutza-Eskolako ikasle-talde
bat eta ikasketak amaitu berriak zituzten injineru-talde bat daude elkartearen
sorreran48.
Garai berean EKTak beste zenbait lekutan ere sortu ziren. Horien artean,
hemen aztertzen ari garen gaiari lotuz, baten kasua azpimarratuko dugu, Leioako
Zientzia Fakultateko ZEKTa (Zientzietako Euskal Kultur Taldea) hain justu.
Elhuyar taldea sortzeke zegoela, artean "Donostiako EKT" izenarekin, hango
kideak ordurako Leioako Zientzia Fakultatean ZEKTko ikasleekin lanean zihar-
duen eta Iker taldekoa ere bazen Jose Ramon Etxebarriarekin batera abiatu ziren lan
bat egitera, Gordailuren eskariz, eta horren fruitu, Ikastolaren Liburutegia izeneko
bildumaren barnean 1972an argitaraturiko Haizeak, euria eta klima liburuxka49 izan
zen, Ikastolako Liburutegiko Zientzia Sailari hasiera eman ziona. Liburu horretan
argi ikus daiteke garai hartako elkarkidetza adierazten duen lan-mota, izan ere talde
guztiek helburu berarekin bideratu baitzuten ekimena, eta era berean, hizkuntza-
-erabaki bateratuak hartzeko ere ardura handia izan zuten, pixka bat lehentxoago
hasitako batasun-bidetik aurrera egiteko, alegia, euskara batuaren bide beretik
joateko.
42 Zientzia eta teknikarako euskara
48. Eusenor (1995), op. cit., 948. or.
49. Etxebarria, J.R., eta Donostiako EKT (1972): Haizeak, euria eta klima, Ikastolako
Liburutegia. Zientzia Saila. Gordailu. Donostia.
Elkarlan-giro hori are nabarmenagoa izango zen, 1973. urtean sorturiko
UEUren (Udako Euskal Unibertsitatea) inguruan. UEUk zenbait ekarpen berri egin
zizkion testuen prestakuntzarako arloari eta, zer esanik ez, adierazpenen irakur-
bideari buruzko eztabaidarari. UEUn mintegi bereziak antolatu ziren ikur eta zeinu
bidezko adierazpen matematiko-fisikoen arteko eztabaidak bultzatzeko, eta ahal
izanez gero erabaki bateratu eta komunak hartzeko. Bertara, testugintzan zihardu-
ten talde guztietako kideak hurbildu ziren, gogotsu parte hartuz. Eztabaida horien
azalpen teorikoak eta irakurbidearen arazoa konpontzeko eta gainditzeko proposa-
men praktikoak, Elhuyar taldeak sortu berria zuen Elhuyar aldizkarian plazaratu
ziren, eta horri esker lehen eskuko materiala dugu orduko eztabaiden funtsa uler-
tzeko. Aldizkaria 1974an sortu zen, honako aipamen honetan ikus dezakegunez:
Elhuyar. Elhuyar Kultur Elkarteak argitaratzen duen aldizkaria, 1974ko
irailean sortua Donostian. Zientzia eta teknologiari buruz osoki euskaraz
idatzitako lehen aldizkaria da50.
Lehenengo unetik aldizkaria hausnarketa teorikoen argitalpenerako erabili
zen, beti ere zientzialarien arteko adostasuna bilatu nahirik; lehenengo zenbakian
bertan sarrera moduko aurkezpenean argi adierazita geratu zen hori:
Zientzi-euskara bat eraikiko badugu, piskana denok ados egon behar dugu,
gaiak erabiltzeko ohitura bat hartuz, ohitura hori duen jende multzo ugari bat
sortuz, edozein lekutako zientzilarik erabiltzen duen formulazioa eta euskara,
batek bestea bortxatu gabe, uztartuz, e. a.51.
Hurrengo urtean beste fase batera sartu zen gaia, Jakin taldeak 1975ean Natur
Zientziak hiztegi teknikoa argitaratu eta gero52. Ordurako, Jakin taldekoen
ekimenaren berri izanik eta berek esaniko adore-hitzek akuilaturik, fisika eta kimi-
karen arloan ere biltzen hasi ziren zientzialariak, UEUko bigarren urteko udako
ekitaldietan (Donibane Lohizune, 1974) harturiko erabakiek ageri digutenez.
Bestalde, Unibertsitatean egiten diren lanak, ez dira guti batzuren eskuetan
geratu behar; zabaldu eta ezagutzera eman behar dira, ahalik eta euskaldun
gehienengana hel daitezen. Horretarako, badira urtean zehar landu behar
diren sail bi: artikulugintza eta liburugintza. Artikuluen eta liburuen
laguntzaz, Unibertsitatean aurreratu diren puntuak, Herriaren eskuetara
helerazi behar dira. Honela, hango aurrerakuntzak hizkuntza biziaren
barnean sartuko eta tinkotuko dira.
Bide horretatik abiatuz, erabaki bat hartu genuen Jakin taldekoekin batera:
Fisika eta kimika alorretako hiztegi bat prestatzea. Lana aurrerantz doa, eta
gerorako urrats garrantzitsua izan daitekeelakoan gaude53.
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 43
50. Eusenor (1995), op. cit., 948. or.
51. "Sarrera", Elhuyar, 1, 1. or. (1974ko iraileko zenbakia).
52. Jakin Taldea (1975): Natur Zientziak hiztegia, Oñati.
53. Etxebarria, J. R. (1975): "Donibaneko II. udako euskal unibertsitateaz", Elhuyar, 2, 3-5.orr.
Hiztegigintza teknikoaren premia agerian zegoen, Jakinekoek hasitako
bidetik. Horrela, Jakin taldekoa zen Joseba Intxaustiren bultzada eta ekimenaz,
UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) taldea sortu zen 1977an.
Ondoren hiztegi tekniko berezituak --arloz arlokoak eta espezifikoak-- egin ziren
UZEIren koordinazio eta gidaritzapean. Hiztegi hauek gure azterketan landuko
dugun azken faseko pausoa ekarri zuten euskararen erabilpenari dagokionez.
Oraingo ikuspegitik esan dezakegunez, hainbeste berritasun eta aurrerapauso
bultzatu zituzten, laburki aipatuko ditugunak.
Hasteko, lan-talde espezializatuak sortu zituzten, arlo bakoitzeko adituak
elkarrekin lan egiten jarriz, horrela erabaki adostu eta bateratuak hartu ahal
izateko. Era horretan, zientzia-arlo bakoitzeko ikuspegi globala har zitekeen,
guztien arteko mintegi eta eztabaidetan arazo espezifikoak plazaratuz eta guztien
artean konponbideak aztertuz eta proposatuz. Aldi berean, zientziaren goi-
mailetara heldu zen eztabaida, unibertsitate eta ikerkuntzako gaiak landuz.
Aztertutako gaiak ugariak izan ziren, zientzia-arlo bakoitzeko terminologiatik hasi,
testuen prestakuntzatik segitu eta --guri gehien ardura diguna-- adierazpen
zientifikoen irakurbiderako moduen arazoak eta konponbideak aztertuz. Azkenik,
urteetako lanaren fruitu, hainbat eta hainbat hiztegi argitaratu dira, arloan arloko
gaiak euskaraz landu dutenak. Gure lan honetan, hiru hiztegi izango ditugu
kontuan bereziki: Fisika54, Kimika55 eta Matematika56 hiztegiak hain justu.
Puntu honetara iritsita, aztergai izango dugun prozesuaren amaierara iritsi
gara, horrekin unibertsitate ofizialean hasitako irakaskuntza ofizialeko garaietara
iritsi baikara, 1980ko hamarkadaren hasierara hain zuzen. Beraz, bukatutzat joko
dugu, euskararen eta euskarazko irakaskuntza eta testugintzaren inguruko berrikus-
pen historiko labur hau. Hortik aurrera, bigarren atalean aipatutako lan horien
azterketa kritikoa egin ondoren, lan horietan aztertutako arazoen konponbiderako
geure proposamenak egitera pasatuko gara hirugarrenean. Baina hori baino lehena-
go, teknikaren eta zientziaren arloan erabiltzen den hizkera-moduari buruzko
sarrera modukoa egingo dugu, arlo horretan aurkituko ditugun berezitasunak
hobeto ulertzeko.
1.3. HIZKUNTZA OROKORRA ETA HIZKUNTZA TEKNIKOA
Liburu osoan zehar behin eta berriro nabarmenduko dugunez, teknika eta zientzia-
ren arloan gabiltzanean, hizkuntza orokor arruntean ohikoak ez diren hitz eta esa-
molde bereziak erabiltzen ditugu askotan. Hitz eta esamolde berezi horiek arloan
arloko arazoei irtenbide egokia emateko asmatuak izaten dira gehienetan, behar-
-beharrezkoa baita arloko adituen artean komunikaziorako hizkuntza egokia eta
44 Zientzia eta teknikarako euskara
54. UZEI (1979): Fisika Hiztegia, EV, Elkar eta Hordago, Donostia.
55. UZEI (1980): Kimika Hiztegia, EV, Elkar eta Hordago, Donostia.
56. UZEI (1982): Matematika Hiztegia, EV, Elkar eta Hordago, Donostia.
berezia erabiltzea. Eta gauzak esan egin behar direnez, eta esatean diskurtso oro-
korra eratzen dugunez, hitz eta esamolde horiek hizkuntza orokorraren substratu
edo oinarriaren gainean eratu behar izaten ditugu, zenbait aldaera espezifiko eratuz
edo asmatuz, baina beti ere erabilera naturalaren barnean. Nolanahi den, zientzia-
gaien erabilera espezifikoan, erabilera berezi eta "berezituak" landu behar izaten
ditugu, lehenengo hurbilketa batean "hizkuntza teknikoa" izendapen lausoaren
barnean biltzen ditugunak57. Zer esanik ez, geure laneko arrazonamenduetan
erabili behar dugun --irakaskuntzan, ikerkuntzan eta arlo bereko zientzialariekin
komunikatzeko-- eta berariaz prestaturik dagoen "hizkuntza tekniko" hori ahalik
eta egokien egiten saiatzen gara.
Nolanahi dela, "hizkuntza teknikoa" deritzogun horrek hizkuntza orokorretik
harturiko elementuak ditu nonahi, nahiz eta askotan horien hedapen, zabalkunde
eta garapena egin behar izaten den, analogiaz batzuetan, zabalkunde semantikoaz
bestetan eta bestelako bideak erabiliz beste batzuetan. Horregatik, interesgarri
deritzogu berez zuhaitz berekoak diren enborra --hizkuntza orokorra-- eta adarra
--hizkuntza teknikoa-- zuhaitz berekoak direla adieraztea eta azpimarratzea, eta
horretarako, bien arteko zenbait lotura azaltzen saiatuko gara, geroko arrazonamen-
duetan betiere gogoan izan ditzagun bien arteko erlazioak eta bakoitzaren mugak.
Horrela, bada, aurkezpen laburra izan nahi duen honetan, hizkuntza oroko-
rraren eta hizkuntza teknikoaren arteko berdintasunak eta bereiztasunak adierazte-
ko metodo modura, aldi berean berdintzen eta bereizten dituzten ezaugarri batzuk
aipatuko ditugu banan-banan.
1.3.1. Hizkuntza teknikoan erabiltzen ditugun hitz asko hizkuntza orokorrekoak
dira
Baieztapen hau begi-bistakoa dela esan dezakegu, ezin izan baitzitekeen
bestela, izan ere, hizketaldiaren oinarrian beti baitago hizkuntza orokorra eta
nahitaez hitz arrunt askok beren balioa baitute hizkera teknikoan ere. Horrelako
hitzen zerrenda nahi adina luza dezakegu, tartean izenak, adjektiboak eta aditzak
jarriz, baina, adibide modura, hona hemen horrelako batzuk: adar, adierazi,
aldakor, ardatz, arrazoi, atal, aurpegi, baldintza, banaketa, barruti, batezbesteko,
berdindu, doitu, ebatzi, emaitza, eragin, eremu, indar... Esan beharrik ez dago, hitz
horiek teknika edo zientzian erabiltzean beren esanahi edo balio semantikoa zabaldu
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 45
57. Kontzeptu horiek zehaztasun handiz daude aztertuta ondoko lan honetan: Odriozola, J. C.
(2001): "Euskara eta nazioarteko arauak: erabilera orokorra, erabilera berezituak eta erabilera
gainberezituak", Euskera 46 (2. aldia), Euskaltzaindia. Lan hori Euskal Herriko Unibertsitateko
Donostiako campusean euskara teknikoari buruz 2000ko irailean eginiko jardunaldietan izan zen
aurkeztua. Guk hemen aipatzen dugun "hizkuntza teknikoak" hiru erabilera horiek ditu barnean,
gainezarrita; baina izendapen hori erabiltzean, erabilera berezitu eta gainberezituez ari gara
gehienbat, esan gabe baitoa, komunikazio zabalerako hizkuntza teknikoa izateko esamolde berezitu
horiek erabilera orokorrean txertatu behar ditugula.
egiten dugula, eta, kasurako, ekuazio bat doitu dugula esatean, zerbait oso
konkretu adierazi nahi dugula, kimikaren arloan denean ekuazio kimikoekin
zerikusia duena; edota eremu elektrikoa diogunean, eremu hitzak esanahi oso
zehatza duela eta eremu bektorial batez ari garela, kontzeptu horrek fisikarientzat
duen esanahi zehatzarekin; edota ardatz hitzak esanahi bereziak dituela geometrian
eta teknologian, eta hitz arrunta izan arren, oso baliagarri eta erabilgarri suertatzen
zaigula termino berezitu modura. Zer esanik ez, antzeko kontsiderazioak egin
ditzakegu beste hitzei buruz ere.
1.3.2. Lexiko-sorkuntzari dagokionez, hizkuntza orokorrerako erabiltzen diren
baliabideak hizkuntza teknikorako ere erabiltzen dira.
Gauza ezaguna da, hizkuntza biziak etengabe ari direla egokitzen bizitzak
jarritako baldintza berrietara, eta horretarako etengabe ari direla hitz edo termino
berriak sortzen. Kontua, hitz horiek era egokian sortzean datza, horretarako hiz-
kuntzaren beraren baliabideetatik oso bestelakoetatik, baina betiere hizkuntzaren
beraren izaeraren arabera sortuz. Gauza ezaguna denez, zenbait bide erabiltzen dira
lexiko-sorkuntzan --eratorpena, hitz-elkarketa, mailegutza...--, eta hizkuntza
orokorrak erabiltzen dituen bide horiek hizkuntza teknikoan ere erabili beharra
dago. Hain zuzen ere, de facto horiek guztiak erabili dira orain arte, eta gaur egun
ere erabiltzen ditugu, ondoko adibideetan ikus daitekeenez.
Demagun, esate baterako, eratorpenaren kasua, hots, lehendik datozen hitzen
gainean atzizki egokiak jartzearen bidea. Ondoko bi zutabeetako lehenean, hiz-
kuntza arrunteko kasu batzuk jarri ditugu, noizbait lehendik zeuden hitzen garapen
modura sortutakoak, eta bigarrenean, hizkuntza teknikoaren arloan erabiliak
izateko atzizki berberak erabiliz berriki asmatutakoak. Bistakoa denez, bide hori
oso emankorra gertatzen da:
Hizkuntza orokorra
Hizkuntza teknikoa
labainkor beherakor
askatasun asetasun
desagertu desorekatu
berpiztu birziklatu
Adibideen zerrenda nahi bezainbeste luza daiteke, noski. Gauza bera esan
dezakegu konposizio edo hitz-elkarketari dagokionez, ondoko adibideetan ikus
daitekeenez:
eguzki-lore banaketa-kurba
neskazahar labegarai
afari-merienda makina-erreminta
46 Zientzia eta teknikarako euskara
Aposizioak ere sarri agertzen zaizkigu zientziaren arloan, zenbait fenomeno
edo efektu berezi izendatzerako orduan, esate baterako; eta horrelako kasuetan ere
hizkuntza orokorreko bide beretik jo dezakegu irtenbidea bilatzeko orduan:
Gorbeia mendia Doppler efektua
Goxoki okindegia Reynolds zenbakia
Siglazioaren bidea gero eta gehiago ari da sartzen eguneroko bizitzan, eta
gauza bera --agian maila handiagoan, gainera-- gertatzen da teknikaren arloan;
izan ere, gehienetan kontzeptu teknikoen azalpenen laburdurekin jokatzen dugu:
OHO (Oinarrizko Hezkuntza Orokorra) RAM (Random Access Memory)
BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga)
Ikus daitekeenez, zalantza izan dugu azken sigla alde batean edo bestean
jartzeko, eta horregatik alde bietan ipini dugu, hizkuntza bizien zurrunbiloaren
barneko mugak lauso samarrak baitira.
Zer esanik ez, ezin utz dezakegu alde batean mailegutzaren bidea, lexiko-
sorkuntzarako oparoenetakoa baita, batez ere gurea bezalako hizkuntza gutxituen
kasuan. Honi dagokionez, adibideen zerrenda amaiezina da. Baina, hemen
azpimarratu nahi dugunez, betiere hizkuntza orokorrean bezala jokatzen dugu
hizkuntza teknikoaren arloan ere, ondoko adibide paralelo hauek agerian uzten
dutenez.
barkazio konmutazio
erretore erresistore
normal matrizial
publiko parametriko
Labur esanda, hitzak sortzeko bideen zerrenda agortu gabe, hiztegiaren
kasuan etengabe ari gara batera zein besterako termino edo hitz berriak sortzen, eta
horretan berdin samarrak dira hizkuntza orokorra eta hizkuntza teknikoa. Zernahi
gisaz, lexiko-sorkuntzarako bideak liburuaren bigarren partean aztertuko ditugunez
(zehazki esanez, 6. atalean), oraingoz bere horretan utziko dugu puntu hori.
1.3.3. Hizkuntza teknikoak ere erabiltzen ditu hizkuntza orokorrak eskaintzen
dituen baliabide sintaktikoak
Zer esanik ez, hitzez gain, beste hainbat elementu erabiltzen ditu hizkuntzak,
eta horien artean "baliabide sintaktikoak" deitura pean bil ditzakegunak ditugu.
Izen-adjektiboak biltzeko arauak, izenlagunak antolatzeko erak, eta beste hainbat
baliabide oso kontuan hartu beharrekoak dira, hizkerak eta diskurtsoak benetako
hizkuntza osa dezaten, eta hizkuntza teknikoa hizkuntza orokorrekiko bide
Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean 47
paraleloan eraiki dezagun. Kasu honetan ere, paralelismoen zerrenda amaigabea
da. Hona hemen mota desberdinetako adibide batzuk:
etxe handia erreaktantzia handia
zolu labainkorra funtzio beherakorra
pertsonekiko begirunea denboZientzia eta teknikarako euskara: Zenbait hizkuntz-baliabide